Ostirala 2018ko azaroaren 9a IX. urtea 374. zenbakia www ... · hari eta Etxegarai jaunari...
Transcript of Ostirala 2018ko azaroaren 9a IX. urtea 374. zenbakia www ... · hari eta Etxegarai jaunari...
IPAR EUSKALHERRIKOHITZA
BERRIA
Beren ibilmoldea ziurtatzeko doi ibiltzen dira euskalgintzako elkarte gehienak bDiru laguntzakkopuru mugatuan eta urte bakoitzeko erabakien araberakoak dira, egonkortasuna zailago eginez b 4-5
Euskalgintzako diru laguntzak, xehe-xehe
Elkarrizketa Biarritzekohautetsi Virginie Lanneverek
bere kargu uztea esplikatu du
8Gizartea Protokolo bat adostudute barda Elkargoak, LABek
eta CFDTk; CGT kontra egon da
2Ostirala
2018ko azaroaren 9aIX. urtea374. zenbakia
Iñaki Etxeleku - Joanes Etxebarria
Euskal Elkargoko era-bakitzaileekin proto-kolo bat adostu zutenatzo LAB eta CFDTsindikatuek, Elkar-
goko langileen ordainsari eta ho-bari sozialei buruz, baita elkarriz-keta sozial iraunkor bati buruzere. CGT sindikatuak ez du partehartu protokoloaren adosteko az-ken lanetan, eta ez du sinatu. Pro-testan segitu du, uste baitu gehia-go erdiets zitekeela eta zerbitzubatzuen pribatizatzeko arriskuabadela. Hitza-ri ihardetsi nahiizan ez dion sindikatu bakarra da.Hastapenean, denak mahai in-
guruan ziren. Elkargoko aginta-riak, CGT, CFDT eta LAB. Udakobakantzen bukaeran gauzak al-datu dira bat-batean. Iban Ibar-buruk elkarrizketetan parte hartudu LABen ordezkari gisa: «2017kobigarren seihilekoan lan taldeakplantan ezarri ziren langile guz-tien aldaketak prestatzen joateko:ordainsarien arautegia, lan den-bora eta ekintza soziala. Hiru lan-talde egin ziren hiru sindikatueta-ko kideekin bakoitzean. Horko ai-tzinamenduak onartzen ziren —edo ez— lantalde teknikoan».Maiatzean hasi ziren gaien lan-tzen. Laurent Roux, elkargokosindikatuetan bigarren indarra
den CFDTko ordezkaria da —CGTda lehena, LAB hirugarren—; segi-da esplikatu du: «Administrazio-ak nahi zuen biziki fite joan. Ekainhondarrean erran ziguten uztailerditsuko jada ondorioak behar-ko zirela atera, lerro nagusietan,langileen sarien eta gizarte profi-letan. Ordainsariei buruz ongi ai-tzinatuak ginen, baina lan ordu-tegien antolakuntzan urrundikere ez ginen helduak». Horretan,erabaki zuten Maider BehotegiGiza Baliabideen hautetsi ordez-kariari eta Jean-Rene Etxegarailehendakariari zuzenki mintza-tzea. Roux: «Behotegi andereariidatzi genion uztail hastapenean,hari eta Etxegarai jaunari esplika-tzeko ez ginela kontent ez egin-moldearekin, ez hartu bideare-kin. Lasterregi zihoala gauza etaparetari kontra gindoazela». Bakantzak izan ziren artean,
eta irailean hiru sindikatu ordez-kariek —CGT, LAB, CFDT— delibe-ratu zuten elkarrizketa sozialera-ko Lan Batzordean gai ordenenkontra bozkatzea, gauzak bestegisa batez egitera behartzeko. Biastetara finkatua zen ondoko lanbilkura, baina arte horretan CGTkbidez aldatu zuen. Ibarburu:«Momentu batean ez geundenados gutieneko kopuruetan —go-ratu dugu, elkargoak segitu gai-tu—. CGTk utzi zion lantaldeetara
eta talde teknikora jiteari iduri zi-tzaielako haien eskaerak ez zirelaagintariengandik entzunak».Adibide bat eman du: «C katego-riako langileentzat —laguntzaileteknikoak, soldata apalenekoak,1.300 euro hilean— 2.800 eurokoordainsaria —soldatari gehigarri;gordin, urte osorako— lortu ge-nuen, eta haiek 4.000 euro arteigotzea galdetzen zuten. Kalku-luak egiten badira, mila langilezgora dituen elkargo batentzat4.000 euroko ordainsariekin bu-xetaren emendatze erreala 12 mi-lioikoa litzateke. Hautetsiek argi-
ki erran ziguten hori ez zela posi-ble». CGT mahaitik joana, solasteknikoetan segitu zutela dioRouxek: «Guk bidea segitu duguLABekin elkarlanean, elkarrizke-tak segituz administrazioarekin.Entzunak izan gara, zerbitzu buruberriak [Jean-Marie Martinok]ongi ulertu ditu gure galdeak». Irailaren 15ean bilkura bat egin
zuten Behotegi, Etxegarai etaMartinorekin. «Lortu dugu me-todologia aldatua izan dadin etanegoziaketak berriz hastea. Landenboraren antolakuntzan deusez zela trenkaturik eta agenteak
entzun behar zirela», CFDTkoak.Maider Behotegik, Bardozeko etaElkargoko hautetsiak irail hasie-rako solasetarik hau atera zuen:«Sindikatuek beren desadosta-suna erakutsi dutelarik, ene alde-tik ulertu dudana da gauzak ida-tzirik ikusi behar zituztela kon-fiantza gehiago izateko. Arginuen ez zela haiek gabe eginenbaina engaiamendu hori papere-an idatzi behar zela».
Zikin biltzaileen grebaBere desadostasunaren erakuste-ko, CGTko zikin biltzaileek gre-
Ordainsarietan, hobari sozialetan etaelkarrizketa sozialean hitzarmena adostuzuten atzo Euskal Elkargoko agintarieneta LAB eta CFDT sindikatuen artean. CGT kontra da, eta ez du onartu sinatzea.
Bi estrategiaezberdin
2 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 9aGaiak
3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 9a Gaiak
baren abiatzea deliberatu zuten.
Ibarburuk erran du zertan ziren
orduan: «Gu lan denbora lantzen
ari ginen eta erabaki zen 35 eta 39
oreneko lan asteak atxikitzea.
Hondakinen zuzendari orokor
ordeak, zozoki ene ustez, bilketa
egiten duten gidari guztiei erran
zien denak 35 oreneko asteetara
pasako zirela. 39 orenetan zire-
nak eta kopuru horretan segitu
nahi zutenak kexatu dira eta gre-
ba abiarazi dute». Baina, aterabi-
de bat atzeman dela dio Rouxek:
«Baionako zikin-biltzaileekin
sortu zen gatazka,hautetsiek era-
baki baitzuten 35 ordutara iraga-
nen zirela langileak eztabaida
gehiagokorik gabe. Hori aldatu
da, zuzendu dute eta hitzarmen
protokolo bat egin dugu». Atzo
adostu testuak diona gehitu du:
«Lan ordutegirik ez dela finkatu-
rik oraindanik eta agenteek parte
hartuko dutela eztabaidan. Behe-
retik goiti eginen dela. Lan den-
bora 35 edo 39 orenekoa izanen
denez, agenteak berak duela hau-
tatuko. Anitz gauza bada nego-
ziatzeko lan denboran: barne dira
lanaldi partzialak, telelana, pre-
karitatea, funtzio publikoko esta-
tutuaren sendotzea».
Greba ondoan, irailaren 6ko
Batzorde Teknikotik kexu atera
ziren hiru sindikatuak eta ondo-
koa 18an biltzekoa zen. «Abisatu
genituen proposamena aldatu
behar zela, bestela berdin gerta-
tuko zela», dio Ibarburuk; «18an
papera erakutsi zigutelarik LAB
eta CFDTk nahi genuena lortua
genuen».
Arazoetarik bat, ordainsariena
zen. Roux: «Arazoa da zuzenda-
ritzak proposatu zigula ordainsa-
rien erregimena 2021 arte blokea-
tzea. Onartezina zitzaigun, lortua
baikenuen langile anitzentzat sa-
rien emendatzea, baina zuzenda-
ritzak horretan gelditu nahi zuen.
Horretan ere amore emanarazi
diegu eta 2019an segituko dugu
negoziatzen, sari apalenen emen-
darazteko, hoberenen heinera
hurbil daitezen».
Beste solasgaia izan da COS edo
Gizarte Obren Batzordea. Priba-
tuko lantegi handietan Enpresa
Batzordeak diren bezala, publi-
koan Obren Batzordeak hobariak
bilatzen ditu langileen egunero-
koan, hala nola, jatetxe txartelak,
prezio apaltzeak kultura aisial-
dietarako... Hauen zati bat enple-
gatzaileak paga dezake eta kalku-
lua egituraren hilabete sari masa
orokorraren arabera egiten da.
Euskal Elkargoan, masa 44 milioi
eurokoa da. Lehen negoziaketan
honen %0,45en araberako lagun-
tza sozialak adostu dituzte:
200.000 euro. Negoziaketan par-
te hartu duten bi sindikatuek hel-
burutzat daukate %1era heltzea:
«2022an %1era heltzen bagara,
erran nahi du 500.000 euro ingu-
ru. Ez baita gaizki».
CFDTrekin beti ados ez direla
aitorturik ere, aitzinamendu ar-
giak aldarrikatu ditu LABekoak:
«Lortu dugu negoziatu duguna
plantan ematea. Berriz biltzea
2019ko ekainean ikusteko lan
denbora eta akzio soziala bide
onetik doazenez. Langile batzuek
erraten badigute aldaketak nahi
dituztela, egin ahal izateko. Pen-
tsa langile ordezkari garenak oro
kanpo goazela, ordezkari berriak
izendatuko baitira, hor lortu du-
guna geldituko da». Protokoloak
balio du 2019ko urtarrilaren 1etik
goiti, baina eztabaida sozialak
molde jarraikian segituko du be-
raz. Funtsezkoa zaio CFDTkoari:
«Funtzio publikoan ez
duzu hauturik, behar
duzu eztabaida sozial
jarraitua. Pribatuan be-
hartuak dira negoziatze-
ra, baina publikoan, en-
plegatzailea ez da nehon-
dik ere behartua. Bihar,
Etxegarai jaunak erraten
badigu: ‘Bihartik goiti ez
duzue gehiago Gizarte
Obrarik’, haizu zaio. Ez
da lege testurik dionik,
Etxegaraik osagarri asu-
rantza pagatu behar di-
gula edo jatetxe txarte-
lak». Behotegi haute-
tsiak ere begi onez ikus-
ten du elkarrizketa ja-
rraitua: «Baitezpadakoa
izanen da bilduma egi-
tea. Proposatu nien
2021ean egitea bi urteko
esperimentazio bat ira-
gan ondoan, eta ez 2020ko herri-
ko bozen erdian. Baina, ekintza
sozial eta ordainsarien sistema
nola gauzatzen den ikusi nahi bai-
tugu aitzinatu arau, langile ordez-
kariak entzun ditut erran didate-
larik bilduma ahal bezain goiz
egin beharko genuela». Geroan
ere, etenik ez dezan izan: «Haute-
tsi gisa —2020ra arte baizik ez ga-
renez hautatuak—, harmonizazio
sozial horretan abiatu dugunaz
utzi nahi dugu izkiriozko hatz bat,
iraunkorra izan dadin».
Langile bozen itzalaGogor mintzatu da CGT Elkargo-
ari buruz eta beste bi sindikatuek
hartu bideari buruz. CFDTko
Rouxek ez du sartu nahi polemi-
kan: «CFDTn ohitura dugu bes-
teen ekintzei buruzko oharrik ez
egitea. Bakoitzak bere sindikalis-
moa!». Ibarburu urrunago doa:
«Ez dut kritikatzen beren egiteko
manera, nahi dutena egiten dute.
Baina larria da; eman dezagun
momentu batez Elkargoak 150
langile kanporatzen dituela
—nahiz ez den posible—, hor zer
eginen lukete? Bere buruari su
eman?». LABek agiri bat atera du
CGTren erranen salatzeko.
«CGTk hainbat agiri plazaratu
ditu, gure kontra agertuz. Ez
dugu erantzun, baina azkena,
prentsan agertu dena, lekuko
CGTz gain departamendukoek
eta Frantzia mailakoek izenpetu
dute. Hor ez dugu onartu».
Hiru elkarrizketatuek aitortzen
dute, abenduko funtzio publiko-
ko langile hauteskundeen kan-
paina politiko gisa irakur daiteke-
ela CGTren jarrera. Ibarburu:
«Kanpaina politiko bat egiten ari
direla uste dut, baina hori egin
daiteke besteak gutxietsi gabe.
Guk ez dugu sekula kritikatu be-
ren egiteko manera». Behotegik
ere bozen itzala ikusi du: «Ba-
nuen esperantza ez zela boz joko
bategatik, baina pentsa daiteke
mugimendu horiek eragin dituz-
tela. Espero dut hauek iraganik,
denak mahaira itzuliko direla».
Irail hastapeneko
zikin biltzaileen greban,
kamioiak geldirik.
ISABELLE MIQUELESTORENA
Lortu dugu negoziatu dugunaplantan ematea. Berriz biltzea2019ko ekainean ikusteko lan denbora eta akzio soziala»Iban IbarburuLABeko langile ordezkaria elkargoan
«2019an segituko dugunegoziatzen, sari apalenenemendarazteko, hoberenenheinera hurbil daitezen»Laurent RouxCFDTko langile ordezkaria elkargoan
«Harmonizazio sozial horretanabiatu dugunaz utzi nahi duguizkiriozko hatz bat, iraunkorraizan dadin»Maider BehotegiGiza Baliabideetako elkargoko hautetsia
‘‘
4 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 9aAstekoa
Joanes Etxebarria
Aste honetaneuskal heda-bideen arteanlandu denezeuskalgintza-ren egoera,
diru laguntzen auzia ulertzekoezinbestekoa da zubiak egiteaHerria astekariaren artikuluare-kin. Euskara sustatzen duten el-karteak handituz joan baitira,diru laguntza publikoek hazkun-dea segitu gabe.Diru laguntzak nekez dira era-
gileen beharren heinekoak; Eus-kararen Erakunde Publikotik(EEP) ukaiten duen laguntza, Se-askaren aurrekontuaren %20a daadibidez, BERRIA egunkariarenBaionako erredakzioaren kosteen%14a, edo Euskal Irratien aurre-kontuaren herena, doi-doia.Frantziako Estatua, Departamen-
dua, Eskualdea eta HautetsienKontseilua bilduz «leihatila ba-karra» bilakatu zen EEP, eta hori«lagungarri» izan da EuskalKonfederazioan lan egiten duenSebastien Casteten ustez, «baieragile pribatuentzat, bai hizkun-tza politikaren arloan hartu era-baki politikoen eta arloka banatudiru laguntzen arteko adekuazioaneurtu ahal izateko».EEPren diru laguntzak eragile
nagusiekin partekatzen dira ba-tetik (ikus infografia), hitzarmenbidez, eta beste eragileekinproiektu deialdiaren bidez bestal-de. «Borondate politiko bat sortueta garatu da» AEK-ko Jakes Bor-tairuren ustez: «Konparatzen ba-dugu aurreko hamarkadekin, ezzelarik ez hizkuntza politikarik ezdiru laguntzarik ere, urratsakemanak izan dira». Helduen eus-kalduntzea ziurtatzen duen el-karteak 2000. urtean ukan zituen
lehen laguntzak, Ipar Euskal He-rrian bi hamarkada lehenago egi-turatu bazen ere: «Ez ginen kul-tura, ez ginen hezkuntza ere,frantziar eredu edo hodietan ezzen guri egokitutako deus. Kosta-tu zaigu ulertaraztea helduen ira-kaskuntza beharrezkoa zela hiz-kuntza berreskuratzeko». Gauregun, formakuntza profesionale-rako bideratzen diren diru itu-rriek ere euskalduntzea lagun-tzen dute, partez.
Ziurtasunik gabePartekatzen den diru zama apale-gia da administratzaileen arabe-ra, eta urte oroz EEPren moltsaorokorretik gehiago edo gutxiagoerortzen zaio eragile bakoitzari.«Ez BERRIA-k ez Ipar Euskal He-rriko Hitza-k, ez du bere jardunaduintzen lagundu dezakeen fi-nantzaketa publikorik», trenka-tzen du Mikel Arregi BERRIA-ko
administratzaileak. EEPren la-guntzen kasuan, «banaketa egi-teko erabiltzen dituzten balora-ziorako irizpideen ezagutzarik ezdugu, batere». Laguntza horrekastekari honen aurrekontuaren%35 ekarri du 2018an.Bertsularien Lagunak elkarte-
ak EEPrekin hitzarmen bat kausi-tu zuenerako bazuen bidea egi-nik. «Terrenoan egin dugun lanaizan da abiapuntu», Eneritz Za-baletak dionaz, 90eko hamarka-dako bertso eskolen garapena ar-datz. Laguntzak proiektu bakoi-tzeko ematen direla oroitaraziz,euskalgintzatik kanpo dirurik ezduenak zer egiten duen galdetzendu: «Diru laguntza ez baduteukaiten ez dute proiektua egiten,baina guk hori ezin dugu egin.Euskararen sustapenean eta eus-kal kulturaren alde ari baikara,egiten dugu. Behin egin eta gero,diru laguntzen kopuruak egoki-
Euskalgintzako elkarteen artean banatzen diren diru laguntzek ez dituzte beharrak asetzen. Bainaetengabeko lanaren ondorioz eta, kasu batzuetan, diru iturri berrien bila joanez, euskara sustatzenduten eragileak etengabe garatuz joan dira. Ibilbide desberdinen berri hartu du ‘Hitza’-k.
Euskalgintzaren diru laguntzak
Konparatzen baduguaurreko hamarkadekin,ez zelarik hizkuntzapolitikarik, urratsakemanak izan dira»Jakes BortairuAEK-ko langilea
«Banaketa egitekoerabiltzen dituztenbaloraziorako irizpideen ezagutzarikez dugu, batere»Mikel ArregiBERRIA-ko administratzailea
«Laguntzen kopuruakegokitzen dituzte, urtebatzuk berantago, bainatartean gu egon garasoka lepoan»Eneritz ZabaletaBertsularien Lagunak elkarteko kidea
‘‘
Euskararen Erakunde Publikoa eta Eusko Jaurlaritzaren prentsaurrekoa, joan den apirilean. BOB EDME
5IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 9a Astekoa
tzen dituzte, urte batzuk beranta-
go, baina tartean gu egon gara
soka lepoan».
Ideia beretik ari da Castet ere:
«Urtero eragile pribatuek hilabe-
teak eta hilabeteak goaitatu behar
dituzte zenbateko diru laguntza
eskuratuko duten jakiteko, ho-
rrek behartzen dituelarik proiek-
tu eta lan ildoak garatzen hastera
jakin gabe pentsatu aurrekon-
tuak errespetatuko direnez».
Euskal Irratien federazioan
urte oroz 40.000 eta 50.000 euro
arteko «zilo estruktural bat» ba-
dutela dio Ttitto Betbeder ardura-
dunak. Urtero aurrekontu oroko-
rra orekatzeko atzeman behar
duten diru kopurua da. «Ez du
erran nahi urte oroz zilo hori du-
gunik, badira urte onak, urte txa-
rrak. Baina egoera horretan ezin
dugu garatu, ez egonkortu ere»,
gehitzen du.
Beste hainbat egiturak bezala,
irratietan lan kontratu lagun-
duen bidez garatzeko parioa egin
zen garai batean. Zortzi lanpostu
ziren gisa horretakoak laguntza
hori eten zelarik. «Horiek moztu
direlarik, lanpostu horiek egon-
kortzeko behar ziren beste diru
laguntza batzuk atzeman dira,
edo beste baliabideak, beste akti-
bitate edo proiektuak sortuz»,
zehazten du Betbederrek.
Euskal Irratietako langileak
Frantziako Estatuko irrati libreen
sare batean ere parte hartzen du.
Hedabideen kasuan, diru lagun-
tzak bakarrik ez, publizitate insti-
tuzionalak ere izan daitezke fi-
nantzazio iturri: «Irrati mun-
duan sartua bainaiz Frantzia
mailan ere, ohartzen naiz beste
irrati libreek ere arazo bera dutela
publizitate instituzionala hunki-
tzeko», dio. Bidasoaren bi aldee-
tan eskala desberdinetan, baina
euskal hedabideek kolektiboki
aterabidea bilatzen diote.
Ipar Euskal Herrian horregatik
sortu zen publizitate konpainia
bat euskaraz ari diren hedabideen
artean, EEPren laguntzarekin.
Langile bat ere hartu da horreta-
rako azken hilabeteetan. «Azken
bi urteetan gaia desblokeatzen ari
da. Borondatea bada EEPk sos-
tengatzen gaituelako, eta guk ba-
dugu eskaintza bat. Iduriz bada
irekidura instituzioen partetik,
baina orain ikusiko da», laburbil-
tzen du Betbederrek.
Irratientzat bezala, Frantzia
mailako lekuko telebista sare ba-
tean ibiltzen da Aldudarrak Bideo
ere. Ximun Carrere elkarteko ku-
deatzailea: «Hor ageri da existi-
tzen garela eta maila hori dugula
euskararen aldeko politika berezi
bat badelako. Gu bezalako beste
tokiko telebistek ez dute gu be-
zainbeste diru publiko hunki-
tzen, guk EEPrena baitugu». Te-
lebista hedatzeko, iaz Aldudarrak
Bideok hiru urteko laguntza han-
dia kausitu zuen Akitania Berria
eskualdetik, CSA ikus-entzunez-
ko instituzioarekin ere hitzarme-
na loturik. 243.000 euroko lagun-
tza urtero, hiru urtez.
Ez da zerutik erori. Beste eragile
anitzek bezala, ahalak ukan aitzin
ere egiteko filosofiarekin ari izan
baitira: «Dagoen diruarekin nola
egin zerbait irudikatzen duena
zein izaten ahal den ondoko urra-
tsa». Gainera,Euskal Konfedera-
zioaren «babesa» ukan zuten Es-
kualdera jotzeko. «Telebista ok-
zitanoarekin ere joan ginen,
hizkuntza gutxituen ordezkari
bezala, hizkuntzak babestea
haien betebeharra delako. Gure
artean egin bagenu ez genuen lor-
tuko estrategia hori martxan
ematea», aztertzen du Carrerek.
Orain Bidarrain plantatua den
elkartea salbuespena da agian
euskalgintzan, daraman gogoe-
tan bederen: diru publikoaren
partea asko emendatu delako,
«diru pribatua behar dugu, ikus-
learen babes zuzena, eredu eko-
nomikoa orekatzeko», dio kude-
atzaileak, eta «askatasuna atxiki-
tzeko» ere.
Boluntarioak ezinbestekoAldudarrak Bideon egoera doi bat
aldatu bada ere, oinarria berdina
da elkarte guztietan: «Alduda-
rrak Bideon izan diren langileek
betidanik ekarri dute haien paga
baino gehiago. Ez da sartzeko bal-
dintza bat, baina halako proiek-
tuek bortxatzen dute hori hala
izatea». Seaskako guraso izatea
talo egitearen sinonimo den beza-
la, konparaketak zentzurik ez
badu ere. Ipar Euskal Herriko
ikastolen elkarteak 400.000 euro
ukaiten ditu gaur egun EEPtik.
Hur Gorostiaga zuzendariak Bre-
tainiako Diwan eskolek dituzten
laguntza publikoekin parekatzen
du zenbakia: han 2,5 milioi euro-
koa dute instituzio desberdinen-
ganik. «Normala da, arrunt nor-
mala», dio, «dituzten funtziona-
mendu beharrei erantzuteko diru
publikoa beharrezkoa» delako.
Ikastolen ibilmoldea ziurtatze-
ko, berriz, hiru instituzio desber-
din jokoan sartzen dira: Eskual-
dea lizeoentzat, Departamendua
kolegioentzat, eta Herriko Etxeak
lehen mailako ikastolentzat. Es-
kualdeak eta Departamenduak
beren «rola betetzen dute», Go-
rostiagak dionaz, baina herrien
laguntzarekin ez da beti lagun-
tzarik heldu: «Herri anitzek ez
dute laguntzarik ematen ikastola
haien herritik kanpo kokatua de-
larik». Eraikuntzak finantzatze-
ko, azkenik, «zeruari begira gau-
de urte oroz», Herri Urratsen ez
dezan euririk egin, «anitz joka-
tzen baitu urteko kontuetan».
Horiekin aski ez eta «orain ira-
kasleak ere gure sakeletik ordain-
du beharko genituzke», kexa-
tzen da.
Instituzio berria erdianEuskal Elkargoaren sorrerarekin
panorama aldatu da, nahiz ne-
hork ez duen argi zertara iritsiko
den. Seaskaren kasuan, eraikinen
auzia da trenkatu beharrekoa, le-
hengo herri elkargo batzuek la-
gundu izan baitute hainbat ikas-
tola aterpetzen. «Azken finean
behar hori Euskal Elkargora hel-
du da, eta erantzun beharko du
molde batez edo bestez. Ez da
erraza izanen, Estatuko begirada
edo lupa guztiak gainean izanen
ditugulako», abisatzen du Goros-
tiagak. Bertsularien Lagunak el-
karteak ere espero du Hego La-
purdiko Hirigune Elkargoarekin
zuen hitzarmena berrituko dela.
Oraingoz, deus ez da argitu.
Diruetan Elkargoaren ekarpen
gehigarria ez da mugituko, Beñat
Arrabit hizkuntza sailburuak dio-
naz: «Jauzi bat egin dugu joan
den urtean, ez dut uste neurri ho-
rretako jauzi bat eginen dugula
berriz». Euskal Konfederazioak
«baikorki» baloratu duen elkar-
goaren hizkuntz politika nola
gauzatuko den ikusi nahi du Ja-
kes Bortairuk . «Herri mugimen-
duen presioa, mobilizazioa, akui-
lu lana» ezinbestekoak izanen di-
rela gehituz, «dudarik gabe».
ITURRIA: EEP
EEP-REN DIRU LAGUNTZAK
Euskararen Erakunde Publikoak euskararen alorreko eragile pribatuei
2018an eman diru laguntzak
EEPk eta Eusko Jaurlaritzak
1.530.000 1.530.000 Euskal Elkargoak
400.000 400.000
1.550.000 euro banatzen dira hitzarmen bidez
1.930.000 euro guztira
Irakaskuntzan
Seaska: 405.000 €
Ikas-Bi: 40.000€
Biga Bai: 28.000€
496.000496.000
Helduen irakaskuntzan
AEK
Euskal Irratiak500.000500.000
Hedabideak sustatzeko
310.000310.000
Bertsularien Lagunak: 65.000€
Uda Leku: 179.000€
Aisialdia
244.000244.000
Euskal Komunikabideak
‘Ipar Euskal Herriko Hitza’
28.00028.000
‘Herria’ astekaria
48.50048.500
Aldudarrak Bideo
(Kanaldude)
80.00080.000
Iparla Baigura Komunikazioa ‘Kazeta’
28.00028.000
Euskara Mediabasken
5.0005.000
TVPI
32.00032.000
Xibero telebista
3.0003.000
380.000 euro banatzen dira proiektu deialdian.Besteak beste, hedabideetan
1/3DIRU LAGUNTZA
Lehen mailako ikastolen fun-
tzionamenduaren heren bat
ziurtatzen dute diru laguntza
publikoek. Beste bi herenak,
berriz, gurasoen esku geldi-
tzen dira: heren bat beren koti-
zaziotik, beste herena antola-
tzen dituzten ekimenetatik.
%33EMENDATZEA 11 URTEZ
Euskal Konfederazioak 11 urte-
tako laguntzen bilakaera azter-
tu du bi datu harturik: hasierako
1.450.000 euroko aurrekontua
eta 2018an partekatu diren
1.930.000 euroak. %33koa da
emendatzea, «arrunt eskasa»,
Konfederazioaren arabera.
Funtzionamendu etaeraikinekin aski ez etaorain irakasleak eregure sakeletik ordaindubeharko genituzke»Ur GorostiagaSeaskako zuzendaria
«Frantzia mailan ereirrati libreek arazo beradute publizitateinstituzionalahunkitzeko»Ttitto BetbederEuskal Irratietako langilea
«Langileek betidanikekarri dute haien pagabaino gehiago. Halakoproiektuek bortxatzendute hori hala izatea»Ximun CarrereAldudarrak Bideo elkarteko arduraduna
‘‘
Nazioarteko komunitatea eta
komunitate alternatiboak
Esplizituki erantzun gabeutzi duzun galdera batiheldu nahi nioke Maddi.«Baina nola, zergatik
eta zertarako laguntzen ditugu[etorkinak]?».
Zuen etxetik abiatuta, etorkineigizarteak eman harreraren hain-bat adibide ekarri dituzu. Giza enpatiaren froga ikusten dut nik. Gizakiok botere gose sutsuak etagaizkile jaioak giren ustea prakti-kan deuseztatzen dute elkartasu-nezko jarrerek. Bada drama hu-mano hauen aurrean ezinegonasentitzen duenik. Jarrera hauek,forma politiko osoago baten baitankokatzen dituzu. Sistema kapita-listaren aurrean, alternatiba gisabestelako komunitateen eraikun-tza aldarrikatzen duzu. Zergatik?
Kapitalismoak gizartea urrita-sun egoera batetik, behar bainogehiago ekoizteko gai izatera era-man du, milioika langile mundumailako ekoizpen sare bakarreanlanean ezarriz. Bere horretan lor-pen itzela da, desmasia izugarriakgertatu badira ere kapitalismoa-ren barreiatze kaotikoan. Horre-gatik ez balitz, zu eta ni Azkainen
eta Itsasun izango gintezke elka-rren berri izan gabe, lurra lan-tzen, biziraun nahian, uzta ona-ren esperoan.
Industrializazioak, ekoizgarri-tasunaren emendatze ikaragarriaekarri du, lana zientifikoki anto-latu eta garapen teknologikoabultzatuz. Ideia bat izateko, IN-SEE frantses estatistika zentroakberriki argitaratu ikerketa bateanargi uzten du gaur egungo ekoiz-pena, denek egunean 2 ordu laneginez lortu litekeela. Pentsa zen-bat denbora geldituko litzateke-en beste guzia egiteko!
Nere ustez, kontua ez da nolaegin merkatutik kanpo gure bizi-tza modu komunitarioan antola-tzeko. Kapitalismoaren merkan-tziak, langileen lanez ekoiztuakizan dira. Bi mila milioi langiledaude munduan barrena. Mun-duko ekoizpena jada berekanto-latzen, kudeatzen eta burutzendute. Ekoizpen horren jabetzabaina, kapitalista gutxi batzuenesku gelditzen da eta berekin lan-gileen lanetik atera etekina.
Sistema ekonomiko hau ongibalebil, gaitzerdi. Arazoa da,
mundu mailako ekonomian,mozkinak banatzerako orduan,enpresa talde handiak ez direlaados jartzen, merkatu-kuotakberenganatzeko borrokatzendira. Beren interesak babestekolanabes dituzte Estatuak. Esta-tuek legeak, akordio komertzia-lak eta nazioarteko itunak egingodituzte, baina baita gerra ere.
Hain justu, Txina mundukopotentzia nagusia bilakatzeko bi-dean, berrarmatze ikusgarrianabiatua da. Hiru urtean behin,gerra plataforma izugarria denitsasontzi hegazkin-eramaile batekoiztuko dute datozen 15 urtee-tan. Besteak ez dira begira geldi-tuko. Urtarrilean The Economist
astekari liberalak, «The NextWar» [Datorren Gerra] zekarrenazalera. Gerra kanpaiak gero etaozenagoak dira. Hau da nazioar-teko komunitatea.
Ez dut uste, potentzia nagusienarteko gatazkak gero eta borti-tzagoak izango diren honetan,komunitate alternatiboak osa-tzea izan daitekeenik irtenbidea.Aurreko artikuluan, jada Europamailakoa den lan merkatuan,
etorkinak langile eta borrokakide ditugula nioen. Lantokietanematen da praktikan langileenbatasuna, elkarlanean burutzenbaitute ekoizpena. Batasun ob-jektibo hori politikoki antolatzeaeguneroko lana da.
Har dezagun SNCFaren erre-formaren harira eraman denborroka. Zailtasun argiak izanditu. Lege hori baina, ez zenEuropako legedia baten aplika-zioa besterik. Estatu baten eska-lan, langileen borrokek ez dutegehiago indarrik, interesak bestemaila batean direlako. Zenbatdenbora emango dugu langileakEuropa mailan antolatzeko,ondotik Asia edo Amerikakolangileekin harremanetan sar-tzeko gisan? Horri gehitu beharzaio, sindikatuek, instituzionali-zaturik, lan lekuetan presentziagaldu dutela. Xinaurri lan itzelaegin behar da orduan.
Artikulu hau Azaroaren 9anargitaratuko da, Errusiar iraul-tzaren 101. urtemugaren ondotik.Leninek gidatu alderdi boltxebi-keak, antolaketa erakustaldiikusgarria emanez, Lehen Mun-du Gerrak sorturiko egoera iraul-tzailea baliatzen jakin zuen bote-rea hartzeko, inperialismoarenkatebegi ahula hautsiz. Saiakerakordea izan ziren Alemanian edoItalian ere. Antolaketa eskasa,Rosa Luxemburgok bere biziare-kin ordaindu zuen.
Lehen urratsa, kapitalismoamunstro handi banaezin bat be-zala ikusteari utzi eta zorrozki az-tertzean datza, gure borrokak es-trategia baten baitan burutu ahalizateko.
5LURZAINDIAK EKINTZETAN EGIN DUEN IBILBIDEA, URTETAN
Bost urteko bilduma baikorra egin zuen atzo Lurzaindiak Baionan. Xede
berri batere aurkeztu zuen: dotazio funts baten sortzea. Funts horri es-
ker, Lurzaindiak «dohainak eta oinordetzak eskuratzen ahalko ditu».
«Dei auzitegiari galdetzendiogu bere lana egitea etabegiratzea [lan auzitegian] nola pasatzen den. Nagusiakjustiziaz futitzen dira»Jean Francois MentaberriLan auzitegiko presidente ordea, langileen ordezkaria
Ipar Euskal Herriko Hitzak irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400
karaktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta Ipar Euskal Herriko Hitzak
mozteko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria
adierazita: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko:
%
Uraren kudeaketa publikoa aldarrikatuzuen Txotxa taldeak asteartean
MAULE bAsteartean bildu ziren Zuberoako Ur Sindikatua, Euskal El-kargoko hautetsiak eta orain arte hainbat herritako ur edangarria ku-deatu duen Lagun enpresa pribatua. Uraren kudeaketa noren eskuutzi deliberatu beharko dute hautetsiek, eta Txotxa taldeko kideek elkarretaratzea egin zuten kudeaketa publikoa hobestea eskatzeko.
ELEKETAOrtzi Murua
Maddi Sarasua
Lantokietan ematenda praktikan
langileen batasuna,elkarlanean
burutzen baituteekoizpena. Batasun
objektibo horipolitikoki antolatzeaeguneroko lana da
6 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 9aGaiak
Irudiab Paue
Abenduaren 10ean jakinen da epaia Joan den astelehenean iragan zen Pauen, ELB sindikatuko Panpi Sainte-Marie eta Barkoxeko ahate hazle
Cathy Xabalgoitiren kontrako auzia. Ahate sanoen hiltzea ez onartzeagatik auzitaratu zituen administrazioak.
Prokuradoreak hiru hilabeteko presondegi zigorrak, gibelapenarekin, eskatu ditu baita hamar mila euroko isu-
nak bakoitzarentzat. Sentimentu «gazi gozoarekin» atera zen Sainte-Marie. Bi mundu ikuskera agertu zirela zio-
en: Bata, «laborarien zentzu onarena», bestea, hazkuntza eta laborantzaren errealitatea ezagutzen ez duen es-
tatuaren ordezkari prokuradorearena, «ikuspegi teknokrata». Paueko auzitegiak heldu den abenduaren 10ean
eman behar luke bere deliberoa. LABORARI
BERTSOA
BAIGORRITaldekako Xilabaren
kanporaketa: Tirrit eta Dilindan
taldeen artean.
bGaur, 20:00etan, Manexenea
jatetxean.
MUSIKA
BAIONAReggae train-Euskal
Herrian zehar gaualdia: Akatz
eta The Branlarians taldeak.
bBihar, 21:00etan, Magneton
BAIONAAlternative-Post-Punk
gaualdia: Rendez Vous eta
Structres taldeen kontzertuak.
bAzaroaren 15ean, 21:30ean,
Magneton.
BIARRITZElectro dark gaualdia:
Carpenter Brut eta Gost taldeekin.
bGaur, 21:00etan, Atabalen.
BIARRITZDub Soul Sound
System meets Equal Brothers.
bBihar, 21:00etan, Atabalen.
BIARRITZSick Of It All, Who I Am
eta Missile taldeen kontzertuak.
bAzaroaren 14ean, 20:00etan,
Atabalen.
BIRIATUAmparanoia eta
Cumbiam’Beroren kontzertuak
eta Kolokaren dantzaldia.
bBihar, 21:30ean, Xoldo trinketean.
DANTZA
BIARRITZPier Pol Berzaitzen
Laida Pilotaemanaldia.
bGaur, 21:00etan, Kasinoko
antzokian
BIARRITZMaritzuli konpainia ka-
rriketan, goizean. Dantza emanal-
diak: SoK TopaK; Kautere Balet
b Igandean, 13:15ean, Plaza Berrin.
HITZALDIAK
AIHERRAXabier Itzainak bere
ikusmoldea emanen du Kabalka-
den funtzioaz eta bilakaeraz urtee-
tan zehar. Euskaraz edo frantse-
sez.
bGaur, 20:00etan, Denen etxean.
BAIONAEuskal Autonomia Erki-
degoa eta bere iragan traumati-
koa: memoria eraikitzearen desa-
fioakhitzaldia emanen du Antton
Maya zuzenbide doktoregaiak.
bAzaroaren 14an, 18:00etan,
Euskal Museoan.
BANKAMarijane Minaberri haur li-
teratura idazlearen biziari buruzko
hitzaldi, bideo eta diaporama.
b Igandean, 15:30ean, Olhaberria
zentroan.
DONAMARTIRIAnne-Marie
Lagarde: Amaren eskubidea eta
emazteen egoera euskal gizarte
zaharrean.
bAzaroaren 15ean, 19:30ean,
herriko gelan.
UZTARITZEMaite Deliart: Euskal
kantu eta kultura, Alemanen preso
kanpamenduetanmultimedia.
bGaur, 20:00etan, Lapurdi gelan.
BESTELAKOAK
AIZIRITZENEuskararen urtaroa-
ren karietara, joko gaualdia.
bAsteartean, 19:00etan, herriko
gelan.
BAIONALeonor Recondo eta Pi-
nar Selek idazleekin mintzatuko da
Luisa Etxenike.
bGaur, 18:15ean, mediatekan.
BESKOITZEOroitzen naizeino
Maddi Zubeldia eta Bernadette
Luro Iratzokiren irakurraldia.
bBihar, 20:30ean, Bixintxo gelan.
BIDARRAI Ikastetxetik plazara,
euskararen erabilera eskolatik
kanpo bultzatzeko.
Irudiab Baiona
‘Itzaletik Argira’ikuskizuna antzokianSenpereko 1609, Etxepare lizeoa, Zizpa gaztetxea, Epaiska, Bertsularien
Lagunek antolatu 1914-1918 Itzaletik Argira ikuskizuna iraganen da, bihar,
18:00etan, Baionako antzokian. Bertso, dantza, omenaldi, kantu, antzer-
ki (Gaizka Sarasolak idatzia), musika nahasiko ditu, Amets Arzallus, Sus-
trai Colina —irudian—, Gorka Knörr, Nat eta Watsonekin. I. MIQUELESTORENA
Elkarlanean. Ipar Euskal Herriko
Hitzaeta Herriaastekariekin eta
Euskal Irratiekin elkarlanean,
Kanaldudek ere euskalgintzaren
gaia jorratu du aste honetan. Atzo-
tik ikusgai da euskararen eremu
berriak islatzeko Baionan egina
izan den erreportaia.
Gaur.
12:05.Ondaizuelasaioa, Lehen
Mundu Gerraz, Maite Deliartekin.
20:00.Errugbia zuzenean,
Baiona Bourg-en-Bressen kontra.
Bihar.
18:00.Kirol magazina zuzenean.
19:00.Zuria Beltzezmusika saioa.
bAzaroaren 14an, 08:30ean,
herriko gelan.
DONAZAHARREEuskarazko
eguneroko hutsak tailerra emanen
du Antton Hariñordoki itzultzaileak.
bAzaroaren 14an, 20:00etan,
Lutxibordan.
IRISARRIEuskararen urtaroaren
karietara, eiheren bisita gidatua.
b Igandean, 14:00ak eta 18:00ak
artean.
IZURAZer nolako jarrera ukan
eraso sexista baten parean?
tailerra.
bAstelehenean, 20:00etan,
Haizeberrin
KANBO Iparraldeko korua eta
Bihotzez abesbatza.
b Igandean, 18:00etan, elizan.
UZTARITZEPantzo Hirigarairen
Mitxelinaantzerkia.
b Igandean, 16:00etan, Bilgunen.
7IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 9a Gaiak
Iñaki Etxeleku Baiona
Frantziako armadako aireko gi-dari jeneral baten alaba, ikasketakParis eta AEBen artean eginak,afera banketxe multinazional ba-tean hasi zuen karrera VirginieLanneverek (Salon-de-Provence,1964), turismo eta ostalaritzakoarrisku analisien sailean, Londre-sen eta New Yorken. Alaba batukan zuen, elbarritasun larri ba-tekin sortu zena. Orduan, WeightWatchers multinazionalean hasizen, nazioarteko estrategiako zu-zendari. Senar britainiarrarekin,alabarentzat leku lasaia bilatzenzutela, Biarritzera etortzea eraba-ki zuten duela hamalau urte, etxebat erosiz. Michel Veunac ezagutuzuen laster eta haren zerrendansartu zen. Ordutik zen Socomixe-ko administrari. Funtsean, zergatik erabaki duzu
bi karguen uztea?
Biak ezin bereiziak dira. Uztailahondarreko herriko kontseilua-ren ondotik auzapezari jakinarazinion atera nahi nuela. Hain desa-dostasun sakonak, serioak direla-rik administrazio kontseilu batekhartu erabakiekin [Socomixena],baita gobernatzeko moldearekinere, bada hein bat non ez baita se-gitzen ahal. Arazo larria bazen etaez nuen dealhorren berme izannahi. Aspalditik alerta argiakeman ditut txosten honen mun-taketari eta erabakien hartzekomoduari buruz, jakinez herrikoetxeko aurrekontua bera gaindi-tzen dituzten diru zamak direlajokoan. Arazo nagusia, SEM [Eko-nomia Mistoko Sozietatea] ho-rren kudeaketarena da. Haute-tsiak dira nagusiki administra-riak, eta ulertzen ez ditudanarrazoi batzuengatik, hautatuakizan diren ordezkari independen-te batzuk. Gehiago dena, ez Mi-chel Veunac, ez Guy Lafitte ez dirahautesleek hautatuak izan txos-ten horrekin den mendreneko lo-tura zuen engaiamendu batekin;udal programan deusik ez zenHotel du Palaisi buruz. Non ikusten duzu arriskua auza-
pezak defendatu muntaketan?
Hyatten negozio planak ez du ka-norerik. Muntaketa guzia Soco-mixek mailegua ordaintzeko gai-tasunean oinarritua da eta kon-tratu peko alokairuari. Hori, ez daegingarri negozio zifra eta probe-txu hein batera helduz baizik.Four Season baztertu genuelarik,iaz, auzapezak berak erran zuen64 milioi euroko inbertsioa ne-hondik ere ez zela egingarri. 50milioi izanen zela eta ez sos batgehiago. Egokia zitzaidan. Mundu
mailako merkatu bakar bateanere, Hyatt ez da heltzen luxuzkoostalaritza sailean Four Seasonbaino %20 apalago prezioetan.Urte bat berantago eskatzen zaigu65 milioi euro onartzea... eta no-rekin? Hyattekin. Nahi diren dirumuntaketak egin daitezke, bainabada errealitate ekonomikoa. Etaez dut sinesten posible denik. Nondik dator Veunacen aldake-
ta hori?
G7a etorri da funtsezko arazoarenhaztera. Auzapezak jakin duela-rik G7a Biarritzen eginen zela, ta-rrapata batean sartu dira eta ku-deaketa akats bat bilakatu da.Egutegia publiko egin dute, be-raz, partaide guziak —obretakoak,bankuak, inbertsio egileak— jaki-nean ziren hiriak eta Socomixekezpata zintzurrean zutela. Zinez,
erabaki txarretarako baldintzaksortzen dira halakoetan. Partai-deek baitakite negoziatzen ahaldutela. Gainera, jada guti galde-katua zen administrazio kontsei-luari, hortik aitzina, ez zaio deusgaldegin. Dena paraleloki egitenzen, herriko etxean, eta hasi dira
zernahi egiten. Uztailaren 29an,gauerditan, kontseilu bilkurarenbezperan, gure finantza aholku-lariek [PWC] lehen aldikoz Hya-tten negozio planari buruzkoarrisku azterketak helarazi zizki-guten. Argiki idatzi zuten zorre-tan sartuko ginela eta porrotera
joanen. Berehala erran nion GuyLafitteri ez niola bermerik jarrikohorri. Biharamunean, finantzaaholkulari berak beste azterketabat aurkeztu zuen, onargarria-goa. Ofizioz ostalaritzako finan-tza arriskuetan berezitua izanez,ezin nuen onetsi. Gero, zinez es-
pero dut oker naizela etaHyatt izanen dela uste ezgenuen zaldia. Kudeaketa iluna salatu
duzu publikoki.
Nor bada Socomixekoadministrazio kontseiluan? Bia-rritzeko udal gehiengoko haute-tsien gehiengo bat. Administraribatek kanpoari informatzekoduen betekizuna egiteko partez,gehienek interes aurkakotasunbat badute, gehiengoko buru denauzapezari —areago, Socomixeko
lehendakaria— leial egoten dira.Egia da behar dela kuraia handiaburu egiteko; pertsonalki, han-dizki atakatua izan naiz. Beharizan dut administrari bat jaukitueta hori lotua da ere sexismoari.54 urte ditut, negozio bankuetanaritua naiz Londresen, New Yor-ken; aise pertsona gogorragoekinborrokatu behar izan dut, bainazinez harritu nau. Karrera ez duteraiki emazte bezala, baizik etaofizioari lotu gaitasunak dituenpertsona gisa. Hor, ez naute ata-katu gaiaren funtsari buruz, bai-na laidoztatu naute, elez zikindu. Argiki, emazteen kontrako ja-
rrera sexistak agertu dira urria-
ren 15ko kontseilu bilkuran.
Ibili naizen enpresa handienmunduan guztiz ezberdina daegoera. Bazuen aspaldi ez nuelahalako jokamolderik ikusi. Zinez,politikan aspaldian sartuak direnpertsona frankok badute kulturaaldaketa bat egitekoa maila ho-rretan. Emaztea zarelarik, kasikaldi oro hitza moztua zaizu haute-tsi zarelarik Biarritzen. Maiz, bal-diturik uzten nau. Ez dirot kon-preni nola hala jokatzen direnekez duten ikusten beren baitakoahulezia bat salatzen duela ho-rrek, edo beldur bat hitza hartzenduten emazteei buruz. Adibidez,Guyk [Lafitte] eni buruz izan di-tuen zain bultek edo neurrigabe-ko ihardukitzeek, ene iduriko, ni-taz duen beldurra erakusten dute.Bereziki, txosten horretan.Ohartzen naiz, bestalde, herri-
ko kontseiluan, hautetsi-kide di-tudan emazteei izenetik deitzendietela. Onartezina da. Zaharra-goa naizenez, erraten diet emaztegazteei: ‘Sekula ez utzi halakorikegiten!’. Auzapeza edo Guy ezzaizkit ausartzen izenetik dei-tzen, baina erregularki moztendidate hitza. Ez naiz segur ohar-tzen direnik ere, hain dute barne-ratua eta sekulan ez baitute berenburua galdekatu. Ez dut inoiz bar-kamenik eskatu sail batzuetangaitasunak dituen emaztea naize-lakoz. Ikusi dut Hotel du Palaisenauzian, ezin jasana zaie. Ez badutdeus ezagutzen sail batean, erra-ten dut. Baina haiek baino hobeabanaiz, erranen dut ere, eta ez dutbarkamen galdegiterik; ez da gi-zonik barkamena eskatzen due-nik ona delakoan sail batean. Ha-atik, konbentzitua naiz herrikokontseiluko emazte anitz isilikegon direla luzaz, segurtasun es-kasa sendi baitzuten. Baina bila-kaeretan konfiantza handia dut,negozio munduan ikusi baitut,eta ez dut dudarik politika mun-dua jarriko dela ere.
«Barkamena eskatzenduen gizonik ez da, onadelakoan sail batean»
Virginie Lannevere b Biarritzeko kontseilari ohia
Hotel du Palais aferarengatik, urriaren 15eko Biarritzeko kontseiluanbere kargua utziko zuela jakinarazi zuen Lanneverek, Michel Veunac eta Guy Lafitten hautuekin ez ados. Biekin aurkeztu izan da, alta.
HITZA
«Argiki idatzi zuten zorretansartuko eta porrotera joanenginela; Lafitteri erran nion ez niola bermerik jarriko»
IPAR EUSKAL
HERRIKOHITZA
OSTIRALA, 2018ko azaroaren 9a b0.50 €
Zuzendaria/Directeur de publication: Iñaki Etxeleku. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.
Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.
Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).
Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0623 C 90915.
Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: [email protected]