Ordenagailua

9

Transcript of Ordenagailua

Page 1: Ordenagailua
Page 2: Ordenagailua

Zer da ordenagailua?• Ordenagailua makina

elektroniko bat da, informazio tratatzeko memoria eta programak dituena. Memorian gordeta dituen programei esker, problema aritmetikoak eta logikoak automatikoki ebazteko gai da, esate baterako.

Page 3: Ordenagailua

Hardwarea eta Softwarea• Hardwarea. Ordenagailuaren

atal fisikoa sa. Hardwarea ordenagailuaren osagaien multzoa da: zirkuitu elektronikoa, kablea, pantaila, teklatua, sagua, inprimagailua, CD irakurgailua, eskanerra etab.

• Softwarea. Programak dira; hau da, ordenagailuak funtzionatu ahal izateko eman beharreko aginduak.

Page 4: Ordenagailua

Memoriak• Ordenagailuaren osagai hauetan

datuak eta programek sortutako aginduak gordetzen ditu. Bi motatako memoriak daude:

• ROM memoria edo memoria hila. Izenak adierazten duen moduan, edukia irakurri bakarrik egin daiteke. Memoria honek gordetzen dituen datuei esker, ordenagailuak funtziona dezake eta PUZa beste osagai batzuekin komunika daiteke. Edukia ezin da aldatu, ordenagailua egiten denean idazten baita, eta ordenagailua itzaltzean ez da ezabatzen.

• RAM memoria edo memoria bizia. Memoria hauen edukia alda daiteke, hau da, irakurtzeko eta idazteko memoriak dira, baina ordenagailua itzaltzen denean memoriaren edukia ezabatu egiten da. RAM memoriak ordenagailuan exekutatzen ari diren programak edo datuak aldi baterako gordetzen ditu.

Page 5: Ordenagailua

Memoria unitateak• Disko malguek edo disketeek 3 ½

hazbeteko formatua dute eta 1,44 Mb-ko edukiera. Ordenagailu batetik bestera informazioa transmititzeko dira.

• Oro har, ordenagailuek disketea sartzeko arteka bat dute.

• Disko gogorrek 60 Gb-ko edukiera edo handiagoa izaten dute. Normalean ordenagailuaren barruan egoten dira. Datuak eta informazioa gordetzen dituzte, bai eta aparatua deskonektatu ondoren ere.

• Zinta magnetikoek disketeek eta disko gogorrek baino askoz ere informazio gehiago gordetzeko balio dute.

• CD-ROMak laser izpien bidez irakurtzen diren disko konpaktua dira, informazio asko gorde daiteke: 700 Mb. Erabiltzeko, ordenagailuak CD-ROM irakurgailua eduki behar du.

• DVD diskoak, CD-ROMen antzekoa, datu bolumen handiagoa gordetzeko gai dira. Hauek ere laser izpien bidez irakurtzen dira. Filmak gorde daitezke, soinu eta zenbait hizkuntzatako azpititulu eta guzti. Gaur egun, ordenagailu askok DVD irakurgailua edukitzen dute.

Page 6: Ordenagailua

Atalak• Teklatua: Ordenagailuen teklatuak

idazmakinen teklatuen antzekoak dira, baina, ordenagailuen teklatuek beste tekla batzuk dituzte, funtzio jakin batzuetarako. Teklatuari esker, datuak sar daitezke ordenagailuan, eta zenbait funtzio aukera daitezke. Gehien erabiltzen dena teklatu hedatua da. Horrelako teklatuetan, zenbait atal bereizten dira:

• Sagua: Sagua ordenagailuari lotuta dago, zure eskuaren luzapen moduko bat da pantailan. Saguaren forma esku azpiari moldatzen zaio, eta, gutxienez, bi botoi ditu: ezkerrekoa botoi nagusia da, eta eskuinekoa, bigarren mailakoa. Bahako aldean, bola bat edo gurpil bat edukitzen du, norabide guztietan erraztasunez mugitu ahal izateko.

Page 7: Ordenagailua

Pantaila• Pantaila: irteerako periferiko

bat, telebista pantailen oso antzekoa dena. Pantailan, irudiak edo testuak ikus daitezke.

• Ordenagailuko pantailak zenbait botoi ditu:

• Piztu eta itzaltzeko botoia.• Distira.• Kontrastea.• Piztuta edo itzalita dagoen

adierazten duen argi bat.• Pantaila askotan menu botoi ere

agertzen da, zenbait aukera dituena: pantaila horizontalki eta bertikalki doitzea, zooma, hizkuntza aukeratzea, geometria eta kolorea doitzea.

Page 8: Ordenagailua

Inprimagailua• Irteerako periferiko honen

bidez, informazioa zenbait euskarritan inprima daiteke.

• Mota askotako inprimagailuak daude: inprimagailu matrizialak, tinta txorrozkoak, laser inprimagailuak, sublimaziozkoak… horien arteko funtsezko aldea inprimagailu bakoitzak inprimatzeko prozesuan erabiltzen duen teknologian datza.

Page 9: Ordenagailua

Busa eta Modema• Modemak elkarrengandik urruti dauden

ordenagailuen arteko komunikazioa egiteko aukera ematen du, telefono linearen bitartez: Internet konekzioa. Bi motatakoak daude:

• Barrukoa. Ordenagailuan instalatuta dago eta telefono lineari konektatuta.

• Kanpokoa. Ordenagailuaren portu bati eta telefono lineari konektatuta egoten da. Argindarrari konektatu behar zaio.

• Busak Prozesatzeko Unitatea Zentrala memoriaekin eta sarrera/irteerako gailuekin komunikatzen dituen eroale elektrikoak dira.