Nola Egiten Den Klimograma Baten Iruzkina

3
NOLA EGITEN DEN KLIMOGRAMA BATEN IRUZKINA. I.- PREZIPITAZIOEN ANALISIA. 1.- Prezipitazioak guztira: Oso ugariak: 1.000 mm/urteko baino gehiago. (Ozeanikoa edo mendiko klima) Ugariak: 800 mm/urteko baino gehiago. (Klima ozeaniko hezea). Urriak: 300-800 mm/urteko. (kostaldeko klima mediterraneoa edo kontinentalizatua). Oso urriak: 300 mm/urteko baino gutxiago (Klima mediterraneo lehorra). Bat ere ez: 150 mm/urteko. (Basamortuko klima). 2.- Prezipitazioen banaketa: Erregularra: Hilero 30 mm. Baino gehiago. (Klima ozeanikoa). Nahiko erregularra: Bat edo bi hilabete lehortearekin, hots, 30 mm. Baino gutxiago. (Klima mediterraneoa kontinentalizatua). Irregularra: bi hilabete baino gehiago lehortearekin (30 mm. baino gutxiago). (Klima mediterraneoa) Lehortearekin zazpi hilabete baino gehiago badira, klima mediterraneo lehorra. 3.- Urte sasoia: Zein den euritsuena . Zein den eskasena euriari dagokionez edota lehortearekin. 4.- Prezipitazio mota : Euria (0 º C baino gehiago). Elurra (neguan 0ºC baino gutxiago). (Mendiko klima) II. TENPERATUREN ANALISIA: 1.- Urteko batez besteko tenperatura. 2.- Tenperatura bitartea:

Transcript of Nola Egiten Den Klimograma Baten Iruzkina

Page 1: Nola Egiten Den Klimograma Baten Iruzkina

NOLA EGITEN DEN KLIMOGRAMA BATEN IRUZKINA.

I.- PREZIPITAZIOEN ANALISIA.

1.- Prezipitazioak guztira: Oso ugariak: 1.000 mm/urteko baino gehiago. (Ozeanikoa edo mendiko klima) Ugariak: 800 mm/urteko baino gehiago. (Klima ozeaniko hezea). Urriak: 300-800 mm/urteko. (kostaldeko klima mediterraneoa edo

kontinentalizatua). Oso urriak: 300 mm/urteko baino gutxiago (Klima mediterraneo lehorra). Bat ere ez: 150 mm/urteko. (Basamortuko klima).

2.- Prezipitazioen banaketa: Erregularra: Hilero 30 mm. Baino gehiago. (Klima ozeanikoa). Nahiko erregularra: Bat edo bi hilabete lehortearekin, hots, 30 mm. Baino

gutxiago. (Klima mediterraneoa kontinentalizatua). Irregularra: bi hilabete baino gehiago lehortearekin (30 mm. baino gutxiago).

(Klima mediterraneoa) Lehortearekin zazpi hilabete baino gehiago badira, klima mediterraneo lehorra.

3.- Urte sasoia: Zein den euritsuena . Zein den eskasena euriari dagokionez edota lehortearekin.

4.- Prezipitazio mota : Euria (0 º C baino gehiago). Elurra (neguan 0ºC baino gutxiago). (Mendiko klima)

II. TENPERATUREN ANALISIA:

1.- Urteko batez besteko tenperatura.

2.- Tenperatura bitartea: Oso handia: 20º C baino handiagoa (Kontinentalizatua) Handia: 18º-20ºC. (Kontinentalizatua) Ertaina: 16º-18ºC. (Kontinentalizatua). Txikia: 9º-15ºC. (kostaldeetan). Oso txikia: 8ºC baino txikiagoa. (Kanariar uharteetan).

3.- Udako tenperatura: Beroa: 22ºC edo beroagoa. Freskoagoa: 22ºC edo epelagoa.

4.- Neguko tenperatura: Epela: hilabeterik hotzena 10ºC baino epelagoa. Moderatua: hilabeterik hotzena 6º-10ºC bitartean . Hotza: hilabeterik hotzena 6ºC baino hotzagoa. Mendian 0ºC baino hotzagoa.

Page 2: Nola Egiten Den Klimograma Baten Iruzkina

III. IDORTASUNAREN ANALISIA.

1.- Hileko idortasuna: Gaussen indizea: 2 TºC >= Pmm hileko.Klimogramari begiratuz gero, tenperaturen marra prezipitazioen barra gainetik

badago, idortasuna dagoela adierazten du. Klima mediterraneo mota guztietan hileko idortasuna agertzen da.

2.- Idortasun orokorra: Lautensach-Meyer indizea. Hezea: 0 hil idor. Erdihezea: 1-3 hil idor. Erdiidorra: 4-7 hil idor. Muturreko erdiidorra: 7-11 hil idor.

IV. KLIMAREN SAILKAPENA.

Prezipitazio, tenperatura eta idortasun analisiei begiratu ondoren, ze klima mota den zehaztuko dugu, ozeanikoa, mediterraneoetako bat, mendikoa edo Kanariar uharteetakoa.

Ondoren, klima honetan urte sasoiaren arabera eragina duten antizikloiak, depresioak edota fronteak aztertuko dira

V. KLIMAREN KOKAPEN GEOGRAFIKOA.

Kostaldeko edo barruko aldeko klima tenperatura bitartearen arabera. o Kostaldean: Tenperatura bitarte txikia.

o Barruko aldeko: Tenperatura bitarte handia.

Espainiako iparraldeko edo hegoaldekoa udako eta neguko tenperaturen arabera.

o Iparraldea: negu hotzak eta uda epelak.

o Hegoaldea: negu epelak eta uda beroak.

Klima zein alderi dagokion zehaztu ondoren, alde honetako landaredia, ibaiak eta lurzoruak aztertu behar dira.