Mendi-ibiliak Nafarroan. Kirola, naturalki

2
Mendi-ibiliak Nafarroan. Kirola, naturalki AHOLKUAK ATERA AURRETIK · Meteorologia kontsultatu. · Eraman zurekin ibilbideari buruzko informazioa eta mapa. · Ez ahaztu ura eta jateko zerbait eramatea. · Eraman sakelako telefonoa itzalita eta bateria kargatuta. · Aztertu material espezifikoa eraman behar ote den, batez ere neguan. SEINALE ERABILIENAK Donejakue Bidea Ibilbide luzea (GR) Ibilbide laburra (PR) Herri bidexka (SL) Bide berdeak Norabide zuzena Bat-bateko norabide aldaketa Norabide aldaketa Okerreko norabidea Idoiako ermitara doan bidexka, Izaban Argitaratzailea: Nafarroako Gobernua – Diseinua: EPC Camarena - Inprimatzea: Gráficas Urdin Itzulpena: www.traduCCi.com - Argazkiak: Turismo Zerbitzuaren Agiritegia – Lege gordailua: NA-3002/2010

description

Nafarroak bisitaria harritzen du paisaia anitz dituelako, eta horrek ingurune pribilegiatu bilakatzen du edozein motatako mendi-ibiliak egiteko: familiarekin inguru markatuetatik egiten den paseo lasai batetik egun batzuetako ibilaldia egiteak dakarren abenturaraino.

Transcript of Mendi-ibiliak Nafarroan. Kirola, naturalki

Mendi-ibiliak Nafarroan. Kirola, naturalki

AHOLKUAK ATERA AURRETIK

· Meteorologia kontsultatu.

· Eraman zurekin ibilbideari buruzko informazioa eta mapa.

· Ez ahaztu ura eta jateko zerbait eramatea.

· Eraman sakelako telefonoa itzalita eta bateria kargatuta.

· Aztertu material espezifikoa eraman behar ote den, batez ere neguan.

SEINALE ERABILIENAK

Donejakue Bidea

Ibilbide luzea (GR)

Ibilbide laburra (PR)

Herri bidexka (SL)

Bide berdeak

Norabidezuzena

Bat-batekonorabide aldaketa

Norabidealdaketa

Okerrekonorabidea

Idoiako ermitara doan bidexka, Izaban

Argitaratzailea: Nafarroako Gobernua – Diseinua: EPC Camarena - Inprimatzea: Gráficas UrdinItzulpena: www.traduCCi.com - Argazkiak: Turismo Zerbitzuaren Agiritegia – Lege gordailua: NA-3002/2010

Mendi-ibili lasaiak gustuko badituzu, dibertitu eta noi-zean behin gelditu nahi baduzu, inguruneaz gozatu, bi-dexka hauek aukeratu behar dituzu. Baldintza klimatolo-gikoek kontrakoa agintzen ez badute, mendian ibiltzeko botak –oso altuak ez dira behar– edo kirol oinetakoak jantzita 4 eta 10 kilometro arteko bide eta bidexketan ibili ahal izanen zara; horiek errazak dira eta 300 metro-tik beherako desnibela dute.

Bidexka tematikoa, interpretatiboaedo herri bidexka

Gure lurraldearen aniztasuna sentitu nahi baduzu, ber-tako naturarena eta kulturarena, oinez ibili behar duzu bertan. Jar ezazu oin bat bestearen aurrean, prestatu zure motxila arreta handiz, eta ausart zaitez naturara ateratzera egun batzuetarako; egun gutxi edo asko, hori zure aukera da. Sasoian eta motibazio handiz ibili behar da, baina esfortzu hori egitea beti merezi du: sentitzea nola bidaiatzen den zeure urratsen abiaduran, lepo ba-tera igotzea eta beste ibar batera pasatzea, baita beste hizkuntza eta kultura batera ere. Nafarroan barna oinez ibiltzen bazara, sekula ez duzu hura ahaztuko.

Trekking ibilbideaedo ibilbide luzea

Gure aitona-amonek Nafarroan barna ibiltzeko erabil-tzen zituzten trenak ez daude jadanik, baina haiek era-bilitako bideak pasealeku bikainak dira orain, naturan bertan dauden leku lasaiak, errepideetatik eta zaratatik urrun; izan ere, ibilgailu motordunek ez dute horietan sartzerik. Oinez edo bizikletaz, tartez tarte ibil zaitezke edo denak jarraian batu eta egun batzuetako bidaia egin, trenaren txatxatxa hark landa giroko baretasuna urratzen zueneko garaiak gogora ekarriz. Abantaila han-di bat dago: noizbait ikusi duzu tren bat aldapan gora?

Bideberdeak

Haur txikiekin bidaiatzen baduzu, mugikortasun urritua baduzu, edo edozein arrazoirengatik asko ibiltzeko mo-duan ez bazaude, ez egin uko naturari. Nafarroan oso ongi egokitutako bideak aurkituko dituzu –txikientzat, gurpil-aulkietarako, zeuretzat–¬; leku eder eta ikusga-rrietan sartuko zara horiei jarraituta, eta ingurune pa-regabe horietan eremu zabalez gozatu ahal izanen zara ezeri ere uko egin gabe.

Bidexkaegokituak

Aire zabalean kirola egitea atsegin baduzu, naturak eskainitako paisaietan murgildu nahi baduzu, mapari begira gozatzen baduzu bideak, markak eta inguruneak emandako aztarnak aurkituz, jarri mendiko botak eta atera mendira, igo gailurretara, ibili oihaneko bidexke-tan, utzi basamortuko magiak eraman zaitzan; horre-tarako, 8 eta 20 kilometro bitarteko ibilbideak dituzu, baina hasi baino lehen, desnibel eta denborari buruzko informazioa lortu eta erreparatu eguraldiari. Ziur goza-tuko duzula.

Mendi bidexkaedo ibilbide laburraMENDI-IBILIAK

NAFARROANNafarroak bisitaria harritzen du paisaia anitz ditue-lako, eta horrek ingurune pribilegiatu bilakatzen du edozein motatako mendi-ibiliak egiteko: familia-rekin inguru markatuetatik egiten den paseo lasai batetik egun batzuetako ibilaldia egiteak dakarren abenturaraino.

Ibilbideak oso desberdinak dira, eta horri esker opor-egun batzuetan hainbat gauza egiteko aukera dago: Bardeako basamortuko paisaietan ibiltzea, Pirinioetako goi-mendiaz gozatzea, baso atlantikoe-tako paisaia bukolikoetan galtzea, edo mahasti eta landutako soroen artean paseo zoragarriak egitea.

Gainera, ingurune naturalaz gain, antzinako kultura nafarraren eragina antzematen da ibilbide bakoi-tzean, kondairak, historia, sentimendu erlijiosoa edo lehen mailako balio etnologikoak sumatzen baitira horietan.

Bide batzuk unibertsalak dira, Nafarroan barna doazen lau Donejakue Bide horiek, adibidez; bes-te batzuk lurraldeari atxikiak dira, erronkariarren abelbidea, kasu; beste batzuek aukera ematen digu-te naturan murgiltzeko ahalegin handirik gabe, bide berdeak, esaterako; eta beste batzuek, distantzia handiak gainditzen dituzte eta sasoian egon behar da, esfortzua eskatzen dutelako.

Azken batean, Nafarroa da, ibili nahi dutenentzat, benetako paradisu bat, galdu behar ez den leku bat, bertan galtzea posiblea bada ere.

Bardeak udazkenean

Zubia Belaguan

info gehiago: www.turismo.navarra.es “Kirola naturan” atalean