Praktika onak ikt
Transcript of Praktika onak ikt
Praktika onak IKT-ekin
Gaur egun, teknologiaren garrantzia agerikoa da, gure bizitzaren esparru
guztietan aurki dezakegu. Hala ere, hezkuntzan oraindik ez dago oso garatuta. Testuan
esaten den moduan, ikastoletan teknologiaren erabilera ona ordenagailuak, arbela
digitalak eta horrelako instalazioak eskoletan jartzera ez da mugatzen, hots, instalazio
horiek edukitzeaz gain, ikastetxeak jakin behar dute nola erabili behar dituzten, baita
metodologia didaktiko eta ariketa ezberdinak. Horrela, lortuko lukete irakaskuntza
ikaskuntza prozesuak hobetzea.
Testua goi mailako ikaskuntzetara dago bideratuta, hau da, aztertzen dute IKT-
en erabilera gauzatzen duten praktika onak goi mailako ikasketetan, konkretuki, haur
hezkuntzakoetan. Proposatzen dute lan bat, zeinetan ikasleak, taldeka, web fiktizio bat
egin behar duten, ikastetxe baten esparru guztiak landuz, dokumentuak, familiarekiko
harremanak, haurren ezaugarriak eta abar. Ondoren, ariketa horren ebaluazioa egiten
da. Oso lan konplexua dela esango nuke, hala ere, ikastetxe baten funtzionamendua
ikasteko paregabea dela esango nuke. Nahiz eta egiazkoa ez izan, gaur egun, ikastetxe
gehienetan egiten dutena da, hots, ikasketa gauzatuko litzateke ikerketa baten bidez,
autonomia bermatuko duena, eta, horrez gain, errealitatea ezagutzeko aukera izango
lukete. Alde batetik, beste zentroen web orrialdeak ikustean eta bestetik haienak
egitean.
Garrantzi handikoa deritzot teknologien garapena ikastoletan. Hezkuntza
prozesuetarako baliabide oso onuragarria da, beraz, hezkuntza etapa guztietan
erabiltzea komenigarria dela esango nuke. Hala ere, garapen eta erabilera egokia
egoteko, metodologiak eta ariketak gehitu behar ditugu, instalazioak izatea ez baita
nahikoa.