sarrera_XIX._m._eta_erromantizismoa

4
XIX. mendeko giro politikoa. Mende honetan aldaketa garrantzitsuak: Ordura arte antzinako erregimena: ekonomia nekazaritzan oinarritua, Elizak indar handia, erregeak aginte osoa... Baina pixkanaka ekonomia eta gizarte eredu berriak: merkataritza, industrializazioa oinarri, burgesiaren indartzea, langileriaren sorrera. Espainian, gainera, errege ondorengotzaren arazoa zela bide karlistadak: kontserbatzaileak, antzinako erregimenaren aldekoak, Carlos V. aren inguruan; liberalak, eredu berriaren aldekoak, Isabel II.aren inguruan. Euskal Herria. Hemen ere banaketa bera, berezitasuna: foruen aldeko borroka. Karlistek gerra galtzean foruak deuseztatu, nahiz eta Nafarroak zati bat gorde. Foruen galerak euskaldunak batu eta abertzaletasuna piztu; literaturan gai nagusi bihurtu: Iparragirre, Arrese Beitia. Kultur giroa. Erromantizismoa poliki-poliki eratzen eta zabaltzen, Euskal Herrian mendearen erdialdean indartzen hasi. Nahiz eta bereziki arte eta pentsaera arloko mugimendua izan, politikan eta ohituretan ere eragina. Nazio eta nazionalitate ideiak sortu: kultura, hizkuntza, arraza eta geografiaren bidez lotutako giza multzoak adierazteko. Herriak bere nortasunean sakontzen hasi: bere historia eta hizkuntza aztertu. Erromantizismoak literaturan eta musikan bere adierazpenik gailenena: garai hartako arau akademikoen gogortasunaren aurka altxatuko da, arrazionalismoaren aurka. Norbanakoen eskubideak, sentiberatasunaren adierazpen librea, berritasuna, irudimena, etab. aldarrikatu. Kultur giroa Euskal Herrian. Kultur mailan bi aldi, banaketa hau erromantizismoaren etorrerak markatu: XIX. mendeko lehen erdialdeko kultur giroa aurreko mendearen jarraipena: Larramendiren eragina. Bigarren erdian, berriz, kultur giroak eta literaturak zuzpertze ikaragarria: Foruen aldeko borrokak abertzaletasun sentimendua piztu. Foruekin probintzia bakoitza bere buruaren jabe, orain lotura berriak: hizkuntza, arraza, kultura, geografia; hauetan oinarrituko nazionalismo berria.

Transcript of sarrera_XIX._m._eta_erromantizismoa

Page 1: sarrera_XIX._m._eta_erromantizismoa

XIX. mendeko giro politikoa.

Mende honetan aldaketa garrantzitsuak: Ordura arte antzinako erregimena: ekonomia nekazaritzan oinarritua,

Elizak indar handia, erregeak aginte osoa... Baina pixkanaka ekonomia eta gizarte eredu berriak: merkataritza,

industrializazioa oinarri, burgesiaren indartzea, langileriaren sorrera.Espainian, gainera, errege ondorengotzaren arazoa zela bide karlistadak:

kontserbatzaileak, antzinako erregimenaren aldekoak, Carlos V. aren inguruan;

liberalak, eredu berriaren aldekoak, Isabel II.aren inguruan.Euskal Herria.Hemen ere banaketa bera, berezitasuna: foruen aldeko borroka.

Karlistek gerra galtzean foruak deuseztatu, nahiz eta Nafarroak zati bat gorde.

Foruen galerak euskaldunak batu eta abertzaletasuna piztu; literaturan gai nagusi bihurtu: Iparragirre, Arrese Beitia.

Kultur giroa.

Erromantizismoa poliki-poliki eratzen eta zabaltzen, Euskal Herrian mendearen erdialdean indartzen hasi. Nahiz eta bereziki arte eta pentsaera arloko mugimendua izan, politikan eta ohituretan ere eragina.

Nazio eta nazionalitate ideiak sortu: kultura, hizkuntza, arraza eta geografiaren bidez lotutako giza multzoak adierazteko.

Herriak bere nortasunean sakontzen hasi: bere historia eta hizkuntza aztertu.

Erromantizismoak literaturan eta musikan bere adierazpenik gailenena: garai hartako arau akademikoen gogortasunaren aurka altxatuko da, arrazionalismoaren aurka. Norbanakoen eskubideak, sentiberatasunaren adierazpen librea, berritasuna, irudimena, etab. aldarrikatu.

Kultur giroa Euskal Herrian.Kultur mailan bi aldi, banaketa hau erromantizismoaren etorrerak

markatu: XIX. mendeko lehen erdialdeko kultur giroa aurreko mendearen jarraipena: Larramendiren eragina. Bigarren erdian, berriz, kultur giroak eta literaturak zuzpertze ikaragarria:

Foruen aldeko borrokak abertzaletasun sentimendua piztu. Foruekin probintzia bakoitza bere buruaren jabe, orain lotura berriak: hizkuntza, arraza, kultura, geografia; hauetan oinarrituko nazionalismo berria.

Aurrerantzean, laurak bat, zazpirak bat bezalako lemak sortu. Foruak, askorentzat euskal nortasunaren zutabe, galtzean

euskalduntasunaren adierazle berriak bilatzeari ekin: o Iztuetaren (1767-1845) Guipuzcoaco dantza gogoangarrien

condaira (1824) edo historia edo Manterolaren Cancionero Vasco.

o Ahalegin garrantzitsuenak hizkuntzaren arloan: Luis Luciano Bonaparte, Van Eys eta Vinson, hauen lanei esker euskal gaiek maila zientifikoa lortu.

o Xaho eta Abadiaren lanek literaturaren zuzpertze eta loratzea bultzatu.

Xaho eta Abadia (Lore-jokoak)

Page 2: sarrera_XIX._m._eta_erromantizismoa

Garai hartako giro ofiziala euskararen aurkakoa mugaren bi aldeetan. Egoera honetan, iparraldean euskal kontzientziaren bi eragile nekaezin: Xaho eta Abadia zuberotarrak.

Xahok eta Abadiak lan asko elkarrekin; bien artean gramatika, zazpi probintziei eskainia: Zazpirak bat lema berria erabili.

Anton Abadia zientzia gizona, asko ikasia eta ibilia atzerrian, euskaltzale porrokatua. Euskaltzaleak bilduz talde bat sortzeko asmotan, Euskal Festa antolatzen hasi: bertan mota guztietako ekitaldiekin batera literatur lehiaketak edo lore-jokoak. 1853tik aurrera Iparraldean, 1879an Hegoaldean, Elizondon.

Jai hauetatik lehen olerkari belaunaldia sortu. Hegoaldeko lore-jokoetan narrazioek ere lekua: aurkeztutako lanak gero eta hobeak, bai gaiaren bai formaren aldetik.

Bi aitzindari hauen lanak oihartzun handia hegoaldean, antzeko taldeak sortu ziren lau probintzietako hiriburuetan: Iruñekoa eta Donostiakoa garrantzitsuenak.

XIX. mendeko idazleak

a) XVIII-XIX. mendeen bitarteko idazleakMende honen erdialdera arte luzatzen dira XVIII. mendean jaiotako

zenbait idazleren lanak, garrantzitsuenak: Bizkaian: Juan Antonio Mogel (1745-1804) Pedro Antonio Añibarro (1748-

1830) Fray Bartolome Santa Teresa (1768-1853) Pedro Astarloa (1751-1821) Juan Mateo Zabala (1777-1840).

Gipuzkoan: Joan Bautista Agirre (Asteasukoa) (1742-1823), Joan Inazio Iztueta (1768-1845), Agustin Paskual Iturriaga (1778-1851).

Nafarroan: Joakin Lizarraga (1803-1868) Ia idazle guztiak apaizak edota elizgizonak, lan gehienak prosaz idatziak

eta gai erlijiosoa. Beste liburu multzo bat hizkuntzaren ingurukoa, apologiak eta

hizkuntzaren azterketak. Bestelako gaiak ere bai: Iztuetak Gipuzkoako dantzak eta kondaira bildu,

gero erromantizismoaren eraginez indartuko den joerari hasiera emanez.Garai honetan ezin ahaztu Mogelen Peru Abarka, euskal literaturako

lehen eleberritzat jo izan dena. b) XIX. mendeko idazleak.

Olerkari andana garrantzitsua:Iparraldean: Pierre Topet Etxahun (1786-1862), Jean Martin Hiribarren

(1810-1866), Jean Batista Elizanburu (1828-1891), Gratien Adema Zaldubi (1828-1907).

Gipuzkoan: Indalecio Bizkarrondo Bilintx (1831-1876), Joxe Mari Iparragirre (1820-1881), Gregorio Arrue (1811-1890).

Bizkaian: Eusebio Maria Azkue (1813-1890). Etxahunen olerkiak bizitzan zehar pairatu behar izan zuen zoritxarraren

eraginez doinu lazgarri eta grinatsua. Bi motatako olerkiak landu batik bat: ziri-bertsoa eta negar-bertsoak. 1853an Urruñan ospatutako Lore-jokoetan Montebideorat joailiak olerkia aurkeztu.

Iparragirrek, herriaren ezbeharra, Euskal Herriarena abestu, kantuen gaiak garaiko gertaerei guztiz lotuak: foruen galera, Euskal Herriarekiko maitasuna, herrimina etab. Garaiko euskaldun guztien kantu bilakatuko, hala nola Gernikako arbola.

Elizanburu garaiko olerkari gorenekotzat hartua: hizkuntzaren dotoreziagatik, eta hizkera landua eta txukuna. Behin baino gehiagotan izan

Page 3: sarrera_XIX._m._eta_erromantizismoa

zen saritua Abadiak antolatutako Lore-jokoetan. Bere olerkietan hainbat gai erabili: irri-bertsoak, baserriko bakea, herrimina, etab.

Bilintxen bertsoetan "ni"a goibel zein umoretsu aldi berean, maitasun-olerkietan batez ere. Irri-bertsoa asko landuko duen beste gai bat. Olerkari herrikoia, hizkera ere halakoa. Aipagarria emakumezkoen eta maitasunaren gaiaren inguruan landu eta erabili zituen irudi eta hiztegia.

Olerkari multzo honetako asko erromantikotzat hartuak, horretara bultzatutako arrazoiak batean eta bestean oso desberdinak izan arren.

Etxahuni bizi eta kantatutako zoritxarrek erromantizismo bihurri bat lotzen diote. Bilintxen bertsoetan azaltzen den ni goibel eta umoretsua jo izan da erromantikotzat.

Iparragirre eta Zaldubiren aberri-kantak erromantizismoak zuzpertutako abertzaletasunarekin lotuak. Eta beste olerkarien kasuetan, erabili zituzten gai herrikoiak erromantizismoarekiko lotura.

c) Mendearen azken herenaGipuzkoan: Karmelo Etxegarai (1865-1925), Antonio Arzak (1855-1904),

Marcelino Soroa (1848-1884), Jose Manterola (1849-1884), Serafin Baroja (1840-1912), Lopez Alen (1866-1910).

Nafarroan: Arturo Kanpion (1854-1937). Bizkaian: Felipe Arrese Beitia (1844-1909). Arrese Beitia hegoaldeko Lore-jokoetan eman zen ezagutzera bertara

aurkeztutako olerkien bidez; hamalau aldiz saritua. Bere poesian era guztietako gaiak: aberri-kantak, foruen galera eta euskara nagusi. Foruen galerak eta garaiko gertaerek biziki ukitu zuten Arrese Beitia.

Orain arte aipatu ditugun idazleen artetik gutxik izan zuten aukera beren lana argitaratua ikusteko. Salbuespena Arrese Beitia, Ama Euskeriaren liburu kantaria (1900) argitaratu baitzuen. Olerki liburuak ez baina erlijio liburu batzuk argitaratu ziren.