UNAI BEROIZ NAFARROAstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2018/02/... · Sagrado Corazn...

8
2018ko otsailaren 9a, Ostirala Zenbakia: 471 Bardoak 2018 abiatu da! Giro pare gabea egon zen Bardoak taldekako bertsolari txa- pelketaren lehenengo asteburuko saioetan. Denetara, 200 bertsozale bildu ziren. 2. ORRIA EKIMENAK Sagrado Corazón Ikastetxeko ikasleak, Indarkeria Ezaren eta Bakearen Nazioarteko Eguna ospatzen. UNAI BEROIZ NAFARROA , BAKEAN HEZTEN Indarkeriari, ez Nafarroako ikastetxeetako askok bat egin zuten laguntasuna eta bakea defendatzera bide- ratutako nazioarteko egunarekin. 4 ETA 5. ORRIAK HISTORIAREN TXOKOA ELIZABETH HAWLEY, MENDIZALEEN KAZETARIA 8. ORRIA NAFARROAN BARRENA ARROITZ, OLIOAREN ETA HISTORIAREN LURRALDEA 6. ORRIA

Transcript of UNAI BEROIZ NAFARROAstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2018/02/... · Sagrado Corazn...

Page 1: UNAI BEROIZ NAFARROAstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2018/02/... · Sagrado Corazn Ikastetxeko ikasleak, Indarkeria Ezaren eta Bakearen Nazioarteko Eguna ospatzen. UNAI

2018ko otsailaren 9a, OstiralaZenbakia: 471

Bardoak 2018 abiatu da!Giro pare gabea egon zen Bardoak taldekako bertsolari txa-pelketaren lehenengo asteburuko saioetan. Denetara, 200 bertsozale bildu ziren. 2. ORRIA

EKIMENAK

Sagrado Corazón Ikastetxeko ikasleak, Indarkeria Ezaren eta Bakearen Nazioarteko Eguna ospatzen. UNAI BEROIZ

NAFARROA, BAKEAN HEZTENIndarkeriari, ez Nafarroako ikastetxeetako askok bat egin zuten laguntasuna eta bakea defendatzera bide-ratutako nazioarteko egunarekin. 4 ETA 5. ORRIAK

HISTORIAREN TXOKOA

ELIZABETH HAWLEY, MENDIZALEEN KAZETARIA

8. ORRIA

NAFARROAN BARRENA

ARROITZ, OLIOAREN ETA HISTORIAREN LURRALDEA

6. ORRIA

Page 2: UNAI BEROIZ NAFARROAstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2018/02/... · Sagrado Corazn Ikastetxeko ikasleak, Indarkeria Ezaren eta Bakearen Nazioarteko Eguna ospatzen. UNAI

22018ko otsailaren 9a, Ostirala

KULTURA Bertsolaritza

NAHASTE-BORRASTE

AGENDA

Civivoxeko jarduerak, otsailetik maiatzara

Civivox sareak ikuskizun eta jarduera berriak eskaintzen ditu 2018ko otsailetik maiatzara. Pro-grama berria edozein adinetako ikusleei zuzen-duta dago eta eginen da 7 Civivoxetan. Antzerkia, zinema, kontzertuak, hitzaldiak, haur-anima-zioa, erakusketak eta lehiaketak, zenbait forma-tu eta programatan, hala nola jada mitikoak diren hauetan: Eszenatokiak, zinemako isto-rioak, Teatreves: antzerki arratsaldeak, IME, MUSYNC, Txalaroa, Ikusi, entzun eta txalo egin, zein Unibertsitate-antzerkiko hamabostaldia. Informazioa eta sarrerak salmenta: www.pam-plonaescultura.es eta www.pamplona.es web-

gunean, 010 telefonoan edo aurrez aurre jardue-ra eskaintzen duen edozein Civivoxetan.

BERTSOLARITZA

Laster hasiko da Eskolarteko bat-bateko txapelketa

Hilabete honetan hasiko dira Eskolarteko Bat-bateko Txapelketako lehen saioak. Goiztiarre-nak gipuzkoarrak izango dira; otsailaren 16an hasiko da egitasmoa Zestoan. Hala, ostiralero egingo dira Gipuzkoan kanporaketa saioak martxoaren 16ra arte, Oñatin, Orion, Ereñotzun eta Anoetan. Finala apirilaren 20an gauzatuko da Lasturren.

Bizkaian ere kanporaketa saioak egingo dira:

apirilaren 19an egingo da lehena eta apirilaren 23tik 25era artean hurrengo hiru saioak. Euskal Herriko finalera sailkatuko diren bertsolariak maiatzaren 6an ezagutuko ditugu, Balmasedan egingo den finalean. Egun horretan egingo da idatzizko saioa ere.

Araban, Nafarroan eta Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoan, saio bana egingo da: Apirilaren 20an egingo dute nafarrek Iruñean; maiatzaren 12an egingo da Arabakoa Legution; eta Lapur-di, Baxenabarre eta Zuberoari dagokionez, maiatzaren 19an izango da saioa Hazparnen. Bestalde, Araban bat-bateko bigarren saio bat egingo da gaztetxoenentzat: maiatzaren 26an Gasteizen haurrek bat-batean aritzeko aukera izango dute, idatzizko txapelketako saioarekin batera.

GIRO BIKAINA BARDOEN

LEHENENGO ASTEBURUAN200 bertsozaletik gora Beran, Iruñean, Leitzan eta Barañainen jokatu ziren taldekako bertso txapelketaren lehenengo saioak.

Barañainen jokatu zen saioko une dibertigarrietako bat. NAFARROAKO BERTSOZALE ELKARTEA

Diario de Noticias

Giro ederrean abiatu zen 2018ko Bardoak, Nafarroako taldekako bertso egitasmoa.

Lau saio izan dira lehen asteburu honetan, Beran, Irun ean, Leitzan eta Baran ainen, eta berrehundik gora lagun bildu ziren horietan, saioak bertatik bertara jarraitu eta bertsolaritzaz gozatzeko.

Ostiralean abiatu zen txapelketa, Berako Kataku ostatuan, 20:30ean. Han izan ziren herriko ‘Ibardin: Hiru ta lau dira zazpi’ taldea eta Sakanatik bertaratutako ‘Sakana Zirt’, parez pare. Ariketa guztiak eginda, beste talde batetik epaitze-ra joandako bi kideen eta publiko-ko bost entzuleren botoak jasota, etxeko taldea izendatu zuten saio-

ko irabazle. Larunbatean bi saio izan ziren.

Batetik, Iruneko Zaldiko Maldikon jokatutako saioan, Iruneko ‘Mirris-ti Drimtin’ eta Larraun eta Araitz bailaretako ‘(Larraun da Araitz) Bi

dozena’ taldeak izan ziren kantuan, 50 lagunen aurrean, eta San Fran-tzisko Ikastetxeko musikariek giro-tuta. Bisitariak izan ziren nagusi.

Egun berean, Leitzako Atekabeltz Gaztetxean, herriko ‘Aldatzea

komeni’ eta Irun eko ‘Topa bardo kopa!’ taldeak aritu ziren aurrez aurre.

60 bat pertsona bildu ziren gaz-tetxean, eta giro ederrean joan zen saioa. Azkenean, Leitzako taldea

ASTEBURUKO SAIOAK

3 Gaur, Lesakako Arrano Elkar-

tean, 19.00etan. Bertso meren-

dua. Barakinak eta Unibertsola-

riak taldeak.

3 Gaur, Otsagabiako Gartxot Elkar-

tean, 19.00etan. Amortziaren

eliobak eta Xirristi Drimtim tal-

deak.

3 Gaur, Lakuntzako Sorginak

tabernan, 20.00etan. Bertso

saioa. Adams familia eta Sakana

Zart taldeak.

3 Bihar, Errazkingo Txirrika Elkar-

tean, 17.30ean. Bertso meren-

dua. Larraun da Araitz. Bi dozena

eta Lizaharrak taldeak.

3 Bihar, Barañaingo Gaztetxea,

19.00etan. Bertso merendua.

Ibardin. Hiru ta lau dira zazpi eta

Patioko banda taldeak.

3 Etzi, Barañaingo Haizea Elkar-

tean, 18.00etan. Bertso meren-

dua. Barañetak eta Sakana Zart.

izan zen irabazlea. Baran ainen jokatu zen astebu-

ruko azken saioa, igandean. Herri-ko ‘Barakinak’ eta Piriniotako ‘Piri-ni Bardo’ taldeak izan ziren parez pare. Akelamendi tabernan izan zen saioa, eta lepo bete zen aretoa bertsolarien jarduna jarraitzeko. Etxeko taldea izan zen nagusi.

Sei saio asteburu honetan Talde irabazleek lehen puntua bil-du dute, eta bigarren fasera pasat-zeko aukerak izango dituzte. Lehen fasea bukatu arte, ordea, ez dute hori jakiterik izango. Gaur jarrai-tuko du Bardoak egitasmoak aurre-ra, Lesakan, Otsagabian eta Lakuntzan ospatuko diren saioekin. Guztira, sei saio izango dira bigarren asteburu honetan.

Page 3: UNAI BEROIZ NAFARROAstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2018/02/... · Sagrado Corazn Ikastetxeko ikasleak, Indarkeria Ezaren eta Bakearen Nazioarteko Eguna ospatzen. UNAI

2018ko otsailaren 9a, Ostirala 3

IKASTETXEAK Ekimenak

E-TWINNING PROIEKTUEN

ONARPENA IKASTETXEENTZATKalitatea Hezkuntza sailak kalitatezko zigiluak eman dizkie 15 proiektuetan parte hartu duten 12 irakasleei. Horietatik 13 zigilu europa mailakoak eta 2 estatu mailakoak izan dira.

Ekitaldian parte hartu zuten ikastetxeetako kideak, Nafarroako Gobernuko ordezkariekin batera.

Diario de Noticias

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza sailak Nafarroan eTwinning ekimenaren baitan

aurkeztutako 15 proiektuetan parte hartu duten 10 ikastetxeetako ordezkariei kalitatezko zigiluak eman dizkie aste honetan. Guztira estatu mailako kalitatezko bi zigilu eta Europa mailako 13 zigilu banatu dira. Zigilu banaketarekin Hezkunt-za sailak ikastetxe guzti hauetako ira-kasle zein ikasleek egindako lanari gorazarre egin zaie.

Europako kalitatezko zigiluak jaso dituztenak honakoak izan dira: Cas-tejoneko DBHI ikastetxeko Aurea

ETWINNING

3 Helburuak: Europako Komisioak

IKTen bitartez herrialde ezberdi-

netako ikasleen artean informa-

zioaren trukaketarako zein elkar-

lanerako proiektuak bultzatzea

du helburu eTwinning egitas-

moak. Nafarroan egitasmo hau

abiatu zenetik 612 proiektu aur-

keztu dira eta egun 41 proiektu

daude martxan, horietatik zenbait

hainbat hizkuntzetan burutzen

dira, ingelesa, gaztelania edo

frantsesa kasu. eTwinning plata-

forman 1011 irakasle daude ize-

na emanda.

Garde Turkiako ikasleekin batera landutako “Poemario colaborativo sobre la paz para celebrar el Día Europeo 2017” proiektuarengatik eta Frantziako ikasleek parte hartu duten “La vuelta a Europa en 80 libros. Club virtual de lectores y lec-toras” egitasmoarengatik; Irunberri-ko IIP-ko Carlos Chavarren ingeleses eta Letonia, Txekiar Errepublika, Turkia eta Italiako ikasleekin batera landutako “E-travel bug” proiektua-rengatik; Iruñeako Ermitagaña ikas-tetxe publikoko Cristina Torrano ingeleses eta Poloniako, Turkia, Grezia zein Lituaniako ikasleekin batera landutako “Throught the eyes of art” proiektuarengatik; Iruñeako

Hijas de Jesus ikastetxeko Isabel Canal Serbia eta Greziako ikasleekin batera landutako “Different. Still the same” eta Holanda, Frantzia eta Ita-liako ikasleekin batera landutako “In love with food” proiektuarengatik; Ablitaseko CPEIP ikastetxeko Juan F. Peñas Fustiñana, Italia, Frantzia eta Turkiako ikasleekin batera lan-dutako “La estrella digital” proiektua-rengatik; Fustiñanako Santo Justo y Pastor ikastetxeko Oscar Valiente Ablitas, Frantzia, Italia eta Turkiako ikasleekin batera garatutako “Pala-bras entronadas” proiektuarengatik; Gareseko Seminario Padres Repara-dores ikastetxeko Mathilde Hugrel, frantsesez 7 herrialdeetako (Frant-

zia, Errumania, Italia, Belgika, Tuni-sia eta Grezia) 14 ikasteetxeekin elkarlanean landutako “Twinlettres: regards critiques sur le monde” proiektuarengatik; Tuterako Huer-tas Mayores ikastetxeko Marisol Montañes ingelesez Poloniako ikas-leekin batera landutako “Rudolph is town” proiektuarengatik; Iruñeako Navarro Villoslada institutuko Sylvia Picallo frantsesez Frantzia eta Greziako ikasleekin batera landuta-ko “Esto mola. On s’inscrit?” proiektuarengatik, eta Iruñeako Pla-za de la Cruz institutuko María Isa-bel López frantsesez eta Frantziako ikasleekin landutako “En route vers nous!” proiektuarengatik. ■

Page 4: UNAI BEROIZ NAFARROAstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2018/02/... · Sagrado Corazn Ikastetxeko ikasleak, Indarkeria Ezaren eta Bakearen Nazioarteko Eguna ospatzen. UNAI

42018ko otsailaren 9a, Ostirala

GAUR EGUN Ekimenak

IKASTETXEAK, BAKEAREN ETA ULERMENAREN TRESNAKIndarkeriaren kontrako eta Bakearen aldeko Eskola Eguna Nafarroako hainbat ikastetxek, bakea oinarri eta helburutzat duen ospakizunarekin bat egin nahi izan zuten.

Lizarrako Santa Ana Ikastetxeko haurrek, usoak zituzten bihotzak egin zituzten. MAITE GONZÁLEZ

Diario de Noticias

Bakearen eta Indarkeriarik Gabeko Egunaren ospakizu-na Nafarroako eskola askota-

ra zabaldu zen joan zen astean. Autoestimua, adiskidetasuna eta arazoen konponketa izan ziren hainbat eguneta zehar egin ziren aktibitateen gai nagusiak.

Mutiloako Luis Amigó Ikas-tetxean, adibidez, berrogeita hamar puxika biodegradagarri zeruratu zituzten. Haur Hezkun-tzako eta Lehen Hezkuntzako ikas-leek parte hartu zuten helburu bezala bake desioak eta bakoitzak

Munduko eskola

guztietan ospatzen da

eta eskola komunitate

osoak parte hartzen du

bake hori lortzeko hartutako konpromisoak sinbolikoki ager-tzea izan zuen aktibitatean.

Bere aldetik, Santa Luisa de Mari-llac ikastetxeko haurrek hainbat erakunde bisitatu zituzten, tartean Foruzaingoa, Nafarroako Parla-mentua, Medicus Mundi eta Guru-tze Gorriko egoitza, Paris 365 jan-tokia, Miserikordiaren Etxea, Uda-letxea eta Barañaingo Udaltzain-goa. Denetan, diploma bat jaso zuten bisitagatik.

Lizarran, Santa Ana ikastetxeko haurrek usodun bihotzak jantzi zituzten. Erriberan ere bat egin nahi izan zuten egun berezi

honekin: Elvira Españan mural handi batzuk margotu zituzten eta Cintruénigoko Otero de Navascué-sen ogitarteko solidarioarekin bat egin zuten, Hego Ameriketako misio baterako dirua bilduz.

Jatorria Indarkeriaren aurkako eta Bakea-ren aldeko Eskola Eguna 1964an sortu zen, eta Indarkeriaren aurka-ko eta Bakearen aldeko Munduko edo Nazioarteko eguna ere esaten zaio. Ekintza aitzindaria da, gober-nuz kanpokoa, ez-ofiziala, indepen-dentea, indarkeriarik ezaren hezkuntzarako askea eta boronda-

tezkoa eta bakegilea. Munduko eskola guztietan ospa-

tzen da, eta herrialde eta maila guz-tietako ikastetxe, hezitzaile eta ikasle guztiak gonbidatuta daude parte hartzera.

Adiskidetasuna, tolerantzia, elkartasuna, giza eskubideen erres-petua, indarkeriarik eza eta bakea lortzeko etengabeko heziketa bultzatzen du. Urtero, urtarrilaren 30ean eta hurrengo egunetan ospatzen da, bakearen aldeko borrokaren aktibista handieneta-ko bat izan zen Mahatma Gandhi-ren heriotzaren urteurrenarekin bat eginez.

1964an sortu zen egun

hau, gobernuz kanpoko

ekimen ez-ofizial eta

aitzindari bezala

Page 5: UNAI BEROIZ NAFARROAstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2018/02/... · Sagrado Corazn Ikastetxeko ikasleak, Indarkeria Ezaren eta Bakearen Nazioarteko Eguna ospatzen. UNAI

2018ko otsailaren 9a, Ostirala5

Sagrado Corazóneko ikasleak mozorrotu ziren. UNAI BEROIZ Kolorezko lumak, bakearen alde. U. B.

Santa Luisa de Marillac ikastetxeko taldeetako batek Nafarroako Parlamentau bisitatu zuen. D.N. Bakearen aldeko ogitarteko solidarioak. E. SARASA

Elvira Españan mural eder bat egin zuten. J.A..M. Cintruenigoko Otero de Navascuéseko ikasleak, eguna ospatzen. E. SARASA

Page 6: UNAI BEROIZ NAFARROAstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2018/02/... · Sagrado Corazn Ikastetxeko ikasleak, Indarkeria Ezaren eta Bakearen Nazioarteko Eguna ospatzen. UNAI

62018ko otsailaren 9a, Ostirala

NAFARROAN BARRENA Arroitz

Arroizko herriko-jaiak iraileko lehen asteburuan ospatzen dira Mendiako Ama Birjinaren ome-nez. Otsailean, bestalde Agate Deunaren eguna eta “Txigorkia-ren eguna” ospatzen dira.

Ba al da zerbait osasungarriago-rik ezen eguna hastea oliba-olio birjin estraren zurrusta batez bus-titako ogi txigortua jaten? Alter-natibaren bat topatzea erraza izan daiteke baina... jainkoena bezala-ko olio batekin? Hori zailagoa da. Egiaztatu nahi izatera, hurbildu Arroitzera; Nafarroako Erdialdeko

Herriko jai ezagunena, Ogi Txigortuaren Egunaherri ederra da, eta, kondairaren arabera, Andre Mariaren negar-malkoetatik sortu zen Mendiako ermitan dagoen olibondoa; beraz, gutxienez asteburu bat eskaini beharko diozu herriko erreferen-te gozo-gozo horri.

Hitzordua urtero errepikatzen da, otsailean. Larunbatean, oliben eta etxeko postreen lehiaketak ospatzen dira, eta, igandean, ogi txigortuaren eguna eta Nafarroa-ko olioaren festa: ogi txigortuak dastatzeko aukera izateaz gain, gastronomia eta artisauen azoka

ere izanen dira. Inor animatuko? Lizarrako merindadeko herri

askok bezala, Arroitzek nekaza-rien patroia den San Isidroren eguna ospatzen du maiatzaren 15ean, “Udaberriko jaiekin” bate-ra.

Arroitz udalerrian San Pedro, Santa Zezilia, eta Mahastietako Andre Maria baselizak daude. San Pedro baseliza XVI. mendean erai-ki eta garai barrokoan birmolda-tu zen. Santa Zezilia baselizaren jatorria Erdi Arokoa den arren, gaur egungo eraikuntza barrokoa da. Mahastietako Andre Mariaren baseliza 1712an eraiki zen eta gaur egun eraikuntzaren arrastoak bai-no ez dira gorde.

ABERASTASUN

HANDIKO HERRI

TXIKIALizarrako udalerria Iruñetik 60 kilometrotara eta mendiz inguratuta, Arroitzeko herriak histo-ria abertas eta luzea gor-detzen du. Egun, 1000 biztanle besterik ez ditu.

Herriaren ikuspegi panoramikoa.

Diario de Noticias

Arroitz Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 1.078 biztanle zituen

2014. urtean. Nafarroako hiriburu-tik 58 kilometrora dago. Herria Nafarroa mendebaldean dago, N-111 errepidean Lizarra-Viana norabi-dean, Lizarratik 16 kilometrora.

Arroitzek Lukinekin egiten du muga iparraldean, Arellanorekin ekialdean, Barbarinekin mendebal-dean, eta Sesmarekin hegoaldean.

Arroitzi buruzko lehen dokumen-tua XI. mendekoa da eta Erdi Aro-tik XIX. mendera herria jaurerri izan zen. XIV. mendearen hasieran, Nafarroako koroak herriaren gai-neko jabetza berreskuratu eta 1397an Carlos III.a erregeak Beau-monteko Carlosi eman zion herria-ren gaineko zergak kobratzeko eskubidea. 1348an Izurri Beltza eta Gaztelaren aurkako gerrak zirela eta eta, hildako ugari izan ziren eta

herria hutsik geratu zen. 1553tik aurrera Arroitz Leringo konderria-ren barnean sartu zen, eta 1647tik aurrera Solanako Doneztebe hara-na osatu zuen.

1828an haranetik banatzen saiatu zen baina ez zuen 1845. urtera arte lortu, Nafarroako erreforma admi-nistratiboa burutu eta jaurerriak bertan behera geratzean.

XX. mendearen lehen erdialdean goranzko joera txikia izan zuen Arroizko populazioak, eta 2.100 biz-tanle inguru izatera iritsi zen. Men-dearen bigarren erdialdean, berriz, beherakada handia jasan zuen eta populazioaren erdia galdu zuen.

Udaletxea herriko plaza nagusian dago, Foruen Plazan. XVIII. men-dean egindako eraikin barrokoa da, eta eraiki eta mende bat geroago, etxebizitza moduan erabilitako erai-kuntza berria altxatu zen udaletxea-ren egiturari atxikita. Fatxada nagu-sian, egurrezko egitura batez osatu-tako ataria dago.

Bisitariak, ogi txigortuaz gozatzen.

Arroitz, elurpean. D.N.

ARROITZ

Page 7: UNAI BEROIZ NAFARROAstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2018/02/... · Sagrado Corazn Ikastetxeko ikasleak, Indarkeria Ezaren eta Bakearen Nazioarteko Eguna ospatzen. UNAI

2018ko otsailaren 9a, Ostirala 7

KLASK!

TUTERAKO RIBERA ATLETICO KLUBAK BERE TALDEAK AUR-KEZTU ZITUEN. Tuterako kirol klubak

160 kirolari baino gehiago ditu aurten, zortzi

kategoriatan banatuta, aurre-benjaminetatik

beteranoetara. Bere 25 urteurrena ospatzeko

punttuan dagoen Ruizca Ribera Atlético tal-

dea bere une gozoenean dago kirol mailari

dagokionez, eta Espainiako Cross Txapelke-

tan parte hartzen ospatuko du. Fernando

Litago taldeko lehendakaria jada klubaren

Zilarrezko Ezteien ospakizunean pentsatzen

ari da. Horretarako, datorren urtean Espai-

niako “10 kilómetros en Ruta” Txapelketa

Tuterara ekartzen saiatuko da, sinbolikoki

garrantzitsua izango delakoan. UTZITAKOA

RIBERA DEL ARGA IKASTETXEKO IKASLEAK, NAZIOARTEAN. Azkoieneko nekazaritza eskolako ikasleek Europa maila-

ko trukaketa proiektu batean parte hartuko dute. Hala, arlo bereko beste ikas-

leak ezagutuko dituzte, euren eskoletan nola ikasten dute eta zein ekimenetan

parte hartzen duten ikasi bitartean. A. VILLAFRANCA

LACTURALEKO ABELTEGIA. Ribera Navarra

ikastetxeko haurrek Lacturale baserria bisitatu zuten,

Etxeberrin. Berrogeita hamar ikasle baino gehiago bildu

ziren Lacturaleren esne-behien interpretazio zentroa eza-

gutzeko. Zentroa prestatuta dago, gida, azalpen testu,

ikus-entzunezko eta bestelako materilarekin, bisitariek

ikasi ahal izateko. Dastatze eremu bate ere badaukate.

Bisitariek bost zentzumenak martxan jartzen dituzte

esperientzia honetan, abeltegi bateko bizimodua eta lan

erritmoa hurbiletik sentitu ahal izateko. UTZITAKOA

Page 8: UNAI BEROIZ NAFARROAstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2018/02/... · Sagrado Corazn Ikastetxeko ikasleak, Indarkeria Ezaren eta Bakearen Nazioarteko Eguna ospatzen. UNAI

82018ko otsailaren 9a, Ostirala

IDATZI GAITZAZU...

HARREMANETARAKO Albiste, argazki, iradokizun edota bestelako infor-

mazioa helbide honetara bidali: AAula de Noticias. Muro Kalea, 19 31.500 Tudela

Tf: 948 847 415 Fax: 948 847 093 [email protected]

DIARIO DE NOTICIASEK EKOIZTUTAKO GEHIAGARRIA: 3 Koordinazioa: NNieves Arigita 3 Erredakzioa: NNieves Arigita, Fermín Pérez-Nie-

vas, Juan Antonio Martínez, Miren Mindegia.

HISTORIAREN TXOKOA Elizabeth Hawley

HIMALAYAKO

KAZETARIAMendizaletasuna Kazetari estatubatuarrak, 50 urtez hamalau ‘zortzimilakoetara’ iristen ziren mendizale guztien erregistroa eraman zuen.

Elizabeth Hawley, Edurne Pasabanekin batera. N.G.

Diario de Noticias

Mendizaletasunaren munduan miss Hawley bezala ezaguna zen Elizabeth Hawley kazeta-

ri estatubatuarraren oniritzia, Eve-rest edo Himalayako beste tontorren bat lortu zuela ziurtatzeko ezinbes-teko zigilua izan zen hamarkadetan. Bere baiezkorik gabe, ez zegoen nola forgatu gailurra jo zela.

Urtez eta urtez elkarrizketak egin ondoren eta Nepaleko gailurren inguruan zuen jakintzan asko sakon-du ondoren –nahiz eta ez zen seku-la gailur horietara igo- Hawley ezin-besteko izen batean bilakatu zen mendigoizaleen artean. 1991ean Himalayako Datu Basea sortu zuen, herrialde honetako gailurretara iris-ten ziren mendizale eta eskalatzai-leen erregistro modukoa.

1923an sortu zuen Chicagon, Ame-riketako Estatu Batuetan, Himalaya bisitatu zuen lehenengo aldiak bere bizitza guztiz aldatuko zuen. Bertan bizitzea erabaki zuen, Reuters albis-te agentziarako lanean. Estatubatuar espedizio batek Everesterako igoera-ri ekin zioneko erreportaje bat ida-tzi zuen 1963an, eta ordutik mendia-rekiko interesa piztu zitzaion. Bere bizitza mendiari eskainiko ziola era-baki zuen.

50 urtez, espedizio buruei zein sherpei elkarrizketak egin zizkien, Himalayako gailur handienetara iritsi zirela ziurtatzeko helburua-rekin. Hala, mendiko legenden zerrendara igarotzen ziren izen guz-ti hauek. Xabier Eguskitza kazetari bilbotarrak ere lagunduko zuen lan honetan. “Bere lanaren balioa ikara-garria da, ezin da ordaindu, izan ere bertako gailurretara iritsi diren men-dizaleen erregistro osoa eraman du”,

XEHETASUNAK

3 Biografia: Elizabeth Hawley Chi-

cagon (Illinois) sortu zen, 1923ko

azaroaren 9an. 1960an bidaiatu

zuen lehenengo aldiz Nepalera

eta bertan gelditu zen bizitzen.

Bere bizi osoan ez bazuen mendi

gailur bat egin ere, Himalayako

espedizioen kronista hoberenean

bilakatu zen. Nazioarteko mendi-

zaleen errespetua bereganatu

zuen, izan ere, bere kontakizune-

tan xehetasun osoz agertzen

zituen gertakariak. Hala ere, erre-

gistro hauek ezin izan zuten

ofizialtasuna lortu. Katmandún hil

zen Hawley, 2018ko urtarrilaren

28an.

3 Ordezkoa: Bill Bierlingek (Gar-

misch, Alemania, 1967) hartu

zuen bere lanpostua duela bi urte

eta, Himalayan Database taldea-

rekin, Hawleyk hasitako lanarekin

jarraitzen dute, mendizaleak elka-

rrizketatuz.

adierazi zuen Gyanendra Shrestha Nepaleko Turismo Ministraritzako buruak.

2014ean, Nepaleko Gobernuak 6.182 metroko mendi bati Hawley gailurra deitzea erabaki zuen, ome-naldi moduan. Jeevan Shresthak gogoratu zuenez, Hawleyk egindako lanak mendizale tranpatiak eta iruzurrak ekiditea ahalbidetu zuen, izan ere, ez ziren gutxi euren lorpe-nak gezurrekin puzten saiatzen zire-nak. Hawleyren irizpideak ezinbes-teko tresna izan ziren, adibidez, Edurne Pasaban hamalau zortzimi-lakoak lortzen zuen lehenengo ema-kumea bezala izendatzeko. ■

Miss Oh-ren iruzurra

Elizabeth Hawleyk argitutako iruzur ospetsuenetako bat Oh Eun-Sun

korearrarena izan zen. Kanchenjungako gailurrera heldu zela ziurtatzen

zuen berak, eta horrek hamalau gailurrak lortzen zuen lehenengo ema-

kumean bilakatzen zuen. Mendizalea eta haren sherpak elkarrizketatu

ondoren, kazetari estatubatuarrak Oh-ren lorpena “kinkan” zegoela adie-

razi zuen. Azkenean, bere herrialdeko mendi federazioak korearra des-

autorizatu zuen, eta ondorioz Edurne Pasaban tolosarrak eskuratu zuen

hamalau gailurrak egin zituen lehenengo emakumea izatearen ohorea.

Hawleyk 2016 hasieran utzi zuen bere lana, eta ordutik, 2004tik bere

laguntzailea zenak, Bill Bierlingek, jarraitzen du lanarekin. “Hawley andrea-

ren lanarekin bera bezain ongi jarraitzen saiatuko gara, baina dudarik

gabe Himalayak bere zutabe garrantzitsuenetako bat galdu duela ziur-

tatu dezakegu gaur”.