Oiartzun

48

description

Lezoko LH ikastetxeak sortutako materiala, Oarsoaldea ezagutzeko

Transcript of Oiartzun

Page 1: Oiartzun
Page 2: Oiartzun
Page 4: Oiartzun

Bere udal barrutiak 59,71 km²-ko hedadura du eta 9.846 biztanle ditu (2008).

IRUN

HONDARRIBIA

Hegoaldean Goizueta.

MendebaldeanErrenteria.

EkialdeanIrun etaLesaka.

IparraldeanLezo eta Irun.

Page 5: Oiartzun

ERDIKO ALDEAN, GAZTELUA.

HONEN GAINEAN, SEI PUNTAKO IZARRA.

GAZTELUAREN ALBOETAN BI ADAR.

Page 6: Oiartzun

Ibar honen izena Iruñeko elizbarrutiaren mugak zehaztean azaltzen da 1027 urtean eta dokumentuetan aurkitutako lehen aipamena da.

Hala ere, antzinako geografoek Oeaso herria eta Oiarsoko portua (Pasaia) aipatu zituztenean bailara honetaz ari zirela uste da. Erromatarrek bailara honetan utzitako aztarnak bat datoz iritzi honekin.

Page 7: Oiartzun

Oiartzunek XIII. mendearen hasieran herri titulua jaso bazuen ere, ez zuen XV. mendera arte bere lurrak mugatu eta eskubideak errespetatzea lortu.

Page 8: Oiartzun

Oiartzun ibaia Aiako Harritik datorren Arditurri errekak eta Bianditz mendiko magaletik datorren Sarobe errekak bat egitean sortzen da eta Pasaiako portuan itsasoratzen da.

Oiartzun, Errenteria-Orereta, Lezo eta Pasaia herriak zeharkatzen ditu.

Gipuzkoako ibairik motzena da, 16,6 km luze baita.

Page 9: Oiartzun

Oiartzun ibaia kutsatu samarra dago.

Arrazoiak hauek dira: meategiak, lantegiak eta geure etxeetako zikinkeria.

URAREN KALITATEA

2002ko UDA

Kutsatu gabea

Kutsatu samarra

Kutsatua

Oso kutsatua

Izugarri kutsatua

Page 10: Oiartzun

AÑARBE

Errenteria-Oreretako lurretan Añarbeko urtegia dago, erdigunetik urruti, inguru zoragarri batean, baso eder batean, hain zuzen.

Urtegi honetan biltzen den ura Oiartzualdeko eta Donostialdeko etxeetara iristen da.

KARRIKA ERREKA

SAROBE ERREKA

ARDITURRI ERREKA

Hala ere, Oiartzunek bere mendietatik hartzen du kontsumitzen duen ur guztia.

Page 11: Oiartzun

Oiartzun herria Aiako Harria menditik Oreretaraino hedatzen da.

BUNIANAGIRRE 781 m ERRENGA 770 mZARIA 630 m

OIARTZUN

Page 12: Oiartzun

Aiako Harrian hiru gailur daude. Irumugarrieta (810 m), Txurrumurru (826 m) eta Erroilbide (837).

AIAKO HARRIA

Txurrumurru

Irumugarrieta

Erroilbide

Page 13: Oiartzun

AIAKO HARRIA

Euskal Herriko mendi zaharrenetarikoa eta granitozko mendi bakarra.

Page 14: Oiartzun

AIAKO HARRIA PARKE NATURALAAiako Harria 1995ean Parke Natural izendatu zuten. Bertan Oiartzun, Irun, Errenteria, Hernani eta Donostiako lurrak biltzen ditu 6.913 hektareatan.

Parkean leku paregabeak daude eta animalia eta landare espezie bereziak bizi dira.

Parkeko lekuak, animaliak eta landareak zaindu behar ditugu.

Page 15: Oiartzun
Page 16: Oiartzun

Oreretatik atera eta Oiartzungo lehen auzoa da. Bertan Euskotrenen geltokia dago

Bailarako lehen auzoetariko bat dugu Altzibar.

Page 17: Oiartzun

Irungo bidean dago. Arkaleko haitzetan Beloaga gaztelua zegoen.

Bailarako auzo zaharrenetariko bat dugu. Egun udalerriko burua da eta bertan udaletxea dago.

Page 18: Oiartzun

Bailarako auzo zaharrenetariko bat dugu Iturriotz. Bertan dorretxe bat dago.

Elizaldetik Lesakarako bidean, Aritxulegi mendatera igo baino lehen dago. Bertan, Arditurriko meategiak, Luberri ikasgune geologikoa eta Herri Musikaren Txokoa daude.

Page 19: Oiartzun

Altzibartik Artikutzarako bidean dago, Bianditz mendatera igo baino lehen.

Arragua eta Iturriotzen artean dago. Bertan industria gune bat eta merkataritza gune bat daude..

Page 20: Oiartzun

IEROBI HAUNDISAROBE

ZABALE

URDIÑOLA

PIKORRENEA

Page 22: Oiartzun

OIARTZUNGO ZERBITZUAK

• Udala• Udaltzaingoa• Anbulatorioa• Bake-epaitegia• Posta• Autobusa• EuskoTren• Taxia

• Pilotalekuak• Igerilekuak• Futbol zelaia• Kiroldegia• Ludoteka

• Haur Eskola• Eskolak• Herri Musikaren Eskola• Luberri ikasgune geologikoa• Herri Musikaren Txokoa• Arditurriko meategiak• Kultur etxea• Liburutegia

Page 23: Oiartzun

- Bi garraio mota ditugu herrian: Autobusak: Oiartzundik Donostiara doana.

Oiartzunen barrena doana. EuskoTren: Hendaiatik Donostiara doana.

OIARTZUNGO GARRAIOAK

EUSKOTREN GELTOKIA

Page 24: Oiartzun
Page 25: Oiartzun

Oiartzungo lurretan Paleolitoko aztarnak eta Metal-Aroko hilobi-monumentuak (harrespilak eta hilarriak) daude. Aztarna zaharrenak hezur grabatuak dira, duela 11.000-13.000 urtekoak.

Erromatarren garaiko aztarnak ere badaude; erromatarrek ustiatutako berun- eta zilar-meategiek garrantzi handia izan zuten I-II. mendeetan.

ANDREARRIAGA

OIANLEKU ERRENGAEGIAR

Page 26: Oiartzun

Oiartzungo ibarrak Pasaiatik Bidasoarainoko lurraldea hartzen zuen, Iruñeko erresumaren garaian.1180tik aurrera Donostiaren menpe egon zen bailara osoa.1203an Hondarribia, Irun, Lezo eta Pasaia bereizi egin ziren eta Altzibar, Elizalde, Iturriotz eta Orereta auzoak geratu ziren.

1320an Oreretak hiribildu-titulua lortu zuen, baina bailaratik bereizi gabe. Bailarako gainerako guneek, Elizalde, Iturriotz eta Altzibarrek ez zuten Orereta hiriburutzat onartu nahi izan eta 1375ean Oreretatik bereizten saiatu ziren. Ez zuten lortu eta Gipuzkoako Batzar Nagusietara ere ezin izan zuten ordezkaririk bidali.

Page 27: Oiartzun

1453 Oiartzunek Oreretatik bereiztea lortu zuen eta 1508tik aurrera Batzar Nagusietara ordezkariak bidaltzeko eskubidea lortu zuen, Errenteriatik aparte.

Bailara osoan nekazaritza eta artzaintza nagusi baziren ere, burdinolek ere garrantzi handia izan zuten.

Frantzia eta Espainiaren arteko gerrak zirela eta, hainbat aldiz suntsitu egin zuten bailara osoa.

Page 28: Oiartzun

Arlo ekonomikoan Arditurriko meategiek garrantzi handia izan zuten.

Gerra karlistetan borroka leku izan zen eta Santa Kruz apaiza Oiartzungo mendietan ibili zen.

XX. mendearen bukaeran hainbat industrialde zabaldu ziren.

Populazioa poliki-poliki handitu da.

Page 29: Oiartzun
Page 30: Oiartzun

URDIÑOLA ETXEA

IBARGAINJAUREGIA

PAGOAGA DORREA

BIDASORO DORREA

Page 31: Oiartzun

•Plazan dago eta 1686 urtekoa da. Bi solairu ditu eta goikoan ibarraren bi armarri ditu.

Page 32: Oiartzun

•Iturriotz auzoko eraikin zaharrena da, XIV. mendekoa. Dorretxe baten eredu ona da. XV. mendean defentsarako erabiltzen zen goiko solairua kendu zioten. Solairu hau berriro eraiki zen etxebizitza gisa erabiltzeko.

Page 33: Oiartzun

XV. mendean erre ondoren, XVI-XVII mendeetan berreraiki zen. Kanpoko aldeko dorrea nabarmena da. Elizalden dago.

Page 34: Oiartzun

XVI. mendeko eraikina da, Basilika edota Ospitale Santua gisa erabilia. Aurreko aldean 1682 urtean egindako bailararen armarria ikus daiteke.

Basilika urtean behin irekitzen da, ekainaren 24an, hain zuzen. Egun Kultura Etxea da eta bertan liburutegia dago.

Page 35: Oiartzun
Page 37: Oiartzun

Idazlea eta ikertzailea (1894-1987). Eusko Ikaskuntzako kidea zen eta historia, antropologia eta artean aditua.

Lan ugari argitaratu zituen euskal aldizkarietan. Bertsoaren mundua ikertu zuen; hitzaldiak emateaz gain, Métrica vasca (1918) eta Poesía popular vasca (1930) lanak, eta bertsogintzaren formak eta baliabide poetikoak aztertzen dituen Literatura oral euskérika (1935) lan bikaina argitaratu zuen.

Euskaltzain osoa izan zen 1949az geroztik eta Euskaltzaindiko lehendakaria 1966-70 bitartean.

Page 38: Oiartzun

Idazlea (1911-79). Lanbidez abokatua izan zen. Gaztetatik txistulari eta dantzari trebea zela erakutsi zuen.

Musika-konposizioak egiteaz gain, hitzaldi ugari eman zituen musika, euskara, dantza eta txistuari buruz.

Euskal aldizkarietako kolaboratzaile izan zen; Argia aldizkaria argitaratu eta zuzendu zuen Caracas eta New York-en (1946-48). Haur-ipuinak euskaratu zituen.

Euskara irrati bidez ikasteko metodo bat idatzi zuen (Euskara Irratibidez, 1965). Euskaltzain urgazlea izan zen.

Page 39: Oiartzun

Olerkaria (1927-2005). Zeruko Argia, Olerti, Egan eta El Bidasoa aldizkarietan hasi zen idazten. 1968an bere doktoretza tesia argitaratu zuen.

Lehenbiziko poema liburua 1966an argitaratu zuen. Gaur egungo olerkarien artean ahots propioa du Lekuonak.

Bestalde, ahozko literaturari buruzko hainbat artikulu eta saiakera argitaratu ditu. Aipagarria da Ahozko euskal literatura (1982) liburua.

Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpretarien Elkartearen sortzaile eta lehen lehendakaria izan zen. Euskaltzain oso izan zen.

Page 41: Oiartzun

Poeta eta kantaria (1944). Euskal aldizkarietan poesiaz, antzerkiaz eta kulturgintza garaikideaz idatzi eta gai horietaz hitzaldi ugari eman ditu.

Euskal kantagintza berriaren sorreran eragin handia izan zuen. «Ez Dok Amairu» taldeko kidea izan zen eta hamaika jaialdi eta kantalditan parte hartu du. Euskal kanta zaharrak eta kanta berriak landu ditu.

Antzerkigintzan ere aritua da (Deusetik izatera eta Gabon Txirrita, 1977). Bere lehen poesietan kezka soziala ageri du (Egunetik egunera orduen gurpilean, 1968) Gero eta era barnekoiagoak landu dituela: Biziaren ikurrak (1992).

Euskaltzain urgazlea da.

Page 42: Oiartzun

• Oiartzuarren jai handienak xanistebanak dira, abuztuaren 3an.

Page 43: Oiartzun

•Urtarrilaren 17an da San Anton.

•Urtero, hurrengo igandean, erromeria egiten da San Antonen eta Lesakako, Berako, Irungo eta Oiartzungo bizilagunak joaten dira.

•Kanpoan, hamaiketakoak alaitzeko trikitixa izaten da.

Page 44: Oiartzun

• Ihoteak Azeri Dantza dantzatuz hasten dira.

• Gero Intxixuen eta sorginen etorrera dago.

• Larunbat goizean kuestazioa egiten da baserriz baserri. • “Oilasko

biltzaileak” baserrietan dantza egiten duten eta eskupeko bat jasotzen duten gazteak dira.

Page 45: Oiartzun

• Ekainaren 24a da udako solstizioa.

• Bezperan, herriko plazan San Juan dantza egiten dute.

• Suaren inguruan dantza egiten da.

Page 46: Oiartzun

• Abuztuaren 3an da San Esteban eguna eta bezperan, abuztuaren 2an, udaletxeko balkoitik jaurtitzen den txupinazoarekin hasten dira jaiak.

• Alkateak eta zinegotziek herriaren aurrean dantzatzen dute.

• Musika, txarangak, erraldoiak eta buruhandiak… denetik dago xanistebanetan.

Page 47: Oiartzun

•Maiatzaren 15ean, Arraguan

•Ekainaren 13an, Ergoienen.

•Ekainaren 29an, Altzibarren.

•Uztailaren 25ean eta 31n, Iturriotzen.

•Abuztuaren 15ean, Karrikan.

•Abuztuaren 28an, Gurutzen.

•Irailaren 29an, Ugaldetxon

Page 48: Oiartzun