Ostirala 2019ko ekainaren 21a 4 izenburuko lehen …...2019/06/21 · b 2-3 Herriz herri, ahoz aho...
Transcript of Ostirala 2019ko ekainaren 21a 4 izenburuko lehen …...2019/06/21 · b 2-3 Herriz herri, ahoz aho...
‘BORTZIRIAK SOLASEAN’
Eskualdeko historian eta istorioetan atzera egin du Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, MaiteLakar eta Nora Iriarte filologoek ondutako lanaren bidez b ‘Bortziriak solasean’ argitaratu dute b 2-3
Herriz herri,ahoz aho
Pamplonesa Mendeurrenaospatzeko kontzertua jo du
Iruñeko bandak, 3.100 musikarirekin
5Ibil Bedi ‘Berandu baina garaiz’izenburuko lehen diskoa
kaleratu du musika talde sortu berriak
4Ostirala
2019ko ekainaren 21aX. urtea404. zenbakia
2NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2019ko ekainaren 21aAstekoa
Edurne Elizondo Iruñea
Historia eta isto-
rioak. Eskual-
deko herrita-
rren iragana
eta oraina lo-
tzen dituzten
hitzak. Hitz horien atzean gorde-
tzen den altxorra. Horixe jaso du
Bortzirietako Euskara Manko-
munitateak, Bortziriak solasean.
Ahozko tradizioaren bilduma
izenburupean argitaratutako la-
naren bidez. Maite Lakar eta Nora
Iriarte euskal filologoek egindako
ikerketa du argitalpenak ardatz.
Ez dira bakarrik aritu, herriz herri
sortutako laguntzaile sarea izan
baitute gidari.
«Esperientzia biziki aberasga-
rria izan da», nabarmendu du
Maite Lakarrek. 2000. urtean jaso
zuen lana egiteko beka, Nora
Iriarterekin batera. Ia hogei urte
joan dira geroztik, baina proiek-
tuak utzitako arrastoa sakona
dela sumatzen zaio euskal filolo-
goari, oraindik ere, gaiaz hitz egi-
ten duenean. Emozioz ari da.
Izan ere, Bortzirietako ahozko
tradizioa jorratzeko 2000. urteko
lan horrek bertze anitz ekarri ditu
Lakarrentzat, eta hamabi urtez
aritu da, ondorioz, Baztan-Bida-
soko ondare immateriala iker-
tzen. Bortzirietako Euskara Man-
komunitateak emandako beka
izan zen lehendabizikoa, baina
gero etorri dira Malerrekakoa eta
Baztangoa, bertzeak bertze. Eus-
ko Kultur Fundazioarekin ere
egin du bat Lakarrek, Bidasoak
ukitutako herrietako eta bertze
anitzetako historiak eta istorioak
jasotzeko eta zabaltzeko, herrita-
rren ahotik eta herritarren ahora.
Bortziriak solasean liburua da
lan horrek guztiak eman duen az-
ken emaitza, baina ez da bakarra.
Bortzirietako Euskara Manko-
munitateak beti izan du «helbu-
ru bikoitza» ondare ukiezinari
buruz, eta, jaso eta bildu ez ezik,
jasotako eta bildutako hori zabal-
tzeko eta gizarteratzeko asmoz
ere aritu da. Horixe nabarmendu
du erakunde horretako teknikari
Patri Arburuak. «Ez dugu lana
bukatutzat eman nahi, gainera;
beti bada sakontzen jarraitzeko
aukera», erantsi du.
Oraingoz, lau lan sortu dituzte:
Lakarrek eta Iriartek egindako
ikerketa abiapuntu hartuta, Bor-
tzirietan aditutakoak izenburu-
koa izan zen aurrenekoa. Liburua
eta CDa argitaratu zituzten, bi fi-
lologoek grabatutako audioak
jasotzeko eta zabaltzeko. Biga-
rren lana, Xaldun Kortin izenbu-
rukoa, haur eta familientzako ar-
gitalpen multimedia izan zen.
Bortziriak, uraren magaleando-
kumentala ere plazaratu du man-
komunitateak, eta, orain, audioei
irudia gehituz, Bortziriak solase-
an liburua eta DVDa egin ditu.
Zubi lana
Mankomunitateko euskara tek-
nikari da Arburua, bai eta Laka-
rrek eta Iriartek sortutako lagun-
tzaile sareko kide ere. Igantzin
aritu da Arburua filologoekin.
«Ez nuen elkarrizketetan zertan
gelditu, baina izugarri ikasi dut;
ezagutzen ez nituen eta etxeko
atean gertatutako hamaika kon-
turen berri izan dut», azaldu du
Arburuak.
Laguntzaileon ardura zen
herriz herri nor elkarrizketatu
zehaztea, eta herritarren eta iker-
larien arteko zubi lana egitea.
«Herriok ongi ezagutzen zituz-
ten pertsonak nahi genituen sare
horretan, lekuko interesgarriak
bilatzen laguntzeko. Eskualdean
jaiotako jendea nahi genuen
elkarrizketatu, eskualdeko kul-
tura jasotako jendea. Euskalkia
interesatzen zitzaigun, bai eta
kontakizuna ere», zehaztu du
Maite Lakarrek.
Asmo nagusia izan da, hasiera-
tik, aldatzen ari zen gizarte eredu
baten ingurukoak eta bizimodu
horri lotutakoak gordetzea.
«Galdu baino lehen». Aldaketa-
‘Bortziriak solasean’ lana eman du argitara eskualdeko euskara mankomunitateak. Maite Lakar eta Nora Iriarte filologoek ondu dute, herriz herri izan dituzten laguntzaileen babesarekin.
Hitzen altxorra jasotzeko sarea
1
3Astekoa
ren abiadura azkarraz ederki ja-
betu da Maite Lakar. «Nora Iriar-
terekin audioak grabatu eta gero,
Bortzirietako elkarrizketak bide-
oz grabatzera itzuli nintzen
2006an. Bost urteko epean, gauza
anitz galdu zela konturatu nin-
tzen».
Egunerokoarekin lotutako esa-
moldeak eta hitzak dira galduta-
koak, bertzeak bertze. Berako
Toki Ona institutuan euskara ira-
kasle da Lakar, eta erran du han
ikasle dituen gazteek jada ez du-
tela beren aitatxi-amatxiek beza-
la hitz egiten.
Euskalkia landu nahi izan du
Lakarrek; baina ez hori bakarrik.
«Literatura, ipuinak eta kantuak
jasotzea baino anitzez ere zabala-
goa izan da lana, konturatu gine-
lako pertsona baten bizitza osa-
tzen duten atal guztiak bildu be-
har genituela», gogoratu du.
Liburuak, beraz, zazpi atal ditu:
etxea eta familia; herriko bizitza;
bizitzaren faseak; ekonomia; his-
toria eta politika; kultura; eta eus-
kararen eta gaztelaniaren arteko
harremana. Atal horiek ardatz
hartuta, janzteko eta orrazteko
moduak, lanbideak, herrien arte-
ko loturak, auzolana, jaiotzarekin
eta heriotzarekin lotutako usa-
dioak, 1936ko gerraren inguru-
koak, eskola, erlijioa, sinismenak
eta bertze jorratu dituzte filologo-
ek.
Malerrekan eta Baztanen egin-
dako lanari esker, eskualdez es-
kualde dauden berezitasunak eta
aldeak aztertzeko parada izan du
Lakarrek. «Mugatik hurbilen
dauden herrietan lehenago gerta-
tu dira aldaketa anitz; Bortziriak,
adibidez, Malerreka baino es-
kualde industrializatuagoa da;
garbigailuak lehenago sartu ziren
Bortzirietan».
Halakoek bizimoduan eta bizi-
moduari lotutako errituetan eta
esamoldeetan dute eragina.
«Lihoz egindako galtzak erabili
zituztenak, adibidez, Malerrekan
aurkitu ditut. Bertze toki batzu-
tan entzuna zuten egiten zituzte-
la, baina ez dut zuzeneko lekuko-
tasuna aurkitu», aipatu du Laka-
rrek.
Aldeak badaude, baina herriak
elkarrekin lotzeko elementuak
ere bai. Baztan-Bidasoko herriak,
adibidez, ibaiak lotzen ditu, eta
lotura hori herriotako kontakizu-
netan agerian gelditzen dela
erran du filologoak. «Kontraban-
doa, izokinak, uholdeak... Gisa
horretako kontuak antzekoak
dira, eta batasuna sumatzen da
herriotako istorio anitzetan», ze-
haztu du.
Lamien eta sorginen inguruko-
ak dira adibiderik argiena, Maite
Lakarrek nabarmendu duenez.
«Baztango eta Bidasoko herrie-
tan istorio bera kontatzen dute,
baina bakoitzak bere herriko tes-
tuingurura lotzen du; istorio bera
da, baina nork bere herrian koka-
tzen du; hori da politena, hain zu-
zen ere».
AuzolanaBortzirietako lana hasi zutenean,
2000. eta 2001. urteetan, sorginen
inguruko pasadizoak «nork bere
esperientziatik» kontatzen zitue-
la gogoratu du Lakarrek. «Gizon
batek erran zigun sorginek eraso
egin ziotela; bertze batek, berriz,
osaba erori, eta ahotik belea atera
zitzaiola. Sinetsita kontatzen zi-
tuzten horrelakoak. 2006an bide-
oak grabatzera itzuli nin-
tzenean, halako konta-
kizunak galduta ziren
jada», zehaztu du.
Bortzirietako Euskara
Mankomunitatearekin
batera, Eusko Kultur
Fundazioak eta Nafarro-
ako Gobernuak parte
hartu dute Bortziriak so-
lasean lana argitaratze-
ko prozesuan. «Auzola-
nean egindako liburu bat
da», Maite Lakarrek argi
utzi nahi izan duenez.
Erakundeok emandako
laguntzarekin batera,
Ttipi-Ttapa aldizkariko kideen
babesa ere mahai gainean jarri
nahi izan du egileak, hedabide
horrek maketatu baitu lana.
Emaitzarekin «hagitz kontent»
da Lakar.
Eta liburua izaten ari den ha-
rrerarekin ere bai. Lesakan eta
Beran aurkeztu dute jada, eta he-
rritarren interesa handia izan da
bi herriotan. Ikerlarien artean
ere, Baztan-Bidasoko ondare im-
materiala aztertzeko egindako
ahalegina eskertzen dute anitzek.
«Batek baino gehiagok eskatu di-
gute dugun materiala», azaldu
du Bortzirietako Euskara Manko-
munitateko teknikari Patri Arbu-
ruak. Erakunde hori prest dago
jasotakoa uzteko, noski. Bilduta-
koak zabaltzen dituztenean bila-
katzen direlako, hain zuzen, be-
netako altxor.
1 Etxalar. Bortzirietako familia
argazkiak bildu dituzte ikerlariek
liburuan. Tartean, irudiko Etxalar-
koa.
2 Aitatxi-amatxiak. Aitatxi-ama-
txiak, jaio berri den bilobarekin.
3 Segalariak. Bortzirietako lanbi-
de zaharren berri jaso du liburuak.
Irudian, Igantzikoak.
4 Meatzea. Beran zegoen mea-
tzeko langileen irudiak eta testi-
gantzak jaso dituzte Bortziriak
solasean liburuaren egileek,
lanbideen esparruan.
ARGAZKIAK: BORTZIRIAK SOLASEAN
3
4
2
NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko ekainaren 21a
Ipuinak jasotzea bainozabalagoa da lana; pertsonabaten bizitza osatzen dutenatal guztiak bildu ditugu»Maite LakarEuskal filologoa
«Ez dugu bukatutzat emannahi egindako lana, beti dagoelako sakontzenjarraitzeko aukera»Patri ArburuzBortzirietako euskara teknikaria
‘‘
Ane Eslava Iruñea
Egia. Hori da kantu batekbehar duena: «Egiaesan; benetakoa izan».Hori uste dute Areta Se-
nosiain, Amets Aranguren, IbaiOsinaga, Eder Escalera eta JavierLarrañeta musikariek. Egiakkontatzeko eta barrenean zutenamusikaz kanporatzeko, Ibil Beditaldea sortu berri dute. Erlojuarenkontra ondu dute lehenbizikodiskoa, eta Berandu baina garaizizena jarri diote, urteetan taldea-ren proiektua geroratzen aritu os-tean egin baitute urratsa; beran-du, baina garaiz. «Ines Osinagari entzun nion
kantu batek egia esan behar zuelafuntzionatzeko», adierazi duAmets Arangurenek. Hori berapentsatzen dute hark eta harentaldekideek, eta hori egiten saiatudira: sentimenduak hitz bihurtu,eta, gero, kantu bidez, hartzailee-kin partekatu. Zazpi abestiko lanaosatu dute, eta gai pertsonalei bu-ruz mintzatu dira horietako ba-koitzean. Sentimendu jakin batekzeharkatzen du diskoa, bereziki:galerak. Osinagak eta Arangure-nek idatzi dituzte hitzak, azkenal-dian bizitako bolada txarretan,ezinegonak airatzeko eta barrenasendatzeko. Hala, aurrera egitekobaliatu dute musika: aurrera ibil-tzen jarraitzeko. Eta ideia horibera eraman dute taldearen ize-nera. Musikak elkartu ditu bost kide-
en bideak, baina aldez aurretikezagutzen zuten elkar. Senosiaineta Aranguren Iruñekoak dira,eta, taldean, lehenak biolina jo-tzen du, eta bigarrenak, pianoaeta saxofoia; biek egiten dituztekoroak. Escalera Erriberrikoa da,eta taldeko bateria jotzailea; Osi-naga Irunberrikoa da, eta abesla-ria eta gitarra jotzailea; Larrañeta,berriz, Zangozakoa da, eta baxujotzailea. Lehenbiziko laurek ins-titutuan eta kontserbatorioanezagutu zuten elkar; Osinaga etaLarrañeta, berriz, herrien gertu-tasunarengatik dira lagun.
Senosiainek, Arangurenek etaOsinagak institutu garaitik zeu-katen musika talde bat sortzekoideia, baina Silvia Perez Cruzenkontzertu baten ostean hartu zuten erabakia. Bi neskek elka-rrekin ikusi zuten abeslari kata-luniarraren kontzertua, iaz,Donostian, eta, ateratzean, pen-tsatu zuten saiatu behar zutelajendeari sentiarazten egun har-tan haiek sentitutakoa. «Wha-tsApp talde bat egin genuen, Ibai-rekin, eta Benetan izena jarrigenion; esan genuen: egingodugu zerbait, baina benetan»,kontatu du Senosiainek. Iazkoudan izan zen hura. Erabakiahartuta, lehenbiziko kantubatzuk lantzen hasi ziren, eta,beste taldekideak bilatu ondoren,aurtengo urtarrilean jarri zirenmartxan bost lagunak. Azkarsortu dute diskoa, beraz. Proiektua gerorako uzten aritu
izanak inspiratu zituen diskoarenizena erabakitzeko. Zehazki,Arangurenek proposatu zuen.«Behin, esaldi bat irakurri nuen[Karmele Jaioren] liburu batean;zera zioen: Garaiz esaten ez dire-nak, gero ezin izaten baitira esan.Eta pentsatu nuen gu berandugindoazela, baina ez beranduegi;epearen barnean», azaldu du. Laguntasunak eta musikareki-
ko pasioak ez ezik, musikan ibil-bide bat egina izateak berdintzenditu bost taldekideak. Osinagakkontserbatorioan ikasi zuen; Al-txatu punk-rock taldean aritu dabederatzi urtez, eta hainbat txa-rangatan jotzen du. Aranguren,Senosiain eta Escalera ere kon-tserbatorioan ikasten ari dira, etaazken hori txarangatan ere ibil-tzen da. Larrañagak, berriz, SoulMeeting taldean jotzen du, eta,Osinagarekin batera, HordeumVulgare proiektua sortu zuen,baina eten egin dute. Kontatu du-tenez, denek musika jakintzakizateak kantuak sortzeko errazta-suna emateaz gain, exijentziahandia izatera eramaten ditu, ho-rrek dakartzan gauza on eta txa-rrekin. «Guri erakutsi digute
inoiz ez dela perfektua; beti hobe-tu daitekeela», aipatu du Seno-siainek. Ondorioz, onartu dutediskoarekin «gustura» egonarren oraindik xehetasun batzukaldatuko lituzketela. Askotariko esperientziak di-
tuzten modu berean, musikanerreferente ezberdinak ere badi-tuzte. «Ez dugu erreferentziazkotalde jakin bat, baina gugan eragi-na izan dezaketen taldeak dau-de», azaldu du Arangurenek. Ho-rien artean aipatu dituzte Anari,Katamalo, Izaki Gardenak, Itoiz
eta Hertzainak taldeak. Ez dakitenola definitu sortzen duten musi-ka, eta ez dute definizio itxi bategiteko asmorik, baina gustatuzaie nola deskribatu duten taldeaEuskal Irratietan: «Pop folkeroa,rock kutsuekin». Edonola ere,hala laburbildu du Osinagakhaien musika: «Ez da gaueko ha-mabietarako musika bat: geratze-ko musika bat da; entzutekoa». Ibil Bedi-ren nortasuna, halere,
hitzetatik etorri da, «hitzenmesedetara» konposatzen baitu-te musika. Hortaz, garrantzizko-tzat jotzen dute entzuleek erehoriei erreparatzea. Bost kantuOsinagak idatzi ditu —Agur, Sua,Zaldi zangarra, Gaindosia etaAma—, eta beste biak —Ihesean
eta Hariak—, berriz, Arangure-nek. Eta «hustu» egin dira,«barnetik eta lehen pertsonan»idatzi dituzte hitzak. Osinagarenkasuan, amaren heriotzak mar-katu eta zeharkatu ditu kantuguztiak: iaz hil zitzaion, eta mine-tik eta galeratik hasi zen sortzen,bizitakoari erantzuna emateko.«Niretzat disko hau monografikobat da: azken urte honetako nireegoera pertsonalaren isla», adie-razi du abeslariak. Hain zuzenere, amari eskainitako kanta batsartu du diskoan, eta ama bere
«kantu guztietan»dagoela adierazi du. Arangurenek ere garai
gogor batean idatzi zi-tuen kantuak, buruan zi-tuen gauzak idatzita etakantu bihurtuta «kan-porago» zeudela senti-tzen baitzuen. Boladahorretan lagun izanda-koei eskaini die kanta
bat; bestea, gaizki pasarazi ziote-nei. «Gorka Urbizuk kontzertubatean esan zituen hitz batzukburuan geratu zitzaizkidan»,esan du «Ez dakit norenak ziren,baina zioten kantatu behar delagaleratik, ez gorrototik; nik,orain, abesti hauek kantatzean,hori dut buruan».
Asteburu batean grabatutaMaiatzean grabatu zuten diskoa,Amorotoko (Bizkaia) Musikortaestudioan. Estudioaren jabeakezagunak zituztelako erabakizuten hara joatea, eta haien ger-tutasunari eta tokiaren berezita-sunari esker «oso gustura» egonzirela esan dute taldekideek, ahobatez. Azkar egin zuten grabake-
ta, asteburu bakarrean, eta horiere erronka bat izan zen haien-tzat. Pablo Blanco ilustratzailezangozarrak diseinatu du diskoa-ren azala: bost aurpegi abstraktuagertzen dira marrazkian, bosttaldekideenak. CDaren diseinua,berriz, Olrait Studiorena da.Taldekideek argi dute, dena
dela, haien musika ezagutzekomodurik onena kontzertuetarajoatea dela. Dagoeneko hasiakdira batzuk ematen: IrunberrikoSaira tabernan egin zuten estrei-naldia, maiatzaren 30ean, eta on-doren Iruñeko Karrikiri elkarte-an, Bilboko Bira kulturgunean etaMiarritzeko gaztetxean izan dira.Kontzertu bakoitza «oso ezberdi-na» izan dela kontatu dute talde-kideek, eta guztiak «bereziak etagertukoak». Modu bitxi bateanhasi eta bukatu dituzte kontzer-tuak: bertso bat kantatuz, ahotshutsez. Arangurenek konposatudu, Oskorriren Negu partean
mizpirakantuaren doinuarekin.Honakoa dio: Beterik gatoz sen-dagaiaz, gu prest gaude eta hi
non haiz? Bidea hasi da eta ibil
bedi. Ekainaren 30ean eta uztai-laren 8an dituzte hurrengo kon-tzertuak, EHZ jaialdian eta san-ferminetan. Ibilbidea hasi berritan, Ibil Bedi
taldeko kideak «harrituta» dau-de jendearen erantzunarekin.Izan ere, badakite gaur egun ezdela erraza kontzertu batean kan-tu batekin entzuleei negarra era-gitea, edo ezagunek mezuak idaz-tea esanez diskoa entzun eta mal-koak isuri dituztela. Baina haieklortu dute. Eta argi dute zergatikden: kantuetan «egia» esan du-telako.
Ibil Bedi taldea sortu dute Iruñeko, Irunberriko,Erriberriko eta Zangozako bost lagunek.‘Berandu baina garaiz’ izeneko diskoa kaleratudute. Garrantzia eman diete kantuen hitzei.
Egiak kantatuzbarrena hustu
Areta Senosiain, Eder Escalera, Amets Aranguren, Ibai Osinaga eta Javier Larrañeta, Ibil Bedi taldeko kideak. IMANOL VELASCO
4 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko ekainaren 21aGaiak
Taldekide guztiek dute musikaprestakuntza; horri esker, erraz sortu dituzte kantuak,baina exijentzia handia dute
Osinagak eta Arangureneksortu dituzte abestien hitzak:gai pertsonalei buruz mintzatudira, sentimenduak ateratzeko
Edurne Elizondo Iruñea
Besta gune. Ospatze-ko toki bilakatu zenIruñeko zezen pla-za, larunbatean, hi-riko Pamplonesa
udal musika bandako kideei es-ker. Ez ziren bakarrik izan: herri-tarren babesa izan zuten, bate-tik –ordu eskas batean saldu zi-tuzten kontzerturako sarreraguztiak–, eta, bertzetik, munduosoko laurogei bandatako 3.100musikarirena. Iruñeko erraldoiekere parte hartu nahi izan zuten,eta lehen mailako dantzari bila-katu ziren Pamplonesaren men-deurren bestan. Aurtengo ekaina berezia izaten
ari da bandako kide guztientzat.Hilaren hasieran, 6an, 7.000 ikas-leren aurrean jo zuten musika-riek, mendeurrenari lotutakoekinaldiak martxan jartzeko. Ho-geita hamabi ikastetxetako hau-rrek egin zuten bat Nafarroa Are-nan, egun horretan, bandako ki-deak entzuteko prest. Haur
horiek ikasturte osoan landu dutePamplonesaren lana eta historia,eta ekainaren 6ko kontzertuakeman zien egindako lana biribil-tzeko aukera. Pamplonesako ki-deentzat ere «berezia» izan zenemanaldia, kontzertua zuzenduzuen Jesus Garisoainek bukatubezain pronto nabarmendu zue-nez.Datorren uztailaren 6koa ere
egun berezia izanen da, seguraski, Pamplonesa bandako zu-zendariordearentzat, Garisoai-nek berak botako baitu aurtengo
sanferminak hasteko txupinazoa,Iruñeko herriko etxetik. Ia ahobatez erabaki dute iruindarrekPamplonesak abiatuko dituelaIruñeko bestak: 9.472 herritarrekeman dute botoa, eta ia guztiakeskuratu ditu musika bandak,%92,1 alegia. Osasunako presi-
dente Luis Sabalza zen bertzehautagaia.Iruñeko Udalak joan den aste-
an ezagutarazi zuen Pamplone-sak botako zuela bestetako txupi-nazoa. Joseba Asiron jardunekoalkatea zen, eta argi erran zuen:«Pamplonesa esatean, Iruñeaesaten dugu, eta sanferminak».Izan ere, suziriak eztanda egin be-zain pronto, Pamplonesako mu-sikariak arduratzen dira plazanlehendabiziko obra jotzeaz: Gain-tza biribilketa. Garisoain izatendute bandako kideek zuzendariegun horretan. Besta lehenagohasiko da, aurten, musikarien-tzat.
LiburuaMomentuan gozatzeko dira Pam-plonesaren kontzertuak, bainamendeurrena ospatzeko, bertze-lako euskarriak ere jorratu ditumusika bandak: Cien años con laPamplonesa (Ehun urte Pamplo-nesarekin) lana ondu dute LuisMaria San Martin musikologo,irakasle eta bandako kideak, Re-beca Madurga musikologo etaarte eta humanitateetako dokto-reak, eta Javier Vazquez historia-lari eta udaleko teknikariak.Bandaren historia jaso du libu-
ruak. 1919. urtean sortuzuten hainbat herrita-rrek, orduan banda mili-tarrak baino ez zeudela-ko hirian. 1941. urtean,Iruñeko Udalak hartu
zuen bere gain. Urte horretatik1987. urtera bitarte, Iruñeko Mu-sika Bandaren Patronatuak izanzuen taldearen ardura. 1987an,patronatua desegin, eta jatorrizkoeredura itzuli zen: kultur elkartebihurtu zuten; eta kultur elkarteda, oraindik ere. Ehun urtekoa.
Musikak hartu zuen, larunbatean, Iruñeko zezenak hiltzeko plaza, Pamplonesa bandaren mendeurrena ospatzeko. IDOIA ZABALETA / FOKU
Iruñeko Pamplonesa udal musika bandakerraldoien eta buruhandien konpartsakokideekin eta bertze laurogei taldetakomusikariekin ospatu du 100 urteko bidea.Uztailaren 6an, txupinazoa botako du.
Mendeurrenbesta erraldoia
5NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko ekainaren 21a
Gaiak
Pamplonesako zuzendariordeJesus Garisoian aukeratu dubandak sanferminei hasieraemateko suziria botatzeko
RHURBILDU ETA LAULur Albizu Etxetxipia
Gris
Txuri-beltzeko argaz-kiak zirela ematenzuen, edo horretaraohitu ginen. Iruñea eta
Nafarroa grisaz iraganean hitzegitera. Betiko uxatu bagenitubezala. Bagenekien ezetz, bainaakaso geure buruak pixka bat en-gainatu nahi izan genituen (gezurbat mila aldiz), errealitateak ba-tzuetan hala ere eraiki egiten di-relako. Eta oso egiazko lau urteizan dira, baina amets txiki batere izan zen. Ekilibrismorik han-dienak, kasualitateek, besteekgaizki egindakoek eta kanpokojokalekuek ekarri ziguten emai-tza sinestezina 2015ean: aldaketa.Eta akaso momentuko argazkibat zen, baina aurretik lan handia
dagoela eta horretaz kontzienteizan behar dugula ikusi dugu az-ken asteotan. Nafarroa nahi bai-no matxistagoa, eskuindarragoa,euskarafoboagoa –sartu hemennahi adina abizen— dela. Baina ezgaitezen engaina: Nafarroa alda-tu, aldatu egin da azken urteetan.Eta hori ezin da eta ezin izan dutesaihestu, eta aldatzen jarraitukodugu. Euskaldunagoa, feminista-goa, ezkertiarragoa da gure lurtxiki hau. Ahaztua dugu, akaso, nolakoa
zen Nafarroa, nolakoa zen IruñeaUPNk gobernatzen zuenean.Errealitatea, aste honetatik au-rrera, zaplaztekoak ematen hasi-ko zaigu. Prest egon beharko ge-nukeela entzun dut, esan dut az-
ken asteetan. Baina momentuberezi batean gaudela uste dut:errealitateari begiratu eta hauonartzeko garaia da; orduan ha-siko gara egoera berriari tamainahartzen eta, beti bezala, Nafarroahobea eraikitzeko lanean jarrai-tzen. Zeren ez, ez gaude prest so-breetarako, borra luzagarrietara-ko (eh, Esporrin?), kalera erdi ur-duri ateratzeko, euskaradesagerrarazia ikusteko, opera-zio espekulatiboetarako, herrita-rrak entzuten ez dituzten eraiki-netarako… beste zerbait ezagutudugu eta badakigu askoz hobeazela, arnasaldi bat izan dela eta,akatsak akats, lortutakoa handiaizan dela. Nire miresmen osoa egunero-
egunero esparru desberdinetan(ikastetxeetan, eragile sozial etasindikaletan, herri mugimen-duetan, kultur-taldeetan, lanto-kietan, udaletan…) lanean aritudirenei, eta udalgintzan aritu etaaritzen diren horiei guztiei. Be-
harbada orain hartuko diogu be-netako tamaina egin duzuen languztiari, konturatuko gara zen-baterainokoa zen batzuetan«azaleko, kosmetiko, sinboliko»deitu dugun edo iruditu zaigunhori. Bide luzeak, zailak eta dese-rosoak hartu dituzue askotan;konpromiso eta ardura handiak.Ez dakit kontziente ote garenegin duzuen guztiaz. Aspalditik gatoz eta urrunera
goaz. Ez gaude egun bakarrekopartidetara ohituta, lasterketa lu-zeetan badakigu ibiltzen eta gal-tzera ohituta gaude. Baina bada-kigu gaurko Nafarroa ez deladuela urte batzuetako Nafarroaeta bultzatzen jarraitu behar du-gula. Indarrak hartu eta, beti be-zala, aurrera segitzea besterik ezzaigu geratzen. Bagenekien zailaizanen zela, baina erronkak gus-tatzen zaizkigu. Mundu hobe bateraikitzea beti egonen da oztopozbeterik. Erortzen garenean, zutikerortzea gustatzen zaigu.
Badakigu gaurkoNafarroa ez dela
duela urtebatzuetako
Nafarroa etabultzatzen jarraitu
behar dugula
Irudia b Iruñea
PSNk Maiaren esku utzi du alkatetzaUdalak osatu zituzten larunbatean; Iruñean ez zen ezustekorik izan, eta PSNk bete zuen Madrilek agindutakoa:
Nafarroako sozialistek Maite Esporrin beren hautagaiari eman zioten botoa, eta, ondorioz, boto gehien bildu-
tako zerrendak lortu zuen aginte makila automatikoki: Navarra Sumak, alegia. Enrike Maia da hiriburuko alkate,
berriz ere. Joseba Asironek EH Bilduko eta Geroa Baiko hautetsien babesa jaso zuen. Karrikan, jendeak pro-
testa egin zuen, eta UPNren eta Esporrinen kontrako oihuak entzun ziren Udaletxe plazan. IRUÑEKO UDALA
6 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko ekainaren 21aIritzia
Gaur aurkeztuko dituzte Madrilen 2016kotalde bortxaketaren inguruko helegiteak
IRUÑEA bGaur eginen dute saioa Espainiako Auzitegi Gorenean,2016ko sanferminetako talde bortxaketaren auziko helegiteak aurkez-teko. Zigortutako bost gizonak aske uzteko eskatzeko helegitea aur-keztu du defentsak; akusazioek, berriz, eskatu dute 2016koa sexu era-sotzat jotzea. Nafarroako Justizia Auzitegiak nagusikeriaz egindakosexu abusutzat jo zuen erasoa. Zigortutako bost gizonak aske dirabehin-behinean, Espainiako Auzitegi Gorenaren epaiaren zain.
200ADONA ELKARTEAK OMENDU DITUEN ODOL EMAILEAKNafarroako Odol Emaileen Elkarteak erakunde horretako berrehun kide
omendu ditu, Iruñean. Nafarroako Gobernuko jarduneko presidente
Uxue Barkosek parte hartu du. Iaz odola 50, 100 eta 150. aldiz eman zu-
ten kideek jaso dute, zehazki, elkarteko gainerako kideen aitortza.
Bihar hasiko dituzte Hezkuntzako lan eskaintza publikorako azterketak
IRUÑEA bBihar hasi eta 28ra bitarte eginen dituzte Hezkuntzako laneskaintza publikorako azterketak, gobernuak aurreko astean iragarrizuenez. Idatzizko probak eginen dituzte lehendabizi, 22tik 25era.Bihar, 08:00etan hasiko da lehenengo azterketa, eta ondoren izanendira ahozko probak. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamen-tuak 643 plaza eskaini ditu orain eginen duten eskaintza publikorako.Lanpostu horiek lortzeko, sei mila pertsona baino gehiagok eman duteizena: 6.088 pertsonak, zehazki.
«Egin dezatela gobernuak eta parlamentuak Nafarroakounibertsitatearen alde; aitordiezaiotela gure erakundeariduen garrantzia eta balioa»
Ramon GonzaloNafarroako Unibertsitate Publikoko errektorea
MUSIKA
AMESKOASukarra eta Kontrol Mental.
bBihar, 23:30ean, Gollanon.
ATARRABIALos Compadres delRitmo eta Natural Spittaz.
bBihar, 21:30ean, Totem aretoan.
BAZTANArizkun Rock: Nafarroa1512, En Tol Sarmiento eta Tirri &
Tery.
bGaur, 23:00etan, Arizkungo plazan.
BERA Izaki Gardenak.bOstegunean, 20:30ean, Udaletxe
plazan.
BURLATA Jessika Ortiz, Duo Te-nampa eta Burlatako musika ban-
da: Juntos para siempre, Rocio
Durcal eta Juan Gabriel musikarien
omenez.
bGaur, 20:30ean, kultur etxean.
BURLATADj Karrika.bGaur, 22:00etan, Azpa Kontzejua
karrikako karpan.
BURLATAKarrikagoiti peñareneguna: Luziano, Superacid, Enemi-
gos Intimos, Ladies Braguis eta Dj
Karrika.
bBihar, 16:30ean hasita, Azpa
Kontzejua karrikako karpan.
CINTRUENIGOBarbarroja Pop
Festival: Nicolay, Sierra, Melenas,
EGR, Kokoshca, Carolina Durante
eta We Are Not Djs .
bBihar, 19:00etan hasita, Foruen
plazan.
DONEZTEBEKen Bat.bBihar, 20:00etan, plazan.
DONEZTEBEBenito Lertxundi.bBihar, 22:00etan, frontoian.
IRUÑEABorja Rodriguez piano jo-tzailea.
bBihar, 20:00etan, Pablo Sarasate
kontserbatorioan.
IRUÑEANafarroako AbesbatzenElkarteko abesbatza.
bBihar, 20:00etan, Baluarte
auditoriumean.
IRUÑEAAntonio Orozco.bBihar, 21:00etan, Baluarten.
IRUÑEAExtremoPuro.bBihar, 21:30ean, Zentral aretoan.
IRUÑEAThe Good Time Rollers.b Igandean, 18:30ean, Zentral
aretoan.
IRUÑEAMotxila 21.bOstegunean, 20:00etan, Zaldi
Zurian.
IRUÑEAPeio Ospital.bOstegunean, 20:30ean,
Erraldoien Txokoan.
LESAKABalerdi Balerdi.bGaur, 20:30ean, plazan.
BERTSO SAIOAK
BARAÑAINOnintza Enbeita, SaraiRobles, Aitor Sarriegi, Alazne Un-
txalo.
bOstegunean, 19:30ean, plazan.
ZINEMA
IRUÑEACharles Chaplinen Vaca-ciones,Día de pagaeta Peregrino.
bBihar, 20:00etan,
Kondestablearen jauregian.
ANTZERKIA
ATARRABIAButaca 78 eskolakokonpainia: Sonrisas y lágrimas.
bGaur eta bihar, 20:00etan, kultur
etxean.
IRUÑEAEspainiako Antzerki Klasikoko Konpainia: El banquete.
bGaur, 21:00etan, Gaiarre
antzokian.
DANTZA
ATARRABIA3Dance jaialdikofinalaurrekoa eta Iron Skulls
konpainiaren Sinestesia.
bAsteazkenean, 19:00etan,
Udaletxe plazan.
IRUÑEAFran Fonseca: Diálogos
en danza.
bBihar, 19:00etan, Gaiarre
antzokian.
IRUÑEAStudio Dance Ballet.b Igandean, 12:00etan, Gaiarre
antzokian.
BERTZELAKOAK
IRUÑEAUEUren udako ikastaro-ak.
bAstelehenetik asteazkenera,
Ezpeleta jauregian.
IRUÑEAHizkuntzalari Euskaldu-nen IV. Topaketa:Hitzetik hotsera.
bAsteartean, 09:15ean hasita,
Ezpeleta jauregian.
7NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko ekainaren 21a Agenda
Gure proposamenab Iruñea
Peio Ospital, Erraldoien TxokoanKantu eta Hitza zikloan ariko da Peio Ospital, ostegunean, 20:30ean hasita, Iruñeko Erraldoien Txokoan. Ezpe-
letako abeslaria berrogei urte luzez aritu da Pantxoa Karrererekin, oholtza gainean, baina bakarkako lehen dis-
koa grabatu du, eta lan hori aurkeztuko du hiriburuko Descalzos karrikako egoitzan: Arnasa, hatsa, bizia izen-
buruko diskoan parte hartu dute, bertzeak bertze, Andoni Salamerok, Itxaro Bordak, Mixel Ducauk eta Antton
Valverdek. Osteguneko kontzertuko sarrera doan da, baina gonbidapena jaso behar da, aurretik. AURORE LUCAS
tzetan; hamaika gauzatan aritzendira. Zahartzea ez da lehen zenprozesu bera, jada. Ondorioz, ar-tatu behar dugun sektorea ere al-datzen ari da, eta kontua ez da ba-karrik narriadura kognitiboa du-tenak artatzea.Erraza da 65 urte baino gehiago-
ko horiek psikologoengana jo-
tzea laguntza bila?
Gure inguruan ere estereotipoanitz dago indarrean, oraindikere, eta gazteentzat ere zaila iza-ten da guregana jotzea. Guk zaha-
rrak artatzen ditugu, batez ere,haientzako egoitzetan, eta, ondo-rioz, erraz hartzen gaituzte, arta-tzen dituzten profesionalen arte-an bertze bat garelako, finean.Zure ikuspuntutik, nolakoa da
zaharrekin egiten duzun lana?
Niretzat hagitz aberasgarria da.Gertutasun handiko pertsonakdira. Finean, egunero ikustendugu elkar, eta zuregana jotzendute hitz egiteko, edo gauzak egi-teko. Esker onekoak dira; espe-rientzia hagitz aberasgarria da.
Hilaren 15ekoa izan da zaharren
aurkako tratu txarrei aurre egi-
teko eguna. Sektore bereziki
zaurgarria da haiena?
Bai. Eta hori da agerian utzi nahidena egun horren bidez. Tratutxarrak ikusezin dira, oraindikere, neurri handi batean, bainaare gehiago zaharren artean. Tra-tu txar horiek familia artean ger-tatzen dira, batez ere. Halere, da-tuak falta zaizkigu, auzia ez baitabehar bezala ikertu, oraindik ere.Kasu anitzetan arazoa da zaha-
rrak ez duela behar bezalakoarreta jasotzen zaintzailea erretadagoelako, eta ez dakielako au-rrean dituen egoerak ongi kudea-tzen. Ohartu gara tratu txar eko-nomikoa ere gertatzen dela.Nola, zehazki?
Krisiak eragin zuen lana galdutaanitzek gurasoengana itzuli be-har izatea bizitzera, eta halakoe-tan gertatzen da, anitzetan, gura-soen dirua gastatzen dutela seme-alabek. Halako egoerak agerianuztea hagitz zaila da. Noski, gura-
soek ez dute seme-alaben aurkaegin nahi, baina gehiegikeriakgertatzen dira.Zaila da datuak lortzea?
Bai. Gu saiatu gara, galdeketa egindugu Nafarroako gizarte langile-en artean, eta haiek argi eta garbierran digute zaila dela 65 urte bai-no gehiagokoen etxeetara sartzea,beren errealitatearen berri zeha-tza jasotzeko. Gehienetan, men-dekotasun bat dagoenean baduteetxe batean gertatzen denaren be-rri, halabeharrez sartu behar du-telako, han bizi dena artatzeko.Guk uste dugu beharrezkoa delaauzi hau mahai gainean jartzea.Emakumeak egoera bereziki
zaurgarri batean daude?
Datuek diote baietz. Emakumeabikotekidearen menpe egon badaarlo ekonomikoan, adibidez,arriskuak gora egiten du. Orain-dik ikerketa lan handia bada egi-teko, halere.Zaharren egoitzetan eta zentro-
etan zein da egoera?
Hemengo ereduak antz handiadu ospitale bateko zerbitzuekin,eta gertatzen da beti ez direla za-harren interesak kontuan har-tzen.Zaharrak artatzen dituzten pro-
fesionalak trebatzeko beharra
ere bada?
Bai. Trebatu behar ditugu zain-tzaile profesionalak, bai eta profe-sional ez direnak ere.Espainiako mendekotasun le-
geak laguntzak agindu zituen,
baina ez da bete. Eragin du zain-
tzan?
Murrizketa anitz izan dira. La-guntzek behera egin dute, etazaintzaile anitzek gainezka egitendute. Zaindu behar dira zaintzai-leak ere. Iruñeko Donibane auzo-an, adibidez, ituna sinatu duguhamaika eragilek, denen arteanzaharren aldeko estrategiak gara-tzeko. Kontua da komunitatea in-plikatzea.
«Galerei aurre egiteko,etengabe egokitubehar dute zaharrek»
Tania Camino Sanchez b Psikologoa
Zaharren aurkako tratu txarren auzia agerian uzteko eguna izan zenekainaren 15a; zahartze prozesuak artatzeko talde berezia du NafarroakoPsikologoen Elkargoak, eta hango kide da Tania Camino Sanchez.
IÑIGO URIZ / FOKU
«Trebatu behar dituguzaharren zaintzaileprofesionalak, bai eta profesional ez direnak ere»
NAFARROAKO HITZAOSTIRALA, 2019ko ekainaren 21a
Zuzendaria: Edurne Elizondo. Argitaratzailea: Nafarroako Berriak elkartea.
Mundiñu 9, Arbizu 31839 Nafarroa. Lege gordailua: SS-1517-2010
www.nafarroa.hitza.eus [email protected]
Edurne Elizondo Iruñea
Oraingo zahartze prozesuak ezdira lehengoak. 65 urteko pertso-na batek erretiroa hartzeak ez duerran nahi aktibo izateari uztendioenik. Hori nabarmendu du Ta-nia Camino Sanchez psikologoak(Gasteiz, 1981). Zaharrek beharbereziak dituztela erantsi du, etaerantzuna eman behar zaiela. Ho-rretarako dute talde berezia Nafa-rroako Psikologoen Elkargoan.Zahartze prozesuak artatzeko
taldea baduzue elkargoan. Be-
har bereziak daudelako?
Taldea duela hainbat urte sortuzen, psikologoak hasi ginelakobat egiten zaharrak artatzen di-tuzten zentroetako gainerakolangileekin. Zahar etxeetan etaeguneko zentroetan lanean hasiginenean, ohartu ginen bazirelaerantzunik ez zuten beharrak.Horregatik erabaki zen taldeaosatzea; behar horiei erantzutenhasteko, eta, aldi berean, zaharre-kin lan egiten dugun psikologoenarteko elkarlana eta gogoeta bul-tzatzeko.Zeintzuk dira zaharrek dituzten
behar berezi horiek?
Zaharrentzako egoitzetan etaeguneko zentroetan aritzen gare-nok artatzen ditugu, batez ere,narriadura kognitiboa dutenak.Kasu horietan, gure lana da kalte-aren ebaluazioa egitea, zer gaita-sun landu behar den zehazteko,eta, horrekin batera, pertsona ho-rrekin lan egiten duten gainerakoprofesionalekin aritzen gara, za-harrok nola artatu lantzeko.Kasu zehatz horietan, etxetik
kanpo egoteak ere eraginen die,
ezta?
Bai. Elementu anitzek eragitendiete, eta hori kontuan hartu be-har da. Horregatik sortu genuentaldea. Zaharrek galera anitzi eginbehar diete aurre: gaitasunak gal-tzen dituzte, etxetik atera beharizaten dute anitzek, lagunak hil-tzen joaten dira... Erretiroak erebadu eragina. Fase berri bateraegokitzeko beharra dute. 65 urtebaino gehiago badituzu, gizarte-ak zahartzat hartzen zaitu, etainork azaldu ez dizkizun aldake-tak gertatzen hasten dira zure in-guruan. Galera horien aurreanegokitzen joan behar dute, eten-gabe. Eta hori egiteko laguntzada, anitzetan, eskatzen dutena.Egungo gizarte ereduan, lanik
egiten ez duenak ez du balio?
Lanarekin lotuta dago identita-tea, neurri handi batean. Estereo-tipo anitz dago indarrean, orain-dik ere, eta zahartzaroa lotzen daahultasunarekin. Kontua da gauregun 65 urte dituzten pertsonakhagitz aktiboak direla, kasu ani-