Meiosia

12
Ruth Garzo Herrero 08-11-01 4.Z

Transcript of Meiosia

Ruth Garzo Herrero 08-11-01

4.Z

MEIOSIA Zelula diploide bakar

batetik lau gametohaploide sortzen dituen zelularen zatiketa mekanismoari deritzo meiosia.

Meiosirik egongo ez balitz gametoek zelula diploideak izango lirateke eta bat egiterakoan informazio bikoitza luketen zelulak sortuko lituzkete.

Meiosiaren helburua kromosomen erdiak dituzten zelulak sortaraztea da eta bi zatitan bana daiteke prozesua: lehen zatiketa meiotikoa (I. Meiosia) eta bigarren zatiketa meiotikoa (II. Meiosia).

Lehen zatiketa

honetan bi zelula haploide lortzen dira (n) eta bigarrenean bi zelula haploidetik (n) lau zelula sexual (n).

I.MEIOSIA

INTERFASEA:

Lehen zatiketa meiotikoa hasi baino lehen, interfasea gertatzen da, eta hartan, ADNa bikoiztu egiten da.

I.PROFASEA:

Kromosomak kondentsatu egiten dira, ikusgai bihurtu arte.

Homologoak parekatu,

eta ADN zatiak trukatzen dituzte. Prozesu horri gaingurutzaketa deritzo.

Zelula alabak eta zelula

ama genetikoki desberdinak izango direla bermatzen du.

I.METAFASEA:

Nukleoloa eta nukleoaren mintza desagertu dira, plaka ekuatoriala sortzen da eta kromosoma homologoak binaka jartzen dira zelularen ekuatorean.

I.ANAFASEA:

Ardatzaren harizpiek eramanda, kromosoma homologoak banandu eta zelularen aurkako muturretara joaten dira.

I.TELOFASEAETA ZITOZINESIA:

Mintz nuklearra eratzen da eta bi zelula alaba haploide (n) sortzen dira, bakoitzak zelula amaren kromosoma kopuruaren erdia du.

II.PROFASEA:

Interfase-aldirik izan gabe, ardatza eratzen da berrriro, eta kromosomak, bina kromatidaz osatuak, ekuatore-plakarantz mugitzen dira.

II.MEIOSIA

II.METAFASEA:

Kromosomak zelularen ekuatorean jartzen dira, hau da, plaka ekuatoriala osatzen dute.

II.ANAFASEA: Kromatidak banandu

egiten dira, eta bakoitza zelularen mutur batera joaten da.

II.TELOFASEA ETA ZITOZINESIA:

Mintz nuklearra eratzen da eta lau zelula alaba haploide (n) sortzen dira, bakoitzak zelula amaren kromosoma kopuruaren erdia du.

•Biologia eta Geologia liburua (Zubia Santillana, 4DBH).

•http://eu.wikipedia.org/wiki/Nukleo_zelularraren_za-tiketa.