Ricardo Barojak, Pío Baroja idazlearen anaiak, guztiz suntsitutako … · 2009. 1. 23. · Ricardo...

4
Ricardo Barojak, Pío Baroja idazlearen anaiak, guztiz suntsitutako herri baten irudia aurkezten digu. Bertan gerrak biztanleria zibilarengan izan ditzakeen ondorio gogorrak atzeman ditzakegu.

Transcript of Ricardo Barojak, Pío Baroja idazlearen anaiak, guztiz suntsitutako … · 2009. 1. 23. · Ricardo...

  • Ricardo Barojak, Pío Baroja idazlearen anaiak, guztiz suntsitutako herri baten irudia aurkezten digu. Bertan gerrak biztanleria zibilarengan izan ditzakeen ondorio gogorrak atzeman ditzakegu.

    http://www.museobilbao.com/web/web_eu/corpus2_imagen.php?id=12034

  • Honako argazki hauetan klik eginez gero, irudi oso errealak ikusi ahal izango dituzu, margolanean irudikatutakoen antzekoak.

    Durangoko bonbardaketa

    Bilboko bonbardaketa

    Gernikaren airetiko ikuspegia Condor Legioaren bonbardaketa latza jasan ondoren.

    Bila ezazu Pío Barojari eta haren lanei buruzko informazioa, eta haren lanen batek anaiaren lanarekin izan dezakeen harremana.

    Margolariak HERRIRA DATOZ BERRIZ izena jarri dio margolan honi. Zure ustez, zer esan nahi digu horrekin? Egileak bizi izan dituen zein gertakarirekin izan dezake harremana?

    http://images.google.es/images?hl=es&q=durango bombardeo&btnG=B%C3%BAsqueda&sa=N&tab=wihttp://www.magnumphotos.com/cf/htm/TreePf_MAG.aspx?Stat=Photographers_Portfolio&E=29YL53IQQBBhttp://www.sbhac.net/Republica/Imagenes/Guernica/EspecialGuernica.htm

  • Margolanak gerraren ondorioetako batzuk erakusten ditu. Baina gerrak eragiten duenaren benetako ideia izan dezazun, Gerra Zibilari buruzko ikerketa lantxo bat egin dezazun proposatzen dizugu, edota Mundu Gerrari edo zuk edo zure aitona-amonek bizi izan duten beste edozeini buruzkoa.

    Lana egiteko honako gidoi hau jarrai dezakezu:

    1.-Datu-bilketa. Galdera hauen bitartez egin dezakezu:Zenbat hildako izan ziren Gerra Zibilean kalkuluen arabera?Euskal Herrian zenbat?Zenbat erbesteratu?Zenbat errepresaliatu?

    2.-Ahozko historiari buruzko galdesorta. Seguruenik zure familian izango da gerra hori bizi izan duenik. Haien lekukotasuna biltzea interesgarria litzateke. Institutu honetako ikasleek egin dute dagoeneko. Agian haien adibideak baliagarri izango zaizkizu zure galdesorta egiteko.

    3.-Adierazpide artistikoak. Artista asko saiatu ziren garai hartan gerra haren gordintasuna, margolanen, argazkien eta eskulturen bitartez adierazten. Hementxe dituzu horietako batzuk. Saia zaitez biltzen modu horretako gatazka batean bizi eta sufritzen den izugarrikeria adierazten duten beste artelan batzuk.

    www.cervantesvirtual.com/portal/exilio/index.shtmlhttp://www.nodo50.org/foroporlamemoria/enlaces.htm#Memoria%20Históricahttp://www.lafogata.org/003euro/euro4/eu_martin.htm

    http://platea.pntic.mec.es/~anilo/abuelos/portada.htm

    DALI. Espainia

    MAGRITE. Bandera beltza

    http://www.cervantesvirtual.com/portal/exilio/index.shtmlhttp://www.nodo50.org/foroporlamemoria/enlaces.htm#Memoria%20Hist�ricahttp://www.lafogata.org/003euro/euro4/eu_martin.htmhttp://platea.pntic.mec.es/~anilo/abuelos/portada.htm

  • PICASSO. Gernika

    4.- Gaur egun bizi ditugun gerrak. Margolan horrek Europan bizi ditugun edo azken aldian bizi izan ditugun gertaerak adieraz litzake. Eman itzazu margolan horretan adierazitakoaren gaur egungo adibideak.

    5.- Atal bakoitzean lantzen den alderdiari buruzko zure iruzkin pertsonalak egin ditzakezu.

    Página 1Página 2Página 3Página 4