Programación del módulo - McGraw-Hill Education › bcv › guide › proyec › 844… · Web...

of 81/81
LANEKO PRESTAKUNTZA ETA ORIENTABIDEA Moduluaren programazioa Helburuak Berariazko Lanbide Heziketa formazio-ekintza multzoa da, eta hezkuntza-sistemaren baitan, ikaslea prestatzeko helburua dauka, hainbat lanbidetan aritzeko, lan-munduan sartzeko, eta bizitza sozialean, kulturalean eta ekonomian parte-hartze aktiboa izateko. Irakaskuntza horren baitan, hainbat arlo jorratzen dira: oinarrizko lanbide-heziketa, eta langileen lan-munduratzea eta birlaneratzea. Horrez gain, enpresetan lan egiteko aukera ematen zaie ikasleei, lan-munduko ohiturak barneratzeko eta eguneratzeko. Moduluaren helburu nagusiak Martxoaren 5eko 362/2004 errege-dekretuan (2004ko martxoaren 26ko BOE) zehazten denez, Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak moduluaren helburuak hauek dira: Oinarrizko laneko legeria, eta lan-harremanetatik sortzen diren eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea. Dagokion sektorearen antolakuntza eta ezaugarriak barneratzeko, eta lan-munduratzeko mekanismoak ikasteko formazioa jasotzea. Segurtasun-baldintza egokietan lan egiteko eta lanean sor daitezkeen arriskuak prebenitzeko ezagutzak eta gaitasunak ikastea. Ekonomiaren oinarrizko ezagutza ikastea, erraz eta pixkanaka irakatsiz. Enpresa, antolakuntzan oinarritutako erakundea dela jakitea, eta bertan, ekonomia-jarduera garatzen dela ezagutzea. Nazioarteko ekonomiaren testuingurua ere jorratzen da. 1
  • date post

    03-Jul-2020
  • Category

    Documents

  • view

    2
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of Programación del módulo - McGraw-Hill Education › bcv › guide › proyec › 844… · Web...

Programación del módulo

PAGE

1

LANEKO PRESTAKUNTZA ETA ORIENTABIDEA

Moduluaren programazioa

Helburuak

Berariazko Lanbide Heziketa formazio-ekintza multzoa da, eta hezkuntza-sistemaren baitan, ikaslea prestatzeko helburua dauka, hainbat lanbidetan aritzeko, lan-munduan sartzeko, eta bizitza sozialean, kulturalean eta ekonomian parte-hartze aktiboa izateko. Irakaskuntza horren baitan, hainbat arlo jorratzen dira: oinarrizko lanbide-heziketa, eta langileen lan-munduratzea eta birlaneratzea. Horrez gain, enpresetan lan egiteko aukera ematen zaie ikasleei, lan-munduko ohiturak barneratzeko eta eguneratzeko.

Moduluaren helburu nagusiak

Martxoaren 5eko 362/2004 errege-dekretuan (2004ko martxoaren 26ko BOE) zehazten denez, Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak moduluaren helburuak hauek dira:

· Oinarrizko laneko legeria, eta lan-harremanetatik sortzen diren eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea.

· Dagokion sektorearen antolakuntza eta ezaugarriak barneratzeko, eta lan-munduratzeko mekanismoak ikasteko formazioa jasotzea.

· Segurtasun-baldintza egokietan lan egiteko eta lanean sor daitezkeen arriskuak prebenitzeko ezagutzak eta gaitasunak ikastea.

· Ekonomiaren oinarrizko ezagutza ikastea, erraz eta pixkanaka irakatsiz. Enpresa, antolakuntzan oinarritutako erakundea dela jakitea, eta bertan, ekonomia-jarduera garatzen dela ezagutzea. Nazioarteko ekonomiaren testuingurua ere jorratzen da.

Gaitasun profesionala

Helburu horiek ikasleen gaitasunetan adierazten dira, eta modulua bukatzean barneratuta eduki beharko dituzte. Hauek dira:

· Lan-arloko legeria interpretatzea eta lan-harremanetan sortzen diren eskubideak eta betebeharrak bereiztea.

· Lan-kontratuen motak bereiztea eta lan-merkatuan sartzeko prozedurak aplikatzea, bai besteren konturako langile gisa, bai norberaren konturako langile gisa.

· Lan-merkatuan jarduten jakitea eta norberaren gaitasunak, interesak eta lanbide-ibilbide egokiena identifikatzea, lanbidean txertatzeko dauden mekanismoak identifikatzeko.

· Prebentzio- eta/edo babes-ekintzak zehaztea, arrisku-faktoreak eta faktore horiek osasunean eta ingurumenean eragiten dituzten ondorioak minimizatuz, lanean segurtasun-baldintzetan jarduteko.

· Egoera simulatuetan, oinarrizko berehalako osasun-neurriak aplikatzea istripua gertatu den lekuan.

· Espainiako egitura sozio-ekonomikoaren datuak interpretatzea, hainbat aldagai identifikatzea eta haien aldaketek eragin ditzaketen ondorioak bereiztea.

· Dagokion sektoreko enpresa baten antolakuntza eta egoera ekonomikoa nolakoa den aztertzea, haiek zehazten dituzten ekonomia-parametroak interpretatuz.

Edukiak

Liburu honetako edukiak bost bloketan banatu ditugu, eta haietako bakoitza bat dator, gutxi gorabehera, curriculumeko lau helburuekin. Hala, lehen helburua (oinarrizko laneko legeria, eta lan-harremanetatik sortzen diren eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea) lehen blokean jorratzen da: lan-zuzenbidea eta lan-harremanak (aurreneko 9 unitateak).

Bigarren helburua betetzeko, praktikoak izan gara eta bi bloke independente sortu ditugu: haietako bat, lan-merkatuan sartzeko orientabideetan eta mekanismoan oinarrituta dago (10., 11. eta 12. unitateak), eta bestea, enpresaren antolaketan eta finantza-kudeaketan. Azkeneko bloke hori (19. eta 20. unitateak) bukaerako utzi dugu, 18. unitatearekin lotzeko, teoriaren arloa antzekoa dute-eta.

18. unitatea bloke oso bat da, eta curriculumeko azken helburua betetzen du: ekonomiaren oinarriak zein diren jakitea.

Segurtasun-baldintza egokietan lan egiteko ezagutzak eta gaitasunak ikasteko, lan-osasunari buruzko bloke bat dago (13.etik 17. unitatera).

Taula honetan ikus daiteke nola dagoen edukia bloketan banatuta eta blokeak unitatetan.

Bloke hauek ez dira bloke bezala ageri ikaslearen liburuan, baina uste dugu irakaslearentzat baliagarri izan daitekeela banaketa egitea; besteak beste, klase-orduak banatzeko. Geroago azalduko dugu denbora banatzeko gure proposamena.

Blokeak

Unitateak

Lan-zuzenbidea eta lan-harremanak

1. Lan-zuzenbidea.

2. Lan-kontratua.

3. Laneko kontratu motak.

4. Lanaldia eta ordainsaria.

5. Nomina. Nola kalkulatzen den.

6. Lan-kontratua aldatzea, etetea eta amaitzea.

7. Gizarte Segurantzako sistema.

8. Aldi baterako ezintasuna eta langabezia.

9. Langileen parte-hartzea enpresan.

Lanean sartzeko orientabideak eta

mekanismoak

10. Lan bila.

11. Langileen aukeraketa.

12. Langile autonomoa. Funtzio publikorako sarbidea.

Lan-osasuna

13. Lan-osasuna.

14. Lan-inguruneak eragiten dituen arrisku-faktoreak.

15. Segurtasun-baldintzen eta lan-kargen ondoriozko arriskuak.

16. Laneko arriskuen kontrola.

17. Larrialdietarako neurriak eta lehen laguntzak.

Ekonomiaren oinarriak

18. Ekonomia-printzipioak.

Enpresaren antolaketa

19. Enpresaren antolaketa.

20. Enpresaren ondarea eta kontabilitatea.

Metodologia

Lanbide-heziketaren helburuetako bat ikasleak bere kasa ikasteko gaitasuna garatzea denez, beharrezkoa da metodologia didaktikoa aktiboa izatea; hau da, ikasleak izan behar du ikasketaren protagonista, eta irakasleak horrela antolatu behar du irakaskuntza.

Gainera, edukiak funtzionalak izan behar dira, eguneroko bizitzan erabilgarriak.

Nola bultzatu behar da ikaslearen parte-hartzea? Edukiak ikastean ikasleak duen inplikazio maila baldin bada parte hartzea, jarrera horren aldekoa da ikasleak klaseetan parte hartzea, bai eta ikasleen eta irakaslearen arteko interakzioa, ikasleen artekoaz gain. Horri esker, ikasleen agindupean eta, ahal den neurrian, haien interesen arabera antolatzen da eskola.

Taldeko lana (hainbat ikuspuntuz eztabaidatzea eta hitz egitea) egokia da ikasketa aktiboa sustatzeko, eta gainera, balio handia du lan-munduan; hori dela-eta, ohikoa jarduera izaten da klaseetan. Irakaskuntza/ikasketa alorreko alderdi horretan eta beste batzuetan, ezinbestekoa da irakasleak taldeko dinamika kontrolatzea.

Beste metodologia batzuk ere egokiak dira; hauek, esaterako: hausnarketa bidezko ikasketa sustatzen dutenak (dena buruz ikasi beharrean); ikaslearen autoebaluazioa barne dutenak; benetako lan-ingurunea kontuan hartzen dutenak; eta ikasleen interesak eta haien era guztietako mailak aintzat hartzen dituztenak.

Ikasteko baliabide asko izatea ere ohikoa da. Hala, ikasleak hainbat informazio-iturri izan behar ditu testu-liburuaz gain: liburuak, entziklopediak, urtekariak, egunkariak, izaera orokorreko edo izaera berezitua duten beste argitalpen batzuk. Horiei guztiei esker, gainera, ikasgaia testuinguru eguneratuan ikasi ahal izango du.

Editoreek eta egileek gure liburuen edukiak eguneratuta egoteko ahalegin handia egin arren, kontuan izan behar da, testu-liburuaren beraren izaeragatik, errealitatea baino atzerago dagoela.

Hori dela-eta, saiatzen ari gara (gero eta emaitza hobeagoekin, bidenabar esanda), komunikabideak eta informazioa lortzeko baliabide informatikoak liburuko edukiekin lotzen. Hala, unitateetan, bai teorian eta bai ariketetan, Interneteko webguneak aurkitzeko proposamenak egiten ditugu, eta webguneen helbideak ematen, ahalik eta datu eguneratuenak lortzeko.

Informazioaren teknologiek aldatu egin dute informazioa lortzeko modua, eta Internet da horren paradigma. Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak modulua irakasteko ere baliagarria izan daiteke Internet, datuak lortzeko ez ezik, bilaketa zehatzak egiteko, interesatzen zaigun informazioa posta elektronikoz jasotzeko eta abar.

Internet ikasteko metodologia gisa erabiltzea oso lagungarria bada ere, oso garrantzitsua da hau jakitea: sarearen bidez hedatzen diren informazio guztiak ez direla zientifikoak, eta badaudela mezu mingarriak ere. Izan ere, garbi eduki behar da klik bakarrera daudela webgune ez gomendagarriak.

Hori dela-eta, esan beharrik ez dago irakasleak ondo ezagutu behar dituela ikasleei gomendatzen dizkien webguneak, eta haien sareko ibilerak gertutik zaindu behar dituela.

Unitateen garapena

Liburu honetako unitate didaktikoek oinarrizko egitura bera daukate, irakaskuntza/ikasketa metodo jakin baten baitakoa. Hala ere, ahalik eta produktu malguena egiten saiatu gara, irakasleak bere lan-moldera egoki dezan.

Ikasleak ikasketan parte har dezan, eta prozesu horretako protagonista bera izan dadin, gure ustez ikasleak hasieratik jakin behar du zein den bidea; hau da, zein den helmuga eta zer bide hartuko den bukaerara heltzeko. Horretarako, hauek dira gure proposamenak:

1. Lanbideak eta Orientabideak Modulua hasi aurretik, aurkezpena egitea, gauza hauek azaltzeko: ezaugarriak, edukiak, ikasleek ikasi beharreko lan-gaitasunak zein diren, eta ebaluazio-metodoak eta irizpideak zein diren.

2. Unitate bakoitzaren hasieran, sarreratxoa egingo da, gai horretaz ikasleak zer dakien jakiteko eta gai horri buruzko interesa pizteko. Orduan zehaztuko dira unitate horren helburuak (unitate bakoitzaren azalean dago haien zerrenda), eduki kontzeptualak azaltzen hasi aurretik. Azalpen teorikoa eta beste atal hauek uztartuko dira:

· kasu praktikoak: benetan gertatutakoak izan daitezke, eta haien emaitzak lortzeko beharrezkoak izango dira ikasitakoa menderatzea edo egindako ariketak.

· eta laguntzarako eta errepasatzeko ariketak.

Unitate didaktiko bakoitzaren amaieran, irakaskuntza/ikasketa ariketa ugari daude, eduki teorikoak ikasi direla egiaztatzeko. Jarduera praktikoak ere badaude, eta haien emaitza lortzeko, ikasitako ezagutza erabili beharko da.

Modulu hau eta lan mundua oso lotuta daudenez, komenigarria da ikasleak lantegiak bisitatzea eskolatik kanpoko jarduera osagarrien baitan.

Horretarako, lagungarria izango da Prestakuntza Zikloko tutorearekin edota Zikloko hezkuntza taldearekin koordinatuta, ikasleak ikasketekin lotura duten enpresak bisita ditzan eta edukien aplikazio praktikoa egiazta dezan.

Ebaluazioa

Agiri ofizialetan azaltzen denez, ebaluazioak formatzeko izan behar du, batez ere. Beraz:

· Irakaskuntza/ikasketa prozesuaren barruan dago.

· Irakasleei eta ikasleei prozesu horri buruzko etengabeko informazioa emateko erabiltzen da. Horri esker, erabakiak har daitezke une egokietan, eta emaitzak hobetzeko aldaketak egin.

· Irakaskuntza hobetzeko baliagarria da.

· Prozesuaren elementu arautzailea izatera iristen da. Dena den, ebaluazioaren oinarriak irakasleen, ikasleen eta gurasoen arteko informazio-trukaketak izan behar du.

Ebaluazio-irizpideak

Hauek dira irizpide orokorrak:

· Norbere ekoizpen-sektorean, indarrean dagoen legeriako kontratu-motak zein diren identifikatzea.

· Hileko soldataren likidazioan parte diren kontzeptuak interpretatzea.

· Balizko negoziazio kolektibo batean, negoziazio-prozesua deskribatzea eta negoziatzekoak diren aldagaiak identifikatzea (soldatak, segurtasuna eta garbitasuna, teknologia-ekoizpenak...).

· Deskribatu negoziazioaren emaitzak: balizko ondorioak eta neurriak.

· Gizarte-Segurantzako obligazioak eta prestazioak identifikatzea, ekonomiari buruzko informazioetan oinarrituta.

· Lan-zuzenbidearen informazioa ematen duten oinarrizko iturriak erabiltzea (Konstituzioa, Langileen Estatutua, EBko zuzentarauak, lan-hitzarmen kolektiboak...), langilearen eskubideak eta betebeharrak bereizteko.

· Benetako egoera batean, norberaren lanbide-arloan lana bilatzeko teknika nagusiak ondo aukeratzea eta erabiltzea.

· Beharrezkoak diren agiriak identifikatzea eta betetzea, eta norberaren konturako langile izateko baliabide zehatzak aurkitzea.

· Profesional izateko norberak zer gaitasun, jarrera eta ezagutza dituen identifikatzea eta ebaluatzea.

· Norberaren interesak eta haiek eragiten dituzten motibazioak definitzea, sexuak edo beste era bateko baldintzapenak saihestuz.

· Norbere interesekin bat datozen hezkuntza-eskaintza eta lan-eskaria identifikatzea.

· Zure lan-esparruan ohikoak diren arriskuak identifikatzea, haietako bakoitzari aurre egiteko zer egin behar den kontuan hartzeko.

· Osasunean eta ingurumenean eragiten diren kalteak sailkatzea, haiek eragin ohi dituzten arrisku-faktoreak eta ondorioak kontuan izanda.

· Ohiko lan-arriskuei aurre egiteko edota haietatik babesteko zer egin behar den proposatzea, arrisku horien ondorioak gutxitzeko.

· Zauritu ugari dauden kasuetan edo lesio asko dituen zauritu bakarra dagoenean, lehentasunak identifikatzea. Horretarako, arriskuaren maila hartu beharko da kontuan.

· Lesioak kontuan izanda, neurriak zer ordenetan hartu behar diren identifikatzea.

· Osasun-teknikak (BBB, inmobilizazioak, lekualdatzea..) erabiltzea, ezarrita dagoen protokoloa erabiliz.

· Aldagai makroekonomiko nagusiak identifikatzea eta beren arteko erlazioak aztertzea.

· Sektoreko enpresa baten funtzio-arloak zein diren azaltzea, eta haien arteko erlazioak adieraztea.

· Enpresa bateko memoria ekonomikotik abiatuta, bertan eragiten duten aldagai ekonomiko nagusiak zein diren identifikatzea eta interpretatzea.

· Oinarrizko ratioak kalkulatzea eta identifikatzea (kaudimen-, berme-, likidezia- eta zorpetze-ratioa...), enpresa baten finantza-egoera zer-nolakoa den adierazten dute-eta.

· Enpresa bat nola finantza daitekeen adieraztea.

Ebaluazio-prozedura

Ikaslearen ezagutza, abileziak eta jarrerak nolakoak diren jakiteko (ikasketan ikasitakoak), ebaluazio jarraitua egitea proposatzen dugu, haiek guztiak zenbat menderatzen dituen jakiteko prozesuaren hasieran, prozesuan zehar eta bukaeran.

Hortaz, hiru arlo hauetan oinarrituko da ikasketa: kontzeptuak, abileziak eta jarrerak.

· Kontzeptuak ikasi dituen ebaluatzeko, galdera teoriko laburrak proposatu ditugu, motzak. Ariketak atalean daude.

· Prozedurak zenbat menderatzen dituen edo abileziak ikasi dituen ebaluatzeko, jarduera praktikoak proposatu ditugu.

· Jarrera honela neurtuko da: ikasleen parte-hartzea, asistentzia, puntualtasuna eta portaera kontuan hartuta, ikasleak bertatik bertara zainduz eta haiekin bakarkako elkarrizketak eginez.

Liburuko ariketez eta jarduera praktikoez gain, (erantzunak gida honetan edo Irakaslearen liburuan daude), ebaluatzeko beste baliabide batzuk ere eskaini nahi ditugu:

· Errepasatzeko testak (Irakaslearen liburuan daude).

· Ebaluazio osagarriak (erantzunekin batera, irakaslearen CDan daude).

Litekeena da goi-mailako ikasleak gainerako ikasleen errendimendua baloratu beharra izatea, erdi-mailako arduradun moduan.

Beraz, komenigarria da heteroebaluzioan konpetentzia sustatzea, berdinen arteko balorazio-ariketa gehiago eginez. Era berean, ikasle horiek unibertsitate-ikasketak egin ditzaketenez, komenigarria da adimen-gaitasunetan eta ikasketan arreta jartzeko eskatzea.

Denbora-banaketa

Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak modulua 65 ordukoa da, eta astean bi ordu ematen dira.

Hauxe da denbora-banaketa unitateka:

Moduluaren programazioaren bertsioa dago (word formatuan) Irakaslearen liburua honekin batera datorren CDan. Irakasleak erabili ahal izango du, bere materiala sortzeko eta bere beharretara egokitzeko.

Blokeak

Unitateak

Irakastorduak

Lan-zuzenbidea eta lan-harremanak

1. Lan-zuzenbidea.

2 ordu

30 ordu

2. Lan-kontratua.

2 ordu

3. Laneko kontratu-motak.

4 ordu

4. Lanaldia eta ordainsaria.

4 ordu

5. Nomina. Nola kalkulatzen den.

5 ordu

6. Lan-kontratua aldatzea, etetea eta amaitzea.

3 ordu

7. Gizarte Segurantzako sistema.

3 ordu

8. Aldi baterako ezintasuna eta langabezia.

5 ordu

9. Langileen parte-hartzea enpresan.

2 ordu

Lanean sartzeko orientabideak eta mekanismoak

10. Lan bila.

2 ordu

9 ordu

11. Langileen aukeraketa.

3 ordu

12. Langile autonomoa. Funtzio publikorako sarbidea.

4 ordu

Lan-osasuna

13. Lan-osasuna.

2 ordu

12 ordu

14. Lan-inguruneak eragiten dituen arrisku-faktoreak.

2,5 ordu

15. Segurtasun-baldintzen eta lan-kargen ondoriozko arriskuak.

2,5 ordu

16. Laneko arriskuen kontrola.

2,5 ordu

17. Larrialdietarako neurria eta lehen laguntzak.

2,5 ordu

Ekonomiaren oinarriak

18. Ekonomia-printzipioak.

7 ordu

7 ordu

Enpresaren antolaketa

19. Enpresaren antolaketa.

3 ordu

7 ordu

20. Enpresaren ondarea eta kontabilitatea.

3 ordu

Gida honetako unitateen egitura

Gida honetako unitateen eskema hau da:

· Ikasgelako programazioa

· Helburuak

· Edukiak

A. Kontzeptuak

B. Prozedurak

C. Jarrerak

· Ebaluazio-irizpideak

· Ikaslearen liburuko erantzunak

· Errepasatzeko testa

· Errepasatzeko testaren erantzunak

01. unitatea. Lan-zuzenbidea

Helburuak

Unitate hau bukatu eta gero, ikasitakoaren emaitza izango da ikasleek gaitasun hauek garatuta edukitzea:

· Lan-zuzenbidea, arau-multzo den aldetik, enpresaburuen eta langileen arteko harremanak arautzeko behar-beharrezkoa dela ulertzea.

· Langilearen lan-baldintzak hobetzeko, Lanaren Nazioarteko Erakundeak eta Europar Batasunak duten parte-hartzea balioestea.

· Prozesu judiziala eta soziala bereiztea.

· Lan-zuzenbidearen iturriak zein diren identifikatzea, haren edukiak zehaztea eta haren hierarkia ezartzea.

· Lan-arauak zuzen aplikatzeko aintzat hartu beharreko berariazko printzipioak interpretatzea.

· Lan-harremanetatik sortzen diren eskubideak eta betebeharrak zein diren identifikatzea.

Edukiak

A. Kontzeptuak

· Lan-zuzenbidearen bilakaera.

· Zuzenbidearen atalak.

· Lana eta lan-zuzenbidea.

· Lan-zuzenbidearen iturriak.

· Lan-arauak aplikatzeko printzipioak.

· Espainiako lan-arloko legeria.

· Lan-arloko auzitegiak.

· Lan-administrazioa.

B. Prozedurak

· Lan-zuzenbidearen bilakaera aztertzea.

· Lan-zuzenbideak arautzen dituen lan-jardueren ezaugarriak aztertzea.

· Laneko arauak aurkitzea, eta haien hierarkia kontuan izanda sailkatzea.

· Europar Batasunak lan-gaietan zer egiten duen aztertzea.

· Laneko legeria aplikatzean ezadostasunak egon daitezke, eta kasu horiei buruzko ariketak egitea.

· Laneko lege nagusiak aztertzea.

· Lan-arloko epaitegien egitura aztertzea.

C. Jarrerak

· Lana positibotzat hartzea eta gizakien betebeharrak asetzeko zenbateko garrantzia duen onartzea.

· Langileen bizi-baldintzak hobetzeko interesa izatea.

· Lan-baldintzak arautzearen garrantzia onartzea.

· Ikasgelako eztabaidetan eta taldeko lanetan interes handiz eta gustura parte hartzea.

· Lege-araudia kontsultatzeko eta erabiltzeko jarrera ona izatea.

· Historian zehar, langileek borroka egin dute beren lan-baldintzak hobetzeko. Bada, lan-munduaren egungo egoera borroka horren fruitua dela hausnartzea.

Ebaluazio-irizpideak

Unitateko edukiak ikasi-eta gero ikasleek gaitasun hauek barneratuta badituzte, aurrez ezarritako helburuak beteta egongo dira:

· Lanaren Nazioarteko Erakundearen eta Europar Batasunaren arauek Espainiako lan- eta gizarte- esparruan zer-nolako oihartzuna duten aztertzea.

· Lan-zuzenbideak arautzen dituen lan-jardueren ezaugarriak aztertzea.

· Lan-arloko epaitegien egitura aztertzea.

· Lan-zuzenbidearen informazioa ematen duten oinarrizko iturriak erabiltzea (Konstituzioa, Langileen Estatutua, EBko zuzentarauak, lan-hitzarmen kolektiboak...), langilearen eskubideak eta betebeharrak bereizteko.

· Eztabaidetan parte hartzea, iritzia emanez eta hizkera juridiko-laborala erabiliz, pentsamenduak zehaztasunez adierazteko.

02. unitatea. Lan-kontratua

Helburuak

Unitate hau bukatu eta gero, ikasitakoaren emaitza izango da ikasleek gaitasun hauek garatuta edukitzea:

· Lan-kontratuen ezaugarriak eta funtsezko elementuak bereiztea.

· Lan-kontratuaren edukia aztertzea.

· Probaldiaren iraupen-epea zehaztea.

· Lan-zuzenbidetik kanpo dauden jarduerak eta izaera bereziko lan-harremanak bereiztea.

· Lan-kontratutik eratortzen diren eskubideak eta betebeharrak interpretatzea.

· Aldi baterako laneko enpresak eta enplegu-agentzia pribatuak bereiztea.

Edukiak

A. Kontzeptuak

· Lan-kontratua.

· Kontratatzeko ahalmena.

· Kontratuaren funtsezko elementuak.

· Kontratuaren forma eta edukia.

· Probaldia.

· Lan-kontratuaren iraupena.

· Lan-zuzenbidetik salbuetsitako jarduerak.

· Izaera bereziko lan-harremanak.

· Eskubideak eta betebeharrak.

· Enpresaburuaren betebeharrak.

· Aldi baterako laneko enpresak.

· Enplegu-agentzia pribatuak.

B. Prozedurak

· Lan-kontratuen ezaugarriak eta funtsezko elementuak definitzea eta aztertzea.

· Lan-kontratuen ezaugarri nagusiak aztertzea.

· Lan-zuzenbidetik kanpo dauden jarduerak eta izaera bereziko lan-harremanak bereiztea.

· Lan-kontratuen jarduera praktikoak ebaztea, elementuak bereiziz eta edukia aztertuz.

· Enpresaburuen eta langileen eskubideei eta betebeharrei buruzko eztabaida bat egitea.

· Langileak kontratatzean, enpresaburuen betebeharrak zein diren aztertzea.

· Aldi baterako laneko enpresak eta enplegu-agentzia pribatuak bereiztea.

C. Jarrerak

· Lan-baldintzak interesatzea.

· Zure lanbideko lan-harremanetan aplikatzen diren arauak interesatzea.

· Enpresaburuaren aginte-boterearen gaineko epaiak hausnartzeko gaitasuna izatea.

· Sexu-arrazoiengatiko laneko diskriminazio-egoeren aurrean, jarrera kritikoa izatea.

· Aldi baterako laneko enpresek eta enplegu-agentzia pribatuek nola funtzionatzen duten jakiteko interesa izatea.

· Ikasgelako eztabaidetan eta taldeko lanetan interes handiz eta gustura parte hartzea.

Ebaluazio-irizpideak

Unitateko edukiak ikasi-eta gero ikasleek gaitasun hauek barneratuta badituzte, aurrez ezarritako helburuak beteta egongo dira:

· Lan-kontratuak bereiztea eta aztertzea.

· Kontratuen forma, iraupena eta probaldia nork erabaki dezakeen zehaztea.

· Lan-zuzenbidetik kanpo eta lan-zuzenbidearen barne dauden jarduerak bereizteko ariketak egitea, eta izaera bereziko lan-harremanak bereiztea.

· Hainbat kontratu motaren forma bereizteko ariketak.

· Lan-kontratuak egitea.

· Klausula-kontratuekin erlazioa duten ariketak egitea.

· Aldi bateko laneko enpresa baten eta enplegu-agentzia pribatu baten arteko ezberdintasuna aztertzea eta azaltzea.

03. unitatea. Laneko kontratu motak

Helburuak

Unitate hau bukatu eta gero, ikasitakoaren emaitza izango da ikasleek gaitasun hauek garatuta edukitzea:

· Laneko kontratu motak bereiztea.

· Lan-kontratu mugagabeak eta iraupen jakineko kontratuak bereiztea.

· Kontratazio mugagabea sustatzeko lan-kontratuaren edukia aztertzea.

· Prestakuntzako kontratuak bereiztea.

· Lanaldi partzialeko kontratuak aztertzea.

Edukiak

A. Kontzeptuak

· Kontratu motak.

· Kontratu mugagabeak.

· Kontratazio mugagabea sustatzekoak.

· Iraupen jakineko kontratuak.

· Prestakuntzako kontratuak.

· Lanaldi partzialeko kontratuak.

· Beste kontratu mota batzuk.

B. Prozedurak

· Kontratu mugagabeak eta iraupen jakinekoak aztertzea.

· Jarduera batzuetarako zer kontratu mota den egokia bereiztea.

· Kontratu mota bakoitzaren estatistikei buruzko dokumentazioa aurkitzea.

· Hainbat kontratu mota betetzea.

C. Jarrerak

· Kontratu motak interesatzea.

· Enpresetan gehien erabiltzen dituzten kontratu motak zein diren jakiteko jakin-mina.

· Jarrera kritikoa izatea langileak kontratatzeko adierazpen sexisten, xenofoboen, arrazisten, homofoboen eta diskriminaziozkoen aurrean.

· Langabezia-tasa zenbatekoa den jakiteko interesa izatea.

· Zure lanbidean gehien erabiltzen den kontratu mota zein den jakiteko interesa.

· Langileak kontratatzean legez kanpoko Jarrerak eta etikarik gabekoak gaitzestea, batez ere, talde babesgabeak direnean kaltetuak.

Ebaluazio-irizpideak

Unitateko edukiak ikasi-eta gero, ikasleek gaitasun hauek barneratuta badituzte, aurrez ezarritako helburuak beteta egongo dira:

· Kontratu moten eskema bat egitea.

· Jarduera bakoitzari dagokion kontratu mota darabilten jarduera praktikoak egitea.

· Hainbat motatako kontratuak betetzea.

· Zure lanbidean zer kontratu mota erabiltzen diren bereiztea.

· Langileak kontratatzean legez kanpoko jarrerak eta etikarik gabekoak gaitzestea, batez ere, talde babesgabeak direnean kaltetuak.

04. unitatea. Lanaldia eta ordainsaria

Helburuak

Unitate hau bukatu eta gero, ikasitakoaren emaitza izango da ikasleek gaitasun hauek garatuta edukitzea:

· Lanaldia definitzea.

· Lanaldi motak bereiztea.

· Atsedenaldiak aztertzea.

· Aparteko lan-ordu motak aztertzea.

· Baimen ordainduak eta oporrak bereiztea.

· Nominaren edo soldata-ordainagiriaren egitura interpretatzea.

· Lanbide arteko gutxieneko soldata definitzea.

· Soldatak Bermatzeko Funtsa aztertzea.

Edukiak

A. Kontzeptuak

· Lanaldia.

· Atsedenaldiak.

· Gaueko lanaldia eta txandakako lana.

· Aparteko orduak.

· Baimen ordainduak eta oporrak.

· Lan-egutegia eta jaiegunak.

· Soldata eta soldata-egitura.

· Lanbide arteko gutxieneko soldata.

· Soldatak bermatzeko funtsa.

· Soldata ordaintzea.

B. Prozedurak

· Lanaldia eta lanaldi bereziak aztertzea.

· Taula bat egitea, Langileen Estatutuak lanaldiari buruz zer dioen eta prestakuntza-zikloko lan-hitzarmenak zer dioen erkatzeko.

· Aparteko ordu motak identifikatzea, bai eta nola ordaintzen diren eta nola konpentsatzen diren, hala badagokio, behintzat.

· Baimen ordainduak eta oporrak aztertzea, eta oporretan lan egiteko aukera ematen duen epaiari buruzko azalpena ematea.

· Ordaindutako jaiegun ez berreskuragarriak zein diren bereiztea.

· Soldata-egitura aztertzea.

· Lanbide arteko gutxieneko soldata eta haren bahiezintasuna aztertzea.

· Fogasa enpresako enpresaburuak ezin izan die zorrei aurre egin eta porrot-aitorpena egin du. Kasu horri buruzko ariketak egitea.

C. Jarrerak

· Lanaldia arautzeak eta haren bilakaerak duen garrantzia onartzea.

· Lanaldiari, atsedenaldiei, aparteko orduei eta oporrei buruzko legerian kontsulta egiteko eta lege horiek erabiltzeko joera izatea.

· Ikasgelako eztabaidetan eta taldeko lanetan interes handiz eta gustura parte hartzea.

· Soldata-ordainagiriaren egitura interpretatzeko interesa izatea.

· Injustizien aurrean elkartasuna adieraztea.

Ebaluazio-irizpideak

· Lanaldia eta lanaldi bereziak bereiztea.

· Baimen ordainduak bereiztea.

· Aparteko orduak ordaintzeari buruzko jarduera praktikoak egitea.

· Langileen Estatuak lanaldiari buruz zer dioen eta prestakuntza-zikloko lan-hitzarmenak zer dioen erkatzea.

· Oporraldiaren ordez diru-konpentsazioa noiz jaso daitekeen bereiztea, eta jarduera praktikoak egitea.

· Soldataren bahiezintasunari buruzko kasu praktikoak ebaztea.

· Soldata-egituraren osagaiei buruzko eskema bat egitea.

05. unitatea. Nomina. Nola kalkulatzen den

Helburuak

Unitate hau bukatu eta gero, ikasitakoaren emaitza izango da ikasleek gaitasun hauek garatuta edukitzea:

· Nominaren egitura interpretatzea eta ordainsarien kontzeptuak zehaztea.

· Nominan aplikatzen diren kenkariak kalkulatzea eta interpretatzea.

· Gizarte Segurantzako kotizazio-oinarriak zehazteko prozedura deskribatzea eta haiek kalkulatzeko eragiketak zuzen egitea.

· Soldatak likidatzeko kalkuluak egitea eta agiri ofiziala behar bezala betetzea.

Edukiak

A. Kontzeptuak

· Nominaren edo soldata-ordainagiriaren egitura.

· Soldata hartzekoak.

· Soldataz kanpoko hartzekoak.

· Gizarte Segurantzako kotizazio-oinarriak.

· Kontingentzia arruntetarako kotizazio-oinarria.

· Kontingentzia profesionaletarako kotizazio-oinarria.

· Baterako bilketarako kontzeptuak.

· Kenkariak.

B. Prozedurak

· Soldata-ordainagiriaren egitura aztertzea eta lana ordaintzeko hartzekoak modu ordenatuan azaltzea.

· Gizarte Segurantzan eta PFEZn kotizatzen ez duten hartzekoen kotizazio-mugak lantzeko ariketak egitea.

· Soldata hartzekoen eta soldataz kanpoko hartzekoen zerrendan, horietako bakoitzari zer talde dagokion jakitea: oinarrizko soldata, soldata osagarriak, soldataz kanpoko hartzekoak...

· Gizarte Segurantzako kotizazio-oinarriak kalkulatzeko ariketak egitea. Hainbat motatako egoerak azalduko dira; esaterako, hauek:

· Hileko oinarrizko soldata.

· Eguneko oinarrizko soldata.

· Aparteko orduak, aparteko ordu ez-egiturazkoak, ezinbesteko kasuan.

· Aparteko haborokinak.

· Gizarte Segurantzan kotizatzen ez duten hartzekoak kobratzea.

· Gizarte Segurantzan kotizatzen ez duten hartzekoak kobratzea (legearen mugak gainditzen dituztenak).

· Langileek eta enpresaburuek Gizarte Segurantzari zenbateko ekarpenak egiten dizkioten kalkulatzea. Erabili aurreko ariketetan ateratako kotizazio-oinarriak.

· Nominak egitea, hainbat motatako kasuak eta aspektu hauek kontuan izanda:

· Lan- eta familia-egoerak.

· Hileko eta eguneroko ordainsariak.

· Hainbat motatako soldata hartzekoak eta soldataz kanpo hartzekoak.

· Aparteko orduak eta aparteko ordu ez-egiturazkoak.

· Aparteko pagak eta mozkinen pagak.

· Aurrerakina.

C. Jarrerak

· Nominaren egitura interpretatzeko eta ordainsarien kontzeptuak zehazteko interesa izatea.

· Likidazioen ariketak egiteko ahalmena izatea.

· Adierazpen sexistak tarteko, lan bera egin arren soldata ezberdina jasotzen duten langileen egoeren aurrean jarrera kritikoa izatea.

· Nominan ageri diren kontzeptuak eta nominetan aplikatzen diren kenkariak zein diren jakiteko interesa izatea.

· Gizarte Segurantzako sistemari eusteko langileek zer-nolako ekarpenak egiten dituzten balioesteko gaitasuna izatea.

· PFEZaren gehikortasunaz hausnarketa egiteko gaitasuna izatea, eta langile bakoitzak, lanaren trukean irabaztean duena kontuan izanda, Estatua mantentzeko zer ekarpen egiten duen hausnartzea.

Ebaluazio-irizpideak

Unitateko edukiak ikasi-eta gero ikasleek gaitasun hauek barneratuta badituzte, aurrez ezarritako helburuak beteta egongo dira:

· Soldata hartzekoak eta soldataz kanpoko hartzekoak zer esan nahi duten interpretatzea eta bereiztea.

· Gizarte Segurantzako kotizazio-oinarriak kalkulatzeko ariketak egitea, ordainsariaren kontzeptuak kontuan izanda:

· Soldata hartzekoak eta soldataz kanpoko hartzekoak.

· Aparteko orduak, aparteko ordu ez-egiturazkoak, ezinbesteko kasuan.

· Aparteko pagak eta mozkinen pagak.

· Ordainsarien zenbait kasu praktikotan, enpresa simulatu batean eta lan-hitzarmena kontuan izanda, hau egin behar da:

· Kalkulatu langileek zenbateko ekarpena egiten dioten Gizarte Segurantzari.

· Kalkulatu PFEZaren konturako atxikipenak.

· Bete nominak zuzen.

06. unitatea. Lan-kontratua aldatzea, etetea eta amaitzea

Helburuak

Unitate hau bukatu eta gero, ikasitakoaren emaitza izango da ikasleek gaitasun hauek garatuta edukitzea:

· Lan-kontratuan zer aldaketa gerta daitezkeen aztertzea.

· Lan-kontratua etetea eta amaitzea bereiztea.

· Lan-kontratua eteteko kausak zein diren bereiztea.

· Lan-kontratuak zergatik amaitzen diren aztertzea.

· Lan-kontratuen amaierako likidazioak egitea.

· Kaleratze kolektiboak zergatik gertatzen diren aztertzea eta enpresaburuak erabaki hori hartzeko zer izapide egin behar dituen bereiztea.

· Diziplinazko kaleratze bat jakinarazteko zer baldintza bete behar diren bereiztea.

· Kaleratzearen aurka egiteko zer egin behar den esatea.

· Kaleratze deuseza, bidezko kaleratzea eta kaleratze bidegabea bereiztea.

Edukiak

A. Kontzeptuak

· Lan-kontratua aldatzea.

· Lan-kontratua etetea.

· Lan-kontratua amaitzea.

· Kaleratzea.

· Kaleratzearen aurka egitea.

B. Prozedurak

· Lan-kontratuak aldatzeko eta etetetako epaiei buruz hitz egitea.

· Alda daitezkeen lan-baldintzak bereiztea.

· Lan-kontratua zergatik eteten den aztertzea.

· Lan-kontratua zergatik amaitzen den aztertzea.

· Lan-kontratuen eteteak, aldaketak eta amaierak biltzen dituen albisteen txostena egitea.

· Hainbat motatako kaleratzeak bereiztea eta aztertzea.

· Diziplinazko kaleratze bat gertatzeko zer baldintza bete behar diren aztertzea.

· Diziplinazko kaleratzea gertatzeko hutsegite-kopurua dela-eta, testuak zer-nolako garrantzia duen hausnartzea.

· Kaleratzearen aurka egiteko demanda aztertzea.

· Epaiek kaleratze deusezean, bidezko kaleratzean eta kaleratze bidegabean duten ondorioez hitz egitea.

C. Jarrerak

· Lan-gatazkak konpontzeko modu egokiena arauzko bideak direla onartzea.

· Egoera bidegabeen aurrean elkartasuna adieraztea.

· Lan-baldintzak alda daitezkeela jakitea.

· Lege-araudia kontsultatzeko eta aztertzeko jarrera ona izatea.

· Banakako kaleratzeek eta kaleratze kolektiboek eragiten dituzten ondorio sozial eta ekonomikoen aurrean ikasleek kezka adieraztea.

· Enpresaz aldatzeko aukera badagoela onartzea.

· Lan-araudia betetzen dela bermatzeko, administrazioak eta erakunde publikoek zer egiten duten balioestea.

Ebaluazio-irizpideak

Unitateko edukiak ikasi-eta gero ikasleek gaitasun hauek barneratuta badituzte, aurrez ezarritako helburuak beteta egongo dira:

· Lan-kontratuen aldaketak bereiztea eta aztertzea.

· Hainbat motatako lan-kontratuen aldaketei buruzko ariketak egitea.

· Lan-kontratuak zergatik eteten eta amaitzen diren bereiztea eta aztertzea.

· Lan-kontratuen eteteei eta amaierei buruzko ebatzitako ariketak aurkeztea.

· Kitapenen likidazioak aurkeztea.

· Kaleratze kolektiboa zer den esatea eta aztertzea.

· Diziplinazko kaleratzearen aurrean, langileak zer egin behar aztertzea eta azaltzea.

· Hainbat motatako kaleratzeen ariketa praktikoak egitea.

· Diziplinazko kaleratzearen etapak azaltzeko grafikoa egitea.

· Epaiek kaleratze deusezean, bidezko kaleratzean eta kaleratze bidegabean dituzten ondorioak aztertzea.

07. unitatea. Gizarte Segurantzako sistema

Helburuak

Unitate hau bukatu eta gero, ikasitakoaren emaitza izango da ikasleek gaitasun hauek garatuta edukitzea:

· Gizarte Segurantzaren helburuak ulertzea.

· Gizarte Segurantzako sistemako erregimenak bereiztea.

· Gizarte Segurantzako antolamendu-egiturako erakundeak zein diren bereiztea.

· Enpresek eta autonomoek Gizarte Segurantzan sartzeko zer egin behar duten zehaztea, eta langileen afiliazioak eta altak nola egiten diren azaltzea.

· Gizarte Segurantzako prestazioen zenbatekoa kalkulatzea.

· Ezintasun mailak bereiztea.

· Erretiro-pentsioa jasotzeko zer baldintza bete behar diren deskribatzea.

Edukiak

A. Kontzeptuak

· Araubidea.

· Gizarte Segurantzaren aplikazio-eremua.

· Gizarte Segurantzako erregimenak.

· Gizarte Segurantzako antolamendu-egitura.

· Enpresen betebeharrak Gizarte Segurantzarekiko.

· Langile autonomoen betebeharrak.

· Gizarte Segurantzako prestazioak.

B. Prozedurak

· Gizarte Segurantzaren helburuak zein diren bereiztea.

· Gizarte Segurantzako sistemako erregimenak bereiztea.

· Gizarte Segurantzako antolamendu-egiturako erakundeak zein diren bereiztea.

· Enpresek eta autonomoek Gizarte Segurantzan sartzeko zer egin behar duten eta langileen afiliazioak eta altak nola egiten diren eskema baten bidez azaltzea

· Gizarte Segurantzako prestazioen zenbatekoa kalkulatzea.

· Banako enpresariarekin lanean dabiltzan haren senideek Gizarte Segurantzan alta nola eman behar duten esaten duen testua aztertzea.

· Gizarte Segurantzako prestazioen zenbatekoen ariketak ebaztea.

· Gizarte Segurantzako afiliazioen datuak aztertzea: erregimen bakoitzean zenbat langile dagoen, sektoreak, sexua, herritartasuna eta abar.

C. Jarrerak

· Gizarte Segurantzako prestazioak hobetzeko interesa izatea.

· Gizarte Segurantzak ordainsarien banaketa justua eta justizia soziala bermatzen dituela onartzea.

· Teknologia berriak erabiltzeko gogoa adieraztea.

· Gizarte Segurantzako prestazioetan eta kotizazioan gertatzen diren iruzurren aurkako jarrera adieraztea.

Ebaluazio-irizpideak

Unitateko edukiak ikasi-eta gero ikasleek gaitasun hauek barneratuta badituzte, aurrez ezarritako helburuak beteta egongo dira:

· Gizarte Segurantzako sistemako antolamendu-egiturako erakundeak zein diren eta erakunde autonomiadunekin zer-nolako erlazioak dituzten azaltzeko eskemak egitea, denen funtzioak zein diren adierazteko.

· Gizarte Segurantzako prestazioen ariketak egitea.

· Gizarte Segurantzako sistemako erregimenak bereiztea.

08. unitatea. Aldi baterako ezintasuna eta langabezia

Helburuak

Unitate hau bukatu eta gero, ikasitakoaren emaitza izango da ikasleek gaitasun hauek garatuta edukitzea:

· Aldi baterako ezintasuna (ABE) aztertzea.

· Ongi bereiztea gaixotasun arruntak edo lanez kanpoko istripuak eta lan-istripuak eta gaixotasun profesionalak eragindako aldi baterako ezintasunak.

· ABEagatik prestazio ekonomikoa jasotzeko baldintzak eta prestazio horren iraupena identifikatzea.

· Prestazio ekonomikoaren eta ezintasunaren iraupena aztertzea.

· Langabezia-prestazioa aztertzea.

· Hainbat motatako ezintasunei buruzko ariketak egitea.

Edukiak

A. Kontzeptuak

· Aldi baterako ezintasuna (ABE).

· ABEagatik prestazio ekonomikoak jasotzeko baldintzak.

· Aldi baterako ezintasunaren iraupena.

· Prestazio ekonomikoa.

· Langabezia.

B. Prozedurak

· Aldi baterako ezintasuna zer den definitzea (ABE).

· Ongi bereiztea gaixotasun arruntak edo lanez kanpoko istripuak eta lan-istripuak eta gaixotasun profesionalak eragindako aldi baterako ezintasunak.

· ABEagatik prestazio ekonomikoa jasotzeko baldintzak zein diren bereiztea.

· Prestazio ekonomikoaren eta ezintasunaren iraupena aztertzea.

· ABEagatik prestazio ekonomikoa jasotzeari buruzko ariketak egitea.

· Langabezia-prestazioa jasotzeko baldintzak aztertzea.

· Langabezia-prestazioari buruzko ariketak egitea.

C. Jarrerak

· Gizarte Segurantzaren prestazioak hobetzeko interesa adieraztea.

· Teknologia berriak erabiltzeko gogoa izatea.

· Gizarte Segurantzako prestazioetan eta kotizazioan gertatzen diren iruzurren aurkako jarrera adieraztea.

Ebaluazio-irizpideak

Unitateko edukiak ikasi-eta gero ikasleek gaitasun hauek barneratuta badituzte, aurrez ezarritako helburuak beteta egongo dira:

· Aldi baterako ezintasuna (ABE) zer den bereiztea eta aztertzea (IT).

· Ongi bereiztea gaixotasun arruntak edo lanez kanpoko istripuak eta lan-istripuak eta gaixotasun profesionalak eragindako aldi baterako ezintasunak.

· ABEagatik prestazio ekonomikoa jasotzeko baldintzak zein diren bereiztea.

· Prestazio ekonomikoaren eta ezintasunaren iraupena aztertzea.

· ABEagatik prestazio ekonomikoa jasotzeari buruzko ariketak egitea.

· Langabezia-prestazioari buruzko ariketak egitea.

09. unitatea. Langileen parte-hartzea enpresan

Helburuak

Unitate hau bukatu eta gero, ikasitakoaren emaitza izango da ikasleek gaitasun hauek garatuta edukitzea:

· Langileen sindikatzeko eskubidea aintzat hartzea.

· Espainiako eta EAEko sindikatu nagusiak zein diren bereiztea.

· Langileen ordezkarien eskumenak aztertzea.

· Hitzarmen kolektiboetan araututako edukiak eta eduki horien ezarpen-eremua bereiztea.

· Hitzarmen kolektiboen tramitazio-faseak deskribatzea.

· Lan-gatazkak eta gatazka horiek azaleratzeko moduak aztertzea.

· Lan-gatazkak konpontzeko prozedurak deskribatzea.

Edukiak

A. Kontzeptuak

· Sindikatzeko eskubidea.

· Sindikatu-askatasunaren edukiak.

· Enpresaburuen elkarteak.

· Hitzarmen kolektiboa.

· Lan-gatazkak.

· Greba.

B. Prozedurak

· Sindikatzeko eskubidea bereiztea Espainiako Konstituzioan eta Sindikatu Askatasunaren Lege Organikoan.

· Sindikatu nagusiak zein diren ikertzea.

· Enpresaburuen elkarteak zein diren bereiztea.

· Lan-gatazkak eta gatazka horiek azaleratzeko moduak aztertzea.

· Zure lanbideari dagokion hitzarmen kolektibo bat ikustea, eta bertan nahitaez azaldu behar duten elementuak eta bi aldeen adostasunaren ondorioz sartu direnak aztertzea.

· Taldeka, zure lanbideari dagokion hitzarmen kolektibo bat aztertzea eta horri buruzko eztabaida egitea.

· Lan-gatazka zer den aztertzea eta haiek konpontzeko prozeduren berri izatea.

· Lan-gatazka jakin batzuk planteatzea, eztabaidaren bidez konponbideak aurkitzeko.

· Zure lanbideari dagokion hitzarmen kolektiboan zein diren arau-hausteak eta zigorrak aztertzea.

· Hitzarmen kolektibo baten egiturari buruzko eskema egitea.

· Soldata-klausulak erkatzea sektore bereko lan-hitzarmenetan eta leku ezberdinetan.

· Sindikatuen lanak enpresan eta gizartean duen garrantziaz eztabaida egitea.

C. Jarrerak

· Historian zehar, langileek borroka egin dute beren lan-baldintzak hobetzeko. Bada, lan-munduaren egungo egoera borroka horren fruitua dela hausnartzea.

· Lan-gatazka eragin duten faktoreak aztertzearen eraginez negoziazioa datorrela jabetzea. Halaber, denen artean adostutako erabakiak gatazkak konpontzeko modu onena direla onartzea.

· Sindikatuek enpresan eta hitzarmen kolektiboak adosteko prozesuan zer-nolako garrantzia duten balioesteko gaitasuna izatea.

· Espainiako Konstituzioari eta Sindikatu Askatasunaren Lege Organikoari esker ona azaltzea.

· Lan-gatazkak konpontzeko modu egokiena den legea errespetatzea.

· Sindikatuak gizartea hobetzeko eragileak direla onartzea eta balioestea.

Ebaluazio-irizpideak

Unitateko edukiak ikasi-eta gero ikasleek gaitasun hauek barneratuta badituzte, aurrez ezarritako helburuak beteta egongo dira:

· Sindikatzeko askatasunari buruzko eztabaidan, azalpenak ematean, argumentuak azaltzean eta ideiak ematean izandako parte-hartzea balioestea.

· Espainiako sindikatuei eta haien ordezkaritzari buruzko lan bat aurkeztea.

· Hitzarmen kolektiboen esanahia eta edukia ulertzea.

· Demagun hitzarmen kolektibo bat negoziatzen ari garela:

· Deskribatu negoziazio-prozesua.

· Bereizi aldagaiak (soldatak, laneko segurtasuna eta garbitasuna, lanaldia, zigor-erregimena...).

· Deskribatu zer-nolako gatazkak sor daitezkeen hitzarmen kolektiboa negoziatzean.

· Langileen ordezkaritzak bereizi, bai enpresakoak, bai kanpokoak.

· Greba antolatzeko zer prozedura bete behar den deskribatzea.

· Aztertu eta azaldu zer bide dauden lan-gatazkak konpontzeko justiziatik kanpo.

10. unitatea. Lan bila

Helburuak

Unitate hau bukatu eta gero, ikasitakoaren emaitza izango da ikasleek gaitasun hauek garatuta edukitzea:

· Lortu nahi den lan-helburu bakoitzari zer gaitasun pertsonal eta profesional dagozkion identifikatzea.

· Norberaren curriculumaren eta curriculum profesionalaren alde ahula identifikatzea, baita izan daitezkeen prestakuntza-hutsuneak ere, gaitasunak indartzeko, eta alde ahulak alde indartsu bihurtzeko.

· Lan-merkatuan orientatzeko estrategiak prestatzea, ekonomia- eta gizarte-inguruneko enplegu-iturri guztiak identifikatuta.

· Aurkezpen-gutunak eta curriculumak egitea, kontu handiz zaindu behar baitira idazketa eta aurkezpena.

Edukiak

A. Kontzeptuak

· Lan-merkatua.

· Jarduera- eta langabezia-tasa.

· Lana bilatzeko ekintza-plana.

· Hautagai perfektuaren profila.

· Informazio- eta erreklutamendu-iturriak.

· Aurkezpen-gutuna.

· Curriculuma.

B. Prozedurak

· Ingurunea aztertzea lana egon daitekeen lekuari buruzko datuak biltzeko.

· Lana bilatzeko, ekintza-plan bat egitea, idatziz eta jarraitu beharreko urratsak zehaztuz.

· Inbentario pertsonala eta profesionala idaztea, norberaren alderdi pertsonalak eta profesionalak aztertu eta gero.

· Curriculumarekin batera igortzen diren aurkezpen-gutunak idaztea, iragarkietako eskaintzei erantzuteko, ordezkapenak egiteko, langileen oporraldiak betetzeko eta abar.

· Hainbat formatutako curriculumak egitea (gaien araberakoa, kronologikoa eta mistoa), eta hainbat motatako enpresei bidaltzeko egokiena aukeratzea.

· Curriculumeko balizko gramatika- eta estetika-akatsak antzematea. Horretarako, komenigarria da idatzi ez duen beste batek berrikustea.

· Zure ikasketei dagokien lan-merkatuari buruzko informazioa aurkitzea.

C. Jarrerak

· Norberaren gaitasunak zein diren identifikatzea, baina lana bilatzeko kaltegarriak izan daitezkeen hutsuneak era aintzat hartzea.

· Langileak aukeratzeko prozesuetan, norbere gaitasunetan eta jasotako hezkuntzan konfiantza izatea.

· Langileak aukeratzeko prozesuetan parte hartzeko jarrera egokia izatea.

· Curriculuma bidaliko diegun enpresak aukeratzeko irizpide kritikoa izatea.

· Gutunak txukun idaztea, kasu bakoitzari dagokion curriculuma ondo aukeratuz.

· Lana bilatzean irmotasuna eta pertseberantzia izatea.

· Zure ikasketekin erlazioa duen lan-merkatuarekiko interesa adieraztea, ikasketekin lotura duen merkatu hori non dagoen eta zer ingurunetan kontuan izanik.

Ebaluazio-irizpideak

Unitateko edukiak ikasi-eta gero ikasleek gaitasun hauek barneratuta badituzte, aurrez ezarritako helburuak beteta egongo dira:

· Leku jakin bateko jarduera- eta langabezia-tasak kalkulatzea.

· Lan-indizeak aztertzea, hainbat aldagai kontuan izanda: ekoizpen-sektorea, sexua, ikasketa maila, lekua eta kontratuen iraupena.

· Lortu nahi den lan-helburu bakoitzari zer gaitasun pertsonal eta profesional dagozkion. Norberaren alde indartsuak eta ahulak aipatu behar dira.

· Norbere gabezia pertsonalak eta profesionalak gainditzeko estrategiak diseinatzea, de lortu nahi diren helburu pertsonalak eta profesionalak kontuan izanda.

· Lana bilatzeko ekintza-plan bat egitea, lortu nahi den lan-helburuari buruzko ahalik eta informazio gehien bildu eta gero.

· Aurkezpen-gutunak txukun egitea, curriculumarekin batera igortzeko hainbat motatako enpresetara.

· Norberaren curriculuma hainbat formatuta egitea, eta bidali nahi diogun enpresaren ezaugarriak kontuan izanda, egokiena aukeratzeko gaitasuna izatea.

11. unitatea. Langileen aukeraketa

Helburuak

Unitate hau bukatu eta gero, ikasitakoaren emaitza izango da ikasleek gaitasun hauek garatuta edukitzea:

· Norberaren gaitasunei eta interes profesionalei gehien egokitzen zaizkien enpresak eta lanak zein diren identifikatzea.

· Lan-elkarrizketak prestatzea, beharrezko ezagutzak eta gaitasunak dituzula erakusteko.

· Balizko lan-elkarrizketa baten aurrean, autoanalisia egiteko gai izatea, norberaren curriculum vitaea ezagutu eta irmotasunez defendatzeko. Horrez gain, enpresari nahiz elkarrizketa egiten duenari buruzko datuak ezagutzea eta dossier bat prestatzea, curriculuma osatzeko materialak erabiliz.

· Testen barruko dinamika zein den jakitea, haien barneko logika ulertuz egin ditzazun.

Edukiak

A. Kontzeptuak

· Lan-elkarrizketa.

· Hitzezko komunikazioa eta hitzik gabekoa.

· Elkarrizketaren prestakuntza.

· Elkarrizketan egin daitezkeen galderak.

· Elkarrizketaren ondoren.

· Langileak aukeratzeko testak.

B. Prozedurak

· Autoanalisi kritikoa, norberaren curriculumean eta lan-curriculumean dauden indarguneak eta ahuleziak hautemateko eta, horrela, norberaren ibilbideko atal ilunei buruzko galdera korapilotsuei erantzun ahal izateko.

· Lan-elkarrizketa bat ondo egiteko behar diren ezagutzak, trebeziak eta jarduerak identifikatzea.

· Simulatutako lan-elkarrizketa baten plangintza egitea eta elkarrizketa horren simulazioa egitea ikaskideen eta irakasleen aurrean.

· Elkarrizketa simulatuak bideoz grabatzea eta elkarrizketa horiek kritikoki aztertzea, ikaskideen eta irakasleen artean.

· Hainbat motatako testak egitea, eginaren eginean nolabaiteko trebetasuna lortu arte.

· Lan-elkarrizketa batean sor daitezkeen galderen zerrenda zehatza egitea, batez ere galdera korapilotsuei erreparatuz.

· Lan-elkarrizketa bateko galdera korapilotsuenek zer-nolako erantzunak izan ditzaketen pentsatzea eta idaztea.

C. Jarrerak

· Norberaren gaitasunez eta jarrerez ohartzea, betiere lana bilatzeko kaltegarriak izan daitezkeenei arreta berezia eskainiz.

· Norberaren gaitasunetan konfiantza izatea, baita langileak hautatzeko prozesuei aurre egiteko jasotako prestakuntzan ere.

· Langileak hautatzeko prozesuei aurre egiteko prestasuna.

· Langileak hautatzeko prozesu batean egiten diren testak aztertzeko jakin-mina.

· Zuhurtzia eta jarrera kritikoa, galdera desegokiei edo diskriminazio motaren bat gordetzen duten galderei erantzuteko orduan.

· Irakasleari edo ikaskideei entzuteko prestasuna eta haiekiko errespetua agertzea, elkarrizketa bat egiteko norberaren itxura pertsonala, janzkera eta hitzezko nahiz hitzik gabeko komunikazioa hobetzeko egindako proposamenak egiten dituztenean.

· Jarrera kritikoa langileak hautatzeko prozesuetan hauteman daitezkeen adierazpen sexiten, xenofoboen, arrazisten, homofoboen edo diskriminatzaileen aurrean.

Ebaluazio-irizpideak

Programatutako helburuak lortzeko, unitate bakoitzean azaldutako eduki guztiak ikasi ondoren, ikasleek honako hau egiteko gai izan behar dute:

· Ekintza-plan bat diseinatzea, sor daitezkeen lan-elkarrizketei aurre egiteko. Plan horretan, hainbat gairekin lotutako alderdiak hartuko dira kontuan: hala nola, janzkera, hitzezko nahiz hitzik gabeko komunikazioa, elkarrizketa egiten duenak egin ditzakeen galderak, erantzun sinesgarrienak, elkarrizketa egiten duenari egin ahal zaizkion galderak eta abar.

· Elkarrizketa batean sor daitezkeen galdera guztiak identifikatzea eta galdera egokiak prestatzea.

· Elkarrizketa egiten duenari enpresa motei buruz egin ahal zaizkion galdera guztien zerrenda prestatzea.

· Galdera desegokien aurrean edo curriculumaren alderdi ilunei buruzko galderen aurrean egin daitezkeen galderei buruzko hausnarketa egitea.

· Norberaren curriculuma defendatzea, indarguneak azpimarratuz eta ahuleziak indargune bihurtuz.

· Norberaren gabezia pertsonalak nahiz profesionalak eta prestakuntza-hutsuneak gainditzeko estrategiak diseinatzea.

12. unitatea. Langile autonomoa. Funtzio publikorako sarbidea

Helburuak

Unitate hau bukatu eta gero, ikasitakoaren emaitza izango da ikasleek gaitasun hauek garatuta edukitzea:

· Ingurune ekonomikoa eta soziala aztertzea eta negozio bat sortzeko aukerak zein diren jakitea.

· Negozio-ideia batetik abiatuz, enpresa-plan bat diseinatzea, ahalik eta xehetasun gehienekin. Enpresa-plan horren elementu guztiak deskribatzea.

· Enpresaren forma juridikoak aztertzea, eta alde txarrak eta onak konparatzea.

· Izaera juridikoa lortu arte enpresa bat osatzeko eta abiarazteko egin behar diren izapideak banan-banan aipatzea eta izapide horiek enpresa-planean aplikatzeko gai izatea.

· Ahalik eta informazio gehien biltzea Administrazio Publikoek eskaintzen duten lanari buruz. Lan-eskaintzei buruzko deialdiak, baldintzak, gaiak, lanpostu kopurua, proben faseak eta abar bilatzea.

Edukiak

A. Kontzeptuak

· Enpresa-plana.

· Enpresen forma juridikoak.

· Frankizia.

· Enpresa bat eratu eta martxan jartzeko izapideak.

· Enpresa-leihatila bakarra.

· Administrazio publikoetako lana.

B. Prozedurak

· Gizarte-ingurunea aztertzea, norberaren negozioa sortzeko aukerei buruzko datuak biltzeko.

· Autoenplegurako ekintza-plan xehatua egitea. Ekintza-plan hori idatzi egin behar da, eta eman beharreko pauso guztiak azalduko dira.

· Ikasturtean zehar egin beharreko enpresa-plan bat egitea, «leihatila bakarra» atarian adierazitako pausoei jarraituz.

· Dauden enpresa moten ezaugarriak adierazteko konparazio-taula bat egitea, bakoitzaren abantailak eta desabantailak aztertzea eta norberaren enpresa-planerako egokiena aukeratzea.

· Enpresa bat abiarazteko beharrezko dokumentazio guztia bilatzea eta betetzea.

· Norberaren profil profesionalaren araberako enplegu publikoko eskaintzei buruzko informazioa bilatzea, aldizkari ofizialetan, Interneten, herritarren arreta-bulegoetan eta abarretan.

C. Jarrerak

· Negozio bat sortzeko eta kudeatzeko norberak dituen gaitasunez eta jarrerez ohartzea.

· Negozio bat sortzeko norberaren gaitasunekiko konfiantza.

· Enpresa bat sortu aurretik enpresa-plan bat egiteak zenbateko garrantzia duen ulertzea.

· Ikaskideen proiektu profesionalak ezagutzeko interesa agertzea eta haiek hobetzeko ideiak ematea.

· Ikaskideen enpresa-planak errespetatzea eta haiek ondo egitea eta ondo aurkeztea zein garrantzitsua den ohartzea.

· Norberaren negozioa sortu nahi duten pertsonen ekimenek zenbateko garrantzia duten ohartzea.

· Enpresa-plan bat egiteko irakasleak edo ikaskideek egindako proposamenak errespetatzea.

· Ikaslearen profil profesionala kontuan harturik administrazio publikoek eskaintzen duten enpleguari buruzko datuak bilatzea, biltzea eta laburbiltzea.

· Norberaren negozioa abiarazteko ekimena, hartutako arriskuak eta beharrezko kudeaketa-gaitasuna balioestea.

Ebaluazio-irizpideak

Unitateko edukiak ikasi eta gero ikasleek gaitasun hauek barneratuta badituzte, aurrez ezarritako helburuak beteta egongo dira:

· Enpresa bat sortzeko aukerek eskain ditzaketen ideiak aztertzea.

· Enpresa-plan bat egitea, bakoitzaren negozio-ideia abiapuntutzat hartuz. Horretarako, gai hauei erreparatuko zaie: ekintzaileen curriculumari, marketing-planari, beharrezko giza baliabideei, finantza-beharrei eta plan operatiboari.

· Enpresek Espainian izan ditzaketen forma juridikoak aztertzea, eta norberak abiarazi nahi duen enpresarako egokiena aukeratzeko gai izatea.

· Enpresa bat abiarazteko beharrezko izapide eta dokumentu guztiak identifikatzea. Dokumentu bakoitza zer erakundetan aurkeztu behar den adieraztea, ezarritako epearen barruan.

· Norberaren profil profesionalaren araberako enplegu publikoari buruzko informazioa bilatzea.

13. unitatea. Lan-osasuna

Helburuak

Unitate hau bukatu eta gero, ikasitakoaren emaitza izango da ikasleek gaitasun hauek garatuta edukitzea:

· Laneko arriskuen prebentzioari buruzko oinarrizko kontzeptuak identifikatzea.

· Lan-jarduera bat egitearen ondorioz langileak osasunean zer kalte izan ditzakeen deskribatzea.

· Lan-istripuak eta lanbide-gaixotasunak bereiztea.

· Lan-istripua eta/edo lanbide-gaixotasuna sortzeko baldintzak deskribatzea.

· Laneko arriskuen arloan aplika daitekeen araudia aztertzea.

· Arriskuen prebentzioan enpresaburuek eta langileek zer eskubide eta betebehar dituzten.

· Bereziki ahulak diren langileen babesa deskribatzea.

Edukiak

A. Kontzeptuak

· Lana eta osasuna.

· Laneko arriskuak eta prebentzioa.

· Langileen osasunerako kalteak: lan-istripua, lanbide-gaixotasunak, nekea, lanarekin gustura ez egotea, eta estresa.

· Prebentzio-teknikak.

· Prebentzioaren zuzenbide-esparrua.

· Laneko arriskuen prebentzioaren alorreko betebeharrak eta eskubideak.

B. Prozedurak

· Laneko prebentzioari buruzko oinarrizko kontzeptuak adierazten dituen mapa egitea.

· Laneko istripu bat sortzeko gertatu behar diren baldintzak lantzeko ariketa praktikoak egitea.

· Laneko istripu ohikoenen eta horien kausen azterketa.

· Laneko istripuei buruzko jurisprudentzia irakurtzea eta aztertzea.

· Ikaslearen jarduera-sektoreko gaixotasun profesional nagusiak adierazten dituen taula bat egitea, eta horietako bakoitza dagokion eragilearekin lotzea.

· Norberaren lan-jardueran laneko arriskuei buruz aplikatu behar den araudia bilatzea.

· Laneko Arriskuen Prebentziorako Legearen zenbait artikulu ikasgelan azaltzea.

· Laneko arriskuen prebentzioari buruzko enpresariek eta langileek dituzten eskubideak eta betebeharrak lantzeko ariketa praktikoak egitea.

C. Jarrerak

· Laneko istripu guztiak ekidin daitezkeela ohartzea.

· Laneko istripuen prebentzioa guztioi dagokigula onartzea.

· Lan-ingurune osasungarria izatea zein garrantzitsua den onartzea eta balioestea.

· Osasunaren garrantziaz ohartzea, haren hiru dimentsiotan: fisikoan, psikikoan eta sozialean.

· Gure herrialdean gertatzen diren laneko istripu ugariez kezkatzea.

· Laneko arriskuen prebentzioarekin lotutako betebeharrak betetzen ez dituzten enpresarien jokabideak baztertzea.

· Laneko arriskuen prebentzioarekin lotutako betebeharrak betetzearen aldeko jarrera.

· Laneko arriskuen prebentzioarekin lotutako arauak onartzea eta betetzea.

Ebaluazio-irizpideak

Unitateko edukiak ikasi eta gero ikasleek gaitasun hauek barneratuta badituzte, aurrez ezarritako helburuak beteta egongo dira:

· Lanak osasunean duen eragina azaltzea.

· Arriskua, kaltea eta prebentzioa bereiztea.

· Laneko arriskuen prebentzioarekin lotutako gaietan enpresariek eta langileek zer eskubide eta betebehar dituzten identifikatzea.

· Lan-baldintzek osasunean izan ditzaketen kalteak azaltzea.

· Laneko istripuak eta gaixotasun profesionalak zer diren definitzea, baita bakoitzaren baldintzak ere.

· Laneko arriskuen prebentzioari eta segurtasunari buruz eremu nazionalean eta nazioartekoan indarrean dagoen araudia aplikatzea.

· Segurtasun-teknikak bereiztea eta zer-nolako kalteak ekidin daitezkeen adieraztea.

14. unitatea. Lan-inguruneak eragiten dituen arrisku-faktoreak

Helburuak

Unitate hau bukatu eta gero, ikasitakoaren emaitza izango da ikasleek gaitasun hauek garatuta edukitzea:

· Laneko arrisku-faktoreak identifikatzea.

· Lan-inguruneko arrisku-faktoreak aztertzea.

· Kutsagarri fisikoen, kimikoen eta biologikoen ondoriozko kalteak aztertzea.

· Lanbide-gaixotasunak eragiteko arriskua duten lanak identifikatzea.

· Lan-ingurunearen kalteak saihesteko prebentzio-neurriak proposatzea.

Edukiak

A. Kontzeptuak

· Laneko arrisku-faktoreak.

· Lan-inguruneari lotutako arrisku-faktoreak.

· Kutsatzaile kimikoak.

· Kutsatzaile biologikoak.

· Agente fisikoak: zarata, argiztapena, tenperatura, erradiazioak eta bibrazioak.

· Prebentzio-neurriak.

B. Prozedurak

· Lan-ingurunearekin lotutako arriskuen eskemak egitea.

· Lan-arriskuak eragiten dituzten ingurumeneko faktoreak identifikatzeko ariketa praktikoak egitea.

· Agente fisikoek, kimikoek eta biologikoek eragindako gaixotasun profesionalak aztertzea.

· Ikaslearen jarduera-sektoreari dagozkion gaixotasun profesionalei buruzko taula egitea, eta horietako bakoitza dagokion agentearekin lotzea.

· Ariketa praktikoak egitea, lan-ingurumeneko arrisku-faktoreen ondoriozko kalteak saihesteko proposamenak egite aldera.

· Sektore bakoitzeko gaixotasun profesionalei buruzko datu estatistikoak bilatzea.

· Txosten bat idaztea, norberaren sektoreko lan-ingurunean arrisku-faktore nagusiak zein diren azaltzeko, baita haien ondorioak aztertzeko eta prebentzio- nahiz babes-modalitateak aurkezteko ere.

C. Jarrerak

· Norberaren lanbidearen lan-arriskuak ezagutzeko interesa.

· Norberaren jarduera-sektoreko gaixotasun profesionalak ezagutzeko interesa.

· Ingurumen-kutsadurari buruzko sentsibilizazioa.

· Lan-ingurunearekin lotutako lan-arriskuak saihesteko neurriak balioestea.

· Laneko arriskuen prebentziorako neurriak onartzea eta errespetatzea.

Ebaluazio-irizpideak

Unitateko edukiak ikasi eta gero ikasleek gaitasun hauek barneratuta badituzte, aurrez ezarritako helburuak beteta egongo dira:

· Arrisku motak bereiztea.

· Lan-ingurunearen ondorioz sor daitezkeen kalteak identifikatzea.

· Kasu praktiko batean, lan-ingurunearen ondorioz sor daitezkeen lan-arriskuak aztertzea.

· Lanpostuetan derrigorrezkoak diren baldintza orokorrak eta ingurumen-baldintzak azaltzea.

· Lantokiak bete beharreko ingurumen-baldintzak arautzen dituen araua aplikatzea.

· Kasu praktiko batean, lan-ingurunearen ondorioz sor daitezkeen gaixotasun profesionalak saihesteko prebentzio neurriak proposatzea.

15. unitatea. Segurtasun-baldintzen eta lan-kargen ondoriozko arriskuak

Helburuak

Unitate hau bukatu eta gero, ikasitakoaren emaitza izango da ikasleek gaitasun hauek garatuta edukitzea:

· Segurtasun-baldintzak, lan-antolakuntzak eta lan-kargak zer-nolako kalteak eragin dituzten aztertzea.

· Segurtasun-baldintzen, lanaren antolakuntzaren eta lan-kargaren ondorioz arriskuak izan ditzaketen lanak identifikatzea.

· Segurtasun-baldintzen, lan-antolakuntzaren eta lan-kargaren ondorioz gerta daitezkeen kalteak aztertzea.

· Zein diren lana zutik edo eserita egiteko eta karga eskuz maneiatzeko postura egokiak.

· Prebentzio-neurriak proposatzea, segurtasun-baldintzen, lan-antolakuntzaren eta -kargaren ondoriozko kalterik sor ez dadin.

· Zer su mota dauden eta haiek itzaltzeko zer itzalgailu erabili behar diren jakitea.

Edukiak

A. Kontzeptuak

· Segurtasun-baldintzen ondoriozko arrisku-faktoreak:

· Languneak.

· Lan taldeak eta lan-tresnak.

· Instalazio elektrikoak

· Suteak.

· Lan-kargen ondoriozko lan-arriskuak:

· Lan-karga fisikoa: kargak eskuz erabiltzea.

· Lan-karga psikikoa.

· Arrisku-faktore psikosozialak:

· Estresa

· Mobbinga (jazarpen morala)

· Burnouta

B. Prozedurak

· Segurtasun-baldintzen, lanaren antolakuntzaren eta karga mentalaren edo fisikoaren ondorioz sor daitezkeen arriskuei buruzko eskemak egitea.

· Kasu praktikoak ebaztea: kasu horietan, segurtasun-baldintzen ondorioz lan-arriskuak sor ditzaketen faktoreak identifikatu behar dituzte ikasleek.

· Kasu praktikoak ebaztea: kasu horietan, lanaren antolakuntzaren ondorioz lan-arriskuak sor ditzaketen faktoreak identifikatu behar dituzte ikasleek.

· Kasu praktikoak ebaztea: kasu horietan, lan-karen ondorioz lan-arriskuak sor ditzaketen faktoreak identifikatu behar dituzte ikasleek.

· Segurtasun-baldintzen eta haien kausen ondorioz sortutako istripuak aztertzea.

· Lanaren antolakuntzaren, lan-kargaren eta haien kausen ondorioz sortutako istripuak aztertzea.

· Taula batean, ikasleen jarduera-sektoreko lan-istripuak eta gaixotasun profesionalak adieraztea. Horietako bakoitza dagokion agente eragilearekin lotu beharko dute, baita dagokien segurtasun-baldintzekin, lanaren antolakuntzarekin eta lan-kargarekin ere.

· Kasu praktikoak ebaztea: kasu horien bidez, arrisku-faktoreen ondoriozko kalteak saihesteko neurriak proposatuko dituzte ikasleek.

· Lan-faktore psikosozialen ondorioz sortzen ari diren patologia berriei buruzko artikuluak irakurtzea eta haiei buruz hitz egitea.

· Ikasgelan ariketa praktikoak egitea: ariketa horien bidez, ikasleek hainbat mugimendu egingo dituzte kargak eskuz behar bezala manipulatzen ikasteko.

· Ikasgelan egindako ariketen bidez, ikasleek gorputz-jarrera egokiak praktikatuko dituzte pantailen aurrean datuak ikusten ari direnerako.

· Mobbinga eragiten duten jokabideak aztertzea.

C. Jarrerak

· Segurtasun-baldintzen, lanaren antolakuntzaren eta lan-kargaren ondorioz norberaren lanbideak dituen berariazko lan-arriskuak ezagutzeko interesa.

· Lan-tresnak erabiltzeagatik edo suteen ondorioz sor daitezkeen lan-istripuekiko kezka.

· Tailerreko segurtasun-arauekiko errespetua izatea eta lan-tresnak erabiltzeak dakartzan arriskuez ohartzea.

· Datuak ikusteko pantailen aurrean esertzean eta kargak manipulatzean gorputz-jarrera egokiak erabiltzea zein garrantzitsua den onartzea.

· Segurtasun-baldintzen ondoriozko lan-arriskuez babesteko eta haiek saihesteko neurriak balioestea.

· Arrisku psikosozialen garrantzia aitortzea, osasunerako hainbat kalte eragin baititzakete.

· Laneko arriskuen prebentziorako neurriak onartzea eta errespetatzea.

Ebaluazio-irizpideak

Unitateko edukiak ikasi eta gero ikasleek gaitasun hauek barneratuta badituzte, aurrez ezarritako helburuak beteta egongo dira:

· Segurtasun-baldintzen, lanaren antolakuntzaren eta lan-kargaren ondorioz sor daitezkeen kalteak azaltzea.

· Kasu baten aurrean, segurtasun-baldintzen, lan-kargaren eta faktore psikosozialen ondorioz sor daitezkeen lan-arriskuak identifikatzea.

· Lantokietako derrigorrezko segurtasun-baldintzak azaltzea.

· •Lan taldeek errespetatu beharreko araudia aplikatzea.

· Kasu baten aurrean, segurtasun-baldintzen ondoriozko lan-istripuak ekiditeko prebentzio-neurriak proposatzea.

· Elektrizitatearen eraginak aztertzea, baita arrisku horretan eragiten duten faktoreak ere.

16. unitatea. Laneko arriskuen kontrola

Helburuak

Unitate hau bukatu eta gero, ikasitakoaren emaitza izango da ikasleek gaitasun hauek garatuta edukitzea:

· Prebentzio-ekintzaren printzipioak identifikatzea.

· Lan-arriskuak ez gertatzeko edo murrizteko neurriak zein garrantzitsuak diren aztertzea.

· Prebentzio-ekintzak enpresan zer ekintza eskatzen dituen identifikatzea.

· Prebentzioaren antolakuntza modalitateak deskribatzea.

· Langileen ordezkariek prebentzio-gaietan lan-baldintzak hobetzeko egiten duten lana balioestea eta identifikatzea.

· Prebentzio-neurriak eta babes-neurriak bereiztea.

· Babes-neurri kolektiboak eta norberarenak aztertzea.

· Lan-arriskuak ekiditeko eta haiengandik babesteko neurriak proposatzea.

· Segurtasun-seinaleen esanahia identifikatzea.

· Ezbehar-tasei buruzko kalkuluak egitea.

· Laneko istripu bat izan eta gero egin beharreko jarduerak deskribatzea (ikertzea, jakinaraztea eta erregistratzea).

Edukiak

A. Kontzeptuak

· Prebentzio-ekintza enpresan.

· Prebentzio-plana.

· Prebentzioaren kudeaketa:

· Prebentzioa antolatzea enpresan.

· Langileen ordezkatze-organoak.

· Laneko arriskuen kontrola:

· Prebentzio-neurriak.

· Babes-neurriak.

· Norbera babesteko ekipamenduak.

· Segurtasun-seinaleak.

· Istripua gertatuz gero zer egin: ikerketa, istripuaren berri ematea eta istripuak erregistratzea.

· Ezbehar-tasaren analisi estatistikoa.

B. Prozedurak

· Kasu praktikoak egitea, prebentzio-ekintzaren printzipioak aplikatzeko.

· Enpresetan prebentzioa nola antolatzen den azaltzeko eskema bat egitea.

· Arriskuen ebaluazioa egitea.

· Lan-ezbeharrei buruzko tasak kalkulatzea.

· •Lan-ezbeharrei buruzko datu estatistikoak sektore profesionalaren arabera alderatzea.

· Kasu praktikoak ebaztea, banakako babes-ekipamenduak hainbat lanbiderekin lotzeko.

· Segurtasun-seinaleak interpretatzea.

· Enpresa txiki baten prebentzio plana egitea.

· Prebentzio- eta babes-neurriak proposatzeko kasu praktikoak ebaztea.

· Lan-istripu bat gertatu ondoren egin beharreko ekintzak banan-banan egitea (ikerketa, jakinarazpena eta erregistroa), ordenari jarraituz.

C. Jarrerak

· Nork bere enpresan lan-arriskuen prebentzioan parte hartzeko prestasuna agertzea.

· Langileen ordezkariek osasunaren babesean duten garrantzia balioestea.

· Babes-materiala eta segurtasun-gailuak behar bezala erabiltzeko interesa agertzea.

· Lan-arriskuak ez gertatzeko eta haietaz babesteko neurriak balioestea.

· Banakako babeserako ekipamenduak lan-istripuak ekiditeko zein garrantzitsua diren onartzea.

Ebaluazio-irizpideak

Unitateko edukiak ikasi eta gero ikasleek gaitasun hauek barneratuta badituzte, aurrez ezarritako helburuak beteta egongo dira:

· Prebentzio-ekintzaren printzipioak azaltzea.

· Prebentzio-planifikazioaren beharra azaltzea.

· Prebentzio eta babes kontzeptuak azaltzea.

· Kasu zehatz batzuetan ageri diren taldeko nahiz banakako babes-ekipamenduak adieraztea.

· Prebentzio-ekintzaren antolakuntza modalitateak bereiztea, enpresaren langile kopuruaren arabera.

· Ezbehar-tasei buruzko kalkuluak egitea.

· Prebentzio-ordezkarien eskumenak eta ahalmenak azaltzea.

· Balizko lantoki batean, segurtasun-seinale egokiak jartzeko gai izatea.

17. unitatea. Larrialdietarako neurriak eta lehen laguntzak

Helburuak

Unitate hau bukatu eta gero, ikasitakoaren emaitza izango da ikasleek gaitasun hauek garatuta edukitzea:

· Berehalako lehen laguntzen teknikak aplikatzea, egoera simulatuetan.

· PAS metodoaren arabera egin beharreko jarduerak deskribatzea.

· Larrialdi-egoeretan zer urrats egin behar diren bereiztea.

· Zauritu bat baino gehiago dagoenean, lehentasuna nori eman behar zaion jakitea, bizi-arrisku handiena nork duen irizpidetzat hartuta.

· Aurreko kasuan aplikatu beharreko neurriak banan-banan identifikatzea, dauden zaurien arabera.

· Sutea gertatuz gero egin behar diren ekintzak deskribatzea.

Edukiak

A. Kontzeptuak

· Larrialdietarako neurriak.

· Larrialdietarako eta ebakuaziorako plana.

· Lehen laguntzak enpresan.

· Lehen laguntzetako teknikak.

· Zaurituak garraiatzea.

· Sutea gertatuz gero zer egin.

B. Prozedurak

· Lantoki bat ebakuatzeko kasu praktikoak egitea.

· Larrialdi-plan bat egitea.

· Lehen laguntzetako teknikak aplikatzea kasu jakin batean.

· Larrialdi-egoera batean nola jokatu behar den azaltzeko eskema bat egitea.

· Zauri motak identifikatzea, sintomen arabera.

· PAS teknika praktikatzea.

· Su-itzalgailuekin praktikak egitea.

· Larrialdiko osasun-laguntzako unitate bat bisitatzea (SAMUR, Gurutze Gorria...).

· Hainbat kasu praktikotan, zaurituen artean lehentasunak ezartzea, triage teknikari jarraiki.

C. Jarrerak

· Langileek lehen laguntzetako teknikak ikastea zein garrantzitsua den balioestea.

· Suteen aurkako babes-materiala behar bezala erabiltzeko interesa agertzea.

· Sorospen-kateak behar bezala funtzionatzea zein garrantzitsua den onartzea, zaurituen bizia babesteko.

· Larrialdi-egoeretan arduraren bat duten pertsonen jarraibideei jaramon egiteko prestasuna.

· Lan-istripuren bat gertatuz gero lehen laguntzarako neurriak zein diren ezagutzeko interesa agertzea.

Ebaluazio-irizpideak

Unitateko edukiak ikasi eta gero ikasleek gaitasun hauek barneratuta badituzte, aurrez ezarritako helburuak beteta egongo dira:

· Lan-istripu baten kasuan, zauritu batekin egin beharreko jarduera guztiak adieraztea.

· Lan-istripu baten kasuan, zaurituen artean lehentasun-ordena ezartzea.

· Sute-kasuan nola jokatu behar den eta su-itzalgailua nola erabili behar den azaltzea.

· Langileren baten bihotza eta arnasa gelditzean nola jokatu behar den azaltzea.

· PAS teknikaren arabera nola jokatu behar den azaltzea.

18. unitatea. Ekonomia-printzipioak

Helburuak

Unitate hau bukatu eta gero, ikasitakoaren emaitza izango da ikasleek gaitasun hauek garatuta edukitzea:

· Eskari- eta eskaintza-kurbak egiteko zer aldagai erabiltzen diren, bai eta kurba horiek osatzeko datuak lortzea eta bien arteko oreka-puntua aurkitzea ere.

· Aldagai makroekonomiko nagusiak (BPGd, NPG, KPI eta langabezia) zein diren identifikatzea eta haiek kalkulatzeko prozesua azaltzea.

· BPGdaren datuak aztertzea eta haien esanahia interpretatzea, Espainiako eta Europako testuinguruan.

· BAIren datuak bilatzea eta interpretatzea eta haiek aztertzea, langabezia-tasak eta lan-tasak kalkulatzeko.

· Gizonen nahiz emakumeen langabeziari buruzko tasak BAIn bilatzea, bai eremu nazionalean, bai autonomia erkidegoetako eremuan, bai probintzietan.

· Magnitude makroekonomiko nagusien arteko loturak aztertzea.

· Europar Batasuneko erakundeen eta organismoen osaera eta funtzionamendua zein den jakitea.

· Europar Batasuneko erakundeen funtzionamendua azaltzea eta Espainiar Estatukoekiko –legegintza-boterearen, botere betearazlearen eta botere judizialaren zatiketa klasikoan oinarrituak– antzekotasunak eta desberdintasunak aipatzea.

· Ondoz ondoko zabaltze-prozesuek Europar Batasunean zer-nolako eraginak dituzten arrazoitzea.

Edukiak

A. Kontzeptuak

· Mikroekonomia eta Makroekonomia.

· Merkatua.

· Eskaria.

· Eskaintza.

· Merkatu-oreka.

· Lehia-merkatuko irabaziak.

· Barne Produktu Gordina.

· Barne Produktu Garbia.

· Kontsumo Prezioen Indizea.

· Inflazioa.

· Langabezia

· Europar Batasuna.

· Europako erakundeak.

· Europar Batasuneko organismoak.

B. Prozedurak

· Ondasun zehatzen merkatuko eskaintza- eta eskari-kurbak egitea ariketen bidez.

· •BPGdaren, enpleguaren eta inflazioaren bilakaera adierazten duten grafikoak interpretatzea eta makromagnitude horien artean dagoen loturari buruz hausnartzea.

· BPGdaren bilakaerari buruzko datuak bilatzea, bilakaera hori adierazteko grafiko bat egiteko eta enpleguaren bilakaerarekin alderatzeko. Horrekin guztiarekin, bi makromagnitudeen artean egon daitekeen loturari buruzko ondorioak aterako ditu ikasleak.

· KPIa kalkulatzeko erabiltzen diren «erosketa-saskiaren» osagaiak identifikatzea, eta osagai horiek «saskian» zer-nolako haztapena duten eztabaidatzea.

· KPI harmonizatuari buruzko datuak bilatzea, Espainiar Estatukoarekin alderatzea eta ondorioak idaztea.

· EINren web orrian sartzea, BAIren azken hiruhileko datuak lortzeko eta laburbiltzeko.

· EINren web orrian sartzea, KPIaren azken hileko datuak lortzeko eta laburbiltzeko, bai Espainia osokoak, baita ikaslea bizi den autonomia erkidegokoak eta probintziakoak ere.

· Talde, probintzia edo autonomia erkidego jakin bateko biztanleria aktiboa, ez-aktiboa, langabezia-tasak eta jarduera tasak kalkulatzeko ariketak egitea.

· Moneta bakarra izateak zer-nolako eragozpenak dakartzan eztabaidatzea.

· EBko organismoen eta erakundeen arteko loturak adierazten dituen eskema egitea.

· Inflazio-tasaren aldaketek Espainiako ekonomian –eremu nazionalean eta nazioartean– izan dezaketen ondorioei buruzko aburuak egitea.

· Lan-hitzarmenen soldata-klausulen negoziazioek KPIn eta BPGdan izan dezaketen eraginari buruzko hipotesiak egitea.

C. Jarrerak

· Kontsumitzaileekiko gehiegikeriei aurre egiteko merkatuaren kontrol-mekanismoak aitortzea eta balioestea.

· Egunkarietan datu makroekonomikoei buruz egiten diren analisiak kritikoki balioestea.

· Magnitude makroekonomikoen arteko loturak eta eguneroko bizitzan herritarrengan duten eragina gehiago ezagutzeko interesa.

· Enplegua pertsonen helburuak lortzeko elementu garrantzitsuenetakoa dela aitortzea, baita bizitza ekonomikoaren eta gizarte-bizitzaren osagai nagusietakoa ere.

· EBk Espainiaren bilakaera ekonomikoan eta sozialean duen eraginari buruzko hausnarketa.

· Europar integrazioa kontinentearen aurrerapen ekonomikoa eta soziala lortzeko bide gisa balioestea.

· Europako erakundeen funtzionamendua aztertzeko jakin-mina eta interesa, baita Espainiak haietan duen eginkizuna ezagutzeko ere.

· EBren politikak ezagutzeko jakin-mina agertzea, baita haiek Estatu kideetan eta beste herrialde batzuetan duten eragina ezagutzeko ere.

· EBren politikak ezagutzeko jakin-mina eta interesa agertzea, baita haiek espainiarren bizitzan eta ekonomian duten eragina ezagutzeko ere.

· Beste kulturekiko errespetua, baita norberarenekin bat ez datozen aukerekiko eta iritziekiko ere (politikoak, kultur arlokoak, bizitza pribatukoak, etab. ).

· Eztabaidak aberastuko dituzten iritziak adierazteko eta arrazoiak emateko gaitasuna.

Ebaluazio-irizpideak

Unitateko edukiak ikasi eta gero ikasleek gaitasun hauek barneratuta badituzte, aurrez ezarritako helburuak beteta egongo dira:

· Taula batean dauden merkatu moten ezaugarriak jartzea eta lehia perfektuko merkatuen, monopolioen eta oligopolioen adibideak ematea.

· Oreka-prezioak kalkulatzea eta eskari- eta eskaintza-kurbak egitea, ondasun jakinen eskariari eta eskaintzari buruzko datuz osatutako tauletan oinarrituz.

· Ondasun jakin batzuen eskari- eta eskaintza-kurbak aztertzea, eta abiapuntu gisa hartu diren aldagaiak aldatzen direnean zer gertatzen den hausnartzea.

· Lehia perfektuko merkatuaren ezaugarriei buruz hausnartzea eta merkatu horren baldintzak inguruko merkatu guztietan betetzen diren ala ez aztertzea.

· BPGdaren aldaketak enpleguaren aldaketekin lotzea eta, bi aldagai horiek, berriz, KPIaren aldaketekin. Horretarako, magnitude horien bilakaeraren grafikoak konparatuko dituzte ikasleek.

· EINak emandako datuak oinarri hartuz, talde jakin baten langabezia-tasak eta jarduera-tasak kalkulatzea.

· BPGd nola kalkulatzen den aztertzea eta haren aldaketen esanahiak interpretatzea. BPGd beste makromagnitude batzuekin lotzea.

· KPI nola kalkulatzen den azaltzea eta haren esanahia aztertzea, zenbait segida kronologikoetan. Horretarako, KPIa EBko KPI harmonizatuarekin lotuko dute ikasleek.

· EBko erakundeen eta Espainiako erakundeen funtzionamenduaren arteko desberdintasunak adierazteko gai izatea.

· EB osatzen duten erakundeen eta organismoen funtzionamendua aztertzea eta interpretatzea.

19. unitatea. Enpresaren antolaketa

Helburuak

Unitate hau bukatu eta gero, ikasitakoaren emaitza izango da ikasleek gaitasun hauek garatuta edukitzea:

· Hainbat motatako enpresak identifikatzea eta haiek zenbait irizpideren arabera sailkatzea (forma juridikoa, tamaina, eremu geografikoa eta abar).

· Enpresa bateko antolaketa formala eta informala zein diren jakitea, haren egiturako partaideen artean dauden erlazioak interpretatuz.

· Enpresek izan ditzaketen finantziazio-iturriak, bereak eta kanpokoak, aztertzea eta konparatzea.

· Finantzaketa behar duen enpresa baten kasua harturik, behar bakoitzarentzat finantzaketa-iturri egokiena aukeratzeko gai izatea.

· Enpresek izan ditzaketen finantzaketa-iturriak bereiztea eta haietako bakoitzaren abantailak eta desabantailak azaltzea, finantzaketa behar den egoera zehatzetan.

· Enpresa-kostuak nola eratzen diren azaltzea eta kostu horiek grafikoki irudikatzea.

Edukiak

A. Kontzeptuak

· Enpresen sailkapena.

· Enpresa-antolaketa.

· Organigramak.

· Enpresa-antolaketaren ereduak.

· Enpresen finantziazioa.

B. Prozedurak

· Enpresa baten antolaketa organigramen bidez adieraztea; organigrama horietan argi adierazi behar dira enpresaren sailak eta harreman hierarkikoak.

· Enpresen finantzaketa-iturriak agertzen dituzten eskemak egitea.

· Finantzaketa-iturrien ezaugarriei buruzko konparazio-taulak egitea, eta finantzaketa behar den zenbait egoeratan haietako bakoitzaren abantailak eta desabantailak azaltzea.

· Maileguen eta kredituen amortizazio-taula errazak egitea, finantza-erakundeek Interneten dituzten kalkulu-tresnak erabiliz.

· Ekipamendu-ondasun bat behar duen enpresa baten kasuan, leasing-aren eta renting-aren abantailak eta desabantailak identifikatzea eta, kasu bakoitzean, bietatik egokiena zein den adieraztea.

· Enpresa-kostuak nola eratzen diren deskribatzea; kostu finkoak, aldakorrak, guztizkoak eta batez bestekoak kalkulatzea eta haiek grafikoki irudikatzea.

C. Jarrerak

· Enpresek gizartean duten eginkizuna balioestea.

· Enpresetako harreman formalak eta informalak nolakoak diren ezagutzeko interesa.

· Antolaketa informalak antolaketa formalean nola eragiten duen hausnartzeko gaitasuna.

· Enpresetan pertsonen eta taldeen arteko liskarrak sortzen direla onartzea eta liskar horiek konpontzeko elkarrizketa zein garrantzitsua den balioestea.

· Finantza-erakundeen enpresak finantzatzeko duten eginkizun garrantzitsua onartzea eta balioestea.

· Enpresen kanpoko finantzaketa-iturriek nola funtzionatzen duten ezagutzeko jakin-mina.

· Enpresen kostuak nola sortzen diren eta haiek grafikoen bidez nola adieraz daitezkeen jakiteko interesa.

Ebaluazio-irizpideak

Unitateko edukiak ikasi eta gero ikasleek gaitasun hauek barneratuta badituzte, aurrez ezarritako helburuak beteta egongo dira:

· Hainbat motatako enpresen zerrenda bat oinarri hartuta, enpresak aztertutako irizpideen arabera sailkatzea.

· Datu ekonomiko zehatzetan oinarrituz, kanpoko zenbait finantzaketa-iturriren kostua jakiteko kalkulu matematikoak egitea, egoera jakin batean, enpresa batentzat finantzaketa-iturririk egokiena aukeratu ahal izateko.

· Enpresa-antolaketa organigramen bidez adieraztea eta edozein enpresatako organigramak interpretatzeko gai izatea.

· Enpresen kostuak (finkoak, aldakorrak, guztizkoak eta batez bestekoak), egoera ekonomiko zehatzak oinarri hartuta. Ondoren, kostu horiek grafikoen bidez adieraztea.

20. unitatea. Enpresaren ondarea eta kontabilitatea

Helburuak

Unitate hau bukatu eta gero, ikasitakoaren emaitza izango da ikasleek gaitasun hauek garatuta edukitzea:

· Zer ondasunek, eskubidek eta betebeharrek osatzen duten enpresaren ondarea, eta hura ondare aktiboan, pasiboan eta garbian sailkatzea.

· Enpresa baten egoera-balantzearen egitura aztertzea, laneko kapitalaren eta finantzaketa-ratio ohikoenen bidez.

· Enpresaren balantzea aztertzea, eta haren ondare- eta finantza-egoerari buruzko ondorioak ateratzea.

· Enpresa baten ekitaldi ekonomikoaren diru-sarrerak, gastuak eta emaitzak ordenatzea eta taldekatzea, galeren eta irabazien kontua Kontabilitate Plan Orokorrean ezarritako egituraren arabera egiteko.

· Ratio ohikoenak erabiliz, enpresa baten galeren eta irabazien kontua aztertzea, eta ratioek zer adierazten duten ulertzea.

Edukiak

A. Kontzeptuak

· Enpresen ondarea.

· Ondare-masak.

· Enpresaren egoera-balantzea.

· Egoera-balantzearen azterketa.

· Galeren eta irabazien kontua.

· Galeren eta irabazien kontuaren analisia.

· Memoria.

B. Prozedurak

· Enpresa baten ondare-elementuak sailkatzea (aktiboa, pasiboa eta garbia). Ondare-elementuei Kontabilitate Plan Orokorrean emandako izenez deitzea.

· Enpresen ondareak egoera-balantzeen bidez adierazteko ariketak egitea, Kontabilitate Plan Orokorrean ezarritakoaren arabera.

· Ikasgelan egindako balantzeak oinarri hartuta, laneko kapitala kalkulatzea, baita finantzaketa-, likidezia-, altxortegi- eta kaudimen-ratioak ere.

· Kalkulatutako ratioak aztertzea eta interpretatzea eta enpresaren ondare- eta finantza-egoerari buruzko ondorioak ateratzea.

· Zenbait enpresatako balantzeak aztertzeko eta alderatzeko ariketak egitea, haien finantza- eta ondare-egoerari buruzko ondorioak ateratzeko.

· Enpresa baten emaitzen kalkuluari buruzko ariketak egitea eta galeren eta irabazien kontua egitea, Kontabilitate Plan Orokorrak ezarritako egituraren arabera.

· Enpresa bateko galeren eta irabazien kontua aztertzeko ariketak egitea, eta emaitzen bilakaera ondoz ondoko hainbat ekitalditan alderatzea, enpresaren salmenten bilakaera eta errentagarritasuna interpretatze aldera.

C. Jarrerak

· Kontabilitate Plan Orokorrak ezarritako balantzean enpresa baten ondasuna nola adierazten den ezagutzeko jakin-mina.

· Enpresaren baten benetako balantzea ezagutzeko eta haren edukia aztertzeko interesa, zifren esanahia ezagutu ahal izateko.

· Talde-lan batean norberari dagozkion eginkizunak onartzea eta haiek betetzea.

· Lan taldean norberari dagozkion eginkizunak arduraz egitea.

· Balantzeak itxuraldatzeko eta haiek behar bezala ez interpretatzeko iruzurrak baztertzea.

· Norberarenak ez diren iritziak eta arrazoietan oinarritutako eztabaidak onartzea. Eztabaida horiek norberaren eta besteen ideiak garatzeko bide egokiak direla ohartzea.

· Zergak ez ordaintzeko jarduerekin lotutako jarrerak baztertzea.

Ebaluazio-irizpideak

Unitateko edukiak ikasi eta gero ikasleek gaitasun hauek barneratuta badituzte, aurrez ezarritako helburuak beteta egongo dira:

· Enpresa baten ondasuneko elementuak egoera-balantze batean sailkatzea, eta Ondare-elementuei Kontabilitate Plan Orokorrean emandako izenez deitzea.

· Kasu zehatzak oinarri hartuta, laneko kapitalaren esanahia aztertzea eta interpretatzea, baita finantzaketa-, likidezia-, altxortegi- eta kaudimen-ratioena ere.

· Enpresa bateko balantzeak alderatzea ondoz ondoko hainbat ekitalditan. Halaber, arlo bereko eta antzeko tamainako zenbait enpresetako balantzeak ere alderatzea, ekitaldi bakarrean.

· Enpresa baten emaitza kalkulatzea eta galderen eta irabazien kontuan Kontabilitate Plan Orokorrean ezarritako egituraren arabera aurkeztea.

· Enpresa baten galeren eta irabazien kontua aztertzea, finantzaketa-, altxortegi-, likidezia- eta kaudimen-ratioa erabiliz. Ondoren, haien esanahia interpretatzea.

· Enpresa bateko galeren eta irabazien kontuaren bilakaera interpretatzea, ondoz ondoko zenbait ekitalditan.

· Sektore ekonomiko bereko antzeko bi enpresen galeren eta irabazien kontua alderatzea eta ondorioak ateratzea.