Ostirala 2019ko otsailaren 1a X. urtea 384. zenbakia www ... · «Ez dugu konprenitzen nola gauza...
Transcript of Ostirala 2019ko otsailaren 1a X. urtea 384. zenbakia www ... · «Ez dugu konprenitzen nola gauza...
IPAR EUSKALHERRIKOHITZA
LAIDA ETXEMENDI
SNCFk Kanbo eta Garazi arteko trena kentzeko lukeen gibel asmoak lotsatzen ditu burdinbidekolangile sindikatuak b Lerroaren ardura duen Eskualdeko kontseilari Mathieu Bergek dio ezetz b 2-3
Desertu mentura ote
Garaziko trenarentzat?
Amikuzeko osasun etxea
Euskal Elkargoaren eskuetara«anonimo» baten eskutik jin xedea
3Aldudeko Posta Ibarreko hiru auzapezek ez dituzte arras
iritzi berak La Postek bulegoa hesteaz
2Ostirala
2019ko otsailaren 1aX. urtea384. zenbakia
Joanes Etxebarria Maule
Herriko posta bulegoa zerratuko
dutela jakinarazi zioten La Poste
taldeko arduradunek Aldudeko
auzapezari. Bertrand Harispe:
«Lehen iritzia da domaia dela,
zerbitzu publiko bat desagertzen
baita; baina, halere, La Poste ez da
deus gabe jin, proposamen arras
konkretuak baititu herriko etxe-
ak kasik posta bulego bateko zer-
bitzu guztiak mantentzen lagun-
tzeko».
Gaur egun astean hamar eta
hamabi oren arteko zerbitzua es-
kaintzen du posta bulegoak, eta
otsailean hetsi beharko lituzke
ateak, hango langilea Baigorriko
bulegoan lanean hasiko delarik.
La Posteko zuzendaritzak bi pro-
posamen egin dizkio Aldudeko
herriari: herriko agentzia bat ire-
kitzea, Harisperi hitzeman diote-
naz La Postek herriari «kalte-or-
dainak» emanez, edo komertzio
bat bitartekari lanetan hastea.
«Bien arteko aterabide hobere-
na» xerkatzen ari dira, auzapeza-
ren erranetan; harentzat, argi da
orain artekoa baino hobea izanen
dela, dena den: «Pasatuko gina-
teke astean hamar edo hamabi
orenez irekia den posta bulego
batetik aste osoan 35 edo 40 ore-
nez irekia litzatekeen agentzia
batera; edo 50 orenez irekia litza-
tekeena, komertzio bat balitz. Ka-
sik zerbitzu bera atxikiz».
Zerbitzu publikoen beharraBulegoa Alduden da, baina iba-
rreko beste herritarrentzat ere es-
kaintzen du zerbitzua, nahiz ban-
karrak Baigorriko bulegora
gehiago bildu. Horregatik, beste
bi herrietako auzapezek ere beren
iritzia eman dute, doi bat desber-
dina. «Gauza sinbolikoa da lehe-
nik», Mixel Ernaga Urepeleko
auzapezaren ustez: «Uste dut sei-
nale txarra ematen diogula he-
rriari. Zerbitzu publiko baten to-
kia bada Alduden, ene ustez atxi-
kitzen ahal litzateke oraino».
Aldudeko ibarra biziarazteko
azken urteetan herritarrek eta
hautetsiek eskuz esku egin lana
gogoan du Bankako auzapezak,
Mixel Ozafrainek: «Seinale txar
bat balitz bezala hartzen dut. He-
men ikusiz bai gizartea, elkarteak,
herria, enpresak zenbat borroka-
tzen diren atxikitzeko bizia, beste
aldera doan seinale bat balitz be-
zala erakusten du hor La Postek.
Hori dut damu atzematen».
Ozafrainek dioenez, Aldudeko
herriko etxera biltzea izan zen le-
hen urratsa, hango erabakiaren
berri hartzeko: «Bildu gara hiru
auzapezak, eta galdegin dugu zein
zen Aldudeko kontseiluaren ja-
rrera, erranez postarekin borro-
kan hasten baziren guk sostenga-
tuko genituela nahiz eta guk Bai-
gorriko postarekin dugun lotura
handiagoa». Hastapenean be-
reizketa zentro txiki bat ere bazen
Alduden, eta pietunak. Baigorrin
dira orain zerbitzu horiek.
Duela lau urte, La Postek me-
hatxu egin zuen Baigorrin diren
postariak Donibane Garazira era-
matea, baina herritar eta haute-
tsien mobilizazioa medio, ez zuen
xedea gauzatu. «Beti estrategia
berean dira», dio Ozafrainek:
«Ez dira aldatzen, ez da dudarik
horretan. Egia orain duda ematen
duela Postarekin edozein gauza
egitea, betiko estrategian baiti-
ra». Iritzi berekoa da Mixel Erna-
ga ere: «Guretzat traba handia da.
Alderantziz indar egiten dute, eta
ez da gauza ona lurralde batenda-
ko hola jokatzea. Jakinez Postari
ez zaiola anitz kostatzen ahal bu-
lego bat irekia atxikitzea».
Aterabide bilaOtsailean posta bulegoa hetsiko
delarik zerbitzuen parte batek se-
gida ukanen du, dena den, he-
rrian berean. Zerbitzu publikoa
galtzeaz damu izanik ere, hautua
«ez da sinple», Ozafrainen erra-
netan: «Alde batetik ematen da
aukera komertzio bati azkartzea,
eta, horri esker, zabaltzeko teno-
reak gehiago dira, zeren orain ar-
tean hamabi orenez baitzen ire-
kia. Halere, publikoari egina zen
zerbitzu bat ez da bera izanen»,
azaldu du.
Mixel Ernagaren ustez, posta
bulegoaren segida hartuko duen
zerbitzuak, izan gisa batekoa ala
bestekoa, ez du ber funtzioa bete-
ko herritarrentzat: «Beteko di-
tuzten funtzioak ez dira arras bu-
lego normal batenak; urepeldar
batek nahi badu 400 euro atera
bere kontutik, orain arte Alduden
egiten zuen, baina agentziak edo
bitartekariak errefusatuko dio,
eta beharko ditu bederen 45 mi-
nutu bidean pasatu Baigorrira jo-
ateko».
Urepeleko auzapezak, arrazoi
horiengatik «ederki preziatzen»
du aste hastapenean Jean-Rene
Etxegaraik eta Max Brissonek
sare sozialen bidez egin salaketa
posta bulegoa hetsiko dela jakin
ondotik. Bankako auzapezak, be-
rriz, beste ikusmolde bat du:
«Bai, salatzen ahal dute hautetsi
handi horiek, baina ez dakit ha-
rremanetan sartu direnez Urepe-
leko auzapezarekin jakiteko zein
zen bere posizioa».
Aldudeko auzapezak, alta,
ulertzen du zerk eraman duen La
Poste bere herriko bulegoa heste-
ra: «Ez da beste nonbaitera begi-
ratu behar ere: gutun gehienak
informatikaz egiten dira, pakete-
ak garraiolari pribatuek ere bide-
ratzen dituzte... Ulertu behar da
gauzen logika ere, begi bistakoa
da». La Posterekin segida aipa-
tzeaz gain, postaren eraikina
erosteaz ere mintzo dira orain.
Aldudeko posta bulegoa hetsi, etaalternatiba plantan ezarriko duteIbarreko hiru auzapezek ikusmolde desberdinak dituzte b Zerbitzu publikoa galtzeaz damudira Urepelekoa eta Bankakoa; Aldudekoak dio zerbitzua ziurtatua izanen dela beste gisaz
2015ean protestak egin zituzten herritar eta hautetsiek, La Postek Baigorriko postariak Donibane Garazira igorri nahi baitzituen. BOB EDME
Beste aldera doanseinale bat balitz bezalaerakusten du hor LaPostek. Hori dut damuatzematen»Mixel OzafrainBankako auzapeza
«Ez da beste nonbaiterabegiratu behar ere (...);ulertu behar da gauzenlogika, begi bistakoada»Bertrand HarispeAldudeko auzapeza
«Uste dut seinale txarraematen diogula herriari.Zerbitzu publiko batentokia bada, atxikitzenahal litzateke oraino»Mixel ErnagaUrepeleko auzapeza
‘‘
2 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko otsailaren 1aGaiak
Joanes Etxebarria Donapaleu
Afera ez da berria, baina Amiku-
zeko hautetsi batzuek oraino
azalpenak nahi lituzkete. Urte be-
rriko agiantzetan, berriz, Jean-
Jacques Loustaudaudine Dona-
paleuko auzapezak ez du afera ar-
gitu nahi izan Amikuzeko
Irratiari eskaini elkarrizketan:
«Ez dakit zergatik afera horrek
harrabotsa egin duen. Ez zen ja-
bego hori joatera utzi behar; ospi-
talearen ondoan da, eta han egin
behar da osasun zentroa. Harra-
botsa izan da batzuek egin nahi
izan dutelako, baina hori ez da in-
portantea: emaitzak balio du»,
erran zuen. Afera trenkatua dela
ondorioztatu du azken hitzean,
eta dosierra Euskal Elkargoaren
esku dela gehitu.
Alta, 2018ko urtarril hondarre-
an, urteetako gogoeta baten on-
dorioz, Donapaleu erdiguneko
lur eremu bat hautatu zuen Ami-
kuzeko Poloak, eskola publikoa-
ren parean. Prezio onean nego-
ziatua izan zena, gainera, Sauveur
Bacho afera hurbiletik segitu
duen Arberatzeko auzapezaren
erranetan: «Metro karratua 15
eurotan zen; opari bat zen. Segu-
rrenik saltzen zuenak trukean
beste gauza batzuk espero zituen,
hala nola beste lur batzuk erai-
kuntzarako egokitzea menturaz.
Saltzaileak beste proiektuak ere
baititu etxeak egiteko».
Joan den maiatzaren 31ko Do-
napaleuko kontseiluan, aldiz,
Loustaudaudinek bat-bateko al-
daketa iragarri zuen: lur horietan
izan beharrean, osasun etxea Ai-
ziritzeko lurretan eginen zela, os-
pitale parean den Villa Florence
jabego pribatuaren lurretan. Han
den eraikin handia bota, eta hor
eraikiko dute azkenean. Alta, ur-
teetako gogoetaren ondorioz, ka-
binete batek aztertu zituen pro-
posamen desberdinetan Villa Flo-
rencen aukera baztertua izan zen,
eta Donapaleuko lur peza hobe-
tsia.
Harritzeko bazka gehiago eka-
rri zuen ondoko bilkuretara Do-
napaleuko merak, eremu pribatu
horren prezioa, gerora 450.000
eurotan finkatua izan zena,
«emaitza anonimo batek» finan-
tzatuko zuela erranez, eta, beraz,
«Donapaleuko herriari» ez zi-
tzaiola deus kostatuko. Juliette
Bergouignanek oroitarazi zuen,
Enbata aldizkarian idatzi artiku-
lu batean, gisa bereko bigarren
emaitza anonimoa zela Donapa-
leun, gauza bera gertatu baitzen
Frantxiskanoen etxea erosteko.
Osasun etxean plantatzekoak
diren profesionalek gune aldake-
tari baiezkoa eman zioten gero,
bozka bidez —hala egin zuten le-
henik pentsatua izan zen xedea-
rentzat ere—. Funtsean, hautetsie-
tan ere ez da leku berria kritika-
tzen, ospitale ondoan izanik de-
nek alde baikorra ikusten baitio-
te. Ez, haatik, egiteko manerari.
Ez hain «anonimoa»Argi da emaitza hain anonimoa
ez dela, «nehork izendatu nahi ez
duena baina denek ezagutzen
dutena» baita, Sauveur Bacho-
ren erranen arabera. Donapaleu-
ko auzapeza bera alegia, enpresa
saldu arte CBA Materiaux-ko
nagusi izan zena. «Hark ez du
sekula erraten bera dela; ez dugu
ere froga zuzenik, hartako ez
dugu idazten bera dela», zehaztu
du.
Enbata eta Mediabaskkazete-
tan idatzi izan dute, afera aipatze-
an, proiektuarentzat pentsatu le-
hen lur eremuko jabearen —Fran-
cois Barbaste— eta Jean Jacques
Loustaudaudinen arteko tirabi-
rak trenkatzeko manera bat izan
litzatekeela egin molde hori. Bar-
bastek auzitegira eraman zuen
Donapaleuko PLU edo hirigintza
plana, bere lur batzuk ez zirelako
eraikigarriak plan horren arabe-
ra. Auzitegiak 2015ean arrazoia
eman zion lurren jabeari.
Aipatu kazeten arabera, bi gi-
zonen arteko tentsioak eraman
luke Loustaudaudine bere sake-
latik Villa Florence erostera, xe-
dea ez zedin Barbasten lurretan
egin. Donapaleuko Kontseiluan
eraikina erostea adosturik, Eus-
kal Elkargoak du orain xedea es-
kuetan.
«Ez dugu konprenitzen nola
gauza horiek kanbiatu diren
ukaldi batez, eta sustut nola Eus-
kal Elkargoak segitzen duen afera
hori», salatu du orain Sauveur
Bachok. Aitzineko urteetan egi-
narazi ikerketak ez baitu gehiago
balio xedea Aiziritzen egiteko,
eta, ondorioz, elkargoak estudio
berri bat eginarazi du. «Gauzak
kudeatzeko manera» da bereziki
Arberatzeko auzapezak kritika-
tzen duena, «demokrazia mai-
lan» gauzak «hain sekretuki»
egitea ez zaiolakoan normala iru-
ditzen.
Herritik Euskal ElkargoraJean-Louis Prebende Gabadiko
auzapeza ere kritikoa da aferare-
kiko, nahiz Amikuzeko Poloan
horren berri ukan zuelarik «pix-
ka bat erri eginarazi» zuen pen-
tsatzeak «nola posible zen halako
gauza bat». Halere, Bachok beza-
la, pentsatzen du «proiektu ede-
rra izaten ahal dela leku horre-
tan». Ospitaletik hurbil izanik,
eraikiko den osasun etxea berta-
ko medikuentzat ere baliagarri
izanen dela oroitarazi du. Baina
egiteko manera «nekez» onar-
tzen duela azpimarratu du, herri
txikietan proiektuak muntatzeko
dituzten «zailtasunak» aipatuz.
Badira hilabeteak osasun etxe-
aren xedea lekuz aldatu zenetik,
eta oraindik Euskal Elkargoko
bilkuretan ez da eztabaidarik
izan, Bachok dioenaz: «Ni naizen
lekuetan bederen; ez naiz batzor-
de iraunkorrean. Hor ez dakit zer
errana izan den geroztik. Ez da se-
kula gaia aitzina jin oraino, eta
pentsatzen dut jinen delarik be-
rantegi izanen dela zeren eta gau-
zak eginak izanen dira». Amiku-
zeko Poloan berean ere «gutxi»
izan dira salaketak egin dituzten
hautetsiak.
Euskal Elkargoaren hastapene-
tan entzun ziren kritikak oroita-
raziz aipatu du afera Prebendek:
«Batzuek erraten zuten nekez
dela demokrazia elkargo handi
batean; nik erranen nuke jadanik
neke dela gure poloan. Denboran
ere izan dira halako beste bitxike-
ria batzuk», dioenaz. Aitzineko
aldietako «bitxikerietan» bezala,
Bachok duda du Euskal Elkargo-
an «norbaitek zerbait erranen
duenez».
Donapaleuko lurren jabeak,
azken gorabeheren ondorioz, gi-
bel egin luke salmentan, prezioa
xede horretarako apaldu bai-
tzuen. Dirudienez, etxebizitza
xede bat baluke geroztik. Aiziri-
tzeko Villa Florence osasun etxe
bilakatzeko, berriz, gastu gehiga-
rriak izanen direla uste dute Ar-
beratze eta Gabadiko auzapezek,
eraikin zaharra bota beharko bai-
ta berri bat eraikitzeko. Luze joko
du, dena den, estudioa bera egite-
koa baita lehenik.
Osasun etxea Amikuzen,emaitza «anonimo»batekin pagatu lurretanAmikuzeko Herri Elkargo zenak lurrak erosiko zituen Donapaleunosasun etxea eraikitzeko b Donapaleuko auzapezak iragarri zuenAiziritzen eginen zela azkenean, «emaitza anonimo bat» aipatuz
Urteetako gogoetaren ondorioz Donapaleuko lurretan egin behar bazen ere, Villa Florencen eraikiko da osasun etxea. J.E.
3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko otsailaren 1a Gaiak
4 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko otsailaren 1aAstekoa
Iñaki Etxeleku Baiona
CGT, LAB eta Sud Rail trenbi-deetako langilesindikatuetakoordezkariekdeitoratu dute
Baiona eta Garazi arteko burdin-bideko SNCF, Akitania Berria etaEuskal Elkargoko Mugikortasu-nen Sindikatuak abenduan ados-tu duten proiektua. Kontrapro-posamena egin dute, bidenabar.Sindikatuek dolu dute haute-
tsiek indar guzia eman baituteBaiona eta Kanbo arteko loturenhobetzeari, Garazirekiko loturapare bat kenduz. Bataren eta bes-tearen proposamenen artekodesberdintasuna hiru trenena daguti gorabehera. Hautetsiekonartu SNCF Mobilitesen propo-samenak, Donibane GarazitikBaionara doan 09:00etako trenakendu du, baita Baionatik arra-tsalde hastapenean itzultzendena ere. Eguerdi parte horretanKanborako joan-jin baten gehi-tzeko. Langileek ez diote kanorehandirik ikusten, etxetik lanera-ko bidaien beharra goiz eta arra-tsetakoa delakoan. Salatzen dute,haatik, Garazirako bi trenen ken-tzeak ondorio zuzena duela ga-raztarrentzat eta hara doazen bi-daiarientzat, AHTrekilako bi lo-tura jauzarazten baititu. Mathieu Berge Akitania Berriko
kontseilaria da txostena eskual-dearentzat segitzen duena. Langi-leen oharra entzun du, baina du-dan ezartzen du 09:00etako Do-nibane Garazi-Baiona tren horrenbaitezpadakotasuna: «Etorkizu-nean, goizeko bigarren AHT ho-rrekin lotura egitea, zergatik ez.Baina sindikalistek eman dituzteerabiltzaile kopuruak tren ho-rrentzat? Zeren eskaintza bat
eraikitzen delarik, egiten da ma-sarentzat. Eskaintza batekin 300jende ezartzen badituzu treneangoizero eta hautua egin behar ba-da bi pertsona trenean sartuko di-tuen beste lotura batekin, fite iku-sia da». Nahiz arazoa ez den ho-rretan, goizeko tenoreetan bi pro-posamenak (SNCFrena eta langi-leena) berak baitira Kanbotik. Langile sindikatuek eskatzen
dute Donibane Garazitik09:00etan doan trena manten-tzea, 10:11ko AHTarekin lotura ezgaltzeko. Halaber, 13:03ko trena-rentzat eta Garazirat itzultzeko14:30ekoarekin, jakinez PariskoAHTa 13:50ean heltzen dela Baio-narat. LABeko Thomas Giacomi-nik gezurtatu du Bergek aipatubidaiari kopurua Garaziko trena-rentzat: «Nola sartzen ote dirabeilariak? Alemaniatik, Kanada-
tik heldu dira, eta denak Bordeleeta Parisera doaz gero Baionatik.Haiei esker bizi da trenbide hori.Apiril eta urri artean erabiltzaile-ak badira. Gure proposamena ezdu ikusia ere Bergek, eta horierraten du». Beilariez bestaldeerabiltzaile gehiago badela azpi-marratu du, gainera: «Garazinbada jendea trena hartzen duena
ez baitu autorik, mediku ordu batdutelako Baionan, adibidez. Adi-neko jendeak dira. Edo ateraldiaegin nahi dutelako. Eta ez dutegoizeko seietan hartuko trena.09:00etan, bai. Hori da zerbitzupublikoaren izpiritua». Spinetta txostenetik erditu
SNCFren erreformaren azpi-asmoak piztu dio lotsa LABekokideari: «Haien xedea da Doni-bane Garazitik agenteen kentzeaKanborat eramateko. Leihatilatenoreak 72 orenetarik 36etaratmendratu dizkigute orain. Hon-darrean, ez da gehiago zerbitzupublikorik izanen Garazin holasegituz». Urrunago doa, burdin-bide horren pribatizazioa iraga-rriz: «Ene ustez, Baiona etaKanbo arteko gaur egungodepartamendu autobusa kendu-ko dute Garazi eta Kanbo artean
jartzeko. Trenak emen-datuko dituzte Kanboeta Baiona artean, metrobaten gisan, eta priba-tuari salduko. Euskotrengisako bat».Mathieu Bergek ez
diro onar arrangura hori:«Eskualdeak 60 milioieuro jarri ditu DonibaneGarazirako trenbidearenberritzeko. Zintzoki, usteduzu 60 milioi jarrikogenituela trenbidehorren galtzera uzteko?Menturaz, nazio mailan,trenbide ttipiak hetsi
nahi dituzte, baina eskualde mai-lan ez da sekula hala izan, kontra-koa». Alabaina, 2019ko adostuduten proposamen berriarekin,trenbidea indartuko dela uste duBergek, bai Kanborentzat, baiDonibane Garazirentzat: «Gukmanatu diogu SNCF Mobiliteseri,eta hark, ezaugarri teknikoenarabera egin digu proposamen
hori. Orain artekoari begiraturik,proposamena, halere, guziz inte-resgarria da. Baiona eta Kanboartean, etxea-lana eskaintzamaiztasun handiagoarekin etaeraginkorra egin daiteke. Lanhaste eta lan uzteentzat tenoreeraginkorrak lortu ditugu Baionaeta Donibane Garazirentzat».Aitortu du, halere, gehiago eska-tua ziotela tren konpainiari:«Egia errateko, tren bat gehiagoeskatu genion SNCFri bost joan-jin egiteko lauren ordez, bainaerran digute ezin zela. Zailtasunteknikoak aipatzen dituzte... ezda aise». Zailtasun teknikoena ezdu onartzen Giacominik: «Gezu-rra da. Badu urteak egiten ditu-gula bost joan-jinak uztailean etaagorrilean».
Elkarlan eskasaEskualde kontseilari baionesakdio sindikatuek kritika ezkorrabaizik ez dutela egiten, aitortugabe erdietsi den aitzinamendua:«Damugarri zait ez dezaten errantren kopurua bikoiztuko dugulatrenbide horretan, nolabait RERsistema bat ezarriz Errobi ibarre-
an. Erabilpen gastua bikoiztukodugu milioi batetik bi milioieurotara. Ez dut arazorik horre-kin, baina domaia da beti errateaeskaintza ez dela nahikoa, ezditugula jendeak aski entzun. Bai,baina bikoizten dugu trena, kaiahanditzen Kanbon, eta fite joanbehar genuen». Giacominikzuzenki erantzun dio oharrari:«Gezurra da erratea ez dugulaonartzen aitzinamendua. Errandugu prentsaurrekoan ados gine-la etxea-lana bidaiarentzat goize-ko eta arratsalderako egina deneskaintzarekin».Trenbide langileek ez dute
ulertzen, bestalde, zergatik ezdiren Errobi ibarreko balizko era-biltzaileak galdekatu, beharrarenneurtzeko. Bergek erantzun duez dutela astirik izan, proposa-mena laster behar zutelako atera.Giacominik gutiago aski zuenihardesteko: «Erraten du zalu-zalu aritu behar zutela, ez zutelainkesta baterako astirik. 2016kourrian izan nintzen Jean ReneEtxegarairen ikustera, jakinikElkargoak txostena bere gainhartuko zuela. Hiru urtez ez
Trenbideetako hiru langile sindikatuk (CGT, LAB, Sud Rail)kritikatu dute SNCF-Eskualdea-Elkargoa hirukoteak2019rako adostu eskaintza Baiona eta Donibane Garaziartean. Garazirako lotura ez dadin galtzaile atera,kontraproposamena egin dute. Eskualde kontseilua, baina,ez da ados eskaintza berriari eginak zaizkion oharrekin.
Zerbitzua nola ikusten den
Damien Rudant eta Julien Delion,
CGT sindikatukoak, eta Thomas
Giacomini, LABekoa. BOB EDME
Ene ustez,trenak emendatukodituzte Kanbo eta Baionaartean, metro baten gisan, eta pribatuari salduko»Thomas GiacominiTrenbide langilea Donibane Garazin (LAB)
«Hautua egin behar bada bi pertsona trenean sartukodituen beste lotura batekin,fite ikusia da»Mathieu BergeAkitania-Berriko eskualde kontseilaria
‘‘
5IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko otsailaren 1a Astekoa
dutela astirik izan jendeari galde-giteko nondik abiatzen direnetxetik, zer tenoretan, eta lananoiz uzten?». Eskualde kontsei-lariari iduri zaio iritzi bilketa egindutela, alta: «Trenbide horrekgeltokiak dituen herri guzietakoauzapezen ikustera joan gara.SNCFri egin diogun galdea eraikidugu auzapezek aipatu beharre-tarik». Ez da ados entzuten due-larik sindikatuekin ez dela min-tzatu. CGTrekin harremanjarraituak dituela dio: «Ez daarras egia ez dela hitz trukerikizan. Menturaz, ez da aski kuali-tatiboa izan, baina handixkoa daerratea ez dela izan. Urte guzizantolatzen ditugu trenbidebatzordeak, eta herritarrak gomitdira. Azkena, Biarritzen zenurrian». LABekoak dio langileak ez dire-
la entzunak izan, egin dituztenentseguetan. Beren kontrapropo-samena helarazi diete erakunde-ei, baina oraino arraposturik gabedirela salatu du: «Hautetsi bakarbatek ez gaitu deitu; gero, elka-rren artean bilduko dira, eta erra-nen dute marmarika ari garelabeti». Atea ez du hetsi Bergek:«Eskaintza horrekin abiatu gara,baina urte guziz aldatzen diratrenbide eskaintzak. Beraz, ezbada aski eta hobetu behar bada,sartuko ditugu elementu be-rriak». Hitza urrunago eramandu, bukatzeko: «Gero, sindika-tuekiko eztabaida gune bat sordezagun trenbide horri buruz,zergatik ez! Haien eskaerak jadahartu ditut, eta pentsatzen dut gi-daritza batzordea eginen dugunondoko aldian galdea eginen du-dala zergatik [trenbide langileen]eskaintza ezin den atxiki». Ezdaki, haatik, noiz izanen den zu-zen ondoko gidaritza batzordehori. «Orain arte sei astetarik bil-du gara».
Elkargoari bereakClaude Olive, eskaintzaren lane-tan parte hartu duen Euskal El-kargoko Mugikortasunen Sindi-
katuko lehendakariak ez dieerantzun Hitza-k egin galderei,trenbideetako langileen oharrenondotik. Elkargoko komunikaziozerbitzuaren erantzun motz batheldu zaie, idatziz, komunikabi-deetako erredakzioei, erratekoSindikatua eta Elkargoa proiek-tuko «partaideak» direla, bainaez dutela nehondik ere «erabaki-tzeko gaitasunik», nahiz «pro-posamen egile» gisa segitzekoprest diren. Haserre da jarrera horrekin
Giacomini: «Amore ematendute, uzkurtzen direlako. Akita-nian berean badituzu guneakehun aldiz tren gehiago dituzte-nak, alta Baionako hirigunea es-kualdeko bigarrena delarik han-ditasunez». Ez du sinesten tokikohautetsiek ez dutela presio egitenahal. Beste eskualde bateko adibi-dea dauka honen erakusgarri:«Alsazian 40 kilometroko trenbi-de bat berpiztu dute —gureak 52ditu—, Estrasburgoraino doana.Erabiltzaileen, tren langileen etahautetsien artean eraman dutelana, eta gaur egun sekulako arra-kasta du. Hemen, hautetsiak ba-karrik ari dira Bordele eta SNCF-rekin». Fede txarra dutela dio sindika-
tu kideak, eta «utzikeria» ez diobarkatzen Mugikortasunen Sin-dikatuko buruari: «Mugikorta-sunen buru ezarri dute EuskalElkargoaren sortzearen kontrazena. Hor onartzen badu eginaden proposamena, suntsitzaileada Elkargoarentzat, lurralde batosoa ahantzia baita». Baxenaba-rre, hots. «Elkargoak ez du era-bakitzeko botererik, ados, bainaaski dute fermuki erratea SNCFketa Eskualdeak tranpa egitendutela». Gehiago dena, Elkargo-ak iragan martxoan AUDAP egi-turari eginarazi tren joan-jinenproposamena, sindikatuen arrasidurikoa zen. «Elkargoarenlehen proiektu hori 2018ko mar-txokoa zen. [SNCFren] Trenbideerreforma baino lehenagokoa,hain zuzen».
ITURRIA: CGT, LAB ETA SUD RAIL SINDIKATUAK
GARAZI-BAIONA TRENBIDERAKO PROIEKTUAK
Paris-Baiona
SNCF-Elkargoa-Eskualdearen proiektua Sindikatuen proposamena
Baiona Kanbo D. Garazi
Baiona-ParisBaionaKanboD. Garazi
11:4711:47
13:4713:47
16:4716:47
19:4719:47
08:1108:11
10:1110:11
14:1114:11
16:1116:11
07:5307:53
13:1613:16
13:3313:33
18:0018:00
19:2119:21
21:5521:55
06:4706:47
07:5007:50
10:1010:10
12:1012:10
13:0213:02
17:0017:00
18:2118:21
20:55*20:55*
08:1408:14
10:3410:34
07:3907:39
11:1011:10
13:0213:02
15:3615:36
17:5317:53
06:3906:39
08:2108:21
10:4610:46
12:0212:02
13:4813:48
15:1215:12
16:4716:47
19:1119:1119:1119:1118:1118:11
08:4508:45
14:1214:12
Paris-Baiona Baiona Kanbo D. Garazi
Baiona-ParisBaionaKanboD. Garazi
11:4711:47
13:4713:47
16:4716:47
19:4719:47
08:1108:11
10:1110:11
14:1114:11
19:1119:11
07:5307:53
12:5712:57
15:3015:30
18:0018:00
19:2119:21
21:5521:55
06:4706:47
07:5007:50
10:1010:10
11:5711:57
14:3014:30
15:3015:30
17:0017:00
18:2118:21
20:55*20:55*
08:1408:14
10:3410:34
15:5415:54
07:3907:39
11:1011:10
14:0314:03
17:5317:53
19:1119:11
06:3906:39
08:2108:21
09:0009:00
10:4610:46
13:0313:03
16:0616:06
16:4716:47
18:1118:11
08:4508:45
10:0010:00
16:3016:30
*Ostiraletan bakarrik *Ostiraletan bakarrik
E
EZ Z
E MAHAZUR
ERRURNDIK A
gardoa.eus
OTU!R
ZAITEZ
TEAN KLIK BAAT AIA A
TU BAATESERRERRA
[email protected] 943 336 811 .sagwww
Macronen «fartsa» handia
Macronen gober-nuak urtarrilaren15ean abiatu zuenEztabaida handia.
Frantziako herritarren iritziakjaso nahi omen ditu. Alta, iritzihoriek aspaldi honetan karrikanozen bezain garbiki agertuakdira. Belarriak eta begiak zabal-tzearekin aski dute herritarrendeiadarraz jabetzeko. Justizia so-ziala eta justizia fiskala aldarrika-tzen dituzte herritarrek. Inguru-mena eta jendetasuna suntsitzendituen sistemaren lerratzea dei-toratzen dute. Zoin da, beraz, helburua ? Go-
bernuak haserre sozialaren urabere errotara bideratu nahi du.Izan ere, gaur-gaurkoz, Frantzia-ko Gobernuak ez du herritarren
aldarrikapenei baikorki erantzu-teko xederik. Batetik, Konstitu-zioan txertatu duten zorpetzemugak (urrezko arauak) bai-mentzen ez diolako; eta bestetik,botere guneetan dauden ardura-dunak kapital globalizatuareneta finantza munduaren eskupe-koak direlako. Macronen hautabidea azken
hamarkadetan izandako gibel-koiena eta bortitzena da. Fran-tziako eredu sozialaren azkenarrastoak metodikoki desegitenari da. Eta haren jarrera erdei-nuzkoa izaten ari da, bortitza be-zain harroa. Klase mespretxua-ren adierazgarri. Agintera heldu denetik, sindi-
katu eta gainerateko herri kolek-tiboak oro mespretxatu ditu.
Haren gobernatzeko eredua ber-tikalitatean oinarritzen da, etamonarkiatik gehiago du ustezkoerrepublika demokratikotik bai-no. Emmanuel Macronen autori-tarismoak demokraziaren anore-xia irudikatzen du. Macronen agintaldiaren beste
ezaugarri bat polizia bortizkeria-ren erabilera sistematikoa izatenari da. Jaka horienaurkako bor-tizkeria asumitua ez da gertakariisolatu bat. Notre Dame des Lan-des-eko ZAD gunean antolatuzuen indar erakustaldi polizialeta militarra, Bures-en eraikitzenari diren zikindegi nuklearrarenaurka protestan ari diren kolekti-boekiko jazarraldia, edo Italiakomugan migranteak ehizatzekopolizien bortizkeria, lerratze se-
kuritarioaren adibide argigarriakdira.Normandian eta Lot eskualde-
an hango hautetsiekin bildu berrida Macron, poliziaz setiaturikobilkura geletan. Eztabaida han-diaren abiatzea irudikatu nahiizan du. Haatik, hautetsienarrangurak entzutera bainoago,bere hautuak justifikatzeko ba-karrizketak egitera joan da.Funtsean, gobernuak osatu
duen gidoiak herritarren arteansortzen hasi den eztabaida agor-tzea du xede. Izan ere, jaka ho-rienbertute nagusia, herritarreielkarguneak proposatzea izan da,soziabilitate eta eztabaida guneberriak eskaintzea. Indibidualis-moa elikatzen duen armiarma-sarea hausteko bidea zabaldudute. Gidoirik gabe, herritarrekberen hitza adierazteko paradaaurkitu dute. Eta hitz askatze horren beldur da Estatua. Ez dueztabaida librerik nahi.
Irudiab Baiona
Gauazkoa iragarri dute biharkoaJoan den larunbatean emazte jaka horiekdeiturik ibili ziren Baionako karriketan. Pays Basque 64 jaka horiek
bihar arratseko zortzietarako zabaldu dute deia Xaho plazan elkarretaratzeko eta ondotik «gau martxan» ibil-
tzeko. Baionako jaka horiekbat egin dute eta Baionako bazterrak horiz beztitzeko edozein gauzaren ekartzera
dei egin dute. BOB EDME
«Larhuni buruzko puntuaeginen dugu heldu denotsailaren 8ko proiektukogidaritza batzordearenondotik»
Jean-Jacques LasserreDepartamendu Kontseilu burua
Ipar Euskal Herriko Hitzak irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400
karaktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta Ipar Euskal Herriko Hitzak
mozteko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria
adierazita: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko:
%
Grebarako deia egin du AngelukoCastoramako CGTk goiz honetatik goiti
ANGELU bUrtarrilaren 17ko mugimenduaren segidan, Angeluko Cas-torama xitxuketa puska saltegiko CGTko langileek grebarako deiaegin dute ostiral honetarako, 10:00etarako. Brico-Depot saltegiko lan-gileek bat egin dute Castoramako CGTko langileen deiarekin. Bi saltegimarkak Erresuma Batuko Kingfisher talde berarenak dira. Hilabetesariak 100 euroz emendatzea aldarrikatzen dute saltegi horietako lan-gileek. Castorama eta Brico-Depot saltegietako langileak batu nahi di-tuzte, soldaten emendatzea helburu.
6 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko otsailaren 1aIritzia
IRITZIAEgoitz Urrutikoetxea
Herritarrek berenhitza adieraztekoparada aurkitu dute.Eta hitz askatzehorren beldur daEstatua. Ez dueztabaida libreriknahi
INAUTERIAK
DONIBANE GARAZISantibate.
Ostatuz ostatu ibiliko dira
santibatekariak.
bBihar, 19:30ean, Garatenetik.
IRISARRISantibate, ostatuz ostatu.
bGaur, 18:00etan, Art’Zain
ostatutik.
LEKUINEKaskarotak, etxez etxe,
Odei Barroso eta Ortzi Idoate
bertsolariekin.
bBihar, 10:00etan, plazatik.
MENDIKOTAUrdiñarbeko
gazteen maskarada.
b Igandean. Goizean, barrikadak;
bazkalondoan, joko nagusia.
IKUSKIZUNAK
ALOZE-ZIBOZE-ONIZEGAINE
Dejabu Panpin Laborategiaren
Linbo planeta. 6 urtez goitikoen-
tzat. Sartzeak, 8, 5 edo 4 euro.
bBihar, 18:00etan, herriko gelan.
BAIGORRIKabareta. Dantza:
Tony eta Wazza Pandak (hip-hop),
Urtxoko Xoriak. Zirkua: Txomin
Zubieta & Multip Lez’Arts. Kantua:
Maitena Monaco. Marrazkiak eta
bertsoak batean: Adur Larrea,
Amets Arzallus eta Odei Barroso.
bBihar, 20:30ean, Plaza Xokon.
MUSKILDIEusklabo alaiak,
Asisko Urmenetaren liburutik.
Parte hartzaileak: Asisko bera
narratzaile lanetan; Jean-Christian
Irigoien Galtxetaburueskusoinuan;
Marie Agnes Gorostiague, Daniel
Arbeletxe eta Jean Marie Irigoin
antzerkian; eta Larrori arreba-
anaiak kantuz.
bBihar, 21:00etan, Posonpesenean.
LITERATURA
BAIONABaionako Irakur Klubak,
Antton Lukuren Botoiletanbildu-
mako lau ipuin jorratuko ditu (Xi-
naurri-jalea, Gure Kattinen handi-
tasun eta dekadentzia, Santibate
fundamentalista, Bertzetan).
bAstelehenean, 18:15ean,
hiri erdiko mediatekan.
MAULE-LEXTARREAsisko Urme-
netak AztiHitza - Xahoren biografi-
koabere azken liburua aurkeztuko
du.
bBihar, 10:00etan, mediatekan.
SENPERETtikiak Handi liburua
aurkeztuko du Lapurdi 1609
elkarteak.
b Igandean, 16:30ean, Larraldea
etxean.
MUSIKA
ALOZE-ZIBOZE-ONIZEGAINE
Iturri zaharretik sonü berriemanal-
dia. Mellodi, Elodie Baffalio piano
jotzailearekin, eta Hor Hor, Claudi-
ne Arhantxet, Elsa Oliarj-Ines eta
Maika Etxekopar hirukotearekin.
Sartzeak, 10, 6 edo 4 euro.
b Igandean, 16:00etan, animazio
gelan.
BAIONATrip Hop gaualdia,
Poumon eta Raksax taldeekin.
Sartzea, 5 euro. .
bGaur, 21:30ean, Magneto
casematean.
BAIONAHiru Soinu taldearen
kontzertua. Sartzea, 12,60 euro.
bBihar, 20:15ean, Luna Negra
aretoan.
BIARRITZSound system dub,
reggae gaualdia: Equal Brothers
meets Dub Machinist, Gary Clunk,
Hatman & I-Tist. Sartzea, 7 euro ai-
tzinetik, 10 euro bertan
bBihar, 21:00etan, Atabal
aretoan.
EZPELETADuela kasik hilabete
suak erre Zapataindeia etxekoen
sostengu kantaldia, ondoko talde-
ekin: Auzotik, Gozatuz, Ezpeletako
gizon korua, Ezpeletan Kantuz eta
Zokoako Altxa.
b Igandean, 17:00etan, elizan
HITZALDIAK
DONAPALEUOtsail Ostegunen
abiatzea da. Lapurdin, Baxe Nafa-
rroan eta Zuberoan, 2009-2010
urte bitartean, herri kontakizunen
bilketa metodiko bat egin zuen
Maialen Moreno Zubeldia ikerla-
riak, eta hark eginen du aurtengo
lehen mintzaldia.
bOtsailaren 7an, ostegunez,
20:30ean, Herri elkargoko gelan.
Irudiab Irisarri
Libertimenduen aroazabalduko dute LuhusonIaz Makean eman zuten beren lehenbiziko libertimendua Makea, Lekor-
ne, Luhusoko gaztek. Berriz plantatu dira aurten, Luhusoko plazan ema-
teko, igande honetan, 10:00etan. Amets Arzallus eta Elixabet Etxandi
bertsolariak lagun. Ondoko libertimenduak: Amikuzen otsailaren 24an;
Iruñean, martxoaren 3an; eta Urepelen, martxoaren 17an. NIKO MENDIBOURE
Distortsioen munduan kontzer-
tua.2017an, Zizpa Gaztetxeak
Pantxix Bidarti «karta xuria» pro-
posatu zion, nahi zituen artistak
gomitatzeko. Horrela sortu zen
BBAX taldearen Distortsioen mun-
duanproiektua. Armendaritzeko
saioa grabaturik ikusgai da.
Bihar
18:00.Kirol magazina.
21:00.Eskubaloia, Atharratzetik.
23:00.Adiemankizuna.
Etzi
15:00.Errugbia, Donibane Lohi-
zunetik.
18:00.Kirol magazina.
Ikertzaile euskaldunen kongresua.
BAIONA, UPPA-ERROBIKO CAMPUSA - MAIATZAREN 27, 28 ETA 29ANwww.ueu.eus/ikergazte
7IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko otsailaren 1a Agenda
Iñaki Etxeleku Baiona
Anitzek jadanik ikusi dukete Eus-kal Herriko plaza batean, dantzasoinu ala beste jotzen; Saltoka, Bi-laka edo Joxe Replay taldeekin.Diatonikoarekin etorri zen Italia-tik Maddalena Luzzi (Genova, Ita-lia, 1985) musikaria, eta trikitiaikasia du geroztik. Kontserbatoriogaraian ikerketa lan bat ere eginzuen diatonikoaz, horren EuskalHerrira etortzeaz eta bilakaeraz. Zerk ekarri zintuen ohiko musi-
ka eta eskusoinuaren mundura?
Ene burasoak Europa guziko tra-diziozko eta folk musika eta dan-tzez errabiatuak ziren. Frantziakoeta Alemaniako jaialdietara joa-ten ziren beste tradizio dantzenikastera. Beraz, sortu aitzin erehorretan nintzen. Bost urtetan,jadaneko, pianoa jotzen nuen, etasoinu zerbait jalgitzen zuen oroeskuetan ukan orduko entzuna-razten nuen. 10 urte izan nituene-an aitak erabaki zuen diatonikoajo behar nuela. Ez nuen nahi, pia-noarekin segitu nahi bainuen.Hark, ezetz, diatonikoa jo beharnuela «nehork ez baitzuen jo-tzen»; eta hala zen, Genovan ezzen nehor. «Gainera, guretzatjoko duzu, dantzaraz gaitzazun»,erran zidan. Bi urtez errefusatunion, fermuki. Baina tematu ziren?
Akordeoi diatoniko bat erosi zidaten, eta, 12 urte nituela, ikas-taro bat eskaini zidaten RiccardoTesirekin —Italian erreferentzianagusia da akordeoi diatoniko-an—. Aste batez utzi ninduten ha-rekin, eta hor zen dena hasi, tres-na zinez maitarazi baitit; urte be-rean sartu nintzen Liguriako, gu-re eskualdeko ohiko musika jo-tzen zuen talde erdi profesionalbatean. Ondoko urtean, 1998an,aita-amak pasionatuak zirenez,Patxi Perez ezagutu genuen jaial-dietan. 13 urte nituelarik, taldea-rekin Basusarrirat jin ginen etadantzaldiaren zati bat jo genuenPatxik antolatu dantza jaialdian.Uda hartan jarri nuen ikurrinaganberan. Gero ohartu nintzenorduan zerbait marraztu zela. Liguriako musika jotzen zenu-
ten?
Ez da baitezpada halakorik Geno-van berean. Irrigarri da, baina eznaiz berezko kultura eta nortasunbatekoa. Aita Napoli aldekoa zen;ama, Piemontekoa. Genovan sor-tua naiz, baina amaren sorterrikodialektoa dut mintzo, ez Genova-koa. Sekula ez naiz izan tokikota-sun baten defentsan. Oroit naiz,hemen egoten hasi nintzeneanharritzen ninduela hemen bizi
zen atxikimenduak. Orduko la-gunak, etxera sartzen zenean,emozioa bazuen Larhun ikuste-an. Ez nuen halakorik ezagutu.Duela 11 urte etorri zinen Euskal
Herrira bizitzera.
Bai, maitemindu nintzelako he-mengo norbaitekin, eta bai bai-nekien Italian ez nintzela bizitzenahalko musikatik; hemen aukeraaise gehiago banukeela. Euskal musika eta dantza jotzen
ibilia zara orenak eta orenak.
Nola ikusten duzu mundu hori?
Eder da jakitea nondik gatozen,segur, baina gibeltasun eta mugi-tzeko parada anitz behar da nor-tasun eta nonbaiteko izate hori ezdadin kaiola bilaka. Aldi berean,ofizioko ikuspegitik, naski IparEuskal Herria Frantzia guziarikonparatuz, eskualde bakarra
den musikatik bizi baitaiteke mu-gitu gabe. Bi ahoko ganibeta da,momentu batetik hara ez baitzaragehiago mugitzen, zure xilkoariso bukatzen duzu. Suertea izandut horretan lan egitea, denetarikegin dut: dantzaldiak, ezteiak,irakasle gisa ari naiz… Ero baten
gisa lan egin dut, baina hamar ur-teren buruan, harrokeria ematendu hola erranik, ari naiz itzuliaegina dudala. Anitz ikusi ditut sa-mindu edo doi bat itzali direnak.Eskaera handia delako?
Anitz gauza egin nahi dugu eus-kara eta euskal kulturaren alde,
bikaina da. Halaber, artistek ezbadute hori egiten, paira dezake-te. Joaten bazara beste norabait,entzun dezakezu: «Zergatik joanzara kanpora?». Partitzea, kausa-ri traizio egitea balitz bezala. Bes-talde, etiketa jarri didate batzuek:«Zu euskaldunekin ibiltzen za-
ra!». Kasik abertzaletzatnindukaten. Ez, nik mu-sika egiten dut! Ene al-derdia, kulturarena da.Musika egitea, politikaegitea da. Bizian dena so-
ziala eta politikoa den bezala. Ger-tatzen zaigu ezetz erratea presoenaldeko bazkari bati, baina ez dakontra garelako, artista ordain-dua izan behar delako baizik. Tri-kiti ikasleak akuilatzen ditut joandaitezen jotzera denetara, bainaerraten diet pagatuak izatea eska
dezatela. Bere artistak errespeta-tzen eta laguntzen ez dituen kul-tura, deus ulertu ez duen kulturada. Kantua, musika, antzerkia…dira kultura bat salbatuko eta bi-ziaraziko duten gauzak; egunero-koan gure biziaren parte izan dai-tezen. Ez bagara gai dirua jartzekohorretarako, ez du balio haurrenformatzea, gero ezin badute eginmaite dutena beren hizkuntzan.Akordeoi diatonikoa ikertu
duzu eta Euskal Herrirat nola
etorri zen aztertu.
Sardiniakoaren eta euskal kultu-
raren arteko konparazio egitetik
abiatu nintzen, anitz harreman
ikus baitizkiet. Genovan, sardinia-
rrak trumilka dira, langabeziaga-
tik uhartetik joanak. Ikaragarria
da zenbat eite duten Euskal Herri-
ko eta Sardiniako kulturek: hiz-
kuntza biziki zaharrak, akordeoi
diatonikoen erabilpen nagusia,
poesia inprobisazioa, desafiorako
gustua. Aztertu nuen batera eta
bestera diatonikoa nola etorri zen.
Banekien Euskal Herrira burdin-
bideetako langile italiarrek ekarri
zutela Gipuzkoako itsasaldera.
Harrigarri dena da izan duen bila-
kaera, nola errotu den. Tresna eral-
datua izan den moldeak ez du pa-
rekorik. Apalen teknika hori Eus-
kal Herrian baizik ez da egin; Euro-
pa guzian ez da beste halakorik.
Zergatik egin zuten aldaketa
tekniko hori?
Pentsatzen dut errepertorioariegokitzeko. Melodia biziki abe-rats eta konplexuak baitira he-men. Europako beste lekuetanbaino aise gehiago. Diatonikoaetorri zelarik, biziki neke zenhauen jotzea harekin. Beraz,esku-eskuineko apalak sinplifi-katu zituzten, melodiaren egitekolasaiago izateko, eta birtuosota-suna gehitzeko, euskaldunek de-netan egin gisan: notak gehitu,azkarrago eta zaluago joateko. Bakarrik kantatzen hasia zara.
Ez zenuen egin lehenago?
Ez, sekulako denbora eman du ji-ten. Kantatzen dut anitz, bainabakarkako proiektu baten onar-tzea eta eramatea ez da aise. Bu-ruan da. Milaka aitzakia baditugubeti ez egiteko: «Ez dut astirik, eznaiz batere prest!». Kantu klase-rik ez nuen sekula hartu eta bozagaltzen nuen biziki aise. Gauzafrankok egin dute, orain, berma-tuago naizela. Argiago dut nornaizen, sosegatuago naiz jakitekozer konta. Watsonekin kantatudut asko, eta jin da momentuanon sentitu baitut banituela hi-tzak eta musikak kontatzeko, etaegin dut: «Zergatik ez?». Apirile-an ariko naiz Abbadiako kaperan.
«Ez du deus ulertu bere artistak laguntzenez dituen kulturak»
Maddalena Luzzi b Musikaria
Badu hamar urte euskal dantza eta kantu jotzen dabilela Luzzi. Bakarkakantatzen hasi da, italieraz eta euskaraz nagusiki. Jour de Fete antzerkitaldearekin ere hasi da. Donostiako Italia Txiki elkarteko kidea da.
DELPHINE PERNAUD
«Eder da jakitea nondikgatozen, baina gibeltasun anitzbehar da nonbaiteko izate horiez dadin kaiola bilaka»
IPAR EUSKAL
HERRIKOHITZA
OSTIRALA, 2019ko otsailaren 1a b 0.50 €
Zuzendaria/Directeur de publication: Iñaki Etxeleku. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.
Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.
Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).
Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0623 C 90915.
Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: [email protected]