Nire bizitza Santurtzin ona zen, nire gurasoekin, 

12
MIKE

description

harritzeko modukoak baina nik ere ez nuen gauza handirik egiten hori aldatzeko. Lehengo orduan matematika neukan, erroak ematen ari ginen< oso txarra nintzen Egun batean guztia aldatu zen, nire bizitzan interesatzen zitzaizkidan pertsona guztiak Klasetik klasera pasa nintzen goiz osoa jateko ordua heldu zen arte. Etxera bueltatzen

Transcript of Nire bizitza Santurtzin ona zen, nire gurasoekin, 

Page 1: Nire bizitza Santurtzin ona zen, nire gurasoekin, 

MIKE

Page 2: Nire bizitza Santurtzin ona zen, nire gurasoekin, 

Nire bizitza Santurtzin ona zen, nire gurasoekin, lagunekin. .. primeran bizi

nintzen. Egun batean guztia aldatu zen, nire bizitzan interesatzen

zitzaizkidan pertsona guztiak alde batera utzi bainituen.

Egun euritsua zen, nik beti bezala institutura joan behar nuen. Nire notak ez

ziren harritzeko modukoak baina nik ere ez nuen gauza handirik egiten hori

aldatzeko. Lehengo orduan matematika neukan, erroak ematen ari ginen<

oso txarra nintzen erroak egiten, beti suspenditzen nuen eta gainera txapa

galanta ziren..> eta ni beti bezala nire gelakidearen ondoan esertzen

nintzen bigarren ilaran.

-Kaixo Mikel, zelan?-esan nion gelakideari.

-Kaixo, ondo, eta zu? Uste dut mutiko berri bat etorriko dela klasera -

erantzun zidan.

-Bai ? eta noiz etorriko da?-galdetu nion.

-Ez dakit, aste honetan uste dut.

Hitz egiten aritu ginen eta bat-batean maisuak oihu egin zigun:

-Aizue! Ixo oraintxe bertan!

Burua jaitsi eta lanean jarraitu genuen.

Klasetik klasera pasa nintzen goiz osoa jateko ordua heldu zen arte. Etxera

bueltatzen nintzen eta 15-20 minututan jaten nuen, ondoren hortzak

garbitzen nituen eta berriz institutura bueltatzen nintzen. Arratsaldean 2

orduz heziketa fisikoa neukan, hori dela eta, oso azkar pasatzen zitzaidan

arratsaldea. Institututik atera ondoren Unai, Josu, Irene, Maria eta Egoitzekin

Page 3: Nire bizitza Santurtzin ona zen, nire gurasoekin, 

joaten nintzen parkera, nire betiko lagunak ziren eta inork ez bezala

ezagutzen ninduten, haiek oso alaiak ziren eta triste nengoen egunetan beti

zerbait egiten zuten ni alaitzeko. Han pipa poltsa bat erosten genuen eta

banku batean esertzen ginen. 2 ordu parrandan egon ondoren etxera

bueltatzen nintzen, etxerako lanak egiten hasi eta amaitzen nituenean

ohera joaten nintzen nire liburua irakurtzera.

Hurrengo egunean leihoa zabaldu eta konturatu nintzen egun zoragarria

egiten zuela, eguzkiak asko berotzen zuen. Esnatu ondoren, ispiluan

begiratu nuen, nire ile horia zoro zegoen buru ingurutik eta nire begi txiki

eta argiak gorri zeuden. Sukaldera jaitsi nintzen eta betiko zerealak jan

ondoren dutxa on bat hartu nuen. Ilea orraztu eta fraka berriak jantzi nituen,

pixka bat handiak geratzen zitzaizkidan, baina Roxy gerrikoa jantzi eta listo.

10 minutu geratzen zitzaizkidan institutura heltzeko eta ez zidanez denbora

ematen oinez, autobusa hartu beharra nuen. Heldutakoan nire klasera sartu

nintzen eta nire gelakidearen ondoan eseri nintzen. Bat-batean mutiko bat

sartu zen klase barrura, ez nuen ezagutzen eta arraroa iruditzen zitzaidan,

izugarrizko tamaina zeukan 1.80 m gutxienez eta bere aurpegia zuri zuria

zen eta izugarrizko betazpiak zeuzkan. Nire mahaiaren aurrean eseri zen, ez

zuen ordu osoan zehar inorekin hitz egin. klasea amaitu orduko

berarengana hurbildu nintzen eta hitz egiten hasi ginen. Bere izena Mike

zen, 18 urte zituen eta hona etorri zen bere aitaren lanagatik, hau da, bere

aitak lana aurkitu zuen hemen Santurtzin eta orduan etxez aldatu behar

izan zuten. Gitarra jotzen zuen eta lehen bizi zen herrialdean talde bat

zeukan, izugarri ondo jotzen zuen.

Arratsaldean nire lagunekin zinemara joan nintzen, filma on bat ematen

zutelako eta guztiok nahi genuelako ikusi. Filma amaitu zenean etxera joan

nintzen eta etxerako lanak egin nituen. Bakarrik neukan Mate eta

Page 4: Nire bizitza Santurtzin ona zen, nire gurasoekin, 

Gaztelania. 30-40 minututan amaitu nuen guztia egiten, eta egongelara joan

nintzen gauean nire programa gogokoena ematen zutelako. Berandu joan

nintzen ohera eta hurrengo egunean altxatu nintzenean, izugarrizko buruko

mina neukan.

8:45ean institutura joan nintzen eta Mikekin egon nintzen ia goiz osoan

zehar. Arratsaldean berriro berarekin egon nintzen, parketik egon ginen

paseo bat ematen. Berandu egin zitzaidan eta orduan etxera joan behar

izan nuen. Hurrengo egunean beste guztiak bezala institutura joan nintzen,

azterketa bat neukan gizarte orduan eta aurreko egunean ez nuen ezer ikasi

baina ez zen oso garrantzitsua 2 egun pasa ondoren gabonetako oporrak

izango genituen. Azterketa egin nuen eta ez zitzaidan oso ondo atera baina

5 bat ateratzeko nahikoa zen.

Hurrengo 2 egunak oso azkar pasatu nituen, lehenengo egunean gizarteko

notarako jarduera bat geneukan< beti egiten genituen horrelako gauzak,

oso aspergarria zen…> gehienetan gainditzen nituen 5 edo 6 batekin baina

batzuetan 4 bat ateratzen nuen. Gizarte amaitu ondoren patiora igo nintzen,

izkina batean nire lagunak zeuden eta beste batean Mike bakarrik,

momentu batez ez nekien zer egin: lagunekin joan ala mutiko berriarekin

egon. Azkenean erabaki nuen Mikekin joatea, atsedenaldiko 20 minutuak

egon ginen biak hitz egiten eta konturatu nintzen berarekin nengoenean

nire lagun guztiak aurpegi txarrarekin begiratzen zidatela, baina niri berdin

ematen zidan, pozik nengoen Mikekin eta besteek pentsatzen zutena ez

zuen garrantzirik niretzat. Egun osoan egon nintzen berarekin, arratsaldean

zinemara joan ginen eta ondoren bere etxera.

Hurrengo egunean notak eman zizkiguten 2 utzi nituen, fisika eta kimika eta

ingelesa, nik beti pentsatzen nuen ingelesekoak mania zidala. Goiz osoan

Page 5: Nire bizitza Santurtzin ona zen, nire gurasoekin, 

zehar egon ginen patioan jaia ospatzen, txokolatea gailetekin jaten… Egun

horretan ordu bat lasterrago atera ginen institututik, eta ordu horretan

Mikekin egon nintzen.

Hurrengo egunean, oporretako lehenengo egunean, berandu altxatu

nintzen, ez neukan presarik. Beti bezala nire zerealak jan nituen eta

ondoren dutxa freskagarri bat hartu nuen. Bat-batean mezu bat heldu

zitzaidan, Mikena zen eta esaten zidan ea berarekin nahi banuen oporrak

pasatzera joan. Irakurri nuen momentuan pozik jarri nintzen, ilusio handia

ematen zidan berarekin oporrak pasatzera joan, baina nire lagunak eta

gurasoak, zer egingo nuen beraiekin? Lagunek ez zidaten pena handia

ematen. . egun hauetan ere ez nintzen haiekin egon, baina ez nekien nire

gurasoek utziko zidaten joaten berarekin, azken finean ezagutu berria nuen.

Gurasoak deitu nituen.

- Ama, aita ! Mikek bere herritxora oporrak pasatzera gonbidatu nau ! – esan

nien oihu batez.

- Eta zer esan nahi diguzu horrekin laztana?- galdetu zidan amak doinu

arraroz .

- Beno,ba…agian joan naiteke berarekin, ezta?- esan nien irribarrez.

-Ja! Ezta pentsatu ere, mutiko arraroa dirudi eta gainera ez duzu ondo

ezagutzen- esan zidan aitak humore txarrarekin..

- Baina aita, egun hauetan zehar berarekin aritu naiz eta oso jatorra da! utz

nazazue mesedez! –eskatu nien.

- Ongi da, baina argi ibili!, ados?- erantzun zidan humore onez.

- Bai aitatxo! mila esker!- oihukatu nien.

Page 6: Nire bizitza Santurtzin ona zen, nire gurasoekin, 

Berria jakin ondoren, mezu bat bidali nion Mikeri, eta berehala erantzun

zidan. Bi egunen buruan joango ginen bere herritxora, Burgosen zegoen, bi

ordu kotxez. Arratsaldean berarekin egon nintzen, eta azaldu zidan nolakoa

zen bere herria, nolako jaiak ospatzen zituzten… Esan zidanagatik

primerako herria zirudien, baina nik ez neukan oso argi. Oso ongi pasa nuen

arratsaldean nahiz eta batzuetan bere aurpegia humore txarrekoa izan.

Etxera bueltatutakoan, arropak probatzen hasi nintzen, ez nekien zer arropa

eraman bere herrira, baina nahi nuena zen hobeto geratzen zitzaidana

eramatea. Hurrengo egunean pozik esnatu nintzen, bakarrik geratzen

zitzaizkidalako 24 ordu berarekin oporrak pasatzera joateko. Goizetik arropa

erostera joan nintzen 10 minututara zegoen zentro komertzial batera,

hainbat gauza erosi nituen, 2 fraka, 2 alkandora eta txamarra bat. Jan

ondoren oporretako etxerako lanak egiten jarri nintzen, berarekin oporrak

pasatuko banituen, ez nuen denbora izango hauek egiteko.

Bere herrira joateko eguna heldu zen, Mike bere automobilarekin etorri zen

nire bila. Gurasoak agurtu nituen eta salto batez automobilean sartu

nintzen. Bidaia oso luzea egin zitzaidan eta gainera izugarrizko bihurguneak

zituen errepideak. Bere herrira heldu ginen, oso txikia zen eta bi taberna

soilik zeuzkan, baina egia esanda ez zegoen jende asko, gutxi gora behera

200 pertsona.

Lehenengo 2 egunak izugarri ondo egon ziren, mendira joan ginen,

elurretara joan ginen eskiatzera eta hainbat paseo eman genituen. Aste bat

pasa ondoren konturatu nintzen Mikek ez zeukala inolako lagunik herri

horretan, arraroa egiten zitzaidan, oso sinpatikoa iruditzen zuelako.

Bat batean hasi nintzen konturatzen zergatik ez zeuzkan lagunak: izaera

aldakorra zuen. Arrazoirik gabe oihukatzen zidan, nahi zuena egin behar

Page 7: Nire bizitza Santurtzin ona zen, nire gurasoekin, 

nuen. . .baina nik ez nion garrantzirik ematen, jende guztiak zeuzkan egun

txarrak. Hurrengo egunetan hobeto zegoen, ez zidan hainbatetan oihuak

botatzen eta berak nahi zuena egitea eskatzen. Oso pozik nengoen

berarekin herri txiki horretan eta nire inguruan gertatzen ziren gauzek

niretzat ez zeukaten garrantzi handirik.

Bi aste egon behar nuen etxe horretan berarekin, eta gainera nire

mugikorrak ez zeukan estalkirik nire gurasoei deitzeko, Mike oso pertsona

arraroa zen, egun batean eskatu zidan etxe guztiak goitik behera garbitzea

bera sofan zegoen bitartean, eta nik esan nion ezetz kokoteraino

nengoelako berak ez zuelako ezer egiten, bat batean altxatu zen, nire

gorputz osoa dardarka zegoen, beldurra sartu zitzaidan . . eta nire aurrean

zegoenean izugarrizko zaplaztekoa eman zidan. Ikaratuta gelditu nintzen, ez

nuen espero berarengandik hau egitea. Momentu horretan etxetik joan

nintzen eskapatzeko saiakera bat eginez baina bera nire atzetik etorri zen

eta ileetatik helduta etxera bueltatu ninduen. Hurrengo goizean nire gorputz

osoa ubeldurez beteta zegoen, bera oraindik ohean zegoen etzanda lo

egiten eta nik 5 minutu horiek aprobetxatu behar nituen, < ez nekien nola

baina zerbait probetxuzkoa egin behar nuen.> poliziari deitu nion. Hauek

nire bila etorri ziren eta Mike eraman zuten. Ni Santurtzira bueltatu nintzen

eta nire gurasoei guztia kontatu nien. Denbora bat pasa ondoren, Mike

kartzelan zegoen bitartean, karta bat heldu zitzaidan non esaten zuen Mike

kartzelatik atera zela. Nire mundu txikia lurrera erori zen, izugarrizko

beldurra neukan. Zer gertatuko zen berarekin aurkitzen banintzen? Ez

nekien zen egin. Nire gurasoei erakutsi nien gertatutakoa eta hitzik gabe

geratu ziren. 2 aste ondoren berarekin aurkitu nintzen, zutunik geratu

nintzen bera ikusten eta bat-batean niregana abiatu zen. Korrika hasi

Page 8: Nire bizitza Santurtzin ona zen, nire gurasoekin, 

nintzen eta oihuka ere bai baina inork ez zidan kasurik egiten, orduan

denbora guztian egon nintzena pentsatzen gertatu zen.

Hurrengo bi egunetan ospitalean pasa nituen, ez nuen nire gorputzaren atal

bat ere nabarmentzen. Nire hankak ez ziren mugitzen eta nire besoak ere

ez, bakarrik sentitzen nuen burua. Etxera heldu nintzen eta ez nekien zer

egin, bakarrik aulki horretan eserita egon, egunak eta egunak pasa nituen

leihotik begiratzen, gaur arte. Orain nire bizitza beste modu batera bizi dut,

alai bizi naiz eta nire betiko lagunekin joaten naiz leku guztietara. Bi gauza

atera nituen nire gertakizunetik: lehenengoa, ez dudala inoiz nire lagunak

eta gurasoak alde batera utziko eta bigarrena, inork ez zidan berriro egingo

morroi horrek egin zidana.

Page 9: Nire bizitza Santurtzin ona zen, nire gurasoekin,