Sukaldaritzako lana 2014-15 1 Taldea
-
Upload
mikel-zugasti -
Category
Documents
-
view
33 -
download
8
description
Transcript of Sukaldaritzako lana 2014-15 1 Taldea
Sukaldaritza
014-15 (1. Taldea)AURKIBIDEA:ERREZETAK 4
SUKALDATZEKO TEKNIKAK 23
SUKALDEKO TRESNAK 28
SUKALDARIAK 35ERREZETAKAurkibidea:Madalenak 7
Zopa 8
Makarroiak 9
Arroza kubatar erara 10
Enpanadillak 11
Errusiar entsaladilla12
Trufak 13
Txanpioi beteak 14
Natillak 15
Galletak 16
Bakailao tortilla 17
Kroketak 18
Txokolatezko piruletak 19
Patata tortilla 20
Dilistak 21
MadalenakOsagaiak:
2 arrautza
125g gurina (bigundua)
Irina baso bat (legamiekin)
Azukre baso erdia
Txokolate beltzaEgiteko era:
Lehenik eta behin, labea piztu
Ontzi batean gurina, eta azukrea ondo nahastu
Plater batean arrautzak nahastu, ondoren irinarekin nahastu
Platereko masa ontzira bota eta dena ondo nahastu
Txokolatea bainu marian jarri eta urtzean bota masara
Masa moldeetan jarri (koilara handi baten erdia)
Labean sartu 150C 10 minututan
ON EGIN!!!!
ZopaOsagaiak:
1 tipula
Baratxuri erdia
Fideoak (2 baso)
Gatza
1 porrua
Txahal hezurrak
2 azenario
Olioa
Ura 2 litroEgiteko era:
Lehenik, kazuela batean ura irakiten jarri
Gatza bota
Azenarioak zuritu moztu eta bota (osagai guztiekin) fideoak izan ezik
20 min inguru utzi eta dena iragazi
Fideoak bota eta 10 minututan sutik kendu
ON EGIN!!!!!
Makarroiak tomatearekinOsagaiak:
400g makarroiak
200g txorizo
100g gazta birrindua
800g tomate frijitu
Ura
Olioa
GatzaEgiteko era:
Lehenik, kazuela batean ur asko jarri irakiten, eta makarroiak bota
8-10 minututan egosi gatzarekin
Txorizoa moztu eta olioarekin frijitu
Azkenik, tomatea eta makarroiak bota eta gazta (nahi bada)
ON EGIN!!!!!
Arroza kubatar eraraOsagaiak:
300g arroza
4 arrautza
4 baratxuri ale
Tomatea
Olioa
Ura (1 arroza 2ur)
GatzaEgiteko era:
2 baratxuri ale zuritu, moztu eta frijitu
Arroza arroza bota eta 20 min egosi (gatzarekin)
Tomatea berotu, arrautzak frijitu eta arroza gainean jarri
ON EGIN!!!!!
Enpanadillak:Osagaiak: Obleak (enpanadillako masa)
Atuna
Tomatea
Arrautzaren gorringoaEgiteko era:
Lehenik, kazuela batean atuna eta tomatea berotu
Ondo nahastu eta obleen gainean jarri koilara txiki batekin
Obleak sardexkarekin itxi eta arrautzaren gorringoa ipini gainean
Labean sartu bost minututan
ON EGIN!!!!!!
Errusiar Entsaladilla Osagaiak:
2 patata
2 azenario
Olibak
2 arrautza
Ilarrak
MaionesaEgiteko era:
Lehenik, azenarioak, patatak eta arrautzak egosi
egostean, azala kendu eta moztu zati txikietan (olibak ere)
dena txikituta egotean, maionesarekin nahastu
ON EGIN!!!!!!
TrufakOsagaiak: 300g txokolate beltza
200g gurina
100g esne trinkoa
Birutak
Egiteko era:
Lehenik, kazuela batean txokolatea bainu marian urtu
Txokolatea, gurina eta esne trinkoa nahastu
Dena hozten utzi, bolak egin eta fideotan pasa
ON EGIN!!!!!
Txanpioi beteakOsagaiak:
Txanpinoi handiak
Arrautza bat
Baratxuria buru erdi bat
Hirugiharra
Mozzarela gazta birrinduaEgiteko era:
Lehenik, txanpinoien kirtena kendu eta txapela utzi
Txanpinoi kirtenak, baratxuria eta hirugiharra txikitu
Arrautzekin eta mozzarelarekin nahastu aurreko masa
Txapelak nahasketarekin bete eta gazta gehiago bota
Mikrouhinean sartu (grila) 10 minutu
ON EGIN!!!!!
NatillakOsagaiak:
8 arrautza gorringo
10 koilarakada
Kanela makil bat
1 litro esne
2 koilarakada Maizena
Maria galletakEgiteko era:
Lehenik, esnea egosi kanelarekin
Pote batean azukre, Maizena eta gorringoak nahastu
Bota esnea pixkanaka ondo nahas dadin
Jarri berriro sutan 10-15 minutu eta nahasi
Ontzi txikitan banatu eta gainean galleta jarri
ON EGIN!!!!!
GailetakOsagaiak:
250g gurina
1 arrautza
450g irina
250g azukrea
Moldeak formak egiteko
BirutakEgiteko era:
Lehenik, labea berotu
Bol batean osagai guztiak nahastu irina izan ezik
Masa irinarekin pixkanaka nahastu
Forma eman eta labean sartu 10 minutu 180C
ON EGIN!!!!!
Bakailao tortillaOsagaiak:
Tipula bat
Olioa
Bakailaoa (gatza kentzeko egun bat lehenago jarri uretan eta noizean behin ura aldatu)
Arrautzak
Porrua (nahi bada)Egiteko era:
Olioa berotzen jarri
Tipula eta porrua txikitu
Arrautzak irabiatu
Tipula eta porrua erregosi oliotan
Egina dagoenean, bakailaoa bota eta egin
Arrautzekin nahastu tortilla egiteko
ON EGIN!!!!!
KroketakOsagaiak:
250g gurina
125g gurina
1500ml esnea
100g urdaiazpikoa
1 arrautzaEgiteko era:
Lehenik kazuela batean esnea berotu
Beste batean, gurina urtu eta irina bota pixkanaka
Irabiatu eta gero pixkanaka esnea bota eta segi irabiatzen
Urdaia bota eta segi irabiatzen
Ontzi zapal batean jarri hozten uzteko
ON EGIN!!!!!
Txokolatezko PiruletakOsagaiak: 20ml olioa
250g txokolatea
Smartiak
MakilakEgiteko era:
Lehenik, txokolatea txikitu eta maria bainuan urtu
Olioa gehitu
Txokolatea paper batean zabaldu (labeko papera)
Smartiak apaintzeko jarri
Makilak jarri eta hozten utzi
ON EGIN!!!!!
Patata tortillaOsagaiak: 6 arrautza
3 patata
Tipula txiki bat
Olioa
GatzaEgiteko era:
Lehenik, patatak garbitu eta tipularekin batera zuritu eta moztu
Zartagin batean tipula eta patatak frijitu 25-30 minututan
Bol batean arrautza guztiak nahastu eta tipula eta patatekin irabiatu
Tortilla osatzeko zartagina olio pixka batekin berotu eta nahasketa bota
Plater batekin buelta eman
ON EGIN!!!!!
DilistakOsagaiak:
400g dilistak
2 tipula
3 azenario
Ura
Olioa
Gatza
Txorizo egosiaEgiteko era:
Lehenik olioa bota eta tipula bertan potxatu, azenarioarekin batera
Barazkiak egiten ari direnean, dilistak bota eta urez estali
30 minutu pasa ondoren atera eta txorizoa gehitu
ON EGIN!!!!!
TEKNIKAKEGOSI eta ERRE 24
FRIJITU eta IRINEZTATU 25
ARRAULTZA IRIN OGITAN PASATU (FRITOAK) eta MARIA BAINUA 26ARRAULTZA ZURINGOA ELUR ITXURAN eta ESNEGAINA HARROTU 27EGOSI
NOLA EGITEN DAJakiak ur irakinetan prestatzea da. Hori hiru eratan egin daiteke:
- Jakiak ur hotzetan sartzen dira. Gero, irakiten jartzen da, jakiak poliki-poliki bigundu arte. Aproposa patatak, arrainak, salda... prestatzeko.
- Urak irakiten duenean sartzen dira jakiak. Berriro irakiten duenean hasi behar da denbora neurtzen. Aproposa arrautzak, barazkiak, arrainak, itsaskiak, txitxirioak eta antzekoak egosteko.
- Urak irakitean askatzen duen lurrun beroarekin egosten dira jakiak. Aproposa arrainak, itsaskiak, barazkiak... prestatzeko. Nola prestatu - Barazkiak. Al dente utzi arte egosi, eta segituan atera, eta hoztu ur hotzetan, gehiago egin ez daitezen.
- Arrainak. Mota eta tamainaren arabera, 10-20 minutu bitartean.
- Haragia. Poliki-poliki eta denbora luzez egosi behar da. Horrela samurragoa gelditzen da. ERRE
NOLA EGITEN DA
Plantxan Bero-iturri baten gainean zuzenean prestatzea da.
- Garbitu plantxa
- Erregulatu berotasuna, jakiaren arabera
- Igurtzi jakia olio pixka batekin.
- Plantxa oso bero dagoenean, jarri bertan jakiak.
- Buelta eman, sardexka sartu gabe, eta gatza eman. Labean Jakia bero-iturri lehor batean prestatzea da.
- Berotu labea.
- Erregulatu tenperatura, programa eta denbora, jakiaren arabera,.
- Tenperaturak. Haragi gorriak: 250C-tan hasi eta 200C-tan bukatu; gainerakoa beti 200C inguruan.
- Igurtzi eta maneatu jakia koipearekin.
- Sartu labean, eta, noizean behin, bota gainean askatutako salda. Ez zulatu jakia!
- Bukatzerakoan, jaso askatutako salda eta erabili platerean laguntzeko.
Behikia, txerrikia, arkumea, hegaztiak eta arrainak prestatzeko aproposa da FRIJITU NOLA EGITEN DAJaki bat olio berotan prestatzea da.
- Olio garbia erabili behar da.
- Ez ipini jakiak zartaginean olioak behar besteko tenperatura izan arte, bestela olio gehiegi xurgatuko dute.
- Frijitzeko gauza asko dugunean, ez sartu denak batera, olioaren tenperatura jaitsi egiten da eta.
- Jakiek oliotan guztiz murgilduta egon behar dute.
- Tenperaturak: arraina eta patata frijituak (180 C), barazkiak (160 C), jaki lodiak edo poliki egin beharrekoak (140 C).
- Olioa bero dagoen ala ez jakiteko, ogi mamia edo baratxuria bota daiteke.
- Oliotan ura erortzen bada, gatz pixka bat bota ez zipriztintzeko. Aholkuak - Olioak bero egon behar du baina erre gabe, hau da, ez luke kerik bota beharko, bere egitura aldatu eta produktu kaltegarri bihur daiteke-eta.
- Jakiek lehor egon behar dute oliotan sartu aurretik.
- Zatiak ezin dira handiegiak izan; bestela, barrukoa egin gabe geldi daiteke.
- Jakia ez da estali behar, ez frijitzean ezta ondoren ere.
- Zartagina berotu behar da, olioa bertan ipini baino lehen. Horrela ez da ezer itsatsiko.IRINEZTATU
NOLA EGITEN DAJaki edo gainazal bat irinaz estaltzea da.
Jakia irinaz estali eta behar ez duen irina galtzeko astindu ondoren, frijitu behar da. Horrela, irinak jakien gehiegizko hezetasuna xurgatzen du eta frijitzerakoan ez dira apurtzen ezta zartaginari heltzen ere.
Hainbat ore egiteko ere (tartak, pizzak...) erabiltzen da: irina molde zein lan-gainazalean zabaltzen da. Horrela, errazagoa da apurtu gabe moldetik ateratzea, eta oreak ez dira lan-gainazalari itsatsita geratuko.ARRAULTZA IRIN OGITAN PASATU (FRITOAK)
NOLA EGITEN DABi era bereiz daitezke:
- Ingeles erara. Jakia irin, irabiatutako arrautza eta ogi birrindutan pasatzen da, ordena horretan, eta gero frijitzen da.
- Provenza erara. Aurrekoa bezala, baina ogi birrinduari baratxuria eta perrexila txiki-txiki eginda nahasten zaio. Hainbat zapore lortzeko, beste belar batzuk gehitu daitezke.MARIA BAINUA
NOLA EGITEN DABeroaren eragina moteltzeko erabiltzen da. Lapiko bat (barruan jakia duena) ura irakiten daukan beste ontzi baten barruan sartzen da.
Nola egin:
- Motel irakin behar du eta ez ur gehiegirekin, zipriztinak ekiditeko.
- Egoste-prozesua ura bero dagoenean hasiko da.
- Egosten ari den bitartean jakia duen ontzia ez mugitzeko, ura daukan ontziaren barruan trapu edo paper bat sartuko da.ARRAULTZA ZURINGOA ELUR ITXURAN
NOLA EGITEN DAArrautzen zuringoa bits-itxura hartu arte irabiatzen da.
Irabiagailua abiadura motelean erabili behar da.
Arrautza freskoen zuringoak erabiltzea komeni da, eta gatz apur bat bota dakieke, elur-itxura errazago har dezaten.
Batez ere postreak egiteko erabiltzen da: moussea, tiramisua, tartak... ESNEGAINA HARROTU
NOLA EGITEN DAEsnegain likidoa irabiatzen da trinkotu dadin.
- Esnegaina zein tresnak, hotzak egotea hobe.
- 6 koilarakada azukre behar ditu 250 ml esnegaineko.
- Irabiagailua martxa motelean erabili.
- Esnegaina ia harrotuta dagoenean gehitzen da azukrea, eta ez dena batera, pixkanaka eta disolbatu ahala baizik.TRESNAKGAS-SUKALDEA Janaria prestatzeko eta berotzeko.
o Su bakoitzak bere agintea dauka.
o Funtzionatzen du aginteari eraginez eta su txikia (pospoloa piztuta) erregailura hurbilduz.
o Aginteek posizio desberdinak dituzte, zer su kantitate nahi den.
SEGURTASUN NEURRIAKo Ez jarri hodiak kable elektrikoak ukituz.
o Ez jarri material suharberarik edo korrosiborik gas-aparatuen sugarretatik edo hodietatik hurbil.
o Gas-tresnak dituzten gela edo lokalek aireztapen-sareta egokiak izan behar dituzte, kanpora irekita. Ez itxi inoiz sareta horiek.
o Edozein arrazoirengatik gas-usaina baldin badago, ez piztu etengailurik edo tresna elektrikorik, ez eta pospolorik edo supiztekorik ere. Eta, jakina, ez erre.
o Ireki berehala ateak eta leihoak etxea egurasteko. Itxi gasaren giltza, eta deitu langile baimendu bati instalazioa berrikusi eta konpon dezan.
o Egiaztatu gas-hodiaren eta gas-aparatuaren arteko lotunea baldintza egokietan dagoela eta besarkaderak ongi estututa daudela.
o Gogoratu lapikotik likidoa isurtzeak edo aire korronte batek sua itzal dezakeela eta gasa irteten has daitekeela.
o Gas-isuriei aurre egiteko, jarri noizean behin erregailuak minimoan eta zain itzazu, itzaltzen badira ere.
o Begiratu sukaldeko ontziak. Keak belzten baditu, gasa ongi erretzen ez den seinale.
o Ur-berogailuko edo sukaldeko sugarrek erreketaren kalitatea erakusten dute. Erreketa ona bada, sugarrak biziak, egonkorrak eta urdinxkak izango dira. Aldiz, zaratatsuak, ezegonkorrak eta punta horidunak badira, suak ez du ongi erretzen eta aparatua errebisatu egin beharko duzu.
o Alde egin behar baduzu, itxi gasaren giltza guztiak. BITROZERAMIKA Janaria prestatzeko eta berotzeko.
o Irakurri gidaliburuan agertzen diren argibideak. Bertan azaltzen dira aginteen posiziorik egokienak jaki bakoitzarentzat.
o Lapikoen azpikoak laua izan behar du, eta diametroa suaren berdina edo handiagoa.
o Ezin da lurrezko lapikorik erabili.
o Normalean, eta hoztu artean, argi batek adierazten du oraindik bero dagoela erabili den zonaldea.
o Ez du mantentzerik behar.
o Komeni da erabili eta gero garbitzea produktu eta tresna bereziak erabiliz.
SEGURTASUN NEURRIAKo Lana bukatutakoan, ziurtatu behar da suak itzalita daudela, hoztu direla eta diferentziala kenduta dagoela.
o Adi egon behar da, eta ez dira lapikoak suaren gainean utzi behar.
o Lapikoak ez dira eskuekin ukitu behar su gainetik kentzeko, (erabili eskularruak, zapiak...). SUKALDE ELEKTRIKOA Janaria prestatzeko eta berotzeko.
o Su bakoitzak bere agintea dauka. Funtzionamendua agintea mugituz lortzen da.
o Aginteek posizio desberdinak dituzte, nahi dugun berotasunaren arabera.
SEGURTASUN NEURRIAKo Lana bukatutakoan, ziurtatu behar da suak itzalita daudela, hoztu direla eta diferentziala kenduta dagoela.
o Adi egon behar da eta ez dira lapikoak suaren gainean utzi behar, ezta eskuekin ukitu behar ere. MIKROUHIN-LABEA Jakiak berotzeko eta, zenbait kasutan, baita prestatzeko ere.
o Atea ireki eta jakia barruan kokatzen da.
o Mikrouhin-labe motaren arabera, aginte desberdinak izango dituzte.
o Normalean, erruleta bat izaten dute eta, berotasun mailak aukeratu daitezke (desizoztaketa, eta jakiaren pisuaren araberako beroketa).
SEGURTASUN NEURRIAKo Ontzi aproposak erabili behar dira eta inoiz ez, metalikoak baldin badira.
o Hartzerakoan, kontuz ibili, ontziak bero egoten dira eta. LABEA Jakiak erretzeko
o Atea ireki eta jakia barruan kokatzen da.
o Labe motaren arabera, aginte desberdinak izaten dituzte.
o Normalean, erruleta bat izaten dute eta aukeratutako posizioaren arabera, berotasun mailak aukera daitezke.
o Grilla ere izaten du, eta goiko erresistentzia piztuz bat-bateko beroaldia lortzen da.
SEGURTASUN NEURRIAKo Aparatu elektriko guztiekin hartu beharrekoak.
o Ez du aparteko neurririk eskatzen. IRABIAGAILUA Zenbait jaki irabiatu eta nahasketak egiteko
o Jakia ontzian sartu eta irabiagailua aplikatu.
o Abiadura desberdinak ditu egin beharrekoaren arabera.
o Egoki garbitu behar da erabili bezain pronto.
SEGURTASUN NEURRIAKo Erabili eta gero, deskonektatu aparatua.
o Ontzi egokia erabili irabiatzeko. PLANTXA Jakiak erretzeko
o Garbitzeko, bota izotza bero dagoenean.
o Beratzen eduki.
o Espartzu egokiak erabili garbitzeko
SEGURTASUN NEURRIAKo Lana bukatutakoan, ziurtatu behar da suak itzalita daudela, hoztu direla eta diferentziala kenduta dagoela.
o Adi egon behar da, eta ez dira lapikoak suaren gainean utzi behar LABANAK Mozteko eta txikitzeko
o Egoki erabili mozteko teknikak.
SEGURTASUN NEURRIAKo Ondo zorroztuta eduki behar dira.
o Behar besteko lekua izan behar dugu lan egiteko.
o Arreta jarri behar da beti. AIHOTZA Hezurrak dituzten jakiak zatitzeko
o Egoki erabili mozteko teknikak.
o Zaindu heltzeko modua.
SEGURTASUN NEURRIAKo Ondo zorroztuta eduki behar da.
o Behar besteko lekua izan behar dugu lan egiteko.
o Arreta jarri behar da beti. ARTAZIAK Mozteko
o Zaindu heltzeko modua.
PATATAK ZURITZEKOA Patatak, azenarioak eta antzekoak zuritzeko
o Zaindu heltzeko modua.
LATA-IREKITZEKOA Kontserba-potoak irekitzeko
o Gogor eutsi behar zaio potoari.
o Goitibeherako mugimendua egin behar da, indarrez.
MOLDEAK: Zenbait jakiri, plateretan forma apaingarriak emateko
LAPIKOA Jakiak egosteko
o Bero dagoenean, bota izotza garbitzeko.
o Beratzen eduki behar da.
o Garbitzeko espartzu egokiak erabili behar dira.
BITSADERA: Frijitutako janariak zartaginetik ateratzeko eta oliogabetzeko.
BURRUNTZALIA: Jaki likidoak platerean zerbitzatzeko
ZARTAGINA Jakiak oliotan frijitzeko
o Bero dagoenean, bota izotza garbitzeko.
o Beratzen eduki behar da.
o Garbitzeko, espartzu egokiak erabili behar dira.
PLATERA: Janaria zerbitzatzeko
MAHAI-TRESNAK: Sukaldean jakiak prestatzen laguntzeko, eta jateko.
KORTXO-TORLOJUA: Botilei estalkia kentzeko
SUKALDARIAKManu Agirre
Silvia Agirre
Alaitz Altuna
Inhar Aristimuo
Alvaro Arjona
Manex Arizmendi
Joannex Artola
Miren Bereziartua
Lazaro Couto
Sara El Amrany
June Elizalde
Ekaitz Esnal
Aimar Garayar
Eric Garcia
Maitane Garin
Yerai Gonzalez
Unai Heras
Iker Iraola
Alba Inclan
Ana Lujanbio
Aitzol Mendibil
Sara Perez
Eva Ramirez
Aroa Seco
Maider Tolosa
Hegoi Urretabizkaia
Ana Unzueta
Nahuel Valdebenito
34