Tabakalera Gazteen Zulo

2
TABAKALERA GAZTEEN ZULO Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak, gazteak hartuko ditu protagonista gisa urriaren larunbatak 17an Gaztezulo 100 festa ospatzeko. Antzinako Donostiako tabako fabrika izango da oraingoan Gaztezulo aldizkariaren festa ospatzeko espazio berezia. Urriaren 17an Donostiako Tabakalera eraikinak, hainbat jardunaldi izango ditu aukeran. Gazteen aldizkari honek 9 urte bete dituela da ospakizunaren zergatia, baita 100. zenbakira iritsi dela ere. Jaialdia gaueko 21:00etan hasiko da errimaz beteriko Bertsound System deritzon saioarekin. Bertsolari gonbidatuak Xabier Silveira, Nafarroako txapelduna, eta Iñaki Viñaspre dira. Baina gaurkoa, erritmoz jositako emanaldia izango da, Maisha MC eta Endika Lahaiane rap abeslariekin egongo baitira hitz jokoan. 121 CREW izeneko taldeko kideak diren azken hauek Barakaldoko MC eta beatmaker euskaldunak dira. Euskarazko rapa egitea ezinezkoa zela uste bazenuen, oker henbilen. Gure artean ere break dantzariak izango ditugu erritmo horiei mugimendua emanez. Horren ezaguna egin zaigun Bboy Txiki gaztetxoa eta Iruñatik etorritako Bboy Txino izango ditugu besteak beste. Guzti honen atzean Aritz Sound System-en lana dago eta emanaldia, bere musika beltzarekin: reggae, rap, soul, funk, afro-brasildar doinuekin bukatuko da. Gaztezulo 100 gauari amaiera emateko Mamba Beat taldeak eskeiniko digu kontzertua bere musika berritzailearekin. House-funk izenaz ezagutzera eman duten beren musika acid-jazz-aren inguruan jaioa da eta gure belarriak elektronikaz elikatzera gonbidatzen gaituzte. Anima zaitez Tabakalera gazteen zulora! sarrera DOAN. ZER: Gaztezulo 100 festa NOIZ: Urriak 17 labunbata 21:00etan NON: Tabakalera eraikinean Jaialdiko kartela

description

Informazio Konpetentziak ikasgairako aurreprestatutako artikulua, Tabakalera Gazteen Zulo.

Transcript of Tabakalera Gazteen Zulo

Page 1: Tabakalera Gazteen Zulo

TABAKALERA GAZTEEN ZULOKultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak, gazteak hartuko ditu protagonista gisa urriaren larunbatak 17an Gaztezulo 100 festa ospatzeko.

Antzinako Donostiako tabako fabrika izango da oraingoan Gaztezulo aldizkariaren festa ospatzeko espazio berezia. Urriaren 17an Donostiako Tabakalera eraikinak, hainbat jardunaldi izango ditu aukeran. Gazteen aldizkari honek 9 urte bete dituela da ospakizunaren zergatia, baita 100. zenbakira iritsi dela ere.

Jaialdia gaueko 21:00etan hasiko da errimaz beteriko Bertsound System deritzon saioarekin. Bertsolari gonbidatuak Xabier Silveira, Nafarroako txapelduna, eta Iñaki Viñaspre dira. Baina gaurkoa, erritmoz jositako emanaldia izango da, Maisha MC eta Endika Lahaiane rap abeslariekin egongo baitira hitz jokoan. 121 CREW izeneko taldeko kideak diren azken hauek Barakaldoko MC eta beatmaker euskaldunak dira. Euskarazko rapa egitea ezinezkoa zela uste bazenuen, oker henbilen. Gure artean ere break dantzariak izango ditugu erritmo horiei mugimendua emanez. Horren ezaguna egin zaigun Bboy Txiki gaztetxoa eta Iruñatik etorritako Bboy Txino izango ditugu besteak beste. Guzti honen atzean Aritz Sound System-en lana

dago eta emanaldia, bere musika beltzarekin: reggae, rap, soul, funk, afro-brasildar doinuekin bukatuko da.

Gaztezulo 100 gauari amaiera emateko Mamba Beat taldeak eskeiniko digu kontzertua bere musika berritzailearekin. House-funk izenaz ezagutzera eman duten beren musika acid-jazz-aren inguruan jaioa da eta gure belarriak elektronikaz elikatzera gonbidatzen gaituzte. Anima zaitez Tabakalera gazteen zulora! sarrera DOAN.

ZER: Gaztezulo 100 festaNOIZ: Urriak 17 labunbata

21:00etanNON: Tabakalera eraikinean

Jaialdiko kartela

Page 2: Tabakalera Gazteen Zulo

BIBLIOGRAFIA: 

Gaztezulo festaren berri, ezagunen bitartez izan genuen lehenengoz. Interneten sartu eta Gaztezuloko webgunera jo dugu informazio gehiagoren bila. Bertan, festaren inguruko datu nagusiak lortu ditugu: datak, ordutegia, lekua eta gonbidatuak esaterako. Honez gain, jaialdiko kartelaren irudia ere hartu dugu artikuluan jartzeko. 

eragin.com. (2007) Zatoz Gaztezuloren 100 festara! Kontsulta: 2009-10-7. Iturria:

http://www.gaztezulo.com/berriak_view.php?uuid=310 

 

Tabakalerari buruzko informazioa aberasteko, berriz ere internet erabili dugu. Sinonimo batzuk aurkitu ditugu: Antzinako Donostiako tabako fabrika, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentru eta Ikus‐entzunezko programentzat espazio berezia besteak beste.  

Bit&mina (2005). Tabakalerari buruz > Aurkezpena. Kontsulta: 2009‐10‐7. Iturria: http://www.tabakalera.eu/Sobre‐Tabakalera/menu/presentacin/seccion,2/subseccion,3/ 

 Gaztezuloko webgunean gonbidatuen izenak lortu ondoren (Maisha MC, Mamba beat…), haietaz gehiago informartu gara Myspace bezalako webguneak erabiliz.  Google (d.g) MAISHA MC. Kontsulta: 2009‐10‐9. Iturria: http://www.myspace.com/maishahh 

Google (d.g) Mamba Beat. Kontsulta: 2009‐10‐9. Iturria: http://www.myspace.com/mambabeat 

 

Xabier Silveira bertsolariaren eta Bboy Txino break dantzariaren informazio laburra berriz, Gaztezulo weborritik atera dugu. 

Eragin.com. (2007) Xabier Silveira: “Askotan, sentipena dut bizitza propiorik gabe geratzan ari naizela” Kontsulta: 2009‐10‐9. Iturria: http://www.gaztezulo.com/artikuluak_view.php?uuid=1067 

Eragin.com. (2007) Naked eta Txino, apurtutako dantza. Kontsulta 2009‐10‐9. Iturria: http://www.gaztezulo.com/artikuluak_view.php?uuid=1195 

 

Aritz Sound System‐en berri ordea, bere webgunean izan dugu. 

Stamfordhell. (d.g) X gozatu eta zabaldu. Kontsulta:2009‐10‐9. Iturria: http://www.ixah.net/aritzsoundsystem.htm