Lea Artibaiko Amankomunazgoa ikasturte osoan zehar ... Artibaiko... · • DBH 1: ALKOHOL...

3
Lea Artibaiko Amankomunazgoa ikasturte osoan zehar adikzioak lantzen aritu da nerabeekin Lea Artibaiko Amankomunazgoko gizarte zerbitzuen atal garrantzitsu bat adikzioei eta honi lotutako arazoei aurre egitera bideratzen da batez ere nerabe eta gazteengan. Nerabeei lotutako adikzioen lanketak izugarrizko garrantzia hartu du azken urteetan eta ikasturte osoan zehar aurrera eramaten da programa. Aurten eta aurreko ikasturteetan ere, arrakastatsua izaten ari da, izan ere Amankomunazgoko ikastetxe guztiek parte hartzen dute programan, beraz, eskualdeko gazte guztietara iristen da. Rakel Elu Bengoetxea lehendakariak azaldu duenez “Programaren oinarria prebentzioan datza. Lan izugarria baitago eremu horretan egiteko, batez ere, informazio egiatia ematen. Baina tamalez, badira jada adikzio arazo handiagoak dituzten gazteak eta esku hartzeko baliabideak ere garatu ditugu. Iaz, eskola mailan, 12tik 18 urte bitarteko nerabe eta gazteekin, prebentzio tailerrak 1.179 ikasleei zuzendu zitzaizkien: 2018 urtarrila ekaina: 648 ikasle (299 neska, 349 mutil) 2018 urria abendua: 531 ikasle (261 neska, 270 mutil) Proiektu honen helburu orokorra adikzioen inguruko erabilera ezegokiak edo gehiegizkoak, adikzioak erabiltzera bultzatzen duten faktoreak eta horren guztiaren ondorio kaltegarriak saihestea edo gutxitzea eta aldi berean babes faktoreak bultzatzea da. Bestetik arrisku egoeran dauden adin txikikoei edo ikas zentroetatik kanporatu diren ikasleekin ere esku-hartzea izango da, bertan hausnarketarako beharrezkoa duten espazio baldintzak erraztea izango delarik helburua. Horretarako, ezinbestekoa izan da ikas zentroen sentsibilizazioa eta era berean guztien inplikazioa, lankidetzan jarduteko. Amankomunazgoaren ustez oso jarrera positiboa izan da ikastetxeen aldetik. Bestetik duela 2 ikasturte egin bezalaxe, aurten ere ikaszentruen laguntzarekin, azterlan bat egin da Lea Artibaiko 14-18 urte bitarteko ikasleekin, adikzioa sortu dezaketen elementuen inguruan. Honela, gazteen drogen inguruko jarrera, kontsumo eta pertzepzioaren inguruko diagnosi erreal bat egitea izan da helburua. Ikasturte bakoitzean gai zehatz bat landuko da. Arazoa duen edozein gaztek eskuragarri ditu informazio eta laguntza zerbitzuak. Horra hor ba egindako lana ikaszentruekin elkarlanean: 1

Transcript of Lea Artibaiko Amankomunazgoa ikasturte osoan zehar ... Artibaiko... · • DBH 1: ALKOHOL...

Lea Artibaiko Amankomunazgoa ikasturte osoan zehar adikzioak lantzen aritu da nerabeekin

Lea Artibaiko Amankomunazgoko gizarte zerbitzuen atal garrantzitsu bat adikzioei eta honi lotutakoarazoei aurre egitera bideratzen da batez ere nerabe eta gazteengan. Nerabeei lotutako adikzioenlanketak izugarrizko garrantzia hartu du azken urteetan eta ikasturte osoan zehar aurrera eramaten daprograma.

Aurten eta aurreko ikasturteetan ere, arrakastatsua izaten ari da, izan ere Amankomunazgoko ikastetxeguztiek parte hartzen dute programan, beraz, eskualdeko gazte guztietara iristen da. Rakel EluBengoetxea lehendakariak azaldu duenez “Programaren oinarria prebentzioan datza. Lan izugarriabaitago eremu horretan egiteko, batez ere, informazio egiatia ematen. Baina tamalez, badira jadaadikzio arazo handiagoak dituzten gazteak eta esku hartzeko baliabideak ere garatu ditugu.

Iaz, eskola mailan, 12tik 18 urte bitarteko nerabe eta gazteekin, prebentzio tailerrak 1.179 ikasleeizuzendu zitzaizkien:

• 2018 urtarrila ekaina: 648 ikasle (299 neska, 349 mutil)• 2018 urria abendua: 531 ikasle (261 neska, 270 mutil)

Proiektu honen helburu orokorra adikzioen inguruko erabilera ezegokiak edo gehiegizkoak, adikzioakerabiltzera bultzatzen duten faktoreak eta horren guztiaren ondorio kaltegarriak saihestea edogutxitzea eta aldi berean babes faktoreak bultzatzea da.

Bestetik arrisku egoeran dauden adin txikikoei edo ikas zentroetatik kanporatu diren ikasleekin ereesku-hartzea izango da, bertan hausnarketarako beharrezkoa duten espazio baldintzak erraztea izangodelarik helburua. Horretarako, ezinbestekoa izan da ikas zentroen sentsibilizazioa eta era bereanguztien inplikazioa, lankidetzan jarduteko. Amankomunazgoaren ustez oso jarrera positiboa izan daikastetxeen aldetik.

Bestetik duela 2 ikasturte egin bezalaxe, aurten ere ikaszentruen laguntzarekin, azterlan bat egin daLea Artibaiko 14-18 urte bitarteko ikasleekin, adikzioa sortu dezaketen elementuen inguruan. Honela,gazteen drogen inguruko jarrera, kontsumo eta pertzepzioaren inguruko diagnosi erreal bat egitea izanda helburua.

Ikasturte bakoitzean gai zehatz bat landuko da. Arazoa duen edozein gaztek eskuragarri dituinformazio eta laguntza zerbitzuak. Horra hor ba egindako lana ikaszentruekin elkarlanean:

1

• DBH 1: ALKOHOL KONTSUMOAREN PREBENTZIOA TAILERRA

Alkohol kontsumoaren inguruko informazio egiatia eskaintzea da helburua, kontsumitzearen arrazoiakidentifikatu eta honen inguruan kontsumo motak, arriskuen pertzepzioaz hausnartzea eta ikaskideenarteko esperientziak konpartitzea.

Apirilaren 1etik maiatzaren 17 bitarte.

• DBH2: TABAKO PREBENTZIO TAILERRA,

Gaur egun ukaezina da tabakoaren kontsumoa saihestea edo behintzat ohitura honetan hasteko adinaatzeratzeak osasunerako duen garrantzia. Hori dela eta, tabako tailerra proposatzen dugu eta aldiberean Eusko Jaurlaritzako Osasun zein Hezkuntza sailak proposatutako kerik gabeko gaztea proiektuaere.

Otsailaren 25etik Martxoaren 29ra bitartean.

• DBH3: GIZA TREBETASUNAK eta JOKOEN APUSTUEN (kirol apustuak,zorizko jokoak)PREBENTZIO TAILERRA

Aurten estreinakoz giza trebetasunak edo jokoen apustuen prebentzio tailerra aurrera eramango dugu.Giza trebetasunak lantzea eta honen inguruan hausnartzea eta ikaskideen arteko esperientziakkonpartitzea. Honez gain, gazteek asian dituzten moduak landu zein aztertu nahi ditugu, honekdakartzan arrisku eta ondorioen inguruko hausnarketa eginez.

Orain arte ez da jokoaren gaineko lanketarik egin, adikzioen atalean soilik drogak landu izan ohidirelako. Ordea, gora egin du Euskal Herri osoan gai honi lotutako problematikak eta kaltetu kopuruak.Amankomunazgoan ere kezka honi aurre egin nahi izan diogu eta harrera oso ona izan du.

Urtarrilaren 28tik otsailaren 25era bitartean landu da.

• DBH4: DROGEN PREBENTZIO ETA ARRISKU MURRIZKETARAKO TAILERRA

Droga kontsumoen inguruko informazio egiatia eskainiz, honen inguruan (kontsumo motak, arriskuenpertzepzioa...) hausnartzea eta ikaskideen arteko esperientziak konpartitzea.Tailer honetan garrantzi berezia emango diogu Kannabisaren kontsumoaren inguruko alderdidesberdinak lantzeak Lea Artibai eskualdean gehien kontsumitzen den legez kanpoko sustantzia baita.

INFORMAZIO PUNTUAKIkas zentroan premiazkoa ikusiz gero, informazio puntua jarriko du beharrezkoa den zentroetan. Jolasorduetan burutuko da DBH 4. eta 3. mailetako ikasleekin. Helburua ikasleentzako informazio espaziopuntu bat sortzea ikas zentroan bertan, ikasleak informatzeko, kontsultak egiteko zein eskakizunakluzatzeko.Informazioa gai honen ingurukoa da: drogak, lagun taldea, sexualitatea, sare sozialak.

ARGAZKI MEZULARIA LEHIAKETA

2

DBH 4ko ikasleek, gelaka parte hartzen dute adikzioekin orohar eta baita be, zehazki drogenmenpekotasunaz lotutako argazkiak mezu batekin prestatzen. Gelaka irabazleei 150 €kin saritzen saio,diru hori ikasbidairako erabiltzeko helburuarekin. Aurtengo ikasturteko irabazleak eransten dira.

• Batxiler 2. maila: DEPENDENTZIA EMOZIONALAREN INGURUAN

Dependentzia emozionala zer den ikusi eta sintomak identifikatzen ikastea da helburua. Norberarenedo ingurukoen bikote harreman motak identifikatu eta esperientzia ezberdinak tartekatzea.

Askotan oharkabean pasatzen dira lagun eta batez ere bikotekideekin sortzen diren dependentziaegoerak. Hauek ikusarazi eta lantzea oso garrantzitsua da gazteen nortasuna eta giza garapenabermatzeko. Kale hezitzailea ikasleekin bakarrik egongo da klasean.

ESKOLATIK KANPO EGITEKO Kale / komunitate eremuan: kale hezitzaileak burututa

• Eskolatik kanporatu diren ikasleekin esku hartzea proiektua

Kanporaketa egoera baten aurrean, arrisku egoeran dauden (batez ere, adikzio kontuak, kontsumoaeskola orduetan, hasierako kontsumoengatik kezka...) eta jarrera desegokia duten DBH 1, 2, 3 eta 4.mailako ikasleentzat edota ikasmaila horretako adina dutenentzat zuzendutako esku hartzea.

Helburua:Kale hezitzailearen eskutik ikasleek hausnarketarako beharrezkoa duten espazio baldintzakerraztu, honako honen inguruan hitz eginaz:

• Bizikidetza arauen kontrako jarreren inguruan• Beraien portaera arazoen aurrean eta guzti honen eragina klaseetan

Bakarkako esku-hartzeak: Arreta pertsonala

Helburua Gazteekin bakarka lan zuzena egitea da, bereziki, gazteen hondatzea gutxitzeko edo gazteasendotzeko eta drogen kontsumoa murrizteko. Laguntza pertsonala ematen da. 18-27 urte bitartekogazteei zuzenduta.

Esku hartzea gutxi gorabehera 3 hilabetetik urte baterako esku hartzea egiten da. Deribazioa betiOinarrizko Gizarte zerbitzuetako gizarte langilearen bitartez egin behar da. Gaztearekin landudaitezkeen gaiak adibidez honako hauek izan daitezke: lagunartean ez dela eroso sentitzen, kontsumobatzuk uzteko zer egin edo nora jo, gurasoekiko harremana hobetzeko zer egin, ikasketetanzentratzeko zer egin (ordutegiaren antolaketa, ikasketa teknikak...).

Orientazio zerbitzuaAholkularitza zerbitzua gazteak dituzten dudei irtenbidea bilatzen laguntzen datza. Adikzio etaharreman orientazio zerbitzua arriskuak ekidin eta prebenitzeko gazteei lagungarri izan daitezkeenerreminta ezberdinak eskainiz. Bakarka edo taldeko esku hartze puntuala izango da.

3