PARTE-HARTZE ETA KOMUNIKAZIO PROZESUA · Getxoko sare sektorial, sozial eta ekonomiko...
Transcript of PARTE-HARTZE ETA KOMUNIKAZIO PROZESUA · Getxoko sare sektorial, sozial eta ekonomiko...
Getxoko Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana egiteko parte-hartze plana
2017ko apirilaren 24a
PARTE-HARTZE ETA KOMUNIKAZIO
PROZESUA Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana
2017-2030
Getxo
Getxoko Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana egiteko parte-hartze plana
AURKIBIDEA
1. OINARRIAK. …………………………..…………………….……………3. orrialdea
2. HELBURUAK.……………………………….. …….……...…..…………4. orrialdea
3. ERAGILEEN MAPA……...………………………………….…………….5. orrialdea
4. TRESNAK……….….. ……..………………………….……….………...7. orrialdea
5. Parte-hartze prozesuaren EGITURA……..………………………..……8. orrialdea
6. LAN-EGUTEGIA...……………………………..……….……...………...12. orrialdea
2
Getxoko Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana egiteko parte-hartze plana
Parte-hartze prozesua azaldu aurretik, bere oinarriak ezagutu behar dira, prozesuaren
filosofiari, muinari eta ikuspegiari dagozkien irizpideak, HMIPa egiteko prozesu guztira
zabalduko direnak. Honako hauek dira:
• Alderdi asko dituen prozesu inklusiboa da, mugikortasun-politiketan eragina duten edo
mugikortasun-politikek eragiten dieten agenteek osatzen dutena.
• Balioak ardatz dituen prozesua da, besteak beste, aditzea, elkarrekin eraikitzea eta
adostea.
• Parte-hartze prozesua zuzendu, bideratu eta eraginkor egingo duten arauak eta baldintzak
dituen prozesua da.
• Hitz egiteko eta emaitzak herritarrei bueltatzeko prest dagoen Udalaren lidergo
bideratzailea izango du prozesuak.
• Kanal anitzeko prozesua da, interesa duten pertsona guztiei parte hartzeko aukera emango
diena, aurrez aurre zein internet bidez.
• Getxo osorako parte-hartze prozesua da, auzoetako beharrizan zehatzak eta gune
bakoitzeko berezitasunak kontuan izango dituena.
• Udaletik gauzatuko diren garapen teknikoekin batera, modu koherentean eta abiadura
berean aurrera egingo duen prozesua da.
• Baliabideen erabileran eraginkortasuna bilatzen duen prozesua da; horretarako,
lehentasuna emango zaie udalerrian parte hartzeko dauden espazioei.
• Herritar guztiei beren iritzia EAEko bi hizkuntza ofizialetan emateko aukera bermatzen dien
prozesua da.
PARTE-HARTZE PROZESUAREN
OINARRIAK
1.
3
Getxoko Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana egiteko parte-hartze plana
Parte-hartze prozesuaren helburu nagusia zera da:
“Herritarrek eta interes-taldeek HMIPa sortzeko ahalik eta ekarpen
gehien egitea”
Finkatutako helburu orokorrarekin bat datozen eta prozesuan erdietsi beharko diren hainbat
helburu zehatz proposatzen dira:
Eragile guztiak (gizarte-eragileak, elkarteetako eragileak eta auzoetako
eragileak) erantzukide egitea, prozesuan parte har dezaten lagunduz eta, aldi
berean, mugikortasunari lotutako jarrera iraunkorragoak bultzatuz.
Parte hartzeko kanal ugari jartzea, pertsona edo interes-talde orok ekarpenak
egin ditzan.
Elkarrekin lan egiteko dinamikak sortzea eta eragileen arteko adostasunetan
sakontzea, sektorializatutako parte-hartze prozesuaren irudipena ekiditeko.
Herritarrei bueltatzea adostutako diagnostikoak eta antzemandako beharrizanei
erantzuteko neurririk egokienak.
Azken batean, parte-hartze prozesuari esker, lankidetzan oinarrituta eta
elkarrekin adostuta egingo da 2017-2030 epealdirako Hiri Mugikortasun
Iraunkorreko Plana.
PARTE-HARTZE PROZESUAREN
HELBURUAK 2.
4
Getxoko Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana egiteko parte-hartze plana
Parte hartuko duten eragileak behar bezala identifikatzea da parte-hartze prozesuko puntu
kritiko nagusietako bat; izan ere, beharrezkoa da Mugikortasunaren arloan eragina edo
interesak dituzten guztiak kontuan hartzea.
Parte-hartze prozesuan sartzeko eragileen proposamena honako hau da:
PARTE-HARTZE PROZESUKO
ERAGILEEN MAPA
3.
5
HERRITARRAK ORO HAR
Esku hartu nahi duten pertsona guztiei zabalik egongo da parte-hartze prozesua.
INTERES-TALDEAK
Tipologia honetan sartzen dira mugikortasunari lotuta dauden elkarte sektorialetako
ordezkariak, ordezkari sozialak eta ordezkari profesionalak:
Saltokiak (Saltokien Mahaiaren bitartez, egokia baldin bada)
Garraio-enpresak eta -partzuergoak Garraio-sindikatuak Txirrindularien plataformak Taxi-gidariak Hirigintza-agentziak Aparkalekuen kudeatzaileak Elkarte ekologistak Hirugarren adinekoen elkarteak Dibertsitate funtzionalari buruzko elkarteak Gazteak …
Getxoko Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana egiteko parte-hartze plana
INTERES-TALDEAK
HMIPa egiteko parte-hartzea Kontseilu, Mahai eta Foro Sektorialetara hedatu ahal
izango da; bertan, gizarteko hainbat arlotako ikuspegi zehatzagoa jasoko da:
Mugikortasun Iraunkorrerako Mahaia. Getxolan Getxokirolak Gazteria Gizarte-zerbitzuak Adineko pertsonak Euskara HAPO berrikusteko bulegoa Ingurumen Foroa eta Eskolako Agenda 21 Foroa Berdintasun Kontseilua Unibertsitateak …
6
ADITUAK
Mugikortasunean adituak diren erakundeek eta pertsonek ere ekarpenak egiteko
gune propioak izango dituzte:
Hezkuntzaren arloa Enpresak, fundazioak… Zentro teknologikoak Eskola Profesionalak Teknikari espezialistak …
Getxoko Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana egiteko parte-hartze plana
2017-2030 epealdiko HMIPa egiteko parte-hartze prozesua 3 tresnaren bitartez burutuko
da. Horietako bakoitza publiko bati edo batzuei zuzenduta dago, eta, beraz, metodologia
ezberdinak dituzte:
PARTE HARTZEKO
TRESNAK
Topaketak herritarrekin
4.
7
Herritar guztiei irekita egongo diren aurrez aurreko topaketak, HMIPari lotutako gaiez eztabaidatzeko, ekarpenak egiteko eta emaitzak jasotzeko. Gune hau dinamizatzeko
metodologiek kontuan izango dute, besteak beste, mugikortasunaren esparrua, errealitate bakoitzaren ikuspegi zehatza lortzeko.
Jardunaldiak interes-taldeekin
Getxoko sare sektorial, sozial eta ekonomiko-profesionaleko elkarteek eta erakundeek HMIParen sorkuntzan parte hartzea helburu duten guneak dira.
Webgunea eta sare sozialak
Teknologia berriek pertsona guztien parte-hartzea errazten dute, parte hartzeko gainerako guneek dituzten geografia- eta denbora-mugak gaindituta.
Getxoko Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana egiteko parte-hartze plana
Aurrez adierazitako eragileen parte hartzea bi unetan fokalizatu behar da: Getxoko
mugikortasunaren diagnosia egitean (hautemandako beharrizanak bildu) eta kontrastean
(teknikariek proposatutako neurrien azterketa eta osaketa).
MUGIKORTASUNAREN DIAGNOSIA EGITEKO ETA
IKUSPEGIA DEFINITZEKO parte-hartze fasea 5.1.
5.
8
PARTE-HARTZE PROZESUAREN
EGITURA
NEURRI-MULTZOA KONTRASTATEKO parte-
hartze fasea 5.2.
Getxoko Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana egiteko parte-hartze plana
9
DIAGNOSIAREN FASEA
Eragileak Helburuak Metodologia
- Herritar partikularrak
- Mugikortasunari buruz herritarrek egindako diagnostikoa ezagutzea.
- Beharrizanak eta eskaerak (lortu nahi den egoera) jasotzea.
- Mugikortasunari lotutako arlo bakoitzaren (oinezkoak, bizikletadunak, garraio publikoa…) eskaera zehatzak lortzea.
Topaketa bat herritarrekin
(2017ko maiatza)
- Elkarte sektorialak, sozialak eta profesionalak - Kontseiluak, mahaiak eta foroak
- Beren interesak adierazten dituzten talde eta erakundeen egoera eta eskaera zehatzak jasotzea.
- Erronkak, aukerak… identifikatzea (helburuen eta etorkizunerako nahi den egoeraren azterketa).
Jardunaldi bat interes-taldeekin
(2017ko maiatza)
- Herritar guztiak
- Mugikortasunari buruz herritarrek egindako diagnostikoa ezagutzea.
- Beharrizanak eta eskaerak jasotzea.
Kanpaina
webgunean eta sare sozialetan
(2017ko apirila-
ekaina)
PARTE-HARTZE PROZESUAREN IKUSPEGI
OROKORRA
Getxoko Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana egiteko parte-hartze plana
10
NEURRIAK KONTRASTATZEKO FASEA
Eragileak Helburuak Metodologia
- Herritar partikularrak
- Maila teknikoan proposatutako neurrien multzoa herritarrekin kontrastatzea.
- Ekintza berriak gehitzea.
- Neurrien onarpena baloratzea, batez ere, espazio bakoitzari modu berezian eragiten dietenena.
Topaketa bat herritarrekin
(2017ko urria)
- Elkarte sektorialak, sozialak eta profesionalak - Kontseiluak, mahaiak eta foroak
- Maila teknikoan proposatutako neurrien
multzoa elkarte-sarearekin kontrastatzea.
- Neurri eraginkorrak indartzea eta lehenestea, beste jardunbide egoki batzuk gehituta.
- Ekintzak dauden interes ezberdinetara egokitzea.
Jardunaldi bat interes-taldeekin
(2017ko urria)
- Herritar guztiak - Maila teknikoan proposatutako neurrien multzoa herritarrekin kontrastatzea
Webgunearen eta sare sozialen
kanpaina
(2017ko uztaila-azaroa)
PARTE-HARTZE PROZESUAREN IKUSPEGI
OROKORRA
Getxoko Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana egiteko parte-hartze plana
11
Azken batean, parte-hartze prozesuak honako hauek
izango ditu:
2 fase
Aurrez aurreko 4 topaketa
Dinamizazioa webgunearen eta sare
sozialen bitartez
GAINERA, KOMUNIKAZIO-PLAN BATEK BULTZATU ETA OSATUKO DU
PARTE-HARTZE PROZESU GUZTIA. Plan horrek HMIPa sortzeko prozesuan lagunduko duten
hainbat bide jasoko ditu:
Prentsa
Irratia
Udal aldizkaria
Udal webgunea
Udal panelak
Sare sozialak
Mahaiak, foroak eta kontseiluak
Getxoko Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana egiteko parte-hartze plana
PARTE-HARTZE PLANAREN
LAN-EGUTEGIA 6.
12
HILABETEAK
PROZESUA 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11
Parte-hartze Planaren dokumentua egitea eta Udalari ematea
Parte-hartze Planaren DIAGNOSI FASEA
1. Topaketa: Gure Hiria Aztertzen
2. Lehen jardunaldia interes-taldeekin
3. Webgunea eta sare sozialak
Parte-hartze Planeko NEURRIAK KONTRASTATZEKO FASEA
4. Topaketak: Erabakiak Hartzen
5. Bigarren jardunaldia interes-taldeekin
6. Webgunea eta sare sozialak
Parte-hartze Planaren emaitzen Txostena entregatzea
Parte-hartze prozesuaren laburpen-dokumentua egitea
1. hilabetea 2017ko urtarrila 2. hilabetea 2017ko otsaila 3. hilabetea 2017ko martxoa 4. hilabetea 2017ko apirila 5. hilabetea 2017ko maiatza 6. hilabetea 2017ko ekaina
7. hilabetea 2017ko uztaila 8. hilabetea 2017ko abuztua 9. hilabetea 2017ko iraila 10. hilabetea 2017ko urria 11. hilabetea 2017ko azaroa