mila leiho zabalik - naiz: · egunkaria. Eskoziako indepen - dentzia erreferendumaren os - tean...

32
ARO BATEN LEKUKO ETA PROTAGONISTA HOGEITAKA URTEREN OSTEAN, BETAGARRIK AZKEN KONTZERTUA EMAN ZUEN JOAN DEN UDAN, HATORTXU ROCK -EN. I ÑAKI ORTIZ DE VILLALBA BERE BIZITZA ERDIA IZAN DEN TALDEAZ ETA PROIEKTU BERRIEZ MINTZATU ZAIGU. > 22 Juanan RUIZ | ARGAZKI PRESS www.gaur8.info mila leiho zabalik 2017ko irailaren 30a | XI. urtea • 537. zbk. 0,50 euro KATALUNIAKO ERREFERENDUMAREN BEZPERA IÑAKI SOTO ESPEKULATU DAITEKE, BAINA GUZTIAREN FUNTSA LANA DA • ESKOZIATIK BEGIRA EZ DA EUREN ERREFERENDUMA, BAINA IZANGO BALITZ BEZALA • MIKEL ZUBIMENDI GERTATZEN DENA GERTATUTA ERE, EZER EZ DA BERDIN IZANGO • GAIZKA AMONDARAIN TREN BATEK BESTE TREN BAT EZKUTA DEZAKE • JOXEAN AGIRRE SINADUREN GERRA • AINARA AZPIAZU AXPI HASÍ

Transcript of mila leiho zabalik - naiz: · egunkaria. Eskoziako indepen - dentzia erreferendumaren os - tean...

Page 1: mila leiho zabalik - naiz: · egunkaria. Eskoziako indepen - dentzia erreferendumaren os - tean ikusi zuen argia aipatu berripaperak –urte bereko aza - roaren 24an hain zuzen –,

ARO BATEN LEKUKO ETA PROTAGONISTAHOGEITAKA URTEREN OSTEAN, BETAGARRIK AZKEN KONTZERTUA EMAN ZUEN JOAN

DEN UDAN, HATORTXU ROCK-EN. IÑAKI ORTIZ DE VILLALBA BERE BIZITZA ERDIA

IZAN DEN TALDEAZ ETA PROIEKTU BERRIEZ MINTZATU ZAIGU. > 22 Juanan RUIZ | ARGAZKI PRESS

www.gaur8.infomila leiho zabalik

2017ko irailaren 30a | XI. urtea • 537. zbk.0,50 euro

KATALUNIAKO ERREFERENDUMAREN BEZPERA • IÑAKI SOTO ESPEKULATU DAITEKE, BAINA GUZTIAREN FUNTSA LANA DA • ESKOZIATIK BEGIRA EZ DA EUREN ERREFERENDUMA,

BAINA IZANGO BALITZ BEZALA • MIKEL ZUBIMENDI GERTATZEN DENA GERTATUTA ERE, EZER EZ DA BERDIN IZANGO • GAIZKA

AMONDARAIN TREN BATEK BESTE TREN BAT EZKUTA DEZAKE • JOXEAN AGIRRE SINADUREN GERRA • AINARA AZPIAZU AXPI HASÍ

Page 2: mila leiho zabalik - naiz: · egunkaria. Eskoziako indepen - dentzia erreferendumaren os - tean ikusi zuen argia aipatu berripaperak –urte bereko aza - roaren 24an hain zuzen –,

Arduraduna: Amagoia Mujika Telleria. Erredakzioa: Xabier Izaga Gonzalez.

Argitaratzailea: Astero. Lege Gordailua: SS-77/07. Helbidea: Portuetxe 23-2a. 20018

Donostia. P.K.: 1099. Tel.: 943 31 69 99 / Faxa: 943 31 69 98. e-posta: [email protected].

Publizitatea: Euskal Prensa. Tel.: 94 424 72 06.mila leiho zabalik

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAK(HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAK) DIRUZ LAGUNDUA

Eskoziar independentistak,Kataluniarekin bat 04

Gidatzeko baimena bai, baina... 07

Gosea pairatzen dutenenkopuruak gora egin du 08

Eusle, lankideekin euskarazmintzatzeko metodologia 12

«Bakoitzak bere baratzea egindezan» 17

Gaur 110 urte beteko zituen Uliakotransbordadore aitzindariak 18

E.lkarrizketa: Iñaki Ortiz deVillalba 22

Nora hoa, marigorringo? 27

In fraganti: Guillermo Roa 28

Juantxo Egañaren behatxulotik 31

4

18

8

28

SINADURAK:

03 Iñaki Soto: Espekulatu daiteke,

baina guztiaren funtsa lana da

10 Oier Gorosabel:

Neuroplastizitatea

11 Mikel Zubimendi: Gertatzen

dena gertatuta ere, ezer ez da

berdin izango

16 Ainara Azpiazu AXPI

20 Gaizka Amondarain: Tren

batek beste tren bat ezkuta

dezake

21 Garazi Goia: Azaleko adimenak

25 Joxean Agirre: Sinaduren gerra

25 Nekane Zinkunegi: Loturen

libertatea

30 Ana Elosegi: Udazken

koloretan...

Page 3: mila leiho zabalik - naiz: · egunkaria. Eskoziako indepen - dentzia erreferendumaren os - tean ikusi zuen argia aipatu berripaperak –urte bereko aza - roaren 24an hain zuzen –,

2017 | iraila | 30

GAUR8• 2 / 3hutsa

atze

rria

Kazetaritza onak patxada behar duela diote as-kok egun. Breaking news-ak jarraitzeko Internetdago, papera irakurtzeko da. Horretxegatik, pa-pererako idatzitako artikuluek asmo analitiko-literario bat behar dute izan. Hitzek asmo sako-nagoa eskatzen dute hemen, gertaerekiko eta

pentsamenduarekiko ekidistantzian mugitu behar dira.Horrek arriskuak ditu: pasatuz gero, solemneegiak izatekoarriskua dugu, are erridikuluak izateko arriskua ere. Ezindugu Katalunian gertatuko dena asmatu, ez guk ez inork.

Espekulazioa kazetaritza onaren etsaia da, baita pentsa-mendu onarena ere. Politikan, ordea, agertokiak aurreikus-tea ezinbestekoa da; gertaerak aurreikustea, alegia, gerogertatu edo ez.

GERTAERA

Artikulu hau idazten ari naizenean Bartzelonara bidean go-az, osteguna da. Argitaratzendenerako, larunbata, patxadazeharo iraungita egon daiteke.Urgentziak aginduko du, ziurasko. Orain ez dakizkigun gau-za asko jakingo ditugu ordura-ko, agian. Oraingoz ezezagu-naren Errepublikan bizi gara.Gertaera batek dena alda de-zake, alde batera zein bestera,bai Katalunian eta baita Eus-kal Herrian ere.

Arnaldo Otegik “Argienaroa” liburuan gure garaianezohiko gertaerek duten inda-rra aurreikusi zuen. Gertaerakhemen salbuespenaren neurrikoak izango dira.

SALBUESPENASalbuespen egoera batean bizi baikara eta hortik idaztendugu orain. Euskal herritarrak, ordea, aspaldi bizi gara ego-era horretan. “Egin”-en sorreratik 40 urte bete direnean, gu-re historia garaikidea hortik idatzi dugula baieztatu daite-ke. Espainian, salbuespenezko zerbait baldin badago,horixe demokrazia baita.

Gauzak horrela, kataluniarrek ez dirudite salbuespen ho-ri norainokoa izan daitekeen kontziente. Edo hori pentsatudugu egunotan euskaldun askok. Horrek badu beste bueltabat, ordea. Euskaldunok ez gara kontziente kataluniarraknoraino diren kapaz neurri horiek saihestu edo inhibitze-ko. Asmatuko dute, edo ez, baina ez da pentsatu ez dutelakoizango. Baita ondo pentsatu ere.

PENTSAMENDUA

Egunotan argitaratu ditugun artikulu eta iritzietatik –etaasko eta oso onak izan dira–, espainiar Estatuari buruzkoFerran Requejoren honekin geratzen naiz: «Francamente,es de un nivel analítico e intelectual deplorable. No tantopor lo que piensan, sino sobre todo por desde dónde lo pien-san, hay que mirar las plataformas intelectuales desde lasque analizan lo que ocurre. Es un Gobierno tercermundistaen términos mentales».

Amaierako tonuan Federico Krutwig gogoratu eta graziaegin dit. Esanahian, ordea, Joxe Azurmendiri entzundakoantzeko hausnarketaz oroitu naiz. Ziur naiz Azurmendikespainiar agintariei buruz berdina pentsatzen duela, bainakasu horretan euskal pentsamenduaren arriskuez ari zen.Ondo pentsatzen ikasi behar dugu, zuzen pentsatzen, pen-tsamendu-zuzenaren oso desberdina dena, baita politikokiez-zuzenaren desberdina ere. Ondo pentsatzea lana da.

LANAKatalunian gaurtik aurrera zer gertatuko den ezin duguesan, baina honaino heltzeko agintariek eta herritarrekegin duten lana azpimarratu behar da. Lan itzela.

Gure lantaldeak egunotan egindako lana erreibindika-tzen amaitu nahi dut. Plataforma eta produktu desberdine-tan, formatuekin esperimentatzen, hiru hizkuntzetan…Beste guztien baimenaz, Beñat Zalduaren lana aipatu nahidut. Bere idazteko eta enfokatzeko gaitasuna erabat sal-buespenezkoa da. Hau, ordea, talde lana da. Gure kasuan,gainera, komunitate baten lana. Komunitate horren lagun-tzarekin behin-behineko delegazio bat ireki dugu Bartzelo-nan. Hau ez da marketina, ezta coaching-a ere. Gure komu-nitate eta nazioaren konfigurazioan lanak jokatu duengarrantzia azpimarratu behar da. Gertaerez, salbuespenezeta pentsamenduaz harago, independentzia lana da. •

{ datorrena }

Espekulatu daiteke, bainaguztiaren funtsa lana da

Salbuespen egoera batean bizi gara etahortik idazten dugu orain. Euskalherritarrak, ordea, aspaldi bizi gara egoerahorretan. Espainian, salbuespenezkozerbait badago, horixe demokrazia baita

Iñaki Soto

hutsa

hutsahutsa

Page 4: mila leiho zabalik - naiz: · egunkaria. Eskoziako indepen - dentzia erreferendumaren os - tean ikusi zuen argia aipatu berripaperak –urte bereko aza - roaren 24an hain zuzen –,

atzerria

Izan daiteke ispiluarenaurrean bere buruarenerreflexua ikusten due-lako, baina interes oso bereziarekin ari da ja-rraitzen Eskozia Kata-

luniako independentzia errefe-rendumaren afera. Eskoziarrekbadakite zer den nork bere bu-ruaren etorkizun politikoa hau-tatzea; 2014ko irailaren 18anegin zuten ariketa. Hiru urte pa-satxo dira, beraz, Britainia Han-diaren baitan jarraitzea erabakizutenetik, hiru urte pasatxo in-dependentziari ezetz esan ziote-netik –%55 aurka, %45 alde–.Orain, baina, Katalunian joka-tzen da partida; harmailetan to-ki pribilegiatua hartua dute es-koziarrak.Bi erreferendumen arteko ez-

berdintasunak alde batera utzi-ta –nahiz nabaria izan Madrilizaten ari den jarrerak ez duelazerikusirik bere garaian Londre-sek izan zuenarekin–, Eskoziabiharko egun historikoari egi-ten ari zaion jarraipena aztertudugu. Zer informazio dute esko-ziarrek Katalunian gertatzen aridenaz? Nola eta nondik jaso du-te informazio hori? Eta zein daeskoziar independentismoarenerantzuna? Zein Katalunia bizi-tzen ari denak eragiten dionsentipena?

«THE NATIONAL», ERREFERENTZIA

Eskoziar independentismoa arida, batez ere, Kataluniako in-dependentzia erreferendumaribozgorailua jartzen. Eta jardunhorretan bada erreferentzianagusi bat : “The Nat ional”egunkaria. Eskoziako indepen-dentzia erreferendumaren os-tean ikusi zuen argia aipatuberripaperak –urte bereko aza-roaren 24an hain zuzen–, etabere ari da egiten Kataluniakoafera. Eguna joan eguna etorriaurki daiteke bihar egingo denerreferendum independentis-tarekin osatutako azala, bainabereziki hedatu da estelada ba-tekin lagundutako «Sí» handibatek lagundutako portada. Ar-gi eta garbi gaineratzen du aza-

lak gainera: «We support Cata-lonia’s right to choose». Alegia,“Kataluniaren erabakitzeko es-kubidearen alde gaude” –ikuseskuineko argazkian gizonez-koak eskuartean duen berripa-pera–.CommonSpace webgunea da

Kataluniakoa lehen mailako ger-takari politiko bezala hartzenari den beste hedabide bat. Etaaurki daitezke albisteak “TheScotsman” eta “Herald Scotland”hedabide nazionaletan ere,nahiz eta ez izan hain ugariak.Agertu izan direnean, gainera,Katalunia eta Eskoziaren artekoezberdintasunak plazaratzekohautua egin dute aipatu hedabi-deek, Katalunian gertatzen aridenak Eskozian inolako eraginikizan ez dezan ahalegin bereziaegingo balute bezala.Eta nola ez, sare sozialak.

Kataluniak badu Eskozian bereJulian Assange propioa ere,eta hori George Kerevan da.SNPren legebiltzarkidea West-minsterreko Parlamentuan2015etik, 2017ko hauteskundeorokor britainiar aurreratue-tan galdu zuen bere aulkia.

Eskoziako hiri nagusietan Kataluniarekiko elkartasunekimenak izan dira. Irudian

Glasgowkoa; jendea «TheNational» egunkariak

kaleratutako azalarekin agertu zen.

Andy BUCHANAN | AFP

KATALUNIA, ESKOZIATIKEz da euren erreferenduma, baina izango balitz bezala;Kataluniarekin dago eskoziar independentismoa

Aimar Etxeberria Korta

Hedabideak, sare sozialak eta kalea. Elkartasuna,berotasuna eta babesa. Muturra gehiegi sartu gabe,distantziatik, baina egin du Eskoziak Kataluniakoindependentzia erreferendumaren jarraipena. Badakiteeurek zer den etorkizun politikoaz erabakitzea; zoriakkatalanei bestelako patu bat eskaintzea espero dute.

MUNDUA / b

Page 5: mila leiho zabalik - naiz: · egunkaria. Eskoziako indepen - dentzia erreferendumaren os - tean ikusi zuen argia aipatu berripaperak –urte bereko aza - roaren 24an hain zuzen –,

2017 | iraila | 30

GAUR8• 4 / 5

Aurrez, talde parlamentarioezberdinek osatutako Katalu-niaren aldeko plataforma osa-tu zuen eta gaur egun errefe-rendumaren aldeko eragileaktiboa da Twitterren. Besteakbeste, gisa honetako esaldiakidatzi izan ditu: «Egin dezake-gun okerrena da Madr i lgoerregimenak demokrazia kata-lana zanpatu dezan uztea».Azpimarratzekoa ere “Catala-nas for Yes” izeneko erabiltzai-learen jarduna; ezinbestekoaafera katalanari ingelesezkojarraipena egiteko.

EDINBURGOKO AKORDIOA, EREDU

Kataluniako erreferendumaHolyroodeko hizketagai izate-ra ere iritsi da. Iragan astekoostiralean egin zituen NicolaSturgeon Eskoziako lehen mi-nistroak gaiaren ingurukoadierazpenak Legebiltzarrean,eta, aferaren inguruko bere iri-tzia zein den garbi utzi bazuenere, ez zuen kontua Eskoziakoegoerarekin nahasteko inolakoimintziorik egin.Ezeren gainetik, katalanek eu-

ren etorkizun politikoaren ingu-

ruan duten erabakitzeko eskubi-dea babestu zuen Sturgeonek,eta gaineratu zuen arduratutazegoela erreferenduma oztopa-tzeko abian ziren saiakeren on-dorioz. Zentzu horretan, Estatuespainiarraren eta Kataluniarenarteko aldebiko prozesu batenalde egin zuen, bien arteko elka-rrizketan oinarritutako prozesubaten alde, hain zuzen. Aipatuelkarrizketaren adibidetzat jozuen Britainia Handiko eta Es-koziako gobernuek 2014ko erre-ferenduma egin zedin sinatuzuten Edinburgoko Akordioa.«Uste dut zuzen nabilela esa-

ten badut Kataluniak bizi duenegoera kezkagarria dela. Bene-tan espero dut bi gobernuen ar-teko elkarrizketak abiatzea, ego-erari aterabide bat emandiezaioten. Hobe litzateke bienarteko elkarrizketa poliziak bo-topaperen atzetik edota hautes-lekuetan sartzen ikustea baino»,adierazi zuen Edinburgoko Gan-baran. Gaineratu zuen guztizdela zilegi Estatu espainiarraKataluniaren aterabide inde-pendentistaren aurka agertzea,«baina uste dut larria dena zera

dela: estatu batek herritarrekeuren etorkizuna demokratiko-ki hautatzeko duten erabakitze-ko eskubidearen aurka egitea.Autodeterminazio eskubideanazioarteko printzipio garran-tzitsua da eta espero dut guztia-ren buruan eskubide hau erres-petatua izatea».«Edinburgoko Akordioa era-

bat baliagarria den tresna batda: erakusten du independen-tziaren inguruan aurkako biideia dituzten bi gobernuk akor-dio bat erdiets dezaketela herri-tarren erabakitzeko eskubideabermatzeko». Sturgeonen hi-tzok alderdi ezberdinetako lege-

biltzarkideek osatutako taldebatek Estatu espainiarraren jar-duna iraingarritzat jo ostean iri-tsi ziren.

ELKARTASUN ADIERAZPENAK, KALEAN

Elkartasuna jasotzeak asko balioduela esango digu Robin McAl-pinek ondorengo lerroetako el-karrizketan, eta, irakasgaia jakin-da, praktikara eramaten ari diraeskoziar mugimendu indepen-dentistako kideak. Mugimenduhorien baitan kokatzen da SNPalderdiaren gazte adarra, eta be-ronen kide da Rory Steel. Bera,beste hogeiren bat lagunekin ba-tera, Bartzelonan da dagoeneko:«Funtsean, eurengandik ikasteragoaz hara, esperientziak truka-tzera, baina baita gure babesaagertzera ere». SNPko gazteek bi-daliko duten ordezkaritzaz gain,bada beste bat ere, politikari etaidazleez osatua. Azken horiekikuskaritza lanak egingo dituztebiharko erreferendum historiko-an. Bada, baina, bi ordezkaritzakbatzen dituen zerbait: guztiekbizi izan zuten 2014ko irailaren18an Eskozian jazo zena, guztiekdakite zer den independentziaerreferendum bat.Kataluniari elkartasuna adie-

razteko lan horretan agente ak-tibo izaten ari den beste eragilebat Radical Independence Cam-paign da. Eragilearen sortzailee-tako bat da Jonathon Shafi, etabera izan zen iragan asteko aste-azkenean Glasgown egin zenmobilizazioari ahotsa jarri zio-netako bat. Madrilgo GobernuaKataluniarekin izaten ari den ja-rrera izan zuen hizpide Shafik,eta esan zuen ez zuela bazter-tzen Londresek ere jarrera berahartzea baldin eta Eskozia biga-rren independentzia erreferen-dum baterantz abiatuko balitz.«Estatu espainiarrari aurrekarihori ezartzen uzten badiogu,alegia, Estatu espainiarraren ja-rrera antidemokratikoa ontzatematen badugu, baliteke Gober-nu britainiarrak aurrekari balia-garritzat hartzea berau». Auzia,erregionala edo estatala baino,Europa osoari eragiten dionadela azpimarratu zuen Shafik:«Mundu osoko demokratei da-gokigu Kataluniaren ondoanegotea».

«The National» egunkaria, CommonSpacewebgunea eta SNPko legebiltzarkide ohi GeorgeKerevan dira afera gehien jarraitu dutenak.Holyroodera ere iritsi da Kataluniako auzia

Hogeiren bat laguneko ordezkaritza joango daEskoziatik Kataluniara, «ikastera etaesperientziak trukatzera». Zenbait politikarieta idazlek ikuskaritza lanak egingo dituzte

Page 6: mila leiho zabalik - naiz: · egunkaria. Eskoziako indepen - dentzia erreferendumaren os - tean ikusi zuen argia aipatu berripaperak –urte bereko aza - roaren 24an hain zuzen –,

atzerria

Iritsi dira Eskoziara ereKataluniaren hotsak eta,modu batean edo beste-an, izan du aferak eragi-nik bertako mugimenduindependentistarengan.

Ondo ezagutzen ditu RobinMcAlpin estratega politiko etaCommon Weal thin tank-arenzuzendariak Eskoziako indepen-dentisten ajeak. Distantziatikbaina gertutik ari dira jarraitzenkatalan independentisten mugi-menduak, zoriak bestelako patubat eskainiko dielakoan.

Badaki Eskoziak Kataluniakindependentziaren inguruakerabakiko duela bihar?Erresuma Batuan egin den gaia-rekiko jarraipena nahiko muga-tua izan dela esan dezakegu eta,ondorioz, ez da iritsi lehen maila-ko afera politiko baten maila har-tzera. Eskozian, baina, eta bistakoarrazoien ondorioz, beste dimen-tsio bat hartu du aferak, bai inde-pendentzia zaleen bai hedabideindependentisten artean batezere. Ondorioz, handiagoa da gaia-rekiko sektoreok duten jakintza.Finean, baina, esan behar da Erre-suma Batua ez dela atzerriko al-bisteak serioski hartzearen alde-koa, are gutxiago herrialde ezanglosaxoiez ari bagara.

Zer da eskoziar gizarteak biharKatalunian gertatuko denareninguruan dakiena eta nondikjaso du informazio hori?“The National” egunkaria etaCommonSpace webgunea beza-lako hedabide independentistekgaiaren inguruko jarraipen za-bala egin dute. Bestelako heda-bide nazional batzuek ere eskai-ni dizkiote lerro batzuk aferari,nahiz eta profil baxuko albiste-ak izan diren oro har. Eta Esko-ziako BBC kateak berak ere egindu zerbait. Alegia, mainstream-ak jarraitu du afera, nahiz eta eznukeen esango lehentasunezkokontu bat izan denik euretakoaskorentzat. Normala denez, in-dependentistek sare sozialak ba-liatu dituzte informazioa heda-tzeko.

Zein da eskoziar gizartean Kata-lunian gertatzen ari denarekikogailentzen den sentimendua?

razten ari zaion eragile edomugimendurik? Radical Independence Cam-paign-eko kideak modu oso or-ganizatuan ari dira elkartasunekimenak antolatzen eta, pixka-naka, Eskozia osora ari dira he-datzen hauek. Ez dakit zenbate-rainoko eragina izan dezaketenekimenok, baina ongi dakiguhemen elkartasunak asko balioduela. Nahiko nuke Kataluniatikikustea Eskozia bere babesaematen ari zaiela, nahiko nukesentitzea gure gurari positiboguztiak eurekin dituztela.

Ari dira mugimendu hauek Ka-talunia eta Eskoziaren artekoalderaketarik egiten?Kontu ia biblikoa da hemen Es-koziak ezin duela bere indepen-dentzia prozesua munduko bes-te edozein herrialdetakoarekinalderatu. Unionismoak saldunahi izan du ez dagoela autode-terminazio eskubidearen aldekomugimendu demokratiko glo-balik, saldu izan du mugimenduhauek arrangura ezberdinak di-tuzten erregio isolatuen kon-tuak direla. Baina dialektika ho-ri gatazka sozial ororekin ikusidugu. Horrek, baina, ez daukaerrealitatearekin zerikusirik.

Uste duzu bihar Kataluniangertatuko denak izan dezakee-la eraginik Eskoziaren etorki-zun politikoan?Ez dut uste biharko erreferendu-maren emaitzek nolabaitekoeraginik izan dezaketenik Esko-ziaren prozesu independentista-ren baitan. Erresuma Batuakezarria dauka jada aurrekari bat:posible da bi gobernuen artekoakordio baten ondorioz antola-tutako independentzia errefe-rendum bat egitea. Uste dut osozaila litzatekeela eurentzat atze-rapauso nabarmena eman etaprintzipio hori hankaz gora bota-tzea. Nolanahi ere, bada antzera-koa izango den zerbait: Londre-sek ez dio Eskoziari bigarrenezbozkatzen utziko. Ezezkoaren ga-raipena argi ikusten zutelakobultzatu zuten Edinburgorekikoakordioa, baina zentzu horretanbederen amaitu dira ziurtasu-nak. Ez dute bigarren aukerarikbultzatuko.

ROBINMCALPINE

Begi bat Katalunian jarrita dabil azken

denboran Common Weal-eko zuzendaria.

Berotasunez eta sinpatiaz ari dira bizitzen

Katalunian gertatzen ari den guztia.

Aimar Etxeberria Korta

ESTRATEGA POLITIKOA

Argazkiak: Raul BOGAJO | ARGAZKI PRESS

Une hauetan shock sentsaziobatez hitz egingo nuke. Hemenuste genuen gurea [2014ko in-dependentzia erreferenduma]zaila izan zela, baina Madrilkontuari erantzuten ari zaionmodua sobera erasokorra etaharroa da. Eskoziar alderdi po-litikoei dagokionez, zuhurtziajarrera bat hartu dutela esangonuke, kanpoko herrialde batenmugimendu independentista-ren baitan ez eragiteko hautua.Baina, orokorrean hitz eginda,Kataluniarekiko berotasun etasinpatia maila ikaragarria daEskozian.

Bada, aktiboki, Kataluniakoerreferendumari babesa adie-

«Uste genuen gurea gogorraizan zela, baina sobera

erasokor ari daerantzuten Madril»

Page 7: mila leiho zabalik - naiz: · egunkaria. Eskoziako indepen - dentzia erreferendumaren os - tean ikusi zuen argia aipatu berripaperak –urte bereko aza - roaren 24an hain zuzen –,

2017 | iraila | 30

GAUR8• 6 / 7

Saudi Arabiako emakumeek hamarkada luzez egindako

aldarrikapen bat egia bihurtzea lortu dute: gidatzeko

baimena eskuratu ahal izatea eta auto bat gidatzeaga-

tik giltzaperatuak ez izatea. Aurrerapauso handia da

eta hala ospatu dute Saudi Arabiako emakume ekin-

tzaileek. Nazioartean ere oihartzun handia izan du Sal-

man erregearen iragarpenak, erreinu ultrakontserbadorearen irudia nolabait zuritzen lagundu

duena. Hala ere, oraindik asko dira emakumeek beraien eguneroko bizitzan jasan behar dituzten

debekuak. Familiako gizonezko baten baimena derrigorrezkoa dute gauza txikiena ere egiteko.

Atzerrira joan nahi badute edo ebakuntza bat egin behar badute, aitaren, anaiaren, senarraren...

oniritzia behar dute. Familiakoak diren gizonekin soilik izan dezakete harremana, musulmanak

direnekin bakarrik ezkon daitezke, burutik hanketaraino beltzez estalita joan behar dute... Mutu-

rreko kode horiek ez errespetatzearen ordaina kartzela da, oraindik ere. Ainara Lertxundi

GIDATZEKO BAIMENA BAI, BAINADEBEKUAK ASKO DIRA ORAINDIK

Reem BAESHEN | AFP

C IKUSMIRA

Page 8: mila leiho zabalik - naiz: · egunkaria. Eskoziako indepen - dentzia erreferendumaren os - tean ikusi zuen argia aipatu berripaperak –urte bereko aza - roaren 24an hain zuzen –,

atzerria

Hamabi urtezj a r r a i a n ,2 0 0 3 t i k2015era bi -t a r t e a n ,m u n d u a n

gosea sufritzen zutenen kopu-ruak behera egin zuen. Joerahori ikusita, nazioarteak anbi-zio handiko helburu bat jarrizuen: 2030erako gosea munduosoan bukatutzat ematea.Aurreikuspenak baikorrak

ziren. Amerikan uzta apartakjasotzen ari ziren urtez urteeta Afrikan bertan ere hobe-kuntza nabarmena zen nekaza-ritza ekoizpenetan. Iaz, baina, atzerapauso nabarmena emanzen. Hala, 2003tik lehen aldiz,aurreko urtean baino jendegehiago da gose munduanuneotan. Dagoeneko 815 milioipertsona dira egoera horretandaudenak. Egoera ikusita, elikaduraz ar-

duratzen diren Nazio Batueta-ko erakundeek alarma piztudute elikadura-segurtasunarieta nutrizioari buruzko azkenestatistikok aurkezterakoan.2016an, aurreko urtean baino38 milioi pertsona gehiagok ja-saten zuten gosea; pentsa ,2012ko kopurura itzuli gara ja-da. Dagoeneko ehun pertsona-tik 11 daude gose munduan. Klima aldaketa eta gatazkak

dira atzerapauso horren arra-zoi nagusiak. Eta herri batzue-tan, gainera, bien erasoa jasandute: lehorte edo uholdeek ge-rraren eragina handitu dute.

GOSETE LARRIA LAU HERRIALDETAN

Hala gertatu da, batez ere, Afri-kan eta Asiako hainbat herrial-detan. «Azken 25 urteotan herrigehienek gosea gutxitzeko au-rrerapauso nabarmenak emanbadituzte ere, lorpenok etenegin dira edo atzerapausoakeman dira gatazkak pairatzendituzten eskualde gehienetan»,jasotzen du Nazio Batuetakoerakundeek egindako txoste-nak. Horren erakusle, Asian 520milioi pertsona dira behar be-zala elikatzeko elikagai nahiko-rik ez dutenak; Afrikan, 243milioi, eta, Latinoamerikan etaKariben, 42,5 miloi inguru.

Nazio Batuen Elikadura etaNekazaritza Erakunderen ara-bera, gosea sufritzen dutenenbi heren gatazka guneetan bizidira. Lau herrialdetan egoerabereziki larria da. Hego Suda-nen gosete egoera sortu da etaantzeko egoeran daude Yemen,Somalia eta Nigeriako ipar-mendebaldea ere. «Elikadura segurtasun ezak

gora egin du munduan eta,egun ditugun teknologia etaaberastasunak kontuan hartu-ta, lotsagarria da», salatu duDavid Beasley Munduko Elika-gai Programako zuzendariak.«Ezin ditugu alarmak albo ba-tera utzi. Ez dugu 2030erakogosete eta elikadura gabeziaera guztiekin bukatuko elika-dura-segurtasuna urratzen du-ten faktore guztiei heldu gabe.Gizarte baketsu eta inklusibo-ak bermatzea ezinbestekoa dahelburu hori lortzeko», adiera-zi dute Nazio Batuetako era-kundeek. Elikadura eta Nekaza-ritza Erakundearekin batera,Nekazaritza Garapenerako Na-zioarteko Funtsak, Osasunera-ko Mundu Erakundeak, Mun-duko Elikadura Programak etaUnicefek aurkeztu dute iazkoegoerari buruzko txostena.

155 MILOI HAUR ELIKATU GABE

Txostenean jasotzen denez,haurren desnutrizio kronikoakbehera egin du munduan 2005eta 2016 bitartean, %29,5etik%22,9ra. Baina oraindik 155 mi-lioi haurrek jasaten dute. Etabost urte baino gutxiagoko ha-mabi haurretik batek desnutri-zio larria bizi du, 52 milioi hau-rrek alegia.Emakumearen egoera ere az-

tertzen du txostenak. Ugaltze-ko adinean diren munduko emakumeen herenak anemiadu eta horrek haur askorenosasuna eta nutrizioa arris-kuan jartzen ditu. Errefuxiatu eta desplazatuen

kopurua ere nabarmen igo dagatazken ondorioz, pertsonokarrisku bizian jarriz. 2007 eta2015 bitartean desplazatu ko-purua bikoiztu egin zen, eta,iaz, 64 milioi lagunek eurenetxeetatik ihes egin behar zu-ten gerren ondorioz.

GOSETEEN LOTSAAzken urteotako joera aldatu eta goseapairatzen dutenen kopurua igo egin da

Pablo Ruiz de Aretxabaleta

Gaur egun eskura ditugun teknologia eta aberastasunakkontuan hartuta gosete kopuruak gora egitea guztiz lotsagarria dela uste dute arazoaren aurka dihardutenNazio Batuetako erakundeek. Iaz, azken hamabi urteotanlehen aldiz, gora egin du gosea pairatzen dutenenkopuruak, klima aldaketa eta gatazkak tarteko.

JENDARTEAb

Page 9: mila leiho zabalik - naiz: · egunkaria. Eskoziako indepen - dentzia erreferendumaren os - tean ikusi zuen argia aipatu berripaperak –urte bereko aza - roaren 24an hain zuzen –,

2017 | iraila | 30

GAUR8• 8 / 9

«Gaur egun bederatzi he-rrialdetan biztanleen %10etikgorak egin behar izan du ihes.Somalian eta Hego Sudanen%20 baino gehiago dira, eta, Si-rian, %60tik gora», salatzen dutxostenak. Baina indarkeriahorren gogor jasaten ez dutenherri batzuetan ere igo da go-seteak kaltetutakoen kopurua,“El Niño” fenomeno klimatiko-ak eragindako lehorteen etauholdeen ondorioz batik bat.

EGOERA EKONOMIKOAREN ERAGINA

Hala ere, Nazio Batuetako era-kundeak baikor agertu dira.«Munduan gosea jasaten dutenpertsonen kopuruak gora egiteaeragin duten arrazoiak gatazkenareagotzea, klima aldaketa etaekonomiaren beherakada izandira. Baikorrak izateko arrazoiakditugu. Sudanen gatazka egoraez da uneotan hain larria eta Si-rian ere garapen positiboa ikusidugu. Berreskurapen ekonomi-koa dugu beste albiste ona, ba-tez ere Latinoamerikan», adie-razi du Jose Graziano da SilvaNazio Batuen Elikadura eta Ne-kazaritza Erakundeko zuzenda-ri nagusiak.«Karibeko urakanek eta Afri-

ka mendebaldeko uholdeek ne-kazaritza ekoizpena murriztudezakete, baina elikagai ekoiz-penaren joera orokorra positi-boa da. Hainbat herritan zerealekoizpenean errekorrak lortudira», nabarmendu du Da Sil-vak. Aurten munduko zerealekoizpena inoiz baino handia-goa izatea espero da, 2.611 tona-ra iritsiz. Argentinan eta Brasi-len izan diren aurrerapenekeragin dute hazkundea, baitaAfrikako hegoaldeko arto uzteketa Afrikako iparraldeko gariuztek ere, iaz “El Niño” fenome-noaren erasoa jasan zutenak.Errekorrak errekor, hala ere,

herritar ugariren egoera latzada oso. Pentsa, 2014an goseapairatzen zuten herritarrak%6,3 baziren Latinoamerikan,iaz %6,6 ziren, guztira 42,5 mi-lioi pertsona. Hego Amerika izan da egoera

gehien okertu den tokia. KostasStamulis Elikadura eta Nekaza-ritza Erakundeko zuzendarior-dearen arabera, arazoa ez datza

gatazketan edota ezbehar natu-raletan, ekonomiaren geldotze-an baizik. Bere iritziz, oinarriz-ko produktuen prezioak jaitsidirenez, esportazioen bidez es-tatu batzuek lortzen zituztendiru-sarrerek behera egin dute,eta, ondorioz, elikagaiak esku-ratzeko euren ahalmena gutxi-tu egin da. Beraz, elikagai gu-txiago zituzten eskura HegoAmerikan; atzerriko herriekikomenpekotasunaren adibide ar-gia. «Esportaziotik diru-sarreragutxiago eskuratu ostean, go-bernuek ez dute gizarte babeseko sareak hornitzerik izan, le-hen egiten zuten moduan»,azaldu du Stamouliusek.

Haitiko egoerak kezka biziasortzen du, goseteak gogor kol-patu baitu herrialdea. Azkenhiru urteotan, herr itarren%46,8k pairatu du gosea. Malnutrizioak bestelako aur-

pegiak ere baditu. Hazkundeekonomikoko garai baten on-doren, adibidez, txiroenek kali-tate txarreko elikagai eta die-ten a lde egiten dute , eta ,ondorioz, gehiegizko pisua etaosasun arazoak areagotu egitendira. Iaz, mundu osoan bost ur-tetik beherako 41 milioi hau-rrek gehiegizko pisua zuten.Baina ekonomiaren hazkun-

deak ere ez du beti gosea desa-gerraraztea edo jaistea berma-

tzen. «Hazkunde ekonomikoaez da gosearen aurkako ber-mea», onartu du Gilber Houng-bo Nekazaritza GarapenerakoNazioarteko Funtseko presi-denteak. Gosea sortzen dutenbaldintzen aurrean prestatzekoeta gosearekin bukatzeko poli-tika eta ekintza globalekin bategiteko dei irmoa egin du: «Go-searen aurka borrokatu nahibadugu, landa inguruetan epeluzerako planekin konpromi-soa hartu behar dugu».Gosearen Kontrako Ekintza

erakundeak salatzen duenez,gosea ez da bakarrik gatazkenondorioa; sarri, gerra-arma batere bada. «Milaka lagunek ihesegiten dute indarkeriatik, ba-bes bila. Ur eta elikagairik gabe, atzean uzten dituzte oinarrizkobaliabide guzti-guztiak. Asko-tan, egoera horretan, biziraute-ko behar duten laguntza ereezin dute eskuratu. Izan ere,hori oztopatzea gerra-taktikabilakatzen da», salatu du gogorgobernuz kanpoko erakundeak.Aldi berean, goseak eta elika-

dura-segurtasun ezak tentsioaketa gatazkak sortu, areagotueta usteltzea ekartzen dute.

Aurreko orrialdean,errefuxiatu somaliar bat, malnutrizio larriapairatzen duensemearekin. Goian,Somaliako errefuxiatuakKenyan, ura garraiatzen. Abdurrashid ABDULLE-

Tony KARUMBA | AFP

Egoera bereziki larria da lau herrialdetan. Hego Sudanen gosete egoera sortu da etaantzeko egoeran daude Yemen, Somalia eta Nigeriako ipar-mendebaldea ere

«Azken 25 urteotan herrialde gehienek goseagutxitzeko aurrerapausoak eman badituzte ere,lorpenok eten egin dira edo atzerapausoakeman dira gatazkak dauden eskualdeetan»

Page 10: mila leiho zabalik - naiz: · egunkaria. Eskoziako indepen - dentzia erreferendumaren os - tean ikusi zuen argia aipatu berripaperak –urte bereko aza - roaren 24an hain zuzen –,

hutsa

3 BEG

IRADA:

Neuroplastizitatea

osas

un

a/

hir

iare

n lo

(r)a

ldia

/ h

arre

man

ak Umetxo baten kasua aurkeztu didate: hilabetegutxi zituenean, herpes simplex birusarekinkutsatu omen zen; konplikazioak izan zitueneta kutsadura garunera pasatu zitzaion. Osa-tzea kosta zitzaion, baina, zorionez, azkene-an infekzioa gainditu zuen. Halere, umeak

hain txikiak direnean garatu gabe daudenez, ezin izatendira horrelako lesioen ondorioak osotasunean neurtu ha-rik eta haurrok oinez, berba egiten eta bestelako gauzakegiten hasten diren arte. Horrela gertatu zaie gurasohauei: duela gutxi hasi dira konturatzen umeak hitz egitekoeta janaria irensteko dituen ezintasunez; eta orduan kezkaeta egonezina nagusitu zaie.Gurasoon egoera gogorra da, hori ezin ukatu: edozer egite-

ko prest daude, alaba laguntzeko, baina osagileek itxaronegin behar dela esaten diete. Ados nago: ez dago arazo battratatzerik, harik eta arazoa bera argi manifestatu arte. Ho-rregatik, itxarotea gogorra bada ere, umeari hazten laga be-har zaio. Eta anomaliak agertu ahala tratatu.Esandako moduan,

gurasook jada hasi dirasumatzen sintoma ba-tzuk . Berba egi tekozailtasunak oraindikezin dira ondo aztertu:bi urte inguruko umebatez ari gara. Bainairensteko zailtasunaksumatzen has i d i ra ,adibidez; eta horrekgaruneko zein gune le-sionatua dagoen mar-katzen digu, tratamen-du posibleen bideakirekiz.

Tratamenduei buruzari garenez, ez zaigukomeni esperantzafaltsuak haizatzea:nerbio ehunak ez diramuskuluak edo azalabezain errez birsor-tzen, eta nekez erre-kuperatzen dira guz-tiz. Beraz, ondorioakgeratzen dira. Halere,ga ldetu z idatenean,gurasooi itxaropenez-ko leihatila bat irekinahi izan nien. Neuro-logia etengabeko iker-ketan ari den eremuaizanagatik, oraindik ezditugu ulertzen gure

nerbio sistemaren erantzun batzuen zergatiak; baina, uler-tu ez arren, egoera berrietara egokitzeko ahalmen harriga-rriaren adibideak ezagutzen dira. Ahalmen horri neuroplas-tizitatea esaten zaio; ikerketa-lerro interesgarria benetan.Esate baterako: gizon transexual batzuei (emakumezko se-xu-organoekin jaioak, alegia), gizonezko genital berriak egi-ten zaizkie, kirurgiaren bidez. Horrela sortutako zakilek,eginahalak eginda ere (klitoriaren nerbio zuntzak berrera-biltzea, eta abar), ez dute berezko zakilaren sentikortasu-nik... printzipioz. Izan ere, azken urteotako ikerketak garu-nean izandako aldaketa interesgarri batzuk neurtzen hasidira. Oso modu sinplean esanda: emakume jaiotako pertso-na horrek zakil “normala” izateko gogo handia du; hain go-go handia, ezen, bere garunean neurona lotura berriak sor-tzeko gai izan den, hortik genitaletara bitarteko nerbio-bideberriak irekiz. Uler ezazue ongi kontzeptu hau: ez da lesio-natutako neurona bat sendatu; neurona guztiz berria sortuda, lehen ez zegoen lekuan. Konturatzen zarete nolako po-tentziala duen horrek?

Berriro diot: ez dutgorputzaren autosen-datze ahalmenari bu-ruzko zientzia-fikzio-r ik egin nahi ,eskrupulorik gabekoiruzurgileak elikatuz.Bakarr ik esan nahidut gorputza, eska-tzen bazaio, erantzunbat ematen saiatzendela. Nire lagunenumearen kasura buel-tatuz, bere ahalmeneneta gabezien neurriraegokitutako inguru ba-tean murgilduz gero,lesionatutako guneasuspertuko dugu, eta,neuroplastizitate horriesker, nerbio-bide be-rriak irekitzeko aukerahandiagoa izango da.Azken urteotan aurre-rakuntza handiak egindira estimulazio goiz-tiarra deritzon arlo ho-netan, osasun, hezkun-tza eta zerbitzusozialak integratzendituena. Ume honenkasurako b ide ez inaproposagoa. •

www.abante.eusNeurona berriak sortu daitezke lehen ez zeuden lekuan. Juanan RUIZ | ARGAZKI PRESS

Oier GorosabelFisioterapeuta eta osteopata

Page 11: mila leiho zabalik - naiz: · egunkaria. Eskoziako indepen - dentzia erreferendumaren os - tean ikusi zuen argia aipatu berripaperak –urte bereko aza - roaren 24an hain zuzen –,

2017 | iraila | 30

GAUR8• 10 / 11hutsa

her

ria

Bihoa aitorpena ezeren aurretik: ez dakit zerpasatuko den bihar Katalunian. Ezta etzi etaetzidamu ere. Eta norbaitek hau edo bestehura gertatuko dela biribil-biribil badio, egiaerrebelatua balitz moduan, %100eko ziurta-sunarekin, onar iezadazue gomendioa: ez si-

netsi. Mesfidantzaz jokatu halako edo holako pronosti-koekin. Izan ere, egotekotan, pronostiko bakarra dago:pronostiko ziurrik egitea ezinezkoa da. Are, esango nukeez Puigdemontek, ez Junquerasek, ez Rufianek, ezta Ra-joyk ere ez dutela zehazki gertatuko denaz ziurtasun era-batekorik; susmoak eta desirak bai, baina ziurtasunik ez. Horrelakoak baitira iraultza momentuak. Kaia atzean

utzi duen itsasontzi baten modukoak dira: behin itsasozabalean daudela, hainbeste eman eta hainbeste kentzenduen itsasoaren kapritxoen menpe, inork ezin ditu alda-gai guztiak erabat kontrolatu, ezta lemazainek eurek ere.Dinamika propioa duteiraultzek, aurreikusitako pla-nak ez dituzte zehatz mehatzjarraitzen eta beti dago letralarriz idatzitako “X faktore”bat, sorpresa eta indetermi-nismoa altzoan dakarrena.Halakoak dira historiaren az-kartzea dakarten une iraul-tzaileak, Katalunian etamunduko edozein txokotan. Tximeletak urdailetan da-

biltza hegal egiten, nerbioendantzan. Normala ere badasentimendua, ezin ezkutatuedo erreprimitzekoa. Eszita-zioa sumatzen da edonon, ilusioa, jakin-mina. Irekikoahal dituzte hautetsontziak bihar goizeko bederatzietan?Eta arratsaldeko zortzietan zein izanen da mundu osoabegira eta zain duen mezuaren funtsa? Parte hartzea ja-kinda, nahiz eta azken emaitzak ez, lehertuko al da Kata-luniako kaleetan zoriontasun eztanda frenetikorik? Edo-nola, gertatzen dena gertatuta ere, bi kontu oso argigeratuko direlakoan nago: batetik, Kataluniako herriarenzati oso handi baten borondate irmoa independentziara-ko bidea bururaino eramateko, eta, bestetik, Espainiareneskaskeria, bere izaera errepresiboa, politikari muzinegin eta makilakadaren logikari atxikitzen zaion porrotegindako Estatu baten argazkia.Nola eta noiz aldarrikatuko duen independentzia Kata-

luniako Govern-ak ikuskizun dago. Noraino eramango di-tuen Espainiak bere kolpeak ere bai. Euskal Herritik begi-

ratuta, eta bost hamarkadaz asto makilatuarenak etabost pasatu eta eutsi izanak ematen duen perspektibare-kin, oraindik urruti, krudelkeriaren eremuetaraino era-mateko tentatua izan daitekeela pentsatzerik badago.Edonola ere, herri mobilizatu bat daukate aurrean, osopreparatua, liberatua, irmoa. Eta demostratu dute, ongi demostratu dutenez, irriba-

rrea ezpainetan, arrosa eta botopaperak eskuetan, kaleenkontrola ez dutela sekula ere galdu. Badaramatzatela da-goeneko aste batzuk Espainiarekiko kateak hautsita, jokopolitiko osoa aldatu duen Kataluniako legalitate propioa-ri obedituz, Espainiaren desesperazioari lasaitasunezerantzunez, masiboki, mobilizazio iraunkor betean.“Guardia Zibila da espainiar soluzio bakarra” logikarenaurrean defentsa kolektiboa lehenetsiz, askatasun zibileta nazionalaren alde tinko, irabazteko batuta ekinez.Buruan testosterona dutenen aurrean, burmuina erabi-

liz, nerbioak ez galtzeko patxadaz eta begi zorrotzarekinbeti. Biharko egunak dakarren aro aldaketa oso aspalditik

borrokatutako aukera da, denboran iraunkorra izan denahalegin baten fruitua. Gaur-gaurkoz, Kataluniako legali-tateak dioenaren arabera, independentzia aldarrikatzetikhamabost egun eskasera daude. Horrelako une eder etakitzikagarri bat bizi ahal izateak, belaunaldi bezala, pribi-legio bat izan behar du, ohore betea. Sentimendu horidenon barne erresumetan goxoki atxiki eta pozik aterabehar da, harrokeriarik gabe baina oso harro. Besteakbeste, hainbeste eman eta arrazoi bat edo beste biharkoeguna bizitzerik ez dutenekiko errespetua erakustea de-lako. Han bizi eta biziko dutena beldurgarri ederra da,hemen bizi eta biziko duguna bezala. Askatasunaren or-dua denontzat azkartu baitu Kataluniak. •

{ asteari zeharka begira }

Gertatzen dena gertatutaere, ezer ez da berdin izango

Iraultza momentuak halakoak dira: inork ezin ditu kontrolatu, ezta lemazainek ere.Dinamika propioa dute, aurreikusitakoplanak ez dira osoki betetzen eta betidago letra larriz idatzitako «X faktore» bat

hutsa

hutsahutsa

Mikel Zubimendi

Page 12: mila leiho zabalik - naiz: · egunkaria. Eskoziako indepen - dentzia erreferendumaren os - tean ikusi zuen argia aipatu berripaperak –urte bereko aza - roaren 24an hain zuzen –,

herria

den eta zer ez azaltzean. Libu-ruetan kaleratutako emaitzakmetodologia honenak dira. Es-katzen dituen baldintza etaarauak bete dituzten lantokieta-koak. Euslen parte hartuko du-ten lantaldeek 10 eta 30 lagunbitarte izan behar dituzte etadenek ulertu behar dute euska-ra. Gainera, sail naturala behardu, egunero maiz egoten direnkideez osatua. Hauek beren bo-rondatez eta erabakiz parte har-tu behar dute.

Astero-astero galdetuko dietelankide guztiei dinamikarekinsegitu nahi duten ala ez. Ez ba-daude gustura, edozein unetanutz dezakete. Horrek konfiantzaematen diela dio Suberbiolak.Hogei laguneko taldea bada, ai-tzinera jarraitzeko gutxienezhamabostek nahi izan behardute. «Aldekotasun handikotalde bat bilatzen dugu. Ez badahala, ez gara konbentzitzensaiatzen. Hotzak gara horretan,hoztasunak batzuetan eraginoso onak dituela uste dugulako.Gaia beraien mahaira eramatendu: beren lantokia da, berenegoera eta esperientzia, onera-ko eta txarrerako. Hori indar-tzea ona da; bestela soilik eus-kara teknikariaren ardura deladirudi. Eta denena da».

EUSLEAEuslearen figura da dena mugi-tzen duena. Esperientziak irau-ten duen bi hilabeteetan taldeaosatzen duten kide guztiekineuskaraz egiteko konpromisoahartzen du Eusleak, idatziz zeinahoz, baina bereziki ahozkoariematen diote garrantzia meto-dologian. Bost lankideko euslebat, hori da proportzioa. Talde-kideek aukeratzen dituzte eusle-ak, euskaraz erraz moldatzen di-ren lagunen artean. Eusleak ezdirenek ere hartzen dute ardurabat: erdaraz egiteko ez eskatzea. Azken batean, metodo hau

erabiltzen du lantalde batek be-re burua euskaraz egitera behar-tzeko. Lurrikara txiki bat sor-tzen da eta eragina lantaldeosora zabaltzen da, baita ondo-ko sailetara ere, hauek zerbaitmugitu dela ikusten baitute. Lankideen arteko euskararen

erabileraren hiru neurketa egi-

Bi hilabeteko espe-rientzia labur etasinplea izan arren,nabarmena daEusle metodolo-giak duen eragina.

Hori erakusten dute hamahirulantokitako testigantzek. Batezbeste euskararen erabileran 15,3puntuko igoera neurtu dute ari-keta bukatu eta berehala(%60,8tik %76,1era igaro dira).Hiru hilabeteko atsedenaldiarenondotik, nahiz eta pixka bat jai-tsi, 10,6ko gorakadari eutsi dio-te. Ohitura aldaketa dezente fin-katu da, hortaz. Gainera, lankideguztiek egiten dute euskaragehiago, bai aitzinetik nolabai-teko ohitura zutenek eta baieuskaraz hagitz gutxi edo bateresolastatzen ez zirenek. Aldahitz proiektuaren tresna

nagusia da Eusle metodologia.Hizkuntza ohituren aldaketaknola gertatzen diren aztertzenduen ikerketa-ekintza da Al-dahitz. Erdaratik euskarara alda-tzeko prozesuak nola erraztuikertzen du. Pello Jauregi EHUkoirakasleak zuzentzen du, eta Pa-blo Suberbiola SoziolinguistikaKlusterreko ikerlari-teknikariakkoordinatu. Azken horrek berebulegoan hartu du GAUR8, An-doaingo Martin Ugalde kulturparkean, egiten ari diren lanaazaltzeko.

ALDAKETARAKO GAKOAK

Duela zazpi urte abiatu zen egi-tasmoa, kezka batetik: posibleda erdaraz solasean hasi den bi-kote bat euskarara pasatzea?Halako bikoteak aurkitu eta az-tertu zituzten, eta aldaketaerrazteko ekarpenik egiterik ba-zuten galdetu zioten beren bu-ruari. Hurrengo pausoa lanto-kietan eman zuten, erdaraz hasieta euskaraz mintzatzera igarodiren lankideak topatuz eta horinola egin duten ikertuz. EHU eta Soziolinguistika

Klusterraz gain, bertze sei kideditu Aldahitzek: Ahize-AEK, Ar-tez, Elhuyar, Emun, GipuzkoakoForu Aldundia eta Lakuako Go-bernua. Sare horrek premia ze-hatzak plazaratzeko eta kasuaktopatzeko balio izan die.Kasu horiek aztertuz, aldake-

tarako gako batzuk identifikatu

Maider Iantzi Goienetxe

EUSLE METODOLOGIAAriketa erraz bat lankideekin euskarazmintzatzen laguntzeko

Behin hizkuntza ohitura bat hartzen denean aldatzeahagitz zaila izaten da. Edo ezinezkoa. Zenbat aldiz adituote dugun hori… Baina Eusle metodologiarekin egindakoesperientzien emaitzek bertze zerbait erakusten dute,argi eta garbi: baldintza egokietan, posible da gaztelaniazmintzatzen ziren lankideak euskarara pasatzea.

HIZKUNTZA / b

zituzten. Adibidez: hurbilekolankide bat egoten zen beti eus-karaz mintzatzen zena eta berehizkera egokitzen zuena jakindalagunak ez zuela ongi ulertzen.Hori konfiantza giroan gerta-

tzen zenez, hanka sartzea, ikas-tea eta eguneroko praktikak al-datzea posible zen.«Goazen saiatzera halako ha-

rremanak artifizialki bultza-tzen. Goazen metodologia bat

diseinatzera baldintza egokiaksortzeko», erabaki zuten.2012an jaio zen Eusle eta2013tik 2016ra hamahiru lanto-ki publiko eta pribatu aldatu di-tu. Tresnak bizi-bizi segitzen dueta esperientzia gehiago izanendira. Bi liburu kaleratu dituztemetodologia azalduz eta datueta testigantzak emanez, bat2015ean eta bigarrena aurten.Horiek baliatuz, batzuek tresnaberen kasa aplikatu eta berenbertsioak sortu dituzte.

BALDINTZA ETA ARAUAK

Zenbat eta bertsio eta esperien-tzia gehiago, hobeki da PabloSuberbiolarentzat, baina zorro-tza da Eusle metodologia zer

Eusle aitzakia da. «Egoera zehatz batean nolakoaldaketek egiten dute posible nik zuri euskarazegitea irrigarri sentitu gabe?». Halakoplanteamenduei ematen die bide

Metodo hau erabiltzen du lantalde batek bereburua euskaraz egitera behartzeko. Lurrikaratxiki bat sortzen da eta eragina lantalde osorazabaltzen da, baita ondoko sailetara ere

Page 13: mila leiho zabalik - naiz: · egunkaria. Eskoziako indepen - dentzia erreferendumaren os - tean ikusi zuen argia aipatu berripaperak –urte bereko aza - roaren 24an hain zuzen –,

2017 | iraila | 30

GAUR8• 12 / 13

ten dira: lehena dinamika has-tan, bigarrena bukatzean, eta az-kena hiru hilabeteko atsedena-ren ondotik, ohitura berriakzenbat finkatu diren jakiteko.

ZERK EGITEN DU ZILEGI ALDATZEA?Aipatu dugu jendeak liburuakirakurri eta Eusleren bere ber-tsioak sortu dituela. Irakasle ba-tzuek ikastetxeetan aplikatu du-te. Pablo Suberbiolak agertu duEusle lantokietarako diseinatutadagoela eta sinplea izan arrengogoeta aunitz dagoela gibele-an. Erantsi du hasita daudelametodologia honen egokitza-pen bat sortzen hezkuntzamundurako.

«Eusle metodologiak balio duaitzakia bat emateko erdarazegiten nionari euskaraz egiteko.Zentzua ematen dio eta posibleegiten du. Aukera ematen diojokaera berri bati. Bestela zer de-la-eta aldatu? Zerk egiten du zi-legi?». Soziolinguistika Kluste-rreko ikerlariak dio halakogalderak direla interesgarriak,eta ez mantra bat bezala aditzendugun «ezagutzak aurrera egi-ten du, baina erabilerak ez neu-rri berean» errepikatzea. Eusleaitzakia da. «Egoera zehatz bate-an nolako aldaketek egiten duteposible nik zuri euskaraz egiteairrigarri sentitu gabe?». Halakoplanteamenduetara eramatengaitu Euslek. Txip aldaketa in-portantea da.

«BATERA JOANGO GARA»Taldearen babesa ere ematendu, ikuspegi kolektibotik egitendelako, «batera joango gara»,erabakitzen dute lankideek.Kontent dira tresnaren sortzai-leak zein probatu duten langile-ak. Asmo batekin sortu zen etabetetzen du: hala erabakitzenduen jendeari euskaraz egiteaerrazten dio. Bitxikeria gisa, lan-toki batean hain gustura zeudenlortutako hobekuntzekin ez zu-tela atseden hartu nahi izan.Bestalde, galestar ikerlari bat ja-rraitzaile bihurtu zaie eta tesiaegiten ari da Euslerekin.

Suberbiolak adierazi du badu-tela hipotesi bat: harreman sa-konetan gehiago kostatzen dahizkuntza ohiturak aldatzea, jo-koan dagoena aunitz delako. Al-

de horretatik, lan mundua abia-puntu ona da, hain sakonak ezdiren erlazioetatik hasteko.

ULERRIZKETA ETA ULER-SAIOAKEuslez gain, bertze bi metodolo-gia prestatzen ari dira Aldahitzproiektuan: Ulerrizketa etaUler-saioak. Hauek ere lan mun-durako dira. Hirurekin sistemaoso bat eskaintzea da asmoa. Ur-

te amaierarako txosten bana ar-gitaratuko dute Ulerrizketa etaUler-saioak metodologiekin eta2018an aplikatzeko moduanegonen dira.

Eusle erabili ezin den kasueta-rako dira biak. Ulerrizketan, lan-kide bat dagoenean euskara gai-tasun baxuagoa duenainguruko lau lagunek konpro-misoa hartzen dute hari euska-

raz egiteko ulertzeko moduan.Uler-saioei dagokienez, euska-raz ez dakiten edo hagitz gutxidakiten bizpahiru lankide dau-denean aplika daitezke. Oina-rrizko mailara iristeko metodobat eskaintzen diete.

Ondoko orrialdeetan Eusle es-perientzia bizitu duten bi lantal-deren testigantzak bildu ditugu,Oñati eta Iurretako udaletakoak.

Pablo Suberbiola, GAUR8rekin solasean. Gorka RUBIO | ARGAZKI PRESS

15,3puntu igotzen dalantokiko euskararenerabileraesperientzian zehar.Amaitu eta hiruhilabetera igoerahorretatik 10,6mantentzen da.

11,4Horixe da euskarazkoohitura bat finkatzealortu den lankideenarteko elkarrizketenehunekoa, baiesperientzian zehareta baita beraubukatu ondotik ere.

Page 14: mila leiho zabalik - naiz: · egunkaria. Eskoziako indepen - dentzia erreferendumaren os - tean ikusi zuen argia aipatu berripaperak –urte bereko aza - roaren 24an hain zuzen –,

herria

Oñatiko Udalekohamabost lan-gilek aplikatuzuten Euslemetodologia,2015eko udaz-

kenean. Udaletxeko lehen solai-ruan, elkarren ondoan daudeneta harremana duten Idazkari-tza eta Kontu-hartzailetza saile-takoak ziren.«Zuek asko hitz egiten duzue

euskaraz», erraten diete kanpo-tik. Egia da. Denek dakite, ez da-go arazorik edonorekin mintza-tzeko, eta hala lan egiten dute,baina barreneko harremanetangaztelaniara pasatzeko dezente-ko joera zegoen eta hori aldatze-ko esku hartzea erabaki zuten.«Euskararen inguruko erabaki

batzuk hartuak ditu Udalak,euskara tresna izateko ahal denguztian. Eta ahal den guztia as-

ko da. Erabaki politikoak zurejarduerara eraman behar ditu-zu», esplikatu du Paskual Elus-tondo kontu-hartzaileak. Udalhau batez bestekoa baino eus-kaldunagoa da, baita Gipuzkoamailan ere. «Langile mordoxka-txo bat naturalki euskaraz ari-tzen gara, ez dakien herritarrenbat etortzen zaigunean kenduta.Baina ahal den guztia, %100, ezda lortzen».

Erdararako joera dutenak eusle Paskual eusle naturala da. «De-nekin euskaraz egiten dut betieta denak euskaraz zuzentzenzaizkit». Hortaz, metodologiakez dio pertsonalki eragin; kide-engan ikusi ditu aldaketak. Eus-le naturalaz gain, programatuaere izan da, baina, zinez, kon-promisoa gaztelaniarako joerazutenek hartzea nahi izaten zu-ten, bertzela ez zelako alderiksumatzen. «Beraientzat bai zenesfortzu kontziente bat. Inguru-koek ikusten zuten ahalegin ho-ri eta lagundu behar zitzaiela.Orduan nabaritzen zen asko».

Programa martxan jarri, etalehen unetik handitu zen euska-raren erabilera, jendearen kon-tzientziak eraginda. Gero, ete-naldia egin zuten ikusteko eametodologia efektiboa zen eus-lerik ez zegoenean. «Nabaritzen zen euslea zegoe-

nean euskarak leku gehiagozuela bai lan kontuetan eta baikontu informaletan ere. Progra-ma lagatzean jaitsi egin zen, bai-na ez hasierako mailara». Kon-tu-hartzailearen ondorioa hauda: «Eusle metodologiak lagun-tzen du, funtzionatzen du, bainaez du lortzen joera erabat alda-tzea. Gauza gehiago egin behardira. Pauso oso garrantzitsua li-tzateke euskaraz hitz egin ezbaina ulertzen dutenek esangobalute: ‘Háblame en euskara’».

Gainontzeko sailetara zabalduOñatiko Udalean esperientziagehiago ere egin dituzte euskarabultzatzeko, Urrezko Bikainziurtagiria lortzea tartean. Xa-bier Zabaleta euskara teknikariada eta, lankideak bezala, gusturagelditu zen Euslerekin. Halere,arazo batzuk ikusten zituen.Adibidez, hamabost lagunekotalde honek euskaraz gehiagoegiten zuen, baina zer gertatzenzen bertze sailekin? Bertze saile-tako langileekin ere erlazioa zu-tenez, berriro agertzen zen gaz-telaniarako joera. Hortaz, gainontzeko udal lan-

gileekin ere antzeko esperien-tzia bat abiatu zuten. 32 langile-rengana zabaldu zen etagorabehera gehixeago izan zi-ren. Eusleren baldintzetako batda taldekideen %80ak izan be-har duela parte hartzeko boron-datea eta justu samar ibili ziren,«ez kontra zeudelako, beharrikikusten ez zutelako baizik». Zabaletak dioenez, programa

honek taldea egotea eskatzendu. «Norbere erabakiek indarraizateko taldea behar dute atze-an. Talde hori naturala deneaneta konpromisoa hartzen due-nean, oso ondo funtzionatzendu. Aldiz, taldea gehiago zabal-tzen bada, ez bada hain trinkoa,gehiago kostatzen da», adierazidu. Halere, ariketa ona izan da.«Kontzientzia hartzeko balioizan du»

«Taldea naturala denean etakonpromisoa hartzen

duenean, ederki doa ariketa»

PASKUAL ELUSTONDOXABIER ZABALETA

Eusle metodologiak laguntzen du, baina ez

du lortzen joera erabat aldatzea. Gauza

gehiago egin behar dira. Horixe, Oñatiko

Udaleko langileen ondorioa.

OÑATIKO UDALA

Xabier Zabaleta eta PaskualElustondo, Oñatiko Udaleko

lankideekin. Juanan RUIZ / ARGAZKI PRESS

Page 15: mila leiho zabalik - naiz: · egunkaria. Eskoziako indepen - dentzia erreferendumaren os - tean ikusi zuen argia aipatu berripaperak –urte bereko aza - roaren 24an hain zuzen –,

Elhuyar Aholkulari-tzak egin zien es-kaintza. Euskararenerabilera planak,proiektuak eta he-rritarren batzarrak

bideratzen laguntzen die honek.«Gustatu zitzaigun eta horrega-tik animatu ginen. Ez genuenmomentu batean ere kezkarikizan. Beldur bakarra zen jendeakeusle izan nahi ez izatea, bainaez da egon arazorik», adierazidigu Izaskun Izurieta IurretakoUdaleko langileak. «Hainbat bulego ditugu eta ez

gaude langile guztiak elkarre-kin. Horrek baldintzatu gintuen.Orduan, 11 lankidek parte hartugenuen borondatezko ekintzahonetan, harreman handia dau-kagun bi sailetako kide guztiok:Gobernazio saila eta Kontu-har-tzailetza». 2015-2016 epealdirako aurkez-

tu zieten programa; otsail bate-an hasi ziren eta azkeneko emai-tzak irailean jaso zituzten.«Lehenengo txanda lau asteizan ziren jarraian jarduera hauegiten; gero, hiru astetan eusle-rik gabe egon ginen; ondotik,berriro aritu ginen bi astez, hiruasteko atsedena hartu genueneta beste bi astetan berriro mar-txan egon zen jarduera. Azkenikemaitzak jaso genituen».

«Oso pozik eta harro gaude»Balorazio ona egin zuten bukatuzenean: «Lehenengo eta behin,jendea animatu egin zen boron-datezko lan honetan. Guztirazortzi astetan egon zen ekintzamartxan eta oso emaitza positi-boak ikusi genituen. Hasieran,gure euskararen erabilera maila%78koa zen. Hiru astetako atse-denaldiaren ondoren %84ra igozen eta azkenengo fasea amaitu-ta %81ean finkatu zen. Oso po-zik eta harro gaude. Hau udaleuskalduna da, baina nabaritugenuen esfortzu batekin gehi-txoago egin ahal dela».Eusle metodologian, kide guz-

tiek euskara ulertu behar dute.Hori da baldintza bat. Bestalde,taldea ados egon behar da partehartzeko, %80a gutxienez, etahemen %100a egon zen prest. Izurietaren iritziz, «konstan-

tzia» garrantzitsua da hizkuntza

ohiturak aldatzeko. «Hemen,harremanak urte askotakoak di-ra. Nahiz eta lan esparru bateanegon, duela hogei urte hasi ba-duzu harreman bat pertsona ba-tekin erdaraz, hori egun batetikbestera edo zortzi astetan alda-tzea oso gaitza da, joera hori de-lako. Baina konturatu ginen era-gin ahal duela, agian harremanpertsonalean ez baina lanekoanbai. Eta zelan konpromisoa zenbai idatziz bai berbaz eusleakbeti euskaraz erantzungo zuela,pertsona batzuetan bai igarri ze-la aldaketa, asko gainera».Izaskunek berak ez zuen ino-

rekin gaztelaniaz egiteko ohitu-rarik. «Borondate onez eusleizateko pertsonarik euskaldune-nak aukeratu genituen etabehin programa bukatutakoankonturatu ginen beharbada eus-leak ez dutela izan behar euska-raz aritzea hain finkatuta edobarneratuta duten pertsonak.Eusle izendatzen zaituzteneanbaduzu aukera ezetz esateko,baina bai pentsatzen dut eragin-korragoa izango litzatekeelaeusleak horrenbesteko ohitura-rik ez baleuka euskaraz hitz egi-teko edo idazteko». Irudipen ho-ri izan zuten Iurretan, Oñatinbezalaxe.Oñatiko Paskual bezala, eusle

izan zen Izaskun. «Hemen ba-

gaude pertsona batzuk berezeusleak garenak, baina eusleizendatzeak esaten dizu adiagoegon behar duzula. Elkarrizketabatzuk erdaraz badoaz erdarazegin zenezake agian, eta, eusleizatean, barneratzen duzugehiago euskaran mantendu be-har duzula. Gainera, inork ezindizu exijitu erdaraz erantzute-ko. Halako konpromisoak inpor-tanteak dira».

«Kontuz, erdaraz zabiltza!»Taldearen babesa aunitz senti-tzen da. Kontzientzia ere bai.«Badakizu aste horietan progra-mara gaudela zuzenduta. Ez dulanik ematen. Bost minutuko fi-txa bete behar duzu asteanbehin. Ez da ezer. Baina bai bar-neratzen duzu esperientzia be-rri batean zaudela. Nik hori na-baritu nuen lankideengan. ‘E,kontuz, erdaraz egiten zabiltza!’esaten zion batek besteari».Beren artean erdaraz egiten

zuten banaka batzuek arrarosentitu gabe euskaraz mintza-tzeko ohitura hartzea lortu dute.Esperientzia bukatu eta hala se-gitzen dute. «Bat bada ere inpor-tantea da, kosta egiten delakoaldatzea. Badago kide bat berezi-ki ahal den neurrian eta beremugekin baina euskaraz egitekoohitura hartu eta eusten diona».

Ohituretan eragiten jarraitu2016-2017 epealdian metodolo-gia berdina erabiltzen jarraitudute, baina udal barrura begira,ez Soziolinguistika Klusterrekoikerketan. Jende gehiagok partehartu du, Hirigintza saila eresartu da, eta hor ere emaitzaonak lortu dituzte. «Igartzen da kontzientzia

apur bat dagoenean, proiektua-ren barruan sartuta dagoela da-kienean, jendea gehiago saia-tzen dela. Esperientzia ona izanda, nahiz eta ez den argitaratu.Gure barnekoa izan da, ohiture-tan eragiten jarraitzeko». Lantokiak Eusle metodologia

probatzera animatuko lituzteIzaskun Izurietak, «benetanbaietz. Eskatzen duen esfortzuaminimoa da, norbere lanekodenboratik ez du apenas ezerhartzen eta konturatzen zarapertsonengan eragiten duela».

«Euskaraz segitubehar duzula

barneratzen duzueusle zarenean»

IZASKUNIZURIETA

«Laneko denboratik ez du apenas ezer

hartzen eta konturatzen zara eragiten

duela». Hitz horiekin animatzen du

Izaskun Izurietak esperientzia probatzera.

Maider Iantzi Goienetxe

IURRETAKO UDALA

2017 | iraila | 30

GAUR8• 14 / 15

Luis JAUREGIALTZO | ARGAZKI PRESS

Page 16: mila leiho zabalik - naiz: · egunkaria. Eskoziako indepen - dentzia erreferendumaren os - tean ikusi zuen argia aipatu berripaperak –urte bereko aza - roaren 24an hain zuzen –,

hutsa

iRRITZIA:

{

}

Ainara AzpiazuAXPI

Page 17: mila leiho zabalik - naiz: · egunkaria. Eskoziako indepen - dentzia erreferendumaren os - tean ikusi zuen argia aipatu berripaperak –urte bereko aza - roaren 24an hain zuzen –,

2017 | iraila | 30

GAUR8• 16 / 17

Ikasturtea edota urtea hasteko orduan bada egiteko

esanguratsu bat: agenda aukeratzea. Hortik aurrera,

norberaren lana izaten da egunez egun agenda zi-

kintzea; egitekoz, proiektuz, planez... Desiratuena

izaten da norberak bere agendaren gainean agin-

tzea, eta ez alderantziz. Baina borroka hori ez da be-

ti lantegi erraza izaten.

Jakoba Errekondo paisajistak eta Antton Olariaga

komikigileak agenda berezia josi dute elkarlanean:

“Landareak lantzen” izenekoa. “Argia”-k argitaratu

du eta aste honetan aurkeztu dute Donostiako Bre-

txa azokan, baserritarren postuen artean. Izan ere,

agenda baratzera estu lotua dago. Landareak zain-

tzeko sasoi bakoitzean zer lan egin eta nola azal-

tzen du gida-liburuak. Euskal Herriko klima mapa eta

urteko ilgora-ilbehera eta ilberri-ilzaharren zikloa

ere jasotzen du.

Errekondok aurkezpenean esan zuenez, «bakoi-

tzak bere baratzea egin dezan atera dugu gida-libu-

ru hau. Agendak aholku batzuk ematen ditu, baina

garrantzitsuena hutsuneak dira, bakoitzak bete be-

harrekoak, egiten dituen lanekin, dituen asmoekin,

planoekin, marrazkiekin, aholkuekin... Denborarekin

agenda hau bihurtuko da baratzezainaren liburu

partikularra, ez da beste horrelakorik izango ingu-

ruan. Hori eginez ikasten da. Nire obsesioetako bat

da: jendeak ez ditu gauzak apuntatzen. Ikasteko,

hobetzeko eta aurrera egiteko bide bakarra hori da».

Liburua Antton Olariagaren ilustrazioekin jantzia

dago. Bere hitzetan, «nik agenda hau zikindu egin

dut eta zuen obligazioa da agenda hau zikintzea».

Norberak bere baratze propioa duenez, lurra lan-

tzen ez dutenentzat ere balio du 2018rako agenda

horrek; proiektuak, erronkak eta ametsak ere erein,

tarteka ureztatu eta gertutik eta pazientziaz zaindu

behar izaten direlako. [email protected]

«BAKOITZAK BERE BARATZEA EGIN DEZAN»

Juan Carlos RUIZ | ARGAZKI PRESS

C IKUSMIRA

Page 18: mila leiho zabalik - naiz: · egunkaria. Eskoziako indepen - dentzia erreferendumaren os - tean ikusi zuen argia aipatu berripaperak –urte bereko aza - roaren 24an hain zuzen –,

herria

Donostiako funi-kularra aipa-tzen badugu,nahi gabe etab a t - b a t e a n ,I g e l d o k o a n

pentsatzen dugu. Ulertzekoa. Li-buru zein aldizkarietan jasotakotestuek eta albisteek zein antzi-nako zuri-beltzeko argazkiekerakusten digute, ordea, hiriakizan zuela beste “funikular” be-rezi bat ere, lehenago eraikiagainera. Ulian zegoen eta aspal-dian utzi zion jendea garraiatze-ari, baina gaur 110 urte betetzendira mundua harritu zuen ga-rraiobide hura martxan jarri ze-la. 1907. urteko irailaren 30eanegin zuen lehen bidaia.Leonardo Torres Quevedo

Kantabriako Bide ingeniariakdiseinatu zuen, eta Donostianbaino lehenago Suitzan aurkez-tu zuen proiektua, 1889an. Bai-na egitasmoak ez zuen aurreraegin. Garaiko prentsa artikuluak

gogorarazten dituzten errefe-rentziek, gainera, asmakizunaironiaz jasoa izan zela ere aipa-tzen dute.Uliako transbordadorea,

“transbordadore-funikularra”ere deitua, hango jatetxea etamendian zegoen jolas parkea-ren goialdea batzeko eraiki zen:280 metroko distantzia osatzenzuen, eta 28 metroko altueranibiltzen zen. Joan-etorria pezetabaten truke egiten zuen, eta, ga-raiko testuen arabera, lehen zaz-pi urteetan 60.000 pertsonakbaino gehiagok erabili zuten.Irteera geltokia egurrezko

etxola bat zen, eta goiko gelto-kiarekin metalezko sei kablerenbidez lotuta zegon. Hauek, nola-bait, errailen funtzioa betetzenzuten, bertatik jendea hartzenzuen plataforma pasa ahal iza-teko. Plataforma horretatik zin-tzilik, jendea sartzen zen etxolaedo kaiolatxoa. Alboko irudianondo ikus daitezke egitura eta

Ulia mendiko transbordadoreak hamalau bat pertsona garraiatzen zituenbidaia bakoitzean. Bertako jolas parkearen baitan zegoen, ibilbideak hiruminutu irauten zituen eta 280 metroko distantzia betetzen zuen. Gure Gipuzkoa funtsa

ULIAKO TRANSBORDADOREAMunduan mota honetako lehena izan zeneta gaur 110 urte beteko lituzke

Oihane Larretxea de la Granja

Martxan jarraitu izan balu, gaur 110 urte beteko lituzke.Errealitatea tristeagoa da, urte gutxira desagertu baitzenDonostiako Ulia mendiko transbordadorea, pertsonakgarraiatzeko lehena munduan. Leonardo Torres Quevedoingeniariak sortua, gailurra eta egun aterpetxea dagoengunea lotzen zituen. 280 metro pezeta baten truke.

HISTORIA / b

Page 19: mila leiho zabalik - naiz: · egunkaria. Eskoziako indepen - dentzia erreferendumaren os - tean ikusi zuen argia aipatu berripaperak –urte bereko aza - roaren 24an hain zuzen –,

2017 | iraila | 30

GAUR8• 18 / 19

xehetasunak. «Amaierarik ezzuen» kable baten bidez, eta 1,5zaldiko potentzia eta 1.200 bira-minutuko indarra zuen motorelektriko bati esker, plataformabehetik gora mugitzen zen, hiruminutu eta erdi irauten zuen bi-daia osatuz. Testu batzuen ara-bera, gehienez ere hamalau per-tsona sartzen ziren joan-etorribakoitzean; beste batzuek jaso-tzen dutenez, hamazortzi ingu-ru. Behin bidaia hasita energiaelektrikoarekin arazorik izanezgero, ontzitxoak behealdeko gel-tokira bueltatzeko gaitasunazuen gidariak esku balazta bate-kin abiadura neurtzen zuen bi-tartean. Horretan ere pentsatuzuen Torres Quevedok.Ingeniariak Suitzan hasieran

ezezkoa jaso arren, eta Estatu es-painiarrean bere lehen proiek-

tuek argirik ikusi ez zuten arren,Uliako transbordadoreak haizeabere alde jarri zuen: sekulakoarrakasta lortuta, 1916ko abuz-tuan antzeko azpiegitura batinauguratu zuen Kanadan, Nia-garako ur-jauzien gainean. Egunoraindik martxan dago, eta, is-tripurik ez izateaz gain, jatorri-ko egitura ez da ia ezertxo eremoldatu. The Spanish Aerocarbezala ezaguna, monumentunazionaltzat dute bertan. 550metroko distantzia osatzen du76 metroko altueran, eta 25 per-tsona eraman ditzake joan-eto-rri bakoitzean, 7 kilometro or-duko abiaduran.Nobedade handia izan zen

transbordadorea hirian eta do-nostiarren atentzioa bereganatuzuen. Garai haietan tranbia Do-nostian oso garatua zegoen, bai-

na halakorik sekula ez zutenikusi bertakoek. Arrakastak, or-dea, desiratutakoa baino gutxia-go iraun zuen lehiakide gogorrajaio zelako bost urte geroago:Igeldoko jolas parkea eta haraigotzeko eraikitako funikularederra, gaur egun ezagutzen du-gun bera. Aisialdi guneak berak

suposatzen zuen berrikuntzazgain, hiriaren erdigunearekinzuen lotura Uliakoak eskaintzenzuena baino erosoagoa zen, eta,hortaz, askoz gehiago erabiltzenzen.Denbora gutxiz martxan egon

arren, Uliako azpiegiturarenarrakasta ezin du inork ukatu.

Denbora gutxira teleferikoakeraiki ziren Suitzan, Frantziako Alpeetan, Austriako Tirolen etaBrasilen.

HAMAIKA ASMAKIZUN

Leonardo Torres Quevedo1852an jaio zen Kantabriako Igu-ña bailaran. Ama hangoa zueneta aita, bera bezala bide inge-niaria, Bilbokoa; familia hantxebizi zen. Bizkaiko hiriburuanegin zituen Batxilergoko ikaske-tak, baina aurrerago Parisen etaMadrilen ibili zen, Bide Ingenia-ritzan goi ikasketak egiteko.1873an, ordea, ikasketak eten zi-tuen behin-behinean boluntariobezala Bilbon gudan aritzeko.Hirugarren Gerra Karlistan kar-listek hiriburua hartu zuten etahura defendatzera bueltatu zen.Setio-egoera amaitzean, hurren-go urteko maiatzean, Madrileraitzuli zen ikasketak amaitzera,baita ondo amaitu ere, bere pro-mozioko laugarren onena izanbaitzen, 1876an.Apenas hamar urte ondoren

patentatu zuen transbordadoreaEstatu espainiarrean, Estatu fran-tsesean, Suitzan –proiektua on-doren bertan arbuiatua izan zenarren–, Alemanian, AmeriketakoEstatu Batuetan, Erresuma Ba-tuan, Austrian… Oro har garraiomakinak garatzen aritu zen, bes-teak beste transbordadoreak, glo-bo gidatuak eta bimarana. Gaur hain arrunta iruditzen

zaigun urrutiko agintea garatuzuen, munduan lehena: teleki-noa. Asmakizuna Parisko Zien-tzien Akademian aurkeztu zuen,esperimentu gisa, 1903an. Bene-tako proba hiru urte geroagoheldu zen. Bilboko portuan era-kutsi zuen arrakastaz AlfontsoXIII.a erregearen aurrean, itsa-sertzetik txalupatxo bat gida-tuz. Ingeniariak automatekinere saiakerak egin zituen,1914an sortu zuen xake jokalariakasu. Adimen artifizialeko his-toriako lehen automatatzat hardaitekeen asmakizuna, alegia.Gerra hasi zen urtean zendu

zen Madrilen, 1936an. Historiaeta memoria berekin ondo por-tatu ez dela uste duenik badago,egin zituen ekarpenekin bereizena modu bidegabean itzaleandagoela iritzita…

Transbordadorea eraikitzeko proiektua Suitzanaurkeztu zuen aurrena Torres Quevedok, bainaez zioten onartu. Bertan fardelak eramatekofunikularrak bazeuden, baina ez pertsonak

Uliako transbordadorea Sociedad de Estudios yObras de Ingenieria de Bilbao izeneko enpresakfinantzatu zuen. Beste proiektu batzuentzat ezzuen dirurik topatu, ordea, Torres Quevedok

Page 20: mila leiho zabalik - naiz: · egunkaria. Eskoziako indepen - dentzia erreferendumaren os - tean ikusi zuen argia aipatu berripaperak –urte bereko aza - roaren 24an hain zuzen –,

hutsa

3 BEG

IRADA:

osas

un

a /

hir

iare

n lo

(r)a

ldia

/ h

arre

man

ak

Luzaroan bizi izan dugunmomenturik epikoena da,inon epikarentzako lekurikgeratzen bada. 40 urte be-har izan dira, baina Katalu-niakoari esker, erregea bi-

luzik geratu da azkenean munduguztiaren begi-bistan. Ikusi nahi ezzutenek ere onartu behar izan duteagerikoa zena. Lehertu dira 78ko erre-gimenak demokraziari jarritako zutoi-nak. Hau ez da atzo hasi, eta ez dabihar bukatuko. Baina gaur, inoiz bai-no aitzakia gutxiago geratzen da erdi-bidetan ibiltzera ohitu diren horien-tzat guztientzat. Katalanei zerbaiteskertzekotan, horixe eskertu beharkodiegu beti. Elefantea mugitzeko gaiizan dira. Eta elefantea mugitzearekinbatera, zirkua hankaz gora jarri dutebat-batean. Gauzen ordenarekin erosozeudenek alde batera edo bestera eginbeharko dute momenturen batean, ka-talanek aurrera egingo baitute bereaneta horrek usteltzen hasiak ziren urakmugiaraziko ditu, halabeharrez.

Zailena egiteko daukate oraindik,ordea. Inork ez zuen esan erraza izan-go zenik. Elefantea mugiaraztea lor-pen bat da bere horretan, baina ele-fanteak azpian ere harrapa zaitzake.Arrazoia edukitzearekin bakarrik ezzoazelako inora, indarra duena besteadenean. Argi utzi du historiak horibehin eta berriz, egoskor. Ikusitakoakikusita, dena den, segurua dena dagauzak ez direla berdinak izango au-rrerantzean. Behin erregea parez pareeta biluzik ikusi duzula, jantzi berribatekin agertuta ere, ez zaitu inorkhola eta hola engainatuko. Katalunia-ko gizartearen gehiengoaren eta Es-painiar erreinuaren arteko arrakalasakonegia da honezkero, egunen bate-an urak baretu eta lehengora itzul dai-tezkeela sinisteko.

Ikusteko dago zer gertatuko den.Nola egingo dioten aurre Estatuarenmakineria guztiari. Zein puntutarai-no tenkatuko duten soka batzueketa besteek. Noraino iritsiko den in-dependentziaren aldekoen konpromi-soa Madriletik hango herritar, fun-tzionario eta agintar iak gero eta

gehiago estutzen hasten direnean. Za-lantza handiena uneotan hori baita,zer egingo duten beraien bidean au-rrera egiteko Estatuari desobeditzeabeste aukerarik geratzen ez zaienean.Eta horretan ere, hemendik ikusitabehintzat, bai herritarrek eta baitahaien politikoek ere erakutsitako kon-bentzimendua eredugarria izan daorain arte.

Kataluniakoak lurrak mugitu ditu.Ezin zuen bestela izan. Izotz mendihonetan ere igarri da lurrikara, nolaez. Ikusteko dago erreplikarik edu-kiko duen epe laburrera, behinolasumendi izandako paraje gainbehe-ratsuan. Hemen dena konplikatuagoadela ematen baitu beti . Elefanteaegongelan daukagulako ere izan daite-ke. Baina egun osoa elefantea noizmugituko begira egotearekin ez goazinora. Hori ere ikasi beharko genukeKataluniatik. Askatuko zaituen zainbazaude, zaude lasai, zaude ziur aska-tuko zaituela.

Gehiengo guztiek dute gutxiengo hi-peraktibatu eta konprometitu bat bere

ernamuinean. Inurri saldo bat, denaknorabide berean bidea egiteko prest.Eta harritzekoa litzateke, hemen, 78koerregimenaren aurka hamarkadak bo-rrokan daramatzan herrialdean, Kata-luniako prozesuak eskaintzen digunaukera historikoa ez aprobetxatzea no-rabide berean indar egin eta bigarrenarrakala bat sortzeko. Baina gerta dai-teke. Eta gertatzen bada, ez da elefan-tearen ardura izango.

Erabakitzeko eskubidea katalaneiesker irabazten ari garen honetan,etorkizuneko Euskal Herria pentsa-tu eta eraikitzen hasteko unea aile-gatu dela ematen du. Eta horretarakotokian tokiko errealitatetik abiatzenden herri mugimendu zabal eta eral-datzailea beharrezko du herri honek.Konplizitateak ehunduz baino ezingoda lortu. Gehiengoak irudikatzen di-tuzten argazkiak ondo daude, bainagehiengoak aktibatzeko gai izango di-ren gutxiengo konbentzitu konplizeakdira ezinbestekoak. Herri honi lapur-tutako ilusioa bueltatuko dion inurrisaldo hori. •

AMONDARAIN

Tren batek beste trenbat ezkuta dezake

Gaizka AmondarainIrakaslea

Page 21: mila leiho zabalik - naiz: · egunkaria. Eskoziako indepen - dentzia erreferendumaren os - tean ikusi zuen argia aipatu berripaperak –urte bereko aza - roaren 24an hain zuzen –,

2017 | iraila | 30

GAUR8• 20 / 21hutsa

her

rita

rrak

Auzoan egin behar dituzten eraikuntza lanbatzuen ildotik kezka handia sortu zaie as-kori. Azalpenak emateko hitzaldi batzukantolatu ditu Londresko Udalak eta jendeasko gerturatu da. Haserre dago jendea.«Goizean zein ordutan hasiko dira lanak?

Asteburuetan ez dira kamioiak batera eta bestera ibili-ko, ezta? Bizitegi-auzoetan errespetatu beharreko hotsmailen arautzea ezinbestekoa da». Eta antzeko aipuakentzun ditut. Jendez gainezka dago aretoa. «Arratsaldeajai hartu dut hona etorri ahal izateko». «Loa asaldatzenbadit, kexatu egin naiz».

Horrelakoak gara. Gure egunerokotasuna normalta-sunetik ateratzen duten gauza praktikoen aurka segi-tuan erreakzionatzen dugu. Jeneralizatuz, noski.

Lantegian inklusio astea da hau eta hainbat hitzaldiantolatu dira. Dislexia daukan gizon batek, desgaitasunhorrek sortu dizkion trabakpartekatu ditu, eginkizunbatzuetarako bere trebeta-suna zalantzan jarriz aurrei-ritziak entzun beharra toka-tu zaio askotan. Minbiziagainditu duen emakumegazte batek, lanera itzultze-an jasan behar izan zituenerreakziok kontatu ditu hu-rrena. Haur txikiak dituenbeste emakume batek, ama-tasuna eta zuzendar itzapostua bateragarriak direlaeta oreka aurkitu daitekeelaargudiatuz, bere ibilbideprofesionalari buruz hitz egin du. Aste osoan zehar,bazkalorduan antzeko hitzaldiak eskaini dizkigute lan-gile guztioi. Gelak ez dira bete. Jangela beti bezala tope-raino beteta dago.

Uber taxi zerbitzuak Londres hirian ibiltzeko zuen li-zentzia eten egingo zuela argitara eman zuen aurrekoastean Londresko garraio erakunde ofizialak. Segurta-sunari lotutako araudi batzuk ez zituela bete leporatuzion eta kontratatutako gidari batzuen jarrera desego-kiak salatu zituen. Ez dituzte xehetasun guztiak argita-ra eman, baina emakumeei egindako erasoak ere tarte-an daude.

Izugarrizko arrakasta izan du Uberrek duela bost urtemartxan jarri zenetik. Teknologia start-up bat bezalahasi zen, eta orain dagoeneko 40.000 gidari ditu kon-tratatuta Londresen, eta Uberreko ordezkariek azken

egunetan esan duten bezala, 3,5 milioi pertsonak era-biltzen dute hirian haien zerbitzua. Enpresaren biga-rren urteurreneko ospakizunetara joateko aukera izannuen, eta enpresaren ekintzaile eta berritzaile aldeakgarbi nabaritzen ziren: gauzak aldatzeko eta benetakoaldaketa sozial bat sortzeko grina bistakoak ziren.

Sortu den iskanbilari erantzunez, Uberreko ordezka-riak diskurtso emozionalarekin hasi ziren, haien langi-leen azalean jartzeko eskatuz, berrogei mila pertsonalanez kanpo utziko zituztela esanez; aniztasunarenkontra egindako erasoa zela ere esatera ausartu zirenbatzuk, gidarien portzentaje handi bat gutxiengoan da-goen jatorrikoak dira-eta. Londresko jende askori ko-menentzia bat kentzen diotela ere esan dute behin etaberriz. Aipatzekoa da Uberrek eskaintzen dituen pre-zioak taxi tradizionalenak baina askozaz merkeagoakdirela.

Change.org eskaera-plataforman 700.000 pertsonabaino gehiagok eman dute izena azken hiruzpalau egu-netan, Uberri babesa emanez. Twiterren ere milaka etamilaka mezu argitaratu dira.

Hasierako erreakzio emozionaletik publikoki barka-mena eskatzera pasatu da Uberren zuzendari orokorra,Dara Khosrowshahi. Gertaera jakin batzuk ekidin zitza-ketela eta errore batzuk egin dituztela onartu ditu. He-mendik aurrera zuhurtzia handiagoz jokatuko dutelapromesa ere egin du. Hiru aste ditu Uberrek apelazioformala aurkezteko.

Irudikatzen dituzue 700.000 pertsona erabakitzekoeskubidea aldarrikatzen Bilboko kaleetan? Imajinatzenduzue jendeak arratsalde bat jai hartuko balu gure kul-turaren aldeko eztabaida batera joateko?

Zenbaitetan irabazten digun funtsik gabeko adimenak. •

{ koadernoa }

Azaleko adimenak

Irudikatzen dituzue 700.000 pertsonaerabakitzeko eskubidea aldarrikatzenBilboko kaleetan? Imajinatzen duzuejendeak arratsalde bat jai hartuko balu gurekulturaren aldeko eztabaida batera joateko?

Garazi Goia

hutsa

hutsahutsa

Page 22: mila leiho zabalik - naiz: · egunkaria. Eskoziako indepen - dentzia erreferendumaren os - tean ikusi zuen argia aipatu berripaperak –urte bereko aza - roaren 24an hain zuzen –,

herritarrak

Duela 24 urte,Gasteizko insti-tutu bateko la-gun talde batek«zarata egitenhastea» erabaki

zuen, inolako pretentsiorik gabe.Eta hasi baziren, hasi ziren. Zen-bait hilabeteren buruan, maketabat grabatu zuten, ezusteko arra-kasta izan zuena, eta oholtzarikoholtza hasi ziren, lehenengodiskoa argitaratu arte hiruzpalauurte joan ziren arren. Kontura-tzerako, baina, Betagarri euskalmusika talde erreferentziala zen,Euskal Herrian eta kanpoan.Milatik gora kontzertu eman

zituzten 22 urtean, eta, bi urtekoisilaldiaren ondoren, Lakuntzan,Hatortxu Rock jaialdi erral-doian, beren azken kontzertuaeman zuten joan den uztailaren28ko gauean. Eta ez zuten hutsegin gazte andanaren aurrean,beren ibilbide luzearen mailarieutsita. «Esker hitzak baino ezditugu», esan zuten euskal pre-so politikoen aldeko jaialdiarenantolatzaileek, «oholtza gaineaneta haietatik kanpo Betagarrikerakutsi duen elkartasuna» go-goraraziz.Iñaki Ortiz de Villalbak ez du

soberako aurkezpenik behar. Bi-zitza erdian ahotsa jarri diontaldearen ibilbideaz jardun duGAUR8rekin, euskal musikan lo-rratz nabarmena utzi duen eta-pa horretaz eta haren amaieraz,baina baita berri baten hasierazere, dagoeneko abian baitu berehurrengo proiektua.

Hatortxu Rockeko kontzertuaetapa baten bukaera izan zen.Agian, nolabait, horrela izan zen,azken finean Betagarri aparkatu-ta utzi dugu-eta guztiok. Badaki-zu, gauzak bukatzen direnean,beste batzuez hasten zara pen-tsatzen. Betagarrirekin, pentsaia-ia 22 urte eman ditugula, az-kenengo bietan jotzeari utzi ge-nion-eta. Ikusten genuen taldeakere aire apurtxo bat behar zuelaeta arnasa hartu behar genuela

guztiok. Bi urte horiek hausnar-tzeko izan ziren, eta hausnarketahorren bueltan, uztea erabakigenuen.

Hala ere, Hatortxu Rocken jo-tzeko elkartu zineten.Bai, lehendik hitzartuta zegoen.Jaialdi horrek izan behar zuenagian garai berri bateko lehenkontzertua edo garai zaharrekoazkena. Azkenean bigarrena izanzen. Horrela erabaki genuen de-non artean, ez jarraitzea Betaga-rrirekin. Ez dago zergati nagusibat, baina asko daude; azken fi-nean, beste bide batzuk jorratzeaerabaki genuen. Hatortxukoaoso hunkigarria izan zen, osokontzertu polita; batetik, ObrentPas-ekin eta hainbat euskal tal-derekin partekatu genuen ager-tokia, eta, bestetik, kontzertua-ren, jaialdiaren motiboa guztizbihotzekoa zen, eta guk oso gus-tura egin jo genuen horrelakomarko batean.

Esanguratsua da Betagarrik be-re azken kontzertua aldarrika-pen marko batean egin izana.Zuen ibilbidean argi utzi duzuealderdi hori.Bai, noski. Guk badakigu nondikgatozen, eta, nolabait, garai ba-teko semeak gara. Hainbat itu-rritatik edan genuen, ez baka-rrik letren edukiak jorratzeko,baizik eta musikarena ere bai;beti izan dugu kontuan bestebatzuek egindako bidea, ezta?Gu 90eko hamarkadan garran-tzitsuak izan ginen, 2000koanere bai, eta Katalunian baduguiragan bat oso esanguratsua.1.030 kontzertu inguru jo ditu-gu, eta horietatik Katalunian300 inguru izango ziren. Gukzenbait uda eman ditugu Kata-luniatik atera gabe. Orduan Ka-talunia Euskal Herrira begira ze-goen. 2000. urtean, pentsa zerarrakasta genuen han, gure zu-zeneko bat bertan grabatu ge-nuela: “Zuzenena”. Zuzenena, bizentzutan: zuzenekoena etaegokiena. La Mirona aretoan, Gi-ronan, grabatu genuen, 2004.urtean, uste dut. Izugarrizkoarrakasta zuen Betagarrik Kata-lunian, bere musikagatik, trans-mititzen zuelako, baina baitaeuskal talde bat zelako, euskaraz

abesten zuelako; kataluniarrekantzekotasun bat ikusten zuten.Orain badirudi guztiz alderan-tziz gertatzen dela, euskaldunokKataluniara begira gaudela, etaseguruenik hainbat talde erebai. Gure historian, Katalunia eta

han grabatutako diskoaren kon-tuaz gain, beste gauza aipagarriasko izan dira. Japonian izan ga-ra, Alemanian eta Suitzan 60kontzertu inguru egin ditugu,euskara oro har Europan zehareraman dugu... Europan esangu-ratsuak izatea oso garrantzitsuazen guretzat. Gogoan dut betiiragartzen zutela Betagarri tal-deak Francok debekatu zuenhizkuntzan abesten zuela. Ale-manian oso kezkatuta zeudenGernikarekin, horren jabe bazi-ren; ez ziren nazionalisten osolagun, ordea. Haiek, ezkertiarrekbatez ere, naziekin lotzen zutennazionalismo guztia, eta zusaiatzen zinen nazionalismoakez duela zertan baztertzaileaizan azaltzen, nazio bat aldarri-katzea faxismoarekin lotzenduen ideia horri aurre egiten...Eztabaida sakonetan sartzen gi-nen Alemanian!

Garrantzitsua da kanpoanabestea?Oso garrantzitsua, niretzat inte-resgarriena. Kanpora ateratzea,zure musika kanpora ateratzea,gauzak partekatzea, hitz egitea,beste herrialde batzuetan nolabizi diren ikustea, han lagunaketa ezagunak izatea... oso abe-rasgarria da. Azken batean, tal-dea bai, jakina, musika egitea,jotzea eta abar ondo dago, bai-na, nire ustez, Betagarrik eginduen gauzarik garrantzitsuenakanpokoekin, ez bakarrik Kata-luniakoekin, baizik eta Europa-ko eta beste leku batzuetakojendearekin, Madril, Valladolid,Espainiako beste herri eta hiribatzuetako kideekin parteka-tzea, gertutasun bat izatea, el-kartasun bat sortzea izan da.Haiek esandakoa da: «Guk ereEuskal Herria maite dugu, zue-na bezalako taldeak maite ditu-gu». Eta hori, pentsa, garai nahi-ko latzetan esaten ziguten.Taldeak eman digun onena ha-rreman horiek izan dira.

«Letrak eta musika jorratzeko,beti izan dugu kontuan beste

batzuek egindako bidea»

IÑAKIORTIZ DE VILLALBA

Hatortxu Rock jaialdian eman zuten

kontzertu gogangarria Betagarriren agurra

izan zen. Taldeko abeslari Iñaki Ortiz de

Villalbak proiektu berri bati ekin dio jada.

Xabier Izaga Gonzalez

BETAGARRIKO ABESLARIA

Page 23: mila leiho zabalik - naiz: · egunkaria. Eskoziako indepen - dentzia erreferendumaren os - tean ikusi zuen argia aipatu berripaperak –urte bereko aza - roaren 24an hain zuzen –,

2017 | iraila | 30

GAUR8• 22 / 23

Oker ez banago, zure bokazioaez zen musika, ezta?Ez, ez, inondik inora! Guri musi-ka gustatzen zitzaigun, eta garaihartan Gasteizen talde gutxizeuden, are gutxiago euskarazkantatzen zutenak. Zeudenakpunk eta heavyak ziren. Gureerreferentea Gasteizen, argi etagarbi, Hertzainak izan ziren; nihaien jarraitzaile sutsua nin-tzen. Beraz, haien kontzertueta-ra joaten ginen, eta, azkenean,euskal musika osoari erreparatugenion. Ska gustatzen zitzaigun,euskaraz abestea gustatzen zi-tzaigun, institutuko lagun taldebat ados jarri ginen horren in-guruan eta Betagarri taldea sor-tu genuen, inolako asmo berezi-rik gabe…

Baina nahi gabe ere...Nahi gabe, bai. Guk hiru urteeman genituen maketa batekin,baina jendea gure kontzertueta-ra joaten zen. Eta inork ez zigundisko bat grabatzerik eskaini.

Maketa hark izan zuen arra-kasta ere ez zenuten espero,nonbait.Ez, ez. Ni harrituta geratu nin-tzen, esate baterako, Galiziakotipo batek deitu zidanean, ma-keta hori jarrita, bere aretora jo-tzera joan behar genuela esate-ko. «Hau zeharo flipatuta dago»,pentsatu nuen nik momentuhartan, baina ikusi genuenoihartzun handia izan zuela.

Azken batean, lagun talde batzineten.Bai, baina handik eta hemendikdeitzen ziguten eta gu joan egi-ten ginen. Edonola ere, lehenen-go diskoa ateratzea kostatu eginzitzaigun, eta pentsatzen ge-nuen beste talde batzuek, hain-beste jotzen ez zutenek eta ho-rrenbesteko arrakastarik ezzutenek, diskoa ateratzen zutelaeta guk ez genuela horretarakoeskaintzarik. Egia esan, ez ge-nuen eskaintzarik. Azkenean,Mil a Gritos Records, SoziedadAlkoholikakoen diskoetxea sor-tu zen eta hainbat talde bultza-tu zituen, tartean gu. Lehen dis-ko hark [“Betagarri”], hedapeneta oihartzun handia izan zuen,eta bidean jarri gintuen.

Eta ezinbesteko erreferentziabihurtu zineten Euskal Herrikomusikan.Arabarrak izanda gainera! Etanire ustez, taldeak Araban eragi-na izan zuen, gazteengan etajende askorengan… Tira, hau eznuke nik esan beharko, etaagian gehiegi esatea da, bainaAraban gauzak ikusteko mo-duan gazteriaren zati bateaneragina izan du Betagarrik, bes-te hainbat euskal taldek bezala.

Ez dakit zeuk esan behar duzunala ez, baina badirudi hala dela.A, eta guk ez dugu inongo kon-plexurik izan arabarrak garelaesateko; harro, gainera!

Izenetik hasita. Bi adieratan,gainera, ikatza egiteko txondo-rrari botatzen zaiona eta bestea.Hedabideetan askotan gaizki ja-rri dute: “Betagorri”, ”Betiega-rri”, ”Betegarri”… era guztietara“Betagarri” izan ezik. Jakina, jen-deak ez zuen hitza ezagutzen,baina Araban bai, erabiltzen da,gure amak eta amamak Eharin[Gasteiz ondo-ondoko herrix-kan] erabiltzen zuten “sua bizi-

tzea” adierarekin, haizearen bi-dez edo egurra botaz: «emaiozubetagarri». Eta erdararekin na-hastuta ere erabiltzen da: datemás betagarri, “bizkortu adi”,alegia. Eta hori gelditu zengehienbat. Txondorrari dago-kiona Kanpezu eta Mendialde-tik kanpo ez da oso ezaguna.

Egin duzue etapa honen balan-tzerik?Lehen esan dizudan bezala, haunire bizitza izan da, ez bizitzaosoa, baina erdia bai. Eta istorio-ak eta pasadizoak eta gorabehe-rak milaka izan dira, onak etatxarrak, denetatik izan dugu.Ezingo nuke bakar bat nabar-mendu. Ez dakit, esaterako, go-gora datorkit Japoniako aretobat, jendez bete zen, gu euska-raz kantatzen, hemen funtzio-natzen zuen ikuskizun bat es-kaini eta han ere funtzionatzenzuela ikustea… Letra ulertu gabeere, gure musika ulertzen zutelaeta dantzan ari zirela ikusteaizugarria izan zen. Eta izugarriaizan zen, halaber, hemengo[Gasteizko] gaztetxean egin ge-nuen lehen kontzertua, edo Ma-

drilen jotzea, Caracol aretoanadibidez, edo gune okupatu ba-tean eta milaka lagun euskaraz-ko abestiak entzuten, non etaMadrilen. Horrelako gauzek ha-rritu egiten zaituzte, eta betikogelditzen dira. Gasteizko jaietan,Foru enparantzan edo txosne-tan jotzea ere, familiakoak kon-tzertuetan ikustea... Nire gura-soek ez dakit zer pentsatzenzuten, beharbada ezkontzetaneta jaunartzeetan jotzeko taldeaginela-edo! «Ea gure mutilak zeregiten duen» etorriko ziren le-hen aldiz. Flipatuta geratu ziren.

Nola erabaki zenuten egingozenuten musika mota? Betagarri nolabait berezia izanzen musika berezia egiten zuela-ko. Esate baterako, gu Katalunia-ra joaten ginen eta bagenekienhan oso gustukoa zutela ska, bai-na ska klasikoa, ska jamaikarra.Guk ska, rock eta punk musikaknahastu nahi genituen, eta uz-tarketa horretatik, lelo akuila-tzaileetatik, rocketik, metaletatikzerbait berezia sortu zen, entzu-tean «hau Betagarri da» esatenzenuena; erritmoa, soinua, aho-

«Hatortxukoa oso

hunkigarria izan

zen, oso kontzertu

polita; batetik,

Obrent Pas-ekin eta

hainbat euskal

talderekin

partekatu genuen

agertokia, eta,

bestetik,

kontzertuaren,

jaialdiaren motiboa

guztiz bihotzekoa

zen»

“Argazkiak: Juanan RUIZ eta Iñigo URIZ | ARGAZKI PRESS

Page 24: mila leiho zabalik - naiz: · egunkaria. Eskoziako indepen - dentzia erreferendumaren os - tean ikusi zuen argia aipatu berripaperak –urte bereko aza - roaren 24an hain zuzen –,

herritarrak

tsa… horregatik zen nolabait be-rezia. Eskaini genuena ez zen be-tikoa, barrutik sortutako gauzabat izan zen, eta taldeak bazuenarrakasta zuzenean. Orduan, he-men, Euskal Herrian, martxa etadantzatzea gehienbat trikitiarenbidez ezagutzen genuen. Horre-gatik 90eko hamarkadan Skala-riak eta Betagarri zentzu horre-tan bi talde esanguratsu izanziren. Negu Gorriak jotzeari utzi-ta zegoen ordurako, beranduxea-go Fermin hasi zen… baina NeguGorriak mestizajean ikaraga-rriak ziren: ska, reggae, hardco-re… Erraztasun hori zuten. Guska eta rockean finkatu ginenapur bat, eta ildo horretatik jogenuen.

Diozunez, ahotsak eta metalekere ezaugarritu dute taldea.Bai. 90eko hamarkadan ez zego-en metaldun bandarik. Potatozegoen, baina Potato reggaeazen, oso patxadatsua, erdaraz…eta Betagarri euskal munduaren-tzat pizgarri bat izan zen. NeguGorriak taldean eta Kortaturen“Azken guda dantza”-n ere ba-zeuden metalak, eta guk hasiera-tik metalak erabili genituen, etaondoren talde askok erreparatuziguten guri eta Skalariei berentaldeak egiteko, metalak sartze-ko, hala nola E.T.S., Skakeitan,Itziarren Semeak, Ze Esatek!...Egun talde esanguratsuak dira,astebururo jotzen ari direnak.Vendetta Skalariak-en ondoren-goa da, baxu jotzailea talde ho-rretakoa zen, bateria ere azkentxanpan horiekin ibilia... eta ba-dakit ETSko abeslaria gure kon-tzertu guztietara etortzen zela...

Lehenengo diskoa grabatzeakostatu zitzaizuen, baina gero,alderdi horretatik ere, taldeemankorra izan zarete. Bai, gutxi gorabehera bi urteanbehin disko bat grabatu izan du-gu.

Kanpoan, esan bezala, asko ibi-li zarete, batez ere Katalunian,eta, 2000tik aurrera, gehiago.Argentinara eta Ameriketako Es-tatu Batuetara euskal etxeen bi-tartez joan ginen. Boisen BerriTxarrak taldearekin batera jogenuen. Alemanian harreman

onak egin genituen, hango dis-koetxe batek disko bat argitara-tu zigun eta proposatu zizkigunbirak onartu genituen. Guk or-duan kanpoan jotzeko txipa ge-nuen, eta harremanak badituzueta jotzeko baldintzak baldinbadaude, joan egiten zara, ez?Oso zaila zen Euskal Herritikateratzea, eta galera handirik ezzegoen bitartean… eta ez zegoengalerarik, zeren, esaterako, Ale-manian lo egiteko ez genuengasturik, jaten ematen ziguten...ez, hara joateak ez zigun gastuhandirik eragiten. Eta Katalu-nian katxea genuen, baldintzaonetan joaten ginen, ez denbora

pasatzera; musikatik bizitzera,hemen bezala. Kanpora atera-tzeko, hazia bota behar da, itzul-tzeko. Askotan ez duzu lortzen.

Hemendik aurrera, zer? Eginduzu planen bat?Zerbait egingo dugu, ez? Ustedut ildo beretik jarraituko duda-la musika aldetik. Nik sortu ditu-dan kantuak beste esparru bate-ra eraman nitzake, baina ez dutnahi. Uste dut Betagarriren hala-ko jarraipena egingo dudala.

Baduzu talderik?Oraindik izena ez dago zehaztu-ta. Zenbait lagun disko bat gara-

tzen laguntzen ari zaizkit, abes-tiak egiten ari gara. Eta hor ga-biltza Enriko Rubiños, Vende-ttako bateria-jotzailea, RubenAnton talde bereko tronpetista,Andoni Garcia Matxain, Lauro-ban eta Emon taldean egonda-ko gitarra-jotzailea, Julen Ba-randiaran Txiki baxu-jotzailea,Izaro bakarlariarekin jotzen aridena... Ikusten duzunez, guztiakdira gipuzkoarrak, Ruben An-ton Vendettako tronpetista [na-farra] izan ezik . Ruben ereproiektuan sartuko da-eta .Oraingoz diskoa prestatzen arigara, eta gero ikusiko dugu tal-dean gelditzen diren, berenproiektuekin bateragarria den…Nik musikariak behar nituen,hauekin banuen harremana,batez ere Enriko eta Rubenekin,lagunak gara-eta, hainbat leku-tan elkartutakoak. Badakit mu-gak daudela, beste proiektu ba-tzuetan daudela eta berentaldeek lehentasuna izango du-tela. Sanferminetan esan nien,gaupasa batean, nirekin jotzekoprest egongo ziren, eta esan zi-daten: «Iñaki, apuntatzen ga-ra». «Ziur zaudete? Begiratu zerordu den…», esan nien nik, etaeurek baietz, baietz. Eta hor ga-biltza kantuak prestatzen, Tolo-sa eta Gasteiz artean. Ikusikodugu zer fruitu ematen duen...

Beraz, momentuz proiektua la-gun arteko disko bat egitea da,eta, gero, gerokoak.Horixe da. Ez dakit, litekeena daahal izanez gero udara begiraproiektu hori defendatzea… iku-siko dugu.

Durangorako prest egongo da?Ez, ez dugu astirik. Gainera,oraindik tronboia falta zaigu.Tronboia airean da [barrez].

Zer-nolako sentsazioak dituzu?Oraindik entsegu gutxi egin di-tugu, baina badakit oso musika-ri onak direla. Nik baditut kan-tu batzuk eginda, eta letrekinOnintza Enbeitak lagundukodit. Onintza ETBko programabatean ezagutu nuen, eta ondo-ren Whatsapp bidez galdetunion letra batzuk egiten lagun-duko zidan. Berak «jakina!»erantzun zidan.

«Zenbait lagun

disko bat garatzen

laguntzen ari

zaizkit, abestiak

egiten ari gara»

Page 25: mila leiho zabalik - naiz: · egunkaria. Eskoziako indepen - dentzia erreferendumaren os - tean ikusi zuen argia aipatu berripaperak –urte bereko aza - roaren 24an hain zuzen –,

2017 | iraila | 30

GAUR8• 24 / 25

hutsa

Eztabaida zaharra da. Ez zaizkit inoizgustatu edozein kausa politikorenalde edo kontra manifestuak sina-tzeko prest dauden intelektualak;

ez dakit zergatik duten filosofo, idazle etaartistek auzi politiko baten aurrean zorroz-tasun gehiago, esate baterako, sendagileek,suhiltzaileek edo harakinek baino. Urteakeman ditut idazle eta artistei elkarrizketaluzeak egiten, eta, bakoitza berean miresga-rriak, apartak eta are jenialak izan badaitez-ke ere, beren esparrutik ateratzen direneangalduta ikusi ditut, beste gremio batzueta-koak bezain galduak bai behintzat. Kataluniako procés-aren aurrean lehenik

eta erreferendumaren aurrean ondoren, ba-dirudi intelektual guztiak mobilizatu dire-la. Aurretik ere zerrendak egon ziren aldeeta kontra. Hilaren 17koa izan da mediatiko-ena: “Erreferendum-tranparen” aurkako

manifestu bat aurkeztu zuten Madrilen ez-kerreko 960 intelektualek. Tartean izenhandiak: Marse, Isabel Coixet, Cristina Al-meida, Cercas, Montero, Martinez de Pisoneta asko miresten ditudan idazle batzuk erebai tartean, Millas eta Marias, esate batera-ko. Manifestuaren sinatzaileok Parlament-aren lege tramitazioak juzgatzeko orduanzeinen eskakizun demokratiko zorrotzak zi-tuzten ikusita, neure buruari galdetu nionea non egon ote ziren 2006an Parlamenthorrek Estatutuaren erreforma tramitatu,Madrilgo Kongresutik pasatu, erreferendu-mean onartu eta lau urte geroago Konstitu-zionalak erabat inausita utzi zuenean. Manifestua kaleratu eta hamar egunera

kontseilaritzetako goi-karguak atxilotzeko,Generalitateko diru-kontuetan esku hartueta adierazpen eskubideak murriztekoGuardia Zibila mobilizatu zenean beste ma-

nifestu bat aterako zutela pentsa zezakeennorbaitek, baina ez zen halakorik gertatu;sinaduren zerrenda gehituz joan zen aitzi-tik, eta bi milatik gora izatera iritsi. Onar-tzen dut kausa bat arriskugarria denean, ja-zarpen baten mehatxua dagoenean edoiritzi publikoaren kontrakoa denean behi-nik behin, sinadura batek izan dezakeelameriturik. Meritua tristea da, ordea, edozer-tarako prest dagoen Estatua alde duzunean.Kataluniarrek kulturako ordezkarien bes-

te zerrenda batekin erantzun dute etahauek ere bi mila izenera iritsi dira. Mun-duan zehar zientzialarien zerrenda bat egi-ten ari omen dira erreferendumaren alde. Jendeak zerrendak egiteko duen grina

ikusirik, ez legoke gaizki independentzia-ren aldekoek eta kontrakoek zerrenda banaegingo balute Katalunian. Botoa ez zen se-kretua izango, baina bai argigarria. •

hutsa

Sinaduren gerra

Joxean Agirre

hutsa

Datorren hilabeteak, urriak, egunseinalatu asko dizkin guretzat.Edo seinalatuak ditun lotzen gai-tuzten familia soketan behin-

tzat. 6an, sei urte beteko ditun etxekoosaba hil zela. 12an, 62 egingo dizkin ai-tak. 17an, lau urte beteko ditun amarenaldeko aitona hil zela, eta 26an, 50erahelduko dun ama. Egun seinalatu horieiguztiei, ordea, beste bat gehituko dienhik. Urriaren 4an alde egingo baitun pu-tzuaren beste aldera, duela lau urte beza-la, han egongo haiz urriko eta datozen hi-ruzpalau hi labeteetako egunseinalatuetan.Baina urriaren aurretik, hire bizitzan

beste egun seinalatu bat sortzeko boka-zioa izan dinagu kuadrillako neskek.

Gaurkoa izango dun egun hori, misteriohandirik baliatu ez badugu ere, agurtze-ko afaria eta parranda antolatu ditugula-ko. Misteriorik eza nire izaeraren partedun, badakin kosta egiten zaidala ilusioaegiten didaten gauzak isilpean edukitzea.Eta uste dinat hik ere nahiago dunala,guztia sorpresan jasotzea baino, zenbaitxehetasun kontrolpean izatea.Hiretzat abenturaren hasiera izango

dena, etxekoren batentzat atzerako kon-taketa ere izango dun: amak, seguru as-ko, joan orduko jarriko din atzera kontuamartxan; eta hasiko dun itzultzeko zen-bat egun, aste, hilabete falta diren konta-tzen. Nik ahal dunan ondoen pasatzeaopa dinat, ahal dunan gehien gozatzea,egunerokotik ihes egiteko hartu nahi du-

nan distantziak itzuleran gauzak besteera batera ikusteko perspektiba ematea.Bitartean, ea norekin partekatzen ditu-

dan edozein taberna eta jatetxetako pla-terak. Ea norekin komentatzen ditudanBECeko finaleko eta hara arteko saioeta-ko bertsoaldiak. Ea nork bidaltzen dizki-dan Interneteko deskontu orrietan ikusi-tako eskaintzak. Behintzat, Whatsappezkomunikatzeko aukera izango dinagu,GIFak bidaltzeko obsesio zoroa sartzenzaidanerako ondo etorriko dun. Badizkinagu egun batzuk hi joan aurre-

tik eta itzultzen haizenean ere izango di-nagu zertaz aritu. Bitartean, gozatu! Erri-me musika ta ldeko lagunek diotenbezala: «Libertatea delako zeri lotu hau-tatzea». •

0hutsa

Loturen libertateaNekaneZinkunegiBarandiaran

Page 26: mila leiho zabalik - naiz: · egunkaria. Eskoziako indepen - dentzia erreferendumaren os - tean ikusi zuen argia aipatu berripaperak –urte bereko aza - roaren 24an hain zuzen –,
Page 27: mila leiho zabalik - naiz: · egunkaria. Eskoziako indepen - dentzia erreferendumaren os - tean ikusi zuen argia aipatu berripaperak –urte bereko aza - roaren 24an hain zuzen –,

2017 | iraila | 30

GAUR8• 26 / 27

NEKAZARITZA ETA ELIKADURA EKOLOGIKOA

EHKO Kolektiboaren marigo-rringoa Gasteizen iraganenden Bionekaraba azoka eko-logikoan ikusten ahalko du-gu heldu den urriaren 7an.EHKO Euskal Herriko bioba-

serritar akroekologiko eta herritarrenkolektiboa da. Muga administratiboengainetik, Euskal Herriko biolaborariakbiltzen dituena. Zehatz mehatz defini-tzea zaila bada ere, agroekologian oina-rritzen den nekazaritza eredu bioekolo-gikoa bultzatu nahi du.EHKOren amona mantangorria ager-

tzen den aldiro, seguru egon begi bistanduzuen hori ekologikoa, bertakoa, etxal-dekoa eta herrikoia dela. Eta, hain zuzen,katalingorria erakusten duen identifika-tzaile bat sortu du EHKO Kolektiboak,gaur egun Euskal Herriko 64 etxaldekeskuratu ahal izan dutena.Identifikazio tresna honek laborantza

bioekologikoa, bertakoa, etxaldekoa etaherrikoia egiten duten Euskal Herrikobiobaserriak identifikatzen eta ezberdin-tzen ditu. Identifikatzaileak etxaldeakbere osotasunean identifikatzen ditu etaondorioz ez da produktuari emana zaionlabel bat.EHKO zigilu hori eskuratzen duen

etxalde oro lan kolektibo baten egiterakonprometitzen da, Europako araudiekologikoari gehitutako arauak errespe-tatzera, sistema bioindustrialetatik des-berdintzeko eta baserritar/herritar ha-rremana ziurtatzeko.Etxalde batentzat EHKO identifikatzai-

lea eskuratzeko lehen baldintza, Euro-pak proposatzen duen biozigilua lortzeada gutxienez. Eta horren ondoren, EHKOKolektiboaren barne araudiak agroeko-logian oinarritutako arau zorrotzagoaketa ainitzagoak gehitzen dizkio. Onar-pen komisio bat sortua izan da etxalde-en identifikazio egitasmoa ziurtatzeko.Komisio hori bost lagunek osatzen dute,tartean EHKO Kolektiboko talde eragile-ko kideak eta baita herritarrak ere. Onar-

pen komisioak kide laborarien jarraipe-na egiten du eta zalantzazko kasuak az-tertzen ditu.Baina zer eta nola aztertzen du komi-

sioak? EHKOren identifikatzailea habianjartzeko, konpromisoen agiri bat ma-rraztua izan da nekazarien arteko hain-bat bilkura eta gero (arlo ezberdinak bil-duak izan dira nekazarien artean) .Konpromisoen agirian, etxaldeak EHKO-ren irizpideak betetzen dituela eta Ko-lektiboarekiko eskatzen diren konpro-misoak hartzen dituela sinatzen du.Orotara zazpi konpromiso eta hazkun-tza, agronomia, salmenta eta alde sozia-la jasotzen dituzten hamabosten batbaldintza biltzen dituen dokumentua dakonpromisoen agiria.

Eta EHKO Kolektiboaren lana ez daidentifikazio lan horretara soilik muga-tzen. Identifikatzaile huts bat baino as-koz gehiago da EHKO, gure gizartearenantolaketa itzulipurdikatu nahi duen go-goeta da.Zeintzuk dira itzulipurdi horren hitz

gakoak? Elikadura burujabetza, energiberriztagarrien garapena, nekazari txi-kien biderkatzea, gure kontsumo ohitu-ren aldaketa, bertako ekoizpena bertako-entzat, baserritar nekazaritza herrikoia.Gogoeta ildoak ez dira eskas eta agroe-

kologiak bizitzaren arlo anitz kontuanhartzen dituelako erran genezakeproiektu politiko bat dela, jendartearenbizi antolaketa proposamen berri bat jo-rratu nahi duena.

Agroekologiaren aplikazioaren beha-rra gero eta begi bistakoagoa da, berezikitxirotasuna pairatzen duten herrietan.Funtsezko eztabaida bilakatzen hasi damaila ezberdinetan.Euskal Herrian bertan ere, saia gaite-

zen amona mantangorriari bere espa-zioa eskaintzen!Hurrengo hitzordua Gasteizen izanen

da, urriaren 7an. Izan ere, Bionekarabamerkatu ekologikoak EHKO Kolektiboaribertan izateko gomita luzatu dio. EHKOrekin batera, Euskal Herriko

biharko Basa Herria izan gaitezen!

Nora hoa, marigorringo, amonamantangorri, katalingorri?

HUTSA

ENEEK

ENEEKEuskadiko Nekazaritza eta Elikadura

Ekologikoaren Kontseilua

Page 28: mila leiho zabalik - naiz: · egunkaria. Eskoziako indepen - dentzia erreferendumaren os - tean ikusi zuen argia aipatu berripaperak –urte bereko aza - roaren 24an hain zuzen –,

herritarrak

Hilabete hasie-ran jarrizuen mar-txan, hama-laugarrenez,“Norteko Fe-

rrokarrilla” Euskadi Irratian.Zientziaz eta teknologiaz ari-tzen da bertan GuillermoRoa –ostiral iluntzez eta, errepi-kapena, larunbat eguerdiz–.“Teknopolis” Euskal Telebistakosaioan ere aritzen da ElhuyarFundazioko komunikatzailea.Berez “Norteko Ferrokarrilla”irratsaioak 21. denboraldia abia-tu du, Roaren aurretik Pili Kal-tzada, Lurdes Ansa eta Oier Ara-olazak gidatu baitzuten. Guillermo Roa da bere izena

baina ia jende guztiak Willy dei-tzen dio. «Haurra nintzela esko-lan ingeleseko irakaslea hasi zenWilly deitzen eta horrekin gera-tu naiz. Pentsa, aitak ere Willyesaten dit!». Kimikan doktoreada eta Elhuyar Fundazioan egi-ten du lan 1999. urteaz geroztik.«Doktoretza egiteak balio izanzidan konturatzeko ez nintzelaikerlari ona, hori ez zela nire es-parrua. Dibulgazioak, berriz, as-koz gehiago tentatzen nindueneta horrela iritsi nintzen Elhu-yarrera». Hasieran aldizkariantestu dibulgatzaileak idazten zi-tuen nagusiki. Eta horretan arizela iritsi zitzaion irratira saltoegiteko aukera. «Oierrek uztea erabaki zuene-

an, Elhuyarren galdetu zigutenea gutako norbait animatukoote zen. Nagore Rementeriak etabiok altxatu genuen eskua. Eza-gutzen genuen irratia, kolabora-zioak egitera joaten ginen, etagustatzen zitzaigun». Urtebeteinguru eman zuten Nagorek etaGuillermok Oierren ondoanirratiko martxa barrutik ezagu-tzen, eta, 2004ko irailean, saioa-

ren gidaritza hartu zuten. Nago-re Rementeriarekin batera biz-pahiru urtez aritu eta gero, ha-markada bat baino gehiago daRoak bakarrik gidatzen duela“Norteko Ferrokarrilla”. «Hasieran oso gaizki egiten

nuen. Ez zait batere gustatzenhasierako programak entzutea.Gogoratzen naiz Oier Araolazakesaten zigula gure estiloa bilatubehar genuela eta ez berea erre-pikatu. Eta nik ez nekien estiloaizatea zer zen ere. Bidean ikasidut, esatari batzuetatik eta bes-teetatik jasoaz. Euskadi Irratianbertan laguntza handia izan du-gu. Behin eskatu nion ArantxaIturberi ea bere zuzeneko pro-grama bat barrutik ikus nezake-en eta hiru ordu eman nituenbertan, isil-isilik».

IRRATIAN IKUSTEN EZ DENA

Izan ere, entzuleak irratia en-tzun egiten du, baina ez du ikus-ten hor barruan gertatzen deneta mugitzen den guztia. Magiaberezia du irratiak, kanpotik etabarrutik. «Nire lehen sentsazioaizan zen irratian beti denak ko-rrika dabiltzala, baina irribarrebatekin. Ez dakit nire lehen per-tzepzio hori egia osoa ote den.Denborarekin begiratuta, irriba-rreak agertzen eta desagertzenjoan dira. Baina egia da irratianentzuten dena baino askoz gau-za gehiago daudela. Keinu asko-ko jarduna da, oso adierazkorra.Eta esatariak etengabeko komu-nikazioa du teknikariarekin,konplize garrantzitsuak dira». Irratiko pasilloetan presaka

ibili arren, entzulearengana iris-ten den ahotsak patxada trans-mititu behar du. Egoera kontrol-pean duela kontatu behar duahots horrek. «Nire programangarrantzitsua da patxada hori.Gaueko solasaldi bat da, entrete-

nimendua, eta lasaitasuna be-har da zientziaz eta teknologiazhitz egiteko. Behin, lanera bide-an, sekulako auto istripua ikusinuen. Auto bat airean ateratzenikusi nuen. Izugarria. Pentsatunuen hildakoak egongo zirela.Zorionez, ez zen halakorik izan.Baina larrialdietara deitzea etaautora gerturatzea egokitu zi-tzaidan. Sekulako sustoarekiniritsi nintzen irratira, oso urdurieta asaldatuta. Eta presioa senti-tu nuen. Eseri eta patxada trans-mititu behar nuen, ezer ez zelapasa eta zientziarekin zorion-tsua nintzela helarazi beharnion entzuleari. Ariketa garran-tzitsua izan zen. Horrelakoakgertatzen dira». Esan bezala, ostiral iluntzetan

izaten da “Norteko Ferrokarri-lla”. «Normalean ez dugu zuze-nean grabatzen, baina batzue-tan bai. Oso giro berezia izatenda ostiral iluntzetan irratian.Isiltasuna, lasaitasuna, argi askoitzalita... asko gustatzen zait. Ba-tzuetan, baina, futbola izaten daeta gure saioa bertan beherautzi behar izaten dugu. Kirolak,batez ere futbolak, agintzen dueta ez zait oso justua iruditzen.Arrazionalki ulertzen dut eta,

infraganti

Zientzia eta teknologia kontatzen ditu, asterik aste, EuskadiIrratiko «Norteko Ferrokarrilla» saioan. Kimikan doktorea da,baina ikerketaren bideak baino gehiago tentatu zuendibulgazioarenak eta kasik bi hamarkada daramatzaElhuyarren horretan; zientzia laborategietatik atera etajendartean dagokion tokian jarri nahian.

GUILLERMO ROA

gainera, behin oso garbi esan zi-daten: ‘futbolak dirua ematendu eta zure programak ez’». Zientzia eta teknologia euska-

raz dibulgatzeak, beraz, ez omendu diru askorik mugitzen. Bestegauza batzuk mugituko ote ditu.«Desfase handia dago zientziakgizartean duen garapenaren etaindustrian duen garrantziarenartean eta kalera komunikatzendenaren artean. Inertzia histori-koa ere hor dago... egia da, halaere, badaudela dibulgazioan da-biltzan izar batzuk, jende askoerakartzen dutenak». Zientzialarian lana oso barru-

ra begirakoa izaten da. Baina az-ken urteotan asko dira laborate-gitik atera eta zertan ari direnkontatzen ari diren ikerlariak.«Nik tesia egin nuen garaian ezzitzaidan burutik pasatu ere egi-ten ikertzen ari nintzena, egitenari nintzena, kontatzeko aukera.Zertarako? Egia da hori aldatuegin dela, zientzialari asko kon-turatu dira garrantzitsua delaegiten dutena gizarteari konta-tzea. Gainera, zientzialari askokonturatu dira dibulgatzaileonak direla». Zientzia ulertzeko eta, beraz,

gozatzeko, ez da nahikoa dibul-

Page 29: mila leiho zabalik - naiz: · egunkaria. Eskoziako indepen - dentzia erreferendumaren os - tean ikusi zuen argia aipatu berripaperak –urte bereko aza - roaren 24an hain zuzen –,

2017 | iraila | 30

GAUR8• 28 / 29

tu behar izan dute, erabaki askohartu behar izan dituzte bideaneta sekulako lana egin dute».

Egindako bidea oparoa izanda, eta, egungo panorama, abe-ratsa. «Euskal Herria hain txikiaizanda, harrigarria da zenbat es-parrutako ikerlariak dauden. As-tronomiako taldeak, arkeologia-koak, biologoak, kimikariak,matematikariak, fisikariak... di-bertsitate handia dago eta jendeoso ona». Esparru oso desberdi-netako zientzialariak izanagatik,normalean tasun komun batizaten dute: ez dira konformeegoten beren egoerarekin etaprekarietatea bizi dute. «Aginta-riek asko hitz egiten dute zien-tziaren eta ikerketaren beharraz,baina gero hori ez da dirutangauzatzen. Europako hainbat to-kitan bekadunek egin dute iker-keta urte askoan. Egoera horiekmingarriak dira».

ARGITASUNA, HURBILTASUNA

Irratian hasi zenean bere estilopropioa topatzeko aholkuaeman ziotenetik joan dira ha-mahiru urte. «Dagoeneko nireestiloa dudala esan dezaket; ba-tzuek gustuko dute, eta, bestebatzuek, batere ez. Argitasunaeta hurbiltasuna garrantzitsuakdira niretzat. Azalpen bat emanbehar dudanean, entzuleak da-goeneko dakizkien gauzekinabiatzen naiz, gauza ebidentee-kin, eta gero horren gaineaneraikitzen du diskurtsoa, mailakigoz. Nire tonuaren oinarria ho-ri dela uste dut. Autokritika bategin behar dut: batzuetan den-bora gehiegi pasatzen dut gauzaebidente horiek azaltzen».

“Norteko Ferrokarrillera” gon-bidatu asko igotzen dira astezaste. «Asko nabaritzen da gonbi-datuek nire tonuarekin konek-tatzen dutenean. Gertatu izanzait gonbidatua nire jokoan ezsartzea eta gaizki pasatzea. Bai-na baita alderantziz ere. Batzue-tan ordu erdian sekulako kimikasortzen da aurretik ezagutzen ezzenuen pertsona batekin». Ki-mikari baten hitzetan, zer da bipertsonen arteko kimika? «Ikus-ten ez diren xehetasunetan oi-narritutako zerbait da».

gatzailea ona izatea. Hartzaileakere jarri behar du bere partetik.«Badago asko erabiltzen denesaldi bat ez zaidana batere gus-tatzen: ‘Azaldu nire amonariazalduko zeniokeen bezala’. Ara-zoa ez da azalpenaren zailtasu-na. Nire ustez entzun nahi due-naren jarrera da arazoa. ‘Nahizeta entzuten dudana ez dudanerabat ulertzen, jarrera irekiadaukat ahal dudana harrapatze-ko’. Hori da jarrera onena, eta, horri esker, azkenerako gauzakulertzen amaitzen duzula irudi-tzen zait. Egia da matematika,esaterako, oso-oso aurreratutadagoela eta oso puntu abstrak-tuan dagoela. Azken ikerketamatematikoa ulertzeko, asko ja-kin behar duzu matematikaz.Beharbada biologian errazagoada gauzak ulertzea, nahiz etapunta-puntako biologia konple-xua izan. Baina hartzailearen ja-rrerak dena baldintzatzen du.Eduki begiak eta belarriak ireki-ta eta egon gauza harrigarriakdeskubritzeko prest».

Eta zientzia ulertzen denean,zirraragarria da. «Pentsatzendut hori arlo guztietan gerta-tzen dela; ekonomian, histo-rian... zerbait ulertzen duzune-

an, gertaera historiko baten es-kema buruan daukazunean, jaez da testuliburu bateko izen etaurteen zerrenda hutsa, zerbaitbizia bihurtzen da eta emozio-natu egiten zara. Zientzian ber-dina gertatzen da; zeozer uler-tzen hasten zarenean, munduaulertzen hasten zara. Eta sentsa-zio hori oso berezia da. Gogora-tzen naiz Kimikako hirugarrenmailan nengoenean, nola unebatean sentitu nuen gai nintze-la, gutxi gorabehera, edozergauza zertaz egina zegoen esate-ko. Behin oinarri hori eta lasai-tasun hori buruan edukita, as-koz errazago egin nuen aurrera.Uste dut hori ez dela zientzianbakarrik gertatzen, bizitzarenarlo guztietan baizik. Abstrakziopuntu hori gainditu eta mun-dua ulertzen hasi zaren sentsa-zioa sekulakoa da».

ZIENTZIAK EUSKARAZ IKASI DU

Zientzia eta teknologia dibulga-tzea, jendartearen gehiengorairitsaraztea, modu ulergarrianeta, gainera, euskaraz. «Euska-raz dibulgatzea ez dut bizi apar-teko lan bat bezala. Egia da alorbatzuetan zailxeagoa dela eus-kal hiztunak topatzea. Baina,

normalean, egun izaten dira. Be-harbada ‘Norteko Ferrokarrilla’hasi zenean ez zen horrela. Or-duan ere baziren zientzialarienartean euskal hiztunak, bainaakaso lana ingelesez edo gazte-leraz egiten zuten. Baina geroeta errazagoa da zientziarenmunduan euskal hiztunak topa-tzea eta kolaboratzaile oso onakizan ditugu beti. Hasiera hartan,esaterako, bazen EHUn irakasletalde bat oso konprometitutazegoena dibulgazioarekin etahaiek jarri dute oinarria. Irratiraetortzen ziren arazorik gabe etaeuskaraz inork lantzen ez zituengaiak lantzen zituzten. Haienmeritua handiagoa da gureabaino. Terminologia bera asma-

[email protected]

Guillermo Roa, «Willy»inguruko gehienentzat,Euskadi Irratikoestudioetan. Oraintsuabiatu duena berehamalaugarren denboraldiada «Norteko Ferrokarrilla»saioa gidatzen. Jon URBE | ARGAZKI PRESS

«Euskal Herria hain txikia izanda, harrigarria da zenbat esparrutako ikerlariaketa zientzialariak dauden. Dibertsitatehandia dago eta jende oso ona»

«Zeozer ulertzen hasten zarenean, munduaulertzen hasten zara. Horretarako jarrera irekiabehar da: eduki begiak eta belarriak irekita etaegon gauza harrigarriak deskubritzeko prest»

Page 30: mila leiho zabalik - naiz: · egunkaria. Eskoziako indepen - dentzia erreferendumaren os - tean ikusi zuen argia aipatu berripaperak –urte bereko aza - roaren 24an hain zuzen –,

hutsa

3 BEG

IRADA:

osas

un

a /

hir

iare

n lo

(r)a

ldia

/ h

arre

man

ak Badator udazkena, zuhaitzhostoak kolore anitzezjantzita. Berdeak, ma-rroiak, gorrixkak, urre ko-loreak… lirain daude baso-ak.

Bideetan hosto mordoa jausita, hostomordoa dantzan. Gure ondotik maitedugun pertsona bat joaten denean, hos-toaren antzera eten egiten da munduhonetako harremana, baina ez betikoharremana. Gaur egun hainbat etahainbat teoriak dioten moduan, baomen dago haratago ere bizitza. Hor ba-koitzaren usteak eta fedeak dute lekua.

Baina zein ezberdina den nola etanoiz hiltzen garen. Hau da, udazken ga-raian hiltzea, zahartzaroan, aitona-amo-na bihurtuta, bizitzaz gozatu eta gureibilbidea egin ondoren edo… 40 urte be-te berri. Are eta gogorragoa da oraindik haurrak hiltzen direnean. Txikitatik ja-sotzen dugun ideia da denok zahartza-roan hilko garela, eta gu gure seme-ala-ben aurretik. Hori baita bizi legea!Baina, tamalez, askotan naturak bere le-ge zaharrak puskatzen ditu, eta gure se-me-alaba txiki naiz nerabeen heriotzariaurre egin behar diogu, zurbil.

Gerta daiteke ere udara goxoan, hel-duaro eztian, 48 urterekin joatea. Etahori ere ez zaigu ondo etortzen, maitedugunaren heriotza normalean inoiz ezzaigulako ondo etortzen.

Lagun baten semea moto istripuz hilzen, eta emakume batek esan zion bestebati: «Hil zen bihurgune hori ez zen, ba-da, bihurgunerik txarrena». Eta askotanlanera noala pentsatzen dut nire baitansemea hiltzen den bihurgune hori delazalantzarik gabe munduko bihurguneguztien artean txarrena.

Nola hiltzen garen ere garrantzitsuada dolua lantzeko garaian. Heriotzanaturala izan den, hildakoak bere bu-ruaz beste egin duen, lan istripu edogaixotasun bat izan den tartean, in-darkeriarik izan den… Izan ere, doluazgain beste emozio batzuk nahastu dai-tezke (amorrua, kulpa…), eta, ondorioz,dolua asko korapila daiteke, edo ez.

Eta buruari bueltaka hasten garabehin eta berriro, zurrunbilo bat baili-tzan. «Zergatik ez nion esan hura? Eta

beste hura? Zergatik haserretzen nin-tzen hainbeste? Zergatik gertatu zaioberari? Bi umeren aita gaztea zen...». Etadenboraren poderioz, laguntza handizeta indarrak lagunduta, galderoi pixka-naka-pixkanaka erantzunak ematen jo-aten gara. Eta galderetatik onarpenerapasatzen gara. Batzuk lehenago eta bes-teak beranduago, bakoitza bere tempopropioan.

Udazken koloretan Iratiko basoanegon daitezkeen kolore adina modudaude dolua egiteko. Eta denak dirazilegi. Batzuetan joera izaten dugu bes-teen doluak epaitzeko; «gizona hil zaioeta beste batekin ikusi dut», «semea hileta ez du negarrik egiten», «bi urte pasadira eta dagoeneko buelta emanda be-har luke»… eta justu horrek ez digu la-guntzen. Gure dolua gurea da eta lagun-tza da behar duguna: norbaitek atea joeta kroketa batzuk eskaintzea, haurrakikastolara eramatea, terapiara joaten la-guntzea. Besarkada isilak, belarri goxo-ak isilik entzuten dutenak, eta, batzue-tan, isiltasunean alboan egoten dakitenpertsona zoragarriak…

Modu berean dolu mota asko daude:banaketak, heriotzak, herri aldaketak,

lan aldaketak…. eta bakoitza pertsonahorrentzat garrantzitsua. Dolua landu eta banaketa hori onartu eta asimilatze-arekin batera, berriz dator bizitza, natu-rak egunero oroitzen digun bezala, jaioeta hil egiten garelako eta direlako…Udazkenaren eta neguaren ondorenudaberria baitator! Benito Lertxundikkantatzen duen bezala...

Udazken koloretan, landen lurrinak zeharkatuz, hitaz oroit eta higan nauk.

Zuhaitz biluziaren gerizpean orpondoa, orbelaren hilobi, horiz eta gorriz dena lokarturik, dena lokarturik.

Eskuratu hostoa xume bezain eder, hain soila bere heriotzean, zuhaitz guztiaren bizkortasunez hain betea, non erortze honen duintasunak hiri kantatzera naraman.

Badator udazkena, basoak kolorez janzten diren sasoia. Jagoba MANTEROLA | ARGAZKI PRESS

Udazken koloretan...

Ana Elosegi SernaHarremanak Hezkuntza Elkarteko kidea

Page 31: mila leiho zabalik - naiz: · egunkaria. Eskoziako indepen - dentzia erreferendumaren os - tean ikusi zuen argia aipatu berripaperak –urte bereko aza - roaren 24an hain zuzen –,

2017 | iraila | 30

GAUR8• 30 / 31

AGIRRE, COMPANYS ETA KATALUNIAKO ERREPUBLIKA

Juantxo EGAÑA

BRANGULI. ARXIU NACIONAL DE CATALUNYA

1934. urteko urriaren 6an, Generalitateko presidente Lluis Companysek, Kataluniako Errepublika aldarrikatu zuen. Gobernu espai-

nolak gerra egoera deklaratu eta Companys eta bere kontseilariak atxilotu eta kartzelatu zituen. Epaitu egin zituzten eta 30 ur-

teko kartzela zigorrera kondenatu, altxamendua leporatuta. 1936. urteko otsaileko hauteskundeak eta gero amnistia eman zie-

ten. Gerra zibil bete-betean, 1937ko uztailaren 22an, Jose Antonio Agirre lehendakariak Bartzelonara bisita ofiziala egin zuen,

Generalitateko presidente Lluis Companys berak gonbidatuta. Generalitatean bertan eta Bartzelonako udaletxean egin zioten

harrera eta Agirre zenbait kontseilarirekin elkartu zen Kataluniako euskal delegazioan. Goiko argazkian, ezkerretik eskuinera, Ma-

nuel Irujo, Lluis Companys, Carme Ballester, Jose Antonio Agirre eta Maria Zabala ageri dira, 1937ko uztailaren 24an Montserrate-

ra egindako bisitan. Josep Brangulirena da argazkia. Katalunian –eta bereziki Bartzelonan– Errepublika garaian eta Gerra Zibilean

gertaturikoak bere kamerarekin zorrotz jaso zituen argazkilari horrek. “La hormiga de oro” eta “La Vanguardia” argitalpenetan ari-

tu zen, besteren artean.

Page 32: mila leiho zabalik - naiz: · egunkaria. Eskoziako indepen - dentzia erreferendumaren os - tean ikusi zuen argia aipatu berripaperak –urte bereko aza - roaren 24an hain zuzen –,

97

71

88

76

75

00

1

70

93

0