Makinak
-
Upload
maddalenolabarria -
Category
Education
-
view
19 -
download
4
Transcript of Makinak
11- MAKINAK
2
MAKINAK
Lan guztietan, etxean eta eskolan bezala, makinak erabiltzen ditugu lanak errazteko.
Guraizeak mozteko.
Zorrozkailua arkatzak zorrozteko.
Giltza torlojuak estutu eta lasaitzeko.
Hegazkina, itsasontzia, autoa… leku batetik bestera joateko.
Kafe makina kafea egiteko.
Fotokopiagailua Kopiak egiteko.
Josteko makina telak josteko.
Ordenagailua idazteko.
Makina guztiek energia behar dute funtzionatzeko:
- Guraizeek, zorrozkailuak… pertsona batek ematen duen energia behar dute funtzionatzeko.
- Hegazkinak, itsasontsiak, autoak… erregaiek ematen duten energia behar dute funtzionatzeko.
- Kafe makinak, fotokopiagailuak, josteko makinak… elektrizitateak ematen duen energia behar dute.
3
MAKINA BATEN OSAGAIAK: operadoreak
Irudietako makinak oso desberdinak dira, baina zenbait osagai berdinak (torlojuak, malgukiak,
entxufeak…) eta beti dute funtzio bera (lotzea, konektatzea…)
Osagai horiei operadore deitzen diegu.
4
PALANKA, PLANO INKLINATUA eta GURPILA
Operadore ohikoenak palanka, plano inklinatua eta gurpila dira.
5
Polea gurpil bat da. Ertzean,
ildo bat du, soka pasatzeko.
Pisuak jasotzeko erabiltzen da.
Gurpil horzduna
ertzean hortzak dituen
gurpil bat da.
Engranajea bi gurpil horzdunek
(edo gehiagok) osatzen dute.
Gurpiletako batek biratzean,
besteek ere biratu.
6
MAKINA MOTAK
Makina batzuk oso erraz erabiltzen dira eta beste batzuk askoz konplexuagoak dira:
MAKINA BAKUNAK
Hatzekin zuloetan
indarra egitean,
guraize-orriak itxi
eta moztu egiten
dute.
Urrats bakarrean
funtzionatzen dute.
Erdialdean indarra egitean, pintza itxi
egiten da.
Urrats bakarrean funtzionatzen du.
Ertzean, indarra egitean, intxaur-
hauskailua itxi egiten da.
Urrats bakarrean funtzionatzen du.
7
MAKINA KONPLEXUAK
Ordenagailua hainbat osagaiz
osatutako makina bat da. Eta osagai horietako bakoitzak
beste hainbat elementu ditu.
Ordenagailuak funtzionatzeko, konektatu behar da,
teklatu edo saguaren bidez aginduak eman…
Urrats ezberdinak egin behar dira funtziona dezan.
Ordenagailua makina konplexua da.
8
MAKINAK ETA AURRERAPENA
GARAI BATEAN GAUR EGUN
Soroko lanak egiteko,
ahalegin handia egin
behar zen.
Zeuden makinak oso
sinpleak ziren eta
erabiltzeko gizakien
ahalegina behar zuten.
Garraiobideak oso
mantsoak ziren, denbora
asko behar izaten zuten
toki batetik bestera
joateko.
Garraiobide modernoekin
(hegazkinak,
itsasontziak…) edonora
bidaiatu dezakegu
denbora gutxian.
Makinek (traktoreak
adibidez) nekazarien
lana asko errazten
dute.