Ostirala Udako Ikastaroak 2019ko ekainaren 14a X. urtea ... · buruz». Are gutiago, euskaraz. Guti...
Transcript of Ostirala Udako Ikastaroak 2019ko ekainaren 14a X. urtea ... · buruz». Are gutiago, euskaraz. Guti...
IPAR EUSKALHERRIKOHITZA
JOANES ETXEBARRIA
Ipar Euskal Herriko eta Nafarroa Garaiko zenbait kolegiotako ikasleek kantaldi bat eman zuten joan denostiralean, Donibane Garaziko Jai Alai frontoianbAitzinetik, batu eta Nafarroako historia landu zuten b 4-5
Kantuak
elkarturik
Elkarrizketa Marc Lataillade,Bidaxuneko Biduzeko txitategiko
nagusi gaztea
8Udako Ikastaroak UEUkBaionan aurtengo antolatu
zenbait ikastaroren aurkezpena
2Ostirala
2019ko ekainaren 14aX. urtea403. zenbakia
2 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko ekainaren 14aGaiak
Iñaki Etxeleku Baiona
Euskararen kalita-tea, informatika,herrigintza, an-tzerkia, idatz sor-mena... Denetariklanduko da aur-
ten ere UEUk Baionan antolatuUdako Ikastaroetan. Eibarko,Iruñeko, Donostiako, Bilbokoikastaroez gain, zazpi eginen diraBaionan, uztailaren 1etik 3ra.Ikastaroetan teoria eta praktika
lotuko dituzte. Hala izanen da,Celine Mounole Baionako EuskalIkasketetako irakasle eta Ikerzentroko ikerlariak emanen duenikastaroan. Euskaraz beti eta ho-beki, hizkuntza landuz ikastaroabaliatuko du Ikas pedagogia zen-troan, hilabete hauetan hasia du-ten lanaren emaitzen ezagutaraz-teko. Frantsesetik jin kalkoeiohartu eta euskarazko bide zuze-naren emateko fitxa batzuen lan-tzen hasia da Ikasek osatu lantal-dea. Horren barne da Mounole.Ikaseko zuzendari Aines Dufaukesplikatu du Ikasek berak bere la-netarik agertu behar bati ihardes-teko abiatu zutela estilo liburubaten tresna plantan ematekoegitasmoa. «Ikasmaterialgintzanari garen ber, anitzetan frantse-sezko testuetarik abiatzen gara.Itzulpenak dira bereziki, mate-matiketan, zientzietan, egina-prest direnak. Holakoetan fiteageri dira kalkoak, betikoak». Beste arazo bat agertzen da hitz
bakarra delarik frantsesez etaeuskaraz bi. Errepikatzen diren
egoera ezagunak dira hauek:«Bere/haren, edo/ala, zer/zein,arte/-raino». Ulermena traba-tzen dute zenbait aldiz: «Mate-matiketan edoeta alaez da gauzabera, bistan da. Norabidetzen duarrapostua; beraz, tronpagarriizaten ahal da. Berdin bereeta ha-ren-ekin testuingurua ez baldinbada aski argi». Frantsesetik egin itzulpenetan,
agertzen dira perpaus osoak kal-koa direnak: «Badira euskararenestiloa, sena, atzaparkatzen dute-nak. Kalko izugarriak ikustendira artetan, eman dezagun:‘Egoera horrek aurkezten dituenproblemak’». Gramatikazko bi-txikeriak ere sartuak dira azkar:«Euskal gramatika ez baita askilantzen, eta ez baitira euskaldunzaharrak aski entzuten, ez askileitzen, badira holakoak: ‘Eskuanparasola baduen andere ho-rrek...’». Errepikatzen diren huts horiek
traba bilakatuak zaizkio Ikasi pe-dagogia tresnen argitaratze lane-an. «Ohartu naiz biziki denborapasatzen dugula huts horien zu-zentzen». Proiektu kudeaketazegin ikastaro baten ondotik ukanzuen ideia Dufauk lantalde batenzutik emateko, aterabide bat kau-situ nahian. «Lehen gauza izanda Ikaseko lantaldearekin ikusteanolako estilo liburua nahi ge-nuen. Ezagutzen baititugu bestal-de egiten direnak: Berria-rena,dudarik gabe, biziki baliatzendugu; baita EHUkoa ere. Ikustenditugu Euskaltzaindiak publika-tzen dituen arauak ere. Hizkun-
tza tresna horien osatzeko helduzena nahi genuen». Estilo libu-rua, baina oinarrizkoa eta egina-hal sinplekoa erabiltzeko: «Nahigenuen araua laburki eman, sus-tut adibidez apaindu eta ilustra-zioz ere, ahal bezain adierazkorraizan dadin. Gai guziak ez dituguaipatuko; bakarrik behar ditugu-nak, maizenik gertatzen direnkorapiloen libratzeko». Ikaseko zazpi lankideen artean
hasi ziren beraz, ondotik, gaianadituak direnak gomitatuz, «ze-ren eta adibideak ez dira aski, es-plikazioak ere behar dira. Segur-tamena behar dugu, eta zer go-mendatzen den ikusi». Gomitahorietan lehena: Beñat Oihartza-bal Iker zentroko ikerlaria. Harkbeste bi lagun sarrarazi ditu talde-an: Maia Duguine (Iker zentrokoikerlaria) eta Celine Mounole(Unibertsitate irakasle eta ikerla-ria). «Celine Mounolek unibertsi-tate irakasle gisa ikusten du baxo-tik landa heldu zaizkion euskalikasketetako ikasleek zer mailaduten, zertan diren problemak.Horregatik du hark emanenUEUko saioa». Antton Luku ira-kaslea ere deitu dute: «Interesga-rria iduritu zaigu pedagogia alde-tik harekin aritzea, alimaleko es-perientzia baitu eta hizkuntzaerrotik ezagutzen baitu». Lantaldeak egin du bide, eta 35
bat fitxa baditu landurik. «Zen-baitzuk eginxeak, beste batzukabiatuak. Iduritzen zaigu erakutsibehar dugula egiten hasiak gare-na, nahi baikenuke hori probara-zi ariketak emanez». Baionakoikastaroak horretarako balio iza-nen du, preseski. «Ikusiko duguproposatzen duguna zertan du-gun hobetu behar». Hogei bat la-gunez osatu taldeko ikastaroaizanen da. Beharrez, bi egunekoa.Internet bidez zabalduko dira
gero delako fitxak. «Batzuetanloturak eginez fitxa batetik beste-
rat. Gai bera heldu baita diferen-teki batean eta bestean. Aldi gu-ziez Euskaltzaindiaren arauarierreferentzia eginez eta loturazenbait gairen barnatzeko nahiduenarentzat». Ez dituzte fitxakoraino sarean ezarriak, UEUkoabaliatuko baitute ariketen ontze-ko. «Ariketak lotuko ditugugehigarri gisa, hola nork bere bu-rua probatzen ahalko du. Zertanden ikusteko».
Antzerki fisikoaOhikoa zaio UEUri antzerki ikas-taroen eskaintzea. Aurten, Goiti-bera Sopelako (Bizkaia) konpai-niako antzezleei dei egin die uz-tailaren 1 eta 2ko Antzerki fisikoa.Neutraltasuna landuz, bereizten
gaituenaren bila ikastaroareneramateko.Jacques Lecoq (1921-1999) an-
tzerkilari eta zuzendari frantsesa-ren eskolako irakaspenak segituditu Goitibera taldeko Ander Ba-salduak. «Jacques Lecoqen peda-gogian oinarritutako eskola bate-an ikasiak gara, baina beste itu-rrietatik ere ikasi dugu, eta,azkenean, egiten duguna ez da
Udako Euskal Unibertsitatearen Baionako ikastaroakuztailaren 1etik 3ra iraganen dira, Beñat Etxepare lizeoan.Izena eman daiteke jadanik ‘http://www.ueu.eus’ atarian,ekainaren 24ra arte. Zazpi ikastaro izanen dira denetarat,batzuk kitorik, hala nola Ikas zentroarekin antolatu dena.
UEU, teoria etapraktika uztartuz
Erakutsi behar duguegiten hasiak garena,nahi baikenuke horiprobarazi ariketakemanez»Aines DufauIkaseko zuzendaria
«Pintzelkadatxo batzukerakusten ditugu, betimaskara neutroarenlanetik abiatuz, bestelekuetara bidaiatzeko»Ander BasalduaGoitibera taldeko antzerkilaria
«Humboldten ikerketaklandu, eta azken 50urtetako euskaldunekegin irakurketak aztertunahi ditugu»Haritz AzurmendiFilosofian doktoregaia
‘‘
Iazko udako ikastaroak Beñat
Etxepare lizeo berrian egin ziren
jadaneko. ISABELLE MIQUELESTORENA
3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko ekainaren 14a Gaiak
Lecoqen pedagogia itxi bat», es-plikatu du. Bi eguneko ikastaroadenez, oinarrizko gauzen lantze-ko astia uzten du. «Ez dizu ema-ten pedagogian guztiz sakontze-korik. Beraz, pintzelkadatxo ba-tzuk erakusten ditugu, betimaskara neutroaren lanetik abia-tuz, beste lekuetara bidaiatze-ko». Maskara neutroa oinarrizko
tresna ona zaie. «Tresna pedago-giko gisa erabiltzen dugu. Espre-siorik ez daukan maskara bat da.Aurpegi guztia estaltzen duena.Ez da hitz egiten maskara hone-kin, eta neutraltasuna lantzen da.Margolarien oihal txuria bezala,non, gero marraztu dezakegun».Clowna lantzeko frankotan era-biltzen da maska neutroa, etahain zuzen clowna anitz lantzendute Goitiberakoek. «Clownarenmunduan oso interesgarria damaskara neutroarena. Neutralta-suna lortu nahi denean, gure be-rezitasunak nabaritzen baitira.Kanpotik ditugun edo gizarteakezarritako keinu, jestu ezberdi-nak garbitzen ditu, mugimenduoinarrizkoena lortzeko».
Udako Ikastaroak parada dira,bestalde, hiztegi teknikoa lantze-ko. Basaldua: «Gure sailaren aldeteknikoan badira hitz batzuk be-rez ezagutzen ez ditugunak edo,agian, gaur egun euskaraz ez dau-denak. Jende asko antzerki ikas-taro egiten ibiltzen da euskaraz,eta badaukagu interesa hiztegitekniko horren bilatzeko». Ikas-taroan parte hartuko dutenekinegin nahi duten bilaketa da, behardenean hitzak asmatuz ere. Ikastaroa publiko zabal baten-
tzakoa da. Gertatzen zaie ikaskideadituago batzuekin ibiltzea ikas-taroetan gauza zehatzen lantze-ko; bizkitartean, hasiberriekinaritzea gustatzen zaie franko Goi-tiberakoei: «Adituak ez direnekberaien freskotasunagatik askoekar diezaiokete taldeari. Eta adi-tuak direnek, noski, beren espe-rientzia». Ariketak egitearekin,taula gainean direnek ateratzendutena baita langaia. «Ariketetanikusten dugunak dauka garran-tzia. Ariketa aitzakia da. Ikasleakematen digunaren arabera, bestegauzak eskatzen joango gara».Lecoqentzat, beste antzerki
maisu gehienen gisan, muntahandia zuen gorputzaren beharbezala prestatzeak, berotzeak.Hala izanen da UEUko ikastaroanere. «Gure lanabesik garrantzi-tsuena gorputza da. Zaindu beharden tresna. Ikastaroen testuingu-ruaren arabera, denbora gehiegi-rik ez badago, ikasleei gomenda-tzen diegu lehenago etortzea lu-zaketak egiteko. Osasunagatik,lesioak saihesteko eta tresna prestedukitzeko gerta daitekeen edo-zertarako. Erne jarri behar duguekintzarako, jokorako».Ikastaroko zedarriak dauzkate
gorputzaren prestaketa, antzerkiariketak eta inprobisazioa. Bainaez dira mugak hain markatuak,eta, bat edo bestea egitean, dene-tarik erabil dezakete. «Inprobisa-zioak beti planteatzen ditugu gaiedo eduki batzuetan sakonduahal izateko. Adibidez, inprobisa-zio bat izan daiteke maskara neu-troarekin harreman duena: agu-rra. Beste ikasleak hor daude pu-bliko bezala, eta ariketa egingoduen ikaslea hormaren kontrajartzen da, itzuli, maskararekingerturatu eta ‘agur!’ esan behar
du». Ondotik, egin duena azter-tuko dute denen artean galdetuz:«‘Ohartu zara eskuarekin eginduzun mugimenduaz?’ Ikasleakegiten duenaren kontzientziahartzeaz arduratuko gara».
Humboldt gureanHaritz Azurmendi doktoregaiakheldu den hilabetean defendatu-ko du bere tesia. Lehenago, baina,Wilhelm von Humboldt gurean:
hizkuntza, kultura, herria ikas-taroan hitza hartuko du.Humboldt (1767-1835) hizkun-
tzalari eta filosofo prusiarrarenlana ikertu eta gogoetatu duenJoxe Azurmendi (Zegama, 1941)euskal filosofo, pentsalari, idazle-aren nazioari buruzko pentsa-mendua aztertu du bere tesian.«Konparatzen ditut Joxe Azur-mendiren nazioari buruzkoideiak akademian zabalduta dau-den teoriekin», esplikatu du Ha-ritz Azurmendik, «zer kritikaegiten dizkien, zeinekin antzeko-tasun gehien dituen. Helburuada, nazioari buruz zer pentsa-mendu duen jakitea». Joxe Azurmendik Humboldti
buruz egin lanak miatu ditu dok-toregaiak; beraz, pentsalari pru-siarrak euskaldunei buruz eginzituen gogoetak. «HumboldtekXIX. mende hasieran euskalduneiburuz egin ikerketen ondoriozplanteamendu filosofiko batzukegin zituen kulturari buruz, hiz-kuntzak naziotasunean daukangarrantziari buruz. UEUko ikas-
taroan nahi ditugu Humboldtenikerketa horiek ezagutu, landu,eta gero, azken 50 urteetako eus-kaldunek ideia horiei buruz eginirakurketak aztertu». HorietanTxillardegiren lanak eta, partiku-larki, Joxe Azurmendirenak. Wilhelm von Humboldtek
duela kasik 150 urteko euskaldu-nei buruz garatu zituen ideiakzein diren aipatuko da ikastaroan.«Iñaki Zabaleta Gorrotxategikikertu du asko gaia. Ondorioetakobat izan da hizkuntzari gero etagarrantzi handiagoa eman ziola.Ikusi zuen herri desberdinak eza-gutzeko, beraien arteko harrema-nak, beren izaera ulertzeko, eurenhizkuntzak ematen zuela bideonena edo eraginkorrena». Gauregun, eztabaida hori zertan denikusiko dute Baionako saioan.«Badago eztabaida: hizkuntzakherritartasunarekin zer loturaduen… Batzuk identifikatzera do-az guztiz; euskararik gabe ez delaherritartasunik. Beste batzuk esa-ten dute Euskal Herria, gaur egun,linguistikoki plurala dela, eta plu-raltasun hori errespetatu behardela herritartasunetik. Eztabaidahorietan askotan argitu behar daherritartasuna nola ulertzen den:politikoa den, kulturala den; hiz-kuntzak Euskal Herrian garran-tzia duela esatean, esaten den mo-du baztertzaile batean edo ez. Ha-rreman horiei buruz gogoetaegingo dugu». Haritz Azurmendi guziz kon-
tent da UEUk Baionan antolatzendituen ikastaroekin, bakan ikus-ten baita: «Instituzio desberdine-tako jendea elkartzen du. Baio-nan egite hutsa bada esangura-tsua; zeren, bestela, ez da osoerraza Hegoaldeko ikerlariak,Iparraldekoak juntatzea gai haueiburuz». Are gutiago, euskaraz.Guti edo aski bere ikasketak eus-karaz egin ahal izan ditu, eta tesiaere osoki euskaraz aurkeztukodu. «Nabaritzen da salbuespenadela. Edozein tramite administra-tibo, paper egiteko zailtasun extrabat delako euskaraz egitea».
%25DESKONTUA,
BERRIALAGUN IZATEAGATIK
Udako Euskal Unibertsitatearen
eta BERRIAren elkarlanari esker,
BERRIAlagunek aurten ere %25eko
deskontua izango dute UEUren
udako ikastaroetan. Oso erraza da
deskontua eskuratzea: Berriala-
gun zarela adierazi beharko da
ikastaroan izena emateko orriaren
oharren atalean.
4 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko ekainaren 14aAstekoa
Joanes Etxebarria Donibane Garazi
Ikusle anitz bildu zituz-ten Lizarran (NafarroaGaraia), maiatzean. 600bat ziren, joan den osti-ralean, Donibane Gara-ziko Jai Alai frontoian
Donibane Garaziko Zitadela, Bai-gorriko Jean Pujo, LarzabalekoManex Erdozaintzi Etxart, Kan-boko Xalbador kolegioko abesba-tzak eta Lekarozko ikasleak etaElizondoko ikasleek eman kan-taldia txalotzeko. Jazz’in Collègeformularekin, beste abesbatzenelkarretaratzeak egiten dira Haz-parnen, Miarritzen edo Pauen,zuberotarrentzat besteak beste. Joan den ostiraleko gaualdiak,
aldiz, bazuen besteek ez dituztenhainbat osagai: euskarazko kan-tuak, mugaz bi aldeetako ikasleaketa aitzinetik eraman lan luzea-goa ikasleen arteko harremanaksortzeko. Nafarroan Gaindi izenaeman zioten berrehun bat ikasle-ren emanaldiari.Maiatzaren 24ko kantaldian ez
bezala, Lekarozko Koru Txikiabesbatzak ere parte hartu zuenDonibane Garazin. Egunean ber-tan, azken errepika hastekoa ze-larik doi-doi heldu zen haien au-tobusa; gelara sartu, eta DeniseOlhagarai Baigorri eta DonibaneGaraziko kolegioetako musikairakaslearen aginduak behatzenhasi ziren. Abesbatza handiarenzuzendaria kontent zen haienparte hartzearekin, Hego EuskalHerrian ez baita herrialde haue-
tan bezala abesbatzarik egin ohieskoletan.Baina Olhagaraik, zaila izana-
gatik, aspalditik sinesten du mu-gaz gaindiko harremanak susta-tzeko lanetan: 1992an sartu zenirakasle, eta, Baigorriko eta Doni-bane Garaziko ikasleak elkartze-az gainera, Gasteizko, Elizondo-ko, Zegamako edo Errenteriakokantari gazteekin ariarazi ditu.Aurtengo xedea, kantaldiaz hara-go, harremanak pizteko saiakerabat ere izan da.
Errealitateak ezagutzekoGutun trukaketa batekin hasi zi-tuzten lehen harremanak Baigo-rri, Donibane Garazi, Lekaroz etaLizarrako ikasleek. Gero, hirueguneko ateraldi batean, Leka-roz, Iruñea eta Lizarra ezagutzeraabiatu ziren baxenabartarrak.«Biziki-biziki baikorra izan da»,Olhagarairen erranetan. «Ohar-tu dira zer den D eredua, A ere-dua, zer den euskara ofiziala dela-rik edo ez». Gehitu du Lizarranheren batek bakarrik ikastenduela D ereduan, osoki euskaraz. Irakasten duen eskola publikoe-kin konparazioa egiten du musi-ka irakasleak: «Ari gara ezin ga-ratuz, eta nik uste dut ez dudalagarapenik ezagutuko, sistemaarrunt blokeatua baita, eta gaizkipentsatua ene ustez. Nik ez dutsekula ezagutuko matematika,kirolak edo teknologia euskaraz,erran nahi du egiazko parekota-suna». Joan den ostiralean, erre-pika denborako pausetan, entzu-
ten ziren frantsesez ari ziren ikas-leak. «Publikoan biziki zaila daeuskara ikastea», Olhagarairenustez. Haren hemezortzi ikaslejoan ziren Nafarroa Garaiko besteikasleak ezagutzera. «Hemezor-tzi horiek biziki motibatuak dira,eta euskara ongi ematen dute ha-lere, baina beren artean ezin dutenaturalki mintzatu», gehitzendu. Bidaia kulturala ere izan zen;Iruñean «erraldoien munduan»sartu ziren. Hiriburuan bestalde,Betti Bidart baigorriarrak XabierLakuntzaren ateak ireki zizkien,haren gaitak eta tresnak egitekotailerra ikusteko.Errealitate desberdinak ikusi ez
ezik, komunean duten historiaere landu zuten bidaian; BixenteHirigaraik, Baigorriko interpreta-zio zentroa sortzeko lanetan ariden gazteak, Orreaga eta Amaiur-ko gotorlekuan argitu zizkien Na-farroako Erresumaren historia-ren parte batzuk. Bidaiatik itzul-tzean, Asisko Urmenetarekin
Nafarroako historia barnatu etabideo bat ekoitzi zuten ikuskizu-narentzat, marrazkilariaren es-kuak data esanguratsuak azpi-marratzen filmatuz.
Naturala zena, birsortzekoaKantaldian, Betti Bidart gaitajotzaile gisa ere ukan dute lagun-tzaile. Mugaz gaindiko harrema-nen hausturaren lekuko izan da:«Egia da; haurrekin ohartu garaeta frogatu da biziki zaila delaharremanen normalizatzea.Orain Internetekin sinpleago damintzatzea Australian den nor-baitekin Erratzun den norbaite-kin baino. Baina, duela 50 urte,gure gurasoek baztandar guztiakezagutzen zituzten, eta baztandarguztiek hemengoak». Proiektu bereko beste partaide
batek ere berdintsu dio. AmaiaKordoba Lekarozko ikastetxekomusika irakasleak dionez, harenikasleek «bagoaz Frantziara»diote, eta baxenabartarrek «ba-
Hainbat eskola eta herrialdetakoikasleek 600 bat ikusle bildu zituztenDonibane Garazin, joan den astean.Lizarran ere arrakasta kausitu zutenmaiatz hondarrean, Lizarra-Garaziparekidetzearen besta bezperan.Proiektu zabalago baten bukaera zenNafarroa.
Nafarroakoikasleenabesbatza
200 bat haur elkartu ziren joan
den ostiralean, Nafarroan Gaindi
ikuskizunean. J0ANES ETXEBARRIA
Horrelako proiektueklaguntzen dute bederenkontzientzia sortzenberdinak garela, kulturaberean bizi garela»Amaia KordobaLekarozko Ikastetxeko musika irakaslea
«Duela 50 urte, guregurasoek baztandarguztiak ezagutzenzituzten, eta baztandarguztiek hemengoak»Betti BidartGaita jotzaile baigorriarra
«Aspaldian egin genuentopaketa bat Urruñan,duela zortzi urte.Geroztik, ez genuen deus egin mugaz gaindi»Maki UrtasunKoru Txiki abesbatzako eramailea
‘‘
5IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko ekainaren 14a Astekoa
goaz Espainiara». Belaunaldiz
belaunaldiko bilakaera argi du:
«Gure gurasoen aldetik badago
odol harremana. Gure belaunal-
dian kontzientzia badugu, eta ba-
dugu harremana, baina jadanik
gutxiago. Heldu diren hurrengo
belaunaldiek ez dute kontzien-
tziarik, eta ez dute harremanik».
Bidarten hitzetan, kolegioen
arteko xede horrek badu baiko-
rretik: «Bai elkar ezagutzaren
berpizteko eta gazteei gogoa ema-
teko begien irekitzea, gure histo-
ria berdina dela, lotura badela as-
paldi honetan eta eskolan irakas-
ten duten historia beste zerbait
dela. Urruntzea baino hobe dugu-
la elkartzea». Ados da Kordoba:
«Horrelako proiektuek lagun-
tzen dute bederen kontzientzia
sortzen berdinak garela, kultura
berean bizi garela».
Ostiral gaueko ikuskizunean,
ikasleek urtean zehar ikasi dute-
nak oihartzuna ukan zuen, kantu
eta dantzen artetik bideo zatiak
erakutsi baitzituzten, izan gaita,
erraldoiak edo historia azaltzeko.
Kantuek berek, gaualdiaren izen-
buruak salatzen duenaz, Nafarro-
arekin zerikusia zuten: Jean Mixel
Bedaxagar, Benito Lertxundi, Xa-
bier Lete, Gontzal Mendibil, Mixel
Labegerie, Antton Valverde, Go-
zategi, Oskorri,Txakunen erre-
pertorioko kantuak Jose San Mi-
guelek espresuki moldatuak.
Errepika garaian, umorez trenka-
tu zuen Amaia Kordobak: «He-
men, musikariak gara denak, eta
musikak ez du mugarik».
Oztopoen gainetikProiektuaren motor nagusiak,
Denise Olhagaraik, sekulako
energia zuen errepikan haur sal-
doa zuzentzeko, Intza Dagerre
Seaskako musika irakaslearekin
batean. Urte osoko lanean ere
energia anitz behar izan du, aitzi-
neko urteetan bezala, xedea aitzi-
na eramateko: «Barnealde hone-
tan, biziki zaila da: dirua behar da
urtero xerkatu, gelak eskas dira.
Jai Alai frontoian biziki baldintza
txarrak dira: behar da jakin aur-
ten teknikariak hor behar izan
duela lo egin; harrigarria da! Jai
Alai berritu egin dute, baina ateak
hautsiak dira jada; ezin duzu ma-
teriala utzi. Elektrika panak izan
dira, bezperan ezin konponduz
ari izan gara gauerdi arte».
Nafarroa Garaiko errealitatea
berdintsua da horretan. «Lana
da, ez du inork ere hau bultza-
tzen; guk egin behar dugu: ikasle-
ak animatu, pixka bat burokra-
ziaren kontra borrokatu, dirua
lortzen saiatu...», zerrendatzen
du Amaia Kordobak, baikor bu-
katuz: «Ez da erraza, baina, azke-
nean, lortzen da». Halere, Koru
Txikiko eramaile Maki Urtasunek
oroitzen duenaz, mugaz gaindiko
azken proiektua ez zen atzokoa
haientzat: «Aspaldian egin ge-
nuen topaketa bat Urruñan, due-
la zortzi urte. Geroztik ez genuen
deus egin mugaz gaindi». Harre-
manak oraindik iraunkorrak ez
diren seinale.
Zailtasunak gibelean utzirik,
esker onekoa da Olhagarai, anto-
laketan borondate oneko parte
hartzaile anitz izan direlako. Mu-
sikariak, Baigorriko kolegioko
zuzendaria barne, publikoko eta
Seaskako gurasoak, beste eskole-
tako irakasleak... baita ikasleak
ere: «Pausa tenorean besteak jos-
tatzen ari dira kanpoan, eta gu la-
nean ari gara isiltasunean barne-
an. Behar da indar hori egin, eta
urte osoko engaiamendua da. Az-
ken-azken momentuan da kon-
tzertua; plazera bukaeran heldu
da».
Musika irakasleak uste du, gai-
nera, «kirola erakargarriago»
dela gero eta gehiago, «kristoren
dinamika» sortzen baitute kirol
irakasleek, ateraldi eta lehiaketa
franko eskaintzen baitzaizkie. Pe-
nagarria zaio kultura doi bat «ja-
ten» duelako, irakaspenak des-
berdinak direla kontuan hartu-
rik, kirolari balorerik kendu gabe:
«Gu ikasteko ari gara, entzuten
ikasteko sustut; entzumena lan-
tzen dugu. Koralean parte hartze-
ko beti erraten diet behar dela
ikasi isiltzen, entzuteko».
Proiektuarentzat logo bat ere asmatu dute, Lizarrako izarrean oinarritua. J.E.
Denise Olhagarai musika irakaslea izan da zuzendari eta motore nagusia. J.E.
«Urte osokoengaiamendua da.Azken momentuan dakontzertua, plazerabukaeran heldu da»
«Barnealdean, bizikizaila da: dirua behar daurtero xerkatu; gelakeskas dira eta jai-alaianbaldintza txarrak dira»
«Euskararenirakaskuntzan ari garaezin garatuz, eta nik uste dut ez dudalagarapenik ezagutuko»Denise OlhagaraiBaigorri eta Garaziko musika irakaslea
Irakur dezagun!
Ez dut zu bezala ikusten,
Ortzi, uste dut justuki,
ez dugula aski gaitasun
kritiko, eta gai ainitzen
inguruan ez dugula egiazki sakon
pentsatu; ez dugu aski irakurri,
teorizatu, analizatu, sakondu.
Arazo bat da. Gizarte hobe bat
eraikitzeko lanean, hutsune teo-
riko horiek handiak dira, eta ho-
rrek garamatza kontraesanetan
norabidea galtzera.
Gure praktika militantean
egiazki egiten badiogu lekua
analizatzeari, errealitatearekiko
ikuspegi kritikoari eta eztabaida
sakonari, gure eguneroko prakti-
ka ongi pentsatua izanen da:
agian asumituko dugu besta ba-
tean urruneko garagardo merkea
erostea, dituen alde onak, txa-
rrak baino handiagoak baitira.
Ez du erran nahi norabidea galdu
dugunik, hautu taktiko bat egin
dugula soilik, gure estrategiare-
kiko koherentea. Ez dut uste
kontraesanik gabeko praktikak
izan behar direnik gure berehala-
ko helburu, baizik eta, iraultza
prozesuaren luzera begirako
ikuspegia eta gaur egun aurki-
tzen garen momentuaren kon-
tzientzia ukanik, errealitatea
iraultza bidean eraldatzeko prak-
tika politiko eraginkorrak.
Uste dut Ipar Euskal Herrian
arazo larri bat izan dela hau.
Lelo batzuk buruan sartu, ideia
batzuk barneratu eta sentimen-
du eta alderdi emozionalak gida-
tu duen militantzia izan dela gu-
rea. Militanteek ez dute sakon
teorizatu, eta honek ondorio la-
rriak ditu marrazturiko estrate-
gien eraginkortasun faltan, baita
ondoko belaunaldiekiko trans-
misioan ere, ez baitzaie belaunal-
di gazteei formakuntza sakonik
eskaini.
Ipar Euskal Herriko gazteek
biziki gutxi irakurtzen dugu. Ira-
kurtzea diodanean, testu teoriko
sakonez ari naiz, testu konplexu
eta irakurtzeko zailak diren ho-
rietaz, baina errealitatea ulertu
eta eraldatu ahal izateko beha-
rrezkoez.
Ez dut ulertzen nola iritsi garen
alderdi teorikoa hainbeste mes-
pretxatzera, alderdi praktikoaren
izenean. Batak bestea gutxitzea
erran nahiko balu bezala, justuki
alderantziz delarik. Teoria eta
praktika etengabe joan behar
dira elkar elikatzen praktika
politiko eraginkor bat eraman
nahi bada.
Iraganekoa analizatuz soilik
uler genezake nola iritsi garen
gaur egungora, eta kasu honetan
ere hala da. Garai batean, anali-
sia, estrategia eta taktika bera ere,
gainetik heldu ziren eta praktika
zen gazteen eginbeharra: hainbat
adarretako herrigintzan parte
hartzea, herri aktibazioa, kale
borroka... Teorizazioa delegatu
eta ez zaio garrantzirik eman, eta
honek ezin du ez epe motz, ez epe
ertain eta are gutxiago epe luzera
ondorio onik izan.
Errealitatea eraldatu nahi ba-
dugu, berau ulertzeko gaitasuna
garatu behar dugu. Irakurri be-
har dugu, gaitasun kritikoa gara-
tu, hausnartu, eztabaidatu. Eta
ez, ez digu gaur egun, prentsa
arruntean aktualitatea irakurtze-
ak errealitatea ulertzea ahalbide-
tzen. Gertakari eta informazio
kopuru ikaragarria emana zaigu,
baina elkarrekiko isolatuak bali-
ra bezala, hauek zergatik gertatu
diren ulertzeko baliabiderik
gabe. Informatzea eta ulertzea
ezberdinak dira gaur egun.
Baina ari dira pixkanaka for-
makuntzarako beste bide batzuk
garatzen. Errealitatea ulertzeko,
jasotzen dugun aktualitatearen
bonbardaketa interpretatzeko
eta iritziak elkarbanatzeko tres-
nak sortu dira azken urteetan;
besteak beste, Gedar langile ka-
zeta, Itaia, Agintea Hausten,
Burdin Hesia, Kontu Lepoeta
Borroka garaia dablogak irakur-
tzeak ainitz formatu nau ni.
Haatik, ez da erraza liburu
potolo eta konplikatu bat irakur-
tzeko kuraia eskuratzea; deus
ulertzen ez duzula sentitu eta
abandonatzeko tentazioa duzu...
Baina kolektiboki eginen bage-
nu?
Lapurdi, Baxenabarre eta Xi-
beroako gero eta gazte gehiago
elkartzen ari gara, hilabetero tes-
tuak kolektiboki irakurri eta lan-
tzeko. Horrek motibatzen du,
etxeko lan bezala ematen diozu
zeure buruari, hemendik hiru as-
terako irakurria ukan behar du-
zula, gero bakoitzak, ulertu due-
na elkarbanatuko du eta elkarre-
kin gogoetatu eta eztabaidatuko
dugu. Ni, bederen, ainitz ikasten
ari naiz.
Lagun, zure baitarik pentsatu
eta irakurri!
«Txapelik gabe edotxapelarekin, aitzakia ederra da lanean jarraitzeabertsotan aritzeko. Gaurtikaurrera ere berdin, bertsotan eta bertsotan»
Irati AlcantarillaEuskal Herriko eskolarteko bertsolari txapelduna
ELEKETAMaddi Sarasua
Ortzi Murua
Ipar Euskal Herrikogazteek biziki gutxiirakurtzen dugu.
Irakurtzeadiodanean, testu
teoriko sakonez arinaiz, testu konplexu
eta irakurtzekozailak diren horietaz,
baina errealitateaulertu eta eraldatu
ahal izatekobeharrezkoez
47.UDAKO IKASTAROAK 2019#ElkarEkin
Matrikulazioa irekita, aukeratu zurea !
Iruñea, Baiona, Eibarwww.ueu.eus
Ipar Euskal Herriko Hitzak
irakurleen eskutitzak plaza-
ratzen ditu. Ez dituzte 1.400
karaktere baino gehiago
izan behar, tarteak barne, eta
Ipar Euskal Herriko Hitzak
mozteko eskubidea du.
Helbide honetara bidali
behar dira, izen-abizenak
eta herria adierazita: Lisses
karrika, 3 - 64100 Baiona.
Eskutitzak Internet bidez
bidaltzeko: [email protected].
%Hartzaren ingurukoneurriak «eskasak»zaizkio ELBri
AINHIZE-MONJOLOSE bELB
laborari sindikatuak «baikorki
hartzen du» Frantziako Gober-
nuak Pirinioetan beste hartzik
ez duela sartuko eman berria.
«Hartz planoaren behin betikotz
uztearen bidean lehen urratsa
dela espero dugu» dio. Bizkitar-
tean, ez zaio aski. «Predazioaren
apaltzeko helburuarekin propo-
satuak diren neurriak eskasak»
direla uste du. Bidali duen pren-
tsa agirian hala bururatzen du:
«ELBk berriz ere Claverinahar-
tzaren kentzea eta hartz planoa-
ren gelditzea galdegiten du».
6 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko ekainaren 14aIritzia
MUSIKA
BAIONAThe Irradiates.
Sartzea, 5 euro.
bGaur, 22:00etan, Magneton.
BAIONALe Bal du Samedi Soir.
Sartzea, 3 euro.
bBihar, 21:00etan, Magneton.
BIARRITZRock Eskola show.
Kitorik.
bGaur, 20:00etan, Atabalen.
DONAPALEU Jazz and Bask,
Iparraldeko Orkestra eta Juantxo
Zeberiorekin. Sartzea, 16 euro.
bBihar, 20:30ean, Saint Louis
gelan.
DONIBANE LOHIZUNEKima 7 -
Euskal Sinfoniakontzertua. Urririk.
b Igandean, 17:00etan, zerupeko
antzokian.
HENDAIAEkiza. Sartzeak, 5 edo
10 euro.
bBihar, 20:00etan, Abadiako
jauregian.
HENDAIAFutbol 7 lehiaketaren
karietara: Joseto Anayak elektro-
txaranga eta kontzertuak:
Gabenara, Rukula, Bad Sound.
bBihar, 18:00etan, Ondarraitz
eremuan.
HENDAIA Jazz and Bask.
b Igandean, 17:00etan, elizan.
UZTARITZE Jazz and Bask.
bGaur, 20:30ean, elizan.
UZTARITZEMusikaren besta:
Labourdins musique, Errobiko
Kaskarotak musika eskola, Izartxo,
Uztaritzen Kantuz, Uztaritzeko
soinulariak, Etxol bat.
bBihar, goizetik, merkatuan
eta Bilgunen.
KANTUA
AZKAINELarrun Kanta abesbatza.
bAsteartean, 21:30ean, elizan.
DONIBANE LOHIZUNEEaso
eta Arin abesbatzak. Sartzea,
12 euro.
bGaur, 21:00etan, elizan.
KANBOArraga abesbatza.
bGaur, 21:00etan, elizan.
Irudia b Aiherra
Aiherrako herriko bestak diraGaur, 20:00etan, Beer pong gaualdia izanen da Aiherran, DJ Bullekin. Bihar, 20:00etan, zikiro jatea, Kontraban-
da taldeak alaiturik; ondotik, Herritmo taldearen dantzaldia. Igandean, zintzur bustitzea eskainirik; 16:00etan,
pilota partida, eta, ondotik, Izaki Gardenak taldearen kontzertua —irudian—. Astelehenean, herritarren eguna:
10:00etan, birla txapelketa. 20:00etan, paella jatea eta Kiki Bordatxoren dantzaldia. GALDER IZAGIRRE
Bizi mugimendua, haurrak kan-
tuz, arnoa eta Hirukasko.Plus
verte la vie - Bizi - Baionatik Copen-
hagueraino, Cyril Peyramondek
zuzendu Biziri buruzko emankizun
zaharra. Basabürü ikastolako hau-
rrak kantuz. Hirukasko mendi las-
terraldiaren iragarpena.
Gaur
12:10.On Daiziela, J.M. Landarre-
txe Ibaialdekoarekin.
Bihar
08:05.Punpa Laster.
08:45.Punpa Xare.
Etzi
18:00.Kirol magazina.
Dj K-Pux, herri bazkaria, Patxi eta
konpainia.
bGaur, bihar eta etzi, egun osoan,
Patxa plazan.
IZURAHameka kultur erakundea-
ren ikasturte bukaerako Ttutt jaial-
dia: antzerkia, dantza, zirkua,
musika, su jokoak. Kitorik. Jan eta
edana.
bBihar, 16:00etan, herriko plazan.
ZINEMA
BIARRITZBlack is Beltza.
bGaur, 17:05ean; bihar, 17:30ean;
etzidamu, 14:00etan, Le Royal
zineman.
BESTELAKOAK
ANGELUDonibaneko suak:
haurren animazioak, suen errituala
eta kontzertuak: QQ Bird, Zortzi,
Uneek. Jateko eta edateko.
bBihar, 15:00etan, barrako
hondartzan.
BAIONABalentziagaren mendea
erakusketaren bisita gidatua eus-
karaz, Maika Lapouble gidarekin.
Kitorik.
bBihar, 17:00etan, Didam
erakustokian.
BAIONA Bizi mugimenduaren
urtemuga besta: bertsoak
(Maindi Murua), hitzaldiak
(Corinne Morel Darleux, Genevie-
ve Azam, Desire Prunier, Joseba
Azkarraga, Alazne Intxauspe
Elola), musika kontzertuak
(Mali Karma, Foisis Jaunak, HK,
© h
orel
repu
bliq
ue.c
om -
201
9
Kontserbatorioan, musika-eskoletan baita eskolan ere, Euskal Elkargoak praktika artistikoak bultzatzen ditu.
GURE INDAR GUZIEZ !
irakaskuntza artistikoaLAGUNTZEA !
communaute-paysbasque.fr@communautePB
7IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko ekainaren 14a Agenda
Iñaki Etxeleku Bidaxune
Kriaxera tokiko ahate mota desa-gertzeko lanjerrean ezartzearzuen hegazti gripearen kalapitak.Barkoxe, Gabadi, Donaixti-Ibarreeta Bidaxuneko purallak osaga-rriz sano ziren, baina DDPP Herri-tarren Babeserako Departamen-du Zuzendaritza ez zen kantitzen,denak hil behar ziren, hil! ELB sin-dikatuaren inguruan, hunkiak zi-ren tokiko ekoizleek buru eginzioten. Horietan, Biduzeko txita-tegiak, Bidaxunen. Lataillade fa-miliaren txitategiak ditu sorra-razten kriaxera ahatekumeak,gero hazleei saltzeko. Hirugarrenbelaunaldiaren ordezkaria daMarc Lataillade (Donapaleu,1994) etxeko txitategian. Admi-nistrazioak manatua segitu bazu-ten, kriaxera ahatearen erroa gal-duko zuten, eta dena berriz hasteizanen zen. Ahatekumeak sanoakzituzten, eritasunari iharduki zio-ten beren baitarik, eta horien sal-batzeko jendeak bere etxean ba-besteko kanpainak arrakasta izanzuen. Ahate horiek trenpu oneanhazi ziren, eta, geroztik, bestefranko sortu dira Biduzeko txita-tegian. Bizkitartean, ez dute kaltettipia jasan latailladetarrek azkenbi urteetan, usaiako erosleak erdi-tarat jautsiak baitziren, iaz. Egoe-ra hobetuz doa, baina heldu denastearteko auziak emanen due-naren peskizan dira. Zerk egin du nahi izan duzula
aita-amen segida hartu etxeko
txitategian?
Ttipidanik ikusten ditut aita,ama, baita lehenago aitatxi ere,lan egiten etxaldean. Pasio bat bi-lakatu da, eta betidanik nahi izandut hori egin. Ofizio interesgarriada: kanpoan lurra landu, barneanabereekin, anitz gauzen ikustekoparada ematen du. Zer duzu gustukoa, zuzen?
Lurraren lantzea interesgarria da.Arto, ogi landen segitzea. Aberee-kin ere; etxeko hazkurria ema-nez, dena lotua dugu. Eta ahatettobatzuk sorrarazten ditugu,muñuñuak dira beti; kar-kar. Be-zeroekin dugun harremana ereinteresgarria da; arazo bat gerta-tzen baldin bada, berehala aipadezakegu, ez gara ekoizleetarikurrun. Nor dituzue bezeroak?
Nagusiki, partikularrak, urtean50-100 ahate hartzen dituztenak.Gero, hazle batzuekin lan egitendugu, egun bateko ahatea erostendutenak, hazteko, eta bururainoeraldatzeko. 300-400 bat hartzendizkigute horiek, bizpahiru aste-tarik.
Nongoak dira?
Nagusiki, Ipar Euskal Herrikoak.Baditugu bakar batzuk Landese-tan eta Biarnon, eta bat edo besteurrunagoko departamenduetan:Aveyron, Lot-et-Garona. Arrasguti. Hegazti gripeak apur batkalte egin du, halere; berezikiLandesetan, non bezeroak galdubaititugu. Hazle batzuk ere desagertu dira
Landesetan.
Hori da. Erretretatik hurbil zirenhazle batzuek ikusi dute ez zituz-tela finkatu arauak segitzen ahal-ko, eta utzi dute. Nola bizi izan duzu gripearen ga-
rai hori?
Zaila zen hasieran, baina hiru ga-renez etxaldean, errazago daburu egitea. Anitz hurbildu ga-tzaizkio ELB sindikatuari, eta kide
egin gara. Aise errazago zen bizi-tzea hazle askorekin mintzo bai-kinen. Hondarrean, adiskideakbilakatu dira, aholku eman deza-ketenak; beti bada aterabide bat. Are gazteago zinen orduan, nola
digeritu duzu?
Larrua egiten dizu, dudarik gabe.Gazte garelarik, uste dugu esta-
tuak, administrazioak beti arra-zoi duela, baina ez da hala batere!Bizi behar da, ohartzeko. Gero, el-kartasuna ikaragarria izan da;jende sare handia egiten du. Kontsumitzaileek ere parte har-
tu zuten mobilizazioetan.
Estres momentuak izan zirenez,pozgarria zen kontsumitzaileekinmintzatzea, laborarien borroka-rekin loturik ikusi baitzuten be-ren burua. Gaur egun zertan zarete txitate-
giarekin?
Antisorgailuak garatu zituztenahatekumeak genituen urtean
izan zen zailena. DDPPkbanaka deitu zituen gurebezeroak errateko isunaizango zutela gure ahate-kumeak erosten bazituz-ten. Ondorioz, zati batek
men egin, eta ez zituen hartu. Be-zeroen erdiak baino gehixeagokgaldu genituen lehen urte horre-tan. Bigarren urtean, hobeki, bai-na ez ikaragarria ere. Aurten, api-rilean abiatu dugu hirugarren ur-tea, eta aise hobe da, bezero berri
franko hasi zaizkigulako hurbil-tzen. Aferaren beste ondorioa da,
hori?
Bai, publizitate zerbait egin baitu.Jende anitzek gure lanaren berrijakin dute hori dela medio. Urru-neko batzuek ere. Berriki, Gerse-tik deitu gaituzte ahate galdegite-ko. Ahatekumeen adoptatze kan-
painak zer eragin izan zuen?
Anitz jende mugiarazi zuen. Bazi-ren kriaxera mota batere ezagu-tzen ez zutenak. Laborantzatikurrun diren hiriko jendea hunkizuen, eta plazer bat da abere ba-tzuen berriz ezagutzeko paradaeman baitie. Nola bizi duzu heldu den astear-
tean eginen den auzia?
Ez dakit sobera, ez baitut egun-daino zango bat sartu auzitegi ba-tean. Bi urte ditu jadanik aferak,eta nago gauzak doi bat aitzinara-zi ditugula. Ahatekumeak anti-sorgailuekin genituen, eta froga-tu genuen hegazti gripe garaianere ekoizten jarrai genezakeela.Administrazioak begiak hetsi zi-tuen, eta zuzen jo; alta aterabidebat bagenuen, aise merkeagoa.Eho zituzten hamar ahateetarikzortzi edo bederatzi sano ziren. Ezda gauza arrunta, diru parrastakosta zaio estatuari. Zer erranen duzue auzian?
Erakutsiko dugu kriaxera ahateaazkarra dela, ingurugiroari ego-kitua, herriko ahatea dela. Ez dio-gu antibiotiko bakar bat ere ema-ten sekula; bere bizia egiten uztendiogu ahateari, ez du marexala-ren beharrik. Nolako etorkizuna ikusten dio-
zu zure etxaldeari?
Emeki-emeki, uste dut kriaxerakbaizik ez ditugula eginen, eskaeragero eta handiagoa delakoan [gaur egun, Pekingo ahatetik egi-ten dute ere hala nahi duten beze-roentzat]. Hazleek erraten digutejatetxeek gero eta gehiago bila-tzen dutela kriaxerak duen gustukalitate hori. Zerk ekarri zaitu euskararen
ikasten hasterat?
Gero eta harreman gehiago ba-nuen Ipar Euskal Herriko labora-riekin, kontsumitzaile batzuekinere, eta ohartzen nintzen euska-raz ari zirela. Bezero gehienakIpar Euskal Herrikoak ditugu, etaegin dut beharko nuela ikasi nikere. AEKrekin egiten dut, eta bizi-ki segipen ona da. Ez baita zuen familian batere
euskararen herexarik?
Dakidanez, ez. Bidaxunen jendeandana batek mintzo du euskara,baina gure etxean ez.
«Erakutsiko dugukriaxera ahateaazkarra dela, herrikoa»
Marc Lataillade b Ahate hazlea
ELB laborari sindikatuarekin auzitan ezarri du Lataillade estatuko DDPPadministrazioak, txitategiko ahatekume sanoak ez hiltzeagatik duela biurte eta erdiko hegazti gripearen aferan. Asteartean da auzia, Baionan.
I.E.
«Bezero gehienak Ipar EuskalHerrikoak ditugu, eta egin dutbeharko nuela ikasi [euskara]nik ere»
IPAR EUSKAL
HERRIKOHITZA
OSTIRALA, 2019ko ekainaren 14a b 0.50 €
Zuzendaria/Directeur de publication: Iñaki Etxeleku. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.
Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.
Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).
Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0623 C 90915.
Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: [email protected]