Nahikari

14

description

2. ebaluazioa. Nobelak.

Transcript of Nahikari

Page 1: Nahikari
Page 2: Nahikari

Ihintza 19 urteko neskato kirolzale, arduratsu, abenturazale eta alaia da. Baina akats bat dauka: hegan egitearen beldur da. Baina bidaiatzea eta hizkuntza berriak ikasteko pasioari esker beldur horrek ez dio mugarik jartzen.

Egun batean unibertsitatean zegoelarik, publizitate oharren artean begiratzea bururatu zitzaion. Bertan iragarki bat zegoen non Ingalaterran etxe bateko 2 umeren zaindaria izateko eskaria zegoen. Umeak 10 eta 12 urtekoak ziren, mutila eta neska. Ihintza, hau ikustean, emozioaz saltoka hasi zen, umeak asko gustatzen zitzaizkiolako eta Ingalaterrara joatea ingelesa praktikatzeko aukera ezin hobea zelako. Paperean gainera, urte horretan bertan bi hilabetez egoteko eskaria zela jartzen zuen; udan, hain zuzen ere.

Unibertsitatetik atera zenean gurasoekin iragarkia komentatu zuen eta haiek ere poztu egin ziren

Page 3: Nahikari

betidanik Ihintzak nahi zuen gauza bat zelako. Afaldu ostean Ihintzak telefonoa hartu zuen eta berehala iragarkian idatzita zegoen zenbakia markatu zuen:

Bai?, nor da? - galdetu zioten. Ihintza dut izena eta iragarkiagatik deitzen dut,

lana horretan interesatuta nago - erantzun zion neskak.

Zenbat urte dituzu, neskato? Hemeretzi urte. Ados, jaunari esango diot lana jadanik hartuta

dagoela. Eskerrik asko - eskertu zen Ihintzak. Agur.

Uda heldu zenean, Ingalaterrako hegazkina hartu baino 2 egun lehenago, maletak prestatzen hasi zen eta horretarako bere gurasoen laguntza izan zuen. Bidaiatzeko eguna benetan heldu zenean, kotxea hartu zuen eta bere gurasoak agurtu eta gero, aireportura beldurrez baina pozik abiatu zen. Behin aireportuan, hartu beharreko hegazkina hartu zuen eta Ingalaterrarantz abiatu zen.

Londresera heldu zenean taxien ondoan kartelekin jendearen bila zeuden txofer batzuk zeuden. Ihintza horra segundo bat begiratu zuen eta bere izena karteltxo batean zegoela ikusi zuen. Bigarren aldiz begiratu zuen eta oraingoan kartela ikusteaz aparte trajedun txofer dotore bat ikusi zuen kartelari eusten. Horrelako pertsona hain dotorea ikusita, neska harrituta geratu zen eta are gehiago bere kotxean sartu zenean.

Page 4: Nahikari

Kotxea limusina dotore bat zen eta neska aho zabalik minutu pare batez geratu ostean, txoferrari helbidea eman zion akatsen bat egongo zela pentsatuz. Txoferrak hau ikusi ondoren ezetz erantzun zion buruarekin eta momentu oro neskak, isilik baina harridura oraindik gorputzean zeukalarik, paisaiari begiratzeari ekin zion.

Bidaiaren amaierarantz hurbiltzen ari zirenean gero eta zoragarriagoa eta politagoa iruditzen zitzaion neskari ikustean ari zen paisaia. Heldu orduko, egoitza eder batean lan egin behar zuela asimilatzeak segundo pare bat eskatu zion. Hori barneratu eta gero bere begiak ate nagusirantz jo zuten eta bertan 2 ume, zerbitzuko 2 neska eta gizon serio bat ikusi zituen. Beraren zain zeundela ohartu zen Ihintza baina, nahiz eta dena oso dotore iruditu, sortzen zuten giroa ez zitzaion gustatu neskari, bereziki, 2 ume horien aurpegi tristeak baina ederrak ikusi zituenean eta beraien aita zirudien gizon horren seriotasuna ikusi zuenean.

Ihintzak, dena den, hizkuntzarekin arazorik izango ez zuela zekien, nahiko ondo moldatzen zelako hitz egiterakoan eta besteak ulertzeko orduan.

Geroago sartzera gonbidatu zuten eta behin barruan zeudelarik, umeak logelara igo ziren, zerbitzariak bereak egitera joan ziren eta gizona Ihintzari zenbait gauza komentatu eta gero, 2 hilabeteko negozio bidaia egitera joan zen. Gizonak Richard zuen izena eta negozio bidaiara joateko eguna heldu zenean, maletak hartu zituen eta bere umeak agurtu barik joan egin zen. Horrek Ihintzari arreta piztu zion baina hor utzi zuen gaia.

Egun horretan neska umeen logelara igo aurretik, egoitza gainetik ezagutzea erabaki zuen. Etxea izugarri

Page 5: Nahikari

handia zen, antzinako gaztelu baten antza zuen. Logela bakoitza gutxienez, 90 m karratu zeuzkan, komunak barne, apainketa nahiko tradizionala zen, lurreko zorua egurrezkoa zen, tximinia handi bat zeukan egongelaren erdialdean, etxe osoa berotzen zuena, sukaldeak ere egurrezko armairuak zituen eta erdian mahai handi bat zegoen ... eta abar. Horretaz aparte, pasabide guztiak dekoratzen zituzten koadro handi asko zituen. Kanpoaldean, berriz, lorategi moduko baso bat zegoen eta hondartza pribatua. Dena egoitzakoa zen.

Ihintza ezin zuen sinetsi ikusten ari zena eta emozioa apur bat pasatu zitzaionean, umeen logeletara igo zen. Umeek logela batean lo egiten zuten, eta logelan sartu zenean hasieran zeukaten aurpegi triste berberarekin ikusi zituen kartetan jolasten. Bazirudien poztasuna beraiengandik inoiz ez zela hurbildu. Lehenengoz beraien izena galdetu zien. 10 urteko mutila Jhon deitzen zen eta 12 urteko neska Juliet. Nahiz eta isila eta triste egon, oso ondo portatzen ziren, batzuetan ibiltzera joaten ziren, baina inoiz ez zuten aurpegi hura aldatzen.

Ihintza larritzen hasi zen, ez zekien zergatik zeuden hain triste, edozein ume jolasten dibertitzen zen baina haiek ez.

Goiz batean guztiak esnatu zirenean gosaltzera joan ziren eta gosaltzen zeuden bitartean, Ihintza egun horretan zer egiteko gogoak zituen galdetu zien. Haiek erantzun zioten bere ama ikusteko gogoak zituztela eta momentu horretan Ihintza erabaki zuen umeak basotik paseo bat ematera eramatea ea

Page 6: Nahikari

bere gurasoei buruz zer kontatzen zioten. Beharbada ume horiek hain triste egoteak bere amarekin zerikusia izan ahal zuelakoan.

Behin basoan barrena zeudelarik, hitz egiten hasi ziren, hasieran umeei hitz egiten hastea kostatzen zitzaienez, Ihintza lagundu zien, galderak eginez:

Non dago zuen ama? Ez dakigu, gure aitak ez digu inoiz berari buruz hitz

egiten; soilik esan zigun burutik ez zegoela ondo eta medikuarengana joan behar zuela, baina ez dakigu non dagoen - erantzun zion Julietek.

Ihintza pentsatzen geratu zen eta istorio horretan zerbaitek ez zuela zentzurik pentsatu zuen. Orduan galdetu zien zergatik zegoen egoitzaren alboan beste etxetxo bat. Haiek erantzun zioten bertan beren aitaren anaia bizi zela eta hor bizi izan zela, bere familiarekin egon nahi zuelako baina nolabaiteko aldea utziz. Hori entzunda Ihintza beraien osabari buruz galdetu zien:

Eta non dago zuen osaba? Hil egin zen, bere etxeko eskaileretatik erori zelako

eta kolpe gogorra hartu zuelako buruan - komentatu zuen Jhonek

Hori aitak kontatu dizue? - gehitu zuen Ihintzak. Bai - baieztatu zuten umeek batera.

Ihintza zerbait arraroa zegoela pentsatzen jarraitzen zuen. “Etxeko andrea burutik zegoen eta medikuarengana eraman zuten baina ez dakite non dagoen; gainera aitak ez zien ezer gehiago kontatzen: osaba egoitzaren alboan zegoen etxean bizi zen bakarrik bere familia hurbil izan nahi zuelako baina aldea utziz eta gainera, bere etxeko eskaileretatik erortzean buruan kolpe izugarria hartu zuen bere

Page 7: Nahikari

heriotza ekarriz. Eta horretaz aparte, etxeko gizona bere seme-alabak agurtu barik negozio bidaia batera joaten da”. Dena oso arraroa zen.

Buruari bueltak emateari utzi ostean, umeei ea bere osabaren etxera joan ahal ziren galdetu zien. Haien erantzuna argia izan zen, aitak ez zien horra sartzen uzten eta gainera atea hori giltzapean zegoen. Orduan Ihintza galdetu zien ea non gordetzen zuen aitak giltza hori. Isilik geratu ziren baina azkenean Julietek adierazi zion behin batean bere aita giltza bat gordetzen ikusi zuela bere logelan, hain zuzen ere, zoruaren azpian.

Ihintza aitaren logelara joan baino lehen bera bere aitaz eta korapilo oso horretaz pentsatzen zuena argitu zien eta haiek Ihintzarekin batera dena ulertzera laguntzeko prest zeudela argitu zioten.

Dena argituta geratu eta gero, aitaren logelara abiatu ziren zerbitzariak ikusten ez zituztela bermatuta eta zorutik ohol apurtu edo solteren bat bilatzen hasi ziren. Umeek gutxi gora behera bazekiten nondik zegoen nahiz eta zein ohola zen zehatz ez jakin. Jarduera horretan denbora luze eman zuten baina azkenean aurkitu zuten inork ikusi gabe (aitari ez zitzaion bere logelan inor sartzea gustatzen ezta bere ume bereak ere). Oholaren azpian giltza bat zegoen umeek aurretik adierazi zuten bezala. Giltza hartu eta gero, jada beranduegi zen osabaren etxera joateko, orduan hurrengo egunean joango zirela erabaki zuten.

Page 8: Nahikari

Hurrengo goizean beste egunetan bezala gosaltzera jaitsi ziren eta giltza Ihintzak poltsikoan gordeta zeukalarik, ideia bat bururatu zitzaion: zerbitzariak lanpetuta uztea. Horrela haiek konturatu barik osabaren etxera sartu ahal izango ziren.

Ihintzak belarrira umeei plana kontatu zien eta gero hainbat zeregin jarri zizkieten zerbitzariei. Etxea goitik behera garbitu behar zuten baina oso-oso ondo, hurrengo egunean jauna eta, aldi berean umeen aita, negozio bidaiatik helduko zela kontuan hartuta.

Dena kontrolpean zegoela konturatu zirenean, Ihintza, Juliet eta Jhon giltzarekin osabaren etxera joan ziren. Behin etxeko atean zeudelarik, giltzarekin atea poliki eta ahalik eta zarata gutxienaz zabaltzen ahalegindu zen Ihintza.

Behin osabaren etxearen barruan zeudelarik dena oso zikin zegoela eta dena oso zaharra zela konturatu ziren. Amaraunak leku guztietan, barraskilo itxurako eskailera zahar batzuk sarreraren erdian. Desastre hutsa eginda zegoen guztia baina bazeukan bere edertasuna. Beheko solairua begiratu ostean, eskaileretan gora egitea erabaki zuten; Ihintza joan zen lehena, umeek beldurtuta zeuden eta.

Goiko solairura heldu zirenean logela ederra zegoen. Atiko modukoa zen. Solairu hark behekoa baino ederragoa zen eta bazirudien garbiago zegoela. Bertan eskuinaldean, ikasteko mahaia edo idazkaritza bat zegoen, erdialdean ohe handi bat eta bere aurrean armairu

Page 9: Nahikari

handia eta oso zaharra. Azkenik ezkerraldean komun txiki bat zegoen.

Gainetik dena begiratu ostean, ikasketa mahaira aurreratu ziren eta armairu txikietan begiratzen hasi ziren, erantzun edo azalpenen bat aurkitzeko asmoz. Azkenean armairu txiki batean Jhonek koaderno txiki bat aurkitu zuen:

Zer da hau? - galdetu zuen mutikoa.

Ihintza beragana hurbildu zen eta eguneroko antzeko bat zela ikusi zuen; zabaltzeari ekin zion eta umeen arreta zeukalarik, irakurtzen hasi zen:

Beharbada hau norbaitek irakurtzera heltzen denerako ni jada hilda egongo naiz baina, mesedez, arreta jarri esango dizuedanari buruz oso garrantzitsua eta serioa delako.

Hona bizitzera etorri ginenean Richard-ren emakumea Elis beraiekin bizitzera gonbidatu ninduen. Familia gehiagorik ez neukanez, haiekin hona bizitzera etorri nintzen eta hemen nire etxe propioa edukitzea erabaki nuen nolabaiteko aldea egoteko eta bakoitzak, nahiz eta etxe alboan bizi, bere bizitza nahi zuen erara bideratu zezan. Hau erabaki ostean nire anaia (Richard), bere emaztearekin zerbait neukala pentsatzen hasi zen eta zoratuta zegoela esaten hasi zen. Orduan Elisek liskarrak izan zituen nire anaiarekin eta azkenean Richard emazteaz libratu egin zen eroetxe batera eramanez (bera zen zoratuta zegoena, ez Elis).

Page 10: Nahikari

Horren berri izan nuenean berarekin haserretu nintzen eta nirekin borrokatzen hasi zen. Oinarririk gabeko susmoak zituen bere seme-alabak bereak ziren ala ez eta zoratuta amaitu zuen. Ordutik aurrera nire anaia oso arraro egoten da eta uste dut ni hiltzen saiatuko dela. Horregatik, hau oso garrantzitsua da jakitea eta kontuz ibiltzea. Noizbait zerbait arraro ikustekotan poliziari gutun hau eman, ulertuko dute eta.

Ihintza beldur ikaragarriren menpe bizi zen.

Berehala koadernotxoa gorde zuen eta Juliet eta Jhon-ekin batera egoitzara bueltatu zen. Behin etxean zeudelarik, handik alde egin behar zutela erabaki zuten.

Hurrengo goizean, aita arratsalde partetik etorriko zenez, erabaki zuten gosaldu eta gero, eta inork konturatu gabe, alde egitea baina dena zaildu zitzaien gosaltzera jaitsi orduko beren aita sukaldean eserita ikusi zutenean. Beldurra gorputz osoan zehar sentitzen zuten; are handiagoa etxean inor ez zegoela konturatu zirenean.

Aitak oso haserre zirudien eta, bat-batean kolpe bat mahaiaren gainean emanez, altxatu egin zen eta giltzagatik galdetzen hasi zen. Beldurtuta hirurek ez zekitela esan zuten baina aitak ez zien sinetsi. Umeek eta neska etxetik alde egiten saiatu ziren baina aitak labana hartu zuen eta hirurak hil nahi eraso egin zien. Hauek aitaren mugimenduak saihestu zituzten eta halako batean Jhonek beste aizto bat hartuta, sorbaldaren sartu zion. Aita une horretan geldi geratu zen eta, mugitu ezinean zegoela, Julietek poliziari deitu

Page 11: Nahikari

zion. Ihintzak, bitartean, soka batzuk hartu zituen eta aita lotu zuen.

Azkenik, polizia heldu zenean, dena argitu zen eta aita kartzelara eraman zuten eta umeen ama berriz umeekin egoitzara bizitzera joatea lortu zuen. Bien bitartean Ihintza etxera bueltatu zen gurasoekin eta uda guztietan Ihintza Ingalaterrako familiari bisitan joaten da baina halakoetan Ihintzaren gurasoak ere udak horra pasatzera joaten dira.