Praktika ona
-
Upload
azkentxanpa2012 -
Category
Documents
-
view
492 -
download
11
Transcript of Praktika ona
EGUZKI SISTEMA
6. MAILA
1. Testuinguraketa
Jarraian aurkezten den lana, guk sortutako Eguzki sistema gaia landuko duen praktika
on bat izango da. 7 saiotan, 6.mailako 20 ikasleekin lantzeko praktika ona da. Gure
praktika onaren helburu nagusia, ikasleek informazioa eraldatzen, osatzen, eraikitzen eta
konpartitzen ikastea da. Horretarako, taldeko lana sustatuko dugu eta ikasgai
desberdinak ukitzen saiatuko gara beraien ikasketa prozesua guztiz aberasgarria izan
dadin.
2. Helburu didaktikoak
Praktika honen helburu didaktikoak hurrengoak izango dira:
Eguzki sistemaren osagaiak identifikatzen jakitea.
Gaiarekiko jarrera positiboa eta parte-hartze aktiboa azaltzea.
Talde lanean jarduten ikastea.
Gela guztiaren artean, kolaborazioz, Eguzki Sistemaren gaia jorratzea.
Hezkuntzarako, teknologia berriak erabiltzen ikastea eta hauen abantailez
ohartzea.
Informazioa tratatzeko gai izatea.
3. Edukiak
Unitate didaktiko honetako edukiak kontzeptu, prozedura eta jarreretan sailkatu ditugu.
Hona hemen unitate honetarako edukiak:
o Kontzeptuak:
Eklipsea.
Planetak.
Izarrak.
Sateliteak.
Webquest.
Globster.
Eguzki sistema eta bere kokapena.
Interneten erabilpena.
Programa desberdinen (Power Point, Photo Peach, Audacity eta
Movie Maker) erabilpena.
Taldeko lana eta lankidetza.
o Prozedurak
Globsterraren diseinua.
Informazioaren bilketa eta eraldaketa.
Bildutako informazioaren aurkezpena.
Talde lanean jardutea.
Tresna berriak ezagutzea.
Teknologia berrien erabilpena.
Ahozko eta idatzizko komunikazioaren erabilpena.
o Jarrerak:
Informazioaren bilaketan trebatu.
Talde lana sustatu.
Gogotsu azaldu eta jarrera positiboa izan.
Teknologia berriekiko jarrera positiboa sustatu.
Ingurua ezagutzeko interesa.
Tresna berriak erabiltzeko interesa.
Besteekiko errespetua.
Autonomiaren garapena.
4. Ebaluazioa
HASIERAKO EBALUAZIOA:
Hasierako ebaluazio honen helburu nagusia haurrak ezagutzea izango da, hots, haurrek
dituzten aurre ezagutzak eta eskemak zeintzuk diren jakitea eta, aldi berean, umeen
interesak ezagutzea.
Izan ere, gure irakasle lana hemendik abiatu behar da; gure lana haurrei moldatu
beharko da, eta ez alderantziz. Gure helburuak haurren beharretara moldatu behar
ditugu eta behar hauen arabera eduki desberdinak programatuko ditugu. Hau
guztiarekin, saioaren dinamikoak eta ikasle motibatuak lortuko ditugu.
PRAKTIKAN ZEHARREKO EBALUAZIOA:
Ebaluazio jarraia izango da gurea, garapena neurtzen duena eta ez azken emaitza soilik.
Horretarako hainbat gauza hartuko ditugu kontutan, eta hau behaketaren bidez egingo
dugu.
Alde batetik, taldean aritzean nola konpontzen diren, ea arazoak sortzen diren ikusiko
dugu. Bestetik, haur guztiak desberdinak direnez, bakoitzaren ahaleginari erreparatzen
saiatuko gara. Honetarako, ikasleen interesa kontutan izango dugu, ezinbestekoa baita
ikasleak motibaturik egotea eta honela denon parte hartzea izatea. Honetaz gain,
garrantzitsua da erabili beharko dituzten tresnak erabiltzen ikastea eta menderatzea,
beraz, hau lortzen ari diren edo ez ebaluatu beharko dugu.
Amaitzeko, fase honetan ebaluatuko dugun azken atala egiten ari diren lanaren
eboluzioa izango da. Irakasleak erabaki beharko du taldeek daramaten erritmoa egokia
den edo ez, eta behar ezkero, ikasleekin hitz egin.
BUKAERAKO EBALUAZIOA:
Praktika ona bukatu ondoren, azken ebaluaketa egingo dugu. Praktika on honetan, ez
dugu azkeneko produktua ebaluatuko soilik. Aurreko atalean azaldu den bezala,
ikasketa prozesu osoa izango da garrantzitsua, eta ez azken emaitza bakarrik.
Ikasleen lanak ebaluatzeaz gain, gure lana, antolakuntza, denbora, baliabideak,
teknologia berrien erabilpena eta ikasleen motibazioa ebaluatuko ditugu. Ikasleei
webquest-ean azaltzen den galdetegia betetzeko eskatuko diegu, egindakoari buruzko
hausnarketa egin dezaten eta horrela, guk geure ondorioak ateratzeko (webquest-a
eranskinean dago). Autoebaluazio baten antzekoa izango da, beraiek burututako
ikasketa prozesuaz ohartarazi daitezen.
Horrez gain, beste adineko ikasleei egingo dieten aurkezpena ere ebaluatuko dugu.
Ikasleek, nahiz eta taldeka burutu aurkezpena, taldekide bakoitzak zati bat azaldu
beharko du, beraz, bakarka hitz egiterakoan ikasleek zenbateraino ulertu duten
antzeman ahal izango dugu.
5. Metodología:
BALIABIDEAK:
Praktika honetan, eskoletan dauden hainbat baliabide erabiliko ditugu. Batzuk, gelan
egongo dira eta beste batzuk, aldiz, gelatik at egongo dira, beraz gelaz aldatu beharko
dugu.
Gelan dauden eta erabiliko ditugun baliabideak hurrengoak dira:
o PDI.
o Entziklopedia.
o Arbela (igeltsozkoa).
o Portatilak.
Gelan ez dauden baliabideak hurrengoak dira:
o Liburutegia.
GELAREN ANTOLAKUNTZA:
Gelaren antolakuntza desberdina izango da jardueren arabera. Jarraian, egoera
bakoitzean gelaren antolakuntza zein izango den zerrendatuko dugu:
Aurrezagutzak lantzeko jarduera: Ikasleak U forman eserita egongo dira.
Honela, denek elkarri entzun ahal izango diote eta denek arbela erraz ikusiko
dute beraien ideiak arbelean idazten ditugun bitartean.
Taldeak sortzeko garaian eta globsterra zer den azaltzeko garaian: U
forman jarraituko dugu eta honela, denek PDI-a ikusteko gai izango dira
globsterraren adibidea azaltzerakoan.
Talde lana egiteko: Gelan arituko dira lanean, mahaiak parez pare jarririk eta
portatilak erabiltzeko aukera izango dute. Behar izanez gero, mediatekara
joateko aukera izango dute informazio bila.
Galdetegia betetzeko garaian: U forman jarriko dira berriro eta bakoitzak bere
galdetegia beteko du.
TALDEAK SORTZEKO IRIZPIDEA:
Taldeak nibelatuak egingo ditugu, hau da, laguntza behar dutenak eta ondo dabiltzanak
elkartuko ditugu eta honela, elkar lagundu ahal izango dute.
GAIEN BANAKETA:
Taldeak osatu ondoren, talde bakoitzak gai bat aukeratu beharko du. Ikasleei utziko
diegu gaiak aukeratzen eta ados jartzen ez badira, guk, irakasleok, talde bakoitzari nahi
dugun gaia egokituko diegu. Globsterra egiterako garaian, talde bakoitzak formatu
desberdinak (Photo Peach, Audacity, Movie Maker eta Power Point) erabili beharko
dituenez, beraiei aukeratzen utziko diegu eta berriro ere, ados jartzen ez badira,
irakasleok talde bakoitzari formatu bat ezarriko diegu. Gainera, ikasle guztiek unitate
didaktiko bakoitzarekin formatu guztiak erabiltzen ikasi beharko dutenez, guztiek
erabili beharko dituzte.
IRAKASLEAREN ROLA TALDE LANEAN ZEHAR:
Irakaslea gidaria izango da eta haurrek arazoak edukiz gero, irakaslearen laguntza
edukiko dute. Irakaslea, haurren interesa pizten saiatuko da. Modu honetan, haurrak
lanean murgilduko dira eta beraien ikasketa prozesuaz konturatuko dira. Gutxinaka
gutxinaka, euren ikasketa prozesua eraikiko dute.
Honen bitartez zer lortzen dugu? Haurrak informazioa arakatu beharko dute taldean,
informazio hori prozesatu beharko dute eta azkenik, eraiki beharko dute, amaieran
denen artean konpartitzeko.
6. Konpetentzien garapena
Praktika honetan landuko ditugun konpetentziak honakoak dira:
Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna.
Matematikarako gaitasuna.
Gizarte eta hiritartasunerako gaitasuna.
Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.
Ikasten ikasteko gaitasuna.
Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.
7. Jardueren sekuentzia
1. SAIOA:
AURRE EZAGUTZAK LANTZEN:
Gure ikasleek gaiari buruz dakitena jakiteko eguzki-sistemari buruz zer dakiten
galdetuko diegu, haiek hausnarraraziz. Horretarako, haurrak 4ko taldeetan jarriko dira.
Beraiei pentsatzen utziko diegu eta honen inguruan dakiten guztia taldearekin
konpartitzeko eskatuko diegu. Jarraian, denon artean gure erantzunak konpartituko
ditugu. Ikasleek esaten dituzten ideia guztiak arbelean idatziko ditugu eta hori izango da
gaiaren abiapuntua.
Guk, irakasleok, betiere garbi edukiko dugu norantz eta nola bideratu nahi dugun gaia,
baina betiere ikasleek hau ez dakitela, haiek beraien ikasketa prozesuaren jabe
sentiarazteko.
Amaieran, ikasleek esan dituzten ideien artean ondorengo gaiak egon beharko dute.
Eklipsea
Sateliteak (ilargia).
Izarrak
Planetak.
Naturalki irten ez badira, lehen esan bezala, guk hauek ateratzea bideratuko dugu
galderak eginez.
ZER DA GLOBSTERRRA?
Haurrei globsterra zer den eta honi buruz dakitena galdetuko diegu. Ez baldin badakite,
hau zer den eta zertarako balio duen azalduko diegu. Hau hobeto ulertzeko, honen eredu
bat erakutsiko diegu.
Hau izango da praktika honen azken xedea eta horretarako taldeetan lan egin beharko
dute dagokien gaiaren inguruko informazioa bilatuz eta eraikiz.
2. SAIOA:
TALDEAK SORTZEA ETA LANA EGITEKO DINAMIKAREN AZALPENA:
Globsterra zer den jakin ostean haurrak lau taldetan banatuko ditugu eta bakoitzari
aurrez arbelean ateratako gai bat emango diogu:
1. TALDEA: Eklipsea.
2. TALDEA: Sateliteak.
3. TALDEA: Izarrak.
4. TALDEA: Planetak.
Lanean hasteko garaia iritsi da! Ikasleei lan honetan beraien gida izango den webquest-a
erakutsiko diegu (eranskinean ipini dugu). Bertan, proiektu hau egiteko informazioa
edukiko dute. Gai bakoitza lantzeko erabilgarriak diren baliabideak eskegiko dizkiegu:
link-ak, entziklopedien izenak, erabili ditzazketen liburuak, bideoak…
Globsterra egiterako garaian, talde bakoitzak formatu desberdinak erabiliko beharko
ditu bere lana globsterrean azaltzerako garaian, hau da, Power Point, Movie Maker,
Photo Peach eta Audacity. (Ikasle guztiek formatu guztiak erabiltzen ikas dezaten
unitate didaktiko bakoitzarekin, formatu desberdina erabiliko dute).
Gelako antolamendua: Mahaiak elkartuko ditugu taldeetan. Modu honetan taldea
elkarturik egongo da eta informazioa tratatzeko eta konpartitzeko aukera hobea izango
dute. Portatilak erabili ahal izango dituzte eta liburutegira joateko aukera izango dute
informazio bila.
Gaien banaketa: Beraien esku utziko dugu gaien banaketa eta hau lantzeko erabili
beharko dituzten programak. Ados jartzen ez badira, guk esku hartuko dugu eta
banaketa egingo dugu.
LANERAKO GARAIA:
Azalpenak ulertu ondoren eta gaien eta programen banaketa egin ostean, prest daude
lanean hasteko!
Saio honen amaieran lanari ekingo diote.
3. SAIOA:
Lanarekin jarraituko dute.
4. SAIOA:
Lanarekin jarraituko dute.
5. SAIOA:
Lanarekin jarraituko dute.
6. SAIOA:
TALDE BAKOITZAK BERE LANA GLOBSTERREAN ESKEGI:
Talde bakoitzak bere lana eskegiko du globsterrean eta honela denen lanak bertan
ageriko dira.
TALDE BAKOITZAK BERE LANA GAINONTZEKOEI AURKEZTU:
Lanak bukatzean, egindakoari buruz hitz egingo dugu klasean. Egindako lanak ikusi eta
aztertuko ditugu.
LANAK IKASTETXEKO BLOGEAN ESKEGI:
Amaitzeko, ikasleek eginiko lanak ikastetxeko blogean eskegiko ditugu, honela beste
urte batzuetarako ere erabilgarria izan daitezen eta euren eskura egon daitezen.
7. SAIOA:
3. MAILAKOEI AURKEZPENA:
Azken pausoa lanak konpartitzea izango da. Honetarako, egin dituzten lanak beste
kurtsoko ikasleei aurkeztuko dizkiete, bereganatutako jakintza transmitituz. Honen
bitartez, ikasleak beraien lanaren balioaz konturatuko dira eta asko motibatuko dira.
WEBQUEST:
SARRERA:
Unibertsoak eta berarekin zerikusia duen guztiak jakin-min handia pizten digu. Gure
jakinmina asetzeko informazioa eskuratzen trebatuko gara. Gure herria txiki-txikia
geratzen da zerutik begiratzen diogunean, eguzkia, ilargia eta izarrak ikusten ditugu
baina ez dakigu benetan nolakoak diren.
Nolakoak dira?
Zer dago unibertsoan?
Non kokatzen da gure planeta?
Guretzat berria den beste mundu bat ezagutzera goaz. SAR ZAITEZ
ESPAZIONTZIAN ETA HAS GAITEZEN LANEAN!!!
ATAZAK:
Denen artean eguzki sistemaren globster bat egingo dugu. Horretarako, 4 talde egingo
ditugu eta talde bakoitzak eguzki sistemaren alderdi baten informazioa irakurri eta
moldatu beharko du. Hona hemen talde bakoitzak erantzun beharko dituen galderak edo
jorratu beharko dituen gaiak:
1. TALDEA: Eklipsea.
2. TALDEA: Sateliteak.
3. TALDEA: Izarrak.
4. TALDEA: Planetak.
PROZESUA:
Lana gauzatzeko informazioa beharko duzue. Hona hemen kontsultatu ditzakezuen
zenbait orrialde:
EKLIPSEA: http://www.astromia.com/tierraluna/eclipluna.htm
EKLIPSEAREN BIDEOA: http://www.youtube.com/watch?v=zmCf0BJJOPU
EKLIPSEA: http://eu.wikipedia.org/wiki/Eklipse
INFORMAZIO OROKORRA: http://www.hiru.com/geografia/el-sistema-solar
ILARGIA: http://www.astromia.com/tierraluna/fasesluna.htm
EGUZKIA ETA ILARGIA: http://www.cosmogramas.com/2008/08/la-tierra-y-la-luna-
desde-el-espacio.html
OZONO GERUZA: http://www.zientzia.net/artikuluak/ozono-geruzaren-zuloa/
LURRAREN MUGIMENDUA: http://www.astromia.com/solar/estatierra.htm
LURRAREN MUGIMENDUA: http://www.astromia.com/tierraluna/movtierra.htm
PLANETAK: http://apuntes300.wordpress.com/tag/planetak/
PLANETAK BIDEOA: http://www.youtube.com/watch?v=HEheh1BH34Q
GALAXIAK: http://eu.wikipedia.org/wiki/Galaxia
GALAXIAK: http://cas.sdss.org/dr7/sp/astro/galaxies/galaxies.asp
Beste zenbait orrialde ere bisita ditzakezue!
Jarraian, talde bakoitzak aurkeztu duen gaiaren laburpen bat egin beharko du, ondoren
grabaketa bat egiteko Audacity programaren bidez. Taldekide guztiek hitz egin beharko
dute grabaketan. Horrez gain, zuen gaia irudikatzen duen irudi bat aukeratu beharko
duzue globsterrean jartzeko!
EBALUAZIOA:
Talde lana errespetatu behar duzue.
Interneten bidez informazioa lantzeko eta sortzeko gai izan beharko zarete, gero lana
prestatzeko.
Ideia eta izena nagusiak ikasi behar dituzue.
Taldeko lanetan parte hartu behar duzue.
ONDORIOAK:
Talde lana bukatzerakoan, ondorengo galderak erantzun beharko dituzue:
Zer iruditu zaizue landutako gaia?
Zer momentua izan da interesgarriena?
Eta aspergarriena?
Espero al zenuten hainbeste elementu ezberdin aurkitzea eguzki sisteman?
Informazioa lortzeko arazoak izan al dituzue? Zeintzuk?
Eguzki sistemaren inguruan zure ezagutza zabalagoa dela uste duzu?
Zer bota duzue faltan gai hau lantzeko orduan?
Taldekideen jarrerari buruz zerbait komentatu behar al duzue? Denek parte hartu al
dute?
Zuen jarrera ona izan al da?
Irakaslearen jarrerari buruz komentatu behar al duzue zerbait?
Hurrengora arte!!!!!