Andoaingo Haur eta Lehen Hezkuntzako Euskal Eskola Publikoa Amara Berri Sarearen partaide
Txikiweb Amara Berri
-
Upload
irakasletaldea -
Category
Documents
-
view
323 -
download
9
Transcript of Txikiweb Amara Berri
TXIKIWEB
Zeintzuk dira testu edo bideoaren aspektu aipagarrienak (ideia
nagusiak)?
Zerk deitu dit arreta?
Zerekin lotu dezaket?
Zer ekarpen egiten dit nire ezagutzetara?
Amaraberri ikastolan komunikabideak izeneko tailer berezi bat dute.
Bertan prentsa, irratia, Telebista eta web orria bezalako komunikabideetan
trebatzen dira. Tailer honen helburua teknologia berrien munduan sartzea da,
ikasleak aparatu eta programa digitalen erabileran trebatuz. Eskolako web
orrian (Amaraberri) gune txiki bat dute “Txikiweb” izenekoa. Bertan ikasleek
klasean eginiko lanak, ipuinak, marrazkiak zintzilikatzen dituzte, baita
irratsaioak eta telebista saioak ere. Irakasle baten laguntza dute uneoro
ikasleak orientatzeko eta akatsak zuzentzeko.
Ikasleen IKTak erabiltzeko trebetasunak deitu du gure arreta. Bideoak
moldatzeko eta editatzeko, kamerak erabiltzeko, web orriak sortzeko, lanak
eskaneatzeko, etab. Ikasleen arteko elkarrekintza eta elkar-laguntza ere
aipatzekoa da, hirugarren zikloko ikasleak ibili ohi dira tailer honetan eta
6.mailako ikasle “beteranoek” 5.maialko ikasle “berriei” tailerraren nondik
norakoak erakusten dizkiete eta beharra dutenean laguntza ematen diete.
Horrelako tailerrekin ikasleek IKTen inguruko konpetentzia eta
gaitasunak garatzen dituzte, era honetan, IKTen mundu berri hau geroz eta
hurbilago sentiaraziz. Gainera, talde lanean ibiltzean, sozializatzen ikasten dute
eta laguntasuna, errespetua, txanda itxoitea… bezalako baloreak barneratzen
dituzte.
Amaraberri ikastetxeko “txikiweb” erreportajea ikusi ostean, ohartu gara
zeinen baliagarria egingo zaizkien ikasleoi tailer honen bitartez jasoko dituzten
konpetentziak etorkizunean.