Ormaiztegiko udalaren adierazpen publikoa azkena

3
ORMAIZTEGI Gizarte honetan sortzen ditugun hondakinak arazo dira, eta ikuspegi ekonomikoa, ekologikoa eta pertsonaren osasuna kontuan hartzen dituen soluzio bat eman behar diegu. Zentzu horretan, udal honek zabortegirik eta erraustegirik gabeko konponbide baten alde egin du, eta, hortik abiatuta, birziklatzean oinarritutako soluzioa proposatu du. Atez ateko sistemaren alde egin dugu, frogatuta dagoelako % 80ko birziklatze-tasak lortzeko sistemarik eraginkorrena dela. Hondakinak biltzeko sistemaren inguruan, herrian iritzi desberdinak daude. Horiek guztiak kontuan hartuta, udal honek oso garbi du helburua ez dela birziklatze-sistema jakin bat abian jartzea, baizik eta gaur egun lortzen den baino birziklatze-tasa altuagoa lortzea. Hau da, Ormaiztin % 70-80eko birziklatze- tasetara iristea da gakoa, eta ez atez ateko sistema jartzea. Onartzen dugu bilketa-sistemaren inguruan iritzi desberdinak daudela, baina, era berean, onartu beharra dago ormaiztiar gehienek birziklatzearen aldeko jarrera garbia erakutsi dutela. Hau da, ormaiztiarrok prest gaude ingurumenaren alde egiteko eta hondakinen arazoari irtenbide bat emateko. Hortaz, ados gaude: norberak bere hondakinak sailkatu egin behar ditugula; izan ere, hondakin guztiak nahastuta eta sailkatu gabe botatzeko garaiak iragana dira. Birziklatzearen aldeko adostasun horretatik abiatuta, eta gai honen inguruan herrian sortu den zatiketa soziala gainditu nahian: udala prest dago ATEZ ATEKO SISTEMAREN ORDEZ, EDUKIONTZIETAN OINARRITUTAKO GAIKAKO BILKETA BETE BEHARREZKOA IZANGO DUEN SISTEMA probatzeko.

Transcript of Ormaiztegiko udalaren adierazpen publikoa azkena

Page 1: Ormaiztegiko udalaren adierazpen publikoa azkena

ORMAIZTEGI

Gizarte honetan sortzen ditugun hondakinak arazo dira, eta ikuspegi ekonomikoa, ekologikoa eta pertsonaren osasuna kontuan hartzen dituen soluzio bat eman behar diegu. Zentzu horretan, udal honek zabortegirik eta erraustegirik gabeko konponbide baten alde egin du, eta, hortik abiatuta, birziklatzean oinarritutako soluzioa proposatu du. Atez ateko sistemaren alde egin dugu, frogatuta dagoelako % 80ko birziklatze-tasak lortzeko sistemarik eraginkorrena dela.

Hondakinak biltzeko sistemaren inguruan, herrian iritzi desberdinak daude. Horiek guztiak kontuan hartuta, udal honek oso garbi du helburua ez dela birziklatze-sistema jakin bat abian jartzea, baizik eta gaur egun lortzen den baino birziklatze-tasa altuagoa lortzea. Hau da, Ormaiztin % 70-80eko birziklatze-tasetara iristea da gakoa, eta ez atez ateko sistema jartzea.

Onartzen dugu bilketa-sistemaren inguruan iritzi desberdinak daudela, baina, era berean, onartu beharra dago ormaiztiar gehienek birziklatzearen aldeko jarrera garbia erakutsi dutela. Hau da, ormaiztiarrok prest gaude ingurumenaren alde egiteko eta hondakinen arazoari irtenbide bat emateko. Hortaz, ados gaude: norberak bere hondakinak sailkatu egin behar ditugula; izan ere, hondakin guztiak nahastuta eta sailkatu gabe botatzeko garaiak iragana dira.

Birziklatzearen aldeko adostasun horretatik abiatuta, eta gai honen inguruan herrian sortu den zatiketa soziala gainditu nahian: udala prest dago ATEZ ATEKO SISTEMAREN ORDEZ, EDUKIONTZIETAN OINARRITUTAKO GAIKAKO BILKETA BETE BEHARREZKOA IZANGO DUEN SISTEMA probatzeko.

Hala ere, argi utzi nahi dugu sistema horrek bi zutabe izan behar dituela:

a) gutxieneko % 73ko birziklatze-tasara iristea

b) Gaikako bilketa bete beharrezkoa izatea

Guzti honi buruz hitz egiteko, bilera bat egingo dugu kultur etxean, datorren asteazkenean (hilak 15), arratsaldeko 7etan. Ormaiztiar guztiak gonbidatuta zaudete.

Ormaiztegiko Udal Gobernua

(Bildu eta Orbel)

Page 2: Ormaiztegiko udalaren adierazpen publikoa azkena

ORMAIZTEGI

Los residuos que generamos en esta sociedad se han convertido en un problema, y hay que darles una solución que contemple aspectos económicos, ecológicos y sanitarios. En este sentido, este ayuntamiento apuesta por una solución sin vertederos ni incineradoras, y desde este punto de partida proponemos una solución basada en el reciclaje. Por ello, hemos apostado por el sistema puerta a puerta, pues este es en la actualidad el sistema más efectivo en aras de alcanzar tasas de reciclaje cercanas al 80%.

En torno al sistema de recogida de residuos existen distintos puntos de vista en nuestro pueblo. Teniendo esto en cuenta, este Ayuntamiento tiene muy claro que su objetivo no es poner en práctica un determinado sistema de recogida (puerta a puerta), sino alcanzar una mayor tasa de reciclaje que la actual; en otras palabras, en Ormaiztegi la clave es llegar a las tasas de reciclaje del 70-80%.

Reconocemos que hay diferentes opiniones sobre el sistema de recogida, pero, al mismo tiempo, está claro que la mayoría de los ormaiztiarras han apostado firmemente a favor del reciclaje. En otras palabras, los ormaiztiarras estamos listos para dar una solución al problema de los residuos. Por lo tanto, estamos de acuerdo en que: cada uno tiene que clasificar sus residuos; los tiempos de deshacerse de todos mezclados y sin clasificar ya son pasado.

En base a este consenso a favor del reciclaje, y tratando de superar la fractura social que se ha creado en torno al sistema de recogida de basuras, el Ayuntamiento está dispuesto a SUSTITUIR EL PUERTA A PUERTA, Y PROBAR UN SISTEMA BASADO EN CONTENEDORES DONDE LA RECOGIDA SELECTIVA SEA OBLIGATORIA.

Sin embargo, queremos dejar muy claro que este sistema debe sustentarse en dos principios:

       a) alcanzar como mínimo una tasa de reciclaje del 73%.

       b) la recogida selectiva debe ser obligatoria.

Por ello, convocamos una reunión en el kultur-etxe, el próximo miércoles (15 de mayo) a las 19:00. Todos los Ormaiztiarras estáis invitados.

Ormaiztegiko Udal Gobernua

(Bildu eta Orbel)