Sei teknika ideiak sortzeko

19
Sei teknika ideiak sortzeko

Transcript of Sei teknika ideiak sortzeko

Page 1: Sei teknika ideiak sortzeko

Sei teknika ideiak sortzeko

Page 2: Sei teknika ideiak sortzeko

Hartu orri bat, eta idatzi landu nahi duzun gaia, erdi-erdian eta biribil baten barruan (3-4 hitz, gehienez).

Esaterako: lanaHasi lanari lotutako hitz guztiak apuntatzen; biribildu horiek ere, eta jarraitu loturak egiten. Hiru minutu dituzu horretarako.

1. Buru-mapak

Page 3: Sei teknika ideiak sortzeko
Page 4: Sei teknika ideiak sortzeko

Zentzumenak, koloreak eta formak ere gehitu ditzakezu.

Page 5: Sei teknika ideiak sortzeko
Page 6: Sei teknika ideiak sortzeko

Brainstorminga teknika hauetan zaharrena edo ezagunena da, seguru asko. Teknika honen helburua da pentsamenduaren mugak gainditu eta ideia mordoa sortzea, sortutako ideia horien artean egokienak aukera ditzagun.

2. Brainstorming edo ideia-jasa

Page 7: Sei teknika ideiak sortzeko

Teknika hau egokia da taldean lan egiteko. Batek arbelean jasoko ditu besteen ideia guztiak, denak, inolako zentsurarik gabe; zenbat eta arraroago eta ezberdinagoak, hobe.Kontua da besteen ideiak hobetzea, eta horretarako norbere buruari galdera hau egiteak laguntzen du: Aipatu duten ideia hori zergatik iruditu zait ideia ona? Hobetu daiteke?

Page 8: Sei teknika ideiak sortzeko

Marrazki, grafiko edo taula bat erabil dezakegu ideiak sortzeko.Idazle askok egiten dute. Eman dezagun herri baten deskripzioa osatu behar dutela, baina ez direla han sekula izan. Ez dute testurik hartzen, argazkiak aukeratzen dituzte, eta horiexek deskribatu.

3. Idatzi marrazki eta grafikoetatik abiatuta

Page 9: Sei teknika ideiak sortzeko

Demagun gai honetaz hitz egin behar duzula: Zer falta du herri honek?

Marrazki batetik abiatu gaitezke gaiari heltzeko.

Page 10: Sei teknika ideiak sortzeko

Beste aukera bat da kontuan hartu nahi ditugun elementu guztiak aztertzeko honelako koadro bat erabiltzea:

Page 11: Sei teknika ideiak sortzeko

Honelako koadroak egiteko denbora behar da, baina ideiak sortzeko oso lagungarriak dira, eta, gainera, badakigu ez zaigula garrantzizko ezer ahaztuko.

Page 12: Sei teknika ideiak sortzeko

4. Idatzi gelditu barik

Teknika hau paperaren aurrean ezer idatzi ezinik ibiltzen direnei komeni zaie; alegia, kateatuta gelditzen direnei, zuzenegi, ondoegi, perfektuegi idatzi nahiak lotuta.

Page 13: Sei teknika ideiak sortzeko

Astean hiru bat aldiz egitea gomendatzen dute adituek. Kontua da gai baten gainean hamar minutuz etengabe idazten jardutea. Segi eta segi, hitzen bat falta badugu X edo “berba bat behar dut baina ezin dut gogoratu” edo beste edozer ipinita aurrera segitu, beti gelditu barik.

Page 14: Sei teknika ideiak sortzeko

Jakina, kantitatea ez da kalitatearen sinonimoa, eta sarritan ez dugu ezer onik idatziko; baina abiada hartuko dugu, behintzat, eta paper zuriari ez diogu dagoeneko beldurrik izango, ezta?

Page 15: Sei teknika ideiak sortzeko

5. Kopiatu

Kopiatzeko agintzen digute idazleek, ideia onak kopiatzen dituzte zinema egileek, eta gu geu ere kopiatzen ari gara orain: beste batzuek esana irakurri eta geure erara jasotzen. Kopiatu egiten dugu, izena ez beste ezer aldatu barik gutunak bidaltzen ditugunean, apunteak hartzen ditugunean, laburpenak egiten ditugunean...

Page 16: Sei teknika ideiak sortzeko

Eta istorio onen bat topatzen dugunean zergatik ez protagonistak aldatu, haria luzatu edo moztu, beste leku eta garai batean jarri, atzekoz aurrera kontatu?...

Page 17: Sei teknika ideiak sortzeko

6. Idatzi titulutik abiatuta

Egiten ditugun akatsen artean larriena hauxe izaten da: gaiari ez heltzea. Hori ekiditeko denbora ematea ez da denbora galtzea; gaia zehaztu ahala, gainera, ideia berriak bururatuko zaizkigu. Titulutik abiatuta idaztea teknika egokia da mezu nagusian zentratzen garela ziurtatzeko.

Page 18: Sei teknika ideiak sortzeko

Titulua badaukazu; idazten jarrai dezakezu.

Kazetariek erabiltzen dute metodo hau albiste laburretan: NZ galderei (nork, zer, non, noiz, nola, zergatik, zenbat) erantzuten diete edukiari ondo eusteko.Adibidez, “Italian (non) emakume bat (nor) atxilotu dute (zer) banpiro gisako erasoak egiteagatik (zergatik)”.

Page 19: Sei teknika ideiak sortzeko

Sei teknika aurkeztu ditugu, baina hamaika modu dago gai baten inguruko ideiak sortzeko. Bakoitzak berea izan dezake, berari balio diona.