Ostirala Doi-doi salbatu ditu 2019ko azaroaren 29a X. urtea 423 ... · deitoratzeko...
Transcript of Ostirala Doi-doi salbatu ditu 2019ko azaroaren 29a X. urtea 423 ... · deitoratzeko...
IPAR EUSKALHERRIKOHITZA
MARISOL RAMIREZ / FOKU
Durangoko 54. disko eta liburu azokara joanen diren berritasunen katalogoa aurkeztu zutenasteartean, Baionan bBederatzi erakusmahai izanen dituzte Ipar Euskal Herriko eragileek b 4 -5
40 berritasunIpar EuskalHerritik
Arrazakeria La Negresse auzoizena salatzeagatik auzitan da
esklabutza oroitzeko elkarte kide bat
3Inauteriak Doi-doi salbatu dituBasabürüko inauteriak
antolatzaile talde berri batek
2Ostirala
2019ko azaroaren 29aX. urtea423. zenbakia
IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 29a
Joanes Etxebarria Atharratze
Arrakasta handiadute Atharratzenantolatzen direnBasabürüko inau-teriek, baina aur-
tengoak ezeztatzekotan ziren an-tolatzaileak. Beste elkarte batzue-tan gertatzen den bezala,antolatzaile taldeak utzi nahi etaez zuen atzematen lekukoa har-tuko zuenik, azken momenturaarte. Santa Grazi eta Larraine gai-netik Iruri arteko herrietako biz-tanle anitzentzat, alta, urteko hi-tzordu garrantzitsua da.Biltzar nagusi bat egin zen hila-
bete hatsarrean, betiko parte har-tzaileekin. Horietan Pauline Xu-buru, azken zazpi urteetan elkar-teburu izan dena lagun batekinpartekatuz presidentgoa. Ko-pre-sidenteak elkartea uztea delibera-turik, azken urtea zaila izan zaio:«Joan den urtea soberan izan da,enetako hasteko. Ez nintzen ba-karrik, baina argiki laguntza es-kas zen. Dena ene gain hartu nuenez nituelako besteak aspertu nahi,ez nituelako nahi besteak mana-tu». Lekuko irratietan behin bai-no haborotan erran izan du segi-darik ezean inauteria hilzorianizanen zela.
Baina «azken xantzaren» bil-kura bat egin zen azaroaren 16an,eta berpiztu da inauteria. 30 batpertsonak deiari ihardetsi eta an-tolatzaile taldean sartu berri dira,Kevin Letout atharraztarra beza-la: «Inauteria tradizio bat da. Per-tsonalki ikustean Paulinek eta
bere taldeak utziko zutela arginuen erreakzio bat behar zela,ezin zela besta hain zahar eta ga-rrantzitsu bat galtzera utzi Basa-bürüan».Antolatzaile berrietan, denak
beren lagun taldeekin mozorroakprestatzen ari izan dira urtez urtehitzordu horretarako. Letout:«Denak hasten gara bi hilabete
lehenago antolatzen, ikusten zerjantzi dugun etxean, ohikoa ezden ideia bat xerkatzen...». Bainaazken bilkuran izena eman zute-netan, bestalde, agertu dira ereinauterien zentzu «mitologikoa-ri» abiada berri bat eman nahidiotenak, bidean ahantzia izandelakoan. San Pantzar auzirikgabe erretzen zen adibidez; taldebat horri gogoetatzen hasi da.
Ardura partekatuakNormala denez, garai berean egi-ten dira maskaradak, baina sal-buespen bat ala beste bazterturik,maskaradarik ez da egiten azkenurteetan Basabürüko inauteriegunean. Atharratze ingurueta-tik, Zuberoatik eta urrunagotikere jendea hurbiltzen da. «Bestamomentu handi bat» delakohurbildu da Justine Ager antola-tzaile taldera: «Elkartzea lagunartean, elkarrekin ontsa pasatzeaeta ikustea belaunaldiak oro joko-an sartzen direla… Ttipienetik za-harrenera, denak mozorrotzendira», azpimarratzen du.Basabürüko herriko etxe
gehienek, ahal duten heinean,inauterien antolaketa laguntzendute diruz, materialez ala logisti-kan eskukaldi bat emanez. Anto-laketa guztia, berriz, pertsona gu-txiren ardura izan da orain arte.Pauline Xuburu: «Prestakuntza,apainketak, paztetx [talo] sal-mentarako erosketak, materialabildu, bolondresak koordinatu,musika taldeekin harremanetansartu eta egunean berean denetankorrika egin ikusteko dena ontsajoaten denez», zerrendatzen du.Ardurak partekatzeko, orain-
goan, presidente, idazkari eta di-ruzainaren ohiko egituradesegin eta ardurak par-tekatuak dira, estatutue-tan eta praktikan. Bostbatzorde sortu dituzte,bakoitzean lantalde txikibat eta arduradun batizendatuz: «Apainketaketa josketak, animazioak(musika, desfilea, hau-rren jokoak), komunika-zioa, janari salmentarenkudeaketa, eta adminis-trazioa. Laguntzaile berrien
presentziak akuilaturik,bere ko-presidenteak ez
bezala antolaketan segituko duXuburuk ere lantalde batean. «Eznuen izan nahi inauteriak hil di-tuen neska, beraz kontent naiz»,dio, laguntzaile berriz inguratu-rik. Ez zuen parioa aitzinetik ira-bazia, dionaz, besta batzordeetanez bezala, inauteriak herri anitze-nak baitira: «Aldi berean dene-nak dira eta nehorenak».
Belaunaldi arteko nahasketa, besta giroa, mozorrotzeko usaia handia... Basabürükoinauteriak bukatzekotan izan dira arrakasta ukanik ere, antolatzaileak eskas zirelako.
Inauteria doi-doi salbatu dute
Azken urte luzeetan San Pantzar erre izan da, baina auzirik egin gabe. Talde berria gogoetatzen hasia da auzia nola berriz plazara ekarri. ELIANE HEGUIAPHAL
Atharratzeko plazan belaunaldi desberdinak nahasten dira. ELIANE HEGUIAPHAL
Ohikoa da lagun taldeak gai beraren inguruan mozorrotzea. ELIANE HEGUIAPHAL
Joan den urtea soberan izan da,enetako hasteko. Ez nintzenbakarrik, baina argiki laguntzaeskas zen»Pauline XuburuBasabürüko Ihauteriak elkarteko presidente ohia
«Argi nuen erreakzio bat behar zela, ezin zela besta hain zahar eta garrantzitsu batgaltzera utzi Basabürüan»Kevin LetoutBasabürüko inauterien antolatzaile berria
‘‘
2 Gaiak
Iñaki Etxeleku Biarritz
Urtarrilaren 23an, Baionako auzi-tegiko epaileen aitzinean iraga-nen da Bordeleko Memoires etPartages elkartearen sortzailea,G7koen gailur bezperan Biarritze-ko La Negresseauzo izen arrazis-taren salatzeko elkarretaratze bategiten saiatu zelakoan. XIX. men-dean, Napoleonen soldaduek, au-zo horretako ostatu batean ari zenemazte beltz bati jarri izena da LaNegresse. Gehiago dena, lehena-go, eta arras berriki arte oraino,euskal toponimoz izendatzen zenauzoa. Hector Iglesias ikerlariak,2000. urtean aurkeztu zuen tesilanean, Baiona, Angelu eta Biarri-tzeko leku izenak xehe-xehe iker-tu zituen. Argiki erakutsi zuen no-la Biarritzeko geltokiaren inguru-ko auzo hori Harausta, Harraus-ta, Heustarreedo Eguastarredei-tzen zuten euskaldunek, baitadokumentuek ere. Heustarre ize-na, Arbona, Bidarte, hots tokikoeuskaldunek, oraino baliatzenzuten komunzki XX. mendearenhondarrean.Herri heziketa elkartea da Me-
moires et Partages (Oroimenaketa Partekatzeak). Beltzen trafi-koaz eta esklabotzaz oroitzekolana darama Bordelen, Arroxelaneta Naoneden. Badu zenbait urteBiarritzeko La Negresse auzoarenizenaren berri baduela, etaG7koen bilkura mentura gisa iku-si zuen informazio lan baten egi-teko izen horrek duen zama arra-zistari buruz. Goi bilkura baino biegun lehenago, agorrilaren 22an,elkarretaratze xume eta baketsubaten egitea zuten ideia Biarritze-ko geltoki aitzinean. Ez zen nahizuten bezala joan, Polizia zalu jinbaitzitzaien gainera, eta KarfaSira Diallo, elkartearen sortzailea,bortizki arrastatu zuten. 24 ore-nez atxiki zuten galdeketa pean,eta auzitan iraganen da urtarrile-an, «jazarraldiagatik». Atxiloketaren zuzengabekeria
salatzeaz gain, Biarritzeko auzoa-ren izena auzitan ezartzeko para-da horretaz baliatu nahi du KarfaSira Diallok. Agorrilean gertatuzaiena kontatu du: «Bagenekiensegurtasunaren inguruko ten-tsioa izanen zela Biarritz ingu-ruan. Horregatik ginen gailurrabaino lehen etorri, segurtasunhisteria oro ekiditeko. Trenez hel-
du ginen elkarteko bost kide; orenbat eta erdiz egotekoak ginengehienaz, gibelerateko txartelahartua baikenuen». Geltokiahautatu zuten toki sinboliko gisa,auzoan bertan delako eta HerrikoEtxeak oraino La Negresseko gel-tokiadeitzen duelako bere seina-leetan. SNCF konpainiak izen horikendua diolarik. «Eskuorri bana-tzen hasi ginen, eta hitza hartzengure soinu tresna ttipiarekin. Ezdu laurden bat iraun, biziki-bizikifite etorri baita Frantziako Polizia,larderia bortitzean. Paperak eska-tu zizkiguten, mikroa eskutikkendu, eta indarkeriaz hiru poli-ziak barnera eraman ninduten,geltoki kaira. Hara eta, lurrera bo-ta ninduten, lau polizia nituenbizkar gainean eta eskuburdinazeskuak estekatu zizkidaten. Eroriaitzin kolpe bat eman zidaten».24 orenez atxiki zuten Baionakopolizia-etxean galdekatzeko etahor zuen jakin bi poliziak auzitanezarri zutela, baizik eta atxilotze-rakoan «jazarri» zitzaiela. Karfa Sira Diallok, alta, ez ditu
baitezpada poliziak begitan. Dio,haiek ere estatuak jarri presio ba-ten meneko direla. Aitortu du,halere, arrastatzeko moldeak on-
dorio larriagorik izan zezakeela.«Bihotz ahula izan banu, anitzekjada pairatu bezala, atxiloketamomentuan han berean leheregiten ahal nuen».
Auzia, bozgorailuBaionan bere kontra egitekoa du-ten auziaz baliatuko da Karfa SiraDiallo La Negresse bezalako ize-nek gordetzen duten zapalkun-tzaren esplikatzeko. «Jende ani-tzentzat zaila da onartzea auzoizen hori ezin onetsia, ahalkega-rria dela; historia kriminala era-kusten duela. Baina gure helbu-rua ez da biarriztarrei leporatzeaberen gain hartzerik ez duten ira-ganeko ardura bat». Biarriztarrek hobenik ez dute-
la, baina herriko etxeak, haatik,bere hautua egin zuen BernardMarie auzapez zelarik. «Larriadena da, herriko etxeak zuela era-baki 1986an Harrausta euskal ize-naren kentzea, La Negresse izenaatxikitzeko. Zuzengabea da eus-kal kultura eta hizkuntzaren al-dera —hizkuntza krimen bat dakasik, mendeetako euskal izenakendu baitzaio hola—, eta hautatudute beste izen bat, alimale edobasa mailara azpiratu nahi den
komunitate baten izendatzekoerabiltzen zutena. Parekatu dai-tezke bi zuzengabekeriak». Auzian, tokiko herritarrei gaia-
ri lotzeko deia egin nahi die, nola-bait. «Galdeginen diegu horriohartuak zaizkien Biarritzeko etainguruko jendeei zerbait egin de-zaten fermuki laido publiko horigeldi dadin». Karfa Sira Diallok ezdu baitezpada galdegiten La Ne-gresse izena kendua izan dadin —horretarainoko nahikaririk ezbada— baina Harrausta-rekin ba-tean erabilia izan dadin; eta fun-tsezko baldintza batekin: izena-ren jatorria esplikatzea. Beraz,izengoiti arrazista jarri ziotenemaztearen historia kontatzea,seinale handiak ezarriz hiri gu-zian, denek ikusteko gisan.«Emazte horrek bizi izan zuen oi-nazea ezagutzeko; ez baitzuenhautatu Biarritzen izatea, ez bai-tzuen hautatu prostituta izatea,ez baitzuen hautatu haitiarra iza-tea. Emazte horren historia kon-tatzeko, eta Biarritz arrazakeria-ren kontra dela errateko». Oroi-tarazi behar baita, Napoleonensoldaduek ziotela ezizen laidozta-garria eman auzo horretako osta-tu batean ari zen emazteari.
Euskal izenarekin La Negresseatxikitzea, honela arrazoitu du:«Frantziak nazien eta kolabora-tzaileen izenak kendu zituen ka-rrika izenetarik. Ez du horrek eki-din eskuin muturrak %25 egitea.Ez da errautsa tapiza pean gordezarazoa konpontzen. Eremu pu-blikoa, pedagogia eremua da, de-nek zeharkatzen duguna». Arazoa da Biarritzeko Herriko
Etxeak ez duela elkartearekin bil-du nahi. «Agorrila baino lehena-go, behin baino gehiagotan idatzigenion, eta ez dugu sekula eran-tzunik ukan. Duela zenbait asteetorri ginen hitzordu baten galde-giteko, baina ez digute ihardetsi.Idazkariak erran digu auzapezakez zuela astirik. Herriko etxeak ezdu gaiaz mintzatu nahi».
Borotra, Abeberri, berdinErran bezala, hiriko bide seinalee-tan La Negresse erabiltzen duoraino herriko etxeak. Gehiagodena, izan zen azken eztabaidasaiakeran laster baztertu zuen.Galery Gourret Houssein alderdisozialistako oposizioko hautetsiegon zen 2008tik 2014ra, DidierBorotra auzapez zelarik. Zuzenkigaldegin zion zerbait egin zezanauzoaren izen arrazista aldatzeko.Borotrak erran zion auzoetakobatzorde ordezkariak bilduko zi-tuela gaiaz zer zioten jakiteko.Gourret Houssein: «Zenbait hila-bete berantago, Jakes Abeberririerranarazi zion kontseiluko bil-kura batean, auzo batzordeetakopresidenteak bildu zituela eta ahobatez erabaki zutela izena zen be-zala uztea». Baina hara, GourretHousseinek inkesta eraman zuen,eta ohartu ez zela egia. Bere auzo-ko presidenteak aitortu zion se-kula ez zirela bildu gaia aipatzeko. Bizkitartean, 2013ko otsaileko
hiri aldizkarian agertu zen hiri er-diko batzordean aipatu zutelagaia, eta batzorde buru zen Phi-lippe Morelen erranak ekarriakdira hartara. Dio La Negresse ize-na «hiriaren historiaren heren-tzia» dela; erridikulua dela izenhori kentzea «arrazakeriarenkontrako lanaren desbideratzea»baita. Argumentu nahasiagoakere erabili zituen: «Ikusiz broyerdu noir, les dix petits negres, lanegresse blonde, les negressesvertes izenak, edota tête de ne-gre»esapideak «kultura frantse-sak berezkoak dituela, hiri erdikobatzordea izen aldatzearen kon-tra da». Philippe Morel jaunakfarmazia bat badu geltoki ondoanLa Negresse izenekoa. Urtarrilaren 23ko bere kontra-
ko auzi bezperan, Karfa Sira Dia-llo Biarritzeko Versant antzokianizanen da mintzatzeko.
‘La Negresse’ izena, auzitanBiarritzeko geltokiko auzoari euskal izena kendu eta izen arrazista atxiki izana G7 garaiansalatzen saiatzeagatik, auzitan iraganen da esklabotzaz oroitzeko elkarte bateko kidea
Aireportuko biribilguneko bide seinalean La Negresse izena agertzen da. I.E.
3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 29a Gaiak
4 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 29aAstekoa
tek gizartea nola alda lezakeen
irudikatzen duena. Azokara eka-
rriko du Mayi Pelot zenaren zien-
tzia fikziozko idazlanen bilduma
ere, martxoan aurkeztu zuena.
Baita Garazin Antzerki saileko le-
hen bi atalak: Gillon Irigoienen
antzerki testuen argitalpena izan
zen lehena; eta berriena, Xebas-
tian Ihidoi zenaren antzerki tes-
tuak. Biak ere, Antton Lukuk ida-
tzi aitzinsolasekin. Maiatzeko ar-
duradun Lucien Etxezaharreta
baliatu zen Gerediaga elkartea es-
kertzeko Durangoko Azokak kul-
turgintzari ematen dion ikusga-
rritasunagatik, eta, bidenabar,
deitoratzeko komunikabideetan
ematen zaion leku xuhurregia:
«Umorea txartzen ari zaigu den-
borarekin, ikusiz kulturgintzak
oihartzun guti duela prentsa
munduan. Zuzendaritzek ez di-
tuzte aski kontuan hartzen egiten
diren indarrak». Azkenik, bere
aldizkariaren 68. eta 69. zenba-
kiak ere ekarriko ditu Maiatzek.
Angeluko Zortziko argitaletxe-
ak Joseba Aurkenerenaren Izena
eta izana euskal izendegia eta
Marikita Tambourinen M elebe-
rria aurkeztuko ditu; Baionako
Elkarrek, Daniel Landartek 1945
eta 1970 arteko Ipar Euskal Herri-
ko «euskarazko teatroaz» idatzi
Komediaz komedia liburua aur-
keztuko du; Hatsa elkarteak, be-
rriz, aurtengo Hatsaren poesia.
Baigorriko ZTK, Jean Baptiste
Orpustanen azken idazlanarekin
dator: Bidenabarr.... «Haren bi-
ziari buruzko hainbat oharpen
dira», esplikatu zuen Paxkal In-
dok. «Ez dut erranen autobiogra-
fia dela, ez baita hori; haratago
doa». Irakasle eta idazle ortzaiz-
tarrak bere oroitzapen batzuk
etzan ditu paperean. «Bere eus-
kalkian; baxenabartar, edo kasik
Ortzaizeko euskalkian».
Beste liburu genero orotarikoa
agertu du ZTK-k. Züek heben -
Euskal Herriko Atlas Geopoeti-
koa-ren bigarren atala. Mixel
Etxekoparrek idatzi testuak, Pa-
txi Lazkaraik egin argazkiak, Jean
Christian Hirigoien Galtxet-ek
Etxekoparrekin egin musika, eta
Pierre Visslerrek harrapatu soi-
nuek osatzen dute lana. Lehen
atalean bezala, zazpi herritan egin
egonaldietarik jalgi sor-
kuntzak biltzen ditu.
DiskoakDisko eta liburu, biez
bat diren ekoizpenen
artean, lehenago aipatu
ZTK eta Ikasenez gain,
Elkar argitaletxeak
Züberoako kantariak –
Les Chanteurs de la
Soule bilduma plazaratu du.
«Mauleko Sü Azia elkarteak gor-
deta dituen grabaketen artxibo
historikoan oinarrituta, joan den
mendean zehar Zuberoan izan
diren kantari handien bilduma
sakon eta joria aurkezten dugu
argitalpen sendo honetan, Jean-
Mixel Bedaxagar kantariak aur-
kezturik», dio Elkarrek bere aur-
kezpenean.
Baionako Agorila diskoetxeak
lau berrikuntza dakartza Duran-
Iñaki Etxeleku Baiona
Durangoko 54.
Azokan aur-
keztuko diren
laurehun bat
berritasunen
artean, Ipar
Euskal Herritik berrogei aurkez-
tuko dituzte abenduaren 5a eta
8aren artean; nagusiki, liburuak.
Halaber, bederatzi erakusmahai
izanen dituzte berritasun horien
eramaile diren argitaletxe, disko-
etxe eta egile independenteek.
Lapurdi, Baxenabarre eta Zube-
roako sortzaileek beren lanen
dasta emanen dute, bestalde, azo-
kak dituen areto ezberdinetako
bederatzi ekitalditan.
LiburuakIkas pedagogia zerbitzuak ekoiz-
pen joria aurkeztuko du haur lite-
raturan. Maider gerezi tomatea
da bata, Laure Monloubou idazle
frantsesaren idazlanaren euska-
razko egokitzapena, elkarbizitza
eta trufa jorratzen dituena. Fran-
tsesetik egin beste itzulpen bat da
jatorriz Christine Naumann-
Villemin idazlearena den Lapin-
bizitza, jazarpena eta racketa di-
tuena aipagai. Azkenik, Xantal
Barneix-Elizagaraik idatzi Basa-
jauna argitaratu du, Mattin ar-
tzainaren peskizan dagoen basa-
jaun baten istorioa.
Bestalde, bi disko eta liburu bat
batean hartzen dituen Hala izan
ala ez izan hamabost ipuineko
bilduma ekarriko du Ikasek Du-
rangora. Kattalin Salaberrik eta
Jokin Irungaraik eskolaz eskola
eta mediatekaz mediateka jokatu
saioen lekukotasun gisa. «Gure
helburu nagusia da plazera sor-
tzea, ematea, ipuinaren mun-
duan sartuz», esplikatu zuen Sa-
laberrik. «Disko hori okasioa izan
da ipuin horien musikaz janzte-
ko», gehitu zuen Irungaraik.
«Ipuin guziak musikatuak dira
Paxkal Irigoien eta Xabi Etxebe-
rrirekin egin ditugun musike-
kin». Bat-bateko emanaldietan
ezin den osaketa ahalbidetu die,
ondorioz, diskoaren grabaketak.
Haur literaturan beti, Lako 16
argitaletxeak Pierre Lafontek ida-
tzi Atto lamintxoaren istorioak
aurkeztuko ditu; bestalde, bi urte
dituen Matahami argitaletxeak
Aldo, musikari! - Aldo, musicien!
liburu elebiduna.
Maiatz argitaletxea aurten ate-
ra liburu uztarekin doa Durango-
ra. Horien artean, berriki aurkez-
tu duen Itxaro Bordaren Kripton
85 fikzioa, katastrofe nuklear ba-
Ipar Euskal Herritik DurangokoAzokara joanen diren liburu etadiskoen berrikuntzen katalogoaaurkeztu zuten, asteartean, EuskalKultur Erakundeak eta Gerediagaelkarteak, Baionan. Azokak berak ereizanen ditu berritasun batzuk.
Ekoizpenen%10 datorIparraldetik
40 berritasun aurkeztuko diraaurten Ipar Euskal HerritikDurangon, 9 erakusmahaitanbanatuak, eta 9 ekitalditan
Ekoizpenen artean:Orpustanen memoriak, Mixuriomenaldia, Bordaren fikzio bat,Sü Aziaren erresalbuak...
Astearteko aurkezpenean
agertu ziren argitaletxe eta
erakundeetako ordezkariak.
GUIILLAUME FAUVEAU
5IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA
Ostirala, 2019ko azaroaren 29a Astekoa
gora; Donibane Lohizuneko Arin
gizon abesbatzaren urteurrena
markatzeko, 40 urte – Omenaldi
diskoa atera du. «Jesus Zubeldia
eta Bixente Badiola, baita korutik
berrogei urtez pasa diren 106
kantariak ere» omendu nahi izan
ditu Arin abesbatzak. Beste abes-
batza batek —Elgarrekin— grabatu
Chants basques, hamasei kantu-
ko bilduma ere atera du Agorilak.
Eta, Gurashow taldearen Jostal-
dia, «haur kantuak gurasoek
emanik!».
Agorilakoek beste omenaldi
bat nahi izan diote egin Patrick
Mixelena Mixu-ri, duela hamar
urte zendu zen Sustraiak taldeko
kantari eta musikari ezagunari.
«Disko honen berezitasuna da
garai hartako grabaketak berriz
hartuak izan direla», erran zuen
Agorilako Jon Itzainak; «erran
nahi du Mixu bera dela kantari
bere kantu ezagunenekin, eta
moldaketak, aldiz, berriak direla.
Kubako musikan oinarritzen dira
moldaketak, Sustraiak eta Mixu-
ren izpiritua eginahala errespeta-
tuz». Patrick Tetevuide eta
Jimmy Arrabit musikariek
zuzendu dute grabaketa, Vene-
zuelako, Kubako eta Jamaikako
musikariak elkartuz, Aitor Garcia
MikelSustraiak talde ohiko soinu
teknikaria lagun. «Eta Lerman
Nieves Bilbon bizi den venezuela-
rrak lagundu du Kubako musika-
rien atzematen. Grabaketak egi-
nak izan dira Mikelen estudioan,
Beran, eta Tenerifen». Erran
behar da, gainera, aurten zendu
dela Jean-Marc Beheretxe Sus-
traiak taldearen sortzailea. Beraz,
diskoarekin omenaldi bikoitza
egin nahi izan dute lagunek.
Elkarrek, berriz, Pier Paul Ber-
zaitzek Iparraldeko Orkestrare-
kin grabatu diskoa aurkezten du.
Ipar Orratza Diskak labelak, Tris-
tan Murgiren Sargiak. Moi Moi
Recordsek, Lumiren Itzal ziki-
nak. Uso Popek, Unamaren Iduz-
ki xuriaeta Orbelen Hegan.
ZTK-k ez du berenaz diskorik
atera aurten, baina partaidetza
lan bat abiatu du Mathieu Haran-
buru musikariak iaz sortu Belarri
zigiluarekin. Izan ere, Sarako bil-
tzarrean aurkeztu zuten Mu-
siheska diskoa eramanen dute
Durangora; Lannemazango pre-
sondegian diren euskal preso po-
litikoek barne hartan sortu hitz
eta musikez egina da diskoa, Mi-
xel Etxekopar zutela animatzaile.
«Proiektu zinez ederra da», zio-
en Paxkal Indok: «Badira preson-
degian grabatu kantuak, presoek
musikaturik. Disko biziki hunki-
garria da».
Auto ekoizpenen aldetik, An-
tton Larrandaburu & Bitxiloreak
taldeak atera berri duen Ibilbide
terapeutikoa diskoa eta Bilaka
dantza taldeko musikarien Pla-
zaz aurkeztu zituzten astearteko
katalogoan, baita Lili elkarteak
plazaratu Junes Xubururen Kan-
taridiskoa.
Beste ekoizpenetan, Seaskako
Ramuntxo Etxeberrik urteroko
ikastolen federazioaren egutegia
aipatu zuen. Aurten, musikari
izateaz gain argazkilaria den Gal-
der Izagirreri dei egin dio Seaskak;
haur potretak ikus daitezke hila-
beteroko izendegian. Izari han-
dian ikusgai direnak, funtsean,
Baionako Euskal erakustokian.
Hauen aurkezpen berezia eginen
dute abendu hastapenean, Izagi-
rre egilearekin berarekin.
Azokaren itxura berria
Gerediaga elkarteko Izaskun Ella-
kuriagak 54. azokak dituen berri-
kuntzak aipatu zituen. Itxura be-
rriturik agertuko da Landako
barnea, ekoiztetxeei utzi agerto-
kiak zurez eginarazi baitituzte.
«Durangora iritsiko zaretenean
ikusiko duzue erakusmahaiak al-
datu egin ditugula. Ez dira betiko
erakusmahai zuri-berdeak iza-
nen. Egur kolorekoak dira aur-
tengoak; uste dugu epeltasuna
erakusten duten erakusmahaiak
direla». 264 erakusmahai, dene-
tara.
Azken egunean aurkeztuko
dute azokak duen eragin ekono-
mikoa aztertu duen ikerketa.
«Iazko azokan egin genituen bisi-
tarien artean inkestak. Gero, onli-
ne ere egin genituen inkestak, eta
azokak komunikabideetan duen
garrantziaren gaineko azterketa
bat ere bai. Hiru azterketa horiek
batuta jakingo da aurten azokak
zer eragin ekonomiko duen».
Joan den urtean, beti, Geredia-
gakoek sortzaile gazteentzako be-
ka bat banatu zuten lehen aldikoz.
15.000 euroko beka Atopia izene-
ko lehen euskal rol jokoaren egile-
ek erdietsi zuten. Aurten, musika
proiektu bati emanen zaio hein
bereko laguntza, eta azokan jaki-
nen da nori joanen zaion.
Xehetasun praktikoetan, Ella-
kuriagak zehaztu zuen Iurretako
autobideko jalgitzeko aparkale-
kuetarik, autobusak kitorik iza-
nen direla Landako gunera, azoka
hetsi arte, egunero.
BERRITASUN BATZUK
1
2
3
4
5
6
7
1Basajauna.Xantal Barneix-
Elizagarai. IKAS
2Bidenabarr.... Jean Baptiste
Orpustan. ZTK
3Xebaxtian Ihidoi.Garazin
antzerki II. MAIATZ
4Kripton 85. Itxaro Borda.
MAIATZ
5Hala izan ala ez izan....
Kattalin Salaberri, Jokin Irunga-
rai. IKAS
6Mixu.Sustraiak & Lagunak.
AGORILA
7Sargia.Tristtan Murgi eta
Horeba. IPAR ORRATZA DISKAK
8Pier Paul Berzaitz eta
Iparraldeko Orkestra. ELKAR
9Plazaz.Bilaka Kolektiboa.
AUTO EKOIZPENA
8
9
MARRAZKIRITZIA Fototxotx
6 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 29aIritzia
Mobilizazio berriadeitu Fridays ForFuturek gaurko
BAIONA bIpar Euskal Herriko
Fridays For Future taldeak berriz
mobilizatzera dei egin du gaurko,
09:00etan, Baionako herriko
etxe aitzinean, «gure geroa sun-
tsitzen digun sistema aldatzeko
eta buruzagiak mugiarazteko kli-
ma larrialdiari buruz.Ikasle, ira-
kasle, zuzendari, langile, erretre-
tatu… Klimaren aurkako proiek-
tu eta politikei amaiera eman
behar diegu. Gazteok, egiazko
gizarte aldaketa nahi dugu, etor-
kizun bat ukaiteko».
Ipar Euskal Herriko Hitzak ira-
kurleen eskutitzak plazaratzen
ditu. Ez dituzte 1.400 karaktere
baino gehiago izan behar, tarteak
barne, eta Ipar Euskal Herriko
Hitzak mozteko eskubidea du.
Helbide honetara bidali behar
dira, izen-abizenak eta herria adie-
razita: Lisses karrika, 3, 64100
Baiona. Eskutitzak Internet bidez
bidaltzeko: [email protected].
%
497KANBOKO EURIA, PINTATAN
Neurketak egiten direnaz geroztik
sekula ez zuen Kanbok hainbeste
euri ikusi azaro batez. 497 pinta
euri metro karratuko. Zokoan ere
markak hautsi dituzte urek.
«Estatuan ez dagoborondate errealikhizkuntza politikaeragingarriak abianjartzeko. Mezu zuzenahelarazi behar zaioBlanquerri, bereegoitzan»Paul BilbaoKontseiluko idazkari nagusia
INDARKERIA MATXISTAREN AURKA. Baionako karriketan 350 lagun elkartu
ziren larunbatean, bortizkeria sexistaren eta feminizioen salatzeko. G. FAUVEAU
MUSIKA
AZKAINE Joseba Irazoki.
bBihar arratsean, Xoko Onan.
BAIGORRINafarroaren Eguneko
laguntzaileen gaualdia:
Foisis Jaunak eta txaranga.
bBihar, 19:00etan, Bixentainian.
BAIONABitiop eta Innvivo.
bGaur, 21:30ean, Le Magneton.
BESKOITZEGorka Hermosa.
bBihar, 19:00etan, Bixintxo
kulturgunean.
HAZPARNEAntton Larrandaburu
& Bitxiloreak, Entrexatak, Murgi
eta Laparretan.
bGaur arratsean, Ttattolan.
HAZPARNEZakill eta
Les Ramoneurs de Menhirs.
bOstegunean, 20:00etan, Ttattolan.
ITSASUMaialen Alfaro eta
Philippe Alborren Izarren hautsa. bBihar, 11:00etan, herriko gelan.
ANTZERKIA
SENPERE Iduzkilore taldearen
Herriko Bozak. b Igandean, 17:00etan, Larreko
kulturgunean.
UZTARITZEAsisko Urmeneta:
Eusklabo Alaiak. bGaur, 20:30ean, Lapurdi gelan.
HITZALDIAK
BAIONAFito Rodriguezen
Fake news ez dira atzo goizekoak. bAsteartean, 18:15ean, mediatekan.
BEHORLEGIAlex Arzelus: Garazi
eta Hergaraiko eskuara. Lehenago,
bakoitzak ekar dezake jatekoa.
bAsteartean, 20:00etan, Intxauspean.
HAZPARNEXabi Etxeberri: Musi-
karen eta dantzaren arteko loturak. bGaur, 19:30ean, Elkargoaren
etxean.
BESTELAKOAK
AZKAINEEuskararen Eguna:
kalakaldi, krakada eta mus jokoak.
bAsteartean, 16:00etarik goiti,
kontseilu gelan
BAIONA Irakur!zaleak irakurle
klubak, Marikita Tambourinen
Singapurreko gutunakaipatuko
du.
bAstelehenean, 18:15ean,
Eusko Ikaskuntzan.
DONAIXTI-IBARREDidier Agerre
euskal presoaren sustengu afaria,
Kontrabanda taldearekin.
bBihar, arratsean, herriko gelan.
MAULE-LEXTARRELe nucléaire,
c’est fini liburuaren aipamena
La Parisienne Liberee egilearekin.
bGaur, 20:00etan, Zinka
ostatuan.
UZTARITZE Ipuin kontaketa
Itxaro Goihenetxerekin.
bBihar, 11:30ean, herriko
mediatekan.
Irudiab Ziburu
Lizaso, Egaña etaArzallus BaltsanenBertso bazkaria antolatu du Ziburuko Baltsan elkarteak, bihar, bere egoi-
tzan. Amets Arzallus, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso ariko dira ber-
tsotan. 12:00etan hasiko da, aperitifarekin. 12:30ean, Piarres Larzabal
kolegioko bertso eskolako haurrak ariko dira kantuz. Bazkaria 13:00 irian
hasiko da, eta, bertso saioa bera, 15:00 inguru. Bazkaria 20 euroan da,
eta izena eman behar da 06 78 75 36 68 telefono zenbakira deituz edo
[email protected] idatziz. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
Marijan Minaberri eskolaren
izen estreina Bankan.Herriko
etxeak eta Suaia elkarteak ome-
naldia antolatu zuten, eskolako
haurrak, bertsolariak eta herrita-
rrak lagun. Natxo de Felipe ere hor
zen haurrekin kantatzeko. Errepor-
tajea ikusgai.
Gaur
17:45.Kulturalea, Jean Marc Hal-
tzuet Xanorekin.
Bihar
13:00.Punttuka.
Etzi
15:00.Errugbia zuzenean:
Maule - Olorue.
XEDE NAGUSIA
ENPLEGUA
Lan bila
zabiltza?
Estatuak eta Akitania Berria Eskualdeak laguntza eta formakuntza
proposatzen dizkizute lan mundura aiseago itzul zaitezen.
HAUTAGAI HOBERENA
BILAKATU NAHI ?C
once
ptio
n/cr
éati
on :
Rég
ion
Nou
velle
-Aqu
itai
ne _
Ado
be S
tock
_ N
ovem
bre
20
19
0 800 940 166deia eta zerbitzua
urririk
Cap Métiers Nouvelle-Aquitaine-k proposatu zerbitzua
Estatua eta Akitania Berria
bidelagun dituzu!
devenezlebonprofil.fr
webgunean30 000 formakuntzeneskaintza
Alain, 46 urtegeometra
7IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 29a Agenda
J. Etxebarria Ürrüstoi-Larrabile
Pettarreko herriek (Ainharbe, Ez-peize-Undürüine, Sarrikotapeaeta Ürrüstoi-Larrabile) emanendute Jean Louis Davantek idatziAbdelkaderpastorala, heldu denudan. Berriki aurkeztu die herri-tarrei elkarteak hautatu pastorala—beste bat ere aurkeztu zuenidazleak—, eta, Davanten errane-tan (Ürrüstoi-Larrabile, 1935),«nahiz gai polemikoa den, diru-dienez inork ez du gaizki hartu». Nola hautatu zenuen gaia?
Aitzineko pastoralean [2013an]Rene Cassin ospatu genuen Sohü-tan, giza eskubideen idazlea. Gi-zon perfektua iduri zuen bainabanekien gizon perfekturik ez da-goela... Ondotik aurkitu nionakats bat larria: palestinarren zor-teaz ez zen axolatu, Israelenaz or-dea bai. 1967ko gerran IsraelekEgiptori, Jordaniari eta Siriari era-so izana gaitzetsi zuen De Gaullek,eta Cassin gaitzitu zen, berekinhaserretu zen. Beldur zen Israelsuntsi zezaten eta orduan anitzekhala pentsatzen genuen. Aldiz,agertu da Israel potentzia handibat zela, baina horretan Cassin ezzen profeta agertu. Beraz, pentsa-tu nuen ondoko pastorala beharniola eman musulman bati. Lehe-nik gogora etorri zitzaidan YasserArafat —hil berria zen—, baina zai-legi iruditu zitzaidan, ez nuen eneburua horretarako gai sentitu.
Aljeria hautatu duzu, beraz. Eus-
kaldunak izan ziren hango ge-
rran, zu horien artean.
Bigarren gerra horretan, askape-nerako gerra horretan parte hartugenuen euskaldun gazteek eremilaka. 30.000 bat frantziar gaztehil ziren eta 103 euskal herritar.Euskal Herritar horien artean 22zuberotar. Nolaz erran daitekehori ez dela gure historia?Erran izan duzu zure abertzaleta-
suna han sortu edo hazi zela.
Aitzinetik abertzalea nintzena?Bai, zazpiak bathorren zentzuabanuen, baina kulturalki; politi-koki ez nuen ikusten Iparraldetikzer egin zitekeen. Aljerian esta-tuaren aurkako sentimendu in-dartsua sortu eta hazi zitzaidan.Batzuek armadari diote gorrotoaedo aiherra, baina armada esta-tuaren tresna bat da, esku makila.Haren bidez han tortura prakti-katzen zen, ez denetan baina au-sarki eta toki askotan. Hori gauzajakina zen, gobernuek ere bazeki-ten eta ez zuten deus egiten ho-rren aurka, horrek zerbitzatzenbaitzuen epe laburrera bederen. Horren lekuko izan zinen han?
Soldadu bakoitzak gauza gutxiikusten du, baina anitz jakin bai.Aljeriako bigarren gerran zen-
tratzea ere zaila litzateke?
Bai, hartako dut lehena tratatu.Bukaeran gurea hunkitzen dut,baina guti. Soldaduen abesti batdago, haserre agertzen dira, erra-
nez «zer ari gara hemen astoakbezala?». Gero agertzen dira DeGaulle eta frantziar armadako bu-ruzagiak; jeneralek De Gaulle le-hendakariari erraten diote «gukgerra irabazi dugu, Aljeria Fran-tziaren baitan atxiki behar du-zu». Militarki hala zen, baina DeGaullek erantzuten die: «Gerrairabazi duzue, baina nik bakeairabazi behar dut eta aljeriarrekindependentzia nahi dute, eta nikezin diet ukatu». Zer ikuspegi ukanen du pastora-
lak? Ez baita berdin Frantziatik
so egitea edo Aljeriatik.
Lehen gerra dut gehienik aipa-tzen, eta hondarrera pixka batguk egin duguna. Ene ikuspegiada Abdelkader [El Djezairi] bereetxean zegoela, bere lurra zain-tzen zuela, herria, fedea, legea. Etagu han inbasore ginela. Beraz hu-ra urdinetan agertzen da eta gugorrietan [pastoraleko pertso-naiak bi multzotan sailkatzen di-ra, eta eskematikoki urdinetan di-ra onak, gorrietan gaiztoak]. Pastoralen tradizioan ate urdi-
netik sartzen diren pertsonaiak
kiristiak dira, giristinoak. Zure
pastoralean musulmanak dira.
Gauza osoki berria da. Gisa bateratradizioaren hauslea, baina tradi-zioaren izpirituan ikusten dut.Zeren lehen onak «kiristiak»deitzen ziren eta gaiztoak «tur-koak». Baina hori bere garaiankokatu behar da, zeren luzaz oto-
mandar inperioak Europa kris-taua mehatxatu zuen. Hortik di-kotomia hori. Baina otomandarinperioak leher egin zuen duelaehun urte, ezabatu zen LehenMundu Gerra galdu ondoren.Bestetik, Europa kristaua ote da
gaur? Nik uste dut ezetz, eta berazkiristi eta turko nomenklaturaedo dikotomia hori niretzat bu-katua da. Nola deitu, onak etagaiztoak? Hori moralistegia zaiteta subjektiboegia, zeren bakoi-tzak bere burua ontzat dauka etaetsaiak gaiztoak dira, beti xedegaiztoekin... Hori baztertzekoazait. Aldiz zer da errealista: ate ur-dinetik jalgitzen direnak eta ategorritik jalgitzen direnak, jantzie-tan berdin, urdinak eta gorriak.Begien bistako gauza da. Abdel-kader urdinetan ezartzen duthaste hastetik bukaeraraino, ze-ren etxean zegoen, erran dudanbezala. Gu arrotzak ginen, inba-soreak. Frantziak ez zuen nehola-ko eskubiderik Aljeriaren bere-tzeko eta armaz beretu zuen. Estatu mailako giro islamofobo-
aren testuinguruan, pastorala
mezu ekarle izanen da?
Bistan da baietz. [Abdelkader] Fe-dedun bat zen, haren etsai askoere fededunak ziren, kristauak.Hor badago elkarrizketaren be-harra kristau eta musulmanen ar-tean, eta zabalago musulmaneneta beste guztien artean. Elkarezagutzeko beharra bada, zerenetsaia ezagutzen ez dena da etazernahi itsuskeria asmatzen da. Abdelkader aljeriar buruzagia
izanen da pertsonaia nagusia.
Abdelkader abertzalea bai, bainabestalde intelektual handi batizan da, eta, beraz, pertsonaia uni-bertsala da; Gandhi bezala, adibi-dez. Islameko pentsalari handi batizan da: filosofoa, teologoa, oler-kari mistikoa. Gerrari hamabosturte eman dizkio baina aitzinetikerlijio gizona zen nahiz gazte izan(24 urtetan hasi zen gerran,1832an). 1847an borroka utzizuen, 1883an zendu zen eta bitar-tean erlijio gizon eta idazle izanzen. Damaskon erretiratua zelakristauen masakre batzuk izan zi-ren; kristauak zaindu eta zenbaitmila salbatu zituen. Ez da soilikgudari bat, intelektual handi batda.
«Intelektual handi batizan zen Abdelkader»
Jean Louis Davant b Idazlea, ‘Abdelkader’ pastoralaren egilea
Idazle eta euskaltzain zuberotarrak idatzi du heldu den udan taularatukoden pastorala. ‘Abdelkader’ pastoralak Aljeriako lehen gerra du berezikiaipagai, baita idazleak soldadu gisa bizi izan duen bigarren gerra ere.
JOANES ETXEBARRIA
IPAR EUSKAL
HERRIKOHITZA
OSTIRALA, 2019ko azaroaren 29a b 0,50 €
Zuzendaria/Directeur de publication: Iñaki Etxeleku. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.
Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.
Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).
Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0623 C 90915.
Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: [email protected]