Nikoren Ametsa
-
Upload
arekar-arekar -
Category
Documents
-
view
238 -
download
4
description
Transcript of Nikoren Ametsa
Nikoren ametsa
Gauero-gauero, Niko oso nekatuta oheratzen den arren, lo hartu bezain pronto,
abenturaz beteriko ametsak izaten ditu.
- Gabon!
Baina gaurkoa, amets berezia izan da. Begiak itxi bezain pronto, negarrez ari zen
neskato batekin egin du topo: Lena du izena.
- Kaixo nola duzu izena? – galdetu dio Nikok.
- Lena – erantzun dio negar zotinka
- Zergatik ari zara negarrez? – esan dio Nikok lasaitu nahian.
- Petronila sorgin gaiztoak pottoka lapurtu dit!
- Lasai! Nik lagunduko dizut zure pottoka bilatzen!
Eta pottokaren bila abiatu dira. Berehala, bide ertzean behi batekin egin dute topo
eta Nikok zera galdetu dio urduri xamar:
- Ikusi al duzu Petronila sorgina hemendik pasatzen?
- Bai! – erantzun dio behiak ozenki - Afrikarantz joan dira!
Niko eta Lenak, autobusa hartu dute eta Afrikarantz joan dira.
Afrikara iristean, jirafa batekin egin dute topo eta honi ere galdera berdina egin
diote:
- Ikusi duzu Petronila sorgina hemendik pasatzen?
- Bai! – erantzun dio jirafak - Indiarantz joan da pottoka baten gainean!
Bi haurrak, korrika trena hartu eta Indiarako bidea hartu dute. Trenbide ondoan
eguzkia hartzen ari den elefanteari galdezka joan dira:
- Ikusi dituzu sorgina eta pottoka hemendik pasatzen?
- Bai! – erantzun dio elefanteak aho zabalka-. Greziarantz joan da pottoka
batekin!
Niko eta Ilektra, Greziara heldu eta han, txokolatezko arrautzak jartzen dituen
loroarekin egin dute topo.
(grezieraz:)
- Ikusi al dezu Petronila sorgina? – galdetu dio Lenak grezieraz.
- Bai! – erantzun dio loroak – Baina ilargira egin du ihes.
- Eta nola harrapa dezakegu? Nola berreskuratuko dut nire pottoka? –
galdetzen du Lenak triste xamar.
- Ba izarretan bizi den Molken magoak lagunduko dizu – Erantzun dion
loroak haurra animatzeko asmoz.
Bi txikiak, kohetean sartu eta izarretara bidaia hasi dute Molken magoaren bila.
Izarretara iristerakoan, espazio-ontzitik jaitsi eta Molken magoarengana joan dira
pauso azkarrarekin pottoka berreskuratzeko laguntza eske.
- Molken magoa, lagunduko didazu pottoka berreskuratzen? – galdetu dio
Lenak urduri xamar. Magoak orduan:
- Galdu egin al duzu ba?
- Ez Petronila sorginak lapurtu dit.
- Orain ikusiko du sorgin, maltzur horrek! – esan du Molken magoak oso
haserre – Angili, hambdili, umbala, BUNM!
Eta magoak hitz magiko hauek esaterakoan, sorgin itsusia, tximeleta eder
bihurtu da. Pottokak Lenaren arrastoak jarraituz, berehala aurkitu ditu bi
txikiak.
Molken magoak, bi haurrak eta pottoka belaontzi hegalari batan bidali ditu
etxera bueltan hodeien artean nabigatuz.
RRRRRRRIIIIIINGGG! Iratzargailuaren zaratarekin esnatu da Niko bat-batean.
Zein izan da zure ametsa?