Musika DMITRI SHOSTAKÓVICH€¦ · Esku artean dugun ipuina, Sagutxo Tuntuna, haur literatura...

9
LORALDIA PRODUKZIOAK Istorioa S.MARSHAK Musika DMITRI SHOSTAKÓVICH Maider López Elena Bezanilla Anita Maravillas Juan Kruz Igerabide

Transcript of Musika DMITRI SHOSTAKÓVICH€¦ · Esku artean dugun ipuina, Sagutxo Tuntuna, haur literatura...

Page 1: Musika DMITRI SHOSTAKÓVICH€¦ · Esku artean dugun ipuina, Sagutxo Tuntuna, haur literatura errusiarraren sortzailetzat hartu ohi den eta bitxikeriaz beteriko biografia kosmopolita

LORALDIA PRODUKZIOAK

IstorioaS.MARSHAK

MusikaDMITRI SHOSTAKÓVICH

Maider López

Elena Bezanilla

Anita Maravillas

Juan Kruz Igerabide

Page 2: Musika DMITRI SHOSTAKÓVICH€¦ · Esku artean dugun ipuina, Sagutxo Tuntuna, haur literatura errusiarraren sortzailetzat hartu ohi den eta bitxikeriaz beteriko biografia kosmopolita

Etxalde bat espezie ezberdineko izakiak bizi diren ekosistema txiki bat da. Hori dela eta, literaturak, antzerkiak eta zinemak “etxaldean” eszenatoki metaforiko bat aurkitu dute pertsonen arteko erlazioak, emozioen, botere eta politika erlazioen, lurraldetasunaren ikuspuntutik jorratzeko…gure burura George Orwell-en Abereen etxaldea (Animal Farm, 1945) edo Anton Chéjov-en Gerezien lorategia (1904) ekarriz.

Esku artean dugun ipuina, Sagutxo Tuntuna, haur literatura errusiarraren sortzailetzat hartu ohi

den eta bitxikeriaz beteriko biografia kosmopolita baten jabe den Samuil Marshak errusiar idazlearen ipuin baten oinarritua, “etxalde-ko” genero honen barruan kokatzen da, eta gainera Sagutxu Kaskarina ipuinaren antz handia du.

Istorio xume bat, errepikapenaren erritmoan oinarritua, ume zein helduekin enpatia lortzen duena, lotara joateak beti ekarri izan duelako buruhausteren bat baino gehiago.

Gainera, ipuin bat entzutea denok dugu gustuko …

IstorioaS.MARSHAK

MusikaDMITRI SHOSTAKÓVICH

Page 3: Musika DMITRI SHOSTAKÓVICH€¦ · Esku artean dugun ipuina, Sagutxo Tuntuna, haur literatura errusiarraren sortzailetzat hartu ohi den eta bitxikeriaz beteriko biografia kosmopolita

OBRA MUSIKAL ETA ESZENIKOA

Sagutxo Tuntuna.

Sinopsia

Historia de un pequeño y tontorrón ratón (СКАЗКА О ГЛУПОМ МЫШОНКЕ) haurrentzako operan oinarritutako pieza, Dmitri Shostakovich-ek 1940ean konposatu zuena izenburu bereko animazio film-labur batentzako (Mikhail Tzekhanovsky-k zuzendua eta Samuel Marshak-en ipuinean oinarritua).

SAGUTXO TUNTUNA ©-n obraren moldaketa ganbera musika talde batentzako, dantzari batentzako, txotxongilo batentzako eta narratzaile batentzako egin da.

Nagusi batek lagundutako 2-6 urte arteko haurrei zuzendua.

Istorioa Errusiako etxalde baten gertatzen da, animaliek ilunabarra iritsitakoan lotara joan nahi dutenean. Denak logura dira eta Sagu andereak bere semetxoa kulunkatzen du sehaska-kanta bat abesten dion bitartean, baina honek ez du lokartzeko gogorik eta sagu amak etxaldeko beste animaliengana jo behar du bere txikitxoa lokarraraz dezaten. Txakur eme zaindariak sagutxoa zaindu eta entretenitzen duen bitartean, sagu andereak Izeba Ahate-ri, Txerri andereari eta Behor andereari laguntza eskatzen die, baina azkenik, hauek helburua lortzen ez dutela ikusita, etxaldetik kanpora bizi den Katu andereñoarengana jo behar

du, izan ere ematen du bere kantua sagutxoa lokarrarazteko tresna egokia dela nahiz eta pertsonaia sofistikatua den eta erdipurdiko ospea duen.

Katemeak, pentsatzekoa zen bezala, animaliatxoa bereganatzeko gogoa du hau kozinatu eta jateko, baina ez du bere helburua lortzen azken unean etxaldeko txakur emeak sagutxoa salbatu egiten duelako. Guztiak pozik bueltatzen dira etxera eta azkenik Sagu andereak bere txikitxoa, gertakariek akituta dagoena, lokarraraztea lortzen du.

Page 4: Musika DMITRI SHOSTAKÓVICH€¦ · Esku artean dugun ipuina, Sagutxo Tuntuna, haur literatura errusiarraren sortzailetzat hartu ohi den eta bitxikeriaz beteriko biografia kosmopolita

Moldaketa musikal eta eszenikoen ezaugarri nagusiak

Beharrizan teknikoak

Obra hau D. Shostakovich-ek 1940ko animazio film-laburrarentzako konposaturiko musikaren in-guruan antolatuta dago. Lan honetako pertsonaiak, berez ahots bakarlarientzat konposatuta daude-nak, gure egokitzapenean ganbera taldeko instru-mentista ezberdinek antzeztu eta karakterizatzen dituzte. Hauek, eszenografia eta jantzi ezberdinez bidez, istorioan agertzen diren animaliak irudi-katzen dituzte. Instrumentuen tinbre ezberdinek, janzkerekin batera, bere “kantuaren” bidez sagu-txoa lokarrarazi nahi duen pertsonaia konposatze-ko balioko dute. Txirula Sagu anderea izango da,

Eszenatokian fokuak badaude, eszenatoki guztia-rentzako argiztapen leun batekin nahikoa da.Ikusleak eszenatokian bertan edo eszenatik hurbil kokatuko dira ezohiko espazio bat bada. Eserle-ku baxuak (harmailak edo bankuak) jarriko dira umeentzako eta beraiekin doazenentzako. Musika-riek eta obrako antzezleek ikusleei beste espazio ezberdin baten egingo diete harrera (besaulki-pa-

fagota Txerri anderea, klarinetea Izeba Ahateaeta biola Behorra.Katu andereñoa kantatzen duen pertsonaia ba-tek antzeztuko du, paper bokal bakarra, taldeko gainontzeko tinbreengandik ezberdintzen duena, honela bere izaera makur eta lizunari beste ñabar-dura bat gehituz. Sagutxoaren papera txotxongilo bat darabilen antzezle eta narratzaile batek antzez-ten du, eta azkenik, etxaldeko zaindaria den Txakur-emea, txikitxoa nork lokarraraziko duen animalia aurkitu bitartean, bere dantzaren bidez sagutxoa zaindu eta entretenituko duen dantzari bat da.

tioan, hall-ean edo antzeko harrera tokiren baten izan daiteke). Han, familiei beharrezko gomendioak emango zaizkie (mugikorrak itzaltzea, bakoitza bere haurrengandik hurbil esertzea…) eta antzezleak ikusleei era musikatuan aurkeztuko zaizkie, “ober-tura” eran. Haur-kotxeak uzteko espazio bat ere beharrezkoa da, izan ere, txikienak ikuskizunera horrela joatea posible da.

- Sagu anderea (zeharkako txirula): Ainara Zubizarreta- Txerri anderea (fagota): Izadi Velez de Mendizabal- Izeba Ahatea ( klarinetea): Elena Arbonies- Behorra (biola): Maider López- Katu andereñoa (ahotsa): Maider López- Aktorea: Ainhoa Pineda- Txakur eme zaindaria (dantzaria): Inalvis Pando

Fitxa teknikoa

Obraren iraupena: 30 minutu

Antzezleen zerrenda- Zuzendaritza artistikoa: Maider López- Zuzendaritza eszenikoa: Elena Bezanilla- Txotxongiloa eta aholku artistikoa: Anita Maravillas Taller- Koreografia: Inalvis Pando- Gidoia: Juan Kruz Igerabide

Page 5: Musika DMITRI SHOSTAKÓVICH€¦ · Esku artean dugun ipuina, Sagutxo Tuntuna, haur literatura errusiarraren sortzailetzat hartu ohi den eta bitxikeriaz beteriko biografia kosmopolita

BiografiakParte-hartzaileen

Page 6: Musika DMITRI SHOSTAKÓVICH€¦ · Esku artean dugun ipuina, Sagutxo Tuntuna, haur literatura errusiarraren sortzailetzat hartu ohi den eta bitxikeriaz beteriko biografia kosmopolita

Maider LópezBiola, ahotsa, moldaketa musikala eta zuzendaritza artistikoa

Maider Lopéz-ek (Gasteiz,1984) musikaz zipriz-tindutako haurtzaroa izan zuen bere amari esker. Instrumentista eta musikari bezala urtez luzez formazio sakona jaso ondoren, lehenbizi Gastei-zen eta beranduago Londresen (Royal College of Music) eta Alemanian (Stuttgart Musikhochschule), freelance musikari bezala orkestra eta ganbera tal-de ezberdinekin era askotako jarduna eraman izan

du, bereziki Khantoria musika taldearekin, talde honetako biola eta moldatzailea delarik. Gaur egun Durango-n (Bizkaian) bere bizitza familiar eta ar-tistikoak uztartzen ditu, herri honetako kontserba-torioan musika analisi-ari buruzko eskolak ematen ditu eta haur txikientzako eta beraien familientzako musika ikastaro bat eskaintzen du.

Page 7: Musika DMITRI SHOSTAKÓVICH€¦ · Esku artean dugun ipuina, Sagutxo Tuntuna, haur literatura errusiarraren sortzailetzat hartu ohi den eta bitxikeriaz beteriko biografia kosmopolita

Elena Bezanilla Zuzendaritza eszenikoa

Elena Bezanilla-k (Bilbo, 1961) Filosofiako eta Gizar-te Antropologiako ikasketak bukatu zituenerako, modu profesionalean aritzen zen arte eszenikoen munduan. Garai hartan Gipuzkoan bizi zen eta 1986an Elene Sustatxa-rekin batera, bikote satiriko bat sortu zuen - Tarratada izeneko musikala – Triki-punk izenarekin ezagunagoa, arrakasta handia izan zuena. Oraindik ere, labur bezain apurtzailea zen ikuskizun hari buruzko elkarrizketak egiteko bilat-zen dituzte. Ordutik hona, ez dio antzerkia egiteari

utzi zuzendari, produktore, pedagogo, musikari eta eszenografo bezala konpainia eta proiektu nazional eta internazionaletan: Bread and Puppet (USA), Dream Community (Taiwan), Central Saint Martins (Londres, Sevilla), Sala Endanza (Sevilla), Centro Andaluz de Teatro (Sevilla), La Nave del Pasaje (Sevilla), Pikor Teatro (Maeztu, Araba), Agerre (Do-nostia), Sebastopoleko Titiriteroak (Donostia), etb. Gaur egun Bilboko PANTZART konpainiako zuzen-dari artistikoa da.

Page 8: Musika DMITRI SHOSTAKÓVICH€¦ · Esku artean dugun ipuina, Sagutxo Tuntuna, haur literatura errusiarraren sortzailetzat hartu ohi den eta bitxikeriaz beteriko biografia kosmopolita

Anita Maravillas Tailerra Txotxongiloaren sorkuntza eta aholku artistikoa

Sorkuntza eszenikoaz gain, Anita Maravillas-ek beste konpainia eta ekoizle batzuen enkarguak jasotzen ditu. Taldeekin elkarlanean ikuskizu-nen kontzeptu estetikoa lantzen du: orokorrean, diseinuarena eta txotxongilo, mozorro, arropa eta manipulazioaren perfekzionamentuarena.Beraien txotxongiloak, erabilitako teknika edozein delarik ere, estetika zaindu baten jabe dira, mugi-

menduaren fintasuna ere zaintzen dutelarik. Bizirik daudelaren ilusioa lortzeko ezinbestekoa da txotxon-giloak behar bezala mugitzea. Guzti hauek instru-mentu profesional bezala nabarmentzen ditu.Taldeko kideen bokazio plastikoa dela eta TAILERRA konpai-niaren indarguneetako bat izatera iritsi da.

Page 9: Musika DMITRI SHOSTAKÓVICH€¦ · Esku artean dugun ipuina, Sagutxo Tuntuna, haur literatura errusiarraren sortzailetzat hartu ohi den eta bitxikeriaz beteriko biografia kosmopolita

Harremanetan jartzekoBapoBapo Produkzioak

Aitor Narbaiza - 609 461 [email protected]

Txontxongiloa +

Musika Klasikoa +

Dantzaria +

Aktorea

Eskerrik Asko