plastica

4
GERNIKA-PICASSO GERNIKA

description

documento gernika

Transcript of plastica

Page 1: plastica

GERNIKA-PICASSO

GERNIKA

Page 2: plastica

PICASSO

Pablo Picasso Málagan jaio zen 1881eko urriaren 25ean. Bere aita José Ruiz Blasco margolari eta marrazkigintza irakasle euskalduna zen. Maria Picasso Lopez, bere ama, Andaluziakoa zen. Txikitan ez zen oso ikasle ona baina margotzeko trebetasun handia erakusten zuen. 1891n, hamar urte zituela, familia A Coruñara joan zen bere aitak Da Guarda institutuan lanpostu bat lortu baitzuen. Lau urte geroago, 1895ean, bere aitak lanpostu berri bat lortu zuen, baina Bartzelonako Escola d'Arts i Oficis de la Llotjan. Eskola honetan Pablo onartu zuten eta 1896an hamabost urte baino ez zituela bere lehenengo lantegia ipini zuen Bartzelonan.

1898an bere lehenengo banakako erakusketa egin zuen Bartzelonako. Erakusketa Unibertsala ikusteko asmoarekin bere lehendabiziko bidaia egin zuen Parisera.

1930ean bere amari pintaturiko erretratu zahar batengatik Carnegie saria lortu zuen, eta honek dirutza eman zion. Horrek etxe handi bat erosteko eta urtebetez Espainian zehar bidaiatzeko aukera eman zion.

1936an Espainiako Gerra Zibila hastean Picassok errepublikanoen alde sendoki egin zuen eta Prado Museoaren zuzendaritza sinbolikoki onartu zuen. 1937an Gernika margolan ezaguna egin zuen, Gernikako bonbardaketa salatzeko. 1939an New York hiriko Arte Modernoaren Museoan Picassoren erakusketa antologikoa antolatu zen.

1942an Frantziako Alderdi Komunistako kidea egin zen.

Picassok lan egiten jarraitu zuen Frantzian 1973an hil zen arte 91 urte zituela. Lan artistiko aberatsa eta izugarri handia utzi zuen.

http://www.youtube.com/watch?v=Uyi2_ErM8mg- Pikassoren margolanak erakusteko

Page 3: plastica

GERNIKA-PICASSO

Astelehena zen 1937ko apirilak 26a, azoka eguna Gernikan, eta ustekabean hegazkin batzuk agertu ziren zeruan, handik aitzina infernu bilakatu zen Eraikin bakan batzuk salbu, herria erabat suntsiturik utzi zuten. Hegazkinak Hitlerren Alemania naziko aire indar berezikoak ziren, Espainiako Gerra Zibilean Francoren alde borrokatzeko bidaliak. Luftwaffeko buru zen Herman Goeringek proposatu zion Adolf Hitlerri Condor Legioaren sorrera, eta Alemaniako aire indarrak egiazko gerra batetan nola erantzungo zuten probatzeko asmoarekin Francori aire laguntza eskaini zion sekretupean.

Odola, sua, malkoak, suntsipena, eta hildakoak, zibilen gorpuan han eta hemen, eta guzia bizitzaz beteriko Gernika mamuen herri bilakatu zuen kearen artean. . Eraso hartan 1 600 pertsona baino gehiago hil zirela eta 800 inguru zauritu zituztela larriki.

Picasso Parisen

Gernikako gertaerak fite hedatu ziren mundu osora, harridura, tristezia eta aurkakotasuna sortuaz. Funtsean, zibilen aurka Europan egindako lehen bonbardaketa zen hura eta propaganda frankistak ezin izan zuen geldiarazi notizia haren oihartzuna. Pablo Picasso margolari errespetatua eta ezaguna zen ordurako eta 1904az geroztik Parisen bizi zen.

Apirilaren 18 eta 19rako, zirriborro moduko batzuk eginak zituen Picassok, baina buruan zeukan obra borobildu eta agertzeko biderik ez zuen topatzen. «Etxea da zure babeslekua, baina etzazu preso amaitu han», boomerang -ak bailiran itzultzen zitzaizkion hitzak orain. Nazioarteko erakusketa laster batean inauguratzekoak ziren eta gobernu errepublikarrak alokatu zion rue des Grands-Augustins-eko 9 garrenean presioari aurregin nahian segitzen zuen artistak.

Eta bat-batean, ondoko bere bi esaldiok elkartu egin ziren : «Nik ez dut ikusten dudana margotzen, pentsatzen dudana margotzen dut baizik». «Ni baino indartsuagoa da pintura, nirekin beti lortzen baitu berak nahi duena egitea».

Koadro espresionista da berau, txuri beltzez egina, eta grisen eskala anitzekin osatua. «Nik posible ez den hori egiten dut, ze, posible den hori edonork egiten baitu». Obrak dituen neurriak erraldoiak dira ohiko edozein margolanekin alderatu ezkero 349,3 x 776,6 cm, eta jendaurrera agertu ondotik interpretazio anitz ukan baditu ere, Gernikan gertatu zen sarraskiaren ikur bilakatu zen mundu osoan zehar.

1981.ean heldu zen margolana Madrileko Reina Sofia museora, eta nahiz Gernikako herriak hainbatetan eskatu izan duen beretzat, beti Madrilen darrai.

Page 4: plastica

REINA SOFIA MUSEOA

GOOGLE EARTH- BILATU REINA SOFIA