POWER POINT AURKEZPENA
-
Upload
ugaro-legorreta -
Category
Education
-
view
106 -
download
3
Transcript of POWER POINT AURKEZPENA
ONDO PASA 6. MAILA!!!
Aurten eskolak aukera eman zigun gela bakoitzak bere proiektua aukeratzeko.
Gai asko genituen buruan proiekturako baino ez ginen adostasun batera iristen.
Azkenean, ikasle batek esan zuen:“ Azkeneko urtea denez Ugaron, nik
oroitzapen on batekin bukatu nahi dut eta hotel batera joatea gustatuko litzaidake”.
Denak ados geunden eta hotelera joateko dirua guk irabaztea pentsatu genuen.
Kurtso amaieran hotel batera edo etxe rural batera gau bat pasatzera joatea.
Dirua lortzeko, ekintzak pentsatzen hasi ginen eta mapa kontzeptual bat osatu genuen.
ONDO PASA 6. MAILA
CD-aGELAREN MARGOKETA
SASKIA
GABONETAKO KANTALDIA
Cd-aren gaia pentsatu genuen:
Ipuinak eta olerkiak aukeratu genituen:
Ipuin klasikoak eta
olerkiak
TxanogorritxoZazpi antxumeakHiru txerritxoakAhatetxo itsusia
Hansel eta GretelDoña semana ( olerkia )
Ijitotxoaren globoak ( olerkia )Joxean Ormazabal – Kirmen Uribe
( olerkiak )
Baina, hutsik dauden CD-ak erosteko dirua behar genuen eta mailegu ( kreditu ) bat eskatzea pentsatu genuen.
Baina mailegua eskatuta dirua galtzen genuenez ( interesak ordaintzen ), dirua gure kontura ateratzea pentsatu genuen.
Horretarako… ( irakasleari ezer esan gabe… )
Denok elkartu eta intxaurrak biltzera joan ginen, arratsaldean ( irakasleari ezer esan gabe ).
Denen artean errifak prestatu genituen eta herrian zehar saltzen ibili ginen, 50 zentimotan errifa bakoitza.
Hurrengo egunean, arratsaldeko 6:30etan plazan elkartu ginen eta saskiaren zozketa egin genuen. Saskian, bildutako intxaurrak eta txokolatea jarri genituen.
Saskia, periodiko eta kartoi zatiekin egin genuen eta…
11,70 euro irabazi genituen.
Nahiz eta diru pixka bat lortu, Aloñak esan zigun, mailegua eskatu behar genuela.
20 euro eskatzea pentsatu genuen.
Banku ezberdinetara ( eskolako zuzendaritza, guraso bat, kutxara ) joan ginen, bakoitzak eskeintzen zizkigun kondizioak ikusteko.
KUTXA GURASOA ESKOLA
%5 interesa %6 interesa %5 interesa
8 epetan 10 epetan 6 epetan
Banku bakoitzak ematen zituen kondizioen arabera, taulak bete genituen, ehunekoak kalkulatuz, interesak, amortizazioa…
KUTXA 24,77 euro 8 epetan
ESKOLA 23,65 euro 6 epetan
GURASOA 27,19 euro 10 epetan
Kondizio hauek ikusita, eskolari mailegua eskatzea pentsatu genuen, interes gutxiago ordaintzen genituelako.
Eta mailegua ordaintzerik ez badugu?
2015eko, azaroaren 2a, astelehena
Kaixo guraso agurgarria: Aurreko bileran, 20 euroko
mailegua eskatu genuen. Diru kopuru hori ordaintzerik ez badugu, trukean zer eskatu behar diguzun jakin nahiko genuke.
Zure erantzunaren zain,
6. mailako ikasleak
Idatzi formal bat prestatu genuen eta eskolako zuzendariari eta kutxara bidali genituen.
Hauxe izan zen zuzendariaren erantzuna:
Legorreta 2015eko azaroaren 10a
Kaixo ikasleak:
Zuen idatziari erantzuna emanez, zera adierazten dizuet: Eskatutako diru kopurua itzuli ezean, eskolaren
beharretarako, hau da, zakarrontziak hustu, ingurua txukun eduki… erabiliko genuke zuen denbora zati bat.
Besterik gabe,ZUZENDARIA
Ipuin eta olerki bakoitzarekin eduki ezberdinak lantzen hasi ginen.
TXANOGORRITXO ( Charles Perrault )Diktaketa bidez, ipuina koadernoan idatzi
genuen.Charles Perrault-en biografia aztertu
genuen. Zuzenbidea ikasi zuenez… Ondorengo
kontzeptuak ikasi genituen:
Epaitegia Jueza Abokatua Fiskala Jurado popularra Zigorrak
HANSEL ETA GRETEL ( Grimm anaiak )OTSOA ETA ZAZPI ANTXUMEAKGrimm anaien biografia landu genuen.
Unibertsitateko irakasleak zirenez, unibertsitatearen antolaketa aztertu genuen.
HIRU TXERRITXOAK ( Anonimoa )
Diktaketa bidez, ipuinaren zati bat kopiatu genuen koadernoan.
Ipuinari bakoitzak amaiera ezberdin bat idatzi zion.
Idazlea anonimoa zenez, “Lazarillo de Tormes “ liburua aztertu genuen.Liburuaren historia, non agertu zen…Tormes zer zen.Salamanka…
DOÑA SEMANA ( Gloria Fuertes )
Bere biografia eta autobiografia landu genituen.
Bere olerkiak aztertu genituen.
El Quijoteri dedikatutako olerki bat zuenez, “Don Quijote de la Mancha” ren historia kontatu zigun Aloñak.
IJITOTXOAREN GLOBOAK ( Tere Irastortza )OLERKI BILDUMA ( Joxean Ormazabal )
BADA GORROTO DUDAN LAGUN BAT ( Kirmen Uribe )
Olerki hauekin, metaforak eta onomatopeiak zer diren ikasi genuen.
AHATETXO ITSUSIA ( Hans Cristian Andersen )
Bere biografia aztertu genuen.
Ortografiako ariketak egin genituen ipuinaren testuarekin.
Sirenatxoa ipuina irakurri genuen.
CD-aren izena pentsatu genuen denon artean.
“ Gure ipuin eta olerkiekin goxo-goxo lo egin “
CD-aren portada egin genuen.
Ipuin eta olerkien grabaketak egin genituen.
Azkenik, CD-aren prezioa erabaki genuen. 2,50 € eta Santo Tomaseko azokan salgai jarri genituen.
FROGA / CONTROL1.- Idatzi landu ditugun 5 idazleen izenak. 2.- Esan idazle bakoitza zein urtetan eta zein mendetan
jaio zen , eta zein urtetan hil eta zein mendetan hil zen.
3.- Esan idazle bakoitza zein herrialdetan jaio zen eta kokatu mapan.
4.- Aipatu idazle bakoitzak idatzitako edo bildutako bi IPUINEN izenak.
5.- Zer esan nahi du ANONIMO hitzak? Idatzi anonimoa den liburu baten izena.
6.- Esan ondorengo esaldiak EGIA ala GEZURRA diren eta gezurra badira zuzendu.
Charles Perrault familia xume batean jaio zen. ________
Gloria Fuertes XXI. mendean hil zen.________ Grimm anaiak eskola bateko irakasleak ziren, ________ Txanogorritxo ipuina Perraultek asmatu zuen. ________ Sirenatxoaren eskultura Berlineko ibai baten ondoan
dago. ________ Don Quijoteren laguntzailea Sancho Zapata da.
________ Tormes mendia Burgosen dago. ________
7.- Aukeratu nahi duzun idazlea eta berari buruz dakizun guztia idatzi.
PROIEKTU HONEKIN IKASI DUDANA LO QUE HE APRENDIDO CON ESTE PROYECTOMATEMATIKA:
Mendeak ( idazleak jaiotako urteak kontutan hartuta )
Ehunekoak kalkulatzen ( interesak kalkulatzeko )
HIZKUNTZAK:Diktaketa – OrtografiaTestu mota ezberdinak:
Ipuinak – olerkiak Biografiak – autobiografiak Idatzi formalak
Ozeneko irakurketa: Ipuinen irakurketa: intonazioa, abiadura… Olerkiak errezitatzen
MetaforakOnomatopeiak
GIZARTE: GeografiaEuropa: Idazleak nongoak diren kontutan hartuta
lehenengo. Ondoren, Europako herrialde guztiak eta hiriburuak.
Espainia: Komunitateak eta probintziakEuskal Herria: Probintziak, Goierri bailara
IKASTE TEKNIKAK:Azpimarratu, ideia nagusiak atera eta eskemak
egiten.
MAILEGUA + interesak MATERIALA EROSTEKO
CD-aren SALMENTA
26 euro gastatu genituen
65 euro irabazi genituen
Dirua biltzeko hirugarren ekintza bezala,herrian zehar abestera atera ginen.
Lehenbizi, eskola eta olentzerorekin.Hauekin bukatu eta segidan gure aldetik Legorretako etxeetan,tabernetan, dendetan…
174,24 euro irabazi genituen
4. ekintza gela margotzea izan zen.
Jarraitutako pausuak:
ZORUAREN PLANOA / PLANO DEL SUELO
Gelako zoruaren planoa egin genuen .Horretarako:
Gure ustez ze neurri dituen esan genuen ( estimazioa )
Gutxi gora beherako gelako neurriak hartu genituen. Pausoekin : eskala 3 lauki : 1 metro
Gelako neurri zehatzak hartu genituen Metroarekin.(zenbaki hamartarrak landu
genituen. )
Koadernoan planoa egin genuen, eskalan, hiruko erregelak erabiliz.
Adibidez: eskala 1metro : 12 lauki
1 metro _____ 12 lauki 6,75 metro _____ X
Hiru pareta margotu behar genituenez, gelakideak hiru taldetan banatu ginen , eta talde bakoitzak pareta bat aukeratu zuen.
Aukeratutako paretaren neurriak hartu genituen ( zenbaki hamartarrak ).
PARETEN PLANOA / PLANO DE LAS PAREDES
Pareta horretan zeuden irudi geometrikoak atera genituen.
Paretako angeluak zeintzuk ziren aztertu genuen.
Irudi geometriko horiek, eskala bidez, koadernoan egin genituen ( hiruko erregela )
Koadernoan egindako irudi geometriko horien perimetroa eta azalera kalkulatu genituen.
MARGOTZEKO BAIMENA / PERMISO PARA PINTAR
Gela margotzeko baimena eskatu genuen zuzendaritzan. Horretarako idatzi formal bat egin genuen.
Legorretan, 2015eko abenduaren 17an
Kaixo Zuzendaritza taldea:
Gure “ Ondo pasa, 6. maila “ proiektua aurrera eramateko, hainbat ekintza burutzen ari gara. Pentsatutako ekintzetako bat gure gela margotzea da. Horretarako neurriak hartzen, planoak eskalan egiten, perimetroak eta azalerak kalkulatzen, zenbaki hamartarrekin eragiketak egiten, hiruko erregelak kalkulatzen… ibili gara. Baina, dakizuenez, gela margotzeko zuen baimena behar dugu.
Idatzi honen helburua baimen hori eskatzea da.
Zuen erantzunaren zain, 6. mailako ikasleak
KOLOREEN AUKERAKETA / ELECCIÓN DEL COLOR
Zuzendaritzaren erantzuna baiezkoa izan zen eta kolorea pentsatzen hasi ginen.
Bi pareta txuriz margotzea pentsatu genuen eta hirugarrenaren kolorea aukeratzeko ez ginen ados jartzen.
Zuzendaritzari galdetzea pentsatu genuen eta horretarako …
Beste idatzi formal bat prestatu genuen.
Legorretan, 2016ko otsailaren 15a
Kaixo zuzendari anderea:
Guk, 6. mailako ikasleak, arazo bat daukagu eta ez gara adostasun batera iristen. Gelako pareta bat margotzeko koloreak aukeratzen hasi gara eta hiru koloreren artean zalantzak ditugu. Koloreak honako hauek dira: gris argia, urdin argia eta more argia. Eskertuko genizuke zure iritzia emango bazenigu.
Adeitasunez, 6. maila
Zuzendaritzaren erantzuna eta gero, more argiz margotzea pentsatu genuen.
More argia lortzeko:
Tinte gorria + tinte urdina
ZENBAT PINTURA EROSI BEHAR DUGU?¿CUÁNTA PINTURA TENEMOS QUE COMPRAR?
Gelako metro karratuak kalkulatu genituen.
Dendan galdetu genuen 1kg: 8metro karratu
4 kg pintura txuri erosi genituen.
Tinte gorria eta tinte urdina, nahasketarekin morea ateratzeko.
GELAREN MARGOKETA / PINTAR EL AULA
Gela margotzeko pausu hauek jarraitu genituen:
Altzariak erdira mugitu eta maindire zaharrekin estali
Kortinak kendu
Paretetan zintzilikatutako gauzak kendu
Paretak lijatu
Zinta jarri
Zuriz margotu 3 paretak
Bigarren eskua eman
Nahasketak egin pintura morea lortzeko. ( tinte gorria + tinte urdina )
Morez margotu. ( ez zaigu pintura iritxi )
Bigarren eskua eman. ( berriro ere ez zaigu pintura iritxi )
Letrak margotu genituen
Lehortzen utzi genuen
Zinta kendu genuen
Dena garbitu eta gelaren antolaketa berria adostu.
FAKTURA / FACTURALan ordu kopurua kalkulatu genuen.
Ordua zenbat kobratu behar genuen adostu genuen.
Materiala erosten gastatu genuena kalkulatu genuen.
IVA ( %21 ) gehitu genuen.
FROGA / CONTROL1.- Talde lan bat egin behar duzue eta horretarako eskolako
liburutegia behar duzue, asteazkenean arratsaldeko bostetan. Idatzi bat egin zuzendariari edo zuzendaritza taldeari baimena eskatuz.
2.- Irakasleak adierazitako gelako pareta baten neurriak hartu, eskalan koadernoan egin eta bere azalera eta perimetroa kalkulatu.
3.- Gelako plano bat egin zure ustez armairuak, apalategiak, kortxoa… non joan behar duten adieraziz.
4.- Zuek egindako lanaren faktura zuzendaritzara pasatu behar duzue. Pentsatu ordua zenbat kobratu behar duzuen, zenbat ordu lan egin dituzuen , materialaren kostua zein izan den eta gehitu IVA, ( % 21 ).