URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € «Nabarmena da estatuak ...

8
TOLOSA GEROZ ETA IKUSLE GEHIAGO TOLOSANBLUES JAIALDIAN // 3 IBARRA OPORRAK EUSKARAZ Ludoteka garaia da; haur eta gazteen oporraldiarekin zerbitzu hori eskaintzen dute herri askotan eta horietako bat da Ibarra; Oporrak Euskaraz udalekua ari dira egiten eta ekintza asko dituzte hilaren 19a bitarte //4 IRATI SAIZAR ARTOLA Sindikatuek aurrerapausorik eman ez izana salatu dute Greban dauden grafikagintzako eta papergintzako langileek mobilizazioak egin zituzten, atzo, Tolosan // 5 «Nabarmena da estatuak iraganeko eskemari eutsi nahi diola» JON MINTEGIAGA ‘MINDE’ 11/13 MAKROEPAIKETAN AUZIPETUA Espainiako Auzitegi Nazionalean 47 lagun epaituko dituzte euskal presoen eskubideen alde egiteagatik, eta orotara 601 kartzela urte eskatzen dizkiete; Jon Mintegiaga ibartarra da auzipetuetako bat // 6 OSTEGUNA 2019/07/04 7. urtea, 1.086. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Emakume Pilotarien Elkartea sortu dute Mendizabal anoetarra da lehendakariordea eta esan du emakumeen pilotari duintasuna eman nahi diotela // 7

Transcript of URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € «Nabarmena da estatuak ...

Page 1: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € «Nabarmena da estatuak ...

TOLOSA GEROZ ETA IKUSLE GEHIAGO TOLOSANBLUES JAIALDIAN //3

IBARRA OPORRAK EUSKARAZLudoteka garaia da; haur eta gazteen oporraldiarekin zerbitzu hori eskaintzen dute herri askotan eta horietakobat da Ibarra; Oporrak Euskaraz udalekua ari dira egiten eta ekintza asko dituzte hilaren 19a bitarte //4

IRAT

I SAI

ZAR A

RTOL

A

Sindikatuekaurrerapausorikeman ez izanasalatu duteGreban daudengrafikagintzako etapapergintzako langileekmobilizazioak eginzituzten, atzo, Tolosan //5

«Nabarmena da estatuak iraganeko eskemari eutsi nahi diola»JON MINTEGIAGA ‘MINDE’ 11/13 MAKROEPAIKETAN AUZIPETUA

Espainiako Auzitegi Nazionalean 47 lagun epaituko dituzte euskal presoen eskubideen alde egiteagatik,eta orotara 601 kartzela urte eskatzen dizkiete; Jon Mintegiaga ibartarra da auzipetuetako bat //6

OSTEGUNA2019/07/04

7. urtea, 1.086. zenbakia107.6 fm

www.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

EmakumePilotarienElkartea sortu duteMendizabal anoetarra dalehendakariordea eta esan du emakumeenpilotari duintasuna eman nahi diotela //7

Page 2: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € «Nabarmena da estatuak ...

02 TOLOSA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2019ko uztailaren 4a

Los Dobers musikataldearen kontzertua,larunbateanMUSIKA// Eduardo Mocoroamusika eskolako areto nagusianizango da saioa,20:00etan. Mon-tevideoko (Uruguai) taldeak,Hego Amerikako erritmoak, fol-klorea, funkya eta jazza lantzenditu besteak beste, eta iaz kale-ratu zuen bere lehen diskoa. Ca-mila Ferrarik, Analia Paradak,Daniel Lacuestak, Felipe Giorda-nok, Felipe Ahunchainek, An-dres Chaibunek eta Damian Ta-veirak osatzen dute Los Dobers.

‘Osasuna Kalean’kanpainako saioa,gaur, ZerkausianOSASUNA// Assumptio Proinno-va fundazioak antolatuta, MaiteLopez eta Salud Garcia doktore-ek, uda garaian azala zaintzeariburuzko hitzaldia eskainikodute, gaur, 18:00etan. Gure aza-laren osasuna hobetzeko mo-duetan nahiz hura ez zaintzea-ren ondorioetaz ariko dira. Izanere, eguzki azpian egoteak epite-lioman eta melanoma minbizie-tan izan dezake eragina.

Furgobaratzarenbisita, TolosakoBaratze ParkeraNEKAZARITZA// Furgobaratzadoako zerbitzuak hileroko bisitaegingo du Tolosako Baratze Par-kera, astelehenean, 18:00etanhasi, eta 19:30ak bitarte. Bisitahori, aholkuak emateko, sortzendiren arazoei erantzuteko, za-lantzak argitzeko eta praktikaegokiak proposatzeko baliatukodute. Tailer praktikoa eta dina-mikoa ere egingo dute, sasoiarilotutako gai bat jorratuz.

Espeleologia irteera,Oargi MendiElkartearekinESPELEOLOGIA// Uztailaren 12,13 eta 14rako espeleologia irteeraantolatu du Oargi Mendi Elkar-teak. Ostiralean irtengo dira To-losatik eta Ramales de la Victo-ria herrian egingo dute lo. Jendekopuruaren arabera aukeratukoda zein kobazuloetara joan. Ber-tikaletan ibiltzeko materialazgain, frontala eta kaskoa erama-tea eskatzen dute. Izen emateaastelehena baino lehen egin be-har da, [email protected] idatziz edo 688 698642 telefono zenbakira deituz.

Uztaila hastearekinbatera, festarako aukeraugari Tolosan Gaur hasiko dira festakIurramendi auzoan, biharAmarotzen, etalarunbatean, berriz, AldeZaharreko sanferminakizango dira Plaza Berrian.

Josu Artutxa Dorronsoro

Amaitu zen ikasturtea, eta igaroziren sanjoanak. Agintariarenfestak amaitzearekin batera, he-rritar askok hartu dituzte opo-rrak. Hala ere, bertan geratu di-renek, ondo pasatzeko aitzakiaugari izango dute datozen egu-netan. Urteroko tradizioari ja-rraituz, jaiak ospatuko dituzteTolosako Iurramendi eta Ama-rotz auzoetan. Larunbatean, be-rriz, indar handia hartu duenfesta ospatuko da Plaza Berrian:Alde Zaharreko sanferminak. Bi auzoetan ere, tradizioari ja-

rraituz, urtero osatu izan dutenegitaraua mantenduko dute aur-ten, aldaketa batzuekin. Amaro-tzen, Atila y los unos taldeak la-

Amarotzeko festetan, iaz berreskuratu zuten auzoko danborrada. MIKEL IRAOLA

EGITARAUAKIURRAMENDIKO FESTAKUztailak 4, osteguna

21:00.Auzo afaria(norberak berea).

Uztailak 5, ostirala

17:30.Txupinazoa.18:00.Haur jolasak eta kamisetakmargotzeko tailerrak.18:30.Gazteen erronka.20:30.Auzo afaria.23:00.DJ Xabi.

Uztailak 6, larunbata

12:00.3x3 saskibaloi txapelketa.

14:00.Paella jatea.18:00.Folk kontzertua: Deiedra.19:30.VIII. Iurramendiko Toka Txa-pelketa.20:30.Patata tortilla lehiaketa.21:00.Auzo afaria.

AMAROTZEKO FESTAKUztailak 5, ostirala

16:00.Suziria eta buruhandiak.16:30.Haur jolasak festagunean.18:00.Karta jokoen finalak BetiGazteak lokalean.

18:30.Profesor Karoliren El HombreRuedakale ikuskizuna.Ondoren.Txokolate beroa.19:30.Tolosako Musika Banda.20:30.Auzo poteoa, Iñaki Bizkaireneskutik.21:30.Mozorro gaua: auzo afaria etaDJ XA2 goizaldera arte.

Uztailak 6, larunbata

10:00.Diana Konponezinaktxarangarekin.10:30 eta 15:30.Haur jolasak etapuzgarriak.12:00.Ajoarriero lehiaketa.12:30.Auzoko haurren dantza saioa.14:30.Ajoarriero lehiaketako saribanaketa eta auzo bazkaria.16:00.Auzoko mus txapelketa.17:00.Haurren futbol txapelketa.18:30.Sagardo dastaketa etaBatumore batukada feminista.20:30.Euskaraokea eta playback-a.21:30.Oilasko parrillada

23:30.Kontzertuak: Atila y los unoeta DJ XA2.

Uztailak 7, igandea

9:30.Diana Tolosako Udal TxistulariBandarekin.11:00.Auzoko danborrada, Konpo-nezinak txarangak lagunduta.12:30.Larrain dantza auzoko dantzataldearen eskutik.13:00.Edu Manazas artistaren Circoa mediaskale ikuskizuna.14:30.Auzo bazkaria, Konponezinaktxarangak girotuta, eta karta-joko-en lehiaketetako sari banaketa.18:00.Aurreskua.18:30.Toka txapelketa.19:00.Areto dantza.20:00.Sardina jatea eta DJ XA2.23:59.Suziria eta sardinaren hileta.

ALDE ZAHARREKOSANFERMINAKUztailak 6, larunbata

11:00-13:30.Puzgarriak eta pinturatailerra.12:00.Txupinazoa.17:00.Buruhandiak eta entzierrotxikia, zezenekin.18:30.Txokolate beroa.19:30.Gaixoa ni!

runbatean eskainiko duen kon-tzertua izango da ekitaldi nagu-sienetakoa. Beste urte batez, gas-tronomia lehiaketak eta danbo-rrada egingo dituzte. Gainera,auzoko antzerki astearekin bategingo dute jaiek, eta bi kaleikuskizun izango dira astebu-ruan. Iurramendi auzoan, berriz,auzo afaria izango da egunero.

Bihar, iaz bezala, gazteen erron-ka ospatuko da, eta larunbataizango da jaietako egun indar-tsuena.

ALDE ZAHARRA, ZURI-GORRIIruñeako San Fermin festak irau-ten duten bitartean, egunero,goizeko 8:00etan, suziria jaurti-tzeko ohitura du Migel Angel

Bermudez, Tolosako fruta-sal-tzaile ohiak. Entzierroa hastenden une berean, Tolosan ere le-hertzen da txapligua. Larunbate-an, baina, bigarren suziri bat erelehertuko da. Bereziagoa. PlazaBerrian izango da, 12:00etan. Ho-rrela, hasiera emango diete AldeZaharreko sanferminei.Hasierako urteetan, Erremen-

tari kaleko Katxutxo taldeak anto-latzen zuen egun osoko ospakizu-na. IV. Ediziotik aurrera, ordea,Alde Zaharreko bizilagunez osa-tutako Errota elkarteak hartuzuen erreleboa. Beraiena izanzen, urte batzuez, etxeko txikie-nen ilusioa pizteko jaia antolatze-aren ardura. Hasierako urteetan,topaketak eta ekintza ezberdinakantolatzea zen helburua, batezere, Alde Zaharra animatunahian. Hala ere, denbora faltazela eta, bizilagunak gozaraztea-rekin konformatzen ziren.Egun, Plaza Berrian bertan ko-

katutako Kabi Alai elkarteak an-tolatzen du festa. Aurten ere, ohi-ko egitaraua mantenduko dute,eta txupinazoaz, puzgarriez etaentzierro txikiaz gain, pintura tai-lerra ere izango da. Festa amaitze-ko, Iruñean uztailaren 14an egi-ten duten moduan, Gaixoa nikantua abestuko dute guztiek ba-tera. Festara, zuri koloreko jan-tziekin eta zapi gorriarekin berta-ratzea eskatzen dute elkartetik.

Page 3: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € «Nabarmena da estatuak ...

«Arrakastagainditu» duaurtengo blues jaialdiakTolosanblues jaialdia «guztiz«egonkortuta eta osasuntsu» dagoelaazaldu du Tolosako Udalak

Erredakzioa

Asteburuan ospatu den Tolo-sandblues jaialdiaren balorazio«positiboa» egin du TolosakoUdalak. Lau egunez nazioartekoblues talde ospetsuak aritu dirakontzertuak eskaintzen Tolosa-ko txoko ezberdinetan, eta uda-letik azaldu dutenez, «aurtengotaldeen maila aparta izan da».

Blues-rock, piano boogie,country-blues, soul, Kalifornia-ko zein Chicagoko blues estiloakentzuteko aukera izan da. Auke-ra zabal horrek, arrakasta eraginduela diote: «Aurreko urteekin

alderatuz, askoz jende gehiagohurbildu da kontzertuetara».Hamabosgarren edizioak «arra-kasta gainditu» egin duela na-barmendu dute.

Jaialdia «guztiz egonkortutaeta osasuntsu» dagoela azaldudute, «geroz eta oihartzun han-diagoa dauka bai Tolosatik etabaita Euskal Herritik kanpo ere».

Tolosan blues doinuak jotzenaritu diren artisten sentsazioenberri ere eman dute. Esan dute-nez, «oso gustura aritu omendira herrian dagoen blues giroa-rekin, eta , orokorrean, jaialdia-rekin».

Aurtengo izarra izan den Mitch Kashmarren kontzertua, Txurrerian. ATARIA

Salontzotakoherri afarirakotxartelak salgai,uztailaren 31rabitarte

Erredakzioa

Aurtengo Berastegiko Salontzo-ak abuztuaren 7tik 11ra izangodira. Lehen egun horretan izan-go da herri afaria, eta dagoenekotxartelak erosteko aukera zabal-du dute.

Aurten ere, umeen zein hel-duen menua eskatzeko aukeraizango da; helduek 25 euro or-daindu beharko dituzte eta ume-ek 10 euro.

Menuak ere erabakita daudedagoeneko. Helduek honakoaizango dute: Urdaiazpikoa etapatea, piperrak arrainez beteak,txanpiñoiak urdaiazpikoarekin,bakailaoa erromatar erara,saihets hezurrak erreta, goxuatxikia eta sorbetea. Umeek, be-rriz makarroiak, oilasko bularrapatatekin eta petit suisse-akizango dituzte. Txartelak Urepe-le elkartean, Ategin, Basurde el-kartean eta udaletxean erostekoaukera izango da.

Udaletik azaldu dutenez, aur-ten ere mahaiak taldeka erreser-batzeko aukera egongo da uztai-laren 31ra bitarte. Horretarako,udal bulegoetara jo edo [email protected] helbidera ida-tzi beharko da. Bestalde, menuzeliakoa edo beganoa eskatzekoaukera ere egongo da.

KUADRILLEN EGUNAAuten San Lorentzo eguna la-runbata izango denez, kuadrillaeguna ostiralera aurreratzea era-baki du festa batzordeak. Urterobezala, bazkarirako taldeka ize-na eman beharko da, eta antola-kuntzak ogia, kafea eta edaria ja-rriko ditu.

GIZARTEA TOLOSALDEA 03www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2019ko uztailaren 4a

‘IRAN EZKUTUA’, IKUSGAIUra Iturralde argazkilari tolosarrak bere azken erakusketaaurkeztu du: Iran Ezkutua. Iranera egindako bidaian, LGTBIkomunitateari buruzko istorio ezberdinak argazkietan jaso zi-tuen, eta irudi horiek ikusgai jarri ditu Gernikako Arbolan. Bi-sita gidatuak egingo ditu argazki bakoitza xehetasunez azal-tzeko: uztailaren 12an eta irailaren 6an, biak 19:00etan. I. SAIZAR

DESKANTSURAKO BANKUAEgurrezko banku berri bat jarri dute Berastegin, Amerialdeeta Aiztunalde auzoetara joateko bidegurutzean. Luis Erasoherritarrak egindakoa da, baina ez da bakarra izango. Jubila-tuek eskaria egin zuten herri bueltako paseoan esertzekoleku gehiago jartzeko, eta udalak banku gehiago jarriko dituaurrerago, bidean zehar. IRATI SAIZAR

Page 4: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € «Nabarmena da estatuak ...

Aspertzeko tarterik gabe Eskualdeko herri gehienetan ludoteka zerbitzua martxan da. Haur zein gazteenjai egun hauek kudeatzeko guneak sortzen dituzte, hainbat balore landuz

Irati Saizar Artola

E skola amaitu bezainpronto zer pentsa ja-rriko da haur batbaino gehiago: «Zeregingo dut? Asper-tuta nago!». Badira

herri askotan aisirako tarte horibetetzeaz arduratzen direnak.Uda garai honetan, ludoteka zer-bitzuak egoten dira, eta Ibarranbadute zerbitzu hori. Ez zaie lanik falta Ibarrako

Oporretan Euskaraz udaleku ire-kietako begiraleei. Aurten, ze-hazki, ehun haurrek eman duteizena. «Azken unean apuntatudiren batzuekin, zenbaki borobi-la osatu dugu», esan du IzaskunUrrestarazu Oporretan Euskara-zeko koordinatzaileak. Ibarran, hiru zerbitzuren bi-

dez kudeatzen ari dira aurten ereludoteka zerbitzua. Uzturpeikastolak kudeatzen du 2 eta 3urte dituztenen ludoteka; Txiri-bitu aisialdi taldeko begiraleenesku dago Urrestarazuk koordi-natzen duen Oporretan Euska-raz zerbitzua eta 3 urtetik 9 urte-ra bitartekoekin aritzen dira; etaGaztezulok kudeatzen ditu 10urte dituztenetatik DBH4ra bi-tarteko ikasleak.

Hiru zerbitzuek harremanabadutela azaldu du Urrestara-zuk: «Txikienekin gehiago kosta-tzen zaigu, adin kontuagatik,baina, adibidez, San Fermineguna batera ospatzeko aprobe-txatzen dugu». Gaztezulorekinharreman estuagoa dutela dio:«Zerbitzua hastearekin baterabilera bat egin ohi dugu, izan ere,azken eguna elkarrekin ospa-tzen dugu». Aurten, uztailaren 19a izango

da azken eguna, eta iaz bezalaegun guztiko festa antolatu dute.«Asmoa, uraren eguna ospatzeada eguraldi ona egiten badu».Taldeko zaharrenek txikienei jo-lasak prestatuko dizkiete goize-an. Eguerdian, gaztetxeko kide-en laguntzaz bazkaria prestatu-ko dute, eta arratsalderako aparfesta antolatu dute. Betiere, prest egon behar iza-

ten dute eguraldia dela eta edo-zein aldaketa egiteko. «Aurrekoostegunean, esaterako, sekulakoberoa emana zegoen eta taldebat Alegiara joatekoa zen bizikle-taz, eta beste talde bat, berriz,Izaskunera. Ez egitea erabaki ge-nuen eta uraren eguna ospatugenuen». Guztira hamar begirale eta ko-

ordinatzaile bat ari dira lanean

Oporretan Euskaraz udalekue-tan, guztiak ibartarrak. Duela bost urte inguru udalak

Txiribitu Aisialdi Taldeari eskai-ni zion ludoteka zerbitzuarenkoordinazio eta kudeaketa era-mateko. «Gu boluntarioak gara,ez gara enpresa bat», azaldu dukoordinatzaileak. «Hezkide es-kolak gugan sinetsi zuen, eta gu

begirale izanda, zerbitzua ema-teko aurkeztu zen». Iaz, ordea,Sport Madness enpresa aurkeztuzen eta, egun, enpresa horrekinari dira lanean. Esperientzia duten begiraleak

direla dio Urrestarazuk, eta ho-rren emaitza da programazioaosatzeko erraztasuna: «Bi egune-tarako programazioa egina iza-ten dute; egun bakoitzean egin-go dutena zehaztuta». Ibarran bertan egiten dituzte

ekintza gehienak, baina urtero-koa da herritik kanporako hain-bat ekintza egitea ere. Aurten,Larraulera joango dira gaua pa-satzera, Hernaniko igerilekuraere irteera prestatu dute, eta txi-kienekin, Txiki Parkera eta Aste-asuko igerilekura joango dira.«Kanpoko irteera mugatuak egi-ten ditugu, eta gainerakoak herriosoan zehar izaten dira, auzoguztietan banatuta». Egiten dituzten ekintza guz-

tien oinarrian balore ezberdinaklantzen dituztela azaldu duUrrestarazuk; hala nola, euskara,natura, elkarbizitza, genero ber-dintasuna eta parte hartzea. «Es-kolako etapa guztian hezkuntzaformalean aritzen dira, eta gukhezkuntza ez formalaren aldetikegiten dugu lan, baina ez daahaztu behar eskolatik datorrenguztia: harremanak, elkarbizi-tza..», gehitu du. Aurten, gainera, esperotakoa

baino haur berri gehiago apun-tatu dira Ibarran. «Askok urtezurte errepikatu egiten dute, etahorrek, begirale eta haurren ha-rremanetan eragina izaten du,izan ere, harreman estuagoaksortzen dira urtetik urtera», azal-du du koordinatzaileak. Guraso-ekin ere harremana mantentzendutela dio: «Beti ondo erantzunizan digute». «Ibarra horretarakooso herri erraza da», esan du.

Pasa den ostiralean piraten eguna ospatu zuten. 11:00etan talde guztiak plazan elkartu ziren altxorraren bila jolasa egiteko. I.SAIZAR

Uzturpe Ikastolak antolatutako zerbitzuan, 2 eta 3 urtekoak jolasean. I. SAIZAR

Ostiralero adin ezberdinetakoak elkartu egiten dira jolasak egiteko. I. SAIZAR

Aurten, ehun haurapuntatu diraIbarrako OporretanEuskaraz udalekuirekietara

Uztailaren 19an egunosoko festa antolatudute ludotekazerbitzuaru amaieraemateko

04 IBARRA AISIA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2019ko uztailaren 4a

Page 5: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € «Nabarmena da estatuak ...

GIZARTEA TOLOSALDEA 05www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2019ko uztailaren 4a

Herriaz harro: Asteasukofesten aje gozoa

Herri eta harro hitzak,morfologikoki antzeko-ak izan arren, ez diraesaldi berean sarritan

ikusten.Guk, ordea, batez ere aurten,

badauzkagu gure herriaz eta he-rritarrez harro egoteko arra-zoiak. Aurtengo jaiak herritik etaherriarentzat eginak izan dira.Herritarrongandik eta herrita-rrontzat.Herritarrok egin dugu indar-

keria sexisten aurkako protoko-loa eta herritarrok bota dugutxupinazoa. Herritarrok lan egindugu haurren eta kuadrillenegunean. Herritarrak izan garaostiral goizean txarangan partehartuz herria girotu genuenak,

eta baita larunbat arratsaldeantrikitia, panderoa eta txistua joznahiz abestuz kalejira eder batosatu genuenak ere. Herritarrakizan ginen dantza sokan aritu gi-nenak eta herri kiroletan partehartu genuenak. Eta ezin ahaztukoadrillen bazkaria eta herri afa-ria, ez al da harrigarria 300 lagunelkartzea mahaiaren bueltan?Eta txosna herrikoia? Han ere

herritarrak aritu gara etengabelanean, borondatea eskuzabalta-sun osoz eskainiz.Seguru ahaztu zaigula zerbait,

baina zerrendatu ditugunaknahikoa arrazoi dira gure herriazeta gure herritarrez harro egote-ko; geure buruaz harro egoteko.Eskerrik asko, herritar! Izan

daitezela aurtengo jaiak datozenurteetakoen oinarri eta oinherri. Asteasuko Udala eta festa batzordea

GUTUNAK

Ikasturte berrikoikastaroetan izenemateko aukeraLARRAUL // Irailetik ekainera,esku pilota eta zumba ikastaro-ak eta urritik ekainera, berriz,euskal dantza eta eskulanen in-gurukoak egingo dira. Bestalde,udazkenean bi tailer eskainikodituzte: garagardo artisaua egi-ten ikasteko bata eta Eguberrie-tako menu bereziak prestatzenikasteko bestea.

Udako Ikastaroetakoparte hartzaileentzatlaguntzak izango diraZIZURKIL // Udako Ikastaroetaneuskarazko saioetan parte har-tzen duten zizurkildarrei matri-kulak ordaintzeko diru lagun-tzak emango dizkie udalak, aur-tengoan ere. Aurkeztubeharreko dokumentazioareninguruko argibide gehiago jasonahi dituenak udal bulegoetanizango du informazio gehiago.

«Lotsagarritzat» jo dutepatronalaren jarreraGrafikagintza sektoreko langileek atzo elkarretaratzea egin zutenTolosako Trianguloan; asteartean, Adegirekin izandako bileran,aurrerapausorik eman ez izana salatu dute sindikatuek

Jon Miranda Tolosa

Uztailaren 2an, grafikagintzasektoreko langileen ordezkarieketa Adegi patronalak egindakobilerak ez zuen emaitza positibo-rik eman. Oraingoz, ez dute bes-te hitzordurik adostu eta Gipuz-koako enpresarien elkarteak bialdeek gogoeta egiteko denborahartzeko luzatutako proposame-nari atzo Tolosan erantzun zio-ten sindikatuek: «Guk gogoetaaspaldi egina dugu, guk hitzar-men duina nahi dugu, eta orainnahi dugu. Negoziatzeko boron-date guztia dugu, baina gurehausnarketa, lehengoa eta orain-goa, berdina da». Arte grafikoen sektorean Gi-

puzkoan dabiltzan langileen%80ak bat egin zuten atzo, hiru-garren greba egunarekin, ELA,LAB eta UGT sindikatuen deiarierantzunez. LABeko ordezkariLaida Zubillagak «lotsagarritzat»jo zuen Adegiren jarrera: «Langi-leen beharrei ez diete kasu egi-ten, ez digute entzun nahi. Nahi-koa dela esan nahi diegu etabehingoz eseri daitezela nego-ziatzeko. Egoera luzatu egingoda bestela, eta ez da hori langile-ok nahi duguna». Sindikatuen ustez, patronalak

«oparitzat» saldu nahi ditu hi-tzarmenaren zenbait hobekun-tza, nahiz eta legez egokitzapenhoriek aplikatzera behartutaegon. Adegik mahai gainean ja-rri duen gauza bakarra soldatakhiru urtean KPIaren arabera igo-tzea izan da. Zubillagaren esane-tan, «ez da nahikoa» plantea-mendu hori: «Duela hiru urte,sindikatuek ahalegin bereziaegin genuen eta hitzarmen xu-meago batzuk sinatu genituen,bagenekielako zein zen sektore-aren egoera. Hiru urtean hoberaegin dugu, enpresa gehienekegoera ekonomiko ona dute etaKPIa baino gehiago eskaini etaeman dezaketela uste dugu».Grafikagintza sektoreko langi-

leek, egoera aldatu ezean, grebaegutegiarekin jarraituko dute.Gaur, Donostiako Gipuzkoa pla-zan 11:00etan elkarretaratzeaegingo dute eta iraila eta urrianjarraituko dute mobilizazioekin.

Tolosako Trianguloan elkartu ziren Gipuzkoako grafikagintzako langileak. J.M.

Papergintzako langileek manifestazioa egin zuten atzo, Tolosako kaleetan. J.M.

Papergintzako langileekgreban jarraitzen duteJ. M. Tolosa

Atzo papergintza sektoreko lan-gileen %80ak bat egin zuen ELA,LAB eta CCOO sindikatuek dei-tutako bosgarren greba egunare-kin. «Pozik» agertu ziren langile-ak jarraipenarekin eta baieztatuzuten produkzioa «ia erabat» gel-ditu zela atzo, lantegietan.Duela hiru aste patronala ma-

haitik altxa zenetik harremanaketenda dituzte, horregatik,«behingoz» negoziatzen hastekodeia luzatu dute sindikatuek.«Prest gaude eseri eta negozia-tzeko, baina ez beraiek inposatu-

tako baldintzen gainean hitz egi-teko, hitzarmena edukiz betetze-ko eskatzen diogu patronalari»,esan du Joana Mendez, LAB sin-dikatuko ordezkariak.«Emaitza positiboak izan dira

azken urteetan eta aberastasunhori langileen artean banatu be-har dutela esan nahi diegu en-presariei». Lan hitzarmen dui-nak lortzeko borrokan ari dirapapergintzako langileak azkenasteotan eta 16 eguneko grebaegutegiari eutsiko diote. Gaur,seigarren egunean, 12:00etan,Donostiako Gipuzkoako plazatikabiatuko da manifestazioa.

Page 6: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € «Nabarmena da estatuak ...

Iñigo Terradillos Gaztañaga

Irailaren 16n hasiko da Espai-niako Auzitegi Nazionalean eus-kal presoen babes taldeen aur-kako 11/13 Auzia. Fiskalak zortzieta 21 urte arteko espetxealdiakeskatu ditu 47 auzipetuen aur-ka, 601 urte denera. Eta, horre-kin batera, 117.600 euro isune-tan. Auzipetuen artean Elduain-go Jesus Mari Aldunberri Kudueta Jon Mintegiaga Minde dau-de. Presoen babes sarearen aur-ka egin dute beste behin.Urte asko dira, 20 urte inguruizango dira, presoen alde laneanjardun diren antolakunde ez-berdinak jazarriak izan direla.Kasu hau, baina, pixka bat des-berdina da, batez ere testuingu-ruarengatik. Duela sei urte,2013an, egoera politiko sozialabestelakoa zen. ETAk esanazuen borroka armatua behin be-tiko utziko zuela, eta desager-tzeko bidean jarrita zegoen. Eta,hain justu, guri ETAko kide iza-tea eta ETA laguntzea egoztendigute. Testuingurua hori da.Garrantzitsua da momentu ze-hatz horretaz jabetzea. 2013koiraila bukaera zen, Parot doktri-nadeitzen zenari Estrasburgokoepaitegian helegitea jarrita ze-goen, eta erantzunaren zain ze-goen. Erantzuna presoen alde-koa izango zela jakina zen, etaondorioz, ia 60 preso libre gera-tuko zirela. Ebazpena etorri bai-

no bi aste lehenago eman zenHerriraren aurkako sarekada.Guk uste duguna da, erabatmoztu nahi zutela konponbide-aren norabidean emango zirenurrats ezberdinak, tartean, pre-so eta iheslari guztien etxera-tzea. Eta, hori zergatik?Estatuko estolderiak garai bate-ko eskemari eusten dio. Urte as-kotako gatazkaren ondorioei so-luziobide bat ematen bazaio,mahai gainean arazoak jartzeageratuko litzateke, hau da, poli-tika hutsa. Zentzu horretan na-barmena da iraganeko eskemarieutsi nahi diola estatuak.Irailaren 16an hasiko da epai-keta Madrilen, eta hiru hila-betez luzatuko da.Auzitegi Nazionalean izango da,gisa horretako gai politikoakizan ohi diren moduan. Azarobukaerara arte luzatuko da. 600urte inguruko espetxe zigor es-kaerak daude denentzat. Nirekasuan, 15 urteko eskaera egindidate. Oso gogorrak dira eskae-rak, kontuan hartuta, egindakolan edo aktibismo politiko sozia-la epaitzen dela, manifestazioakantolatzea, harremanak izatea,dinamika publikoak bultza-tzea... Ezkutatzeko ezer ez dugu.Zer bide egingo duela esperoduzue? Auzitegi Nazionalean egiten di-ren epaiketa guztiak bezala, tes-tuingurua kontuan izan behar-ko da. Juridikoki helduleku

handirik ez dagoela esaten digu-te abokatuek, gure lana lan pu-blikoa zelako, eta epaiketara erehorrekin joango gara. Guk zeregiten genuen azalduko dugu,eta gure ustez, egiten genuenhori zilegi, egingarria eta eginbeharrekoa zela. Preso eta ihes-lariei, behar bat duen pertsonamultzo bati, babes bat eskain-tzea. Herri honi konponbide bateman nahi genion, gatazkarenondorioetako atal horretan.Pieza desberdinetan banatu-tako dago epaiketa. Lehenbiziko pieza Herrirarenaurkakoa da; bigarrena, presoenbitartekariena; hirugarrena,abokatuen taldearen aurkakoa;laugarrena, Jeiki Hadi eta Etxe-rateko kide batzuen aurkakoa;eta bosgarren pieza diru kon-tuen ingurukoa da, dirua beharbezala ez erabiltzeari lotutakoa.Guztiei ETAren aginduetaraegotea lotzen diete.Elkartasun kanpaina abiara-zi duzue, gastuei aurre egitenlaguntzeko. Gastuak pilatzen hasi gara, abo-katuenak, esaterako, eta epai-ketak hiru hilabeteko iraupenaizango duenez, eta joan-etorriedota egonaldi asko egingo di-tugula kontuan hartuta, bakoi-tzak 7.200 euroko gastuak iza-tea aurreikusi dugu. Hori bider-katzen badugu 350.000 eurorairisten da, eta herrietan dinami-ka desberdinak planteatu ditu-gu, diru bilketa egiteko. Ibarra-

ren kasuan, lantalde desberdi-nak sortu dira, eta horietako batdirua biltzeaz arduratzen da.Kontu korronte bat martxandugu, 11-13makroepaiketa.euswebgunean daude xehetasunaketa herritarrak gonbidatzen di-tugu ahal duten neurrian lagun-tza ematera. Horrez gain, Iba-rrako jaietan tonbola bat jarriasmo dugu, herri afari bat erebai, Elkartasun Eguna irailaren6an... Ehunka euskal herritarrek si-natu duten manifestu bat ereegin da publiko . Jon Maiak idatzia da, bilgarriaizatea nahi genuen, jendarte za-balak erraz bat egiteko modu-koa, eta milaka herritarrek atxi-kimendua adierazi dute. Pozikgaude elkartasun hori jasotzenari garelako.Epaiketak dituen albo kalte-ak ere nabarmendu nahi izandituzu, esaterako, seme-ala-bak dituzten auzipetuen ka-suan.

Auzipetuta gauden kide askokhaurrak eta nerabeak ditugugure kargura. 38 adin txikiko,hain justu, eta auzipetu bathaurdun dago. Gaur egun espe-txeetara bidaiak egiten dituztenpresoen seme-alabak 100 ingu-ru dira. Zigortuak izango bagi-na, beste 40 ume sartuko geni-tuzke dispertsioaren gurpilean.Alegia, 100 motxiladun umeizatetik 140 izatera pasako lira-teke. Horrek guztiak tamainaematen dio auziari. Duela 3-4urte espetxean egon nintzene-an, seme zaharrenak 2 urte zi-tuen eta bisitan joatea tokatu zi-tzaion. Ez zen goxoa izan, etagainera, dermatitis gogor batpairatu zuen. Ni espetxetik ate-ra bezain laster hasi zen senda-tzen. Horrekin ikusten da nola-ko eragina duen gure espetxera-tzeak ingurune hurbilean. Hainjustu, txosten bat ari gara pres-tatzen, ondorioak ikustarazte-ko, eta herritarrak sentsibiliza-tzeko.

I.T.

«Zigortuakizango bagina,motxiladunhaurrak 140izango lirateke»JON MINTEGIAGA ‘MINDE’11/13 MAKROEPAIKETAN AUZIPETUAIbartarraren arabera, «konponbidearennorabidean emango ziren urrats guztiakmoztu nahi ziren»; espetxeratzeak inguruhurbilean, eta bereziki adin txikikoengan duen ondorioez ohartarazi nahi dute.

ELKARTASUNEGUNA BIHAR,ADUNAN

11/13 auziaren harira ElkartasunEguna ospatuko dute, bihar, Adu-nan. 19:00etan batzarra egingodute kultur aretoan, herritarrei11/13 makroepaiketa zer den azal-tzeko, eta Jon Mintegiaga auzipe-

tuak eskainiko du. 20:00etan elkar-tasun argazkia aterako dute Bildugaitezen elkarrekin lelopean. Eta ondoren bertso afaria egingodute Txulobi elkartean Amasa-Villabonako Ander Goikoetxea eta Asteasuko HaritzMujika bertsolariekin. Gaur da txartelak erosteko azken eguna;helduek 20 euro ordaindu beharkodute eta 14 urtetik beherakoek, al-diz, 8 euro.

06 IBARRA POLITIKA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2019ko uztailaren 4a

Page 7: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € «Nabarmena da estatuak ...

KIROLAK 07www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2019ko uztailaren 4a @TOLOSALDEAKIROL

Emakume Pilotarien Elkartearen aurkezpenean hainbat kide izan ziren. EPE

Emakume pilotariei«duintasuna» emateko EmakumePilotarien Elkarteasortu dute laurogeipilotari federatuk

Imanol Garcia Landa

Laurogei pilotari federatu ingu-ruk, tartean eskualdeko hainba-tek, sortu berri dute EmakumePilotarien Elkartea. Larunbate-an egin zuten elkartearen aur-kezpena Azkoitian, pilotarekinduen harreman esanguratsua-rengatik.

Maider Mendizabal anoetarraelkartearen lehendakariordeada, eta egitasmoa orain sortzea-ren arrazoia azaldu du: «Azkenhiru-lau urteetan, eskuzko Mas-ter Cup txapelketa dela eta, badi-rudi gizartea konturatu dela nes-ka pilotariak badaudela, nahizeta hainbatek urteak daramatza-

gun frontoietan». Azken garaihonetan ikusten joan dira «inte-res bat eta diru pixka bat» baze-goela emakumeen pilota jaial-diak egiteko. Hori bideratzen ari-tu direnei «emakumeen pilota ezzaie gehiegi interesatzen», esandu Mendizabalek: «Azken fine-an, jaialdiak antolatzen aritudira bakarrik, eta ez dira hasi gu-rekin biltzen, ikusten zer beharditugun, ze entrenamendu be-har diren... Ez da lana serioskiegin. Beraz, ikusten genuen,orain mugimendu hori egonik,aukera genuela emakumeen pi-lotaren egitura benetan itxurosobat egiteko eta duintasuna ema-teko».

Avento aholkularitza enpresa-tik esan zieten orain zela aukerahorrelako zerbait eratzeko, etaanimatu egin dira egitasmoamartxan jartzera. Gizonezkoetanazpiegitura bat badagoela dioMendizabalek, batez ere esku pi-

lotan. «Txikitatik pilota eskole-tan hasten dira, mailatan aurrerazoaz, eta aukera dutenek profe-sional izatera iristen dira. Pala,zesta puntan eta erremonteanere badago, baina ez da alderaga-rria esku pilotarekin. Emaku-mezkoei dagokionez, gure jomu-ga izan da Munduko Txapelketa-ra joatea, beti afizionatumoduan, eta beti gure aldetikasko jarriz». Pilotari anoetarrakgaineratu duenez, «desestruktu-razio bat dago emakumeen pilo-tan. Ez dago ibilbide bat ondomarkatua eta progresio logikobatekin. Behintzat aukera horiizatea nahi dugu, eta hori daEPEren helburuetako bat».

Elkartean sartu direnak Hego-aldeko pilotariak dira. «Ia gehie-nekin hitz egin dugu azalduz zebehar ikusten ditugun, eta gure-tzako garrantzitsua dela taldeaosatzea eta denak gurekin ego-tea. Eta oso erantzun ona izan

Hiru aitortza

I non arraunzale ofizialarenkarnetik balego, gaur ber-tan kenduko lizkidaketepuntu guztiak, hau idatzieta gero: ez, ez nuen Eusko

Label ligako lehen estropadaikusi, aitortzen dut.

Aitortzen ondotik iritsi ohidira justifikazio merkeak eta,kasu honetan, nahikoa litzatekeesatearekin, Tolosako kuadrillaeguna ospatzeko aitzakiak bider-katu zizkidala lehen jardunaldiharen emaitzak. Pentsa, igande-ko ajearen beldurrik gabe, biga-rren estropadarako iratzargailuajarri ere egin nuen, asteburu horihori biribiltzeko.

Honetara ezkero karnet ofizialhori galtzera noanez, bigarrenaitortza bat ere ez legoke sobe-ran: ez dut uste liga osoan halakoastebururik errepikatuko denik.Ez koloreagatik bakarrik, baitagaraipen bikoitzagatik ere, etahala erakutsi digu gizonezkoenbigarren jardunaldiak: perfek-zioaren joko bilakatu zen, aspal-di, Kantauriko ontzi onenen liga,eta banderena ia anekdotikoaizan daiteke, punta-puntako tal-deentzat ere.

Eskerrak suak,eskopetak eta zor-tziko-doinuak itza-li ziren, errutinaudatiar eta kresal-dunari bide emate-ko, horrela heldugara-eta, Tolosal-deko trainerukonesken aparrarengorakada lotsatira: hirugarrenBaionan, hirugarren sailkapene-an, eta dena irabazteko, bizipe-netan zein – nork daki– bandera-tan.

Déjà vu perfektu bat nola, ko-lore bakarra hartu zuen, joan denastean, Eusko Tren ligaren abia-dak ere: faboritoak faborito, pa-perean, irrati uhinetan, taberna-ko elkarrizketetan eta, bai, ure-tan. Orioko emakumeentzathistoriako lehen bandera, au-rreikuspenen neurriak aurreikusbalitezke bezala. Baina ez, ezindira aurreikusi, eta orduan iris-ten dira urteroko topikoak: es-tropadak jokatu egin behar dire-la, jardunaldi bakoitza mundubat dela, besteek ere entrenatuegiten dutela, eta abar eta abar.

Arraun zale fin eta diziplina-

tuaren titulurikgabe bada ere,ezin uka asteburuhonetan datorre-nak teknologia-ren aurrerapenezgozatzeko aukeraeskainiko dida-nik; nagoen to-kian nagoela,

moldatuko naiz uda hasierakoposizio-hartzeen dantza hori ja-rraitzeko. Ea goian espero etaerdi aldean daudenek noranzkojoera hartzen duten; ea garaipe-nik errepikatzen ote den, edo es-kuratutakoak espejismo txiki batbaino ez ziren, konfiantza pro-pioaren alde; ea lehorreko txa-rangek harreraren baterakoprestatu behar ote duten; eta ealigek orain arteko ikuskizun mai-lari eusten dioten. Perfekzioarenjokoa, alajaina!

Tira, izenburuan hiru aitortzaagindu ditut, eta ezinbestean bi-luztera noa, baliza honetatik ai-roso irtetea kostako zaidanarenjakitun: ez, oraindik ez dut nirebalkoia arraun denboraldiarenneurrira atondu. Ea hurrengozutaberako.

Itzea Urkizu Arsuaga

Zia edo Boga

dugu, gehienek baiezkoa emanbaitute. Falta direnekin hurren-go egunetan hitz egingo dugu etanik uste dut asko sartuko direla,azkenean denon hobe beharrezsortu dugun zerbait baita». Pilo-tari denei erantzutea da elkartea-ren helburua, «jokamolde guz-tiak kontuan hartuz. Elkarteansartu eta denon alde egiteko gai-tasuna izateko asmoa dugu».Zesta puntako pilotariek sortuzuten elkarte bat jokamolde horibultzatzeko, eta beraiekin harre-manetan jarri nahi dute ere.

Elkarte izaera hartzerakoan,helburuetako bat «ahal duten pi-lotari guztiek jaialdi eta txapelke-ta pribatuetan parte hartzea» da,eta, bestetik, kudeaketari dago-

kionez, «dena denon artean egi-tea, talde bezala funtzionatzea,eta erabakiak horrela hartu ahalizatea», esan du Mendizabalek.

Ekintzei dagokionez, hainbatazaldu dituzte: hitzarmenakadosten ahalegintzea emakume-en pilota sustatzen duten era-kunde publiko eta pribatuekin;lehiaketa egutegi egoki bat lor-tzea; pilotarien prestakuntzan«pauso handiak» eman nahi di-tuzte, teknifikazioak sortuz, adi-bidez; hainbat jokamoldetakotxapelketak antolatzea; gazteen-tzako eta ikasleentzako eredunahi dute izan, hitzaldiak etaikastaroak antolatuz; eta jaial-diak ere antolatu nahi dituzteherrietan.

Erika Amundarain,bigarren LekeitionI. Garcia Landa

Berriro ere podiumera igotzealortu du Erika Amundarain ige-rilari billabonatarrak. Bigarrenegin zuen Lekeitioko Kilin Kalaitsas zeharkaldian. 56 igerilarikparte hartu zuten emakumezko-en mailan, eta lehenengo sailka-tua Nerea Elorza izan zen.Amundarain minutu bat eta 25segundora iritsi zen eta bi segun-do gehiagora Almuneda Prior.

Amundarainek azaldu due-nez, «lehenengo postuetan gera-tzea espero nuen, ez nekiena zen

zehazki ze postutan». Gizonez-koek eta emakumezkoek bateraegin zuten igeri, eta Amundarai-nek ez zuen ikusi nondik zebilenlehen postuan zihoan emaku-mea. «Zeharkaldi guztia hiruga-rren joan nintzen, baina halakobatean nire klubeko mutil batikusi nuen eta berarekin pikatuegin nintzen, eta konturatu gabeere bigarren neska pasa nuen».

Ioseba Mateos ibartarrak ereparte hartu zuen Lekeitioko pro-ban, eta atera ziren 192 gizonez-ko igerilarietatik bederatziga-rren amaitu zuen.

Lekeitioko probako podiuma; Erika Amundarain, ezkerrean. FESTAK.COM

Page 8: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € «Nabarmena da estatuak ...

OSTEGUNA 04AGENDA

Deialdiak

Tolosa.Amarotzeko XXI. AntzerkiAstea: 17:30ean Ardi Latxa oihane-an galdu zenekoa lana, Martxanilaktaldearen eskutik (euskarazko kaleikuskizuna), eta 19:30ean pintxo-poteatro, kale ikuskizuna, auzokotabernetan zehar.Tolosa.Asuncion klinikak antolatu-tako hitzaldi zikloa Zerkausian,18:00etan. Maite Lopez eta SaludGarcia Asuncioneko kirurgia zerbi-tzuko kideek Azaleko minbizia:prebentzioa eta tratamenduahi-tzaldia eskainiko dute.Tolosa.A la vuelta de la esquina fil-ma, Leidor antzokian, 19:15ean eta21:45ean, zine forumaren barruan.Jatorrizko bertsioan ikusi ahal izan-go da, gaztelerazko azpidatziekin.Tolosa.Lapurretakzirku ikuskizu-na 3tabernan, 19:30ean.Lizartza. Ezker abertzaleak deitu-ta herri batzarra gaur, 19:30ean,kultur gunean. Irailean hasiko den11/13 makroepaiketaren harira es-kainiko dute hitzaldia. Esan dutenez «preso eta haien senideekiko el-kartasuna jo puntuan izan da beti,eta zuzenean eragiten dio eskual-deari: Herriraren, Etxeraten, abo-katuen, medikuen... aurka iraileanhasiko den epaiketa, eta senideeiezarri berri zaien zigor ekonomikoadela eta, eskualde batzarra deituda».Tolosa.Kankaneo TeatrorenDúode improvisaciónEuskal Herria pla-zan, 19:30ean. Tolosa. Iurramendi auzoko festenbarruan, herri afaria, 21:00etan.

EGURALDIA

IKER IBARLUZEA

Gaur.Bero handia. Hego-haizea sartuko zaigu etahorrekin tenperatura ma-

ximoak koska polita gora egingo du,non egunaren erdiko orduetan 33-35 gradu bitartean joko duen goia.Zeruan aitzakia gutxi. Goi-hodei-ren bat salbu zeru urdina nagusitu-ko da. Arratsalde erditik aurrerabero-hodeiak garatuko dira, bainaez du ekaitzetarako joerarik hartuko.

Bihar.Bero egiten jarraitu-ko du, baina termometroekbehera egingo dute. Ipar-

haizea bueltan izango da eta horre-kin termometroek koska politaegingo dute behera. Maximoa 28-30 gradu bitartean kokatuko da.Hala ere, ipar-haizeak emandakohezetasunarekin beroa sargori sa-marra izango da. Zeruan goiz par-tean hodei batzuk izango dira. Egu-neko erdiko orduetan ostarte za-balak izango dira, baina egunamaieran behe-hodeiak sartukodira eta zerua estaliko dute. Bero-hodei batzuk ere garatuko dira etaezin da baztertu ekaitz isolaturenbat lehertzea.

ATARIA IRRATIA09:00-11:00. Pasahitza saioa: IkerIbarluzearen eguraldi iragarpena,helduen solasaldia eta Karin VanDer Worp hizkuntzalariarekin elea-niztasunaz.11:00-12:00. Hamaiketakoa.Anoe-taldea, Villabona-Aiztondoko be-rriak12:00. Entzuteko jaioak. Musikasaioa. 18:00.Goizeko onena.

28 KANALA13:30.Gaurkoan Tolosaldetik. 16:30.Hiri baratzea.17:30.Gaurkoan Tolosaldetik.21:30.Gaurkoan Tolosaldetik.22:00.Urrutiajunbe.22:30.Ajoarrieroa.23:30.Gaurkoan Tolosaldetik.

FARMAZIAK

Gaur

TOLOSA.Egunekoa.Ignacio Olarrega Aranburu. Korreo kalea, 2. Telefono zenbakia: 943 67 01 28.Gauekoa.Azpiroz Galartza, L. Amarotz auzunea, 9. Telefonoa: 943 67 51 18.

TOLOSALDEKOATARIAk ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitakoesanen eta iritzien erantzukizunik.

www.ataria.eusOSTEGUNA, 2019KO UZTAILAK 4Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Rebeka Calvo GonzalezKudeatzailea: Iban Urdapilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 943 30 43 46

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM

ERABAKI DUTE ESTALPEAREN ITXURAEstalpe baten beharraren inguruan partaidetza prozesua egin du aurten Anoetako Udalak etaherritarren parte hartzearen ondorioz eta haiengandik jasotako ekarpenak kontuan izanda,ondoan ikusten den proiektua egitea adostu dute. Estalpearen itxura modu bisualean lantze-ko irudiak osatzeaz arduratu da Nahikari Calleja arkitektoa. ATARIA

ZORIONAGURRAKUrtebetzeak, urrezko ezteiak,ezkontzak, jaioberriak...

Argazkia bi egun lehenago ekarri mesedez

www.ataria.eus • 107.6 fm

943 65 56 [email protected]

San Esteban 20Tolosa