Unitate Didaktiko Baten Programaziorako Ereduak
Click here to load reader
-
Upload
enekobidai5396 -
Category
Documents
-
view
366 -
download
5
Transcript of Unitate Didaktiko Baten Programaziorako Ereduak
UNITATE DIDAKTIKO BATEN PROGRAMAZIORAKO EREDUA
• Unitate didaktikoa definitzen:
• Gelako lana antolatzeko errekurtso bat, ikaste-irakasteko prozesuan parte
hartzen duten elementu guztiak era koherente baten lotzen ditu.
• Urteko programazioaren ildo nagusietan azaldutako elementu guztiak
(gaitasunak, helburuak...) zehazten ditu.
• Gai baten edota proiektu baten inguruan antola daiteken plangintza mota da.
• Unitate guztiek urteko programazioa osatzen dute.
UNITATE DIDAKTIKOA:
A- UNITATE DIDAKTIKOAN LANTZEN DIREN GAITASUNAK
B- HELBURU DIDAKTIKOAK
D- EDUKIAK: Jakin, Egiten Jakin eta Izaten Jakin
E- METODOLOGIA:
• Jarduera Didaktikoaren azalpena.
o Denboralizazioa / Lekua.
o Taldekatzeak
o Baliabideak
F- EBALUAZIOA ETA BERRESKURAPENA
• Ebaluazio irizpideak
o Ebaluazio adierazleak
• Ebaluazio tresnak / Jarduerak
o Hasierakoa.
o Prozesukoa.
o Amaierakoa.
• Kalifikazio sistema
G- ELEMENTU OSAGARRIAK
H- ANIZTASUNAREN TRATAERA
I- DIZIPLINARTEKOTASUNA
J- IKASTETXEKO PROIEKTUEKIKO LOTURA
A. GAITASUNAK
Testuinguru jakin batean, zereginak edo atazak eraginkortasunez burutzeko zein
askotariko egoerei aurre egiteko ahalmena edo trebetasuna da. Horretarako, jarrerak,
abileziak eta ezagutzak, aldi berean eta elkarri loturik, baliatu behar dira.
Unitate didaktiko batean ez da derrigorrezkoa gaitasun guztiak lantzea. Zuzenean
irakasgaiari loturik doana gehi irakasleak landu nahi dituen beste.
a) Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.
b) Ikasten ikasteko gaitasuna
c) Matematikarako gaitasuna
d) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
f ) Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna
g) Giza eta arte-kulturarako gaitasuna
h) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
B. HELBURU DIDAKTIKOAK
a) “Formula” honen bitartez idatzi daitezke: zer, nola, zertarako.
b) Programazioaren helburuak zehazten dituzte (materia eta Oinarrizko
hezkuntzaren helburuekin koherentzia galdu gabe).
c) Helburuak finkatzeko eduki eta denboralizazioa kontuan hartu behar dira.
d) Behar den mailara eta ikasleen ezaugarrietara egokituta egon beharko dira.
e) Beharrezkoak direnak jarri behar dira baina ez gehiegi.
f) Ebaluatzeko aukera eman behar dute.
EGITURA: ZER, NOLA ETA ZERTARAKO
- Zein aprendizai espezifikoak lortu behar dituen (ZER)
- Zein plangintza den egokiena helburu horiek lortzeko (NOLA)
- Ikasle bakoitzak bere garapen pertsonalerako zein aspektu landu
(ZERTARAKO) behar dituen.
C. EDUKIAK
• Substantiboak erabiltzen dira formulatzeko.
• Curriculum ofizialean agindutakoak izan behar dira.
• Oreka bilatu behar da proposatzen diren eduki eta eduki multzoen artean, hiru
eduki mota agertu behar dira (sailkatu gabe).
• Kontzeptuakoak. Jakin.
• Prozesurazkoak. Egiten jakin.
• Jarrerazkoak. Izaten jakin.
• Testuinguru eta ikasleen interesa eta esperientzietara egokituta egon behar dira:
funtzionalitatea bilatu.
D. METODOLOGIA
Aipatu zeintzuk printzipio metodologiko jarraituko diren burutuko den unitate
didaktikorako.
Lana nola garatuko den zehaztu behar da.
Jarduerak
� Estrategia metodologikoa jardueren bitartez konkretatzen da.
� Jardueren bitartez helearazi egiten zaie ikasleei ladu beharreko edukiak.
� Edukien eta gaitasunen lorpena ahalbidetzen dute.
o Lekua: beste espazio batzuk erabiltzen saiatu
o Denbora: zenbat saio eta denbora zelan banatzen da saio bakoitzean.
o Taldekatze mota: banaka, binaka, taldeka, talde handian...
o Baliabideak: anitzak, ikasleen esperientzietatik hurbilak, IKTen erabilpena,
motibagarriak...
Irakatsi eta ikasteko Jarduerak
o Infinitiboz idazten dira (-TU)
o Proposatu den guztia jardueretan islatu behar da (elementu guztien arteko
koherentzia)
o Helburuak lortzeko baliogarriak izan behar dira
o Xedearen arabera jarduera mota ezberdinak (sarrera-motibaziokoak, aurretizko
ezagupenak astintzekoak...) agertu behar dira
o Erakargarriak, orijinalak, esanguratsuak...izan behar dira
o Era anitzean planteatuta (ikerketa-, identifikazio-, sailkapen-, aplikazio-...jarduerak)
o Aniztasunari erantzuna emateko egokiak:
o Neurri orokorrak: indartzeko eta sakontzeko jarduerak, mailen araberako
sailkatuak...
o Neurri bereziak: NEC-ak (norbanako egokitzapen curricularrak) edota
etorkinentzako egokitzapenak
E. EBALUAZIOA
• Bat dator proposatutako helburu, eduki eta jarduerekin
o Prestakuntzazkoa eta jarraia.
o Irizpideak: curriculumean finkatutakoak eta helburuen lorpena neurtzeko
egokiak.
o Ikasleei hasieratik ezagutaraztea.
o Noiz: hasieran, prozesuan zehar, amaieran.
• Ebaluatzeko prozedurak anitz eta malguak izango dira, ikasleen aniztasunera
egokituta eta berreskuratzeko mekanismoak kontuan hartuz.
• Nork/nortzuk:
o Irakasleak: ikasleak, bere praktika, unitatea.
o Ikasleek: norberaren lana, kideena, irakasleen lana, unitatea...
Ebaluazio-sistema edo proposamena:
1. Zer ebaluatuko da?
2. Haurren garapen-alderdiak, hasierako ezagutzak, haurren aurrerapenak edo lorpenak,
unitate didaktikoa bera (jarduerak, baliabideak, denboraketa, erabilitako espazioak,
edukiak, helburu didaktikoak...), irakaslearen esku-hartzea...
3. Noiz ebaluatuko da? Hasieran, bitartean, amaieran. Honen barruan, programaturiko
jardueren artean zein erabiliko diren esan behar da.
4. Zer tresna erabiliko da ebaluaziorako? Behaketarako tresna zehatzak, bestelako
teknika eta tresnak eta ebaluatzeko irizpideak.
5. Nork ebaluatuko du? Irakasleak ebaluatzeaz gain, ikasleek lagunduko dute? Nola eta
zertan? Beste pertsona batzuek?
6. Zertarako erabiliko da jasotako informazioa eta informazio horri buruz egingo duzuen
analisia?
I. Elementu guztien arteko koherentzia eta unitatea garatuko dugun egoerara
egokitzea egiaztatzea.
II. Unitate Didaktikoa diseinatzeko erabili ditugun curriculum-materialak
(Curriculum Ofiziala, Errege-dekretuak, argitaletxeen materialak, etapako beste irakasleen
planifikazioak edo diseinuak...). Zergatik aukeratu ditugu horiek?
Eranskina: Zenbait planifikazio, adibide gisa. Ez hartu eredutzat.
Lehen Hezkuntzan
BARDÓN, J.L. (2006). Para no perder el norte. Orienteering a través de Arteaga. Salidas
de campo para buscar, encontrar y no perderse. Kikiriki. Cooperación Educativa. 79. 52-
56.
EUSKO JAURLARITZA. HEZKKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA.
Oinarrizko gaitasunak. Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna, Hizkuntza-
komunikaziorako gaitasuna, Matematikarako gaitasuna, Material didaktikoa, Lehen
Hezkuntza. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. “Freskagarriak”.
GINÉ, N., PARCERISA, A. (Koords.) (2003). Planificación y análisis de la práctica
educativa: fundamentos y aplicación. Barcelona: Graó. 4. Tres ejemplos de secuencias
formativas. Educación Primaria: Aprendemos a escribir cartas y mensajes de correo
electrónico.
HERNÁNDEZ, F. & VENTURA, M. (2005): La organización del currículum por proyectos
de trabajo. El conocimiento es un calidoscopio. Bartzelona: Graó. 7. Los proyectos y el
proceso de toma de decisiones. Cuatro ejemplos de proyectos, cuatro ejemplos de
problemas. El proyecto de trabajo sobre “Los desiertos: el desierto del Sahara” (quinto de
EGB).
PÉREZ, C. & ASENSI, C. (2000). Educación para la convivencia. Programa de
intervención para educación primaria. Aula de Innovación Educativa, 93-94. 77-98.
Haur Hezkuntzan
ADARRA PEDAGOGI ERAKUNDEAREN PARTAIDEAK(96-97): BURGOA, A.; ELORZA,
C.; MARTÍNEZ, Mº C.; OTSOA, N.; ZIARSOLO, A. (2003). 1.6. Esperientzia bat. “Nor naiz
ni?”. In Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Haur Hezkuntza
Gelarako Proposamenak (3-6) urte. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu
Nagusia.
FERNÁNDEZ GUTIÉRREZ, J.A. et al. (1994). Didáctica de la Educación Infantil. Madrid:
Editex. 211-213.
GÓMEZ MAYORGA, C. (2005-2006) El universo.
http://perso.wanadoo.es/cgomezmayorga/cinco/universo/universo.htm
HIK HASI (ZENBAITEN ARTEAN). (2007). Proiektuak. Reggio Emilia. 0-6 urte bitarteko
Udal Haur Hezkuntza. 19.monografikoa. 82-89, 93.
HOHMANN, M. et al. (1.990). Niños Pequeños en Acción. Mexiko: Trillas. Planeación en
equipo.
PÉREZ PÉREZ, C. (2000). Educación para la convivencia. Programa de intervención para
Educación Infantil. Aula de Innovación Educativa, 92. 83-98.
UGALDE, G. (2006-2007). Jolas heuristikoa. Dokumentazioa. Ertainen taldea, 1-2 urte.
Oiartzun: Oiartzungo Udal Ikastola Patzuergoa.
http://oiartzungohaur-eskola.com/archivos/2009-10-2-164535.pdf