LITERATURA - vicensvives.com · Greziar mitoak Maria Angelidou Egokitzapena: Miguel Tristán...
Transcript of LITERATURA - vicensvives.com · Greziar mitoak Maria Angelidou Egokitzapena: Miguel Tristán...
LITERATURA
TantaiaLiteratura-eskola
2015
Ctlg_Literatura_EUSK_2015.indd 1 10/12/14 08:50
AURKIBIDEATantaia 4Literatura-eskola 10
Ctlg_Literatura_EUSK_2015.indd 2 10/12/14 08:50
Vicens Vives literatura:heziketa-eginahala
Eginkizun liluragarria da literatura-bilduma bat diseinatzea. Erronka
hau bikoitza gertatzen da, ordea, liburu on bat irakurtzeak sortzen
duen plazera eta ikasleen sentikortasuna eta espiritu kritikoa osa-
tzeko borondatea bateratzen direnean. Eginahal honek betidanik
izan du lekua Vicens Vives argitaletxearen ibilbidean, eta bi lite-
ratura-bildumaren sorkuntzan gauzatu da orain. Batak eta besteak xede
didaktiko argia dute, baina, horrez gainera, irakurlerik zorrotzenaren eskae-
rak aise asetzen dituzten zehaztasun intelektualak eta edizio-kalitateak
gidatzen dituzte.
Tantaia Bigarren Hezkuntzako lehen mailetarako pentsatua da, eta bere
irudi ugarien kalitateak eta formatu erakargarriak ezaugarritzen dute. Tan-
taian idazle handien kontakizunak argitaratzen dira, arreta bereziz itzuliak.
Bilduma honetako titulu batzuk obra klasikoen egokitzapenak dira,
literatura-estilo zaindu batez berridatziak.
Literatura-eskola bildumarekin letrei heltzen dien ikaslearen lehen urratsak
nahi ditugu gidatu. Egileen eta tituluen aukera egokia funtsezko elementua
da irakurketa bultzatzeko, eta horixe da hain zuzen ere, irakurketa sustatzea,
bilduma honen helburu nagusietako bat.
Obren argitalpenak bi irizpide gidari ditu: oharrek eta sarrerek testuaren
ulerpen egokirako giltzarriak ematen dituzte, eta jarduera guztiz landuek,
berriz, ikaslearen lan aktiboa eta hausnarketa pertsonala bultzatzen dituzte.
LITERATURA 3
Ctlg_Literatura_EUSK_2015.indd 3 10/12/14 08:50
TANTAIA
Nerabeen munduan, irakurketaren plazeraren aurkikuntza ez
zaio literatura onari kontrajartzen, oso bestela baizik. Si-
neste sendo horrekin garatu dugu Tantaia liburu-bilduma
oparoa, literatura-kalitateak, aurkezpenaren forma erakargarriak
eta bere irudi ugarien bikaintasunak ezaugarritzen dutena.
Tantaian, besteak beste, Oscar Wilde, Conan Doyle eta Charles
Dickensen mailako idazleen obrak argitaratzen dira, eta idazleok,
beren istorioen edertasunarekin hunkitzeaz gainera, gizakiaren
izaerari buruzko irakasgai jakintsuak eskaintzen dizkigute. Zen-
bait literatura-genero sartzen diren bilduma honetan, ohiko
mezuak dira solidarioak izateko, bidegabekerien kontra borroka-
tzeko eta nork bere buruan sinesten ikasteko premia: polizia-
kontakizunen suspensea, mito klasikoen transzendentzia, umo-
rezko ipuinen komikotasuna eta freskotasuna, edo fantasmen
istorioen izumena.
Literaturan funtsa den horretan oinarritzen da Tantaia: hizkun-
tzari ematen zaio lehentasuna, eta istorio liluragarriak konta-
tzen dira, irakurle gazteenen mundua zabaldu eta beste mundu
batzuk erakutsiko dizkiotenak, berena hobetzeko.
Irudien ugaritasunak eta kalitateak, azkenik, ikasleak sarritan
errepikatu nahiko duen ezin ahaztuzko esperientzia bihurtuko
dute irakurketa.
4 LITERATURA
Jarduerak hiru sailetan banatuakdaude, eta gida erraza eta atseginadira irakurketari etekinik handienaateratzeko.
Kolorezko irudi ugariak nazioartekoospea duten artistek eginak dira.
Ctlg_Literatura_EUSK_2015.indd 4 10/12/14 08:50
LITERATURA 5
Oharretako azalpenak irakurtzenerrazak eta ulertzen argiak dira.
Literatura-testua aise irakurtzenden letra mota batean dago osatua.
TANTAIA
Ctlg_Literatura_EUSK_2015.indd 5 10/12/14 08:50
6 LITERATURA
1. Ametsen ahotsaeta beste ipuin miragarri batzuk
Hugh Lupton
Ipuin tradizionalak eta fantasiazkoak
Nola izan liteke itsu batek ehiztari batek baino hobeto ikustea?Litekeena al da euriarekin opilak botatzea eta arrainak basokobelarretan igeri ibiltzea? Liburu honetako istorio liluragarriekgauza interesgarriak jakinarazten dizkigute: pertsona zuhurga-beek arazoak ekar ditzaketela, ametsetan sinestea ez dela betigauza burugabea, eta pertsonarik jakintsuena buruko begiekinikusten duena dela… eta bihotzeko begiekin ikusten duena.
8 urtetik aurrera ISBN: 978-84-682-1575-4
2. Erraldoi berekoiaeta beste ipuin batzuk
Oscar Wilde
Ipuin moralak eta fantasiazkoak
Liburu honetan daude bilduak Oscar Wilderenipuinik ederrenak eta hunkigarrienak, balio moralnagusiak ageri dituzten kontakizunak. Ipuinotakoprotagonistek, berekoitasunari uko eginez,atseginak eta eskuzabalak direnean etagainerakoen ongiarengatik arduratzen direneaneskuratzen dute zoriona eta maitasuna.
9 urtetik aurrera ISBN: 978-84-682-1645-4
TANTAIA
4. Gabon-kantaCharles DickensEgokitzapena: Pablo Antón Pascual
Kontakizun morala eta fantasiazkoa
Ebenezer Scrooge zekenari lau mamu agertzen zaizkiogau batean, bere jokamoldean pentsarazi eta, bereberekoikerian setatzen baldin bada, oso etorkizun beltzaizango duela jakinarazten diotenak. Kontakizun samurhonekin, Dickensek bere irakurleen kontzientziei eraginnahi izan zien, eta konbentzitu bihotz onekoak behar zutelaizan eta karitatez jokatu gure mundu bidegabe honetan.
11 urtetik aurrera ISBN: 978-84-682-1640-9
3. Esoporen alegiakJerry Pinkney
Ipuin moralak eta elezaharrak
Liburu eder honetan Esoporen hirurogei elezahar hautatudira. Bai generoa bai egilea etengabe imitatu dira.Ez da harritzekoa sekula ez galtzea ospe hori, kontakizunbakoitzak amairik gabeko sorpresak eskaintzen baitizkigu:errotari batek eta bere semeak asto bat bizkarrean eramateaerabakitzen dute, otso bat ardi-larruarekin mozorrotzen da,antzara batek urrezko arrautzak erruten ditu, dortoka bateklasterketa batean erbi bati irabazten dio…
9 urtetik aurrera ISBN: 978-84-682-1654-6
BERRIA!
Ctlg_Literatura_EUSK_2015.indd 6 10/12/14 08:50
6. Isatsetik tirakaMary Hoffman
Elezaharrak eta animalien ipuinak
Zer gertatzen da otso tripaundi batek ardirik potzoloenajan nahi duenean? Eta azeri bat, oso bizkorra delaesanez, karramarro baten aurrean harrokeriandabilenean? Liburu honetan hamaika istorio atseginageri dira, bizi-biziak, eta bertan irakurleak deskubritukodu, batek argiustearena egiten baldin badu, zikoitzabaldin bada, edo ahoberokerian jarduten baldin badu,oso akabera txarra izan dezakeela.
8 urtetik aurrera ISBN: 978-84-682-1655-3
5. Greziar mitoakMaria AngelidouEgokitzapena: Miguel Tristán
Kontakizun mitologikoak
Mitologiaren magia eta edertasuna osorik ageri dira islatuakbizitasun xarmagarriz berridatzi diren bilduma honetakohamaika mito grekoetan. Liburu honetan kontatzen dira, besteistorioen artean, nola borrokatu zen Teseo Minotauroarenkontra, Pandoraren kutxaren elezaharra, Ikaroren zoritxarrekohegaldia, Orfeok infernura egin zuen bidaia eta Ulisesek Troiakogerra amaitzeko erabili zuen egurrezko zaldiaren maltzurkeria.
11 urtetik aurrera ISBN: 978-84-682-1621-8
Ctlg_Literatura_EUSK_2015.indd 7 10/12/14 08:50
8 LITERATURA
8. Fantasmen kontakizunakSteven Zorn
Misterioa, izua eta umorea
Itsasontzi bateko bidaiari bat hildako bizidun baten gelaberean sartu dute… Umezurtz txiki batek bizitza salbatunahi dioten bi haur-fantasmen bisita hartzen du…Sar zaitez beldurrik gabe liburu honetako zortzi ipuinenmundu misteriotsu eta fantastikoan. Sorpresa bat izangoduzu zain liburuko txoko bakoitzean.
9 urtetik aurrera ISBN: 978-84-682-1542-6
10. Dantzarien misterioaZilar Izar
Arthur Conan DoylePolizia-kontakizunak
Sherlock Holmesen behaketarako ahalmena eta dedukziorakotalentua ezin distiratsuago ageri dira bi kontakizun liluragarriotan.Dantzarien misterioa istorioan, detektibe famatuak hilketa harrigarribaten egilea aurkitzen du, bere talentu handiarekin kriptograma batdezifratzea lortzen baitu, eta Zilar Izar izenekoan, berriz, Holmesekosorik baliatu behar du bere asmamena, ustezko errudunaakusatzen duten frogak baztertu eta egiazko hiltzailea aurkitzeko.
10 urtetik aurrera ISBN: 978-84-682-1658-4
TANTAIA
7. Detektibe-ikaslea Lapurreta garesti bat
William Irish
Abentura, misterioa eta umore beltza
Intrigak, emozioak eta suspenseak hasieratikbukaera arte harrapatzen dute irakurlea bipolizia-kontakizun bikainotan. Aurrenekoanegiazko «detektibe-ikasle» baten abentura bizikodugu. Lapurreta garesti bat istorioaren umorebeltzak, aldiz, bukaera izugarria izango du.
10 urtetik aurrera ISBN: 978-84-682-1656-0
9. Oliver TwistCharles DickensEgokitzapena: Pablo Antón Pascual
Nobela errealista
Nobela hunkigarri honek Oliver Twisten zorigaitzakkontatzen ditu. Oliver Twist eskaleen umezurztegi bateanhazi da, eta sekulako ezbeharrak pairatu beharko ditu, ezerere jakin gabe, lapur talde batekin elkartzen denean. Intrigaeta misterioa trebetasun handiz erabiliz, maitasunakbakarrik gaindi ditzakeela giza sen gaiztoak ulertzen ezduen gizarte baten erretratu satirikoa egiten du Dickensek.
11 urtetik aurrera ISBN: 978-84-682-1657-7
Ctlg_Literatura_EUSK_2015.indd 8 10/12/14 08:50
LITERATURA 9
TANTAIA
11. Robinson CrusoeDaniel DefoeEgokitzapena: Eduardo Alonso
Abentura-nobela
Handinahiak eta abentura-grinak menderaturik, RobinsonCrusoe gazteak gurasoen etxea utzi du, eta, abenturaarriskutsu eta zoritxar asko bizi izan ondoren, itsasontziaurperatuta, uharte jendegabe batera heldu da. Uhartean,bizirik irauteko eta izadi latz bat mendean hartu ahalizateko, ondo zorroztu beharko ditu Crusoek asmamenaeta irudimena.
11 urtetik aurrera ISBN: 978-84-682-1659-1
12. Gulliver-en bidaiakJonathan SwiftEgokitzapena: Martin Jenkins
Abentura, fantasia eta gizarte-satirazko nobela
Itsasontzia Liliput uhartean urperatu zaiolarik, bertako biztanletxiki zikoitzak ezagutuko ditu Lemuel Gulliverrek; izan ere,aldameneko herriari gerra deklaratzeko gauza dira, arrautzakhausteko moduaz ere ez baitira ados jartzen. Ondorengobidaietan, Gulliver beste pertsonaia harrigarriekin bizituko da,eta haien bidez gizartearen eta gizakien akatsen satira egingodu, parekorik ez duten umore eta talentuz.
11 urtetik aurrera ISBN: 978-84-682-1660-7
15. Robotak nire lagunakIsaac Asimov
Zientzia-fikzioa
Liburu honetako bi kontakizunetan, etorkizuneko gizarteadeskribatzen digu Asimovek: gizarte horretan robotakgizakien zerbitzari leialak dira, hainbesteraino non haienhutsune afektiboak ere osatzen baitituzte. Halaxe gertatzenda Robbie izeneko robotaren ipuinean, zeina egileak inoizidatzitako ipuinik samurrenetako bat baita, eta baita Sallyrobotaren kasuan ere, non inteligentziaz hornituriko autoekberen nagusia gaizkileen erasoetatik libratzen baitute.
10 urtetik aurrera ISBN: 978-84-682-1589-1
16. Ozeko aztiaL. Frank Baum
Egokitzapena: Germán Vives
Fantasia eta abentura
Dorotea txikiaren eskutik, Ozeko erresuma magikoragaramatza Baumek bidaian. Erresuma horretansorginak maitagarriekin errietan aritzen dira, etaharrigarriena ere gertatzen da. Abentura biziek eta ezinahaztuzko pertsonaiek, batak bestearen atzetik, gureametsak errealitate bihur daitezkeela erakusten digute,ilusioz eta eginahalak eginez borrokatzen bagara.
9 urtetik aurrera ISBN: 978-84-682-2775-7
BERRIA!BERRIA!
Ctlg_Literatura_EUSK_2015.indd 9 10/12/14 08:50
10 LITERATURA
Testu lagungarrietan dokumentukritikoak, historikoak, etikoak, etab.biltzen dira, jardueren abiapuntuadirenak.
Orrialde-zenbaketa arabiarra.
Hiztegi-oharra oso argi idatzia.
Ohar sozio-kulturalaren edointerpretaziozkoaren oharrakolorean nabarmendua.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako eta Batxiler-goko mailetarako dago bilduma hau pentsatua,eta, bai gaiengatik, bai argitaraturiko testuen lite-
ratura-balioagatik, ikasleen arreta aise bereganatukoduten liburuek osatzen dute. Nahitaez agertu beharrekoegileen ondoan (Steinbeck, Poe, London, Dickens…), auke-ra berritzaileak eskaintzen dira Literatura-eskolan, noladiren zientzia-fikziozko edota umorezko kontakizunak etakontakizun fantastikoak. Bildumak, era berean, literatura-generoen ugaritasunera nahi du ikaslea hurbildu, eta, erahorretan, antzezlanak, eleberriak, kontakizun laburrak,ipuin literarioak, etab. bildu ditu.
Sarrera-testu sakon eta interesgarriez gainera, argitalpenbakoitzean ohar-sail bikoitz bat ageri da, hiztegiari dago-kiona batetik eta azalpenena bestetik; eta, batez ere,jarduera-sorta zabal bat eskaintzen da, testua ikuspegiliterario batetik aztertzeaz gainera, liburu bakoitzaren edu-kiak proposatzen dituen ikuspegitik ere lantzen dituena:ikuspegi historiko, sozial, etiko, zientifiko eta abarretatik.
Bilduma honetako ale guztiak daude nazioarteko ospeaduten artistek egindako kolorezko irudiez hornituak.
LITERATURA-ESKOLA
Ctlg_Literatura_EUSK_2015.indd 10 10/12/14 08:50
LITERATURA 11
Galderak egin aurreko azalpena.
Letrakera beltzak galderen gai-ardatzak azpimarratzen ditu.
Gaiaren araberako zatiketa argiaegiten da, ataletan eta azpi-ataletan.
Jarduerak testu lagungarrie-tan, sarreran, eta, batez ere,literatura-testuan bertanoinarritzen dira.
Ale guztiak irudiz hornituakdaude.
LITERATURA-ESKOLA
Ctlg_Literatura_EUSK_2015.indd 11 10/12/14 08:50
12 LITERATURA
LITERATURA-ESKOLA
2. Urrezko kakalardoa Morgue kaleko hilketak
Edgar Allan Poe
Asmamenezko eta misteriozko kontakizunak
Liburu honetan Poeren ipuin famatuenetako bi biltzen dira. «Urrezkokakalardoa» izenekoan, mezu kodetu bat dakarren pergamino batenaurkikuntza dela medio, Legrandek, protagonistak, bere asmamenzorrotza erakusten du, eta Jupiterrek, haren morroiak, ezin ahaztuzkoumore-sena agertuko du. «Morgue kaleko hilketak» kontakizunean,berriz, Dupin ikerlariak, egundoko logika erabiliz, gela itxi bateangertaturiko erailketa baten kasu enigmatikoa asmatzen du.
12 urtetik aurrera ISBN: 978-84-682-1966-0
1. SagutegiaAgatha Christie
Antzezlan poliziakoa
Londresen hilketa bat gertatu da, eta, handik ordu gutxira,Trotter izeneko poliziako sarjentua agertzen da hiriburutikurruti eta elurrak bakarturik dagoen ostatu txiki batean,bertako bezeroei jakinarazteko hiltzaile bat ostatura agertzekopuntuan dagoela, beste norbait hiltzeko asmoarekin. Idazleakmisterioa sortzeko eta bukaera harrigarria asmatzeko agertzenduen trebetasunaren ondorioz, hauxe da antzerkiaren historiaosoan gehiena aurkeztu den obra.
12 urtetik aurrera ISBN: 978-84-682-1965-3
3. PerlaJohn Steinbeck
Prestakuntzazko eleberri errealista
Maisulan txiki hau mexikar elezahar batean oinarritzen da,eta bertako arrantzale pobre eta zintzo baten gorabeherakkontatzen ditu: munduko perlarik ederrena aurkitu du, bainaondoren, gizarte handinahi eta materialista baten erasoarenbiktima gertatzen da. Perla kontakizun hunkigarria da,lirismo sakon batez dago kontatua, eta irakasbide alegorikogarrantzitsua du: jakintzak errugabetasuna galarazten du,eta, perla bezala, sufrimenduan hazten da.
12 urtetik aurrera ISBN: 978-84-682-1967-7
5. Basabizitzaren deiaJack London
Eleberri naturalista eta abenturazkoa
Eleberri hau Kanadan kokatua dago, 1897ko «urrearen sukarra» deitudenean, eta Buck nola borrokatzen den bizirik irauteko kontatzen du:Buck zakur bat da, eta gizon anker batzuek bahitu dute Kalifornian,Iparraldeko lur izoztuetan saltzeko gero. Buckek krudelkeria handibati aurre egin behar dio, baina aldi berean berebiziko maitasuna etaleialtasuna sentitzen du bere nagusiarengana, eta, era horretan,irakasgai hunkigarri bat gertatzen da Londonen istorio hau,berebiziko dramatismo batez helarazten zaiguna.
13 urtetik aurrera ISBN: 978-84-682-1969-1
BERRIA!
Ctlg_Literatura_EUSK_2015.indd 12 10/12/14 08:50
LITERATURA 13
LITERATURA-ESKOLA
6. Inspektore bat ate jokaJ. B. Priestley
Drama morala eta intrigazkoa
Poliziako inspektore batek, Birlingtarren familiaren etxeanustekabean agertzen delarik, Sheilaren ezkontza-konpromisoaospatuz egiten ari diren afari animatua eteten du, etamahaikideek neskatxa baten suizidioan izan dezaketeninplikazioa ikertzen du. Une horretatik aurrera, suspensezbetetako istorio bat garatzen da, esanahi moral handiko gaibat plazaratzen duena: denok gara gizadiaren kideak, eta,hortaz, denok gara gainerakoen patuaren erantzuleak.
13 urtetik aurrera ISBN: 978-84-682-1970-7
7. Baskervilletarren zakurraArthur Conan Doyle
Polizia eta misteriozko eleberria
Dartmoor-ko lur mortuetan erasoan ibiltzen zen zakurgaizto beldurgarri bati buruzko elezeharrean inspiratu zenArthur Conan Doyle Baskervilletarren zakurra idazteko,bere eleberri guztietan bikainena. Eleberri honetan egileaktrebetasun handiz bateratu zituen polizia-generoa eleberrigotikoaren baliabideekin, elkarrizketa bizia eta kontaketaerakargarria txandakatuz; eta, bukatzeko, intriga- etasuspense-dosi eder batez hornitu zuen dena.
13 urtetik aurrera ISBN: 978-84-682-1971-4
8. Katu beltzaeta izumenezko beste ipuin batzuk
Edgar Allan Poe
Kontakizun fantastikoak eta izumenezkoak
Poek, irakurlea izutzeko, giza gogoaren bazterrik ilunenak miatuzituen: haietatik datoz kontakizun batzuetako protagonistak hiltzailebihurtzera bultzatzen dituzten eldarniozko irudiak (hala “Katu beltza”eta “Bihotz salataria”) eta haietan sortzen da krimen lazgarriekingauzatzen den mendeku-desira (“Amontillado kupela” eta “HopFrog”). Kontakizun hauetan guztietan, azken batean, ipuinlarienmaisu paregabea den Poeren literatura-jeinua nagusitzen da.
13 urtetik aurrera ISBN: 978-84-682-1972-1
BERRIA!
BERRIA!
12 urtetik aurrera ISBN: 978-84-682-1976-9
12. Robbieeta beste kontakizun batzuk
Isaac Asimov
Zientzia-fikziozko kontakizunak
Zer gertatuko ote da robotak gure seme-alabak zaintzeko eta gureautoak gidatzeko erabiltzen hasten garenean, robotei uzten dieguneangure gobernariak hautatzen eta gure arazo guztiak konpontzen? Zergertatuko ote da makinak hasten badira erabakiak hartzen gure ordez?Robbie eta beste kontakizun batzuk galdera interesgarriz eta erantzunaberasgarriz beteriko liburua da, eta aldi berean gustagarria etakezkagarria gertatzen zaigun etorkizun bat deskribatzen du.
BERRIA!
Ctlg_Literatura_EUSK_2015.indd 13 10/12/14 08:50
14 LITERATURA
7. Detektibe-ikasleaLapurreta garesti batWilliam Irish
Abentura,misterioaeta umore
beltza· · · · · · · · · · · · · · · ·
16. Ozeko aztiaL. Frank Baum
Fantasia etaabentura · · · · · · · · · · · · · · · ·
11. Robinson CrusoeDaniel Defoe
Abentura-nobela · · · · · · · · · · · · · · · ·
10. Dantzarien misterioaZilar IzarArthur Conan Doyle
Polizia-kontakizunak · · · · · · · · · · · · · · · ·
8. FantasmenkontakizunakSteven Zorn
Misterioa,izua etaumorea · · · · · · · · · · · · · · · ·
9. Oliver TwistCharles Dickens
Nobelaerrealista · · · · · · · · · · · · · · · ·
12. Gulliver-en bidaiakJonathan Swift
Abentura,fantasia eta
gizarte-satirazko
nobela· · · · · · · · · · · · · · · ·
15. Robotak nire lagunakIsaac Asimov
Zientzia-fikzioa · · · · · · · · · · · · · · · ·
6. Isatsetik tirakaMary Hoffman
Elezaharraketa
animalienipuinak
· · · · · · · · · · · · · · · ·
Tantaia bilduma
BALIO-TAULA
Adi
skid
etas
una
Lagu
ntas
una
Konfi
antz
a
Jarr
aiki
tasu
na
Sorm
ena
Iritz
ia
Ani
ztas
una
Esku
zaba
ltasu
na
Zin
tzot
asun
a
Irud
imen
a
Just
izia
Ingu
rum
ena
Eran
tzuk
izun
a
Solid
arita
tea
Tole
rant
zia
Ado
rea
1. Ametsen ahotsaeta beste ipuin miragarri batzukHugh Lupton
Ipuintradizionalak
eta fan-tasiazkoak
· · · · · · · · · · · · · · · ·2. Erraldoi berekoia
eta beste ipuin batzukOscar Wilde
Ipuinmoralaketa fan-
tasiazkoak· · · · · · · · · · · · · · · ·
3. Esoporen alegiakJerry Pinkney
Ipuinmoralak etaelezaharrak · · · · · · · · · · · · · · · ·
4. Gabon-kantaCharles Dickens
Kontakizunmorala eta
fantasiazkoa · · · · · · · · · · · · · · · ·5. Greziar mitoak
Maria AngelidouKontakizun
mitologikoak · · ·· · · · · · · · · · · · ·
Ctlg_Literatura_EUSK_2015.indd 14 10/12/14 08:50
LITERATURA 15
2. Urrezko kakalardoaMorgue kaleko hilketakEdgar Allan Poe
Asmame-nezko eta
misteriozkokontakizunak
· · · · · · · · · · · · · · · ·
6. Inspektore bat ate jokaJ. B. Priestley
Dramamorala etaintrigazkoa · · · · · · · · · · · · · · · ·
3. PerlaJohn Steinbeck
Prestakuntza-zko eleberrierrealista · · · · · · · · · · · · · · · ·
5. Basabizitzaren deiaJack London
Eleberrinaturalistaeta abentu-
razkoa· · · · · · · · · · · · · · · ·
1. SagutegiaAgatha Christie
Antzezlanpoliziakoa · · · · · · · · · · · · · · · ·
8. Katu beltzaeta izumenezko beste ipuin batzukEdgar Allan Poe
Kontakizunfantastikoaketa izume-nezkoak
· · · · · · · · · · · · · · · ·7. Baskervilletarren zakurra
Arthur Conan Doyle
Polizia etamisteriozko
eleberria · · · · · · · · · · · · · · · ·
12. Robbieeta beste kontakizun batzukIsaac Asimov
Zientzia-fikziozko
kontakizunak · · · · · · · · · · · · · · · ·
Literatura-eskolabilduma
BALIO-TAULA
Adi
skid
etas
una
Lagu
ntas
una
Konfi
antz
a
Jarr
aiki
tasu
na
Sorm
ena
Iritz
ia
Ani
ztas
una
Esku
zaba
ltasu
na
Zin
tzot
asun
a
Irud
imen
a
Just
izia
Ingu
rum
ena
Eran
tzuk
izun
a
Solid
arita
tea
Tole
rant
zia
Ado
rea
Ctlg_Literatura_EUSK_2015.indd 15 10/12/14 08:50
Avda. de Navarra, s/n • Tel. 941 43 63 00 • Fax 941 43 63 46 • [email protected]
www.vicensvives.es • 26141 Alberite (La Rioja)
Vicens Vives liburu-denda online.
vicensvivesonline.comwebgunean erosiz gero, % 5eko beherapena eta,horrez gainera, dohainik linuruen eta paperezkomaterialen bidalketa.
onlineliburudendawww.vicensvivesonline.com
Ctlg_Literatura_EUSK_2015.indd 16 10/12/14 08:50