rufino iraola garmendia | Just another WordPress.com weblog · Web viewEskubide guztiak eraikuntza...

4
ira.gar @ hotmail.com Eskubide guztiak eraikuntza historikoa dira Ez dago eskubide naturalik. Bizitzeko eskubidea bera ere ez da eskubide naturala, eraikuntza historikoa baizik. Natura zeharo “basa-hazia” da, eta kontrolatu egin behar izan dugu. Naturala basoko legea da, eta hori bakarrik. Bestea, alegia elkar ez hiltzeko eskubidea, sortu egin dugu. Gizakiak sortu du, eta niri, funtsean, bi arrazoi etortzen zaizkit gogora: batetik, gizakiak bere indarraren mugak ezagutu ditu, onartu ditu, ebaluatu ditu, eta bere bizia errespetatua izan dadin estrategia batzuk ipini ditu martxan. Estrategia nagusia da besteekin hintzarmena sinatzea: «zuk ez nazazu hil eta nik ez zaitut hilko, eta hitza betetzen ez badu justiziak agindu beza bion gainetik». Bestetik, giza-zientziek erruz aurreratu dute, eta hortik ere etorri da pertsonak bere baitan duen balio eta errespetagarritasunaren kontzientzia hartzea. Baina eskubideak naturalak ez izateak edo, bestela esanda, gizakiak sortuak izateak ez du esan nahi eskubide horiek legitimoak ez direnik; horixe direla legitimoak! Eskubide guztiak ez dira, ordea, maila berean ipini behar, batzuk beste batzuk baino lehenagokoak, oinarrizkoagoak, dira. Adibidez, filosofo zaharren baten esana da. “Primum vivere…”, eta gero gerokoak! Hori ebidentzia hutsa da, ebidentzia intersujektibo indartsua, zentzu komunak eta gizarteak, oro har, horrela ikusten dutena. Beraz,

Transcript of rufino iraola garmendia | Just another WordPress.com weblog · Web viewEskubide guztiak eraikuntza...

Page 1: rufino iraola garmendia | Just another WordPress.com weblog · Web viewEskubide guztiak eraikuntza historikoa dira Ez dago eskubide naturalik. Bizitzeko eskubidea bera ere ez da eskubide

ira.gar @ hotmail.com

Eskubide guztiak eraikuntza historikoa   dira

Ez dago eskubide naturalik. Bizitzeko eskubidea bera ere ez da eskubide naturala, eraikuntza historikoa baizik. Natura zeharo “basa-hazia” da, eta kontrolatu egin behar izan dugu. Naturala basoko legea da, eta hori bakarrik. Bestea, alegia elkar ez hiltzeko eskubidea, sortu egin dugu. Gizakiak sortu du, eta niri, funtsean, bi arrazoi etortzen zaizkit gogora: batetik, gizakiak bere indarraren mugak ezagutu ditu, onartu ditu, ebaluatu ditu, eta bere bizia errespetatua izan dadin estrategia batzuk ipini ditu martxan. Estrategia nagusia da besteekin hintzarmena sinatzea: «zuk ez nazazu hil eta nik ez zaitut hilko, eta hitza betetzen ez badu justiziak agindu beza bion gainetik». Bestetik, giza-zientziek erruz aurreratu dute, eta hortik ere etorri da pertsonak bere baitan duen balio eta errespetagarritasunaren kontzientzia hartzea.

Baina eskubideak naturalak ez izateak edo, bestela esanda, gizakiak sortuak izateak ez du esan nahi eskubide horiek legitimoak ez direnik; horixe direla legitimoak! Eskubide guztiak ez dira, ordea, maila berean ipini behar, batzuk beste batzuk baino lehenagokoak, oinarrizkoagoak, dira. Adibidez, filosofo zaharren baten esana da. “Primum vivere…”, eta gero gerokoak! Hori ebidentzia hutsa da, ebidentzia intersujektibo indartsua, zentzu komunak eta gizarteak, oro har, horrela ikusten dutena. Beraz, bizitzeko eskubidea beste guztien gainetik egon dadin nahi izan du historiak.

Era berean, sarritan nahasten dira oinarizko behar/eskubideak eta eskubibe politikoak. Eta “eskubide indibidual eta kolektiboak” errebindikatzen dira etengabe. Ez badugu zehazten bakoitza zeri dagokion, jendea nahasten bestetan ez gara ari. Normalean, «indibiduala» oinarrizko beharra izaten da,  eta «kolektiboa» eskubide bat, oso legitimoa, baina oinarrizko eskubide indibidualaren parean jar ez daitekeena. Ezin dira konparatu, esate baterako,. heziketa-eskubidea eta autodeterminazio-eskubidea. Lehenengo da «ni», gizabanako gisa, zuzenean afektatzen nauena, eta bigarrena, aldiz, arazo politikoa. Lehenengoa da inolaz atzera ez daitekeena; bigarrena, eztabaida eta urte luzeetako kontua.

Lehenengoaren alorreko arazoei nik deituko nieke arazo errealak edo egunerokoak. Bigarren mota horretakoei, berriz, arazo politikoak. Oso garrantzitsua iruditzen zait

Page 2: rufino iraola garmendia | Just another WordPress.com weblog · Web viewEskubide guztiak eraikuntza historikoa dira Ez dago eskubide naturalik. Bizitzeko eskubidea bera ere ez da eskubide

bereiztea. Lehenago esan dudan moduan, ez dut sekula onartu maila berekoak direnik (praktikan inork ere ez du onartzen).

Hemengo dramaren oinarria hor dago, neurri handian; alegia, arazo politikoen izenean edo horiek konpontzeko aitzakian, familietan (esparru pribatuan) sufrimendua erein dela. Nire iritzian,  onartezina da hori. Beste kontu bat da indarkeriaren biktimei zer-nolako partaidetza dagokien «bake prozesua» deituriko horretan eta aurrerantzean ere etorriko diren antzeko prozesuetan.

Bestalde, buruz ikasitako esloganez jantzi eta apaindutako diskurtsoarekin justifikatzen da dena: «opzio politiko guztientzat aukera bera», «sufrimendua bi aldetan dago», «gertaera hori gatazkaren testuinguruan sartu behar da», «zuek alde bateko indarkeria baino ez duzue ikusten», «okupazioko indarrak doazela hemendik», «Euskal Herriaren berezko eskubide kolektiboak eta indibidualak», «Madridek eta Parisek autoderminazio eskubidea onartu behar dute», «euskara erasotuta dago», «Euskal presoak Euskal Herrira», «ezinbestekoa da lurraldetasuna errespetatzea», «zenbait atentaturen erantzukizuna poliziarena da, bonba-abisua jaso arren toki hura desalojatu ez zutelako», «botere juridikoa botere politikoaren mende dago», “Euskal Herriaren eskubide historikoak”, «presoek bake prozesuan parte hartu behar dute»…

Ez ditut denak hitzez hitz zeharraldatu, baina uste dut, esanahi aldetik, oker handirik gabe jasoko nituela. Bestetik, jakina, bakarren bat ahaztuko zitzaidan. Dena den, badira nahikoa. Nire ustez gehiegi, denak zaku berean sartu eta debatea tajuz antolatzeko. Hain zuzen, horretxek oztopatzen du debatea: dena zaku berean sartzeak; batez ere, hori estrategia gisa erabiltzen denean. Zeren ni egon naiteke indarkeriaren aurka, baina baita, aldi berean, presoen eskubideen alde ere. Ordea, igual pentsatuko dut biktimek eta presoek ez dutela parte hartu behar bake-prozesuan politikoki. Esan dezaket Euskal Herriaren eskubide historikoak definitzea zaila dela, historia interpretagarria baita; gainera, ez dute idazten aktoreek, autoreek baizik; eta inolako lotsa intelektualik gabe aldatzen ditugu testuinguruak eta kokatzen gaurkoa orain dela hirurehun urtekoan. Ez dut zalantzarik botere juridikoak ez duela neurri bera erabiltzen gauza guztiak neurtzeko, baina horrek ez digu eskubiderik ematen beste guztia justifikatzeko, batez ere indarkeria. Euskararen arazoa oso konplexua da; garbi esateko, ez da arazo politikoa bakarrik.

Egia da sufrimendua bi aldetan dagoela, baina ez dira konparagarriak: batzuetan, sufrimendua bera ez delako konparagarria; beste batzuetan, bi sufriemenduen iturburua bera delako; giza eskubideen urraketa larria aparte utzirik, beste guztiena esango nuke. Ados nago opzio politiko guztientzat aukera bera eskatzearekin, eta neuk esango diet, Savater eta beste hainbati, ondo dagoela biolentziarik gabe edozein ideia defenditu daitekeela adieraztea, baina adieraz dezatela, era berean, praktikan hori nola bideratzen den. Hori bai, erantzuna nire gustukoa ez bada ere, konfiantza osoan esaten diet ez dudala biloentziara joko. Saiatuko naiz bestelako estrategia politikoren bat aurkitzen.

«Bake prozesua» itxita dago oraingoz, baina irekiko da, eta egon prest, gogo onez, errezibitzeko, baina beste mentalitate batekin.

2007/07/21