TSUNAMIS ETA SUMENDIAK

download TSUNAMIS ETA SUMENDIAK

If you can't read please download the document

description

TSUNAMIS Y VOLCANES

Transcript of TSUNAMIS ETA SUMENDIAK

SUMENDI BOLKANIARRA

Sumendiek, erupzioan, errautsen, gas gorien (hodei sutsuen) eta piroklastoen arteko nahaste bat botatzen dute. Erupzioak eragindako eraikin motari domoa esaten zaio. Sumendiek mendi malkartsu eta estu baten forma dute, baina ez dira oso altuak.

Sumendi-jardueraren ezaugarriak:

Magmaren tenperatura: baxua (700 C-tik beherakoa).

Leherkortasuna: handia.

Arriskugarritasuna: handia.

Arriskuak: hodei sutsuak eta leherketak oso suntsitzaileak dira

Tsunaminak

Tsunamia olatu edo olatu talde bat da, itsasoko ur kopuru handia bertikalki eta laster desplazatzen denean sortua. Fenomeno natural hau lur gaineko zein itsaspeko lurrikara, luizi, sumendi erupzio zein meteorito handien talka batek sortua izan daiteke. Itsaspeko eztanda atomikoek ere sortu omen ditzakete. Horregatik, nahiz eta olatu erraldoi itxura izan, ez dira egiazko olatuak, hauek haizeak eragindakoak baitira.

Fenomeno hau sarrien pairatzen duen eskualdea Ozeano Bareko kostak dira, bertan kokaturik baitago Suzko Eraztuna edo aktibitate sismiko handien duen bi plaka tektonikoen talka lerroa, batez ere Asiako ekialdea.

Garrantzitsua da jakitea ez dela nagusiki tsunamiaren garaiera suntsitzaile egiten duena, baizik-eta ur mailaren igoeraren iraupena eta honek desplazatutako ur kopurua: hainbat metro garaierako olatuak, agian hamar metro ingurukoak, sarri agertzen badira ere Ozeano Bareko kostetan, ez dute nahiko ur eramaten lur barnera sartzeko haina. Kontrakoa, olatuak bi metro eskas izanik ere, ur kopuru handia badu, suntsitzailea izan daiteke oso, ehunka metro lur barnera sartuz leku laua eta oztopo naturalik gabea bada.