mila leiho zabalik - naiz.eus · ingurumena, krisiaren ezkutuko kaltetua azken urte ot an gizarteak...

24
INGURUMENA, KRISIAREN EZKUTUKO KALTETUA AZKEN URTEOTAN GIZARTEAK ATZERAKADA GARRANTZITSUA PAIRATU DU ESKUBIDE SOZIALEI ETA ZERBITZU PUBLIKOEI DAGOKIENEZ. BAINA NOLA ERAGIN DUTE KRISIAK ETA MURRIZKETEK INGURUMENEAN? > 10 Iñigo URIZ | ARGAZKI PRESS DINASTIAK: AEBetan familia izena pedigri, marka eta oligarkiaren kontrolaren erakusle da > 4 DATORRENA #Greferendum ISIDRO ESNAOLA > 3 www.gaur8.info mila leiho zabalik 2015eko uztailaren 4a | IX. urtea • 423. zbk. 0,50 euro

Transcript of mila leiho zabalik - naiz.eus · ingurumena, krisiaren ezkutuko kaltetua azken urte ot an gizarteak...

INGURUMENA,KRISIARENEZKUTUKO KALTETUA

AZKEN URTEOTAN GIZARTEAK

ATZERAKADA GARRANTZITSUA PAIRATU

DU ESKUBIDE SOZIALEI ETA ZERBITZU

PUBLIKOEI DAGOKIENEZ. BAINA NOLA

ERAGIN DUTE KRISIAK ETA MURRIZKETEK

INGURUMENEAN? > 10 Iñigo URIZ | ARGAZKI PRESS

DINASTIAK: AEBetan familia izenapedigri, marka eta oligarkiarenkontrolaren erakusle da > 4

DATORRENA

#GreferendumISIDRO ESNAOLA > 3

www.gaur8.infomila leiho zabalik

2015eko uztailaren 4a | IX. urtea • 423. zbk.0,50 euro

Arduraduna: Amagoia Mujika Telleria. Erredakzioa: Oihana Llorente Arretxea, Aimar

Etxeberroa Korta Argitaratzailea: Astero. Lege Gordailua: SS-77/07. Helbidea: Portuetxe 23-

2a. 20018 Donostia. P.K.: 1099. Tel.: 943 31 69 99 / Faxa: 943 31 69 98. e-posta:

[email protected]. Publizitatea: Euskal Prensa. Tel.: 94 424 72 06.mila leiho zabalik

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAK(HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAK) DIRUZ LAGUNDUA

SINADURAK:

03 Isidro Esnaola: #Greferendum

08 Oier Gorosabel: «Ez nau

izutzen negu hurbilak»

09 Mikel Zubimendi: Handikien

politika galtzaile izan ohi da

Euskal Herrian

13 Unai Iturriaga

15 Joxean Agirre: Zezenak eta

ardiak

15 Saioa Iraola: Stonewall

16 Gaizka Amondarain:

Parabola. «Celosamente gordea»

17 Garazi Goia: Milioi bat Frida.

Pertzepzioak

22 Ander Izagirre: Soldadu

alemaniarren hilerrian

8

4

18

Errepublika dinastikoa: AEBetakofamilia izenak eta pedigriak 04

Ikusmira: Greziarrak amildegirabegira ala gure amildegitik ihesi? 7

Greenpeacen hitzetan, ingurumenada krisiaren ezkutuko kaltetua 10

Ikusmira: Zirikatzen dugun lehenagintea 14

Elkarrizketa: Carme Borrell,osasun publikoan aditua 18

Eroskiko saskian presente daudeNafarroako barazki freskoak 20

Behatxulotik 23

2015 | uztaila | 4

GAUR8• 2 / 3hutsa

atze

rria

Alexis Tsiprasek Greziako herritarrak errefe-rendum batera deitu zituen pasa den ostira-lean. Orduz geroztik, albisteak eta elkarriz-ketak erabat aldatu dira. Beste aro bateansartu garela ematen du: Greziako erreferen-dumaren ondorengo aroan. Gai garrantzi-

tsu baten inguruan herritarrei galdetzeak bazter guztiakaztoratu ditu. Iritzi emaileak biderkatu egin dira, eta zeresanik ez berriak eta filtrazioak. Idazten ari naizen unehonetan bertan, Eurotaldea bilera bat egiten ari dela su-posatzen da. Testuinguru horretan oso zaila da ezer idaz-tea. Hala ere, asteko gaia da, dudarik gabe. Eta epe luzekoondorioak izango ditu Europaren eraikuntzan.Aurreko artikulu batean idatzi nuen Greziaren gaineko

Europar Batasunaren jardunak ez zuela zerikusirik eko-nomiarekin, politikarekin baizik. Aitortu ez arren, Euro-par Batasunak ezkerreko go-bernua botatzea bilatzenzuen eta helburu hori erdies-teko zorraren gaia erabiltzenari zen. Gaur BundestagenDie Linke alderdiko bozera-maile den Gregor Gysik hori-xe bera esan dio Angela Mer-keli: «Gai batean arrazoiaduzu. Arazoa ez da diru ko-purua. Zuk ezkerreko gober-nu bat bota nahi duzu, beste-rik ez». Hortaz, politikarenikuspuntutik begiratu behar-ko dugu gertatzen ari denari.Europar Batasunak zenbait

egitura erabili ditu herrienborondatearengan ikuspegi,politika eta gobernu zehatz batzuk inposatzeko. Horreta-rako bide ezberdinak erabili ditu, baina arrakastatsuenasalerosketan oinarritutakoa izan da. Aurreko garaietan,Europar Batasunak borondateak erosten zituen. FelipeGonzalezek ireki zuen merkatuaren garaia. Izan ere, egi-turazko fondoak zirela, Fondo Soziala zela, estatu bakoi-tzeko eurodiputatu kopurua edota komisario kopuruazela.... boteretsuen borondatea onartzen zuten estatuekbaliabide handiagoen truke. Baliabideok, noski, EuroparBatasunaren onurak boto-emaileen aurrean saltzeaerrazten zuten. Baina, baliabideak bukatu direnean, fi-nantza erakundeen aitzakiarekin, presioak eta xantaiakhartu dute lekukoa. Gobernu batek ameto ematen ezduenean, mehatxuekin eta beldurrarekin erantzuten duEuropar Batasunak. Boteretsuen borondateak agintzendu. Erreferendumaren emaitza edozein delarik, Europar

Batasunaren izaera ez demokratikoa eta autoritarioabehintzat agerian utzi du Tsiprasen deialdiak.Greziako Gobernuak bere Estatuaren existentzia kolo-

kan ikusi du. Europar Batasunak bost hilabete pasa dituGreziari adarra jotzen, itolarrian den herriari bere agin-tea inposatzeko. Horren aurrean, Estatuaren etorkizunabermatzeko, Greziako Gobernuak deliberatu du bide in-dartsu eta eraginkorrena herritarrei galdetzea dela. Edo-zein estaturen existentzia herriaren borondatean oina-rritzen da. Burujabe izatea da gakoa, eta, horretarako,herritarrei dei egin behar zaie. Boteretsuei horrelako ari-ketak ez zaizkie gustatzen, beraien boterea baldintzatzendutelako. Norbaitek esan duen moduan: «Hauteston-tziak arriskutsuak dira». Boteretsuek, komunikabide etaordezkari politikoen ahotik nola pentsatu eta bizi beharden esatearekin nahikoa dute. Ez da ezer galdetu behar.

Europako ordezkari politikoak ere agerian gelditzenari dira Greziako Gobernuaren erabakiaren aurrean. Eu-ropako klase politikoak ez du maila eman. Egun batean,mehatxu larriak botatzen dituzte; hurrengoan, GreziakoGobernuak amore eman duela irudikatzen saiatzen dira.Gauza bat bakarrik egiten dute ondo: aginduak eman.Aginduok onartzen ez direnean, galduta daude. Okerra-goa da europar liderren artean ez dela epe erdiko inolako plan edo perspektibarik antzematen. Europako eraikun-tzak ez du ikuspegi politikorik atzean. Putinek askotanesan du Europar Batasunaren arazo nagusia politikoa de-la, eta, puntu horretan, arrazoia eman beharko zaio. Eu-ropako liderrek dena ekonomiarengan fidatu dute, eta,agerian gelditzen ari den moduan, hori akats larria da.Gelditzen den galdera honakoa da: Europako buruzagiekkrisi honetatik irakaspenen bat aterako ote dute? •

{ datorrena }

#Greferendum

Estatuaren etorkizuna bermatzekoGreziako Gobernuak deliberatu du bideindartsu eta eraginkorrena herritarreigaldetzea dela. Edozein estaturenexistentzia herriaren borondateanoinarritzen da

Isidro Esnaola

hutsa

hutsahutsa

atzerria

suan “petropolitikaren” eskutikjasoa, eta, Clintonen kasuan, be-raren eta senarraren artean gi-datzen dituzten fundazioek ja-sotzen dituzten eskupekoizugarrien harira. Badago ere os-pearen kultua dei dezakeguna,edota «marka politiko» batenkide izatearen abantaila. Hauteskunde sistemak ere ba-

du zerikusia. Izan ere, alderdiabaino pertsona da garrantzi-tsuagoa. Alderdiak oso ahuldutadaude eta praktikan aktore na-gusiak zahar usaineko “kaudi-llo” berriok dira. Dena da pertso-nalistagoa. Iraganean gelabatean erabakitzen zena egunprimarioetan egiten da, sarrieraginkortasuna baino famaakuilu. Izan ere, primarioetan ezdu jende askok botoa emateneta normalean ezagutzen duenhautagaiari ematen dio botoa. Joan ziren egunen nostalgia

ere aipatu behar da. Beren baita-rako ezerezetik tontorrerainoigotzerik badutela uste arren,funtsean, Britainia Handiko

Ameriketako Esta-tu Batuen «aitafundatzaileek»konstituzionalkidebekatu zutenboterea oinorde-

tzan hartzea. Iraultza latz batenondoren erregeen tiraniatik as-katu zen herrialdean «nobleziatitulurik ez da emango» idatzitadago konstituzioan. Teorian, po-litikan arrakasta izateko gakoaez dira ez geneak ez odola, bai-zik eta botoa, jendearen atxiki-mendua. Teorian, jakina. Izanere, errealitatean, gauzak osobestelakoak dira. Iraganean be-zala orainean eta etorkizun hur-bilean ere bai. AEBetako politi-kaz hitz egitean, bat-bateandatoz familia izenak gogora:Bush, Clinton, Kennedy tragikoeta zinematografikoak, Teddyeta Franklin Roosevelt... Zalan-tzarik ez dago: odolezko ala ez-kontzazko familia kide andanabatek zuzendu ditu AEBak. Okerrik ezean, hurrengo hau-

teskundeetan ere Clinton etaBush dinastiak egon daitezkelehian. Berriz ere, beste behinere, azken hamarkadotan sarri gertatu legez. Eta gerta daiteke,319 milioi biztanle dituen he-rrialde bateko 45. presidentea41.aren semea eta 43.aren anaiaedo 42.aren emaztea izatea. Da-tua ez da nolanahikoa. Dinastiaforma hartu ote du estatubatuar politikak? Zinezko errepublikabaten aurrean al gaude? Horren-besterainoko pedigria dauka fa-milia izenak politikan? Marke-tin estrategia bati begirakomarka bikaina al da?

«CRÈME DE LA CRÈME»Jeb Bush eta Hillary Clinton –be-re abizen propioaren kaltetansenarraren «abizen marka» le-henetsita– izan daitezke AEBeta-ko hurrengo presidentea auke-ratzeko hauteskundeetako hautagaiak. Luzaroan landu di-tuzte euren hautagaitzak etabiek ala biek dituzte kredentzialgisa beste ardura batzuetanemandako urteak. Jeb Bush bi-rritan izan da Floridako gober-nadorea eta Hillary Clinton bimandatutan hautatu dute NewYorkeko senatari, eta, horrezgain, lau urtez izan da AEBetako

Mikel Zubimendi

ERREPUBLIKA DINASTIKOAAEBetan familia izena pedigri, marka etaoligarkiaren kontrolaren erakusle da

Itxura batean, AEBetako hurrengo hauteskundeetanpresidente ohi baten emaztea presidente ohi batensemearekin –eta beste baten anaia– lehiatuko da.Dinastia politikoen tradizioa betikotuta dago AEBetaneta aski normala da mundu mailan. Galdera ezinbestekoada: errepublika dinastiko baten aurrean al gaude?

AEBetako 41. presidenteaizan zen George HerbertWalker Bush aita, hurrenezhurren 43. presidenteizandako eta 45. presidente izan daitekeen George etaJeb semeekin. GAUR8

POLITIKA / b

estatu idazkari. Inkestak diote-nez, bien kudeaketa ona izan de-la uste dute estatubatuarrek etabiek erakutsi dute erresistentziaahalmena –edozein herrialdekopresidente izateko behar denkalitatea–. 1994an jasandako po-rrot politikoari eta 2000ko hau-teskundeetako bere aitaren al-deko Floridako boto kontaketaeskandalagarriari aurre egitekogai izan da Bush. Clinton, aldiz,“Hillarycare” bezala ezagututa-

ko porrota eta mundu mailanaski sonatua izan zen MonicaLewinskyren eskandalua atzeanuzteko gai izan da. Ez dira hau-tagai perfektuak baina berearieusteko indarra badutela eraku-tsi dute. Are, kaxeta eta abizenona badute. Eta hori asko da. Nondik dator dinastia politi-

koon arrakasta? Ez dirudi arra-zoi bat eta bakarra dagoenik. Di-rua aipa daiteke, hari lotutakoanbizioa eta kodizia, Bushen ka-

2015 | uztaila | 4

GAUR8• 4 / 5

errege familiaz jeloskor dira es-tatubatuarrak. Nolabait, errege-goa erregutzen dute, horrek no-bletu egiten duela pentsatuta.Horregatik, hain zuen, maite di-tuzte Kennedytarrak, Bushta-rrak eta Clintontarrak. Gloriaeta pedigri handiko izenok en-tzutearekin bakarrik beren abi-zenengatik karrera egin dutenpolitikariak datozkie gogora.Arrano arrantzalea, erdeinuaedo txerria bezain estatubatuarden dinastia politikoen historia.

Badago “historiaren gaurko-tzea” dei dezakeguna ere. Izanere, kargu politikoak familiakobelaunaldi ezberdinen arteanpasatzearen aurka gogor eginbazuten ere, AEBetako sortzaile-ak ez ziren demokrazia zuzeneta irekiaren erabat aldekoak.Erregea errefusatu zuten baina“onenen gobernuan” sinestenzuten. Aristokrata naturalak edoorduan “Virginiako lehen fami-liak” bezala ezagutzen zireneta-ko kideak ziren guztiak ere, hauda, kristau zuriak eta lur sailhandien jabeak. Azken batean,beren lege propioak martxanjartzea zuten helburu, botereekonomikoa politikara pasa-tzea. Senatua edo HauteskundeKolegioa –lau urtero AEBetakopresidentea eta presidente or-dea aukeratzen dituena– bezala-ko instituzioak iragan haren az-tarna biziak dira. Eta ideia harenharagitzea, duda barik, bigarrenpresidentea izandako JohnAdams eta seigarren presiden-tea izandako John QuincyAdams aita-semeak dira.

IZARREKIN DANTZATU

Dirua eta ospearen garrantziaere azpimarratu behar da. Ame-riketako Estatu Batuetan komu-

nikabideek nahi dutena ematendiete herritarrei eta herritarrekizarrekin dantzatu nahi izatendute. Zergatik aspertu abizenhandiko pertsonaia ospetsuensubstantzia edo baloreak zein-tzuk diren eztabaidatzen? Zerga-tik galdetu zerbitzu publikorakozein dagoen hobeto prestatuta

den-dena marka kontu hutsadenean?

Bestalde, badirudi zenbait fa-milia oso onak direla politikan.Akaso familia bereizgarri batizango da. Baina egin diren iker-keta ezberdinek erakusten dute-nez, botereak boterea ernalaraz-ten du. Boterean bazaude zure

ondorengoak boterean egoteaposibleagoa da. Kongresuanhautatu bazaituzte, zure senide-ak kongresukide izatea erraztendu. Hain zuzen eta hain oker.Stephen Hess historialariakegindako ikerketak datu argiga-rrik eman zituen: 700 familiakKongresuan bi kide edo gehiagoizan dituzte eta egun Kongre-suan edo Senatuan esertzen di-ren ia %20k senideak izan dituz-te ardura berean iraganean.“The New York Times” egunka-rian argitaratu den kalkulu ba-ten arabera, gobernadore batensemeak, adibidez, AEBetako hi-rurogeitaka urteko biztanlearrunt batek baino 6.000 aldizaukera gehiago ditu gobernado-re izateko, eta, senatari baten se-meak, esaterako, 8.500 aldiz au-kera gehiago senatari izateko.

FAMILIA BOTERE OSO HANDIA DA

Ikusitakoak ikusita, galdera na-tural sortzen da: nola da posibleerrege baten autoritate heredi-tarioaren kontra gerra eginzuen herrialde batean halakorikgertatzea? Baina, agian, galderaokerra da. Izan ere, AEBetan ezezik, mundu guztian errepika-

Bush eta Clinton sendiak, elkarrekin. GAUR8

«Go Bill! Go Hill!», gain hartzen duen anbizio baten jabe diren Clintontarrak kanpaina betean. GAUR8

319 milioi biztanleko AEBetan 45. presidentea41.aren semea eta 43.aren anaia edota 42.arenemaztea izango al da? AEBak errepublika alapolitika dinastikodun herrialde al dira?

Latinoamerikako edozein herrialdetanpresidentetza bizpahiru familien artean atzeraeta aurrera pasatzen ariko balira, «estatuoligarkiko» deituko litzaioke zalantzarik gabe

atzerria

tzen den fenomenoa da. Halada. Familia boteretsuak eta di-nastiak geratzeko etorri ziren.Ahaidetasun loturak oso iraun-korrak dira. Abantailak dituzte.Botoaren bidez dinastia politi-koak desagertuko zirela uste zu-tenak oker zeuden oso: abizenezagun bat eta familia loturakkonbinazio indartsua dira ino-laz ere. Ekonomian ere, familia negozioak moldakorragoak etaluzera begirakoagoak dira. Horibai, botere oro bezala, familiaboterea ere zorrotz zaindu beha-rrekoa da: harekin lehiatzerik ezbadago ez litzateke onargarri-tzat jo behar, ustelkeriari eta ne-potismoari ate guztiak zabal-tzea bailitzateke. Familiakideen arteko botere

oinordetza aztertzean, beste arlogarrantzitsu bat ere izan beharda kontuan. Egin beharrekoarengaineko ulermena etxetik jaso-tzean, ez duzu hainbeste denbo-ra galdu behar paretaren kontraburukadak ematen gauzak nolafuntzionatzen duten jakiteko.Baina, aldiz, esperientziak era-kusten duen arabera, lehen be-launaldiak politikarako zuen ta-lentua eta sakontasuna bigarrenbelaunaldian ez da maila bereanematen, segur aski bidea presta-tzeak ez duelako ahaleginik su-posatu. Familia dinastikoen fenome-

noa esportatu ere egin dute eu-ren influentziapeko herrietara

AEBek. Eta munduan inon eginbada ikusgarri, Filipinetan izanda. Datuak beldurgarriak dira:parlamentarien %60k senideparlamentariak izan ditu. Eta jo-era hori AEBek Filipinetan anto-latu zituzten lehen hauteskunde“demokratikoetan” finkatuzen –txiste txartzat ere har dai-tekeen arren–. Hautatua izateko,Principalia izeneko eliteen fami-liako kide izan behar zen eta oli-garkek abantaila hori ondo bai-no hobeto baliatu eta gaur egunarte betikotu dute. AEBek Filipi-nei ezarritako baldintzak formaeman zien dinastia politikoei etahaien botereari, herrialde asia-rra oligarkia zantarrenera kon-denatuz.

«THE BUSH & CLINTON FATIGUE»Badira AEBetako iritzi publikoandinastien kontrako aurreiritzisendoak daudela diotenak ere.Eta jendea nekatuta dagoela ho-

rrekin. The Bush & Clinton Fati-gue bezala bataiatu dute feno-menoa. Ikuskizun dago hainbes-terainokoa den ala ez. Ez dirudi, ordea, dinastien

“gloriaren” aurkako txertoainondik etor daitekeenik. Pentsanola dauden apustuak: demo-kraten artean denak bat datozHillary Clinton izango dela pre-sidentegai; errepublikanoen ar-tean, berriz, presidente ohi ba-ten semea eta beste baten anaiaden Jeb Bush faboritoen arteandago. Andrew Cuomo presiden-tegai baten seme gobernadoreaere lehian da demokraten arte-an, baita aita hiru aldiz presi-dentegai izan duen Rand Paulere errepublikanoen artean. Sor-presarik? Zuzenago, sorpresarikgabeko sorpresa. Izan ere,2008an Barack Obama presiden-te hautatu arte, 1980tik aurrera-ko irabazle ia denak presidenteedo senatari baten semeak iza-nagatik nabarmendu ziren.Bistan da dinastia politikoak,

botere politikoa oinordetzanhartzea, AEBak bezain praktika zaharra dela. Baina argi dago erehorrek guzti horrek ordainaduela. Izan ere, abizen politikohandien ondorengoek “askaziatxikiagoko” jendeak baino aban-taila konpetitibo handiagoaduela zalantzan jartzerik ez da-go. Eta horrek AEBak errepubli-ka dinastiko bilakatu diren ideiaindartzen du.

«Petropolitikaren» eskutikazken hamarkadotan botere

izugarria eskuratu duen Bush dinastiaren familia

argazkia. GAUR 8

MUNDUANNORMALDUDEN ZAHARUSAINEKOJOERAArraroa dirudi baina“demokrazia” deitzendituzten herrialdeerraldoietan oso“normala” da botereaoinordetzan hartzea.1.200 milioi pasakopopulazioa duen Indiak,munduko demokraziarikhandiena omen dena,estatu independentebezala egindako 68urteetako erdia bainogehiago, 37 urte, Nehru-Gandhi familiako lehenministro batengobernatupean emanditu. Asian bertan,Indonesiak (252 milioi),Filipinek (101 milioi) etaHego Koreak (50 milioi)presidenteen alabakhautatu dituztepresidente kargurako.Interneten ikus daitekeJaponiako (127 milioi)lehen ministro ShinzoAbe 5 urteko mutikoazela aitona NobusukeKishirekin, orduan lehenministro zena.Dilma Rousseffek alde

txikiarekin irabazi zion Brasilgo (204 milioi)presidentetza AecioNevesi; bada, 1895eanpresidente hautatu zutenTancredo Nevesen bilobada Neves. Kontinenteberean Kubako Castroanaiak, Txileko Frei aita-semeak, ArgentinakoKischner senar-emazteakedota segur aski denetanikusgarriena denUruguaiko Batlle familiaaipa daitezke –laupresidente izan dituzteBatlletarrek!–.Bertute politikoak ez

omen dira oinordetzanhartzen, baina, munduangertatzen direnak ikusita,argi, garbi eta oskarbi erebadago familia boteretsubatean jaio dena errazagoiristen dela boterera.

Botereak boterea ernalarazten du. Botereanbazaude zure ondorengoak boterean egoteaposibleagoa da. Kongresukide bazara, zuresenideak kongresukide izatea errazten du

Botere oro bezala zorrotz zaindu beharrekoa dafamilia boterea ere: harekin lehiatu ezinbadaiteke ez litzateke onargarritzat jo behar,nepotismoari atea zabaltzea bailitzateke

2015 | uztaila | 4

GAUR8• 6 / 7

Atenasko Akropolian ateratako argazkian, amildegira

begira bailitzan ageri da jende multzoa. Argazki neu-

trorik bada ez dago ikusle neutralik, are gutxiago poli-

tikaren barrenak (ekonomia hain zuzen) astintzen di-

tuzten Greziakoa bezalako auzietan. Gure artean ere

sumatu dira ikuspegi desberdinak azken astean. Orain

arte ia denok geunden Greziako herriaren alde eta murrizketa politikaren aurka. Ahoz behintzat.

Alabaina, Tsiprasek erreferenduma iragarri eta aurkari sutsu pila bat irten zaizkio Syrizari gurean,

alderdietatik hasi (EAJ eta beste) eta tertuliano gehienak ahaztu gabe. Zentraltasun kontua izan-

go da, baina ez du samurra izan behar, are gutxiago familia osoa 500 eurorekin mantendu beha-

rra duen greziar erretiratu batentzat. Argazkira bueltatuz, irudia alderantziz interpretatu behar

ez ote den pentsatzen hasita nago ni: Europar Batasunaren amildegitik, hau da, gure amildegitik,

ihesi nahian ez al dira ba egongo euren ikurrina alboan duten greziarrak? dlazkanoiturburu

GREZIARRAK AMILDEGIRA BEGIRAALA GURE AMILDEGITIK IHESI?

Angelos TZORTZINIS| AFP

C IKUSMIRA

hutsa

3 BEG

IRADA:

«Ez nau izutzen neguhurbilak»

osas

un

a/

hir

iare

n lo

(r)a

ldia

/ k

omu

nik

azio

a

Pertsonen bizitzan, udaberriak gaztetasunarengorakada irudikatzen du; eta uda betea, bere eu-foriarekin, momentu egokia izaten da udazkene-an eta neguan etorriko denari buruz patxadazhausnartzeko. Gure gizarteak zahartzaroari beldurhandia dio (zimurren kontrako kremak, oxidazioa

ekiditeko elikagaiak!), baina kontuan har dezagun bataz bestegure bizitzaren herena hirugarren adinean biziko dugula. Ezal du merezi aro hori hobeto ezagutzea bai gure buruarenmesedetan bai egun gure kargu dauden senide eta gurasoakhobeto zaintzeko ere?Gaurkoan, gai honi buruz sakabanatuta nituen apunteak

bilduko ditut zuendako. Lehenengoak Jose Mari Bilbao ira-kurle prestuak bidali zizkidan, eta esperientzia bikoitzarenbalioa dute. Izan ere, aldebatetik, Jose Mari bera adi-nekoa da, baina, bestetik,menpekotasuna duten per-tsonak zaintzen eskarmen-tua du. Haren idatzian, adi-bidez, adindunak zaintzendituen pertsonak oinarrizkoezagutza batzuk beharko li-tuzkeela dio; besteak beste,delegatzeko, laguntza eska-tzeko eta laguntza onartze-ko gaitasuna ( izan ere ,gehienok ez gara superhe-roiak).

Jose Mari beste gauza ba-tekin ere konturatu da,gaur eguneko psikologoe-kin bat etorriz: menpekopertsonari egin dezakeenguztia egiteko aukeraeman behar zaio (nahizeta zaintzaileak hobetoeta bizkorrago egiteko au-kera izan), zenbat eta auto-nomia gehiago eman or-duan eta menpekotasungutxiago izaten baitu per-tsonak. Era berean, menpe-koaren gabeziak azpimarra-tzeko beharrik ez dagoeladio, ezta bere lanaren emai-tzen apaltasuna ere (jakine-ko gauzak baitira). Azkenik,Jose Marik zaintzaile paperagizonek zein andrek egindezaketela gogoratzen digu.Eta nik zera gehituko nuke:guraso zaharrak zaintzekoaukera bizitzan behin baino

ez dela izaten, eta denok partekatu beharko genukeen espe-rientzia ahaztezina dela.Beste apunte bat Jaione lankideari ikasitakoa da, Ondarroako

Artibai egoitzako psikologoari: «Dementziadun pertsonak ikas-teko, pentsatzeko, sentsazioak bizitzeko eta maitatua eta zain-dua sentitzeko ahalmena du. Bere ingurua aldatzeko nahia izandezake eta zoriontasunerako eta lasaitasunerako ahalmenamantentzen du». Egia borobil horri ezer gutxi gehi diezaioket.

Azken apuntea “Gazteak baleki, zaharrak baleza” blogetikhartu dut, Gasteizko Erorketen Prebentziorako Programa-ren harira argitaratutakoa. “Buruaren indarra” izeneko arti-kuluan pertsonaren jarrerak osasunean duen eragin indar-tsua nabarmentzen dute. Horren barruan, erretiroa atseden

hartzeko sasoia dela gogo-ratzen digute, eta, beraz,adindunek ez dutela erre-parorik izan behar ez da-gozkien lanei uko egiteko(ilobak jagoteari, bereziki).Egia da lanek, zenbait kasu-tan, pizgarri modura baliodezaketela, baina beti norbe-re aukera izan behar da, ezderrigorra; “Amona Esklabo-aren Sindromea” benetakomehatxua da. Erretiroarekinarduretatik libratzen gare-nez, lehen gozatu ezin izanditugun hainbat gauza bizi-tzeko aukera dugu: bidaiak,hobbyak, ikasketa berriak...Eta ez bakarrik ongi pasatze-ko: gorputzaren eta burua-ren funtzioak ondo manten-tzeko gimnasiarik onenafuntzio horiek erabiltzea da. Gainera, gero eta leku

gehiagotan frogatzen ari dirazahartzaroan bizi daitekeenesperientziarik atsegineneta-koa gure jakituria beste be-launaldiekin partekatzea de-la.Ez, lagunak: zahartzean,

mundua ez da amaitzen. Ate-ra kontuak: gauzak ongi ba-doaz, aitondu/amondu etagero oraindik hogeita hamarbat urte geratuko zaizkizu.Ez al dituzu denak pasatuko,bada, parkeko usoei ogiaematen? •

http://www.abante.eusEz, lagunak: zahartzean ez da mundua amaitzen. Luis JAUREGIALTZO | ARGAZKI PRESS

Oier Gorosabel - @TxikillanaFisioterapeuta eta osteopata

2015 | uztaila | 4

GAUR8• 8 / 9hutsa

her

ria

Listo, eratu dira udalak, aldundiak, direnak etaez direnak, eta, ia orotan, EAJ da jaun eta jabe.Zentraltasuna, egonkortasuna, ziurtasuna,transbertsalitatea… ziminoa ponpa handiko hi-tzekin jantzi eta funtzioa hasi da. Den-denaknahi ditu bere kontrolpean EAJk: Kutxabank,

EiTB, Herri Kontuen Euskal Epaitegia, Ertzaintza, Athle-tic… “Herri bat, alderdi bat”, eta, logika horretatik eskapa-tzen direnak, anomalia, salbuespen, sendatu beharrekogaitz. Hasteko, atzera begiratu eta udako eskoletarako etxeko

lanak jarrita, kiroltasunez aitortu behar da EAJren mar-ka. Eta ez bakarrik baina bai bereziki Gipuzkoan eginduen xake jokaldia; maisulana izan dela onartu behar da.Baliabide asko eta eskrupulu gutxi izan dituela egia denarren, aztertu egin behar da bere jokaldi hori. Eta lezioakatera. Joko zakarra, giro pitzatua, plastiko beltzak kalee-tan eta urdinak balkoietan,koipua arratoi erraldoienizurri baten seinale… nahi di-renak gogora daitezke, baina,betiere, ahaztu gabe nolakopatxadan esaten zen «jendeaez dute engainatzen», «jen-dea ez da tuntuna eta ez dituhalakoak irensten», azkene-an zer eta oso ongi funtzio-natu duela aitortzeko. Zast!Majo bota diote lazoa leporaEH Bilduri eta niretzat osoargi dago ez diotela horrenazkar ihes egiten utziko.Oraindik asko estutuko dutelazoa, eta, ahal badute, itolarrian ez ezik arnasketa lagun-duan utzi nahiko dute ezkerreko independentismoa,inoiz ezagutu duen krisi existentzial eta politiko latzene-an. Guardia zibilaren operazio baten izena baino, “Xakemate” datozen garai hurbiletan ezkerreko abertzaletasu-naren aurkako jokaldia izatea nahiko lukete.Hauteskundeek utzi duten zapore mingotsa, bost esta-

dioen apustu handikiak utzitakoa, Herrikoen konfiska-zioak suposatzen duen kolpe sinboliko eta psikologikoa,betiko garai onenetan ez datozen hauteskunde oroko-rrak... Indartuko gaituen kiribila ez da aise ikusten. Beste kolpe bateria bat, ETArik gabe baina ETA balego bezalafuntzionatzea nahi dutenen normaltasun ditxosozkoa,Estatu erreforma –haustura?– ate joka, barne kohesioa-ren eta “elkarrekin sartu ginen elkarrekin aterako gara”ideiaren kontrako mugimenduak (presoen inguruan, ar-

magabetzea, iraganeko irakurketa diktatuak...). Urduri ezbaina oso adi, serio eta zorrotz hartu beharrekoa da pa-norama. Hala ere, badaude baikortasunerako arrazoiak.EAJ, berriz ere, handikien politikan sartuta delako. Mar-kel Olanok esan dezake nahi duena, ez dutela boterea au-toritarismoz erabiliko eta abar, baina tentazioa handie-gia da eta ikusten da jadanik. Begira diezaiola “Bizkaikojauna” deitu zuten Jose Luis Bilbaoren Herri KontuenEuskal Epaitegirako izendapenari. Marka da! 500 eurokobillete sortak garbitu eta paradisuetan turismo fiskalaegiten dutenak ezagutzen dituela agurreko bere diskur-tsoan bota, eta, EAJk, emandako zerbitzuen ordain, dirupublikoaren zaindari izendatu. Sentzilloki, makarrismopolitikoa. Balaztei gehiegi sakatuz errebuelta hartzea.Eta, beste behin ere, pasatu egingo dira. Etorriko zaie,etorriko zaienez, buelta. Izan ere, zerbait erakutsi baduherri honek, batez ere, herri antiautoritarioa dela da.

EAJk nahi duena egin dezake, nahi duenarekin egin di-tzake hitzarmenak. Nola ez! Ez dirudi, baina, Andoni Or-tuzarrek erantzuteke duen hala-holako gutunari emanbeharreko erantzunak gauzak asko aldatuko dituenik. EHBilduk ez luke horretan itsututa segi behar. Zorionez,EAJ-PSE paktuan kabitzen ez den herria da gurea, de-montreak eta ahalmenak ugari dituenak, bai, baina baitaibilbide bat, nortasun bat, aspirazio kolektibo bat. EAJksegi dezala putreen funtsei Euskaltel saltzen, Kutxabankpribatizatzen, megaerraustegiak eta megatrenak eraiki-tzaileei eskaintzen... puntu makarra hori ateratzen. Handikien politika, baina, galtzaile izan ohi da Euskal

Herrian. “Frenadaz pasatzea” istripu politikoen kausaizan ohi da. Eta itxura denez EAJ paparra puztuta eta ia-ia gainontzekoei bizitza barkatuz dator. Hori da dagoena.Abisatuta gaude. Presta gaitezen. •

{ asteari zeharka begira }

Handikien politika galtzaileizan ohi da Euskal Herrian

Zast! Majo bota du EAJk lazoa EH Bildurenlepora. Ez dio erraz ihes egiten utziko, eta,ahal baldin badu, itolarrian ez ezikarnasketa lagunduan utzi nahiko du, krisiexistentzial eta politiko betean

hutsa

hutsahutsa

Mikel Zubimendi

herria

Gauza jakina da,inork gutxik zalan-tzan jartzen duena,azken zazpi urtehauetan gizarteakatzerakada garran-

tzitsua pairatu duela eskubidesozial eta zerbitzu publikoen ka-litateari dagokionez. Estatu es-painiarrean, adibidez, pertsonaaskori lana galtzea eragin diokrisiak, Estatuko langabezia tasa%25era iristeraino. Era berean,maila historikoetara iritsi da lanmunduko prekarietatea.

Greenpeacek, baina, krisiarenbeste aurpegi bat erakutsi nahiizan du pasa den ekainean argi-taratutako txosten batekin.Egun, langabezia, murrizketak,ustelkeria, hezkuntza edota osa-

sungintza daude herritarrenkezka nagusienen artean. Baina,ingurumena egoera horretatikat geratzen al da? Nola eragindute krisiak eta murrizketa poli-tikek ingurumenean? Galderahoriek erantzutea izan da Gre-enpeacen xedea txostenean, au-tonomia erkidego bakoitzarenazterketa soziala eginez. Adibi-dez, lotura egin du erakundeekologistak itsasertzaren suntsi-ketaren eta ustelkeria eskanda-luen artean, edota elektrizitatekonpainien eta gaixotasunen,pobrezia energetikoaren, baso-zaintza murriztearen edota lanbaldintzak okertzearen artean.Finean, erakutsi nahi izan du in-gurune naturala dela krisiarenbiktima nagusietako bat, etajendartea dela horren ordainapairatzen duena.

Baina, nahi izan du, era bere-an, ekimen edo ingurumen po-litika eredugarrien erradiogra-fia egitea ere, hauen atzean«ehunka lanpostu berde, ekin-tzaile ausart eta kontzientzia so-zialaren handitze bat» dagoelasinetsita. Horretarako, praktikapositibo eta negatibo garrantzi-tsuenen balorazioa egin du Gre-enpeace erakunde ekologistak.Puntu negatiboen zerrenda«amaigabea» dela dio, eta, hala,txostena kasu garrantzitsuenakbiltzera mugatu dutela azaldudu. Bertan bildu ditu ereduenergetikoarekin, industria etakutsadurarekin, nekazaritzare-kin, arrantzarekin, hondakinenkudeaketarekin, babestutakoeremuekin eta espekulazio ur-banistikoarekin harremana du-ten kontuak, besteak beste.

Alderdi positiboen artean, be-rriz, aitzindariak diren ekime-nak eman ditu ezagutzera, delaingurumenaren defentsan lane-an diharduten mugimendu so-zialen jarduna edota ingurume-

hutsa

Krisia eta ingurumena{ analisia } Aimar Etxeberria Korta

hutsa

Greenpeacek krisiakingurumenean ere eraginzuzena duela erakusten duentxosten bat argitaratu berridu. Bertan, Estatuespainiarreko autonomiaerkidegoetan garatzen direnpolitika positibo etanegatiboak aztertu ditu.

hutsa

Olatzagutiko Portland enpresaren fabrika, hondakinak errausteko erabili nahi dutena. Iñigo URIZ | ARGAZKI PRESS

2015 | uztaila | 4

GAUR8• 10 / 11

hutsa

hutsa hutsa

naren kudeaketa jasangarri ba-ten aldeko jardunean lidergoahartu duten erakunde edo per-tsonen jarduna ere. Autono-mia erkidego bakoitzaren ka-suan adibide on eta txar batazpimarratu ditu, jarraitu be-harreko ala albo batera utzi be-harreko kasu bat, hain zuzen.Autonomia erkidego bakoi-

tza, berriz, indize baten arabe-ra sailkatu du erakunde ekolo-gistak. Indizeak eskualdeak bata bestearekin alderatzen di-tu, nekazaritza, airearen kutsa-dura, itsasertza, arrantza, ener-gia eta aldaketa klimatikoa,lurraren kudeaketa eta babesaeta hondakinen kudeaketa be-zalako aldagaiak kontuan har-tuta. Aipagarria da oso Estatuespainiarreko autonomia erki-dego guztiek, Greenpeacen in-dizearen arabera, erdi mailakoedo maila baxuko kalifikazioadutela ingurumenaren kalitatemailari dagokionez, maila altuedo oso altuetara iristeko tar-tea handia izanik. Bada, Nafa-rroa aurki daiteke hobekienbaloratutako autonomia erki-degoen artean, bigarren pos-tuan hain zuzen.

NafarroaHondakinen afera, batez ere,Gipuzkoan izan bada ere pro-tagonista, Greenpeacen txoste-nean garrantzi berezia hartzendu Nafarroako kasuan, alderdinegatiboenean eta positiboe-nean hondakinekin zerikusiaduten gaiak aurkitzen baititu-gu. Puntu gorriei erreparatuzgero, hau da, ingurumenareki-ko kaltegarrienak diren prakti-kak aintzat hartuz gero, Por-tland enpresak Olatzagutiandaukan zementu fabrikarekinaurkitzen gara. Bertan, honda-kinak errausteko azpiegitura

bat egin asmo dute, eta, Green-peacen arabera, atzerapausoaizan liteke hondakinen kudea-ketari dagokionez errausteplanta berri bat eraikitzea.Egun, stand by egoeran da

proiektua. 2013ko urtarrilaren16an jaso zuen Portland enpre-sak hondakinak erraustekobaimena Yolanda Barcina buruzuen Gobernuaren partetik.Ordea, hil bereko 30ean, Nafa-rroako Justizia Auzitegi Nagu-siak bertan behera utzi zuenBarcinaren Gobernuak onartu-tako hondakin plana, bere bai-tan jasotako Olatzagutikoerrauste plantaren etorkizunaairean utziz.Ordutik, epaitegien eskuetan

dago afera, Nafarroako Gober-nuak errekurtsoa jarri baitzionNafarroako Justizia AuzitegiNagusiak hartutako erabakiari.Horrek, ordea, ez du Sakanakoherritar eta erakundeenerrauste plantarekiko aurkakojarreran eragin, eta hamaikaizan dira proiektua behin beti-ko tiraderan sartzea galdeginduten ekimenak, manifestazio

herritarrak eta adierazpen ins-tituzionalak tarteko.Nafarroako praktika onei

erreparatzen badiegu, honda-kinen kudeaketan adibide gisakalifikatzen du Greenpeacekherrialdea. Hori hala izateko,zenbait gunetan martxan jarriduten atez ateko zabor bilketasistema edota komunitateka egiten den konposta aipatzenditu erakunde ekologistak.Hondakinak kudeatzeko aipa-tu sistemak Bortziriak, Male-rreka, Baztan eta Sakanan jarridira abian. Beraz, esan daitekeSakanan bat egiten duela ingu-rumenarekiko jasangarria denpraktikak kaltegarriena izandaitekeenarekin.Aipatzen da, era berean, Na-

farroan fracking edo hausturahidraulikoaren aurka eginikolana –gutxienez hamalau uda-lerrik haustura hidraulikorik gabeko udalerritzat jo dute eu-ren burua–, Etxauri eta Deierritransgenikoen aurka agertuizana edota energia berriztaga-rrien sustapenean lurralde ai-tzindaria izatea. Bestalde, go-

rriz markatutako praktiken ar-tean dira Eguesibarren ematenden espekulazio urbanistikoa,Nafarroako Gobernuak frac-king teknika garatzeko hainbatbaimen eman izana eta Caste-jongo zentral termikoa.

EAEEuskal Autonomia Erkidegoa,berriz, hamalaugarren pos-tuan kokatu du Greenpeacekbere zerrendan, maila baxukoingurumen kalitate indizeare-kin. Horretarako arrazoi nagu-sia Muskizen kokatuta dagoenPetronorren findegia da. Era-kunde ekologistaren arabera,itsasertzarentzat hondamen-dia da aipatu azpiegitura, etapertsonen osasunerako arris-kutsua dela ere gehitzen du. 2013ko apirilaren 3an, inda-

rrean lizentziarik ez bazuenere, inauguratu zuen plantaberria Petronorrek Muskizen.850 milioi euroko aurrekon-tuarekin, industriaren alorreanEuskal Autonomia Erkidegoansekula eginiko inbertsio han-

hutsa

Hondakinak biltzeko atezateko sistemak zalaparta

ugari sortu duGipuzkoan azken

legegintzaldian,birziklatze tasak asko

igotzea ahalbidetu baduere.

Jon URBE | ARGAZKI PRESS

herria

diena izan zen. Sindikatu etaalderdi ezberdinek gogor kri-tikatu zuten planta berriarenirekiera, lana sortu baino ku-tsadura gehiago eragingozuelakoan. Eta azken hori,behintzat, eragin du. Inaugu-ratu zutenetik gutxienez bi-tan izan ditu arazoak Muskiz-ko findegiak kutsadurarekin:2014ko ekainaren 21ean plan-tak eragindako hauts igorpenbat pairatu behar izan zutenBizkaiko herriko San Julianauzoko bizilagunek, baita ira-gan ekainaren 5ean ere.

Eta praktika onen alorrean,modu berezituan, hainbesteika-mika sortu duen atez ate-ko zabor bilketa sistema aipa-tzen du Greenpeacek, autono-mia erkidegoko birziklatzetasa puntakoa dela gehituz.Era berean, itsasertzaren de-fentsan garatutako jardunak,Zubietan egitekoak zirenerrauste planta geratu iza-na –nahiz eta foru gobernuberriak proiektuarekin aurre-ra egingo duela adierazi berriduen–, Pasaiako kanpo por-tuaren proiektua geratu iza-na –afera honi ere epe labu-rrean helduko diola iragarridu Markel Olanok– eta frac-king-aren edota Garoñakozentral nuklearraren aurkamugimendu sozialek garatu-tako jarduna azpimarratzenditu erakunde ekologistak.

Gorriz markatutako alorrenartean, berriz, Zabalgarbikoerrauste planta; Santurtzikoeta Zornotzako zentral termi-koak; Arrigorriaga, Lemoa etaAñorgako zementu-fabrikaketa fracking teknika garatze-ko Lakuako Gobernuak egini-ko mugimenduak azpimarra-tzen ditu Greenpeacek, nahizeta Gasteizko Legebiltzarrakatzera eginarazi dion Iñigo

Urkullu lehendakariaren Go-bernuari alor honetan.

ProposamenakTxaloak jotzen hastekoa ezden egoeraren aurrean, ha-mar proposameneko zerren-da –bost klabe positiboan etabeste bost negatiboan– osatudu Greenpeacek bere txoste-nean, ingurumenak garran-tzia duen herrialde batean ga-ratu beharko liratekeenakguztiak ere. Zentzu horretan,

Greenpeace talde ekologistak ingurumenarekin zerikusiaduten politikak erabakitzera-koan herritarren parte har-tzea bermatzea proposatzendu, eta gobernuei –maila lo-kalean– ingurumenaren de-fentsa oinarri duten politikakgaratzeko eskatzen die.

Erakundeek garatutako eki-menak ez diren kasutan, hots,mugimendu sozialen iniziati-bak direnean, hauek babestueta sustatu egin behar direladio Greenpeacek, eta batez

ere administrazio publikoariegiten dio eskaria. Era berean,jarduera jasangarriak gara-tzen ari diren langileak diruzlaguntzea ere proposatzen duerakunde ekologistak, baitaprodukzio eredu jasangarriakbultzatzea ere.

Klabe negatiboan, berriz,kutsaduraren ondorioz sor li-tezkeen gaixotasunak mu-rrizteko neurriak hartzea go-mendatzen du, eta ustelkeriaedota ate birakariak bezalakogaitzekin amaitu beharra na-barmentzen du. Era berean,baliabide naturalen ustiape-nean babes neurriak hartubehar direla gehitzen du, etaingurumena kaltetzeko hel-buruarekin egiten den dirupublikoaren xahuketarekinamaitzea aldarrikatzen du.Azkenik, elektrizitate enpre-sak babestu beharrean, herri-tarrak babesteko gomendioaluzatu die Greenpeacek go-bernu ezberdinei bere txoste-nean.

Azken ondorio bezala, in-gurumenak gure gizarteangarrantzia berezia duela era-kutsi nahi izan du Greenpea-cek, hots, arlo soziala eta in-gurumena eskutik heldutadoazela, eta etorkizuneko go-bernuek ez dutela ahaztu be-har krisia –bere osotasunean,bederen– soilik politika sozia-lak eta ingurumen politikakuztartzean gaindituko dela.

«Pertsonek egon behar du-te politiken erdigunean etahorretarako beharrezkoa daingurune osasuntsu bat man-tentzea eta errekurtso natura-len ustiapen arrazional bategitea. Herrien kudeaketa ja-sangarria bultzatu behar da,pertsonek pertsonentzat egi-na», ondorioztatu du erakun-de ekologistak txostenean.

hutsa

Muskizko Petronorrenfindegiaren aurkaeginiko protesta batekoargazkia, plantak sortzenduen kutsadura salatuz. Luis JAUREGIALTZO | ARGAZKI

PRESS

hutsa

2015 | uztaila | 4

GAUR8• 12 / 13hutsa

iRRITZIA:

{

}

UnaiITURRIAGA

herria

Ezagutu nituenean harridura eragiten zidaten. Sumatzen nuen inguratzen zirenean urduri jartzen zirela de-

nak, txiki eta handi. «Ikusi, ikusi, buruhandiak!». Ez ikusteko modukoak balira bezala. Pixka bat handitu ordu-

ko konturatu nintzen barruan buru txikiagoa eta begi txikiagoak zituztela, egiatakoak. Eta nire jolas bihurtu

zen barrukoa ikustea eta, aukera sortuz gero, nire hatz txikia begian sartzea. Jendeak oso aurpegiera arraroa

jartzen du hatza begian sartzen diozunean. Koskortzen joan orduko gure artekoa aldatzen joan zen. Maite

genuen buruhandiak zirikatzea; barrikada egiten genuen kale estuetan, erraldoi eta buruhandiak pasa ez zi-

tezen. Beldurraren bertigo atsegin hori sentitzen genuen paretaren kontra hartzen gintuztenean, eta hu-

rrengo barrikada are latzagoa izango zela erabakitzen genuen une horretan bertan. Buruhandiena da haur-

tzaroan publikoki zirikatzen den lehen agintea, lehen iraultza txikia, pasatzen dugun lehen marra gorria.

Buruhandiak garaitzen ditugunean, prest gaude bizitzaren barrikadarako. [email protected]

ZIRIKATZEN DUGUN LEHEN AGINTEA

Jon URBE | ARGAZKI PRESS

C IKUSMIRA

2015 | uztaila | 4

GAUR8• 14 / 15hutsa

Banvillek “Infinituak” eleberriankontatzen duenez, 1930era arte ar-talde batek jaten zituen New Yor-keko Central Park-eko larreak, ha-

rik eta Robert Moses urbanistak ardihoriek Prospect Park-era eramateko agin-du zuen arte. Ardiak gauez biltzeko erabil-tzen zuten eskortan, “Tavern on the Green”zabaldu zuten.Ardiak hirietako parkeetan larrean era-

biltzea nahikoa ohitura kosmopolita delaesan daiteke, beraz, eta ez Donostiara Bil-duk ekarritakoa. Horregatik harritu nin-tzen orain egun batzuk ETB2 kateko gaue-ko berriak entzuten ari nintzela MarisolGarmendia PSEko zinegotziak Ametzaga-ñako parketik ardiak kenduko zituztela ira-garri zuenean. Kamerari begira jarri eta«hesirik gabeko parke bat nahi dugu, per-tsonek eta beren maskotek bertan libre jo-las egin dezaten», esan zuen. «Emakume honek obsesioren bat dauka

animaliekin», pentsatu nuen nirekiko, as-

tebete lehenago prentsaren aurrean hizke-tan ari zela Aste Nagusiko egitarauaz gal-degin ziotelarik, ekitaldien zerrenda eginazegoela esan baitzuen, baina aldaketa ba-tzuk sartuko zituztela eta bat garrantziz-koa, zezenak Illunbera itzuliko zirela. Esta-tu espainiarreko hiririk handienetan osatudiren udalbatza berriak auditoriak agindu,zorrak ikertu, soldatak jaitsi, etxegabetze-ak gelditu, genero berdintasuna edo langa-bezia gutxitzeko planak aztertzen hasi di-ren honetan, Donostiakoa zezenekin etaardiekin kezkaturik ikusten dut. Ez gara zezenketari buruz hitz egiten ha-

siko. Iraungitze data aspaldi igaro zitzaionikuskizuna iruditzen zait, absolutismoa-ren garaiak eta Francoren festa nazionalaekartzen baititu gogora. Ametzagañako ar-dien etorkizunak ere ez nau kezkatzen(parkearen mantenuan dirua aurreztekojarri zituztela uste dut). Nik ardiekin izandudan esperientzia laburra baina aberatsaizan da, bi aldiz joan bainaiz Eli Arrillaga-

ren artaldea Olaberriatik Urbiara erama-ten laguntzera. Ordu batzuetako bidearenburuan, mendi maratoiko atletek ere es-kuak belaunetan dituztela igotzen dituz-ten azken aldapa ia bertikaletara iristean,adineko ardiek etsi egiten dute. Alferrik daorroaz hastea, onez onean hitz egin beharzaie eta, profeta batek jarraitzaileei zeruaagintzen dien moduan, esplikatzen niennik azken ahalegintxo bat aski zutela zeru-ko larre berdeak, “Urbiako Edena”, ezagu-tzeko; eta, gezurra badirudi ere, uste dutulertu egiten zidatela. Nik ez daukat ezer Ametzagañan libre

eta hesirik gabe jolas egin nahi duten mas-koten kontra. Baina, esan didatenez, zakurhaztegietan eginahalak egiten ari dira aha-lik eta zakur arraza itsusienak lortzeko.Steckel arrazako zakurrek hankadun suge-ak dirudite, bulldog arrazakoek ito beha-rrean hartzen dute arnasa… badaude ilerikgabeko zakurrak ere! Ez konparatu. Nik ezdut ardi itsusirik ezagutzen. •

0hutsa

Zezenak eta ardiak

Joxean Agirre

hutsa

Aske naiz izan nahi dudana izateko,aske naiz gustuko dudana eraba-kitzeko, aske naiz gaur zeinekineta nola harremandu nahi dudan

erabakitzeko, askeak gara zeinekin goxatu,oheratu, larrua jo, muxukatu eta elkartuerabakitzeko, aldaketak eta krisiak oinarridituen XXI. mende honetan. Berdintasu-naren jendartearen tranpan eroraraztengaituzte, desio dugun hori guk erabakia,naturala, berezkoa dela arbuiatuz. Femi-nistok, aldiz, «gora gorputz eta desio aske-ak» oihukatzen, aldarrikatzen eta borroka-tzen jarraitzen dugu. Oraindik ere, zernahiizan nahi dugun imajinatzeko, amestekoaukera askerik ba al dugu?

Baina zer da aske izatea? Nork ematendigu askatasuna eta nola jasotzen dugugaltzetako poltsikoan gurekin ongi loturikjoan dadin? Askatasunak badu mugarikgure iruditegian, imajinario kolektiboan,bestelako bizi eta sexu praktikak dituztenerreferente bakan horietan, bizkar gaine-an daramagun motxilan, eraginik izan ba-duelako bizi izandako, entzundako eta ika-sitako guztiak gure hautuan. Asteburuan,gizonezko gorputzean jaiotako lagun ba-tek, esperimentazioari bide emanez, kor-tsea, minigona eta ileorde luze beltzaranasoinean jarri eta larunbateko egun-pasaaldarrikatzailean parte hartu zuen. Lehe-nengo aldiz festa gunean komunera joate-

ko ikara sentitu zuela esan zidan, lehenen-go aldiz desio objektu sentitzen zela, ez ze-kiela hankak nola jarri, gurutzatu edo ez...eta galdegin zidan: «hau horrela al da egu-nero Saio?». Trabestitzearen esperientziabrutala! Gazia bezain gozoa... Baina betiereausarta.Eraikitako horma zurrun eta arauak es-

perimentazioaz, hautu politikoaz, ausar-diaz, plazerez leuntzen ditugu komuneta-ko muxu, etxeko ohe eta kale kantoibakoitzean. Askatasuna egitate objektibobat baino bide bat delako, continium-a,orain 46 urte Stonewall-en izandakoen,ekinean eta borrokan ari garenon eta izan-go direnen bide orria. •

hutsa

Stonewall

Saioa Iraola

hutsa

3 BEG

IRADA: o

sasu

na

/ h

iria

ren

lo(r

)ald

ia/

kom

un

ikaz

ioa

1.- Ziklo bat bukatzera doa.Ez dago atzera begiratze-ko astirik, ezta beharrikere. Plano batean kokatu-riko puntu batetik hitzegiten du denborak orain,

ia inondik ez ikusteko moduan. Marrabat luza dezakezu haraino, nahiz eta ha-ri fin bat izan, ahots hau, itsaso bete ha-rri edo zirkunstantziek agintzen dutenbeste edozein salbuespen egoeratanidatziko ez zenukeen esaldi amaigabea.Lokarriak lotu korrika abiatu baino le-hen, eta ez ahaztu, korapilo batzuekbeste batzuek baino gehiago irauten du-te bustitako lurretan, ez dago esan be-harrik. Oinazpian pilatutako lur honekez du atzokoaren antzik. Arnasa, egunaketa euri gehiago falta izan zaio ilunago-tzeko. Hautsez zikindutako leihoetatikbegiratuz gero ere nabarmenak dira, as-teak eta hilabeteak, asfaltoak baino gor-detzen ez duen zurruntasun itxurakobat, ilargiak eta ondoren zer datorrenikusten uzten ez duten bihurguneak,urteak eta zalantzak, jasotzerik ez duenereite antzua. Hondarretan eseri azke-nengoz, bolumena eta abiadura egokitu.Gogoratu soinuak garrantzi bereziaduela gordetako lekuetan. Ilunetan ge-ratzen zarenean entzuteko beharra are-agotu egiten da normalean. Gero zaratabakoitza bereizten ikasi beharra dago.Gero eta alferragoak diren tinpanoenkontrako ezkutuko gerra bat da, entera-tzen ez bagara ere, gure muturren au-rrean lehertzen dena egunero. Oihu isilbat, parabola inperfektua. Erorialdiarenerdian gorantz abiatzen den txorikume-aren lehen hego kolpea. Ziklo bat bukatzera doa. Eguzkiak bes-

te kolore bat hartu du zerumugan. Mi-nutu gutxi batzuk geratzen dira guztizdesagertu aurretik. Atzera kontu hotzbat, iluntzean, gortinak ixtearekin bate-ra zabaltzen diren bi begi. Dena ikuste-ko, jaio eta itsututa hiltzera kondenatu-ta egiak.

2.- Mikrofono baten aurrean esanda-koak ere eraman ditzake haizeaknoizbait, norabait. Nahiz eta grabatu-ta geratu edo denborarekin gezurrazela frogatutzat eman. Hitzek pisuagaldu dute, barrutik hustu dizkigutela

zioen duela gutxi beste norbaitek. Mai-lua, pospolo bat eta karakola. Zer gehia-go behar du irla batean iraun nahi due-nak aurretik duen denbora zer izangoden kontatzeko. Urak betiko estaltzenduen lurrean ere geratuko da denbora-ren aztarren bat, algaz estalitako graba-gailu bat adibidez. Gure azalari begira-tzea baino ez dago nondik gatozenjakiteko. Eguzkiak ekialdetik edo men-debaldetik jo digun ere igartzen da on-do begiratuz gero. Mailua, pospolo bateta karakola. Plano batean kokaturikopuntu bat. Parabola bat marraztuz gora-tzen den ahotsa. Hildako haragiari es-ker bizi diren inguruko hildako guztiak.Egunen batean zuen burmuinetan ber-piztuko naiz eta barkamena eskatu be-harko diezue zuen jainko ustel guztiei,isilik iraun zenuten minutu bakoitzaharri bat izango da zuen kontzientzie-tan. Urperatzen zareten bitartean, zuenomenez idatzitako bertso lerroak zen-

batuko ditut begi bakarrarekin, behin-goz, eguzkiak nire azala erreko duen ar-durarik gabe.

3.- Norbait hiltzen denean hasten dajendea testamentuan idatzitakoare-kin kezkatzen. Bitartean dortokakarrautzak jartzera noiz etorriko direnitxaroteko esertzen gara hondarre-tan. Kontu handiz zaintzen dugu eguz-kiak lurraren inguruan osatzen duenparabola. Azalari begiratzen diogu bostminutuan behin, gorritzen edo urdin-tzen hasi den jakiteko. Lezio bat emannahi diogu aurrez aurre harrotzen zai-gun itsaso mutuari. Soinu neurtua duerori berri den baserriaren krakatekobakoitzak. Egin genezakeen bestelakoiraultzaren bat, baina guk, hondarretanesertzea erabaki genuen. Ez dugu ezerutziko zorretan, ez dugu inor orube batilotuta ahaztuko, marea nola ari den igo-tzen begira geratzeko gero. Baina horibai, testamentu batean idatzita utzi be-harrekoarekin kezkatzen hasten naizenegunean, moztu ezazue nire gorputzazati txikietan eta bota ozeanoaren erdi-ra. Irla batean mailu, pospolo eta kara-kolarekin bakarrik iraun behar duenakere izan dezan aitzakia bat, arnasa har-tzen jarraitzeko.

4.- Plano batean kokaturiko puntu ba-tetik. Danielen geometria. RobertDesnos.

Planoan kokaturiko puntu batetikperpendikular bakarra pasarazi liteke

plano horretara.Hala diote…baina nire planaren puntu guztietarikgizaki guztiak pasarazi litezke, lurre-

ko animalia guztiak.Horregatik dit barregura sortzen zuen

perpendikularrak.Eta ez bakarrik gizakiak eta animaliakbaita beste gauza asko ereharrixkakloreakhodeiakaita eta amaoihalontzi batlabearen hodiaeta nahi izanez gerolaurehun milioi perpendikular. •

Parabola bat marraztuz goratzen den ahotsa. GAUR8

Parabola.«Celosamente gordea»

Gaizka AmondarainIrakaslea

2015 | uztaila | 4

GAUR8• 16 / 17hutsa

her

rita

rrak

Pertzepzioa sortzen. Duela bi hilabete, FridaKhalok, Jose Bartoli artista katalanarekin par-tekatutako 25 maitasun eskutitz enkanteanjarri zituzten New Yorken. 137.000 dolarretanerosi zituen bildumagile batek. 1946 eta 1949 bitartean Fridak idatzitakoak ziren, isilpean,

guztira ehun orri baino gehiago. Bartoli 1995. urtean hilzen arte sekretupean gorde zituen eta orduan bere fami-liak jaso zituen. Frida Khaloren ahizpak aurkeztu zionBartoli Fridari, New Yorken; Frida operazio batetik erre-kuperatzen ari zen ospitalean eta Bartoli Espainiatikerrefuxiatuta iritsi zen. Aferak behin Frida Mexikoraitzuli zenean ere jarraitu zuen. Eskutitzek Fridaren aitor-tze zintzo eta oldarkorrak biltzen dituzte. Adibidez, Bar-tolirekin egon ahal izateko bere senarra, Diego Rivera,utziko zuela zioen eskutitz bat baino gehiagotan. Maraezizenez sinatzen zituen eskutitzak, ziurrenik Maravillo-sa-tik etorriko zen. Inoiz ar-gitaratu gabeko eskutitzakziren, eta orain zati batzukdenok irakurri ditzakegu.

SEKRETUAK DESESTALTZEN

Frida hil zenean, 1954. urte-an, Diego Riveraren aginduzbere ondasun batzuk gela ba-tean gorde zituzten; gutxie-nez hamabost urtez han gor-deta edukitzeko eskatu zuen.2011. urtean, gela ireki etahandik zazpi urtera, IshiuchiMiyako artistak argazki ba-tzuk atera zituen eta orainLondresen daude ikusgai arte galeria batean. Azazkalakmargotzeko bi pintura bote, akaso Bartoli bera limurtze-ko erabiliko zituenak. Gorputz osoko eskaiola moldea, is-tripua izan ostean erabili beharra izan zuena. Betaurre-koak, hauek ere oso psikodelikoak. Fridaren koadroeninspirazio iturri izan ziren objektuetako asko.

BESTEEN BEGIRADAK

Psikiatra baten bulegoan Fridaren bizitzari errepaso batematen dio Cristinak, Fridaren ahizpak. Beraien artekogorroto-amodio erlazioa nabarmena da. «Fridak ezberdi-na izan nahi zuen, Frida ezberdina zen», esaten zuenCristinak. Fridaren senarrarenganako izugarrizko lilurasentitzen zuen Cristinak. Afera bat izatera ere iritsi ziren.Leon Trotsky Frida eta Diegoren etxean ostatu hartutaegon zenean bi ahizpak saiatu ziren haren begikotasuna

lortzen. Fridak irabazi zuen. Cristina beti Fridaren itzale-an egon zen. Barbara Mujica idazle amerikarrak elkarriz-keta, gogoeta eta kontuok liburu batean bildu ditu. Muji-ca beraren hitzetan, liburua idaztera bultzatu zuenarrazoietako bat ondorengoa jakitea izan zen: zer senti-tzen ote zuen Cristinak ohiz kanpoko emakume batenahizpa hain ohikoa izatean.

ETA DENAK NAHASTEAN....Bartoliri idatzitako eskutitzak jende askok irakurrikoditu, eta galeria aretotik ere ehunka pertsona pasatukodira egunero argazkiak ikustera. Bere ahizpak psikiatra-ri egindako gogoetek ere interpretazio ugari izango di-tuzte. Eskutitzekin, argazkiekin eta aitormenekin per-tzepzio ezberdinak sortuko dira. Akaso, pertsonabakoitzeko bat ezberdina. Milioi bat Frida ezberdin sor-tuko ditugu.

P.-n amari asteak gelditzen zaizkiola esan diote. Edo hi-labeteak. Baina denbora gutxi. Badoala nabari du P.-k,oraingoan bai, borroka galdu du. Alaba bat izan berri duP.-k, amonaz gogoratuko ez den alaba bat. Alabak, argaz-kietatik eta aitak kontatzen dionetik sortuko du existi-tzen ez den amona bat. Pertzepzio batzuen ondoren sor-tutako amona berri bat. Amona bizirik egon balitz abestiak kantatuko zizkion,

hori omen zuen gustuko-eta. P.-k ama filmatuko du, bi-deokameraz, abesti horiek kantatzen. Eta falta denean,haiekin gehiago ez dagoenean, gau batzuetan bideo horierakutsiko diola agindu dio amari, lotara joan aurretik.Pertzepzio errealago bat definitu ahal izateko. Argazkiaketa aitaren oroitzapenak ez dira nahikoak. Geroz eta ira-gazki gehiago, errealitatetik gero eta gertuago jartzen ga-ra. Eta hori da P.-k lortu nahi duena. •

{ koadernoa }

Milioi bat Frida. Pertzepzioak

Amona bizirik egon balitz abestiakkantatuko zizkion. P.-k ama filmatuko du,bideokameraz, abesti horiek kantatzen.Eta falta denean, gau batzuetan bideohori erakutsiko diola agindu dio amari

Garazi Goia

hutsa

hutsahutsa

herritarrak

Sortzen garen unetikneska eta mutileksozializazio desber-dina jasotzen dugueta horrek batzueneta besteen osasuna

baldintzatzen du. Hala aipatudu Carme Borrell medikuak Do-nostiara egin duen bisitan. Ge-neroa osasun arloan daudendesberdintasunen ardatz gisadefinitu du. Bizi itxaropen han-diagoa izanagatik, «emakumeekgizonek baino osasun txarragoadute» nabarmendu du, nahas-men kroniko gehiago pairatzendituztelako, besteak beste. Osa-sun sistema egokia izatea ga-rrantzitsua dela aitortu du, «ba-

tez ere, gaixotzen garenean osa-sun zerbitzuetara joan behardugulako», baina osasun onaedo txarra izatea gizarte deter-minatzaileek baldintzatzen du-tela ohartarazi du.

Generoak osasunean duen era-gina aztertu duzu eta faktoredeterminatzaile gisa definituduzu zure hitzaldian. Zer mo-dutan da erabakigarria?Osasunean erabakigarria delaesatea baino, desparekotasunardatz da generoa osasunari da-gokionean. Generoak, klase so-zialak, jaioterriak edota adinakbezala, aldagai soziala den hei-nean, pertsonen artean desber-

dintasunak eragiten ditu osasu-nean. Kasu honetan esan daite-ke emakumeek, oro har, osasuntxarragoa dutela eta gaixotasunkroniko gehiago izaten dituztelagizonek baino.

Osasun egoera okerragoa du-tela diozu, baina datuek na-barmentzen dute bizi itxaro-pen handiagoa dutela, ordea.Bai. Gizonek dituzten gaixota-sunak larriagoak izaten dira, orohar. Paradoxa hori dago. Ema-kumeek nahasmendu kronikogehiago dituzte, okerrago senti-tzen dira, baina gizona lehenagohiltzen da. Emakumeek paira-tzen dituzten nahasmen kroni-

koek ez dute heriotza eragiten,baina gaizki sentiarazten dutenminak eragiten dituzte. Emaku-meen artean ohikoak dira bizka-rreko mina, zerbikaletako mina,buruko mina...

Generoak gizarte aldagai gisaduen pisuak eragina du, bizitzakmodu desberdinean markatzenbaikaitu emakume ala gizonizan. Hasiera batean badira ge-netikoak diren arloak, baina ba-dira, noski, sozialak diren eragi-nak ere. Genetikoki, argi dagoenmoduan, emakumeok ez ditugugizonek ez dituzten rolak, baina,aldiz, baditugu, gizarteak ezar-tzen dizkigu horiek jaiotzatikhiltzen garen arte.

Rolak aipatu dituzu, batzueieta besteei ezartzen zaizkie-nak dira osasunean eraginadutenak? Bai, baina ez horiek bakarrik,baita bizitzan zehar batzuek etabesteek jasotako sozializazioadesberdinak ere. Jaiotzen gare-netik kultura eta bizitzeko mo-du desberdinak hartzen ditugugizon eta emakumeek, horiekbaldintzatzen dituzte emaku-meei eta gizonei ezartzen zaiz-kien rolak, estereotipoak... etahoriek osasuna bera baldintza-tzen dute. Generoak osasun ego-era baldintzatzen du, eta, beraz,hori ekiditeko ezinbestean ber-dintasuna lortu behar da.

«Generoak osasunabaldintzatzen du

eta hori ekiditekoezinbestean

berdintasuna lortubehar da»

CARMEBORREL

Medikuntzan doktorea, Carme Borrell

familia eta komunitate osasunean aditua

da, bai eta osasun publikoan ere. EHUko

udako ikastaroetan parte hartu du berriki.

Maider EIizmendi

OSASUN PUBLIKOAN ADITUA

izan da osasunarena, eta, noski,horrek herritarren osasuneaneragina izan du.

Osasun zerbitzuetan s0ilik oi-narritzen den osasun sistemabaten ikuspegia alboratzekopremia aipatu duzu.Guk beti esaten dugu osasunaez dutela osasun zerbitzuek bal-dintzatzen, pertsonak ingura-tzen dituzten faktore sozialekbaizik. Beraz, generoari dagokio-nean adibidez, osasun arloandauden desberdintasunak mu-rrizteko horiek eragiten dituz-ten faktoreak hartu behar diraaintzat.

Batek ez du bestea kentzenordea...Ez noski, osasun sistema ego-kia izatea garrantzitsua da gugaixo gaudenean. Une horre-tan osasun zerbitzuetara joanbehar duzu osasun arazoa sen-datzeko. Beraz, nik ez diot ga-rrantzitsuak ez direnik. Bainaosasun ona gaixotu aurreko gi-zarte determinatzaileek bal-dintzatzen dute, hau da, gureosasuna hobea edo txarragoaizan dadin baldintzatzen du-ten gizarteko faktoreek. Oroko-rrean, pertsonek ditugun bizibaldintzak eragin handia duteosasunean.

Osasuna politika guztietantxertatu behar da, beraz?Bai. Osasunaren determinatzai-leak osasun sistematik kanpodauden sektoreetakoak badira,osasun arloan lan egiten dugunpertsonok parte hartu beharkogenuke osasun politikak ez dire-netan. Adibide argia da garraioa.Garraioa beharrezkoa da pertso-nak batetik bestera mugi daite-zen, baina mugitzeko modu as-ko daude. Hiri batean, adibidez,osasungarriena oinez edota bi-zikletan ibiltzea da. Hirietakogarraio politikek mugitzeko bimodu horiek bultzatzen badi-tuzte, politika osasungarriagoakegingo ditugu. Ingurugiroan ereeragina izango du, eta, horrek,halaber, gure osasunean eragin-go du. Azken batean garraio ar-loko politika bat da, eta badiragarraioan aditu direnak, bainaosasun adituok ere politika ho-rietan esku hartu beharko ge-nuke, aldi berean garraioa etaosasuna sustatzeko. Hori go-bernu bateko sektore desberdi-netan aplika daiteke: urbanis-moa, arkitektura, hezkuntza...Sektore horietan guztietan osa-sunarentzat hobeak edo oke-rragoak diren neurriak har dai-tezke . Hainbat estatutanosasun sektorea gainerako po-litiketan txertatzen da, modu

transbertsalean lan egiteko ba-liabide eta bitarteko gehiagodituztelako. Gure gizartean era-bakiak modu bertikalean har-tzen dira: mugikortasun arloakbere erabakiak hartzen ditu,hezkuntzak beste batzuk, osa-sun zerbitzuek beste batzuk...Eta ez dago osasuna politikaguztietan txertatzeko beha-rrezkoa den zeharkakotasunik.

Herritarren parte hartzea erebehar-beharrezkoa dela diozu.Bai, horizontaltasuna arlo hone-tan ere txertatu behar da eta ezsoilik osasunari dagozkion era-bakietan. Boteretutako gizartebat nahi badugu, gizarteak era-bakiak hartu behar ditu, sektoreguztietan, baita osasunean ere.Azken batean herritarrak dirazerbitzuen erabiltzaileak, eta,beraz, herritarrek edota sektore-ko adituek parte hartzen dutenpolitikak egitea komeni da. Nikbeti esaten dut herritarrek ere parte hartu behar dutela. Noski,diagnostikoa medikuari dago-kio, baina egiten dena bainogehiago galdetu behar da, adibi-dez, tratamenduaren gainean.Gaixoa boteretu egin behar dazentzu horretan. Parte hartzeeremuak zabaldu egin dira az-ken urteetan, eta, horrek, noski,lagundu egingo du.

2015 | uztaila | 4

GAUR8• 18 / 19

Emakume zaintzailearen rolada horietako bat. Ikerketa des-berdinek nabarmendu dutezaintzak emakumeen osasune-an duen eragina.Bai, noski, eta zaintzaren gaine-an hartzen duten pisuak ema-kumeen osasun egoeran eraginhandia du, baina baita emaku-meek eta gizonek beren gainhartzen dituzten bestelako landesberdinek ere.

Azken urteetan gero eta gehia-go hitz egiten da norbere osa-suna zaintzearen inguruan. Bai, norbere osasuna zaintzea-ren inguruko kontzientz iahandiagoa da, baina beti ezindugu egin, ez dugulako horiegin ahal izateko nahikoa ba-liabide.

Bestelako aldaketarik nabar-mendu duzue?Ez da aldaketa handirik izan,baina, gizarteak aurrera egitenduen neurrian, emakume askogizonek zituzten ohitura kalte-garriak hartzen hasten dira, bes-teak beste, erretzekoa; horrekemakumeen osasunak hoberabeharrean okerrera egitea ekarridu gehiago.

Osasun arloan desberdintasu-nak murriztea lehentasunada, besteak beste, OsasunarenMundu Erakundearen arabe-ra, baina une honetan noladago egoera?Herrialdearen araberakoa daegoera. Herrialde batzuetan,esaterako Europako iparraldekoestatuetan, osasun mailako ge-nero desberdintasunak murri-tzagoak dira berdintasunarenaldeko politika aurreratuagoakdituzte-eta. Europa iparraldeangenero berdintasun alorrekoadierazle asko aurreratuagodaude hemen baino. Oraindikalor horretan bide asko duguegiteko eta orain artean berdin-tasun alorreko politikak ez dira,oro har, lehendabiziko lerroanegon.

Osasun alorrean ere murrizke-tak izan dira, horrek desber-dintasunak areagotu ditu?Bai, hezkuntzarekin batera, kri-siak gehien zigortu duen alorra

«Norbere osasuna

zaintzearen

inguruko

kontzientzia

handiagoa dago,

baina beti ezin

dugu egin, ez

dugulako hori egin

ahal izateko

nahikoa baliabide» Argazkiak: Andoni CANELLADA | ARGAZKI PRESS

herritarrak

Eroskik Nafarroakobarazkien aldekoapustu sendoarekinsegitzen du. Datuakesanguratsuak dira;duela gutxi itxitako

alkatxofaren eta zainzuriarenaurtengo kanpainan Eroskik174.000 kilo erosi dizkie tokikohornitzaileei, joan den urteanbaino %41 gehiago. Tuterako jato-rri izena duen alkatxofa freskoa-ren kasuan, igoera %131koa izanda, aurten Eroskik 70.000 kilo

erosi baititu. Zati handie-na –%95– Eroski Natur markare-kin merkaturatu da, hau da, kali-tate goreneko barazki freskoensaskian.

Eroskin tokiko produktuenmerkataritza zuzendaria denAsun Bastidaren hitzetan, «aur-tengo kanpainan alkatxofen sal-menta orokorra %60 inguru ha-zi da. Dozena erdikako eskaintzaNafarroan eta Aragoin ere zabal-du dugu eta arrakastatsua gerta-tu da. Kontsumitzaileak gero eta

arreta handiagoa eskaintzen diebertako eta garaiko produktufreskoei».

Adrian Larrad AN kooperati-ban barazki eta fruta freskoenalorreko zuzendaria da. Eroski-rekin harremana dutela badiraurte batzuk, baina azken urteo-tan indar berezia jarri dute Eros-ki Natur markan eta alkatxofe-tan. «Guk tokiko produktueigarrantzia berezia ematen diegueta Eroski horien aldeko apus-tua egiten ari da. Guretzat beze-ro oso garrantzitsua da eta nora-bide berdinean ari gara lanean,guk ere bertako produktuen etaproduktu freskoen alde egitenbaitugu», azaldu du Larradek.

Ekoizleentzat Eroskikoa era-kustoki oso interesgarria da,gertukoa delako eta jende asko-rengana iristeko bidea ematenduelako. «Gure alkatxofak eros-ten dituen komertziala gugan-dik gertu bizi da eta asko gertu-

ratzen da ekoizlearengana. Uneoro ikus dezake nola dauden so-roak eta nola dagoen produk-tua. Hartara, Eroskira bidera-tzen ditugun alkatxofak jaso eta24 ordu baino lehen supermer-katuan egoten dira. Alkatxofakgoizean goiz bildu behar dira,beroa hasi baino lehen. Eguerdi-rako bilduta izaten ditugu; gerohautatu, garbitu eta prestatuegiten ditugu, eta, hurrengo goi-zerako, supermerkatuan dau-de», jarraitu du.

GOI MAILAKO KALITATEA

Eroski Natur markaren peanmerkaturatzen diren alkatxofenkalitatea goi mailakoa dela na-barmendu du Adrian Larradek.«Kalitate ziurtagiri jakina dau-kate, ekoizten dituzten ekoizleguztiek bete beharreko kalitatebaldintzak ematen direla ber-matzen duena. Kalitate gorene-koak direla nabarmenduko nu-ke, eta kalitatean erregulartasunhandikoak gainera».

Neguan, izotzak hasi baino le-hen merkaturatzen da alkatxo-fa. Behin izotzaldiak hasita, pro-duktua itsustu egiten da etamerkaturatzea geratu egiten dahorregatik. Izotzak amaituta,berriz hasten da alkatxofa fres-koaren salerosketa. Aurten, api-rila-maiatza inguruan hasi da,eta, amaitu, ekaina hasiera alde-an. «Lehen bi asteetan Eroskin40.000 kilo alkatxofa saldu ge-nituen, sekulako gorakada izanda. Aurten, gainera, denboraldibikaina izan da. Batzuetan pro-duktuak kolpea izaten du eta de-na batera etortzen da. Aurtenurtea berezia izan da, produktuapixkanaka etorri da eta kalitatezprimerakoa etorri da gainera.Hartara, kalitatezko produktuaeskaini dugu eta denboran ba-natuago», esan du.

Ez dira garai samurrak neka-zarientzat; globalizazioa gidari,urrutikoa gertu saltzeko errazta-sunak daude, eta bertakoakmaiz ez dauka aterabide erraza.Horregatik garrantzitsua da ber-tako ekoizle eta nekazarientzat

BARAZKI NAFARRAKEroskik bertako produktuen aldeko apustua indartu dualkatxofen eta zainzurien merkaturatzea %41 handituz

[email protected]

Nafarroako Erriberan eguzkia berotzen hasi baino lehen etamimo bereziz bildutako alkatxofak eta zainzuriak 24 ordubaino lehen eros daitezke Eroski supermerkatuetakosaskietan. Bertako eta garaiko produktuen aldekoapustuarekin segitzen du Eroskik. Aurten, Nafarroakobarazki freskoen merkaturatzea %41 handitu du.

KONTSUMOA / b

Eroskik Nafarroako barazkifreskoen aldeko apustuaegin du azken urteotan etakontsumitzaileak ondoerantzun du, urterik urterasalmentek gora egin baitute. EROSKI

2015 | uztaila | 4

GAUR8• 20 / 21

hutsa

Eroskik egindako apustua.«Lehia ez da erraza. Guk bertakoeta garaiko produktuak saltzenditugu eta garrantzitsua daEroski bezalako kooperatiba ba-tek bultzada ematea eta gure al-de indarra egitea». Jatorri izena duen zainzuri

freskoaren kasuan, Eroskik guz-tira 50.000 kilo inguru erosi di-

tu, iaz baino %12 gehiago. CayoMartinez Viuda de Cayo kon-tserba enpresako arduradunada. Bere hitzetan, «zainzuria na-gusiki kontserban kontsumi-tzen da, baina egia da azken ur-teotan zainzuri freskoarenkontsumoa gora egiten ari dela.Sukaldaritzari esker kontsumi-tzailearengana iritsi da zainzuri

freskoa eta arrakasta izaten arida». Zainzuri freskoa kontsumi-tzeko sasoia apirila-maiatza in-guruan izaten da eta aurtengodenboraldia pozik egoteko mo-dukoa izan dela nabarmendu duMartinezek. «Eroski Nafarroakoproduktu freskoentzat erakusto-ki bikaina da zalantzarik gabe.Jende askorengana iristen da etahori garrantzitsua da guretzat». Zainzuri fresko sorta bat eros-

ten dugunean gure lurretik, osogertutik, nekazariek eskuz etamimoz landutako produktu baterosten ari gara; «gure herrianlanpostuak sortzen dituena eta,gainera, kalitate gorena duena»,esan du Martinezek. Izan ere, alkatxofen kasuan

bezala, zainzuri freskoak bildueta 24 orduko tartean Eroski su-permerkatuetan daude, kontsu-mitzailearen eskura. «Zainzu-

riak %95ean ura dira, beraz, geroeta azkarrago iritsi lurretik ma-haira, gero eta kalitate hobeadaukate». Martinezek garbi dauka berta-

ko produktuen alde egin behardela, are gehiago freskoak dire-nean. Eta norabide horretan bategin dute Viuda de Cayo enpre-saren eta Eroskiren bideek. Orokorrean Nafarroako jatorri

izenaren aldeko apustua sendo-tu du Eroskik. 2014. urtearekinkonparatuz gero, %23 hazi da ja-torri izen hori duten produk-tuen merkaturatzea. Hartara,guztira Nafarroako 230 ekoizle-ren produktuak merkaturatzenditu Eroskik uneotan, 3.000produktutik gora. Azken bi urte-otan Nafarroako ekoizleei egin-dako erosketak %20 hazi dira,dirutan 207 milioi euro bainogehiago.

BA

RA

ZKI N

AFA

RR

AK

SASO

IKOA

{ Alkatxofa }

BARATZEKOLOREA

Nafarroako alkatxofak

tasun propioak ditu,

«Nafarroako zuria» deitzen

zaio eta baratzeko lorea

dela ere esaten da, daukan

itxuragatik. Bereziki

samurra da eta barruan ez

dauka ilerik. Alkatxofak

sendatzeko eta garbitzeko

gaitasun bereziak dituela

sinetsi izan da betidanik.

Tonikoa da, digestioan

laguntzen duena,

diuretikoa eta gibela

garbitzen laguntzen duena.

Modu ugaritan presta

daiteke.

{ Zainzuria }

MAHAIKOANDEREA

Zainzuria betidanik izan da

mahaian izen handikoa.

Bere prestigio horri,

berezkoak dituen

propietate terapeutikoak

gehitu behar zaizkio.

Kaloria oso gutxiko

produktua da, zuntz asko

dituena, eta, beraz,

idorreriari aurre egiteko

primerakoa. Horrez gain,

diuretikoa ere bada eta

urduritasunaren kontrako

erremedioa dela ere esan

izan da. Azido folikoa eta

proteina begetalak

kantitate handian dauzka.

hutsa

hutsa

·«Zainzuria nagusiki kontserban kontsumitzenda, baina azken urteotan gora egiten ari dazainzuri freskoaren kontsumoa. Sukaldaritzariesker iritsi da kontsumitzailearengana»

«Alkatxofak goizean goiz bildu behar dira,eguzkia berotzen hasi baino lehen. Eroskirabideratzen ditugunak jaso eta 24 ordu bainolehen supermerkatuan egoten dira»

hutsa

3 BEG

IRADA:

osas

un

a /

hir

iare

n lo

(r)a

ldia

/ k

omu

nik

azio

a

Hamar eguneko bonbarda-keten ostean, naziek Fu-ta mendateko gotorle-kuak utzi eta ihes eginzuten. Futan, Florentzia-ko probintzian, kanpo-

santu handi bat dago orain, gerranhildako 30.863 ala 31.256 ala32.000 hildako alemaniarren gorpuz-kiekin. Zifrak, noizean behin, goraegiten du oraindik. 1960ko hamarka-dan Italiako eta Alemaniako gobernuekakordio bat sinatu zuten, hamar probin-tzia italiarreko hilerrietan barreiatutazeuden gorpuzki alemaniarrak bildu etagerra-hilerri honetara ekartzeko.Hilerriaren sarreran, erakusketa txiki

batean, 2007ko notizia bat dago hor-man. «Hilerriko zaindariak bazekien zerazalduko zen, norbaitek kanposantua-ren atarian utzitako plastikozko poltsahartan: soldadu alemaniar baten hezu-rrak». Noizean behin gertatzen da, azal-tzen zuen Michele Caldari hilerriko zu-zendariak. Inguruotan gerra erlikiakbilatzen aritzen dira bildumazaleak me-tal-detektagailuekin, obusak, balak, fu-silak aurkitzen dituzte lurpean; eta, noi-zean behin, txaketa baten botoiak:orduan eskeleto bat ere azaldu ohi da.«Pozten naiz hezurrak hilerrira ekarriizanaz», zioen Caldarik, «baina aurkituduenari eskatuko nioke dei bat ere egi-tea. Ez du ezeren kezkarik izan behar.Eta guk detaileak behar ditugu, gorpuz-kiak zehatzago bilatzen jarraitu ahalizateko».Erakusketan liburukote beltz batzuk

ere badaude, hildako guztien izenekin,baita soldadu nazien argazkiak eta kar-tak ere. Eta araudi oso zorrotza, italierazeta alemanez idatzita. Hilerriak mina-ren eta memoriaren lekuak direla dio,ekitaldi politikoak ez datozela bat lekuhonen duintasunarekin. Debekatuta da-go, baita ere, kandelak piztea sute arris-kuarengatik, kirola edo jolasak egitea,animaliekin sartzea, bizikletaz sartzea.Bukaeran ohar deigarri bat dago: bisita-riak bere gain hartzen ditu kanposantu-ra sartzearen arriskuak.Hilerriak mendixka baten goiko ha-

mabi hektareak hartzen ditu eta gotor-leku inka baten itxura dauka: soropilez-ko bost terrazatan banatuta dago,

hareharri grisezko horma batek espira-lean biltzen ditu maila guztiak, eta gai-lurrean horma zerura altxatzen da, ma-rrazo-hegal beltz handi bat bezala. Denada ilun, soil, minimo, lau masta erral-doietan dantzan dauden lau banderakoloretsuak izan ezik: italiarra, alema-niarra, europarra eta beste bandera ur-din bat bost gurutze zurirekin, Volks-bund-ena, Europa osoan gerra-hilerrialemaniarrak zaintzen dituen erakun-dearena –eta badauka lana, bai–. Bande-rek ez dakite hemen ere isilik egoten.Hemen goitik heriotzaren ikuspegi

geometriko eta masiboa dago: bost te-rrazatan granitozko hamasei mila hila-rri daude. Eta hilarri bakoitzean bi sol-dadu alemaniarren izenak. Hilerriarenaraudian paragrafo batek atentzioaeman dit: «Gerran hildakoen destinokomuna errespetatzeko, hilarriak uni-formeak dira. Debekatuta dago ezer lan-datzea, bestelako inskripziorik egitea,gurutzeak edo sinboloak gehitzea.Apaingarriak ere debekatuta daude, bai-na lore sortak utz daitezke».Hilarriak uniformeak dira, dio. Baina

ez da egia. Hildakoen izen-abizenak ja-rri zituzten, jaiotze –eta heriotza– data…eta gradu militarra. Hildako bat unte-

roffizier da, beste bat grenadier, bestebat oberleutnant. Batzorderen batekerabaki zuen ezaugarri hori dela pertso-na hauek definitzen dituena. Hildakohauek horixe direla eta ez besterik: un-teroffizier bat, grenadier bat, oberleut-nant bat.

Hilarri baten ondoan loreontzi bataurkitu dut, krisantemo hori, freskoe-kin: baimenduta dago. Beste batean,plastikozko tutu bat, barruan paper-txo bat daukana mezu batekin. Ez da-kit tutua eta mezua baimenduta dau-den, araudiak ez du zehazten,batzorderen batek bilera egin behar-ko luke. Eta Winfried Kipp-en hilarrianeskaiolazko irudi txiki bat aurkitu dut,zuria, pintatzeko diren horietakoa bai-na pintatu gabe dagoena, hamar batzentimetrokoa: lurrean eserita dagoenneskatxa baten irudia da, begiak itxita,irribarre gozo batez lo hartzeko unean.Apaingarri bat da: ez luke hemen egonbehar. Zerbaitek ez luke hemen egon behar:

eskaiolazko iruditxoa, Winfried Kippgefreiter-a, 18 urterekin hil zena. •

www.anderiza.com

Winfried Kipp, 18 urterekin hil zen soldadu alemaniarraren hilarria. IZAGIRRE

Soldadu alemaniarrenhilerrian

Ander Izagirre – @anderizaKazetaria

2015 | uztaila | 4

GAUR8• 22 / 23

GARI JOTZEA SARAN, 1937. URTEAN

Juantxo EGAÑA

ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEA. JESUS ELOSEGUI IRAZUSTA

Uda hasieran jaso ohi da zerealaren uzta. Behin jasota, lastoa eta alea bereizten dira, gari jotzea deitzen dena. Goiko argaz-

kia 1937. urtean hartua izan zen, Saran (Lapurdi), eta gari jotzearen unea jasotzen du, kasu honetan era mekanikoan, lurru-

nezko gari jotzaile bat ikusten baita argazkian. Gari jotzetik bereizten den lastoarekin metak egiten zituztela ere ikus dai-

teke. Argazkia Jesus Elosegik egina da, Aranzadi Zientzia Elkartearen sortzaile izandako tolosarrak. Altxamendu

frankistaren baitan, diktaduraren aldeko tropak Gipuzkoara sartu zirenean, Elosegiren familiak Ipar Euskal Herrira ihes egin

zuen, lehendabizi Ziburura, eta, ondoren, Sarara. Hain juxtu Saran bertan ezagutu zuen Jesus Eloseguik Jose Migel Baran-

diaran, Lapurdiko herrian errefuxiatuta zela berau ere. Egun Jesus Eloseguiren funtsak 18.000 negatibo baino gehiago ja-

sotzen ditu, eta Aranzadin daude gordeta guztiak.

97

71

88

76

75

00

1

50

70

4