Nietzsche (selektibitaterako laburpena) Filosofia

14
NIETZSCHE

description

Nietzsche (selektibitaterako laburpena) Filosofia

Transcript of Nietzsche (selektibitaterako laburpena) Filosofia

Page 1: Nietzsche (selektibitaterako laburpena) Filosofia

NIETZSCHE

Page 2: Nietzsche (selektibitaterako laburpena) Filosofia

• Datu biografikoak eta testuinguru historikoa eta filosofikoa• Kritika mendebaldeko zibilizazioari. Bitalismoa• Apolineoa eta dionisiakoa• Nihilismoa eta baloreen transmutazioa• Kritika kristautasunari, Jainkoaren heriotza eta supergizakia• Botere-nahimena eta betiereko itzulera

GALDERAK:GALDERAK:

NietzscheNietzsche

Page 3: Nietzsche (selektibitaterako laburpena) Filosofia

• 1844an jaio zen Prusian eta 1900 hil zen Weimar hirian. Adimen-gaixotasunak eta sufrikario fisikoak izan zituen bizitza osoan.

• Teologia eta Filologia Klasikoa ikasten hasi zen Bonnen baina geroxeago bertan behera utzi zituen teologia-ikasketak.

• Leipzigko unibertsitatera joan zen 1865. urtean, Ritschl maisuari jarraituz. Han ezagutu zituen Wagner eta Schopenhauer.

• 1868an Basileako Unibertsitateko irakasle katedradun izendatu zuten.• Pixkanaka filologiaz zuen interesa galduz joan zen eta filosofian zuen

egitekoaz jabetzen hasi zen.• 1878tik 1888ra bitartean idatzi zituen bere idazlan gehienak. Bere

idazkera filosofia eta literatura poetikoaren artean koka daiteke.• Kritikoa izan zen oso inguruan zuen guztiarekin: filosofia, erlijioa, artea,

sozialismoa eta nazionalismoa.• Nahiz eta bere momentuan ez zuen arrakastarik izan, Filosofia

Garaikideko korronte eta pentsamendu ugarik haren filosofiaren eragina eta ekarpenak jaso dituzte: existentzialismoak, psikoanalisiak, anarkismoak, eta abarrek.

1. galdera1. galdera

Bizitza eta testuinguru historikoa

Page 4: Nietzsche (selektibitaterako laburpena) Filosofia

XIX.Mendea: “Iraultzaren aldia”XIX. Mendeari Europako Iraultzen Aldia esaten zaio, garai horretakoak baitira iraultza demografikoa, siderurgiaren iraultza, komunikabideen eta garraioen iraultza, iraultza liberalak, sozialistak eta abar.Industrializazioak eragindako aldaketak:

– Makinak sortu ziren– Jakintza erabilgarriari garrantzi handiagoa eman zion burgesiak.

Aurkikuntza zientifiko-tekniko guztiak industrian aplikatu ziren.– Produkzioa izugarri areagotu zen– Iraultza demografikoa: bikoiztu egin zen Europako biztanleria

XIX. Mendearen bigarren erdian.– Migrazio handiak izan ziren nekazaritza-eremuetatik hirietara.– Hirietan bizitza-baldintzak oso gogorrak ziren.– Langileria bere eskubideen kontzientzia hartzen hasi zen.

Page 5: Nietzsche (selektibitaterako laburpena) Filosofia

Nietzscheren pentsamendua• Nietzschek Mendebaldeko kulturaren balio eta oinarri guztiak suntsitzea

proposatzen du. Haren aburuz, Mendebaldeko zientzian, filosofian, erlijioan eta beste hainbat esparrutan erabili diren ereduak gizakiaren kalterako izan dira.

• Nietzscheren susmoa honako hau da: bi mila urteotan gizadiak egin duen bidea okerbidea izan da. Europan onginahia, etsipena, ahultasuna eta antzeko balioak goresten dira. Hau da, kristau-moralaren balioak (hasieran, Sokrates eta Platonen dualismo ontologikoan oinarritutako balioak).

• Platonek (eta filosofo idealista guztiek), mundu fisikoarekin gustura ez dagoenez, mundu transzendentearen irudia (ideien mundua) asmatzen du bere nahiak eta desirak mamitzeko, Nietzscheren ustetan.

• Metafisikaren kontra kritika sakona eta oldarkorra da, hots, Nietzscherena. Sokratesekin hasten da, filosofiaren aro tragikoaren amaiera. Sokratesentzat arrazoia da garrantzitsuena bertutea garatzeko. Bitan banatzen da filosofia: tragedia-aroa eta zientzia-filosofia arrazionala.

• Nietzschek goretsitako filosofoen artean (aro tragikoaren filosofoak) Heraklito, Anaxagoras, Anaximandro edo Tales daude. Heraklitok izatearen finkotasuna ukatu, eta errealitatearen benetako izana mugikortasuna dela dio.

• Nietzscheren arabera, metafisikak uko egin dio mundu fisikoari. Gainera, bizitzaren mamia ezin daiteke kontzeptuen bidez adierazi.

2. galdera2. galdera

Page 6: Nietzsche (selektibitaterako laburpena) Filosofia

• Transzendentziaren ukapena. Erlijioak sortutako transzendentziak gizakia makurrarazi du.

• Gizakiak bere barnean aurkitu behar du bizitzarako helmuga, inondik ere kanpora jo gabe. Jainkoaren eta munduaren artean ez dago alderik. Jainkoari aitortzen zaizkion indarrak, gizakiak bere baitan dituen ahalmenak baino ez dira.

• Hizkuntzaren iruzurrak. Hitzak asmatzen direnean, harrapaturiko esentzia bati izena jarri zaiolako itxura egiten da; hots gezurra nagusitzen da. Horixe gertatzen da hizkuntzak hainbat eta hainbat hitz erabiltzen dituelako, benetako izana adieraziko balu bezala. Hau da, hizkuntzak engainatu egiten du. Dena dela, hitzaren jatorria, elkar ulertzeko beharrizana besterik ez da.

• Hortaz, filosofoak bere horretan utzi behar ditu kontzeptuak, eta arte gisako intuizioak antzematen ahalegindu behar du.

• Bitalismoa: filosofia bitalistaren ustez, funtsezko errealitatea den bizitza, sen, grina eta afektuen multzoa da, zerizan arrazionalik gabeko zerbait. Jaiotza eta heriotza bizitzaren osagaiak dira. Osagai horiek ez dira kontzeptuaren bidez antzemateko modukoak, sentipen hauek bizitzaren zentzu tragikoaren ikuspuntua hartuz gero igaroko dira, ez bestela.

3. galdera3. galdera Apolineo eta dionisiakoa

Page 7: Nietzsche (selektibitaterako laburpena) Filosofia

• Apolineo eta dionisiakoa dira Nietzschek erabilitako sinboloak bizitzaren zentzu tragikoa ulertarazteko. Apolo argitasunaren eta neurriaren jainkoa da; Dionisos itxuragabea eta neurrigabearen adierazgarria da. Ezin daiteke bata bestea gabe bizi. Baina Europako filosofia-tradizioan, joera arrazionalistak dioen moduan, arrazoi-arimak mendean hartu behar ditu sumina, atseginak eta bestelako irrikak. Nietzscherentzat, horretan datza filosofia idealistaren errore garrantzitsuenetako bat.

• Nihilismoa: Nihilismoa Jainkoaren heriotzaren ondorioa da. Une horretara arte indarrean egon diren balioak, gizakiari babesa eta argibidea ematen zizkiotenak, bertan behera gelditu dira itota. Historiako gertakizunek halako helbururik ez dutela ikustean, mundua azalpenik ez duela ohartzen da gizakia. Hori dela eta, gizatasunak munduan duen egitekoa edo funtzioa jakin ezean, jokabide nihilista sor daiteke (nihilismo pasiboa).

• Dagoeneko gizakiak idealismoak bizitzarekiko sortzen duen itxurakeria faltsuan sinesten ez duelarik, baiezkoa eman behar dio bizitzari gogo biziz eta adore handiz (nihilismo aktiboa).

• Gizakia lau egoeratatik igarotzen da.

4. galdera4. galdera

Nihilismoa eta balioen transmutazioa

Page 8: Nietzsche (selektibitaterako laburpena) Filosofia

Balioen transmutazioa eta moral berria• Morroien moralaren ordez (moral tradizionala, kristaua), jaunen

morala ezarri behar da (moral berria). Lehena, kaltegarria izan da guztiz; bigarrena, bizitzaren alde dago, poza eta indarraren alde.

• Balio moralen sorrera psikologikoa aztertzeko Nietzschek erabilitako metodoa genealogikoa da.

• Genealogiaren lehen emaitza bi moralen aurkikuntza da: jaunen morala eta morroien morala. Edozein kulturaren hastapenetan, gauzak izendatu eta definizioak ezartzeko ahalmena duena da boteretsua. Hortaz, “ona” hitzak indartsua, menperatzailea, harroa eta beldurgarria esan nahi du; “gaiztoa”, aldiz, arrunta, umila, gezurtia da

• Jaunen moralaren ikuspegitik, honela defini daiteke ona: bizitzaren jatorrizko bertuteak betetzeko gizabanakoa hobera daramana.

• Morroien morala, ekitea debekatua dutenen herra, ezintasunetik sortzen da. Morroien moralak berdintasuna bilatzen du eta zorrotz kritikatzen du, ohiz kanpokoa.

• Erlijioak (judaismoak hasieran eta kristautasunak geroago) morroien morala inposatu du, bizitzaren kontrako morala. Morroien moralaren izenean kontzientzia morala egokitzen du gizakiaren baitan.

Page 9: Nietzsche (selektibitaterako laburpena) Filosofia

• Nietzschek behin eta berriro dio botere-nahia dela balioen sortzaile garrantzitsuena. Botere-nahiak izatearen mugikortasuna adierazten du. Izateak, existitzen den orok, gehiago eta hobea izateko joera du.

• Landareen eta animalien bizitza da horren adierazgarri, haien arteko borroka nonahi ageri delako, ondokoa garaitu eta mendean hartzeko.

Page 10: Nietzsche (selektibitaterako laburpena) Filosofia

Kristautasunaren aurkako kritika• Erlijioa beldurretik sortzen da. Nietzschek, erlijio-arau ororen aurka

jotzen du. Kristautasunak balio dionisiakoak baztertzen ditu, mundu ideal baten asmakizunaren bidez, eta mundu erreal bakarra despreziatzen duela.

• Kristautasuna platonismo herrikoa da. Erlijioak balio dekadenteak proposatzen ditu, mendekotasuna, obedientzia, .... Denak, bizi-irriken aurkakoak. Zentzu honetan, erlijioa herri xehearen matxinada da jabeen aurka, eta beraz, herri xehearen balioak dira erlijioan nagusi.

• Gorputzak, gogoko duen oro baztertu izana leporatzen dio Nietzschek kristautasunari. Baina Jainkoaren heriotzak ateak zabaltzen dizkio gizakiaren erabateko garapenari.

• Jainkoaren heriotza: Jainkoa (Jainkoaren ideia) bizitzaren aurkakoa da. Horrexegatik, Nietzschek ateismoa aldarrikatzen du. Gizakiak berak bete lezake Jainkoak utzitako lekua. Hortaz, Nietzscheren iritziz, Jainkoa desagertzean, desagertu egiten dira ere hari atxikitako balio kristauak.

• Kristautasunaren aginduak eta debekuak desagerturik, Jainkoarenganako fedearen gainbeherak gizakiaren jatorrizko indar sortzaileak askatuko ditu, eta jada gizadiak ez dio haraindiko munduari erreparatuko, honako honi baizik.

5. galdera5. galdera

Page 11: Nietzsche (selektibitaterako laburpena) Filosofia

• Honela mintzatu zen Zaratustra idazlanean, Jainkoaren heriotza ezinbesteko erreferentzia-puntua da.

• Jainkoaren heriotza gertakizun historikoa da. Jainkoaren heriotzak utzitako hutsuneaz jabetzen den lehena gizaki zoroa da.

• Jainkoaren heriotzaren ondorengo urratsak bi dira: arriskutsua eta txalogarria. Bizitza moralaren aztoramendu eta txikikeria Jainkoa hil ondorengo arriskuak dira; txalogarria litzateke supergizakia konturatzea, egoera berriaz oharturik, gizaki berriak sormena gara dezakeela eta haraindiko munduan zituen ametsak lurrera ekar ditzakeela. Hau da, gizakiak ere bere buruaren gainetik dagoen beste gizaki-maila bat sortu behar du.

• Jainkoaren heriotzaren ondorengo urratsa supergizakiaren etorrera da.• Nietzschek iraganekin apurtu nahi du gizaki berri bat sortzeko, eta

gizakiak aurrera begiratu behar du beti, nork bere etorkizuna bere gogora egokitzeko.

• Eraldaketa horren urratsak (supergizakiaren etorrerako urratsak) irudi batzuen bidez ematen digu ezagutzera Nietzschek:

Page 12: Nietzsche (selektibitaterako laburpena) Filosofia

1. Fasean, espiritua gamelu bihurtzen da. Idealismoaren mende dagoen gizakia gameluaren antzekoa da.

2. Fasean gamelua lehoi bihurtzen denean, idealismoaren gainbehera dator, eta lehoiak bere zama arintzen duela esan nahi du horrek.

3. Fasean lehoia haur bihurtzen da, haurrak soilik duelako sormena balio berriak sortzeko.

Page 13: Nietzsche (selektibitaterako laburpena) Filosofia

Botere-nahimena eta betiereko itzulera

• Nietzsche irudiz edo metaforaz baliatzen da gizaki berriaren aldartea nolakoa izan behar duen azaltzeko.

• Gizakiak lur honetan gauzatuko ditu bere gogoak, kanpoko mundu batean gauzatu ordez. Nietzscheren arabera, gizakia uneoro bere burua hobetzeko eginahalean dabil. Zenbat eta indartsuago izan bizinahia, orduan eta handiagoa da gizakien arteko desberdintasuna. Zenbat eta ahulago, orduan eta eginahal handiagoa egingo du guztion berdintasunerako aldeak eta bereizgarritasunak gainerakoekin berdintzeko.

• Botere-nahia bizi-maila handiagoa eta hobea lortzeko nahimena da. Bizidunak bere baitan duen indarra kanporatu behar du. Gizakiaren jarduera egingarrien artean, ezagutza boterea lortzeko baliabidea ere bada.

• Botere-nahia ez da ahulak mendean hartzea, nork bere buruan uste osoa izatea baizik, bizitzaren ahalbidean sinestea.

• Beraz, inor itzalpean izateko modua, norberaren indarren jakitun izatean oinarritzen da.

6. galdera6. galdera

Page 14: Nietzsche (selektibitaterako laburpena) Filosofia

• Zaratustra, supergizakiaren asmatzailea izateaz gainera, betiereko itzuleraren sortzailea ere bada. Supergizakiak bere horretan onartzen du bizitza.

• “Maita ezazu eta bizi ezazu bizitza infinituki errepikatzea desiratzeraino”.

• Nietzscheren arabera, behin eta berriro errepikatzen da errealitatea; iraganean denbora infinitua bada, gertagarri guztiak noizbait gertatu dira jada. Gerta daitekeen guztia, beraz, gertatu da dagoeneko. Horretan datza betiereko itzulerari buruzko teoria.

• Orduan, aurrekoa behin eta berriro errepikatuz bada, ezer berri sortzeko eginahalak hutsalak direla dirudi. Supergizakia eta betiereko itzulera aurkako kontzeptuak direla pentsa daiteke.

• Mundua bere baitan duena besterik ez da. Bizitzari kemenez eta poz handiz heldu behar dio gizakiak.