Prosagintza
Transcript of Prosagintza
Prosa, hizkuntzak era natural edo arruntean hartzen duen egitura da.
Idatzizkoa zein hitzen bidezkoa izan daiteke.
Bi prosa mota daude: Utilitarioa eta artistikoa.
-Utilitarioa helburu jakina duena da. Adb: Zuzenbide eta politika testuak.
-Artistikoa: Hiru genero: narrazioa, oratoria eta historia.
Prosaren ezaugarriak
Prosaren historia
• Prosak, Grezian du jatorria, hasieran utilitarioa idazten zen eta gerora helburu artistikoetara hurbiltzen hasi zen.
Erretorikak, ongi hitz egiteko arteak, hitzaldiak idazteko arauak ezartzen ditu eta horrek eragin handia izan zuen prosak sortutako idazleengan: Zizeron erromatarengan, erdi aroko San agustinen, Erasmo idazlearengan (humanista)…Prosak eremu berriak hartu zituen: didaktika, elizako predikatuetan, erdi aroko liburuek irakurleria bereganatu zuen.
Euskarazko prosa klasikoaren ezaugarriak
Prosazko lehen euskal testigantzak utilitarioak dira. Adb.XVI.mendeko zenbait gutun edota arlo batzuetako li-buruak.
Prosa artistikoa artzain eleberri batekin abiatu zen:
Joan Perez Lazarragaren narrazioarekin.
Euskaldun ikasi gehienak erlijio gizonak ziren. Euskal prosaren bi aitzindari, Leizarraga eta Axular izan ziren.Leizarragak
Biblia euskerara itzuli zuen eta Axularrek prosa bikaina sortu zuen.
Idazle laikoak ere baziren eta denak kezkatzen zituen euskarak. XIX.ean generoak euskarara garatu ziren: aldizkariak…
EUSKAL PROSALARIAK Erlijio-prosan itzulpenak daude, bai bibliakoak, bai egileak
sortutakoak: doktrina azalpenak eta debozio-liburuak (Axularren Gero).
Prosa ez erlijiozkoan, genero didaktikoa zen nagusi: euskararen inguruko gaiak, saiakera filosofiko itxuran egindakoak (Mogelen Peru Abarkak), eta historia eta etnografikoak (Iztuetaren Gipuzkoako probintziaren kondaira).
Lehen euskal emakume idazlea Bizenta Mogel izan zen. XIX.ean narrazioan, eleberriak nabarmentzen dira. Aditu askok, Txomin Agirren Auñemendiko lorea jotzen dute
euskarazko lehen eleberritzat. Aldi honetakoak dira; Etxeita, Azkue, Kirikiño, Jean Barbier…
Joanes Leizarraga
Joannes Leizarraga (Beskoitze, Lapurdi, 1506 - Bastida, Nafarroa Beherea, 1601) euskal artzain kalbinista eta idazlea izan zen, Itun Berria euskaratu zuen lehena.
Erreformazaleen arabera, testu sakratuak herri xehearen hizkuntzan jarri behar ziren.Erreginak Leizarraga izendatu zuen euskarazko itzulpena egin zezan.
•
ADBERTIMENDUA
Ilhargi berria zein egunez daten iakin nahi duenak, bilha beza urte hartako auri-nonbrea
hilebethean, eta auri nonbrearen heineko letran date ilhargi berria: eta handik amorz ilhargi
bethea.
Bisexta, urtheko 365 egunez goiti diren sei orenetarik egiten da, laur urthetarik laur
urthetara: eta orduan otsaillak ditu hogei eta bedratzi egun: eta hogei eta laurgarren eguna
baita F. haren gainean kontatzen dirate bi egun, ordinarioa eta emendiozkoa.