URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 802019/12/10 7. urtea, 1.157. zenbakia 107.6 fm URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80...

8
ZEINU HIZKUNTZA ZINEMA JAIALDIA IZAN DA TOLOSAN // 5 ALTZO AZOKA JENDETSUA Olentzerotan Jakin-Minez ekimena abiarazi zuten herenegun azoka bereziarekin; 35 postu jarri zituzten frontoian eta jendetza gerturatu zen; ostiralean Loatzo musika eskolakoen emanaldia izango dute // 4 JOSU ARTUTXA 1.000 euroko sari nagusia banatuko du Tolosa &Co-k ‘Urrezko goxokia’ kanpainan Ekitaldi ugari izango dira Gabonetan, erraldoien tailerra eta kontzertuak, kasu; Zumardia elkarteak antolatutako Olentzaroren Basoak abenduaren 16an irekiko ditu ateak // 3 Kultur ekitaldi ugari antolatu dituzte Alkizan, abendurako Aranzadi elkarteak emango duen ‘Alkiza eta bere ingurua historiaurrean’ hitzaldia izango da bihar, egitasmoei hasiera emateko // 2 Atzo egin zuen Tolosa&Co elkarteak kanpainaren aurkezpena. ITZEA URKIZU ASTEARTEA 2019/12/10 7. urtea, 1.157. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Jakak, Artolak eta Altunak garaipena, hirugarren jardunaldian Jaka eta Artola sailkapeneko lehen postuan daude; Altuna, berriz, bosgarren postuan dago puntu batekin // 6 Imanol Rojo 30. postuan sailkatu da Munduko Kopan Norvegian jokatutako proban denboraldirako jarria zuen helburua lortu du, eta «indarberrituta» dagoela adierazi du // 7

Transcript of URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 802019/12/10 7. urtea, 1.157. zenbakia 107.6 fm URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80...

Page 1: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 802019/12/10 7. urtea, 1.157. zenbakia 107.6 fm URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Jakak, Artolak eta Altunak garaipena, hirugarren jardunaldian a n, n / 6 Imanol

ZEINU HIZKUNTZA ZINEMA JAIALDIA IZAN DA TOLOSAN //5

ALTZOAZOKA JENDETSUAOlentzerotan Jakin-Minez ekimena abiarazi zuten herenegun azokabereziarekin; 35 postu jarri zituzten frontoian eta jendetza gerturatu zen;ostiralean Loatzo musika eskolakoen emanaldia izango dute //4

JOSU

ARTU

TXA

1.000 euroko sarinagusia banatuko duTolosa&Co-k ‘Urrezkogoxokia’ kanpainanEkitaldi ugari izango dira Gabonetan,erraldoien tailerra eta kontzertuak, kasu;Zumardia elkarteak antolatutako OlentzarorenBasoak abenduaren 16an irekiko ditu ateak //3

Kultur ekitaldi ugariantolatu dituzteAlkizan, abendurakoAranzadi elkarteak emango duen ‘Alkiza etabere ingurua historiaurrean’ hitzaldia izango da bihar, egitasmoei hasiera emateko //2

Atzo egin zuen Tolosa&Co elkarteak kanpainaren aurkezpena. ITZEA URKIZU

ASTEARTEA2019/12/10

7. urtea, 1.157. zenbakia107.6 fm

www.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

Jakak, Artolaketa Altunakgaraipena,hirugarrenjardunaldian

Jaka eta Artolasailkapeneko lehenpostuan daude; Altuna,berriz, bosgarren postuandago puntu batekin //6

Imanol Rojo 30. postuansailkatu daMundukoKopan

Norvegian jokatutakoproban denboraldirakojarria zuen helburua lortudu, eta «indarberrituta»dagoela adierazi du //7

Page 2: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 802019/12/10 7. urtea, 1.157. zenbakia 107.6 fm URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Jakak, Artolak eta Altunak garaipena, hirugarren jardunaldian a n, n / 6 Imanol

02 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEARTEA, 2019ko abenduaren 10a

Lan eskaintzak

Ile apaintzailea.Tolosako IRRIKA Ile-apaindegiak esperintziadun ileapaintzaile bat behar du, arratsalde-tan lan egiteko, lanaldi erdian. Intere-sa dutenek, dei dezatela 943 50 8493 telefonora.Zerbitzari eta sukaldaria.Tolosakosagardotegi batean langilea beharda zerbitzari eta sukaldari lanak egi-

teko, txotx denboraldian. Interesadutenek dei dezatela 660 65 43 17telefonora.Zaintza lanak eta etxeko lanak.Adineko pertsona bat zaindu etaetxeko lanak egiteko pertsona batbehar da, Tolosa erdigunean. Aste-lehenetik larunbatera egin beharkoluke lan, 40 orduz. Interesa dutenekdei dezatela 600 56 20 73 zenbakira.

IRAGARKI LABURRAK

Kultur egitasmoeihasiera emateko prestdaude AlkizanAlkizako historiaurrearen inguruko hitzaldia eskainiko duJesus Tapia Aranzadi zientzia elkarteko kideak, bihar,19:00etan, Fagus Alkiza interpretazio zentroan

Erredakzioa

Abendurako kultur ekitaldi uga-ri antolatu ditu Alkizako Udalak.Herritarrek izango dute zertazgozatua Gabon bueltako egune-tan. Bihar emango diote hasieraegitarauari hitzaldi batekin, etaabenduaren 22an amaituko duteherriko musikari gaztetxoenkontzertu batekin. Datorren urtarrilaren 31ra

arte, Bigarren mailako errefu-xiatuak erakusketa ikusgai izan-go da Fagus Alkiza interpretaziozentroan. Antonio Ruiz argazkikazetariaren argazkiak jarri di-tuzte. Norabait iritsi eta pertso-nen oinarrizko eskubideak izate-ko hesi gainetik salto egitekoprest dauden pertsonei, aterpe-tuak izan nahi eta horretarakoaukera ukatzen zaien gizon-emakume horiei erreparatu dieRuizek erakusketan.

BIHAR, LEHENAEgitasmoei hasiera emateko, Al-kiza eta bere ingurua historiau-rrean hitzaldia eskainiko du Je-sus Tapia Aranzadi zientzia el-karteko kideak, bihar, 19:00etan,Fagus Alkiza interpretazio zen-troan. Orain arte Alkizan egin diren

indusketetako arrastoak aintzathartuz, Hernio mendiaren ingu-rua lehen gizakiaren bizitokieta-ko bat izan zela ondorioztatuadute. Hitzaldian, historiaurrean

Alkiza ingurua nolakoa zen etabertako gizakia nola bizi zenazalduko du.

ABENDUAK 13, OSTIRALAOstiralean, Sormenaren Kabia2019 egitasmoaren aurkezpenaegingo dute, 19:00etan hasita,Fagus Alkizan. Sormena eta kultura hiri eta

herri handietatik deszentraliza-tzeko asmoarekin jarri zutenmartxan Sormenaren Kabia egi-tasmoa: «Alkizako landa eremuasormena landu nahi duten artis-tentzat toki paregabea da». Ho-rretan sinetsita jarri zuten mar-txan proiektua.Artistentzako egonaldien bi-

garren ekitaldian Nagore Lega-rreta eta Beñat Ralla sortzaileenproiektuak izan dira aukeratuak.Legarretak, ontziekin argazki ka-merak sortu eta argazkiak atera-

tzen irakatsi du bere egonaldianzehar. Zertarako baina? Zerga-tik? Ostiralean jakin ahalko diraerantzunak.Beñat Rallak, berriz, MugMus

Laborategiko Jone Amezaga, Io-ritz Galarraga eta Iñar Sastre ki-deak bidelagun izan ditu. Ga-raiz: 60 taupada minutuko obraegin dute eta horren ingurukoxehetasunak emango dituzte.Bestalde, Unai Sorarrain bide-

ogile alkizarra sortzaileen albo-an izan da herrian egin dutenegonaldian zehar; baita Alkiza-tik kanpora ere. Ostiral honetan,beraz, ikus-entzunezko horiekjendaurrean aurkeztuko ditu etabertan izango dira Nagore Lega-rreta eta Beñat Ralla ere, leheneskutik esperientzia kontatzeko.Ekitaldi amaieran Alkizako Os-tatuan egindako mokadu batzukdastatzeko aukera izango da.

ABENDUAK 14, LARUNBATALarunbatari sorkuntza lantegia-rekin emango diote hasiera,

Jesus Tapia arkeologoak tailerra eskaini du aurten, Alkizako sanmartinetan . J.M.

10:00etan, kultur etxean. Ain-hoa Redondo ilustratzaileak fa-milia giroan sormena lantzekolantegia eskainiko du. Marrazke-ta, monotipoa eta collage tekni-ka erabilita, haurrek eta eurenguraso edo tutoreek elkarrekinune goxo batez gozatzeko aukeraizango dute. Lantegian zehar ar-telan bat egingo dute eta markodotore batekin etxera eramangodute oroigarri moduan.Partaide kopurua mugatua de-

nez, beharrezkoa izango da au-rrez izena ematea. Gehienez 6 bi-koteko taldea onartuko da etalantegia burutzeko, gutxienez, 4bikotek eman beharko dute ize-na. Hamabi lagunek bainogehiagok izena emango balute,zozketa bidez erabakiko da nor-tzuk hartuko duten parte. Gaine-rakoentzat beste lantegi bat an-tolatuko dute datorren urtean.Izena emateko azken egunabihar izango da, eta [email protected] helbidera idatzita edota688 604 466 zenbakira deitutaedo whatsappa bidalita egin dai-teke. 10 euro ordaindu beharkodu familia bakoitzak.

ABENDUAK 16, ASTELEHENAMigratzaileen Nazioarteko Egu-naren harira, kulturarteko bizi-kidetzan balio etikoak sustatze-ko Aniztasuna antzerki-forumaeskainiko du Baketik-ek. FagusAlkizan izango da, 19:00etan.Helburua errespetuak duen ba-lioa ulertaraztea da, migratzaile-en inguruko estereotipoak modukritikoan identifikatuz.«Ertz asko dituen gai sakona»

landuko dutela aurreratu dute;beraz, haurrik gabe joateko go-mendioa egin dute. Antzerkiparte-hartzailea izango da etabertaratu nahi dutenek izenaeman beharko dute aurrez, aipa-tutako helbideetan.

ABENDUAK 22, IGANDEAEkitaldiei amaiera emateko, he-rriko musikari gaztetxoek Gabo-netako kontzertua eskainikodute Fagus Alkizan, 19:00etan.Urte guztian zehar Maixa Liza-rribar, Shrabani Aranzabe etaMartin Lizardi irakasleekin ika-sitakoa plazaratuko dute.

Energiaberriztagarrieningurukosaiorako izenematea, zabalik

Villabonan abenduaren16an izango da, eta biharizango da izena ematekoazken eguna; Anoetan,berriz, gaur egingo dute

Erredakzioa

Gipuzkoa Argitu programarenbaitan, etxebizitzetan energia be-rriztagarriak ezartzeko aukereninguruan informazioa ematekotailerra antolatu dute abendua-ren 16an Villabonan. 18:30eanizango da, Subijana etxean. Gi-puzkoako Foru Aldundiko Ingu-rumen eta Obra Hidraulikoetakodepartamentuak antolatu duAmasa-Villabonako Udalarekinelkarlanean. Bihar izango da ize-na emateko azken eguna:[email protected] helbidera ida-tzi edota 605 757 687 telefono zen-bakira deituta egin daiteke.

Energia berriztagarriak zureetxean... posible da! tailerrarenhelburua herritarrak energia be-rriztagarriak ezarri ahal izatekobeharrezkoak diren irizpideak etaezagupenak modu argi eta uler-garri batean eskaintzea dela azal-du dute. Energia berriztagarrienezarpenak araudiari lotutako al-daketak jasan ditu berriki eta al-daketa horiek teknologia horienezarpena erraztu dute, bai bana-kako etxebizitzetan eta baita etxe-bizitza blokeetan ere. Izaera praktikoa izango duen

saioari esker, energia berriztaga-rrien instalazioak aurrera eramanahal izateko baldintzak zeintzukdiren argituko ditu gaian berezi-turiko aditu batek. Aldi berean,dagoeneko martxan dauden ins-talazioen benetako kasu prakti-koen bidez, instalazio horietansortutako energia nola erabil dai-tekeen azalduko du.

BAITA ANOETAN EREAnoetan gaur bertan egingo dute,18:00etan, pleno aretoan. Izenaemateko epea amaituta badagoere, bertaratu nahi duenak auke-ra izango du oraindik.

Page 3: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 802019/12/10 7. urtea, 1.157. zenbakia 107.6 fm URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Jakak, Artolak eta Altunak garaipena, hirugarren jardunaldian a n, n / 6 Imanol

Gabonak gozokizkosaritan ospatukoditu Tolosa&Co-kGaur hasiko da ‘Urrezko Goxokia’ kanpaina eta,1.000 euroko saria duen gozokiaz gain, ia beste 500 sari banatuko dituzte bezeroen artean

Itzea Urkizu Arsuaga

Joan den ostegunaz geroztik,Eguberri argitan jantzia da Tolo-sa, zentzu guztietan. Apainga-rriez harago ere, udalak eta he-rriko eragileek argiztatu eginnahi baitute Gabonetarainokobidea, jardueraz. Horrela, Tolo-sa&Co merkatari eta ostalari el-karteak gaur bertan ekingo dioUrrezko Goxokia kanpainari, bi-garren urtez. Iaz zenbait gozokik sari poto-

loak banatu baldin bazituzten,aurten sistema aldatu, eta gozokigehiagok banatuko dituzte sa-riak. Horrela, katiluak, oihalezkopoltsak, erosketa txekeak eta os-talaritza txekeak irabazteko au-kera izango dute herritarrek;guztira, ia 500 sari banatuko di-tuzte. Urrezko Goxokia izango da

sari handiena, eta 1.000 euro ja-soko ditu gozoki hori zabaltzenduen bezeroak. Horrez gain, To-losa&Co-k beste 1.000 euro ba-natuko ditu txeketan, elkartekosaltokietan erabiltzeko. Azkenik,kontsumo txekeak ere izangodira, komertzioetan nahiz osta-laritzan deskontu txikiak esku-ratzeko. Gozoki saridunek kodeak

izango dituzte, eta bezeroekwww.tolosandco.orgwebguneansartu beharko dute, txekeak es-kuratu ahal izateko; elkarteakbezeroei zuzenean bidaliko diz-kie txekeak.

ERRALDOIAK EGITEN ETAERRALDOI IZATEN IKASTENErraldoi eta buruhandien taile-rra antolatu du Tolosa&Co elkar-teak, Erraldoi eta Buruhandiankonpartsarekin elkarlanean.

Tailer bakoitzak hiru egunekoiraupena izango du, eta taldeakadinaren arabera banatuko di-tuzte. Izena ostegunean20:00etatik aurrera eman ahalizango da, www.tolosandco.orgwebgunean, 5 euroan, eta taldebakoitzean, gehienez ere, 25haur ariko dira. Lehen txanda abenduaren 23,

25 eta 27koa izango da eta, biga-rrena, abenduaren 30, eta urta-rrilaren 2 eta 3koa. Ordutegiak,berriz, horrela antolatu dituzte:4 eta 7 urte bitartekoak,10:00etatik 11:35era, edo17:30etik 19:00etara; eta, 8 eta 11urte bitartekoak, 11:45etik13:15era edo 15:45etik 17:15era. Buruhandi eta erraldoiak be-

netako neurrian egingo dituzteikastaroko lehen egunean, etaerraldoien dantza ikasiko dutebigarren saioan. Azkenik, erral-

Gaur bertan hasiko dira gozokiak banatzen. I. URKIZU

Baso bat Eguberrien bihotzean

Olentzaroren Basoak datorren abenduaren 16an zabalduko du Elosegi parkeko atea,bisitekin hasteko; ‘www.zumardia.eus’ atarian eskura daitezke sarrerak.

I. Urkizu Arsuaga

G abonen erdigunea bi-lakatu zen, iaz, Elose-gi parkeko Olentza-roren Basoa, haur etagaztetxoenen begie-

tan. Zumardia elkarteak ibilbidemagikoa prestatu zuen, JuanKruz Igerabideren Eguberriaipuina oinarri hartu, eta negukosolstizioaren bueltako usadio etaohiturak euskal mitologiarekinlotuz. Horrela, bigarrenez bisita-tu ahal izango da, aurten, basomiresgarria, abenduaren 16tik23ra bitarte. Zumardia elkarteak Tolosako

Udalaren laguntza izan du egi-

tasmoan, eta Joseba Ormazabalgazteria saileko arduradunak es-kerrak eman dizkio elkarteari:«Ezinbestekoa da haur, nerabeeta gazteen beharrei erantzutekomoduko jarduerak antolatzea».Eta, behar horiei begira, Zu-

mardiak barne hausnarketa sa-kon baten ondoren iragarri duaurtengo Olentzaroren Basoarenirekiera, «aspaldiko euskal usa-dioak, natura eta feminismoa ar-datz hartuta». Basoak izango duprotagonismoa, eta basoko ele-mentu eta pertsonek; modu ho-rretan, Olentzeroren pertsonifi-kaziotik aldendu nahi izan dute,eta urte sasoiaren garrantziarifokua jarri. Bide beretik, Olen-

tzero eta Mari Domingi bikotea-ren irudia atzean uztea da Zu-mardia elkartearen helburua,Mari Domingiren bigarren pla-noko izaera, nahiz Olentzeroreneredu «infantilizatua» zalantzanjarriz. «Eguzkia, ura eta sua ezin-

besteko izango dira Olentz-Aroaospatzeko», eta horiek guztiakipuin kontalariek eta aktoreekaurkeztuko dizkiete bisitariei.Olentzero bera goratu beha-

rrean, naturari berari egin nahidiote gorazarre eta, horrekin,

Mariri; zaila dela badakitenarren, Gabon kontsumistetatikahalik eta gehien aldentzea daepe luzerako beren buruari jarridioten helburuetako bat.Eguberriak bizi eta ikusteko

modu hori bilduz, Juan Kruz Ige-rabidek Olentzaroren Basoa ize-neko ipuintxo bat sortu du, Egu-berria lanetik abiatuta; bisitaribakoitzari banatuko diote ipui-na, opari.

SARRERAK ESKURAGARRIOlentzaroren Basoa ezagutzekobisitak 3 eta 8 urte bitarteko hau-rrentzat izango dira, eta haur ba-koitzarekin heldu batek joanahal izango du, gehienez ere. Ho-rrela, hilaren 15era bitarte,www.zumardia.eus atarian es-kuragarri izango dira sarrerak,doan.Zumardia elkarteak egunero

bisita bat gordeko du, merkata-riei, Txolarte zentroko kideei,adineko pertsonei nahiz euskaraikasten ari direnei begira.

GIZARTEA TOLOSA 03www.ataria.eus •107.6 fm ASTEARTEA, 2019ko abenduaren 10a

doi eta buruhandien osagarriakegin, eta kalejira txikiak egingodituzte Tolosako kaleetan barre-na.

HERRI BAT, IZARREZ BETETAGabonak girotzeko ahaleginean,herriko merkatari eta ostalariekmusikari tarte nabarmena emanizan diote azken urteotan. Dato-zen egunotan ere hala izango da,

eta herriko eta eskualdeko musi-karien eskutik, gainera, Tolosaizarrez betetakanpainaren bide-tik. Hilaren 18an hasi, eta urtarri-

laren 4ra bitarte, kaleak kontzer-tu txikiz beteko dira Tolosan,11:30ean eta 18:00etan. Emanal-dien agenda nahiz Gabon egita-rau osoa eskuragarri daude,www.ataria.eus/agendaatalean.

Datorren astelehenean hasiko dira Olentzaroren Basoko bisitak. ZUMARDIA

Page 4: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 802019/12/10 7. urtea, 1.157. zenbakia 107.6 fm URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Jakak, Artolak eta Altunak garaipena, hirugarren jardunaldian a n, n / 6 Imanol

04 TOLOSALDEA KULTURA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEARTEA, 2019ko abenduaren 10a

Jakin-mina piztu duAltzoko AzokakOlentzerotan Jakin-Minez ekitaldiei hasiera indartsua eman diete,Altzon; frontoia bete postuk jende asko bertaratu du azokara

Josu Artutxa Altzo

XXIII. Olentzerotan Jakin-Mi-nez ekimena abiatu zuten, igan-dean, Altzon, IV. Azokarekin.Goizean zehar, 35 postu bisitatu,produktuak dastatu, erosi eta ne-kazari nahiz artisauekin hitz egi-teko aukera izan zuten bertara-tuek. Eguraldiagatik, frontoianegin zuten aurten ere; hala ere,jende ugari gerturatu zen.Herritarrek nahiz kanpotik

etorritakoek postuz bete zutenfrontoia, eta txiki geratu zen. Ja-narien eta edarien postuak ez zi-ren falta, eta artisau postu ugariizan zen. Baina, barrutik asetze-ko, taloen postu bat ere izan zen,eta herriko gazteek ere barra jarrizuten, pintxoekin eta edariekin. Hurrengo hitzordua ostirale-

an dute, 18:30ean. Loatzo musi-ka eskolako Altzoko eta ingurue-tako herrietako musikari gazte-txoek eta gazteek eskainitakokantu eta musika emanaldiaizango da.

Postu ugari eta estilo askotakoak izan ziren eguraldi txarra dela eta, frontoian. J. ARTUTXA

VI. Pello Mari Otañobertsopaperlehiaketako sariakbanatu dituzteEpaimahaiak jasotako lanen «kalitatea» azpimarratudu, «bereziki, gaztetxo eta gazteen mailan»

Erredakzioa Zizurkil

Teodoro Hernandorena KulturTaldeak eta Harituz TolosaldekoBertsozale Elkarguneak elkarla-nean antolatu duten bertsopa-per lehiaketako sariak banatu di-tuzte. Seigarren edizioa izan daaurtengoa.Ahalik eta bertso hoberenak

pentsatu eta paper batean idaz-tean datza Pello Mari Otaño ber-tsopaper lehiaketak. Behin Hari-tuzeko hainbat kidek epaia pres-tatuta, ostegunean egin zutensari banaketa, Zizurkilgo Iriarteetxean. Sari banaketaren ostean,bertso-afaria egin zuten AnjelMari Peñagarikano eta MikelMendizabal bertsolariekin. Helduen mailan hutsik utzi

dute lehen saria, epaileen ados-tasun falta medio. Sari hori ezdute eman, eta bi bigarren sariematea erabaki du epaimahaiak.Bigarren postuetako bat MikelArtolaren Zatzaizkidana baldin-banatzaizu lanarentzat izan da,

eta beste bigarren saria LierniRekondok idatzitako Kausalita-teak eskuratu du.Gazteen mailan, lehen postua

Aner Peritzek eskuratu du Aulkibat hutsik lanarekin. Atzetik, bibigarren sari banatu dituzte;Maddi Aiestaranen Zain eta Itsubertsopaperei, hain zuzen ere.Gaztetxoen mailan, Kanpoko bi-zitza hori lanak eskuratu du le-hen saria, eta Nerea Isusik ida-tziak dira. Kasu honetan ere, bibigarren sari banatu dituzte,Euskaldunon hizkuntza Izar Ze-larainena eta Ezintasuna BeñatMateosena. Epaimahaikoek aurtengo edi-

zioan jasotako lanen «kalitatea»azpimarratu dute, «bereziki, gaz-tetxo eta gazteen mailan». Neu-rri, gai eta estilo oso ezberdinekolanak jaso dituztela diote eta ezdela lan erraza izan aitortu dute«maila bakoitzean bi bereizi etaepaileen arteko adostasuna lor-tzea». Hori dela eta, sarietanhainbat aldaketa egin dituzte.

Aurtengo bertsopaper lehiaketako saridunak. ATARIA

Adin guztietako herritarren gustuko produktuak bildu zituzten azokan. J. ARTUTXA

Page 5: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 802019/12/10 7. urtea, 1.157. zenbakia 107.6 fm URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Jakak, Artolak eta Altunak garaipena, hirugarren jardunaldian a n, n / 6 Imanol

Hitz zahar eta berrienbila, hitzolariakEuskararen Egunak herrietara ekitaldi ezberdinak ekarri ditu, eta Belauntzan eta Ikaztegietan, hitz eta pitz, hitzekin jolastu dute; Bidania-Goiatzen, besteak beste, kantuan alaitu dute herria

Erredakzioa

Ia astebete pasa bada ere Euska-raren Nazioarteko Egunetik, Be-launtzan igandean egin zutenospakizuna, herriko tabernan.Hitzolariak ekimenaren ba-rruan, herritarrek sortutako hi-tzak nahiz lehen herrian entzu-ten zirenak eta galdu zirenak bil-tzeko aukera izan zuten.Ondoren, antzerki saioaz gozatuzuten, haur nahiz helduek. Taberna kanpoaldea hariz

bete zuten, eta bertan zintzilika-tu zituzten hitzak. Taberna ba-rruan, ordea, bi ikuskizunez go-zatzeko aukera izan zuten. Bate-tik, Bea Larrañagak, HemendikParisera antzezlanarekin, zen-bait barre algara eragin zituenikusleen artean. Haurrek ereobrako protagonista izateko au-kera izan zuten. Ondoren, berriz,Asier Kidam magoaren txandaizan zen, haurrak nahiz helduaktxundituta utziz. Tartean, gaine-ra, hamaiketakoa egin zuten.Kantu Bira ospatu zuten, be-

rriz, ostiralean Bidania-Goia-tzen. Herritarrak Euskararen As-tearen barruko ekimenean, he-rria euskal kantuz girotu etaalaitu zuten. Ostegun iluntzean,afari-meriendaren bueltan el-kartu ziren ikaztegietarrak He-rrigintza elkartean. Lehenik etabehin, hitz zaharrak edota he-rrian erabiltzen direnak bildu zi-tuzten, berriak sortzen saiatuz.Behin hitzak zintzilikatuta, ma-haiaren bueltan elkartu ziren,hitz eta pitz, jan-edanari ekiteko.

Sortutako hitzak nahiz lehen herrian entzuten zirenak bildu zituzten, Belauntzan, antzerkiaren aurretik. JOSU ARTUTXA

GIZARTEA TOLOSALDEA 05www.ataria.eus •107.6 fm ASTEARTEA, 2019ko abenduaren 10a

Zeinu HizkuntzakoNazioarteko ZinemaJaialdiko sariakbanatu dituzte

Erredakzioa Tolosa

Hamalau film laburrek hartu zu-ten parte X. Zeinu HizkuntzakoNazioarteko Zinema Jaialdian;film labur onenaren saria DavidElligtonen Hope filmak eskuratuzuen.Gainditzen Tolosaldea-Goie-

rriko Pertsona Gorren Elkarteakantolatuta, X. Zeinu Hizkuntza-ko Nazioarteko Zinema Jaialdiaospatu zen ostiral arratsaldeanzehar Tolosako Leidor aretoan.Argentinako, Erresuma Batuko,Espainiako, Indiako eta Katalu-niako hamalau film labur arituziren lehian. Jendetza gerturatuzen aretora, eta arratsalde osoapasa zuten film ezberdinei begi-ra, tartean, atsedenak eginez.Jaialdiari amaiera emateko saribanaketa egin zuten.Epaimahai lanetan Angel

Rojo, Jose Luis Armisen eta Mar-ga Mendoza aritu ziren, bainapublikoak ere izan zuen film la-bur hoberena zein izan den hau-tatzeko eskubidea. PublikoakHope aukeratu zuen, eta film la-bur onenaren saria ere film ho-rrek berak jaso zuen. Zuzendari

onenaren saria ere Hope filma gi-datu duenak jaso zuen, DavidElligtonek. Zuzendari gazte one-naren txapela, aldiz, Pau Escu-derok jantzi zuen, La Sombrafilm laburragatik. Gidoirik one-na, 140 palabras film laburra-rentzat izan zen, Lola Garciarengidaritzapean egina. Muntaketa-rik onenaren saria Paco Lopezekeskuratu zuen, Casa Alavedrafilmagatik. Film labur horrek be-rak eraman zuen argazkirik one-naren saria, eta Rafa Puig izanzen saria jaso zuena. Aktore one-nen sariak Julia Wejnar eta JesusBenabarrek jaso zituzten. Lehiaketa nagusia igarota, To-

losa ezagutzeko txangoa egingozuten hurrengo goizean, EuskalHerria plazatik abiatuta, bazka-ria egin zuten jarraian. Arratsal-dean, berriz, aurreko bederatziurteetan garaile izan ziren fil-men lehiaketa egin zuten Leido-rren, eta irabazleen arteko ira-bazlea aukeratu zuten ondoren.Berritasun moduan, Rozalenabeslari espainiarraren eta ha-ren interprete Beatrizen emanal-dia izan zuten sari banaketarenondoren.

X. Zeinu Hizkuntzako Nazioarteko Zinema Jaialdiko sari banaketa. IRATI SAIZAR

Kantu bira egin zuten, eztarriak berotuz eta herria girotuz. ATARIA

Hitz mordoa bildu zituzten Ikaztegietan, eta jarraian mahaian eseri ziren. E. MAIZ

Hitzolariak ekimenarekin bat egin zuten, Belauntzan. J. ARTUTXA

Page 6: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 802019/12/10 7. urtea, 1.157. zenbakia 107.6 fm URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Jakak, Artolak eta Altunak garaipena, hirugarren jardunaldian a n, n / 6 Imanol

06 KIROLAK 107.6 fm • www.ataria.eusASTEARTEA, 2019ko abenduaren 10a@TOLOSALDEAKIROL

KIROL EMAITZAKAreto futbolaBIGARREN B MAILA 13. jardunaldiaEsc. Ciu. Guadalajara-Lauburu 7-4Laskorain-Auzoak de Zierbena 1-1

Sailkapena1. San Juan 27p2. Tafatrans 27p3. Otxartabe 26p4. Ibararte 26p5. Auzoak de Zierbena 26p6. Guardo Deporcyl 25p7. Lauburu Ibarra 21p8. Juventud del Circulo 21p9. Laskorain 17p

Hurrengo jardunaldiaSan Juan (1)-Laskorain (9)Lauburu (7)-Ibararte (4)

Eskubaloia1. MAILA NAZIONALA 12. jardunaldiaAvefor Huesca 28Tolosa Eskubaloia 24

Sailkapena1. Trapagaran 21p10. Romo Indupime 10p11. Tolosa Eskubaloia 9p12. Somos Eibar Eskubaloia 9p13. Egia Kopidin 9p14. Urduliz Eskubaloia 9p

Hurrengo jardunaldiaTolosa Eskubaloia (11)Trapagaran (1)

Futbola1. MAILA NAZI0NALAAtsedenaldia izan dute

Sailkapena1. Bizkerre 28p2. Añorga 28p10. At Revellin 12p11. Mulier 12p12. Tolosa CF 12p13. Logroño B 8p14. Itaroa Huarte 4p

Hurrengo jardunaldiaOiartzun (9)-Tolosa CF (12)

HIRUGARREN MAILAAtsedenaldia izan dute

Sailkapena1. Portugalete 35p2. Sestao River 32p15. Lagun Onak 17p16. Cultural de Durango 17p17. Tolosa CF 17p18. Sodupe 16p19. Deusto 15p20. Ariznabarra 6p

Hurrengo jardunaldiaTolosa CF (17)-Balmaseda (4)

ERREGIONAL OHOREZKO MAILA 12. jardunaldiaUrola-Tolosa CF ‘B’ 0-2

Sailkapena1. Leintz Arizmendi 34p2. Tolosa CF ‘B’ 30p3. Intxaurdi 26p

Hurrengo jardunaldiaTolosa CF (2)-Bergara (6)

ERREGIONAL PREFERENTEAAtsedenaldia izan dute

Sailkapena4. Billabona KE 22p6. Danena 18p15. Tolosa CF ‘B’ 9p

Hurrengo jardunaldiaDanena (6)-Billabona KE (4)Soraluze (9)-Tolosa CF ‘B’ (15)

LEHEN ERREGIONALA13. jardunaldiaIntxurre-Usurbil 1-1

Sailkapena5. Intxurre 17p

SaskibaloiaGIZONEZKOEN 1. MAILA Atsedenaldia izan dute

Sailkapena1. Tecnum-Askatuak 6-22. Urgatzi 6-13. Universidad Deusto Loiola 5-34. Ordizia-Basoa Banaketak 5-35. Redline Mekanika TAKE 5-26. LBC Cocinas.com 5-17. Fundacion Bilbao Basket 3-58. Atletico San Sebastian 3-4

Hurrengo jardunaldiaRedline Mekanika TAKE (5)LBC Cocinas.com (6)

EMAKUMEZKOEN 1. MAILA Atsedenaldia izan dute

Sailkapena1. Zast Neskak 5-12. Antigua-Luberri 5-13. Atletico San Sebastian 5-14. Ostadar 5-15. TAKE 4-26. Grupo Eme Oiarso 4-27. Arri BKL Senior Neskak 3-38. CD Internacional 2-4

Hurrengo jardunaldiaTAKE (5)-Grupo Eme Oiarso (6)

Hiru pilotariek lortudute irabaztea

Erredakzioa

Binakako txapelketaren hiruga-rren jardunaldia jokatu zen aste-buruan. Eskualdeko hiru ordez-kariak garaile izan ziren. Jaka etaArtola sailkapen nagusiaren le-hen postuan daude, hiru garai-pen eta galdutako partidarikgabe. Altuna III.ak txapelketakolehen puntua lortu zuen igande-an, Eibarko Astelena pilotale-kuan. Jakak eta Zabaletak Ezkurdia

eta Martija bikoteari irabazi zio-ten, 22-20. Jardunaldiko partida-rik politena jokatu zuten Labri-ten Aspeko lau pilotariek. Aurre-larien artean hutsegite dezenteizan baziren ere, asko arriskatuzuten Ezkurdiak eta Jakak, tantoederrak utziz. Bere aldetik, atze-lariak sendo aritu ziren. Martijaseguru agertu zen, baina Zabale-tak, momentuz, txapelketakoatzelari onena dela erakutsizuen, eta ez zuen hutsegite bakarbat ere egin. Laugarren jardunal-dian, Eibarko Astelenan, Laso-Albisuren aurka jokatuko dute,igandean. Artolak eta Imazek 14an utzi

zuten Bengoetxea VI.a eta Ma-riezkurrena II.a. Baikoko azkenbikote izan behar zutenek, en-presako hiru bikoteren aurkahiru garaipen lortu dituzte. Az-kena, joan den ostiralean Tolosa-

Jakak, Artolak etaAltunak Binakakoarenhirugarrenjardunaldiko partidakirabazi dituzte

ko Beotibarren. Sailkapen nagu-sian lehen postuan daude Jaka-Zabaletarekin berdinduta. Hu-rrengo partida, berriro Beotiba-rren jokatuko dute,astelehenean, Irribarria-Rezustabikotearen aurka.Altuna III.ak eta Galartzak 22-

17 irabazi zioten Irribarriari etaRezustari. Jokin Altunak horrelajolasten duenean aurkariek jaiizaten dute. Ohi bezain artistaeta buruz besteak baino azkarra-goa izan zen. Hasierako tantoakalbo batera utzita, partidaren za-tirik gehienean Ladis Galartza-ren laguntza izan zuen amezke-tarrak. Hurrengo jardunaldianLabriten jokatuko dute bigarrenpuntua lortzeko asmoz. AurreanOlaizola II.a eta Aretxabaletaizango dituzte. Urrutikoetxea-ren lesioagatik jokatuko du Mar-kinako atzelariak.

PROMOZIO MAILAKOAHirugarren jardunaldian ere,Peña II.a tolosarrak Arangurene-kin batera 22-15 irabazi zieten Ar-teaga II.ari eta Erasun zizurkil-darrari. Azken honek lesionatu-ta dagoen Urretabizkaia II.aikaztegietarra ordezkatu zuen.Bigarren garaipena dute PeñaII.ak eta Arangurenek, eta sailka-peneko laugarren postuan dau-de. Arteaga II.ak eta Urretabiz-kaia II.ak garaipen bakarra duteeta bosgarren postuan daude. Asteburu honetan, laugarren

jardunaldian, Peña II.ak etaArangurenek Urretxun jokatukodute, ostiral arratsaldean, Egigu-ren V.a eta Erostarberen aurka.Bere aldetik, Arteaga II.ak etaUrretabizkaia II.ak igande arra-tsaldean jokatuko dute EibarkoAstelena pilotalekuan, Elordi etaO. Etxeberriaren aurka.

Jokin Altuna, artxiboko irudi batean. JOSU ARTUTXA

Larrarte prest izango daMaster Cupeko finalerako

Erredakzioa Bidania-Goiatz

Miren Larrarte pilotari bidania-rra Uharteko Lau eta Erdiko Txa-pelketa jokatzekoa zen aurreko

Ostiralean bidaniarrakez zuen jokatuUharteko finala eskukominez zegoelako

ostiralean, Leire Garai gasteizta-rraren aurka. Azkenean, eskukominetik ez zen berreskuratu etaez jokatzea erabaki zuen. Ruiz deLarramendik jokatu zuen Larrar-teren ordez finala, eta 11-22 galduzuen Garairen aurka. Bestalde, asteburu honetan

Miren Larrartek Laboral KutxaEmakume Master Cup lau eta er-diko txapelketaren finala jokatu-

ko du Miriam Arrillagaren aurka.Barakaldon izango da partida,igandean. Ordurako eskuakondo izatea espero du eta finalajokatuko duela adierazi du. La-rrarte lehenengo aldiz iritsi datxapelketa horretako finalera,eta aurtengoan lehenengo aldizjokatzen ari den pilota mistoarenmodalitatean ari da parte har-tzen.

Page 7: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 802019/12/10 7. urtea, 1.157. zenbakia 107.6 fm URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Jakak, Artolak eta Altunak garaipena, hirugarren jardunaldian a n, n / 6 Imanol

KIROLAK 07www.ataria.eus •107.6 fm ASTEARTEA, 2019ko abenduaren 10a @TOLOSALDEAKIROL

Imanol Rojok 30. egindu Munduko Kopan Eskiatzaile tolosarraklehen proban lortu dudenboraldirakozehaztuta zuenhelburua

Erredakzioa Tolosa

Joan den larunbatean Lilleham-merko (Norvegia) Skiathlon pro-ban, 15 kilometro klasikoan etaetenik gabe beste 15 kilometro li-brean, Munduko Kopan puntua-garria, Imanol Rojo eskiatzailetolosarrak emaitza bikaina lortuzuen, 30. postuan helmugara-tuz. Beraz, denboraldirako zuenhelburua lortu du lehenengoproban. Indarberrituta dago Rojo

Munduko Kopako hurrengoerronkei begira. Hala nola, dato-rren asteburuan Davosen izango

Imanol Rojo, Norvegiako Lillehammerko Skiathlon proban. ATARIA

dena (Suitza) eta, Eguberriak fa-milian ospatuta, abenduaren28tik urtarrilaren 5era egingo

den Ski Tourra, Lenzerheiden(Suitza) eta Toblach-Dobiaconeta Val de Fiemmen (Italia).

Salgai daude Tolosa CF-renKopako partidarako sarrerakErredakzioa Tolosa

Tolosa CF eta Valladoliden arte-ko Kopako futbol partida aben-duaren 18an, asteazkenean, jo-katuko da, 18:00etan, Berazubin.Dagoeneko sarrerak salgai dau-de bazkide eta abonatuentzat.Hain justu, hilaren 13ra arte duteaukera, Berazubin, 18:00etatik20:00etara. Gainerako ikusleen-tzat, abenduaren 14tik 17ra, Iurre

Tabernan eta Shanti Kirolakdendan egongo dira sarrerak sal-gai. Hauek izango dira sarreren

prezioak: harmailan, helduak 20euro, eta bazkideak, gazteak (12-20 urte) eta jubilatuak 10 euro;sarrera orokorra helduentzat 10euro, eta bazkide, gazte (12-20urte) eta jubilatuentzat 5 euro.Bide batez, Tolosa CF klubetik

azaldu dutenez, Kopako sarre-

ren salmentan aukera egongo dadenboraldiko abonua erosteko,30 euroan. Abonua erosiz gero,Kopako kanporaketaren sarreraerdi prezioan ateratzen dela go-gora ekarri dute. Abonuarekingizonezkoen Hirugarren maila-ko, emakumezkoen 1. Maila Na-zionaleko eta mutilen jubenilnazional mailako partidak ikus-teko aukera dagoela jakinarazidute klubetik.

Final-zortzirenakjokatu dira PebetOroimenezkoanErredakzioa Amasa-Villabona

VIII. Antton Pebet Oroimenez-koaren lehen partidak jokatudira Villabonako Bearzana pilo-talekuan. Final-zortzirenak zeu-den jokoan norgehiagoka horie-tan, eta lau bikotek egin dute au-rrera. Beste lau bikote daudezain final-laurdenak jokatzekoasteburu honetan. Ostegunean jokatutako parti-

detan, lehenengoan Arrieta-Ira-

zustabarrena bikoteak 22-14 ira-bazi zioten Gelis-Arangureni. Bi-garren partidan, irabazleak E.Labaka-Arbizu izan ziren, 22-18gailendu baitziren Azketa-Urru-zolari. Ostiralean jokatutako partide-

tan, I. Egiguren-Telletxeak 22-11irabazi zieten Lizaso-Arrizabala-gari, jaialdiko lehen partidan. Bi-garren partidan, Murua-A. Elize-gik 22-14 irabazi zieten Urbietaanaiei.

Urruzola, Azketa, Arbizu eta Labaka. OLATZ LASA/AIURRI

Telletxea, Egiguren, Arrizabalaga eta Lizaso. AINHOA AROZENA/AIURRI

Page 8: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 802019/12/10 7. urtea, 1.157. zenbakia 107.6 fm URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Jakak, Artolak eta Altunak garaipena, hirugarren jardunaldian a n, n / 6 Imanol

ASTEARTEA 10AGENDA

Deialdiak

Zizurkil.Eguberrietako menuaprestatzeko tailerra Xabi Tello sukal-dariarekin, 19:00etan, Atxulondon.Berastegi.Oinez Berastegi,10:30ean plazatik abiatuta. Ondo-ren, hamaiketakoa.Anoeta.Energia berriztagarriakzure etxean... posible da! hitzaldia,pleno aretoan, 18:00etan.Tolosa.Mahai ingurua: Giza eskubi-deen urraketa, kultur etxean,19:00etan.Tolosa.CoppeliaThe Royal Balletproiekzioa, Topic-en, 20:15ean.

ATARIA IRRATIA09:00.Pasahitza. Iker Ibarluzeareneguraldi iragarpena, agenda, AlainRekondorekin zinema eta telesailproposamenak, kale kantoitik IñakiZubeldia, teknologiaren tartea Tolo-saldea LHko informatikako ikaslee-kin, Patxadaz eta amaitzeko eskual-deko musikari baten proposamena.12:00.Entzuteko jaioak. Musikasaioa. 16:00.Zebrabidea. Arrosa sarekomagazina.18:00.Goizeko saioen onena.20:00.Gure Txokotik. Gaurkoan,Amaia Goikoetxearekin.

24 KANALA13:30.Gaurkoan Tolosaldetik16:30.Elkarrizkettap (Leire Orbe)17:30.Gaurkoan Tolosaldetik21:30.Gaurkoan Tolosaldetik22:15.Leihotik begira22:45.Euskal Antzerki Topaketa23:30.Gaurkoan Tolosaldetik.

FARMAZIAK

Gaur

TOLOSA.Egunekoa.J.M. Etxebes-te. Gernikako Arbola, 3. 943 651040. TOLOSA. Gauekoa. Lourdes Azpiroz.Amarotz auzoa, 9. 943 67 51 18.

EGURALDIA

IKER IBARLUZEA

Gaur.Tenperaturaren go-rakada, eta maximoak 12-14 graduan kokatuko dira.

Goizean hodeiak, eta ondoren os-tarteak.

Bihar.Giro kaskarra bueltan.Tenperatura hotzagoaizango dugu, eta euria, batik

bat, goiz erditik arratsaldera.

TOLOSALDEKOATARIAk ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitakoesanen eta iritzien erantzukizunik.

www.ataria.eusASTEARTEA, 2019KO ABENDUAK 10Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Rebeka Calvo GonzalezKudeatzailea: Iban Urdapilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 943 30 43 46

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM

Hizkuntza gutxituen inguruko esperientziak eta hausnarketak partekatzen egon dira astebetezEuskal Herriko eta Irlandako 32 gazte, tartean Zizurkilgoak. Europako hizkuntza aniztasuna-ren inguruan kontzientziatu eta Europako txoko desberdineko gazteek antzeko egoerak bizi di-tuztela ohartaraztea helburu duen Erasmus + programaren barruan egin dute egonaldia. Hala,izan dituzten jarduera desberdinen artean, Euskararen Egunaren harira, Markel Olano Gipuz-koako diputatu nagusiak 32 gazteei harrera egin zien Foru Aldundian. ATARIA

HIZKUNTZA GUTXITUEZ HAUSNARKETA