UDAZKENEKO FRUITUAK- galderak sortu

11
UDAZKENEKO FRUITUAK EZKURRA Haritzaren familiako zenbait zuhaitzen fruitua da. Normalean, etxeko abereak bazkatzeko erabiltzen dira.

description

idatzizko ulermena 1 ziklo

Transcript of UDAZKENEKO FRUITUAK- galderak sortu

Page 1: UDAZKENEKO FRUITUAK- galderak sortu

UDAZKENEKO FRUITUAK

EZKURRA

Haritzaren familiako zenbait zuhaitzen

fruitua da.

Normalean, etxeko abereak bazkatzeko

erabiltzen dira.

Page 2: UDAZKENEKO FRUITUAK- galderak sortu

UDAZKENEKO FRUITUAK

GAZTAINA

Gaztainondoaren fruitu jangarria da.

Gaztain kolorea du (marroia) eta oskol

arantzadun berde baten barruan heltzen

da.

Gure artean erreta jateko ohitura dago,

baina egosita ere jan daiteke.

Page 3: UDAZKENEKO FRUITUAK- galderak sortu

UDAZKENEKO FRUITUAK

HURRA

Hurritzaren fruitu lehorra da.

Azal gogor baten barruan dago hazi

jangarria.

Oso elikagai ona da, gozogintzan oso

erabilia, bonboiak egiteko batez ere.

Page 4: UDAZKENEKO FRUITUAK- galderak sortu

UDAZKENEKO FRUITUAK

INTXAURRA

Intxaurrondoaren fruitua da.

Azal gogor baten barruan dago hazi

jangarria.

Oso preziatua da elikaduran. Bakarrik

nahiz postreetan kontsumitzen da.

Page 5: UDAZKENEKO FRUITUAK- galderak sortu

UDAZKENEKO FRUITUAK

IRASAGARRA

Irasagarrondoaren fruitua da.

Sagarraren eta madariaren arteko forma

du.

Ontzen denean horia da, eta oso

usaintsua.

Mami latz eta garratza du, eta dultzea

eginda edo erreta jaten da.

Page 6: UDAZKENEKO FRUITUAK- galderak sortu

UDAZKENEKO FRUITUAK

MAHATSA

Mahatsondoaren fruitua da.

Hainbat koloretakoa izan daiteke, gorria,

beltza, hori-berdexka, zurixka …

Mahatsa gordinik edo ondutako mahas-

pasa bezala jan daiteke.

Mahatsarekin ardoa eta muztioa egiten

da.

Page 7: UDAZKENEKO FRUITUAK- galderak sortu

UDAZKENEKO FRUITUAK

MASUSTAK

Sasiaren fruituak dira.

Heltzen direnean beltzak dira, goxoak

eta jangarriak.

Gorrixkak dauden bitartean ez da

komeni jatea.

Page 8: UDAZKENEKO FRUITUAK- galderak sortu

UDAZKENEKO FRUITUAK

MIZPIRA

Mizpirondoaren fruitua da.

Sagar txiki baten itxura du.

Oso ondua edo usteltzen hasita jan

ohi da.

Page 9: UDAZKENEKO FRUITUAK- galderak sortu

UDAZKENEKO FRUITUAK

PIKUA

Pikondoaren fruitua da.

Madariaren antzeko forma du. Azal

berdearen barnean kolore zuri edo

arroxako mamia izaten du.

Gordinik edo onduta jan daiteke.

Page 10: UDAZKENEKO FRUITUAK- galderak sortu

UDAZKENEKO FRUITUAK

SAGARRA

Sagarrondoaren fruitua da.

Denbora luzez mantentzen da alferrik

galdu gabe.

Munduan 7.500 sagar mota baino

gehiago dago.

Euskal Herrian, jateko edota sagardoa

egiteko erabiltzen da.

Page 11: UDAZKENEKO FRUITUAK- galderak sortu

UDAZKENEKO FRUITUAK

KAKIA

Kakiondoaren fruitua da.

Tomate baten tamainakoa eta laranja

kolorekoa.

Zapore gozoa du eta sentsazio berezia

uzten du ahoan.