ONDARROAKO BARRI-PAPERA DAL ARRIAK - Hasiera · Artibaiko Eguzki talde ekologis-taren eskariz,...

8
U DAL B ARRIAK ONDARROAKO BARRI-PAPERA III. Aroa • 2014ko ekaina • 11. zenbakia • Ondarroako Udala • ISBN: BI-2572-2011 Ekainean, Iparkale eta udaletxe zaharreko teilatua konponduko ditu Ondarroako Udalak > Auzobatzarretan jasotako eskariei erantzutea izan da aurtengo aurrekontuen lehen helburua >> 2013an baino 437.265 euro gehiago gorde dira inbertsioetarako; aurrekontuaren %12,90 >>> Udalak finantziazio iturri seguruak aldarrikatu ditu, gaur egun ezin delako epe luzera begirako aurreikuspenik egin M artxoko osoko bilkuran, aurrekontuak onartu zituen Ondarroako Uda- lak. Aurten, 9.564.350 euroko aurrekon- tua izango du udalak, iazkoa baino %6,04 handiagoa, hau da, 544.500 euro gehiago. Gastu korrontea mantendu eta sarreretan dagoen dirua inbertsioetara bideratu da, aurreko bi urteetan beza- la, kale ibilaldi eta auzo batzarretan jasotakoa oinarritzat hartuta. Guztira, 1.234.740 euro erabiliko dira inbertsio- etarako, aurrekontuaren %12,90. Diru- tan esanda, 437.265 euro gehiago. Horietatik, 360.000 euro, Ibaiondoko garajeen emakidatik datorren sarrerari lotutakoak hain zuzen, Ibaiondoko pla- zan konponketak egiteko erabiliko da, beti ere diru sarrera gauzatzen bada. INBERTSIO ESANGURATSUENAK • Iperkaleko urbanizazioa berritu egingo da: 431.000 euro Kale ibilaldietan eta auzo batzarre- tan, behin eta berriz nabarmendu da Iperkaleko behegainea konpontzeko premia. Aurten, eskari horri erantzu- nez, dena altza, instalazioak berritu eta, enpresek interesa agertzen badute, gasa eta fibra sartuko da. Iperkaleri ez eze, Pixape, Iparragirre eta Txomin Agi- rreren zati bati ere gas eta fibra zerbi- tzuak eman diezaizkieten nahi du uda- lak. Irailerako lanak martxan jartzea da udalaren asmoa. • Udaletxe zaharreko teilatua konpondu egingo da: 117.000 euro Itogina konpontzeko premia larria dauka udaletxe zaharreko teilatuak. Erabat berrituko da teilatua, itoginen arazoa konpontzeko. Proiektua eginda dago, eta, behin aurrekontuak buleti- nean argitaratuta, lanak hasteko moduan egongo dira. Udan ekin nahi zaie lanei, sasoi aproposena da eta. • Ostatu eta jatetxe bihurtzeko beharrezko egokitzapenak egingo dira Alfan: 50.000 euro. Ondarroako Udalak Alfarako beste sarrera bat prestatu, eta terraza egoki- tuko du. Era horretara, eraikina ostatu eta jatetxe modura hartu ahal izateko moduan utziko du. Inbertsioen zati bat gorde du zeregin horretarako, 50.000 euro. Bi hilabete joango dira Alfarako proposamenak jaso eta aztertzen, eta denbora horretan, udalak behar den modura egokituta utzi behar du eraiki- na, baten bati emanez gero, bi aktibita- teak gauzatzeko moduan egon dadin, bai jatetxea, bai ostatua. info+: www.ondarroa.eu PROIEKTUAK Euroak Iperkale urbanizazio proiektua 431.000 Udaletxe zaharreko teilatua 117.000 Plangintza orokorra (HAPO) eta zaraten mapa 57.500 Kiroldegiaren segurtasun plana 55.000 Arrigorri (eskailera eta terraza konponketa) 50.000 Artibai egoitza 25.440 Proiektu kartera 25.000 “Arriola” udal lokalean inbertsioak 10.000 Frontoirako sare berria 10.000 Guzur Etxea eta Artaleku sorkuntza guneetako inbertsioak 10.000 Auzo eta auzokonpost proiektua 8.000 Atxazpi zabortegia berreskuratzeko azterketa eta plangintza 5.156 DIRU LAGUNTZA BEREZIAK Hitza: 9.000 euro Itsasargia Azoka Komisioa: 7.000 euro Antiguako Ama Elkartea: 5.000 euro Zatozte Merkatari Elkart.: 5.000 euro DIRU LAGUNTZAK TALDEENTZAT Kirol elkarteak: 70.000 euro Kultur elkarteak: 55.000 euro Ongizatea: 30.000 euro Euskara: 19.000 euro Gazte ekintzak: 15.000 euro Berdintasuna: 10.000 euro Guraso Elkarteak: 8.000 euro Agenda 21 (Eskolak): 5.000 euro 2014rako GASTUAREN BANAKETA, SAILEZ SAIL Gizarte ongizatea 1.542.955.000 euro Berdintasuna 137.455.000 euro Euskara 145.340.000 euro Aniztasuna 32.850.000 euro Hirigintza eta zerbitzuak 2.226.690 euro Hezkuntza 589.749,99 euro Kultura 497.558 euro Ingurumena 81.999,996 euro 2014rako GASTUAREN BANAKETA, ZERBITZUK A Artibai egoitza 1.502.140 euro Zaldupe Kiroldegia 729.580 euro Kale garbiketak 487.830 euro Hondakinen kudeaketa 375.000 euro Musika eskola 303.040 euro Etxez etxeko laguntza 155.702 euro Udal liburutegia 147.179 euro Turismoa 77.300 euro Hiritar garraioa 36.620 euro B izkaiko Foru Aldundiak zerga zuze- nen bidez jasoko duen diruaren zati bat udalen artean banatzen du. Banaketa hori irizpide batzuen arabera egiten du (herri bakoitza- ren biztanle kopurua, eskola kopurua, udale- rriaren sakabanaketa, langabezia datuak…). Baina banaketa aurreikuspen bat izaten denez, urte amaieran likidazioa egiten du, aurreikuspenak bete diren ala ez ikusteko. Aurreikuspenak bete ez badira eta Diputa- zioak udalen artean diru gehiegi banatu badu, udalek falta den dirua bueltatu behar izaten dute. Eta azken urteetan horixe gertatu zaigu: Ondarroako Udalak dirua itzuli behar izan dio Diputazioari. Eta horrek udalaren diru kontuak baldintzatu ditu urtero. Aurten oraindik 2009ko dirua bueltan eman beharko diogu diputazioari. Izan ere, 2009an Ondarroako Udalak 1.236.661 euro gehiago jaso zituen Diputaziotik, eta hurren- go urteetan diru hori zatika itzuli behar izan dugu. 2014an itzuliko dugu azken zatia, 94.000 euro. Hau ikusita, eskari bat egin nahi diogu Aldundiari: gure ustez, udalak finan- tziazio iturri seguruak eduki behar ditu. Argia Ituarte Arkotxa, alkatea 2009tik aldundiari dirua bueltatzen Iperkaleko behegainea konpondu egingo da. Behegainea altxa eta instalazioak berrituko dira. Radixu irratiko itoginen arazoa konponduko da udaletxe zaharreko teilatua berriztean. > IRITZIA

Transcript of ONDARROAKO BARRI-PAPERA DAL ARRIAK - Hasiera · Artibaiko Eguzki talde ekologis-taren eskariz,...

Page 1: ONDARROAKO BARRI-PAPERA DAL ARRIAK - Hasiera · Artibaiko Eguzki talde ekologis-taren eskariz, Ondarroa fracking gabeko herri izendatzea erabaki zuen, baita Eusko Jaurlaritzari eskatu

UDALBARRIAKONDARROAKO BARRI-PAPERA

III. Aroa • 2014ko ekaina • 11. zenbakia • Ondarroako Udala • ISBN: BI-2572-2011

Ekainean, Iparkale eta udaletxe zaharrekoteilatua konponduko ditu Ondarroako Udalak> Auzobatzarretan jasotako eskariei

erantzutea izan da aurtengoaurrekontuen lehen helburua

>> 2013an baino 437.265 euro gehiagogorde dira inbertsioetarako;

aurrekontuaren %12,90

>>> Udalak finantziazio iturri seguruakaldarrikatu ditu, gaur egun ezin delako

epe luzera begirako aurreikuspenik egin

Martxoko osoko bilkuran,aurrekontuak onartuzituen Ondarroako Uda-lak.

Aurten, 9.564.350 euroko aurrekon-tua izango du udalak, iazkoa baino%6,04 handiagoa, hau da, 544.500euro gehiago.

Gastu korrontea mantendu etasarreretan dagoen dirua inbertsioetarabideratu da, aurreko bi urteetan beza-la, kale ibilaldi eta auzo batzarretanjasotakoa oinarritzat hartuta. Guztira,1.234.740 euro erabiliko dira inbertsio-etarako, aurrekontuaren %12,90. Diru-tan esanda, 437.265 euro gehiago.Horietatik, 360.000 euro, Ibaiondokogarajeen emakidatik datorren sarrerarilotutakoak hain zuzen, Ibaiondoko pla-zan konponketak egiteko erabiliko da,beti ere diru sarrera gauzatzen bada.

INBERTSIO ESANGURATSUENAK• Iperkaleko urbanizazioa berritu

egingo da: 431.000 euroKale ibilaldietan eta auzo batzarre-

tan, behin eta berriz nabarmendu daIperkaleko behegainea konpontzekopremia. Aurten, eskari horri erantzu-nez, dena altza, instalazioak berritu eta,enpresek interesa agertzen badute,gasa eta fibra sartuko da. Iperkaleri ezeze, Pixape, Iparragirre eta Txomin Agi-rreren zati bati ere gas eta fibra zerbi-tzuak eman diezaizkieten nahi du uda-lak. Irailerako lanak martxan jartzea daudalaren asmoa.

• Udaletxe zaharreko teilatuakonpondu egingo da: 117.000 euro

Itogina konpontzeko premia larriadauka udaletxe zaharreko teilatuak.Erabat berrituko da teilatua, itoginenarazoa konpontzeko. Proiektua egindadago, eta, behin aurrekontuak buleti-

nean argitaratuta, lanak hastekomoduan egongo dira. Udan ekin nahizaie lanei, sasoi aproposena da eta.

• Ostatu eta jatetxe bihurtzekobeharrezko egokitzapenak egingodira Alfan: 50.000 euro.

Ondarroako Udalak Alfarako bestesarrera bat prestatu, eta terraza egoki-tuko du. Era horretara, eraikina ostatueta jatetxe modura hartu ahal izatekomoduan utziko du. Inbertsioen zati batgorde du zeregin horretarako, 50.000euro. Bi hilabete joango dira Alfarakoproposamenak jaso eta aztertzen, etadenbora horretan, udalak behar denmodura egokituta utzi behar du eraiki-na, baten bati emanez gero, bi aktibita-teak gauzatzeko moduan egon dadin,bai jatetxea, bai ostatua.

info+: www.ondarroa.eu

PROIEKTUAK EuroakIperkale urbanizazio proiektua 431.000Udaletxe zaharreko teilatua 117.000Plangintza orokorra (HAPO) eta zaraten mapa 57.500Kiroldegiaren segurtasun plana 55.000Arrigorri (eskailera eta terraza konponketa) 50.000Artibai egoitza 25.440Proiektu kartera 25.000“Arriola” udal lokalean inbertsioak 10.000Frontoirako sare berria 10.000Guzur Etxea eta Artaleku sorkuntza guneetako inbertsioak 10.000Auzo eta auzokonpost proiektua 8.000Atxazpi zabortegia berreskuratzeko azterketa eta plangintza 5.156

DIRU LAGUNTZA BEREZIAKHitza: 9.000 euroItsasargia Azoka Komisioa: 7.000 euroAntiguako Ama Elkartea: 5.000 euroZatozte Merkatari Elkart.: 5.000 euro

DIRU LAGUNTZAK TALDEENTZATKirol elkarteak: 70.000 euroKultur elkarteak: 55.000 euroOngizatea: 30.000 euroEuskara: 19.000 euroGazte ekintzak: 15.000 euroBerdintasuna: 10.000 euroGuraso Elkarteak: 8.000 euroAgenda 21 (Eskolak): 5.000 euro

2014rako GASTUAREN BANAKETA, SAILEZ SAILGizarte ongizatea 1.542.955.000 euroBerdintasuna 137.455.000 euroEuskara 145.340.000 euroAniztasuna 32.850.000 euroHirigintza eta zerbitzuak 2.226.690 euroHezkuntza 589.749,99 euroKultura 497.558 euroIngurumena 81.999,996 euro

2014rako GASTUAREN BANAKETA, ZERBITZUKAArtibai egoitza 1.502.140 euroZaldupe Kiroldegia 729.580 euroKale garbiketak 487.830 euroHondakinen kudeaketa 375.000 euroMusika eskola 303.040 euroEtxez etxeko laguntza 155.702 euroUdal liburutegia 147.179 euroTurismoa 77.300 euroHiritar garraioa 36.620 euro

Bizkaiko Foru Aldundiak zerga zuze-nen bidez jasoko duen diruarenzati bat udalen artean banatzendu. Banaketa hori irizpide batzuenarabera egiten du (herri bakoitza-

ren biztanle kopurua, eskola kopurua, udale-rriaren sakabanaketa, langabezia datuak…).Baina banaketa aurreikuspen bat izatendenez, urte amaieran likidazioa egiten du,aurreikuspenak bete diren ala ez ikusteko.Aurreikuspenak bete ez badira eta Diputa-zioak udalen artean diru gehiegi banatubadu, udalek falta den dirua bueltatu beharizaten dute.

Eta azken urteetan horixe gertatu zaigu:Ondarroako Udalak dirua itzuli behar izandio Diputazioari. Eta horrek udalaren dirukontuak baldintzatu ditu urtero.

Aurten oraindik 2009ko dirua bueltaneman beharko diogu diputazioari. Izan ere,2009an Ondarroako Udalak 1.236.661 eurogehiago jaso zituen Diputaziotik, eta hurren-go urteetan diru hori zatika itzuli behar izandugu. 2014an itzuliko dugu azken zatia,94.000 euro. Hau ikusita, eskari bat egin nahidiogu Aldundiari: gure ustez, udalak finan-tziazio iturri seguruak eduki behar ditu.

Argia Ituarte Arkotxa, alkatea

2009tik aldundiari dirua bueltatzen

Iperkaleko behegainea konpondu egingo da. Behegainea altxa eta instalazioak berrituko dira.

Radixu irratiko itoginen arazoa konponduko daudaletxe zaharreko teilatua berriztean.

> IRITZIA

Page 2: ONDARROAKO BARRI-PAPERA DAL ARRIAK - Hasiera · Artibaiko Eguzki talde ekologis-taren eskariz, Ondarroa fracking gabeko herri izendatzea erabaki zuen, baita Eusko Jaurlaritzari eskatu

UDALBARRIAK ONDARROAKO UDALA 2014ko ekaina • 11. zk 2

Jaurlaritzak dio kontrataziopublikoetan udalek hizkuntzabaldintzak nahitaez ezarri

behar dituztela, legeak agintzenduelako; baina Carlos UrkijoEspainiako Gobernuaren ordez-kariak auzitara eraman dituEAEko hainbat udal, estatukoabokatuaren bidez, kontrataziopublikoetan hizkuntza baldintzakipintzeagatik.

Badira urte batzuk gure udalahasi zela hizkuntza baldintzakipintzen kontratuetan.

Bien bitartean, urtea hasiazbatera, Carlos Urkijo EspainiakoGobernuaren ordezkariak idatzibatzuk bidali dizkigu udaletxera.Idatzi batzuetan gogorazi egitendigu, legearen aginduz, komuni-kazioak bi hizkuntzatan eginbehar ditugula, hau da, euskarazeta gaztelaniaz; eta beste batzue-tan, ostera, eskatzen digu doku-mentazio bat bidaltzeko; baina,hara non, hori gaztelaniaz eska-tzen digu.

Eta zer dokumentazio nahi duEspainiako Gobernuaren ordez-kariak? Bada, hain zuzen ere, jakinnahi du zer dela-eta ipintzen ditu-gun hizkuntza baldintzak kontra-tazioetan.

Honezkero, batek bainogehiagok pentsatuko du: baina

zer eskatzen du gure herriak, neu-rriz kanpoko zerbait? Bada, zalan-tzak argitzeko, hona hemen ego-era argitzen lagunduko dutenhainbat adibide:

- Artibai egoitzan gure seni-deak artatu behar dituzten per-tsonek euskaraz egitea.

- Musika eskolak euskarazematea.

- Kiroldegiko ikastaroak eus-karaz ematea.

- Udaleko telefonoak euska-raz erabili ahal izatea.

- Turismo bulegoan, ahozkokomunikazioetan, erabiltzaileakaukeratutako hizkuntza erabilikoda; baina, betiere, lehenengohitza euskaraz egingo da. Etaturismoa sustatzeko komunika-zioak lau hizkuntza hauetan egin-go dira: euskara, gaztelania, inge-lesa eta frantsesa. Eta, ahal denguztietan, euskarazkoa nabar-mendu egingo da letren tamai-naz zein kokapenaz.

- Herribusean, txoferrak lehe-nengo berba euskaraz egitea,herritarrentzako mezuak euska-raz ematea eta herritarrek nahiduten hizkuntza errespetatzea.

Eta orain zer? Bada, geurehizkuntza eskubideak defenda-tzen jarraituko dugu.

Espainiako Gobernua, Udalekohizkuntza irizpideen kontra

>>> ONDARROA 2020

>2013ko irailetik, Ondarroa 2020hausnarketa prozesuko erronkeninplantazio fasea martxan dago

>> Herritarrek erronken garapenean daukaten parte-hartze

aktiboa nabarmentzekoa da

Ondarroa 2020 haus-narketa prozesuanherriaren garapenekonomikoan era-giteko erronkak

identifikatu ziren, eta, 2013tik,erronka haien inguruan eztabai-datu eta ekintzak martxan jar-tzeko lan mahaiak funtziona-menduan daude.

• Arrantza lan mahaia:Ondarroako arrantza sektorekoordezkariak biltzen dira: OPPAO,Kofradia, handizkariak, txikizka-riak, produktua eraldatzen dute-nak, bestelako zerbitzuakeskaintzen dituztenak (sarekon-pontzaileak, saregileak, neskati-lak, etab. ). Mahai horretan,azken bileretan hiru gai nagusi-ren inguruan dihardute lanean:lonja berria, arrainari balioaeransteko proiektuak eta sekto-reko formazio beharrizaneninguruko diagnosia.

• Merkataritza-Turismo lanmahaia: Merkatariak, ostalariaketa turismo sektoreko eragileakbiltzen dira mahai horretan.Herri dinamismoa indartzekoekintzak pentsatzen dihardute,

eta turistak erakartzeko estrate-giak definitzen, gureak ditugunizaera, kultura eta ondareabalioan jarriz. Sektoreko eragi-leen arteko elkarlana indartzeaere erronka garrantzitsua damahai horretan, bakoitzak berealdetik antolatzen dituen ekime-nak amankomunean jartzetikabiatuz.

• Jarduera berrietarako lanmahaia: Hainbat ondarrutarrekosoturiko lan taldea, Ondarroanekintzailetza indartzeko lan ildo-ak definitzeko eta jarduera eko-nomiko berriak definitu etagaratzeko martxan jarri beharre-ko estrategiak zehazteko. Lonjaberriaren eraikuntzarekin Egida-zu kaian sortuko den birgaitzeorokorraren beharraz ere haus-narketa prozesuan dihardute,tankera honetako gaietan aditudirenen ekarpenak ezagutuz.

Lan Mahai hauetan egitenden lana Garapen Batzordeaneztabaidatzen da, eta ekintzakaurrera eramateko kasuan kasuhartu beharreko erabakiak har-tzen dira. Garapen Batzordeko

kide dira alkatea, udalean ordez-karitza duten alderdi politikoe-tako ordezkariak, udal zinegotzieta teknikariak, sindikatuetakoordezkariak eta aipatu hiru lanmahaietako ordezkariak. Idazka-ritza teknikoa Leartibai GarapenAgentziaren ardura da.

2013ko irailetik, Ondarroa2020 hausnarketa prozesukoerronken inplantazio faseanmurgilduta daude lan mahaihauek. Hiru lan bilera egin ditumahai bakoitzak, eta maiatza-ekainean laugarrenez bildukodira pausoak ematen jarraitzeko.Aipatzekoa eta azpimarratzekoada herritarren parte-hartze akti-boa mahai hauen bidez Onda-rroaren garapen ekonomikoa-ren aldeko erronken garapene-an.

Ondarroa 2020 prozesuanparte-hartzea herritar guztiei

zabalik dago.

Informazio gehiago: Leartibai Garapen Agentzia

(94 6833495 edo 94 6169088) www.ondarroa.eu

Etorkizuneko erronkak garatzendabiltza herritarrak eta adituak

Azken hileetanudalak onartutakoMOZIOAK> Aberri Egunekomozio biak onartu diraApirileko osoko bilkuran, Onda-rroako Udalak bi mozio edukizituen Aberri Egunaren kontura,EAJrena eta Udalbiltzarena, etabiak onartu zituen.

> Ondarroa frackinggabeko herri izendatudu udalakOndarroako Udalbatzak, Lea-Artibaiko Eguzki talde ekologis-taren eskariz, Ondarroa frackinggabeko herri izendatzea erabakizuen, baita Eusko Jaurlaritzarieskatu fracking sistema ikertze-ko zundaketa baimen guztiakbertan behera lagatzea ere.

> Euskal Herriko musika eskolen eskariarekin batGaur egun, Eusko Jaurlaritzakmusika eskolen %4 baino ez dufinantzatzen. Horren aurrean,Euskal Herriko musika eskolenelkartearen eskariz, OndarroakoUdalak zera eskatu dio EuskoJaurlaritzako Hezkuntza, Hizkun-tza Politika eta Kultura Sailari:%33ko finantzaketa egonkorralortzeko ekintza plana ezartzea,musika-hezkuntza arloa sendo-tzeko asmotan.

> Abortua kode penaletik ateratzekoeskatu du UdalakOndarroako emakumeen udalberdintasun kontseiluak propo-saturik, abortua kode penaletikateratzea eskatzen zuen mozioaonartu zen udal osoko bilkuran,

baita emakumeen erabakitzekoeskubidea bermatzen duenlegea ezartzea aldarrikatu ere.

> Euskararen normalizazio planarengaineko jazarpena salatu daOndarroako Udalbatzak Espai-niako Gobernuko ordezkari Car-los Urquijori eskatu dio bertanbehera utz dezala udalak onartuberri duen euskararen normali-zazio planaren gaineko jazarpe-na, eta, halaber, EspainiakoGobernuari eta haren ordezka-riei eskatu die euskal erakunde-ek hizkuntza-politikari dagokie-nean dituzten eskumenak etaerabaki ahalmenak errespetaditzatela.

> Espetxe politika aldatzeko eskatu dute Gaur egungo espetxe politikare-kin amaitzea eskatu du udalak,hilabete barruan aurkeztu dituenmozioen bidez. Batetik, ArkaitzBellon preso elorriotar gaztearenheriotzaren atzean, giza eskubi-deen urraketa eta mendekuanoinarritutako espetxe politikagizagabea dagoela adierazi du.Beste alde batetik, Ibon Iparragi-rre preso ondarrutarrak gaixota-sun sendaezina edukirik, bereha-la aska dezaten eskatu dio Espai-niako Gobernuari.

> Garraio txartel bakarra ezartzearenaldeOndarroako Udalak garraio txar-tel bakarra aldarrikatu du EuskalHerri osorako, edozein herrita-rrek jaso beharreko zerbitzuaosatuagoa izan dadin eta EuskalHerrian egingo dituen mugi-menduetarako tresna bakarraeskura eduki dezan.

Jarduera berrietako lan mahaia, martxoaren 31ko batzarrean.

Page 3: ONDARROAKO BARRI-PAPERA DAL ARRIAK - Hasiera · Artibaiko Eguzki talde ekologis-taren eskariz, Ondarroa fracking gabeko herri izendatzea erabaki zuen, baita Eusko Jaurlaritzari eskatu

UDALBARRIAK ONDARROAKO UDALA 2014ko ekaina • 11. zk 3

Ondarroako Udalak 3 urtedaramatza gastuak arra-zionalizatzen, tartean,

argiteriarena. Argia aurrezteko sistema bat

ipini zen martxan, argi fluxuamurriztea ahalbidetzen zuen sis-tema bat. Horrez gain, herri guz-tiko argi-koadroak aztertu etagero, baieztatu egin zen kontra-tatuta zegoen besteko argipotentziarik ez zela behar.

Hortaz, potentzia guztiakaldatu eta premia errealetaraegokitzea erabaki zen, eta, horriesker, asko ere asko aurreratu da.

Hirugarrenik, argiak horren-beste denboran piztuta eduki-tzea ez zela beharrezkoa ikusita,iluntzean beranduago piztu eta

goizean arinago amatatzea pen-tsatu zen, ordu laurden neguaneta hogei minutu udan. Iberdro-loak aldaketa horiek guztiakonartu zituenerako, 2013koudazkena heldu zen, baina, halaeta ere, 50.000 euro aurreztuziren: 2012an, Ondarroako Uda-lak 330.000 euro ordaindu zituenargindarrarengatik, eta 2013an,ostera, 280.000 euro.

Piztuera sekuentzialaBeraz, 2014an, urte hasieratikaipatutako aldaketa guztiak mar-txan egonik, oraindik eta dirugehiago aurreratuko da. Aurten,gainera, beste urrats bat emannahi da: piztuera sekuentziala.Izan ere, argi-pikoak eragitenditu argi guztiak batera piztutze-

ak, eta diru gehiago ordaindubehar izateaz gain, Iberdrolakisuna ipintzen du argi-pikoakeragiteagatik.

Epe motz edo ertainean, LEDsistema jartzea da OndarroakoUdalaren asmoa. Sistema horre-kin, gaur egun daukagun argipotentzia erdira murriztuko litza-teke.

Kostua dakar, instalakuntzaberria ipini behar delako etakable gehienak berritu behardirelako, baina abantaila ugaridauzka, argiaren kontsumoaerdira jaisteaz gain, argi fluxuamurrizteko aukerak askoz han-diagoak direlako bestelako bon-billekin baino. Azkenerako,errentagarria da.

2013an, 50.000 euro aurreratu dira argiterian

Argi fluxua murriztu da Iperkalen, Goikalen, Iparragirren eta Pixapen,eta premia errealetara egokitu da argi potentziaren kontratua; aurten, oraindik eta diru gehiago aurreratzea aurreikusten da

>>> AZPIEGITURAK • HIRIGINTZA

^̂ Zaldupe futbol zelaian, bizikleten aparkalekua

^̂ Iturribarriko bost lokal salmentara atera dira

Bizikletak aparkatzeko hainbat toki ipini ditu Udalak azken urteotan.Oraingoan, Zaldupe Udal futbol zelai barruan egokitu da beste bat,asko baitira haraino joateko bizikleta erabiltzen duten herriko haur etagazteak. Momentuz, 18 bizikleta aparkatzeko aukera egongo da, etapremiaren arabera, gehiago jarriko dira.

Ondarroa Lantzenek salgai jarri ditu Iturribarrin dauzkan lokalak. Bostlokal atera dira salmentara, eta 29 ondarrutarrek erosteko interesaagertu dute. Horrenbestez, salmenta prozesua aurrera doa, eta ekaine-rako lokalak salduta egotea espero da.

^̂ Alde zaharreko trafikoa mugatu daEsandakoa betez, alde zaharreko goiko kaleetan (Kale Handi, TxominAgirre eta Iparkalen), kotxearekin ibiltzea mugatu du udalak. Sartu etairteteko txartela daukate auzoko bizilagunek, egun osoan erabilgarri,eta horrek barruan ordu erdi egoteko baimena ematen die. Bestalde,kale horietan lan egin behar duten argin, iturgin, elektrizista eta antze-koek eskaera puntualak egin beharko dituzte udalean. Egunero pasatubehar diren butano-banatzaile, okin eta abarrek, ostera, badaukatetxartela. Beraz, oinezkoek lehentasuna edukiko dute alde zaharrekogoiko kaleetan.

^̂ 30 aparkaleku berri Zaldubide-MadalenanZaldubide-Madalenako inausketetan, beste urrats bat eman da, 30aparkaleku egokituaz; horietako bat, urritasun fisikoak dituztenentzat.Helburua, etorkizunean, Zubi Barriko rotonda eta San Juan Txurrukogoiko aldea errepide zabal batekin konektatzea da, auzoko sartu-irtee-rak hobetzeko eta zerbitzuak hobeto ailegatzeko: anbulantziak, suhil-tzaileak...

Artabide kaleko argiteria.

Arlanpa ipini daHaurreskolan

Arlanpa ipini da haurreskolan, irisgarritasuna errazteko. Era horretara, eskailerak saihestu egin ahal dira, eta,hortaz, ume eta ume kotxeek lehen aldean askoz erosoago daukate sartu-irtena.

Page 4: ONDARROAKO BARRI-PAPERA DAL ARRIAK - Hasiera · Artibaiko Eguzki talde ekologis-taren eskariz, Ondarroa fracking gabeko herri izendatzea erabaki zuen, baita Eusko Jaurlaritzari eskatu

KIROLA>2014 urteko kirolikerketa-beka:Juanito Urkizu Juanito Urkizu da Athletic-ekintxapelketa gehien irabazi ditue-na, jokalari eta entrenatzailemoduan. Ondarroako kirolariakhistoria bekaren zenbatekoa3000 €koa da, eta eskaerak ekai-naren 17rako aurkeztu beharkodira. info+: www.ondarroa.eu

Beste alde batetik, OndarroakoUdalak Ondarroa Arraun Elkarte-aren historia jasotzeko bekadeialdia egin zuen 2013an, etaharen aurkezpena egin du, hile-on, Lore Bengoetxea kazetariak.

Arraun elkartea 1973an sortuzen, eta 40 urteko historia ezeze,elkartea ulertzen laguntzenduten hainbat jakingarri ere jasodira bekan. Antolakuntza, azpie-gitura eta babesa eta konpeti-zioaren esparrua ataletan, zeinbeste hainbat azpiataletan, etaaurrekari historikoak ere, Onda-rroaren eta arraunaren artekoharremana ez baita 40 urtekohistoriara mugatzen. Aurkezpe-nean, urte hauetan guztietanarraun elkartea egonkortzeaposible egin dutenen beharranabarmendu nahi izan zuenbekaren egileak.

> Kirol taldeentzakodiru laguntzadeialdiaDeialdiaren oinarriak BizkaikoAldizkari Ofizialean argitaratudira, maiatzaren 20an, eta hila-beteko epean aurkeztu beharkodituzte diru laguntza eskaerak,hau da, ekainaren 20ra orduko.Deialdiaren oinarriak eta eskaeraegiteko ereduak Udaleko weborrian daude prest, eta eskaerakordenagailuz egin nahi izateko-tan, kultur eta kirol zerbitzuaneskuratu ahal dira orriok

> Euskadiko esnearen liga, Ondarroan ere baiUmeari bularra ematen diotenak batu egiten dira Ondarroan, Euskadi-ko esnearen ligaren baitan. Bost urte ere badaramatzate batzen. Infor-mazio gehiago nahi dutenek, noiz eta non batzen diren, adibidez, Uda-leko ongizate batzordera jo ahal dute: [email protected] 94 683 36 71

> 2000 litro esne,baietz!Ondarroako Ongizate Batzordekopartaide Danonartin bolondreselkarteak, Ondarroako Institutoa-rekin lankidetzan, 2.000 baietz esne bilketa kanpaina martxan jarri du,maiatzean. Helburua zera da: hainbat familiarentzako hain beharrez-koa den esnea ziurtatzea. Dendekin elkarlanean eta sentsibilizaziokanpainen bidez, herriko 40 familiarentzako janaria biltzen du. Maia-tzean, institutuan esnea biltzeko kaxak ipini dira, eta herritarren, Guru-tze Gorriaren eta udalaren laguntzarekin, 2.000 litro esne batzekoerronka daukagu.

UDALBARRIAK ONDARROAKO UDALA 2014ko ekaina • 11. zk 4

Eguneko zentroa zabalduzenetik sei hilabete pasadirenean, arduradunek era-

biltzaileen senideen iritziak jasodituzte, eta pozik daude jasotakoerantzunekin. Psikomotrizitateeta tailerrei esker, erabiltzaileekasko aurreratu dutela igartzenomen dute senideek; ondo egi-ten dietela han egiten dituztenaktibitateak.

Beste alde batetik, aldiro-aldiro, okerretako informazioazabaltzen da Eguneko zentroa-

ren tarifen inguruan. Horrenaurrean, hona datu zuzenak:daukaten diru sarreren %26ordaintzen dute erabiltzaile-ek.

Eguneko zentroa 09:00etatik17:00etara dago zabalik, etaanbulantzia zerbitzua eskaintzendu: goizean, etxean hartzenditu erabiltzaileak; eta etxeanutzi, arratsaldean. Gaur egun,sei erabiltzaile dauzka, eta bestebederatzi lagunentzako tokiadago.

Hainbat eta hainbat kiroltaldek udalak utzitakolokalak erabiltzen dituzte.

Oraingoan, beste lokal bategokitu da gaur egun lokalik ezdaukaten kirol taldeentzat, lehenHarzubi taberna zegoen tokian(goiko argazkian). Bi gunebereizten dira:

• “Barruko” aldea: OndarruIgeri Taldeak eta Koaxi Triatloi Tal-deak erabiliko dute, biltegi gisa.

• “Kanpoko” aldea: batzarrakegiteko egokitu da nagusiki, etatalde bakoitzarentzako armairubat ere jarri da.

Momentuz, lokal hori erabil-tzeko asmoa honakoek erakutsidute: Ondarru Igeri Taldea, KoaxiTriatloi Taldea, Artibai Judo Tal-dea, Ondarru Karate Taldea etaEskilantxarri Ur Kirol Elkarteak.

Ateak zabalik daude gainontze-koentzat ere, jakina.

Beste lokal batzuk egokitzenbe badabil udala herriko taldeen-tzat: Tramana eta Brix antzerkitaldea, adibidez, Kamiñaldekolokala erabiltzen hasi da (behekoargazkian). Lokala garbitu, mar-gotu eta tarima flotatzailea jarrida solairuaren hiru laurdenetan.Hitzarmena ere sinatu dute loka-laren erabilera arautzeko: udalaargiaren eta uraren gastuaz ardu-ratuko da, eta elkartea lokalarenaseguruaz. Era berean, elkarteakikuskizunen bat doan eskaintze-ko konpromisoa hartu du, orainarte borondatez urtero eginduen bezalaxe. Momentuz, laudira udal lokalak erabiltzekohitzarmena sinatu duten taldeak.

Hasi dira basoa landatzen Larruskainen > Azken hilabeteetan bi landaketa egin dituzte IngurumenBatzordeak eta Lurgaia Fundazioak Larruskainen. 500arbolatik gora landatu dituzte 40 herritarrek, danak ber-toko espezieak. Landaketek datorren udazkenean jarrai-tuko dute. Udalak 16 hektareako lursaila dauka Larruskai-nen, herritar batek emanda. Oraintsu arte pinudia egonda han, eta udalak bertoko basoa landatzea erabaki zueniaz. Lurrak Lurgaia irabazi asmorik gabeko elkarteari utzizizkion, kustodian. Ekosistemak berreskuratzen dituenfundazioa da Lurgaia, eta bera ari da proiektua gidatzen,udalaren eta herriko boluntarioen laguntzarekin.

> Konposta, ikastetxeetaraEskualde mailako kanpainarekin bat egi-nez, Ondarroako ikastetxeak konpostaegiten hasi dira. Lea-Artibai Amankomu-nazgoak ordaindu ditu ontziak zein ikas-taroak, eta udalak, ostera, behar dutenmaterial finkoa emango die. Zubi zaharikastolak, institutuak eta eskolak ikaste-txe barruan egingo dute konposta, etaTxomin Agirrek, Ibaionodoko txokoan,auzokoekin batera.

Lea-Artibain birziklatze tasak ez diraoso altuak. Gehien birziklatzen duenherria justu-justuan ailegatzen da%30era, eta hori hilerik onenetan.

Gure zaborpoltsaren %45 hondakinorganikoek osatzen dute eta, konposta-gailuen bitartez, hondakina dena onga-rri bihurtu dezakegu modu oso erraze-an.

Eguneko zentroa positibokibaloratu dute

Ibaiondon lehenengokonposta eginda dago >>Ibaiondon konposta egiten duten22 familiek apirilean jaso zutenlehenengo konposta. 2013ko abuz-tuan hasi ziren etxeko hondakinorganikoak konpostatzen, eta zortzihilabete beranduago, 1.000 kilokonpost lortu dituzte. Familiek etxe-ko loreentzako edo baratzerakobehar duten konposta hartu zuten,baita auzoko bizilagun batzuek ere.Geratu zen beste konposta Ibaion-doko erreka alboan iaz landatutakoarbolei bota zieten. 5.000 kilo jatekokonpostatu dira 8 hilean. Beste2.000 kilo konpost maduratzen aridira, laster ongarri bezala erabiltze-ko Larruskaingo basoan.

Taldeentzako lokal berriak BATZORDEAKONGIZATE

INGURUMENA

Page 5: ONDARROAKO BARRI-PAPERA DAL ARRIAK - Hasiera · Artibaiko Eguzki talde ekologis-taren eskariz, Ondarroa fracking gabeko herri izendatzea erabaki zuen, baita Eusko Jaurlaritzari eskatu

Kamera atzean esperientzia hartu dute ema-kumeek>>> Ondarroako emakumeentzako jabekuntza eskole-tan, ikus-entzunezkoen inguruko ikastaroa eman dute, eta Supermer-katua grabatu, Historias de 8 de marzo liburutik ateratako istorio bateanoinarrituta. Beste herri batzuetan ere ari dira grabatzen, eta, denen arte-an, liburua pantailara eraman dute, bakoitzak atal bat hartuta.

>Jabekuntza Eskolen ikasturte amaierajaia OndarroanBizkaiko Emakumeen Jabekun-tza Eskolen 2013-2014 ikasturte-ko amaiera jaia Ondarroan izan-go da ekainaren 14an. Aurtenemakume saharauien jabekun-tza prozesuak ezagutzea etakonpartitzea proposatzen dizue-gu. Honako hau da egitaraua:11:00, Ongietorria; 11:15, Aur-kezpena: munduko emakumeekelkartasunean eta elkartrukeanardatz estrategikoa; 11:30,EMAKUME SAHARAUIAK:Jabekuntza harresiaren bialdeetan; 13:00, Eztabaida;13:30, Amaiera; 14:00, Erakuske-ta parte-hartzailea Alamedan;14:45, Bazkaria. Bertara joateko,nahitaezkoa da izen-emate fitxabete eta Etxelilan ala Berdinta-sun sailean ematea.

Beste alde batetik, BizkaikoEmakumeen Jabekuntza Esko-len logo lehiaketako lan irabaz-lea Lorea Perosanz Amestirenaizan da, “Jabekuntza Eskolensarea identifikatzeko erraztasu-nagatik eta sarearen nortasunaeta baloreak transmititzeko gai-tasunagatik”. Finalisten arteanegon da Andoni Garcia Alkortaondarrutarra, eta epaimahaiakaipamen berezia egitea erabakidu.

UDALBARRIAK ONDARROAKO UDALA 2014ko ekaina • 11. zk 5

Etxelilak munduko emakumeekiko elkartasuna

landu du

Hainbat herrialdetako ema-kumeen egoera eta bizi-penak ezagutzeko aukera

eduki dugu azkenengo hileetan.Palestinarekin hasi ginen, urtarri-lean; otsailean, Sahara azpikoAfrikari buruzko solasaldia edukigenuen, eta martxoan, Mende-baldeko Sahararen egoera eza-gutu genuen, harresiaren bialdeetako egoera, hau da, erre-fuxiatuen kanpamentuetakoaeta lurralde okupatuetakoa, etahorretarako, hiru emakumerekinbatu ginen: Murguia Abdulah,

Hayat Erguibi eta N´guia ElHawasi. Horrez gain, HezkidetzaEgitasmoaren bitartez, herrikoikastetxeekin batera, MundukoEmakumeekiko elkartasunalandu dugu. Antolatu diren era-kusketa eta ekintzetara joateazgain (bisita gidatuak, kasu), ikas-gelan gaia landu eta ekarpenaegin nahi izan dute.

Bestalde, Martxoaren 8an,Emakumeen Nazioarteko egu-nean, Munduko emakumeakgaitzat hartuta, artelanak etamuralak egin zituzten.

BERDINTASUNA

Agenda: www.ondarroa.eu/eu-es/Gertakariak/

Zaldupek eta institutuak berdintasunproiektuetan parte hartuko dute

Herriko bi ikastetxe, Zaldu-pe eta institutua, EuskoJaurlaritzaren Hezkuntza

saileko proiektu pilotuetan partehartzeko aukeratu dituzte, hainzuzen ere, Hezkuntza Sailak sortuberri duen hezkidetzaren gaine-ko plan sustatzailearen baitan.Ondarroako Udalaren hezkidetzaegitasmoan parte hartzen dute-la-eta aukeratu dituzte Zaldupeeta institutua.

Hezkidetza, ikastetxeetan2009-2010 ikasturtean, hezkide-tza egitasmoa jarri zen martxan.

Ikasle, guraso eta irakasleeizuzendutako ekimenen bidez,sexuen arteko ezberdintasunaketa indarkeria sexista detektatueta aurre egiteko tresnak eskain-tzen dira. Hezkidetza Batzorde-an, herriko lau ikastetxeetakoordezkariak batzen dira.

Udal Berdintasun sailak bul-tzatutako ekimena da, eta gazte-

ak berdintasun balioetan hezteahelburu izanik, proiektu integralalandu da, hau da, hezkuntzamaila guztiak hartzen dituenproiektua, eta tailerretan lau gaizabal jorratu, honak hauek, hainzuzen ere: erantzunkidetasuna,sexu-hezkuntza, indarkeria sexis-ta eta lanbide-orientazio ezsexista.

Irakurzaletasunabultzatzeko ekimena

martxan dago

Ekainaren 30era bitartean,Irakurri, gozatu eta oparitukanpainan parte hartzeko

aukera edukiko dute ondarruta-rrek, Ondarroako udalaren etaTxomin Agirre udal liburutegia-ren eskutik. Hiru pauso jarraitubehar dira:

Irakurri. Lehenengo pausoairakurtzea da, euskaraz irakur-tzea, alegia. Horretarako, liburu-tegira joan, eta euskarazko edo-zein liburu maileguan eskatuahal izango da.

Gozatu. Liburua irakurriostean, liburutegira itzuli etafitxa sinple bat bete beharko da:zein izan den irakurritako libu-rua eta zer iritzi daukagun. Fitxa

hori beteta, liburuzainak eroske-ta-txekea emango digu, liburudendan erabiltzeko.

Oparitu. Azken pausoa libu-rua oparitzea da: lagun bati,senide bati edo norbere buruari.

Liburutegian jasotako txarte-larekin, euskarazko beste edo-zein libururen prezioaren %25ordaintzeko aukera edukikodugu.

Ekainaren 30era arte egongoda liburutegietan erosketa-txe-keak lortzeko aukera, eta uztaila-ren 5era artekoa txekeok liburudendan erabiltzeko. Ondarroa-ren kasuan, Idiakez eta Zurrumu-rru liburu dendek parte hartudute kanpainan.

EUSKARA

Gazte koadrila bat, liburutegian, euskarazko liburuak eskuan dituztela

1814ko abuztuaren15ean, Andra Mari egu-nean, Ondarroak mun-dura eman duen abes-laririk ospetsuena jaio

zen, Pedro Maria Unanue Irama-tegi. Aurten haren jaiotzaren200. urteurrena ospatzen da, etaUnanue Fundazioak zirikatuta,Ondarroako Udalak aukera apro-posa ikusi du bere garaian hainospetsua eta baloratua izan zenondarroar honen lana eta bizitzagogora ekartzeko.

Ospakizunetako lehen ikuski-zuna maiatzaren 24 iluntzeanizan zen: Gala Lirikoa Andra MariElizan. Bertan Mikel Zabalabaxuak, Marta Velasko mezzoso-pranoak, Ana Otxoa Pandosopranoak eta Juan Jose Ortegapianistak parte hartu zuten.Abestutako piezen artean, hona-

ko hauek: Agur Maria, Itsasertze-an zutik, Ala baita eta Ai, ama laz-tan hori.

Bere jaiotzaren 200. urteurrena

Pedro Maria Unanue(1814-1846)

Aurten ere ehunka kilojateko bidali duguOndarroatik Saharako

okupatutako kanpamentue-tara. Eskerrik asko jatekoabatzen lagundu duzuen herri-tar eta herriko dendari guz-tiei! Eta eskerrik asko udaleko

brigadako langileei, janariakgarraiatzen laguntzeagatik.Kanpaina Sahela elkarteakantolatu du, OndarroakoUdalaren laguntzarekin.

Mendebaldeko SaharaMarokok okupatutako herriada. Lurralde hartako errefuxa-

tuak kanpamentuetan bizidira, desertuan, baldintza osogogorretan, herrira ezin dire-lako itzuli, eta nazioartekolaguntza derrigorrezkoa dute.

Herri horrek bere etorki-zuna erabaki behar du. Maro-kok ezin die ukatu sahararrei

autodeterminatzeko eskubi-dea.

Espainiako estatua eregatazka horren parte da,Sahara Espainiako koloniaizan zelako, eta Espainiakkonpondu barik laga zuelakoSahararen arazoa.

KULTURA>>>

ANIZTASUNA>>> Ehunka kilo jateko, Saharara

Hezkidetza batzordea, Etxelilan.

Page 6: ONDARROAKO BARRI-PAPERA DAL ARRIAK - Hasiera · Artibaiko Eguzki talde ekologis-taren eskariz, Ondarroa fracking gabeko herri izendatzea erabaki zuen, baita Eusko Jaurlaritzari eskatu

UDALBARRIAK ONDARROAKO UDALA 2014ko ekaina • 11. zk 6

Telebistan delitu urbanistiko-ei buruzko albisteak ikustenditugunean, hori Espainiako

arazo bat dela pentsatzen dugu.Baina geure herrietan ere antze-ko kasuak baditugu. Adibidez,Ondarroan.

Epaileek erabaki dute GoikoKaleko etxea (Txomin Agirre 28,erdi eginda dagoena) legez kan-pokoa dela. Orain, udalak erabakigogorrak hartu beharko ditu. Etaherritar guztiok dirua gastatubeharko dugu etxe horrekinaurrera edo atzera egiteko.

Baina goazen ikustera zelanailegatu garen egoera honetara.

2007ko apirilean PNV-EAJkkudeatzen zuen Ondarroako uda-lak Pixape plazaren zati bat salduzion Urresti 2001 s.l. enpresari90.000 euroren truke. 2007komaiatzean Ondarroako UdalakPixapeko plaza bitan zatitu zuen(zati bat ordurako Urresti 2001s.l.ri salduta zuen). 2007ko azaro-an Urresti 2001 s.l enpresak biorube batu zituen: bata, TxominAgirre 28a, eta bestea udalaksaldu zion Pixape plazaren zatia.2007ko ekainean OndarroakoUdalak Txomin Agirre 28an eraiki-na egin ahal izateko lizentziaeman zuen.

Orduan agintzen zuen PNV-EAJk ardurarik barik jokatu zuen.1997ko hirigintza udal arauekargi esaten dute Alde Zaharreanezin dela etxe berririk eraiki etaetxea barritzeko PERI edo planberezi bat derrigorra dela. Gaine-ra, 1997ko udal arauetako memo-rian ez da aipatzen Txomin Agirre28an etxe berririk egiterik. Halanda be, PNV-EAJk eraikina eginahal izateko xehetasun azterlanatramitatu zuen.

Gertaera horiek legez kanpo-koak izan zitezkeela eta, herritarbatzuek udalean salatu zutenegoera. Orduko udal arduradu-nek ez zieten kasurik egin, etaauziak epaitegietan amaitu zuen.Gogoratu behar dugu urte horie-tan ezker abertzalea ilegalizatutazegoela, eta udalean ez zegoelainongo kontrol politikorik.

Urteak pasa dira eta epaiaketorri dira. EAJ-PNVk udaleanemandako pauso guztiak bertanbehera geratu dira: 2008an xehe-tasun azterlana bertan beheralaga zuten epaileek. 2011kootsailean lizentzia ere bertanbehera laga zuten epaileek.

Eta 2014ean otsailaren 27anbertan behera geratu dira behinbetiko Pixape plazaren segrega-

zioa eta salmenta. Beraz, Txomin Agirre 28an

eraikina egiteko pauso guztiakbertan behera geratu dira epai-leen aginduz. Ez legezkoa izanzen prozesua osorik.

Goiko Kalean egindakoak argierakusten du Espainar Estatuaneta Euskal Herrian zelako hirigin-tza eredua garatu den azkenurteotan. Interes ekonomikogarrantzitsuak egon dira eta inte-res horiek bultzatzeko astakeriahandiak egin dira. Ondarroanbertan adibide bat baino gehia-go daukagu (gogoratu bestelaAllerin 500 etxe egin nahi zituzte-la, epaileek ilegalak zirela esanarte).

Orain Ondarroako Udalakegoera kudeatu behar du derri-gorrean, eta Ondarroako herriariahal denik eta kalterik txikienaeragin. Txarto egindakoa zuzen-tzea ez da erraza izango. Agianezinezkoa. Uste dugu astakeriahau egin zuten politikariek eurenardurak argitu behar dituztela.Eta uste dugu EAJ-PNVk azalpe-nak eman behar dituela herriarenaurrean.

http://ondarroa.ehbildu.net/

EAJk publikoki adieraztendu bosgarren kontenedo-rearen alde dagoela, eta

atez atezko sistema ezartzeaerrefusatzen duela, ondorengoarrazoiengatik:

Europar Batasunak 2020.urteari begira, %50ko birziklatzehelburua jarri zuen EuroparBatasuneko herri guztientzat.

Gure kasuan, gaur egunOndarruk bere hiri hondakinen%70 erreziklatzen ditu.

2013an, Bizkaiko Lurraldeak%49,5 birziklatze tasa lortuzuen. 2014an Artigasgo TMBplanta bere errendimenduosoan egongo da, eta esperodugu Bizkaiko birziklatze tasa%60aren inguruan egongo dela.

Beraz, Europar Batasunakezarritako helburuak betetzenditugu iada.

Atez atekoa oraindik sistemateoriko hutsa da, dogma ideolo-gikotan oinarritzen dena. Berebirziklatze tasak ez ditugu eza-gutzen.

Atez atekoa gaur egungobilketa sistema baino askozgarestiagoa da, langile gehiagobehar dituelako. Atez atezkoakbikoiztu egingo du, gutxienez,gaurko sistemaren kostea.

Atez atekoa sistema zikina-goa da, usain txarrak ekarrikoditu, eta gure herria are gehiagoitsutuko du.

Atez atekoak ondarrutarrenbizitza konplikatuko du, batezere gaurko sistemaren erosota-sunarekin konparatuta. Zaborraetxean gorde beharko dugu, etaune oro egutegiaren peskisanegongo gara.

EAJk sistema ekonomikokibideragarria nahi du. Ez gara“kimera” edo ameskerien bilaaterako, batez ere europear hel-buruak betetzen ditugunean.

Gure birziklatze tasak apur-ka-apurka igoko dituen sistemababesten dugu. Oinak lurreandauzkagula, eta benetako espe-rientziekin konparatuta. Boron-datezko sistema izan behar da,inposaketarik gabe, eta herrita-rren lankidetzan oinarritzendena.

Gure aukera, Bizkaiko tokigehienetan legez, bosgarrenkontenedorea da, zabor organi-koak selektiboki biltzeko.

EAJ-PNV comunica su apuestapor el quinto contenedor, asícomo su rechazo a la

implantación del “puerta a puer-ta”, que justifica en base a losiguiente:

La Unión Europea (UE) fijópara el año 2020, un objetivo del50% de reciclaje para todos lospaíses de la Unión. En nuestrocaso, Ondarroa recicla ahora el70% de sus residuos sólidos urba-nos.

En 2013, el territorio de Biz-kaia alcanzó un porcentaje dereciclaje del 49,5%. En 2014, laplanta de TMB de Artigas estaráya a pleno rendimiento, con loque el porcentaje de reciclaje deBizkaia llegará muy cerca del60%. Cumplimos, pues los objeti-vos fijados por la UE.

El puerta a puerta es, hoy porhoy, un sistema exclusivamenteteórico y basado en dogmas ideo-lógicos, cuyos datos de reciclaje sedesconocen.

El puerta a puerta es notable-mente más caro que el sistemaactual, por el incremento demano de obra que requiere. Afir-mamos que el “puerta a puerta”cuesta al menos el doble que elactual sistema.

El puerta a puerta es un siste-ma más “sucio” que el sistemaactual. Acarrea olores y perjudica-rá aun más la estética de nuestrascalles. El puerta a puerta compli-cará la vida a los ondarreses y alas ondarresas, a la hora de sacarla basura. Frente a la comodidaddel actual sistema, disponible entodo momento, nos obligará aalmacenar la basura en casa y aestar pendientes del calendario derecogida.

EAJ-PNV apoya un sistemasostenible económicamente. Notiene sentido que, cumpliendo yalos objetivos europeos de recicla-je, nos embarquemos en quime-ras que solo acarrearán mayorgasto. Apoyamos un sistema que,gradualmente, vaya incremen-tando nuestros porcentajes dereciclaje. Con los pies en el suelo, ycon base en experiencias cuantifi-cadas y contrastables.

El sistema debe ser voluntario,sin imposiciones, y basado en lacolaboración de nuestros vecinosy nuestras vecinas.

En definitiva, nuestra opción(al igual que en el resto de Bizkaia)es mantener el actual sistema eincorporar el quinto contenedorpara eliminar los residuos orgáni-cos de manera selectiva.

BILDUGoiko Kaleko etxea legez kanpo dago

EAJ

Bosgarren kontenedorearen

alde gaude.Atez ate, ez.

Apostamospor el quintocontenedor.

Puerta apuerta, no.

UDALBARRIAK ZABALIK DAGO TALDEEN IRITZIAK JASOTZEKO. Bidali zeure taldearen idatzia helbide honetara: [email protected]

TALDEAK BERBETAN

Buf! 25 urte pasari Txirrimo-rraski sortu ben lehelengobegiralik Gurean, Lagun

Artean eta Alamedan batzenzinetik… Ta ze ezta pasa atzan 25urtitan? Bueno, ezgaz hasikodanak kontaten… Gauzi re, Txi-rrimorraskik para baik segi eind-dabela aurrea eta 25 urte bete-txuzela, hasieratik eukitxuzenTxirribalorik Euskal Herrixan zirzabaltzen ondarruko umikinbatea!

Ta zeatxik Txirrimorraski? Baumik euran kabuz era autonomoeta librin etxen daben eta zen-tzune dakarren lehelengotarikopausu dalako, eta dudaik gea-tzen bagatzue, monitore betera-nuai galdetu!

25. urteurrena dala ta, maxa-tzan 10in herrixaz batea ospatudou urteurrena, eta jaixe antola-tzen ibili ga herri guztintzako jota su! Herrixe kolorez eta musikazjantzi dou hainbat eta hainbatekintzan bidez: intxablik, paila-zuk, kontzertuk, eta abar luzebat. Gure gonbidapenak oso osoerantzun ona euki dau!

Erabili burua, maitatu natu-ra eta ezagutu euskal mundua!Gora Txirrimorraski!!!

TXIRRIMORRASKI ODLT -

25 urte bete rouuuuuuuzzzzzz!!!

Page 7: ONDARROAKO BARRI-PAPERA DAL ARRIAK - Hasiera · Artibaiko Eguzki talde ekologis-taren eskariz, Ondarroa fracking gabeko herri izendatzea erabaki zuen, baita Eusko Jaurlaritzari eskatu

TELEFONOAN JASOAK• Deitzen dot esateko atzo pintxopote zala, eguena, eta goxeko 4rakarte euki genduzenela alde zarrintabernak zabalik. Gaur, baixaku,gabeko 11:15ak di eta hameningurutan dazen tabernak iraitxeakarrez atik. Mesedez hori kontro-la zeozelanik ze bestiok be lo einbir dou eta bixi. Eskerrik asko. Udalaren erantzuna: Tabernekeuren ordutegiak errespetatubehar dituzte eta ateak itxitaeduki, auzokoen deskantsuaerrespetatzeko. Arau hauekbetetzen ez badira, mesedez,jakinarazi udalari neurriak har-tzeko.

• Egunon. Ikustezue ze orduran?7:45. Sopladori pasaten daz. Orduhonetan pasa leike? Mesedez,kutsadura akustiku dala-ta horrenerabileri ezin leike bixkat mugatu?Gitxienez zapato-domeketan etajai egunetan ez erabili edo bestemetodo batzuk erabili kalik garbi-tzeko. Agur.Udalaren erantzuna: Aztertukodugu esaten duzuna.

• Kamiñazpiko parkin pasan zapa-to goxin 11 txakur ebizen solte:bata pelotiaz, besti baloiaz, bestiegur zatixaz... Desfase bat. Umikinbajate zaz eta txakurrak solte.Legik baraz, errespetati dakarrela.Parki re umintzako. Azkanin dana-kin ein bizu endrerutan eta horiezta rollu. Udalaren erantzuna: Txakurraklotuta ibili behar dira herrikokale eta plazetan. Kanpainaegin da eta espero dugu txakurjabeek errespetatuko dutelaeuren betebeharra.

• Eskakizun bat egin nahi nuke. Ins-tituto ondoan dagoen “txakurkaka lekuan” konposta egitekozamar batze tokia jarri da etahorren sarrera txakurren sarreran.Oraindik “txakur kaka lekua” iza-ten jarraitzen badu, txakurrentza-ko beste sarrera bat egitea eska-tzen dut, txakur guztiak ez baitirasalto batekin “petril” hori pasatze-ko gai. Udalaren erantzuna: Gureasmoa txakurrentzako guneahandik hurbil dagoen besteleku batera eroatea da, eta ber-tan espazio zabalago bat ego-kitzea animaliak libre ibiltze-ko. Laster txakur jabeekinbatzar bat egingo dugu gaihauek lantzeko.

URTARRILAN 28an JASOA• Aspaldiko UdalBarriaken irakurrineban Ondarruko paetak hillinamattueran garbitzezile. Ba ustedot hori eztala beteten. Ondarrubaino herri zikiñauarik ez tot ikusi,eta ez nabil kalik zikiñak dazelakoedo txakurran kakak edonun topa-ten dizelako… hori bebai, bañeOndarruko paetak pintadaz etapankartaz beteta dazelako idaz-ten dot. Ni konforme espresatekotokixak eon bir dizela, bane zeattikez ta eitten beste herrixetanmorun, toki jakin batzuk jarrihorretako, eta ez herri guztiko paeteta monumentuk pintadaz etapankartakin bete. Ondarru garbibaten alde. Kalez kale.Udalaren erantzuna: Udal langi-leek garbiketak egiten dituztelantzean-lantzean, eta egiten

jarraituko dute. Bestetik, gaihonen inguruan udalaren iri-tzia hauxe da: 1) kartelak ipin-tzeko eta adierazpenerakoespazio gehiago behar dituguherrian, eta udalak horretara-ko panelak ipini ditu plazetan,kaleetan... Aurten ere gehiagoipiniko ditu. 2) Eraikin histori-koetan edo monumentuetankartelik ez ipintzea eskatzendugu, eraikin horiek kaltetzendirelako. Leku horietan karte-lentzako panelak ipiniko ditu-gu. 3) Garrantzia historiko edoestetikorik ez duten paretbatzuk kartelak ipintzeko lekunaturalak dira (haurtzainde-gia, Alamedako udal bulegoe-tako leihoak…) eta udalak lekuhorietan ipinitako kartelakerrespetatu egiten ditu. Amai-tzeko, herriko taldeei eskatzendiegu kartelak ipini eta gero,mesedez kentzeko.

• Señora alcaldesa: Yo soy unaondarresa que le pido por favorque vaya a Arta y que vea en queesta la cruz que pusieron enmemoria de tantos hijos quemurieron de este pueblo. Es unavergüenza el color que han puestoy cosas negras. Espero que dejenlimpia la cruz. No llego a compren-der como han permitido. Soy unaque perdió a dos familiares. Esperoque usted comprenderá el dolorque tengo. Deseo que mi enfadono sea vano. Un saludo.Udalaren erantzuna: Balearesenhildako ondarrutarren senide-en mina errespetatzen dugu,ondarrutar askok daukagu-etahondamendi hartan hil zenlagun edo senideren bat. Uler-tzekoa da zuretzat mingarriaizatea hildako haien izenakezabatzea. Senideek eskubi-dea daukate euren hildakoakgogoratzeko leku duin batedukitzeko, leku errespetaga-rrian, udal hilerrian, adibidez.Baina udal gobernuak uste duzuk aipatzen duzun monumen-tuan ageri diren inskripzio etasinbologiek 36ko gerran etadiktadura garaian sufritu etahil ziren ondarrutar askorenoroimena mintzen dutela, etaOndarroako gaur egungo bizi-lagun gehienen nazio eta fedesentimenduen kontra doazela.Horrenbestez, udal gobernua-ren ustez, leku hori 36ko gerragogoratzeko lekua izan behar-ko litzateke: gerra sorrarazizuten arrazoiak eta ekarrizituen ondorioak. Jakina, betiere hildako guztien senideenmina errespetatuta eta hilda-koekin gogoratzeko leku apro-posa edukitzea bermatuta.

• Errenteriko auzoaren partez:Alkate andrea, urtarrilaren lehe-nengoan eta otsailean be bai urasartu da. Soluziñoi bir dou, ze uxo-lak edo olatukin hamen beti arris-kun gaude eta gure aman sillaelektriku estropea gasku eta zeñekarregla bisku? Eta bodegan metroerdi ure eta gauza asko egotendira balixokuk. Kantzata ga betigauza bardiñe eskatzen. Mesedezia soluziñoi emoten dozuen etaeskerrik asko Udalaren erantzuna: Iaz EuskoJaurlaritzan batu ginen URAkoarduradunekin, gai honi buruz

berba egiteko eta irtenbideakproposatzeko. Berriro batukogara URAkoekin.

• Denpori daruau berbetan kuadri-llan, ez zanela txarra ixango herri-xan mangera bat eukitxi bizikletakgarbitzeko. Herritxar asko gamendi bizikletan ibiltxen gazenaketa pentsa rou udaletxea eskaki-zun bat etxi. Aukera ezberdin askoeukirou burun, Drongenin, Ane-xun, Arlanpan, Portun, … Bañeuste dou garbixena eta errezenaZaldupe kiroldegiko bedartzanuran toma bat mangeriaz ipintxidela. Kaja bat ipini leike giltzaz etagiltze kiroldegiko sarreran laga.Kantza Bike Ondarru Mtb.Udalaren erantzuna: Bizikletakgarbitzeko lekua ipintzekoaukera ezberdinak aztertzenari dira udal teknikariak.

• Kaixo: Goizetan sarri jotzen duturrunak 6:30ean. Ez dakit zarata-ren gaineko udal ordenantzekhalakorik arautzen duten, bainauste dut ordu horretan herritargehienok lo gaudela eta turruna-ren soinua oso indartsua dela.Arrain-salmentan dabiltzatenekhainbat bitarteko dituzte (telefonodeiak, sms mezuak, whatsappa...)horren berri izateko, eta gainerakoherritarrontzako uste dut nahikoadela turruna 8:00etan entzundaere. Badakit turruna oso gureadugula eta ez dut eskatzen turru-nik ez jotzerik! Baina bai turrunajotzeko ordua mugatzea.Udalaren erantzuna: Kofradia-koak dira Turruna jotzen dute-nak horregatik zuk egindakoproposamena kofradiakoekinpartekatuko dugu.

• Gaur flipa ein dot: Aste “Santuk”entzun dot udaletxeko munipankotxi zeoze esaten eta hurreatu einna, zeoze inportanti ixango zala-kun. “Jesukristo berpizten dala, etabere gorputza geugan dago, etahartu daigun bere odola…” Nikpentsaten neban, instituzinoipublikuk laikuk zinela. Eta mezuadoktrinatzailik ezin benela ebilibotere publikoko mekanismoik(eskolak, udaletxik, hospitxa-lak,…) Eta pentsaten neban be baikonsenso minimo bat eon bizalaudalak bota bir dabezen mezuningurun. (Horretxeatxik ezin leikelaadibidez kanpaina elektoraliketxeko, Aletixe animateko ero Pole-neko mantekau munduko onenadala esateko ibili udaleko kotxi).Eta bebai, ezin leikezela gauzakahuak emonala esan. Adibidezbixar ordu aldatzen dala eztaninaldatzen, edo on dala 2014 urtetipo bat hil eta berpiztu ein zalaedo holako gauzak. Baine gauzakez dizenez holan, eta kasualidadezmusulmana nazenez, hau kartinahi dot aprobetxa eskatzeko iaegunin bost bider pasa zeinkenkotxi Meka errezatea deitzeko(urtin 365 egun). Serixotasun bix-kat mesedez. Jaun Goikun ixenin!INSHALA! Mefistófeles.Udalaren erantzuna:Urte asko-tako ohitura da kontatzenduzuna eta egia esan udalgobernua ez da ohitura horrenjakitun izan. Ohitura hori derri-gorrez aldatu beharko da udalgobernuaren ustea delako era-kunde publikoek laikoak izanbehar dutela.

URTARRILA• Ondarrutar bat naz eta nahi dotjakin ia hori atez ateku atzaninreferendum bat eingo ran ero ezbara eingo, ze eztotena ulertzenda… herrixai galdetu ein bihirkorala pentsaten dot nik, nahi barauberak atez ate ein edo zamarraksegi, gazen morun. Inpuestuk geukpagaten douenez, pentsaten doteztala demokratiku bapez, inposa-keta bat dala pentsaten dot atezateku ipintxi, referendum bat einbaik, eta ez baakazue gañeaasmorik referendun bat etxeko,ba, ni plataforma bat atateko dis-puesto naz, zeuen kontra juteko, zepentzaten dot azkanin geu gazelaerabaki bihir douenak zamarrakinzer ein, rezikla edo segi dan morunedo bosgarren kontenedore batipini edo... Ezin leikena ra laubatzarrin … eta hori inponiu zeueknahi zuelako. Ni reziklajin faborenaz, bañe herri guztik erabaki bihirdau ze ein nahi daben beranzamarrakin, nahi barau rezikla, ezbarau nahi rezikla… Nik ez totnahi iñon kontra jokatu ta ez totnahi iñon kontra… bañe nahidot… botaziñoi bat ein bihikolitxake ero batzar bat ero herribatzar bat inkesta bat jakitxeko zeein nahi douen. Bale, eskerrik asko.Espero neure keji argitaratzi. Agur.Udalaren erantzuna: Zergakordaintzeak ez du ematen gau-zak txarto egiteko eskubiderik,eta beste jende bat kaltetzekoeskubiderik. Gainera, gauregun herritar guztiek zergaberdinak ordaintzen dituzte,birziklatu ala ez (nahiz eta bir-ziklatzen dutenen zerbitzuaaskoz merkeagoa izan), etahori ere ez da justua.2010. urtean (aurreko legegin-tzaldian) Ingurumen ordenan-tza onartu zuen udalak. Orde-nantza horrek dioenez, birzi-klatzea herritarren betebeharbat da Ondarroan. Ez da auke-ra bat. Gainera, Europatikdatozen araudiak ere bidehorretatik doaz: Birziklatu ahalden guztia birziklatu behar da.Etikoena eta zentzuzkoena erehori dela iruditzen zaigu.Gogoratu guk birziklatzen ezdugun zamarra beste herribatera bidaltzen dugula erre-tzera edo zabortegietara, etaherri horietako askotan ezdutela nahi gure zamarrik jaso,normala den modura. Hori ereinposaketa bat da. Kontua da zelan lortu birzikla-tze tasa handiak. Eta hori daherritarrekin berbetan arigarena. Udatik hona 15 batzaregin ditugu, jendearen propo-samenak eta iritziak jasotzeko.Parte hartu dutenek esan digu-te ahal denik gehien birziklatubehar dugula. Baten batek ezin izan baduparte hartu, udala prest dagoherritarrekin batzeko eta ezta-baidatzeko, bakarka edo talde-an. Udalera deitu eta hitzorduaipiniko dugu. Nahiago badu,udaleko buzoira idatzi dezake,bere iritzia emateko. Orainarteko txosten guztiak Interne-teko udalaren orrian daude,Ingurumena atalean. Bestetik, Mankomunitateaikerketa tekniko eta ekonomi-koak egiten ari da, herri bakoi-tzerako sistema egokiena zein

den ikusteko, eta txosten horiere kontutan eduki beharkodugu.

• Keja handi bat dakat petardukdizela eta eztizela. Ezin leike horilegisla? Jente guztik diño ezetz,ezin leikela eta nik pentsaten dotbaietz, ordutegi bat ipini, botatidakarrezela nahi daben toneladapetarduk bañe... Egunero holakopetardo hotsa, holako eskandalu,holako... Udalaren erantzuna: Ez dagolegerik arazoa arautzeko. Arra-zoia duzu esaten duzuneanarazoa dela. Udaltzainek zain-du egiten dituzte horrelakoaksaltzen dituzten dendak, etaahal duten neurrian jarraipenaegiten dute. 2013an, eta bestekalte batzuen artean, 30 pape-rontzi apurtu dira petardoekin.

• Madalena 12txik. Hamen gureatzeko aldin desmonti eon zan, etasegurtasunatxik zubixe kondenaeiskun alanbraduriaz. Desmontiamatxute ra, eta alanbradurikhamen segi etxen dau. Behangaiñiapurtu bena ez ben konpondu,eta, gañea, azarun urtebete pasara desmonti eineran farola batdeskonekta bena eta argirik baikga ordundixeik. Ordun, eskertukogenduke hau librati, ganoraz ipin-txi behangaini eta faroli martxanipintxi.Udalaren erantzuna: Farola ipi-nita dago.

• Pintxopote dala, asteburutakopoteu… Behiko Kalin, Alamedaneta Itsas Aurren petrilak etabehangainik kakaz beteta amai-tzen dabe: plastikozko platerak,serbilletak, kristalezko baso etabotellak… gero horrek zamarrakhaxiaz errixun amaitzen dabe,itsosu eta hondartzi zikintzen.Poteun dabizenak euren hondaki-nak taberna bueltan erun bitxuez,eta taberna kanpun potuk egonbiko litxakez, plastikuk, kristalaketa paperak berta botateko.Danon oneako da!Udalaren erantzuna: Gai hautabernariei komentatu izandiegu. Arrazoia daukazu, herri-tarrek arduraz jokatu behardute euren hondakinekin, etataberna kanpoetan hondaki-nak lagatzeko potoak egonbehar dira.

• Gaur egunin Ondarrun ezta hile-ta zibilik etxeko aukeraik. Enterrokatolikutan udaltzainak plazamusiki zabaltzen dabe, bainebaten batek beran hilddakuai des-pedida laiko bat nahi batsa emon,eztauke aukera askoik. Nik usteotudalak ipini biko leukela toki egokibat zeremonixa laikuk eta zibilakein ahal ixateko, jarrileko batzukin,altaboz batzukin… azpiegiturabatzuk euki eskure, katolikuk ezgazenontzako. Udalaren erantzuna: Egia daudalak ez daukala azpiegituraegokirik hileta zibilak egiteko,eta hutsune hori egunen bate-an bete egin beharko dela.Bitartean nahi duenari lagun-tza emateko eta baliabideaklagatzeko prest dago udala:altabozak, aulkiak…

2014ko urtarriletik maiatzera

UDALBARRIAK ONDARROAKO UDALA 2014ko ekaina • 11. zk 724 ordutan martxan zure mezua lagateko!ee--mmaaiilleezz bbee bbaaii!!

Hona hemen helbide bi zuen idatziak, argazkiak, kritikak, testigantzak.... bidaltzeko. ERABILI!

[email protected]@ondarroakoudala.net

900 314 053TFNOA. + BUZOIAK

HERRITXARREN BOZA

Page 8: ONDARROAKO BARRI-PAPERA DAL ARRIAK - Hasiera · Artibaiko Eguzki talde ekologis-taren eskariz, Ondarroa fracking gabeko herri izendatzea erabaki zuen, baita Eusko Jaurlaritzari eskatu

UUDDAALLEETTXXEEAAMMUUSSIIKKAA PPLLAAZZAA zz//gg11..ppiissuuaann::Idazkaritza 94 6833674Alkatetza 94 6833676Bulego Teknikoa 94 6833677Kultura eta Kirol Saila

94 6833669Euskara Zerbitzua 94 6833668Berdintasun Saila 94 6833670

PPLLAAZZAA AAZZPPIIKKOO BBUULLEEGGOOAAKKErregistro orokorra 94 6833672Udaltzaingoa 94 6833673Gizarte Zerbitzuak 94 6833671Kontuhartzailetza 94 6833666Kontsumo Bulegoa (eguenetan)

94 6830498Bake Epaitegia 94 6833679

BBEESSTTEE UUDDAALL ZZEERRBBIITTZZUUAAKKArtibai Egoitza 94 683 32 31EtxeLila 94 613 40 08HHI - EPA 94 683 27 55Liburutegia 94 683 33 43Kiroldegia 94 613 42 09Musika Eskola 94 613 40 63Turismo Bulegoa 94 683 19 51

Osasun Etxea 94 603 79 99Gurutze Gorria 94 683 19 29SOS Larrialdiak 112Suhiltzaileak 94 616 89 92Itsas Sanitatea 94 683 10 00Alkoholiko Anonimoak Elkartea

94 683 20 86Emakunde 945 13 26 13

Bizkaibusa 902 222 265Euskotrena 902 543 210PESA 902 101 210Taxi-Geltokia 94 683 26 86

Kofradia 94 683 01 50Txalupen sarrera 94 683 02 23 Enplegu Bulegoa 94 683 07 00

Butanoa 94 616 62 54Iberdrola 94 415 14 11Telefonika-Aberiak 1002Ura- Partzuergoa 94 487 31 87

Postetxea 94 683 15 01Parrokia 94 683 01 98Notaritza 94 683 00 83

Arraun Egoitza 94 683 33 35Zaldupe Zelaia 94 683 10 53KZgunea 94 683 33 45Lea-Artibai Amankomunazgoa

94 616 90 68Lea Artibai Garapen Agentzia

94 683 34 95

UDALTELEFONOAK

TELEFONOINTERESGARRIAK

www.ondarroa.eu

EZ PASA!-

Zaldubidetik Gorozikarajoateko bidea berreskura-tu da, urte askoan desa-

gertuta egon ostean. Bidehonek Ertzainetxearen paretikdoan beste bidearekin bat egi-ten du.

EEsskkaaiilleerraa bbeerrrriiaakkDDoonnggrreenneeaann2013ko urtarrila-otsaila bitarte-ko euriteen ondorioz, jausi eginzen Drongenerako zegoenpasua, eta ezin izan zen erabili,ez Drongeneko beheko aldera(entsegu lokalera) joateko, ezbeste aldera, Arta muturrera.

Diru laguntza batzuk apro-betxaturik, egurrezko igarobidebat egin da, bai batera, bai bes-tera joateko, eta inguru guztiagarbitu. Orain, argiak, mahaiaketa aulkiak ipini nahi dira, bainaKosta departamentuaren oniri-tzia falta da, eta, aurretik, Urdepartamentuarena.

Pasabide berria hondartzanBizkaiko Foru Aldundiak eskaile-rak konpondu eta dutxa etapasabide berriak jarri ditu Arri-gorri hondartzan, denboraleeketa euriteek eragindako kalteeiaurre egiteko gordetzen dendiruarekin.

Udalaren aspaldiko eskaerarierantzunez, aurten, hondartza-ren goiko partean, hirugarrenpasabide bat ipini da, pasabide

Gorozikako bidea, prest;Artamuturrekoa be bai

Aldundiak egurrezko bide barria ere ipini du Arrigorri hondartzan

>>> AZPIEGITURAK • HIRIGINTZA • ONGIZATEA

biak lotzen gurpildun aulkientza-ko. Gorabide elkarteak askotaneskatu du pasabide hori Ongiza-te Batzordean, eta aurten, aldun-diak onartu egin du udalareneskaera.

Laguntzarekin bainua hartze-

ko zerbitzua lortzea da udalarenaspaldiko beste nahi bat, bainaezetz dio aldundiak, Lekeitionzerbitzu hori ematen dela argu-diatuta.

Beste alde batetik, Arbiden,mendi aldea eta sareak konpon-

duko ditu Kosta departamen-tuak. Udalak behegainea erealdatzea eskatu dio, baldosakkendu eta hormigoia botatzea,eta uraren erorketa itsasora begi-ra jartzea, ez mendira begira,orain arte bezala.

Gorozikarako mendi bidearen sarrera berria, Zaldubiden

Egurrezko pasabidea eta eskailera berriak Dongrenean

Egurrezko bide berria Arrigorri hondartzan