Martin Larralde

48
Inork ez du koblakaririk behar.

description

Martin Larralde; Eneko Barberena eta Mikel Ocejaren proiektua.

Transcript of Martin Larralde

Page 1: Martin Larralde

Inork ez du koblakaririk behar.

Page 2: Martin Larralde

Eta abiatu naiz liburuko orriak banan-bana irenstera, behin, bitan, hirutan... Eta ohartu naiz, idazlea ez dela gela txiki itxi batean bizi. Iruditu zait poema ondu aurretik esnatu egin dela, gosaldu ondoren lanera joateko pauso nagiz. Lagunekin bazkalduko duela, edo bakardadeak lagunduta, manifestazioan izan dela, edo erosketak egiten, edo hitz aspertua egin duela tabernan ezagunekin, edo eztabaida sutsuan aritu dela pisukideekin. Afaria prestatzen irudikatu dut, albistegia mastekatzen, eta sofan eserita, mantaren azpian, eguneko bizipenak errepasatzen, uzkurtuta eta nekean jota, baita eleberri bat eskuetan duela ere. Eta gero, paper birziklatu baten muturrean hainbat esaldi idazten. Agian biharamunean pasa ditu ordenagailura bart gaueko gogoetak . Seguruenik, ez da hala izan, baina susmoa dut idazlea ez dela gela txiki, itxi eta ilun batean bizi, lehiotik begira.

Larre berdeak , etxe zuri, teila gorriakjendarme auto bat bidean bildots artean pasatzen

Egunerokotasunaren galeretan zehar

Larre berdeak , etxe zuri, teila gorriak ...

Hitzok musikaz lagunduta errepikatu ditut liburuaren izenburua irakurri bezain laster. Larre berde horiek , etxe zuriak eta teila gorriak ederregiak dira, tamalez, halako amaiera gordina izan zuen istorioaren abiapuntua izateko.

2

Page 3: Martin Larralde

Laugarren irakurraldian jabetu naiz zergatik , zergatik ez dudan atsedenik hartu poema laburrok irakurtzen hasi naizenetik . Hitz justuek ispiluaren aurrera ekarri naute. Hor daude nireak ere badiren mamuak , konplexuak , pozak , lagunak , tristurak , oroitzapenak , asmoak , kontzientziaren kargak , denetariko malkoak eta bestelako hainbat harribitxi, begien bistan bezain ezkutuan, soiltzen hasitako kaskotik aspaldi moztu beharreko hatzazaletaraino doazenak . Nik ezin izan ditut inoiz horren garbi adierazi.

Larre berdeak , etxe zuri, teila gorriak ...

Martin Larralde Rocheforteko itsasgizonen ospitalean hil zen 1821ean, hiriko galeretan hamalau urte preso eman ondoren. Orrialde hauek zeharkatzen dituzten egunerokotasunaren galerek , lumaren jabearenek , nireek , zureek , koblakariarenak adina poz eta min partekatzen dituzte. Horrek egiten ditu hain benetako. Egiazaletasunaren gordintasunak .

Jokin Labayen Iraeta

3

Page 4: Martin Larralde

ADINAARRAKASTA (2)ARRAKASTA (1)

BANKETA HUTSAKBEHAR DU BILBOK XIBEROA

DENA OHITURA, DENA ERRUA, DENA BARKAMENA

DESJABETZAKELKARTASUNA

BETIKO OTOITZAK, NEGUKO KEAREN ANTZERA LEUN IGOTEN

ETXEAEURO 1FADO

FAKULTATEAGAUR IGANDEA DA

GAZAGONZALEZ DE TXABARRI

IKATZINO

IRUÑEAKO UDALA

4

7 6

8

10

11

13

16

18

20

22

24 23

21

19

17

15

14

12

9

Page 5: Martin Larralde

ISAIASITOKINA

ITURRAMAJAPONIAJOXEPA

KOLAKRISIA

MARTIN LARRALDENAFARROAKO EZKERTIARRAK

NAUFRAGOA ETA OHOLANESKA

OLEGUERPAINT-BALL

PATUASAGAR MINGOTSAK

TRANPAKUKRONIA

UNIBERTSITATEAURBINA

ZERUA ITSASO ZIKIN BAT BALITZ?THIS IS NOT THE END, MY FRIEND

5

2625

27

29

31

33

35

37

39

41

45

4344

42

40

38

36

34

32

30

28

Page 6: Martin Larralde

Haurra izatea berriz.

Ez zoriontsuago izateko, zoriontasunak ez baitu adinik .Ezta ardurarik ez izateko, kezkak ez baitu adinik .Eta ezta gehiago jolasteko, imajinatzen duzuen erantzunagatik .

Haurra izatea berriz... sira buruan eskegi eta superman naizela imajinatzeko.

Era berean, edadetua izatea gustatuko litzaidake aterkie kolkotik eskegita eramateko.

Baina batez ere ausartagoa izatea gustatuko litzaidake, haurra edo edadetua naizela amestu behar ez izateko.

ADINA

6

Page 7: Martin Larralde

ARRAKASTA (1)

Arrakasta, bizitzako paradoxa handia.

Kontaezinak dira, arrakastaren arrrakastaz hondoratu direnak. Musikariak, arkitektoak, aktoreak ... Dirutan ito, laudorioen harea mugikorretan galdu.

Galtzaileek aldiz, bizitzaren alde iluneko biztanleek , historiako gauza ederrenetako asko sortu dituzte. Artea favelan sortzen da, Zaragozako langile auzoetan, Buenos Aireseko arrabaletan, sagardotegiko zokorik ilunenetan...

Krudela da hori, baina are krudelagoa artea norberak sortu arren hirugarren bat behar izatea beti arrakastarako.

7

Page 8: Martin Larralde

ARRAKASTA (2)

Dena zenbakiotan neurtzen den garaiotan, Gotzon Barandiaranek zalantza du arrakastaz.

Katamaloak bere buruari galdetzen dio ea zertarako balio duen Durangon ehunka lagun elkartzeak , gero zure bizilagunak ez badaki horoskopoak edo poemak idazten dituzun.

Ez kezkatu Gotzon, nik ere ez dakit nire bizilagunen lanbideetaz ezer.

87

Page 9: Martin Larralde

Banketa hori hutsik dago tabernan,eta ez da hautsia dagoelako,

Zinez ongi egina baitirudi.

Banketa hori hutsik dago tabernan,eta bere jabea ez da Martin Larralde,

agian itzuliko ez den arren.

Banketa horren jabea otsotzat dute,Kukuak habiatik botatako kurloi soila den arren.

Egia esan,Badago tabernan banketa huts gehiago,

Gure tabernaz gainTaberna gehiago dagoen moduan.

Banketa horien jabeek ,

Gogorarazten digute,Eserita egotetik zutitzera

mugimendu bakarra dagoela.

BANKETA HUTSAK

9

Page 10: Martin Larralde

BEHAR DU BILBOK XIBEROA

Behar du Bilbok Xiberoa, Nafarroak Albania eta pertsonak ardoa.

Behar dugu garena gogoratu digun hirugarren bat, pastoralen Xiberoa,gure esentzien anfora, kriseiluan preso mantenduko dugun jeinua.

Behar dugu Albania ere, gure historia zipriztinduko duena,

gure bakezaletasun mitoa xehe-xehe egingo duena, gure santutasunarideabru isatsa jarrito diona.

Eta ardoa, behar dugu ere, arazoa konponbide eta konponbidea arazo bihurtuz

gure tabernak kantuz alaitzeko.

10

Page 11: Martin Larralde

Biktima gehiagok ez duGure biktimarik suspertuko,Baina zenbat masaila jarri behar diraJustiziaren xerka arantzatsu honetan?Zer egin zerbait egiteagatik jotzen zaituzteneanEta ezer ez egiteagatik zapaldu?Zer egin, ukabilkada emateaJasotzea bezain mingarria denean?Eta usapalak aire korrontean bezalaEmeki kulunkatzea errazegia litzateke,Lurrazal zingiratsu honetanZutirik egon nahi duenarentzat.

DENA OHITURA, DENA ERRUA, DENA BARKAMENA

11

Page 12: Martin Larralde

Lapurrak egun argiz iritsi ziren Arrasatera eta udaletxera zuzendu ziren pauso irmoz. Garapenaren justifikazioa zuten eta porren argudio dialektikoak .

Arrasaten, trenak desjabetuak ez dira desjabetu lurrak kendu dizkietelako. Hain juxtu desjabetu dira lapurtuak izan direnaren jabe ez direlako.

DESJABETZAK

12

Page 13: Martin Larralde

Elkartasunak autobusez bidaiatzen du. Elkartasuna Juan Antonio da, Patxi da, Nagore eta Asier dira. Elkartasunak asteburuetan bidaiatzen du. Astebururo astebururo. Elkartasunak gazta du motxilan, xolomo bokatak eta txokolatea. Baina elkartasuna maitasunez elikatzen da, soil soilik .

Eta elkartasuna bere helmugara iristean duintasunarekin elkartzen da. Eta eguraldiaz hitz egiten dute, futbolaz, ikasketez…

ELKARTASUNA

13

Page 14: Martin Larralde

BETIKO OTOITZAK, NEGUKO KEAREN ANTZERA

Nork nahi luke bere atartean bortxatzailea? Atrakatzailea? Alkoholikoa? Ijitoa?

Iruneko ogasunean dirua lapurtu zutenak pertsona errespetagarriak ziren. Igandean futbola ikustera joaten zirenetakoak . Eskolako guraso bileretan parte hartzen zutenetakoak .

Eurek lapurtutako dirutzari esker, agian Foru Aldundiak bortxatzaileak hezteko programak jarriko lituzke martxan gure herria aurreratua balitz. Atrakatzaileei lanbide berriak erakutsiko lizkeke, alkoholikoei itxaropena eman. Eta ijitoei… nor gara gu ijitoei nola bizi esateko? Eta ez duenak amesten foru ogasunari iruzur egitearekin, eman beza urrats bat aurrera.

14

Page 15: Martin Larralde

ETXEA

Kepa Junkerari 700.000 euro eman dizkio Eusko Jaurlaritzak . Gehiena etxebizitza sailak eta gainontzekoa kultura sailak .

Eta kopuruaren inguruan kalapita garrantzitsu bat sortu da, musikariak batu direlarik manifestu baten inguruan erabakia salatzeko.

Inork ez du ahotsik altxatu etxebizitza sailak harturiko erabakiaren inguruan. Txisteetara mugatu da dena, Junkerak proiektuari “Etxea” deitzeak ekarri dizkion onurengatik .

Ez dut pentsatu nahi zenbat diru jasoko zukeen orduan Arestik bere olerki ezagunenetako bati “Nire aitaren etxea defendatuko dut” deitzeagatik .

15

Page 16: Martin Larralde

EURO 1

Euro batean ordaindu dugu, supermerkatuan, sardina kiloa. Karroa alokatzea beste da. Euro batean izerdia, sekula osatuko ez diren sareak , etxean geratzen direnen eguneroko beldurrak , afrikar kostaldeko haize hezeak …

Baina Somalia sakeatzeak ez du preziorik .

16

Page 17: Martin Larralde

Ana Mourak patua abestu zuen.Sentsualitate lezio bat, ardo edalontziari tragoxka bat

ematen zion bitartean.Gu, euskaldun hotzok , txaloka eta kantuan jarri gintuen

azaroko larunbat hotz batean.Portugaldar ugari zegoen ugari ere Amaia antzokian.

Eta instant batez, Arrasatera autopistako obratara etorri-tako behargin xumeek , gurekin batera zutik eta hunkiturik txaloka zeundenek , “putos portugueses” izateari utzi zioten.

FADO

17

Page 18: Martin Larralde

FAKULTATEA

Ezin zitekeen izan. Nola ulertu, 18 urteko haur batek irakasle esperientziadun baten pareko boterea edukitzea? Lehen soldaduskak egiten zituen gizon, orain noiz irteten zaie bizarra?

LOU deritzon legeaz, gauzak bere lekuan geratu ziren. Katedratiko gutxi batzuen bozkek , 60.000 ikasleren ahotsek baino indar gehiago zuten.

Eta bizitza ikasketa prozesu bat dela zioten irakasle berberak , unibertsitatearen jaun eta jabe bilakatu ziren.

Zuzenbide fakultatean, halere, aspaldi joan ziren haratago eta bitan banatu zuten kafetegia. Irakasleen aldea eta ikasleena. Asmatu non zeuden mantala berriak eta mahai tresna onak .

18

Page 19: Martin Larralde

GAUR IGANDEA DA

Baserriz baserri aritu ginen, lanabes eta tresna zaharren bila. Galbaiak, laiak , azeri tranpa eta burdiñarak besteak beste.

Baserri batean, aipatzen digute zalantza izan dutela gauzak uzteko orduan. Izan ere, zertarako utzi euren lan tresnak , euren izatearen ikurrak? Kaletarrok denbora pasatzeko?

Hori esaten duten bitartean hatzaz inguruko lurrak seinalatzen dituzte. Aspalditik daude hondeamakinak bertan eta behialako soroak berrikuntza gune dira orain.

Ez zaie arrazoirik falta. Kaletarroi bost axola baserria. Halere, esanguratsua da baserriari bizkarra eman dioten kaletar gehienak baserritarren seme-alabak direla. Igandeetan baserrira bazkaltzera joan ohi diren horietakoak .

19

Page 20: Martin Larralde

Gazan, 1.100 pertsona baino gehiago hil dira gabonetako erasoetan. Gehienak zibilak, asko haurrak .

Ekialde Hurbila deitzen diogu oraindik .

GAZA

20

Page 21: Martin Larralde

100.000 € baino gehiago xahutu zituen sei hilabetetan bazkari, luxuzko zigarro eta gabon otzaratan.Eta batzuek diote, lapurretan egin ziola ogasun publikoari. Ongi inbertutako dirua izan zen, inondik inora.

Edozein iritzi artikulu, pankarta edo literatura berriketaldi baino eraginkorragoa izan baitzen herritarroi gogoratzeko nolakoa den kasta politikoa.

GONZALEZ DE TXABARRI

21

Page 22: Martin Larralde

IKATZ

Gogoan dut Pascual batido horietako bat erosi nuenean. “Pacífico”, zion etiketak . Barre egiten zidaten kale erdian zut zeudenek, “kartzelarako prestatzen ari haiz?”.

Kale txiki, zikin eta utzi hori yonkirik gabeko guettoa da, zubiperik gabeko marginalia. Bertan biltzen dira ziegak eta komisaldegiak lan mundua baino hobeto ezagutzen dituztenetako batzuk . Donostiar gazteak gehienak , auzo errespetagarrietan bizi direnak , etorkinak izan gabe poliziak kontrolaturik daudenak .

Duen izena merezi du kaleak , hura ukitzen dionari uzten dion arrasto beltzagatik . Edo akaso, sua gori horrenbeste denbora mantentzea ahalbideratzeagatik .

22

Page 23: Martin Larralde

Historia, ustekabean ere idazten da.

Eta gehienetan, nahi gabe gara gonbidatuak gertakari hauetan.

Historia liburuetan, libururik edo zuhaitzik gelditzen bada etorkizunerako, jarriko du Arrasaten 2008an alkatea espetxeratu zutela. Ez britainiar entziklopedian, ezta Espasan ere. Liburu txikiren batean ziurrenik , liburu ia klandestino horietako batean, benetako istorioak idazten diren istorio batean.

Liburu hori ez dago liburutegietan. Baina bere orriak, etengabe itsasten dira kaleko hormatan.

INO

23

Page 24: Martin Larralde

Iruñeako udalak, txokolate beroa kendu die herritarrei.San Fermin Txikiak dira.Ezin banatu omen, plaza publiko batean.

Horregatik sartu dute udaltzainek kazola betea udaletxean hutsik bueltatu.

Txokolatadaren antolatzaileek , kazola hutsa eskuan, gertaturikoa azaldu nahi diete hiriburuko plazan bilduriko haurrei.

Eta haurrek , ziurrenik , helduek baino aisago ulertu dute gertaturikoa.

Udalak ez du nahi herria gizentzerik .

IRUÑEAKO UDALA

24

Page 25: Martin Larralde

Langile xume bat zen. Zinegotzi ohia.Kosta egiten da ulertzea, “gatazka” hitzaren atzean ezkutatzen den guztia. Sufrimenduak eragindako logikatik

uler liteke akaso.

Egun hartan Zapatero etorri zen Arrasatera. Eta Rojo. Eta Buen. Eta Rajoy. Eta beste pila bat.

Egun hartan bizkarzain batzuek , amorruz, euskal presoen aldeko bandera bat kendu zuten udaletxeko balkoitik .

Sufrimenduak eragindako logikatik uler liteke akaso.

Kamerek Arrasate inguratu zuten. Transilvania esaten zioten, terrorearen herri.

Negozioak eragindako logikatik uler liteke akaso.

ISAIAS

25

Page 26: Martin Larralde

Napoleon, Hitler, Stalin, Gengis Khan, Pizarro, Julio Cesar... Gizon hauetako inork ezin du gatazka handiagorik sortu. Berdin dio Sarajevon artxidukeak hiltzen badira, Habanako badian ontziak urperatzen badira, jainkoek odol gosea edukitzea.

Atartea guztiz aztoratzen da. Bizilagunak bizilagunen aurka. Bizilagunak udalaren aurka. Udala, bizilagunen aurka. Bizilagunak aseguruaren aurka. Udala aseguruaren aurka. Asegurua guztien aurka.

Eta tantaz tanta itokinak gure pazientzia zein iheskorra den erakusten digun, gure bizikidetza zein labankorra, gure bizitza zein permeablea.

ITOKINA

26

Page 27: Martin Larralde

Zuzendariak salatu zituen. Gudari egunean kontzentrazio bat egiten ari omen ziren jolaslekuan, ETAkoak ei ziren hainbat kide hilen izenak memoriaren kutxa ilunetik berreskuratuz. ETAkoak ei ziren kide hauetako batzuk , Francoren aurka borrokatzen hil ziren. Asko hiltzaileak ziren. Guztiak ziren biktima.

Eta hiltzaile batzuk gogoratzeagatik joan ziren Madrilera gaztetxo horiek. Gauzak eskola barruan lantzea baino pedagogikoagoa baita fiskal batek beldurra sartzea. Eskolako historia liburetan hiltzaileak gogoratu ez balira bezala.Hiltzaile hitzaren atzean zer dagoen eztabaida dezakegu, baina nahiko argi dago. Zer hitz erabili Iturramako zuzendariarentzat?

ITURRAMA

27

Page 28: Martin Larralde

JAPONIA

Japonian, 2000. urtean 10.000 jubilatu zeuden kartzelan. 2008.ean, 30.000 ziren. Bizi guztian lanean emanikoek , miseria gorrian, delituak eragiten dituzte kartzelaren epeltasuna nahiago dutelako kalegorria baino. Gobernuak neurriak hartu ditu, hirugarren adinekoen arriskugarritasuna eta delitu kopurua jeisteko.

Eguzkia jaiotzen den herria omen Japonia, horregatik dira ilunabarrak horren ilunak .

28

Page 29: Martin Larralde

JOXEPA

Duintasunaren aurpegi zimurtua.

89 urterekin, Ertzantzak, isunak jartzen dizkio. Isunak , bera joan gabe kontzentrazioetan parte hartzen duelako. Hau ez da Ally Macbeal. Altxadazko helegitearen magia da, soil soilik , isuna ebazpena ematen duen administrazio berak ebaztea.

Eta zergatik esango du bada gezurra Ertzantzak?Pentsiotik kentzen diote dirua.

Joxepak inork baino hobeto daki duintasunak prezio bat duela.

29

“Beti gogor Joxepa, Gelman ez dau errebuelta-rik . Zuzen etxean izan arte!”

Page 30: Martin Larralde

Hiruzpalau blog dituen gazteak hauts txuriak bota ditu kubora. Bere myspace-a nola eguneratu pentsatzen dabil, makila bat eskuan ur likatsari bueltak ematen dizkion bitartean. Bospasei minutu igarotzen ditu, isilik , pentsatzen tuentian sortua duen kontuaz klasekideekin mintzatzeko.

Hamasei urteko gazteak , makila kubotik atera eta kola egintzat jo du. Bere aurretik egin duten bezala. Bere aurrekoen aurrekoek egin duten bezala..Eta herriko hormak zikintzeari ekiten dio, erratzaren laguntzaz. Eta ez daki, hormak diren askatasunaren azken arrakala edo tradizioa itsasten den azken heldulekua.

KOLA

30

Page 31: Martin Larralde

Kamarari egiten dio so, kezkaturik Alicanteko beharginak .Bankari alu hauek . Beraien zekenkariagatik , Euribor zikinagatik eta kudeaketa txarragatik lan gabe geratu naiz. Eta are okerragoa dena, neure zergez ordaindu beharko diet

euren bankuak salba ditzaten.

Eta malenkoniatsu bistadizo azkar bat botatzen die etxeko balkoitik bere Audi A6 eta igerilekuari, esanez bezala,

mundu hau total krudela dela.

KRISIA

31

Page 32: Martin Larralde

MARTIN LARRALDEEta Martin Larralde itzuli ordezJosu Eskorbuto itzuli izan balitz,eta orduan zer? Ze iritzi izango luke Isaias Carrascoren hilketari buruz?Eta Zaldibian telefono haria lapurtzen dutenei buruz?Onartuko al luke Pasaloko tertulianoa izatea?Edukiko al luke Travel Club txartelik? Dena ohitura, dena errua, dena barkamenaomen den igandetanEgingo al litzateke Athleticeko bazkide?Eta Gurpegiri, Txalo ala txistu egingo lioke? Josu Eskorbuto itzuli izan balitz,Josu Eskorbuto izango litzateke?

32

Page 33: Martin Larralde

Ezkertiar guztiek salatu zuten aho batez atentatua.Biktima babestu zuten, esanez onartezina zela horrela jazartzea instituzio bat.

Eta bonba jarri zuten beste ezkertiar batzuk espetxeratzeko eskatu zuten eta elkartasuna adierazi OPUS-i, nafar gizartearen alde egiten zuen lan guztiagatik .

Aita Santuak baino gehiago bedeinkatzen du bonba batek .

NAFARROAKO EZKERTIARRAK

33

Page 34: Martin Larralde

NAUFRAGOA ETA OHOLA

Naufragoa nintzen eta zu ohola. Eta biok egin genuen topo, itsasoaren erdian, topo egitea beste erremediorik ez genuelako. Nik ez nezan itsasoaren hondoa hankez ukitu, zuk korrontean noraezean ohol izateari zentzua

aurki zeniezaion. Neu ez nintzen hangoa, bidaian istripua edukitako marinel galdua. Zu ere ez zinen hangoa, lurtarra

zinen, zuhaitzen alaba.Instant batez besarkatu ginen eta zentzua eman genien gure bizitzei. Baina ni astunegia nintzen zuretzako, eta

hondoratzen ari ginen. Horregatik askatu zinen, horregatik jaurti ninduzun uretara.

Igeri egiten ahaleginduko naiz, baldar mugituz gorputz adarrak, nekeak garaituko nauen arte edota ontziren batek

albotik igaro eta jasoko nauen arte.Zu jada ez zara hondoratuko, baina noraezean ibiliko zara

itsasoan olatu eskuzabalen batek hondartzaren batean pausatuko zaituen arte.

Zorte ona opa dizut.

34

Page 35: Martin Larralde

NESKA

Zaunka dihardu Neskak goizean goizetik , zoraturik . Urriko igande hartan, eskopeta hotsek izuturik . Zaunka egiten dio ere kanpandorreko kanpaiari, puntualki.

Makilkadek , maiz, baretu ordez amorratu egiten dute izuturiko animalia. Eta noski, hurrengo danbatekoarekin zaunka errepikatzen da.

Eta pentsatzen dugu guk animalia inozoa dela eta sineskaitzat dugu zakurrak ez ulertzea urriaren erdialdea dela, ehiza denboraldia hasi berri dagoela Bizkaian, eskupetadun ehiztari horien tiroak kirol baten zati direla eta Afrikara bidean arrautzak errutera doazen hegazti defentsa gabeak direla jomuga.

35

Page 36: Martin Larralde

Kelmek babesletza kendu zion Oleguer Bartzelonako atzelariari, prentsan Iñaki de Juanaren zigorrari zegokionean zalantzak plazaratzeagatik .

Balentria ona, Kelmerena. Pozik egongo dira, marketing-eko arduradunak . Zapatillei beste erabilpen bat aurkitu diete eta. Baloiari ostikadak emateaz gain, ideiei ostikadak emateko ere balio dute.

OLEGUER

36

Page 37: Martin Larralde

PAINT-BALL

Finean, gerraren oso antzekoa da. Bihotza lauhazka, adrenalina bor-borka. Zu eta zure arma, zu, lubakiak ematen duen ziurtasun faltsuan. Balak txistuka, zure buru gainetik . Munizioa amaitzearen angustia. Jopuntuan asmatzearen betetasuna. Gerraren oso antzekoa da, baina ez da gerra. Eta ez da zauriturik ez egoteagatik , munizio xaloa erabiltzeagatik . Ezta bi aldeek arbitroaren esana errespetatzeagatik . Gerra izango balitz, benetako gerra, Holliwooden agertzen ez den gerra, gudu ostean etxe batzuk sakeatu eta emakume batzuk

bortxatuko genituzkeelako baizik .sa

37

Page 38: Martin Larralde

2.000 urte zeramatzan anfora hark , Oiassoko portuko buztinetan gatibu.

Errotik aldatu zitzaion patua, arkeologo batek deskubritu, argazkiak atera, kaxa batean gorde eta San Telmoko museoaren sotoan laga zuenean.

PATUA

38

Page 39: Martin Larralde

SAGAR MINGOTSAK

Maiz, itsasoen hondora jaurtitzen ditugu ahaztu nahi ditugun pasarte eta bizitzako orrialdeak . Uste dugu, arrai abisalen konpainian, ez direla gugana gehiago itzuliko. Baina olatuek , egoskor, beti hondartzara dakartzate pasarte zahar ilunak . Bost urte barru, hogei urte barru, hilkanpaiak entzun aurreko tenorean...

Antzeko zerbait gertatzen da, Espainiar gerra zibilean afusilatu zituztenen gorpuzkinekin. Lurrak irentsi ordez, kanpokalderantz bultzatzen ditu eta azaleratuz doaz poliki-poliki. Eta autoritateek , hildakoen ondorengoak kasu askotan, asaldaturik berriro barrurantz bultzatu nahi dituzte ez dezaten justizia eskatu.

Eta artean, gorpuzkinez betetako lur horretako sagarrondoek oparitutako sagar mingotsak jaten jarraituko dugu.

39

Page 40: Martin Larralde

TRANPAKTranpak, etengabe. Barreak nahi ditugu malko gabe, poztasuna tristura gabe, plazerra prezio gabe,harremana konpromiso gabe, mozkorraldia aje gabe, gerezia hezur gabe,negua hotzik gabe, mendiko ikusmira izerdirik gabe. Oteiza oker zegoen, artaburu berriak dira, tai gabe hasten direnak .

Page 41: Martin Larralde

UKRONIA

Hitler ametitu izan balute Vienako arte akademia hartan, Bansky-k ez luke grafitirik egingo Palestinako harresian.

Errepublikako gobernuak kasu egin balie militarrak sublebatuko zirela esaten zietenei, Alejandro Goikoetxearen trenik ez zen izango trenbideetan.

Gertatutakoak konpondu ahal izango bagenitu, bidegurutzean atzera egin, literatura ez zen izango literatura eta ametsek ez lukete zapore gozorik utziko goizaldetan.

41

Page 42: Martin Larralde

UNIBERTSITATEA

Zer den unibertsitatea?

Goiz erdiko kafe eskasa. Irakasleari diktaketa egiteko eskatzen dien ikasle andana. Belaze batean udaberriko goiza. Segurata bikotea errondan. Apunteak uzten dizkizun neska begiurdina. Enpresen sukurtsala. Irakaskuntzako kafe antzokia. Kolaz horma grisak apaintzen saiatzea. Borroka eta amets galduak . Tasak igo eta ez kexatzea. Maitasunaren zapore mingotsa. Kabian emaniko azken arnasa.

42

Page 43: Martin Larralde

URBINA

Azak kandelapean jaten genituen garai hartan jazo zen. Telefonoak jo orduko bagenekien ez zekarrela aieru onik .“Jokin zauriturik dago”.

Nork esango zion Urbinara joateko? Nork , lehenengo lerro horretan egoteko?

Aurrerapena defendatu beharra dago, trenaren modernotasuna. Nahiz eta horretarako egurrezko porra zaharkitu batzuk erabili.

43

Page 44: Martin Larralde

Umetasun gutxiko gizonak aipatzen ditu Silviok , arrantzale, iraultzaile, lapur koba zen ontzi hartan. Ez da ausartzen ordea haiek epaitzen. Eta guri, gizontasun gutxiko umeoi, zer dagokigu guri? Soldaduzka gabeko belaunaldikooi, dena eginda eta dena egiteke dugunoi, nerabe eternaloi, hipoteken etorkizuneko morroioi, zer dagokigu guri? Guri onena eman nahian, bizitzaren gordintasuna ezkutatu eta bizitzaren hortzen menpe utzi gaituzte. Google-ek erantzungo al ditu gure kezka eta erronkak?

ZERUA ITSASO ZIKIN BAT BALITZ?

44

Page 45: Martin Larralde

Martin Larralde gu gara, zu zara, haiek dira. Martin Larralde ez da sekula itzuli, baina ezta ez da sekula joan. Hau hasiera besterik ez da, martxa baten lehen notak .

Idatzi dezagun, marraztu, kantatu eta batez ere kontatu. Ez dira izango akaso hitzik ze-hatzenak , arkatz trazu aratzenak , doinurik eztienak . Baina gureak dira, guk sentitu eta bizitakoak , guk pentsatu eta hausnartuak eta erakusgai egon behar dira. Pentsamendu bakarrari, bere sustengatzaileei, irabazteko modu bakarra pentsamendu txikien loretzea izango baita.

Gu ere Tristan de Cunha-n aurkituko gaituzue, behar izanez gero.

Denok gara Martin Larralde

THIS IS NOT THE END, MY FRIEND

45

Page 46: Martin Larralde

Mikelen eskerrak

Enekoren eskerrakAinara, Beñat, Zubiate eta txatxilitarrak: Zuek zarie nire bitaminak! Eskerrik asko danori!!!

Aurrera ateratzen lagundu didazuenoi,eta besteei. Jarraitu horrela!46

Testuak: Eneko Barberena Irudiak/diseinua: Mikel OcejaProdukzioa: Bonberenea Ekintzak Masterra: Txap

Page 47: Martin Larralde

Liburu honetako testuak 2008an idatzitakoak dira eta marrazkiak eta diseinua 2009an eta 2010an eginikoak. Hasieran asmo sakonak genituen, helburu handiak. Hauek arrakalatzen joan ahala laguntasunaren habeek soilik eutsi diote egitasmoari. Milesker bidaia hau posible egin duzuen guztioi, bidea da helbura.

47

Zubi, Patxi eta Txap, Iker Barandiaran, Belen Mijangos ( Azaleko argazki originalaren egilea), Aitzol eta Beñat, 3 Zikiñak(Artola, Aldanondo eta Cabeza Fuego), Dz, Petti, Ain 1, Larrabetzuko bihotz bakartiak, F21 (Ferrerias Gangsta), Pirritx, Porrotx eta Xabi Zabala, Gose, Manex Aguirre eta Enaitz Alustiza, Xabi Strubell, Bonberenea txaranga eta etxe osoa, Jokin Labayen, Graficas Irudi, Andoni Psilocybe, Sala, Fer Apoa, Diego Martiartu, Sanmi, Beñato eta kuadrilla osoari, eskerrak .

Akaso inork ez du koblakaririk behar, baina guk gure artean ez daudenak etxean behar ditugu.

Martin Larralderen eskerrak

Page 48: Martin Larralde

K a n t e n z e r r e n d a1 . - E n a i t z A l u s t i z a : A r r a k a s t a .

2 . - H i r u z i k i n a k : B e h a r d u B i l b o k X i b e r o a .

3 . - B B K : A r r a k a s t a .

4 . - A i n - 1 : N a u f r a g o a e t a o h o l a .

5 . - P i r r i t x e t a P o r r o t x B o n b e r e n e a T x a r a n g a r e k i n : I r u ñ e k o U d a l a .

6 . - B a s s k e : M a r t i n L a r r a l d e .

7 . - P e t t i : D e n a o h i t u r a , d e n a e r r u a , d e n a b a r k a m e n a .

8 . - X a b i s t r u b e l l : Z e r u a i t s a s o z i k i n b a t b a l i t z .

9 . - G o s e : B a n k e t a h u t s a k .

1 0 . - F 2 1 : T r a n p a k .

1 1 . - M a n e x A g i r r e : B e h a r d u B i l b o k X i b e r o a .

48

Grabazioa batik bat Bonberenean burutu da, baita ere Arrasateko Shot!, Aretxabaletako Lazkano eta Gazteizko Halabedi estudioan 2009tik 2011ra bitartean