VITORIA-GASTEIZKO UDALA€¦ · bakoitzeko teknikari batek: Adinekoak, Komunitate Jarduera,...

23
2015eko martxoaren 2a, astelehena 26 zk. 1/23 2015-00904 L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432 www.araba.net II - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA VITORIA-GASTEIZKO UDALA GIZARTE GAIAK ETA ADINEKOAK 2015. urtean gizarte proiektuak garatzeko diru-laguntzak emateko deialdi publikoa eta hura arautuko duten oinarriak 2015eko otsailaren 6an egindako ohiko bilkuran onetsi zituen Tokiko Gobernu Batzarrak Gas- teizen 2015ean gizarte proiektuak garatzeko diru-laguntzak emateko deialdia eta hura arautuko duten oinarriak. Azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 60.1 artikuluan xedatutakoaren ildotik, argitara ematen dira, denek izan dezaten horien berri. Vitoria-Gasteizen, 2015eko otsailaren 11n Administrazio Zerbitzuen burua ROSANA URTARAN URTARAN 2015ean gizarte proiektuak garatzeko diru-laguntzak emateko deialdi publikoa eta hura arautuko duten oinarriak Lehena. Deialdiaren xedea Gasteizen, 2015ean, esku-hartze proiektuek, eta gizartea informatu eta sentiberatzera, edo gizarte prebentzio zein sustapenera ere bideratuta antolatu eta garatzen diren jarduerek, hain zuzen, Gizarte Gaien eta Adinekoen Sailaren eskumenekoak direnak, eragindako gastuak ordaintzen laguntzea du xede diru-laguntza deialdi honek. Bigarrena. Diru-laguntzak emateko prozedura Elkarren arteko lehia baliatuko da deialdi honetako diru-laguntzak emateko prozedura gisa. Hirugarrena. Onuradunak Berariazko oinarrietan adierazitako pertsona juridikoek eskuratu ahal izango dituzte di- ru-laguntza hauek. Ezingo dira onuradun izan Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13.2. eta 3. artikuluan zehaztutako egoeretakoren batean egokitzen diren pertsona eta erakundeak. Laugarrena. Aurrekontuko kreditua eta gehienezko zenbatekoa Deialdi honen ildotik ematen diren diru-laguntzak 2015eko ekitaldiko udalaren aurrekon- tuetako 11.11.2301.480.45 partidan jasotako kredituaren –160.000,00 euro– kontura joango dira. Bosgarrena. Prozedura balioetsi, bideratu eta ebazteko eskumena duten organoak 1. Gizarte Gaien eta Adinekoen Saileko zinegotzi ordezkariak, Gizarte Gaien eta Adinekoen Saileko zuzendariak, eta Adinekoen, Komunitate Jardueraren, Haurtzaro eta Senitarte eta

Transcript of VITORIA-GASTEIZKO UDALA€¦ · bakoitzeko teknikari batek: Adinekoak, Komunitate Jarduera,...

Page 1: VITORIA-GASTEIZKO UDALA€¦ · bakoitzeko teknikari batek: Adinekoak, Komunitate Jarduera, Haurtzaro eta Senitartea, eta Gizarteratzea. Adinekoak, Komunitate Jarduera, Haurtzaro

2015eko martxoaren 2a, astelehena • 26 zk.

1/23

2015-00904

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.net

II - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO UDALAGIZARTE GAIAK ETA ADINEKOAK

2015. urtean gizarte proiektuak garatzeko diru-laguntzak emateko deialdi publikoa eta hura arautuko duten oinarriak

2015eko otsailaren 6an egindako ohiko bilkuran onetsi zituen Tokiko Gobernu Batzarrak Gas-teizen 2015ean gizarte proiektuak garatzeko diru-laguntzak emateko deialdia eta hura arautuko duten oinarriak.

Azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 60.1 artikuluan xedatutakoaren ildotik, argitara ematen dira, denek izan dezaten horien berri.

Vitoria-Gasteizen, 2015eko otsailaren 11n

Administrazio Zerbitzuen buruaROSANA URTARAN URTARAN

2015ean gizarte proiektuak garatzeko diru-laguntzak emateko deialdi publikoa eta hura arautuko duten oinarriak

Lehena. Deialdiaren xedea

Gasteizen, 2015ean, esku-hartze proiektuek, eta gizartea informatu eta sentiberatzera, edo gizarte prebentzio zein sustapenera ere bideratuta antolatu eta garatzen diren jarduerek, hain zuzen, Gizarte Gaien eta Adinekoen Sailaren eskumenekoak direnak, eragindako gastuak ordaintzen laguntzea du xede diru-laguntza deialdi honek.

Bigarrena. Diru-laguntzak emateko prozedura

Elkarren arteko lehia baliatuko da deialdi honetako diru-laguntzak emateko prozedura gisa.

Hirugarrena. Onuradunak

Berariazko oinarrietan adierazitako pertsona juridikoek eskuratu ahal izango dituzte di-ru-laguntza hauek.

Ezingo dira onuradun izan Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13.2. eta 3. artikuluan zehaztutako egoeretakoren batean egokitzen diren pertsona eta erakundeak.

Laugarrena. Aurrekontuko kreditua eta gehienezko zenbatekoa

Deialdi honen ildotik ematen diren diru-laguntzak 2015eko ekitaldiko udalaren aurrekon-tuetako 11.11.2301.480.45 partidan jasotako kredituaren –160.000,00 euro– kontura joango dira.

Bosgarrena. Prozedura balioetsi, bideratu eta ebazteko eskumena duten organoak

1. Gizarte Gaien eta Adinekoen Saileko zinegotzi ordezkariak, Gizarte Gaien eta Adinekoen Saileko zuzendariak, eta Adinekoen, Komunitate Jardueraren, Haurtzaro eta Senitarte eta

Page 2: VITORIA-GASTEIZKO UDALA€¦ · bakoitzeko teknikari batek: Adinekoak, Komunitate Jarduera, Haurtzaro eta Senitartea, eta Gizarteratzea. Adinekoak, Komunitate Jarduera, Haurtzaro

2015eko martxoaren 2a, astelehena • 26 zk.

2/23

2015-00904

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.net

Gizartegintza zerbitzuetako buruek osatutako organo kolegiatuak diru-laguntzak emateko pro-posamena egingo dio Gasteizko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrari, onetsi dezan.

2. Prozedura bideratzeko asmoz, batzorde bat osatuko dute Gizarte Gaien eta Adinekoen Saileko Atal Teknikoko kide batek eta Saila osatzen duten –eta jarraian adierazten diren– zerbitzu bakoitzeko teknikari batek: Adinekoak, Komunitate Jarduera, Haurtzaro eta Senitartea, eta Gizarteratzea. Adinekoak, Komunitate Jarduera, Haurtzaro eta Senitartea eta Gizarteratzea.

3. Gasteizko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak izango du diru-laguntzak ematea ebazteko eskumena.

Seigarrena. Eskabideak eta agiriak aurkezteko epea

1. Eskabideak aurkezteko epea 20 lanegunekoa izango da, deialdia ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

2. Eskabidea Gasteizko Udaleko Erregistro Nagusian –Olagibel kalea, 2– aurkeztu beharko da, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako moduan. Herritarrei laguntzeko bulegoetan ere aurkeztu ahal izango da.

3. Berariazko oinarrietan adierazten diren agiriak aurkeztu beharko dituzte eskatzaileek.

Zazpigarrena. Ebatzi eta jakinarazteko epea

Ebazpena, arrazoitua izango baita, gehienez hiru hilabeteko epean emango da –eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik kontatuta–, eta eskatzaileei jakitera emango zaie es-kabidean adierazi helbidera bidalitako postaz –hartu izanaren adierazpenarekin–; bidenabar, erabakiak administrazio bideari amaiera ematen diola eta berorren kontra zein errekurtso, zein organoren aurrean eta zein epetan aurkeztu ahal izango dituzten adieraziko zaie. Halaber, eba-zpenean proiektua bederatzigarren klausulan ezarritakoaren arabera birformulatzeko aukera emango da.

Ebazteko gehienezko epe hori igarotzen delarik berariazko ebazpenik eman ez bada, di-ru-laguntza eskabidea ezetsi egin dela ulertu beharko da, Gasteizko Udalaren diru-laguntzei buruzko ordenantzan xedatutakoaren ildotik.

Zortzigarrena. Errekurtsoak

Deialdi honen eta berariazko arau erregulatzaileen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Gasteizko administrazio-auzietarako epai-tegian, bi hilabeteko epean, ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatuta, edo, aukeran, berraztertze errekurtsoa, deialdia onetsi duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatuta; horren berariazko nahiz ustezko ebazpenaren kontra, berriz, bi hilabeteko epean aurkeztu ahal izango da administra-zioarekiko auzi-errekurtsoa, Gasteizko administrazio-auzietarako epaitegian, errekurtsoa ezesten duen ebazpenaren berri jasotzen den egunaren biharamunetik kontatuta, edo, ebazpena us-tezkoa bada, sei hilabeteko epean, ustezko ebazpen hori gertatzen den egunaren biharamunetik kontatuta.

Gasteizen, 2015ean, gizarte proiektuak burutzeko diru-laguntzak emateko deialdi publikoa arautuko duten oinarriak

Lehena. Deialdiaren xedea

Gasteizko Udalak, udalerrian gizarte ekimenak sustatzeko asmoz, esparru horretan dihardu-ten elkarte zein erakundeei bere Gizarte Gaien eta Adinekoen Saileko aurrekontuaren kontura emango dizkien diru-laguntzak arautuko dituzten oinarriak jasotzen dira araudi honetan.

Page 3: VITORIA-GASTEIZKO UDALA€¦ · bakoitzeko teknikari batek: Adinekoak, Komunitate Jarduera, Haurtzaro eta Senitartea, eta Gizarteratzea. Adinekoak, Komunitate Jarduera, Haurtzaro

2015eko martxoaren 2a, astelehena • 26 zk.

3/23

2015-00904

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.net

Gasteizen, 2015ean, proiektuek, eta gizartea informatu eta sentiberatzera, edo gizarte prebentzio zein sustapenera ere bideratuta antolatu eta garatzen diren jarduerek, hain zuzen, Gizarte Gaien eta Adinekoen Sailaren eskumenekoak direnak, eragindako gastuak ordaintzen laguntzea du xede diru-laguntza deialdi honek.

Deialdiaren xede izango dira gizartea informatzea, sentiberatzea, prebenitzea eta sustatzea helburu duten jarduera eta ekintzak, elkartasun eta boluntarioen ekintzak sustatzen badute eta gasteiztarrei zuzentzen bazaizkie.

• Udal gizarte zerbitzuen eskumen-esparruaren barruko prebentzio eta sustapen proiek-tuak: norberaren autonomiarekin, gizarteratzearekin eta gizarte-larrialdi edo -babesgabetasun egoerekin zerikusia duten beharrei arreta egitea, eta batez ere arrisku egoeren prebentzioan.

• Gizarte edo gizarte-osasunaren alorrean herritarrei oro har zuzenduriko informazio eta sentiberatze proiektuak.

• Gizarte arretarako proiektuak: adineko autonomo eta horien familientzat direnak, babesik gabeko haur, nerabe eta horien familientzat direnak, eta gizarteak baztertutako pertsona eta taldeentzat direnak.

• Hondamendien biktima izan diren haurrak hartzeko proiektuak.

Ez dira deialdi honen xede izango:

— Bazterketa dakarten edo zuzenbidearen kontrako diren gizarte proiektu edo programak.

— Gizon eta Emakumeen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea urratzen duten gizarte proiektu edo programak.

— Udaleko beste sail baten edo, lurralde historiko edo Euskal Autonomia Erkidegoko beste erakunderen berariazko eskumenekoak diren jarduera edo ekintzek osatutako proiektuak. Ildo horretan, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 27. artikuluan xeda-tutakoaren arabera, udalen gizarte zerbitzuei dagozkie erabiltzaileei gizarte-zerbitzuen sistema osora iristeko eta autonomiaren, gizarteratzearen eta larrialdien edo babesgabetasunaren in-guruko egoerei erantzuteko (eta batez ere arrisku-egoeren prebentzioari erreparatzeko) lehen mailako arretako gizarte-zerbitzuak eskaini eta beteko direla bermatzeko eskumenak.

— 2015ean Gizarte Gaien eta Adinekoen Sailaren 6.000,00 eurotik gorako diru-laguntza izendunen onuradun diren entitateen proiektuak.

— Deialdiaren xede ez diren jarduera edo ekintzek osatutako proiektuak.

— Urte berean udaleko beste sail batzuen diru-laguntza deialdietara aurkeztu diren proie-ktuak.

Bigarrena. Erakunde onuradunak

1. Estatutuetan berariaz gizarte prebentzio zein kudeaketara bideratutako ekintzak gauzatzeko, edota elkartasunezko ekimen zuzenak eta zailtasun sozialeko egoeran dauden pertsonei laguntzeko xedea dutela adierazten duten elkarte, fundazio eta entitateek parte hartu ahal izango du deialdian.

Orobat eskuratu ahal izango dute onuradun izaera pertsona fisiko edo juridikoen elkarte pu-bliko edo pribatuek, ondasun komunitateek, edo beste edozelako ekonomi unitate edo ondare bereizi, nortasun juridiko propiorik izan gabe ere, diru-laguntza ematea dakarten proiektu edo jarduerak elkarrekin bideratzekotan badira.

Gasteizko udalerrian egoitza ireki iraunkorra dutela egiaztatu beharko dute onuradunek, eta legeak dioenaren arabera eratuak eta Gasteizko Udaleko Elkarteen Udal Erregistroan izena emanda egon beharko dute, behar bezala zuritutako salbuespenak salbu.

Page 4: VITORIA-GASTEIZKO UDALA€¦ · bakoitzeko teknikari batek: Adinekoak, Komunitate Jarduera, Haurtzaro eta Senitartea, eta Gizarteratzea. Adinekoak, Komunitate Jarduera, Haurtzaro

2015eko martxoaren 2a, astelehena • 26 zk.

4/23

2015-00904

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.net

2. Gasteizko udalerria izan beharko dute jarduera-esparru eskabidea egiten duten erakun-deek eta aurkeztutako proiektuek.

3. Ezingo dira onuradun izan Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13.2. eta 3. artikuluan zehaztutako egoeretakoren batean egokitzen diren pertsona eta erakundeak.

Hirugarrena. Diru-laguntza emateko prozedura

Elkarren arteko lehia baliatuko da deialdi honetako diru-laguntzak emateko prozedura gisa.

Laugarrena. Lankidetza konpromisoa

Gizarte Gaien eta Adinekoen Sailarekin lankidetzan jarduteko konpromisoa hartuko dute beren gain diru-laguntzaren eskatzaileek. Hain zuzen ere, oinarri hauetan adierazten den eran bideratuko da lankidetza hori, edo emate erabakian zehazten den eran.

Bosgarrena. Eskabideak eta agiriak aurkeztea

1. Eskabideak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, deialdia ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

2. Pertsona edo elkarte bakoitzak proiektu bakar baterako laguntza eskatu ahalko du, eta ge-hienez 9.000,00 eurokoa izango da. Aurkeztutako proiektuen guztizko aurrekontuak ezin izango du 30.000,00 euroko aurrekontua gainditu. Aurkeztutako proiektuaren aurrekontuak zenbateko hori gaindituko balu, proiektu hori deialditik kanpo geratuko da.

3. Agiri hauek aurkeztu beharko dituzte pertsona edo erakunde eskatzaileek:

— Diru-laguntza eskabidea, deialdi honetako I. eranskineko inprimakia baliatuz.

— Diru-laguntzarekin finantzatu nahi diren proiektu eta jarduera edo ekintzak, deialdi honen II. eranskinaren arabera (gehienez 15 orrialde).

— Eskabidearen sinatzaileak duen ordezkatze gaitasuna egiaztatzeko agiria.

— Erakundearen legezko ordezkariaren identitatea egiaztatzen duen agiriaren kopia.

— Erakundearen estatutuen fotokopia eta Elkarteen Udal Erregistroan eta, hala badagokio, Eusko Jaurlaritzaren Fundazioen Erregistroan izena emanda duela eta legez eratua dagoela egiaztatzen duten agiriak (Udaleko Gizarte Gaien eta Adinekoen Sailari diru-laguntza eskatzen zaion lehenengo aldia bada).

— Gizarte Gaien eta Adinekoen Sailari diru-laguntza eskatzen zaion lehenengo aldia bada, banketxeak emandako ziurtagiria, kontu zenbakia eta titularraren izena agertzen dituena. Pertsona juridikoen kasuan, elkarteak berak izan beharko du titular, eta ez inongo pertsona fisikok.

— Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak beteak dituztela egiaztatzen duen ziurtagiria aur-keztu beharko dute laguntza eskatzen duten erakundeek –erakunde horretako Diruzaintza Na-gusiak emana–, edo kasua hori denean, betebehar horietatik salbuetsita daudela egiaztatzen duen agiria.

— Arabako Foru Aldundiaren egiaztagiria, zerga betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria.

— Identifikazio Fiskalerako Txartelaren fotokopia –Udaleko Gizarte Gaien eta Adinekoen Sailari diru-laguntza eskatzen zaion lehenengo aldia bada bakarrik.

— Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. paragrafoetan jasotako egoeretako batean ere ez daudela adierazten duen erantzukizunpeko aitorpena (III. eranskina).

Page 5: VITORIA-GASTEIZKO UDALA€¦ · bakoitzeko teknikari batek: Adinekoak, Komunitate Jarduera, Haurtzaro eta Senitartea, eta Gizarteratzea. Adinekoak, Komunitate Jarduera, Haurtzaro

2015eko martxoaren 2a, astelehena • 26 zk.

5/23

2015-00904

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.net

— Proiektu bera udalaren beste sail batzuen diru-laguntza deialdietara ez dela aurkeztu adierazteko zinpeko aitorpena (IV. eranskina).

4. Erakunde edo pertsona fisiko eskatzailea administrazio honekin zerga betebeharretan egunean dagoela egiaztatzen duen agiria eskatuko dio Gasteizko Udalak Kontuhartzailetza Nagusiari.

5. Aurkeztutako eskabideen gaineko ebazpena albait egokiena izan dadin, beste agiririk ere eskatu ahal izango du Gasteizko Udalak.

Seigarrena. Aurkeztutako agirietako akatsak zuzentzea

Eskabidea behar bezala beteta ez badago edo oinarri hauetan eskatzen diren agiriak edo agiri osagarriak erantsi ez bazaizkio, 10 eguneko epe luzaezina emango zaio dena delako inte-resatuari akats horiek zuzen ditzan, eta hala egin ezean –azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 71. artikuluan xedatutakoari jarraiki ebazpena eman ondoren– eskabidea bertan behera utzitakotzat joko dela jakinaraziko.

Zazpigarrena. Diru-laguntzak emateko irizpideak eta betebeharrak

1. Ezinbesteko betebeharrak izango dira:

— Eskabidea eta oinarrietan eskatutako gainerako agiriak epe barruan aurkeztea.

— Proiektuan ezingo da sartu udal planei kalte egingo liokeenik, ez gure ordenamendu juri-dikoak babesten dituen oinarrizko eskubideetako edozein urratzea lekarkeenik, hartara pertsona guztien eskubide eta askatasunak errespeta daitezen eta, zehazkiago, gasteiztar guztienak.

2. Prozedura bideratzeko asmoz, batzorde bat osatuko dute Gizarte Gaien eta Adinekoen Saileko Atal Teknikoko kide batek eta Saila osatzen duten –eta jarraian adierazten diren– zerbitzu bakoitzeko teknikari batek: Adinekoak, Komunitate Jarduera, Haurtzaro eta Senitartea, eta Gizarteratzea. Adinekoak, Komunitate Jarduera, Haurtzaro eta Senitartea eta Gizarteratzea. Batzorde horrek aurkeztutako dokumentazioa eta betebeharrak betetzen direla egiaztatu on-doren, txosten teknikoa egingo du honako hauek aintzat hartuta:

— Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa, honakoei dagokienez: aurre-kontua proiektuaren neurrira egokitzea, finantzaketaren definizioa eta banaketa, erakundea antolatzeko eta kudeatzeko modua, erakundeak arlo horretan duen esperientzia eta erakun-dearen ibilbidea. Gehienez ere 40 puntu.

Bideragarritasun tekniko eta ekonomikoaren irizpideari dagokionez 20 puntu baino gutxiago lortzen duten proiektuak ez dira kontuan hartuko diru-laguntza emateko orduan.

— Diru-laguntzetarako udal politika zehazten duten printzipioekin bat etorrita, zerbitzu edo programak gizarteari eta komunitateari dakarkion onura. Gehienez ere 40 puntu.

— Gizarte Gaien eta Adinekoen Sailaren plangintza, xede eta helburuetara egokitzea. Ge-hienez ere 20 puntu.

Zortzigarrena. Diru-laguntzak emateko ebazpena

Eskabide bakoitzari dagozkion izapide guztiak egin ondoren, Gizarte Gaien eta Adinekoen Saileko zinegotzi ordezkariak, Gizarte Gaien eta Adinekoen Saileko zuzendariak, eta Adinekoen, Komunitate Jardueraren, Haurtzaro eta Senitarte eta Gizartegintza zerbitzuetako buruek osatu-tako organo kolegiatuak diru-laguntzak emateko proposamena egingo dio Gasteizko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrari, onetsi dezan.

Page 6: VITORIA-GASTEIZKO UDALA€¦ · bakoitzeko teknikari batek: Adinekoak, Komunitate Jarduera, Haurtzaro eta Senitartea, eta Gizarteratzea. Adinekoak, Komunitate Jarduera, Haurtzaro

2015eko martxoaren 2a, astelehena • 26 zk.

6/23

2015-00904

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.net

Honakoak adierazi beharko dira diru-laguntza emateko erabakian:

— Diru-laguntzaren zenbatekoa eta ordaintzeko modua.

— Diruz laguntzen dituen ekintza edo zerbitzuekiko adostasuna edo, behar izanez gero, diru-laguntza ordain dadin egin beharreko aldakuntzak.

— Diru-laguntzaren izaera eta zein baldintzatan ematen den.

— Zer nolako kontrol-bideak baliatuko diren, eta zenbatean behin,

Ebazpena, arrazoitua izango baita, gehienez hiru hilabeteko epean emango da –eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik kontatuta–, eta eskatzaileei jakitera emango zaie es-kabidean adierazi helbidera bidalitako postaz –hartu izanaren adierazpenarekin–; bidenabar, erabakiak administrazio bideari amaiera ematen diola eta berorren kontra zein errekurtso, zein organoren aurrean eta zein epetan aurkeztu ahal izango dituzten adieraziko zaie. Halaber, eba-zpenean proiektua bederatzigarren klausulan ezarritakoaren arabera birformulatzeko aukera emango da.

Ebazteko gehienezko epe hori igarotzen delarik berariazko ebazpenik eman ez bada, di-ru-laguntza eskabidea ezetsi egin dela ulertu beharko da, Gasteizko Udalaren diru-laguntzei buruzko ordenantzan xedatutakoaren ildotik.

Bederatzigarrena. Eskabideen birformulazioa

Onetsitako diru-laguntza ez bada eskabidearen oinarrian zegoen aurrekontuaren ehuneko ehunera iristen, onuradunak eskabidea birformulatu ahal izango du, programa eta aurrekontua finantziazio aukera errealetara egokitzeko. Birformulazioa hamabost eguneko epean aurkeztu beharko da, eskabideari buruzko ebazpen erabakiaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Birformulazioaren eskabidearekin batera proiektuaren aurrekontua xehetasun osoz jasotzen duen II. eranskina erantsi behar da; aurrekontu horrek ezin izango du baitan hartu jarduera edo ekipamendu berririk edo jatorrizko eskabideak jasotzen ez zuenik.

Edonola ere, eskabideen birformulazioak errespetatu egin beharko ditu diru-laguntzaren xedea, baldintzak eta helburua.

Balorazio batzordeak onuradunak aurkeztutako birformulazioa ebaluatuko du, eta, hala bada-gokio, adostasun proposamena eman, eta eskumena duen organoari helaraziko dio, ebazpena eman dezan.

Hamargarrena. Kreditua

Deialdi honen ildotik ematen diren diru-laguntzak 2015eko ekitaldiko udalaren aurrekon-tuetako 11.11.2301.480.45 partidan jasotako kredituaren –160.000,00 euro– kontura joango dira. Zenbateko hori diru-laguntza jasotzeko moduko proiektuen artean banatuko da, betiere zen-bateko orokorraren eta aurkeztutako proiektuen arabera. Eskatzaile bakoitzari eman beharreko zenbatekoa kalkulatzeko, aintzat hartuko dira aurkeztu duen proiektuak eskuratu duen puntua-zioaren eta eskatu duen diru-laguntzaren zenbatekoa.

Hamaikagarrena. Bestelako diru-laguntza edo laguntzekiko bateragarritasuna

1. Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak bateragarri izango dira helburu berarekin beste edozein erakunde publiko edo pribatuk ematen dituztenekin, gain-finantziaziorik gertatzen ez den bitartean. Halakorik gertatuz gero, murriztu egingo da diru-laguntzaren zenbatekoa, gehienezko mugara arte.

2. Deialdi honetara aurkeztutako proiektua garatzeko diru-laguntza eskatu eta lortu duten pertsona fisiko edo erakundeek programan bertan (II. eranskina) adierazi beharko dute zein erakunde edo administraziori eskatu dioten eta zenbat eskuratu duten.

Page 7: VITORIA-GASTEIZKO UDALA€¦ · bakoitzeko teknikari batek: Adinekoak, Komunitate Jarduera, Haurtzaro eta Senitartea, eta Gizarteratzea. Adinekoak, Komunitate Jarduera, Haurtzaro

2015eko martxoaren 2a, astelehena • 26 zk.

7/23

2015-00904

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.net

Hamabigarrena. Diru-laguntza ordaintzea eta gastuak justifikatzea

1. Diru-laguntza osoaren ehuneko 70 justifikazioa aurkeztu baino lehen ordainduko da. Gainontzeko ehuneko 30 diru-laguntzaren azken justifikazioaren aurkeztu ostean ordainduko da.

2. Diru-laguntzen onuradunek justifikatu egin beharko dute 2016ko urtarrilaren 31 baino lehen aurkeztutako diru-laguntza justifikatzeko kontuaren bidez.

Diruz lagundutako jardueraren aurrekontuaren ehuneko 100 justifikatu beharko da –ez Gas-teizko Udalak emandako diru-kopurua bakarrik–, hala xedatzen baitu Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 30. artikuluak, eta Udalari zein gasturen kostua egoz-ten zaion ere zehaztu beharko da.

3. Justifikatzeko kontuak honako hauek jaso beharko ditu:

— Egindako proiektuaren azalpen-txostena, lortutako emaitzen balioespena barne.

— Jardueren kostea justifikatzeko memoria ekonomikoa. Honakoak adierazi beharko dira:

1. Egindako gastu eta inbertsioen zerrenda sailkatua, zeinean datu hauek zehaztuko baitira: zorduna, zenbatekoa, emate-data eta ordainketa. Horretarako onuradunak koadro batean ze-haztuko ditu emandako diru-laguntzari dagozkion fakturak, kontzeptuka bilduta (VIII eta VIIIa eranskinak).

2. Diruz lagundutako jarduerari dagozkion jatorrizko fakturak, edo faktura horien kopia konpultsatuak, eta ordain-agiri horiek laguntzak xede duen helburua betetzeak sortu dituela egiaztatzeko agiria zein agiri horiek eskuragarri daudela egiaztatzeko agiria, V. eranskinari ja-rraiki.

Jaso-izanaren agiriak beste modu batez egiaztatu ezin diren gastuak zuritzeko bakarrik onar-tuko dira, eta, edonola ere, jaso-izanaren agiria sinatzen duen pertsona ezin izango da enpre-saria edo profesionala izan, hala balitz faktura egin eta ematera behartuta bailegoke.

Hartze-agiriak datu hauek jaso behar ditu:

Jaulkitzailearen eta jasotzailearen izen-deiturak, IFZ eta helbideak.

Ekintza edo zerbitzuaren azalpen zehatza eta guztizko prezioa

PFEZren atxikipena, tokia, data eta jasotzailearen sinadura.

— Ogasunari PFEZren hiru hilean behingo atxikipenak ordaindu zaizkiola egiaztatzen duen agiria; orobat aurkeztu beharko dira 110 eta 190 agiriak, pertsonal gasturik izan bada eta eman-dako zerbitzurik ordainagiri bidez ordaindu bada.

— Langileen gastuak nomina eta enpresaren konturako Gizarte Segurantzaren TC2 agiriaren bidez zurituko dira. Nomina eta TC agiriarekin batera, gastua diruz lagundutako jarduerei egoz-ten zaiola egiaztatzeko zinpeko aitorpena aurkeztu behar da (denbora eta egotzitako kopurua zehaztu) (IX, eranskina).

— Onuradunak diruz lagundutako jarduerari egozten dizkion zeharkako kostuen aitorpena/egiaztagiria, oro har onartzen diren kontabilitate printzipio eta arauei jarraiki zentzuzko den neurrian, eta kontuan izanik horiei egotzitakoa ezin izango dela inolaz ere Gasteizko Udalak emandako zuzeneko kosteen ehuneko 10 baino gehiago izan.

— Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko jaso diren bestelako diru-sarrera edo di-ru-laguntzen zerrenda, zenbatekoa eta jatorria zehaztuta.

— Jardueraren diru-sarrera eta gastuen balantzea, VI. eranskinari jarraiki. Balantze horretako gastuen taulan, udalak bere gain hartutako gastuei dagokien zutabeko guztizko kopuruak bat etorri beharko du emandako diru-laguntzaren zenbatekoarekin. Proiektua burutzeko soldatapeko langilerik ez izatearen zinpeko aitorpena, hala badagokio (VII. eranskina).

Page 8: VITORIA-GASTEIZKO UDALA€¦ · bakoitzeko teknikari batek: Adinekoak, Komunitate Jarduera, Haurtzaro eta Senitartea, eta Gizarteratzea. Adinekoak, Komunitate Jarduera, Haurtzaro

2015eko martxoaren 2a, astelehena • 26 zk.

8/23

2015-00904

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.net

— Obra, hornidura edo zerbitzuak kontratatu aurretik onuradunak hornitzaile desberdinei eskatu beharreko hiru eskaintzak –ondasunak hornitu, aholkularitza enpresek zerbitzuak eskaini edo laguntza teknikoa emateko denean, diruz lagundu daitekeen gastua 18.000,00 eurotik go-rakoa denean–, salbu eta haren ezaugarri bereziak direla eta merkatuan ez badago lan hori egin, zerbitzu horiek eskaini edo ondasun horiek hornitzen dituen aski erakunde, edo diru-laguntza eman aurretik gastua egina badago.

— Diru-laguntza jaso duen jardueraren baitan egindako azterlan, egitarau, argitalpen, kartel eta bestelako agiri grafiko nahiz idatzizkoen ale bana.

4. Aurkezten diren fakturen edo agirien zenbatekoak, guztira, ordaindutako diru-laguntza osoa hartzen ez badu, edo diruz lagundutako proiektua gauzatzerik izan ez bada, hala jakinarazi beharko da, eta dena delako diru kopurua Gasteizko Udaleko Diruzaintzara itzuli.

5. Honako kasuetan ez da diru-laguntzarik ordainduko: pertsona edo erakunde onuradunak Udalak emandako diru-laguntzaren bat justifikatu gabe baldin badu, edo pertsona edo erakun-deak diru-laguntza itzuli ez badu, hala eskatu zaionean.

Hamahirugarrena. Zeharkako gastuak

Diruz lagundutako dena delako ekintzari zuzenean egotzi ezin zaizkion gastuak izan arren hura burutzeko ezinbestekoak direnak jotzen dira zeharkako kostu edo gastu orokortzat, esate-rako erakundea bera mantentzeko gastuei dagozkienak (argia, telefonoa, gasa, ura, alokairua, garbiketa, aholkularitza).

Oro har onartzen diren kontabilitate printzipio eta arauei jarraiki zentzuzko den neurrian egotzi beharko dizkio kostu horiek diruz lagundutako jarduerari onuradun den erakundeak, eta, beti ere, koste horiek jarduera burutzen deneko aldiari dagokion neurrian. Egozten diren kostu horiek ezingo dira, inolaz ere, Gasteizko Udaleko Gizarte Gaien eta Adinekoen Sailak diruz la-gundutakoaren ehuneko 10 baino gehiago izan. Kostu horiek ez dira agiri bidez zuritu beharko.

Hamalaugarrena. Onuradunen betebeharrak

Deialdi honetan araututako diru-laguntzen onuradunek betebehar hauek izango dituzte, nolanahi ere:

1. Emandako diru-laguntza onartzea. Hamabost eguneko epean berariaz eta idatziz uko egiten ez badiote –eman zaiela jakinarazten zaien egunetik kontatuta–, onartu egiten dutela ulertuko da.

2. Diru-laguntza zertarako eman zaien, hartarako baliatzea.

3. Diru-laguntza jasoko duten proiektuei jarraipena egingo dieten teknikariek koordinazio-bi-leretara agertzea.

4. Jarduera burutu dela egiaztatzea Gizarte Gaien eta Adinekoan Sailaren aurrean, baita laguntzak berekin dakartzan betebehar eta baldintzak bete direla ere.

5. Jarduerari zabalkundea emateko herritar guztiei zuzendutako liburuxkak, kartelak nahiz beste edozein euskarritan Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak baliatzea. Gisa berean, diru-laguntzaren xedea jarduera ireki bat delarik, ekitaldi publiko baten antolakuntza, haren zabalkundea bi hizkuntza ofizialetan egitea.

6. Diru-laguntza jaso duen proiektua dela eta egiten diren egitarau, kartel, argazki eta beste-lako material grafiko idatzizko nahiz soinuzkoetan Gasteizko Udalaren babesa berariaz aipatzea; hain zuzen ere, Gasteizko Udalaren logotipoa txertatu beharko da halakoetan, X. eranskinean adierazten diren jarraibideak aintzat harturik.

7. Diruz lagundutako proiektuaren jarraipena egite aldera, eskatutako agiri guztiak eman behar zaizkio udalari.

Page 9: VITORIA-GASTEIZKO UDALA€¦ · bakoitzeko teknikari batek: Adinekoak, Komunitate Jarduera, Haurtzaro eta Senitartea, eta Gizarteratzea. Adinekoak, Komunitate Jarduera, Haurtzaro

2015eko martxoaren 2a, astelehena • 26 zk.

9/23

2015-00904

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.net

8. Jasotako fondo publikoak itzultzea, Diru-laguntzei buruzko udal ordenantzaren 20. arti-kuluan adierazten diren kasuetan.

9. Diruz lagundu den jardueraren inguruan Gizarte Gaien eta Adinekoen Sailak eskatzen zaien informazio guztia ematea.

10. Azaroaren 17ko Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrak xedatutako bestelako betebeharrak.

Hamabosgarrena. Diru-laguntza itzultzea

Jasotako diru-laguntza itzuli egin beharko da, beharrezkoa den dosierra bideratu ondoren, kasu hauetan:

— Eskabidean emandako datuak edo aurkeztutako agiriak faltsutu egin badituzte.

— Diru-laguntza zertarako eskatu zuten, hartarako erabili ez badute.

— Finkatutako betebeharrak bete ez badituzte.

— Diru-laguntzei buruzko Udal Ordenantzaren 20. artikuluan adierazten diren beste kasue-tan.

Halaber, pertsona edo erakunde onuradunek garatuko den jardueraren kostuaren gainean lortutako soberakina itzuli egin beharko dute.

Hamaseigarrena. Diru-laguntza itzultzeko prozedura

1. Gasteizko Udalaren Diru-laguntzei buruzko ordenantzaren 23. artikuluan xedatutakora egokituko da emandako diru-laguntza osoa edo haren zati bat itzultzeko prozedura.

2. Udaleko Gizarte gaien eta Adinekoen Sailaren kontu-korrontean sartu beharko da diru hori.

Hamazazpigarrena. Arau-hausteak eta zigorrak

Gasteizko Udalaren Diru-laguntzak eta laguntzak arautzeko ordenantzan xedatutakora ego-kituko da arau-hauste eta zigorren erregimena.

Hemezortzigarrena. Interpretatzea.

1. Oinarri hauek interpretatzean sortzen diren zalantzak Tokiko Gobernu Batzarrak ebatziko ditu.

2. Oinarri hauek aurreikusi gabekoetan, Vitoria-Gasteizko Udalaren diru-laguntzei eta laguntzei buruzko udal ordenantza hartuko da kontuan, baita azaroaren 17ko Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorra eta bere araudia, zein uztailaren 21eko 887/2006 ED bidez onetsia baita, eta aplikagarri diren gainerako arauetan xedatutakoa.

Page 10: VITORIA-GASTEIZKO UDALA€¦ · bakoitzeko teknikari batek: Adinekoak, Komunitate Jarduera, Haurtzaro eta Senitartea, eta Gizarteratzea. Adinekoak, Komunitate Jarduera, Haurtzaro

2015eko martxoaren 2a, astelehena • 26 zk.

10/23

2015-00904

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.net

Page 11: VITORIA-GASTEIZKO UDALA€¦ · bakoitzeko teknikari batek: Adinekoak, Komunitate Jarduera, Haurtzaro eta Senitartea, eta Gizarteratzea. Adinekoak, Komunitate Jarduera, Haurtzaro

2015eko martxoaren 2a, astelehena • 26 zk.

11/23

2015-00904

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.net

Page 12: VITORIA-GASTEIZKO UDALA€¦ · bakoitzeko teknikari batek: Adinekoak, Komunitate Jarduera, Haurtzaro eta Senitartea, eta Gizarteratzea. Adinekoak, Komunitate Jarduera, Haurtzaro

2015eko martxoaren 2a, astelehena • 26 zk.

12/23

2015-00904

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.net

Page 13: VITORIA-GASTEIZKO UDALA€¦ · bakoitzeko teknikari batek: Adinekoak, Komunitate Jarduera, Haurtzaro eta Senitartea, eta Gizarteratzea. Adinekoak, Komunitate Jarduera, Haurtzaro

2015eko martxoaren 2a, astelehena • 26 zk.

13/23

2015-00904

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.net

Page 14: VITORIA-GASTEIZKO UDALA€¦ · bakoitzeko teknikari batek: Adinekoak, Komunitate Jarduera, Haurtzaro eta Senitartea, eta Gizarteratzea. Adinekoak, Komunitate Jarduera, Haurtzaro

2015eko martxoaren 2a, astelehena • 26 zk.

14/23

2015-00904

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.net

Page 15: VITORIA-GASTEIZKO UDALA€¦ · bakoitzeko teknikari batek: Adinekoak, Komunitate Jarduera, Haurtzaro eta Senitartea, eta Gizarteratzea. Adinekoak, Komunitate Jarduera, Haurtzaro

2015eko martxoaren 2a, astelehena • 26 zk.

15/23

2015-00904

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.net

Page 16: VITORIA-GASTEIZKO UDALA€¦ · bakoitzeko teknikari batek: Adinekoak, Komunitate Jarduera, Haurtzaro eta Senitartea, eta Gizarteratzea. Adinekoak, Komunitate Jarduera, Haurtzaro

2015eko martxoaren 2a, astelehena • 26 zk.

16/23

2015-00904

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.net

Page 17: VITORIA-GASTEIZKO UDALA€¦ · bakoitzeko teknikari batek: Adinekoak, Komunitate Jarduera, Haurtzaro eta Senitartea, eta Gizarteratzea. Adinekoak, Komunitate Jarduera, Haurtzaro

2015eko martxoaren 2a, astelehena • 26 zk.

17/23

2015-00904

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.net

Page 18: VITORIA-GASTEIZKO UDALA€¦ · bakoitzeko teknikari batek: Adinekoak, Komunitate Jarduera, Haurtzaro eta Senitartea, eta Gizarteratzea. Adinekoak, Komunitate Jarduera, Haurtzaro

2015eko martxoaren 2a, astelehena • 26 zk.

18/23

2015-00904

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.net

Page 19: VITORIA-GASTEIZKO UDALA€¦ · bakoitzeko teknikari batek: Adinekoak, Komunitate Jarduera, Haurtzaro eta Senitartea, eta Gizarteratzea. Adinekoak, Komunitate Jarduera, Haurtzaro

2015eko martxoaren 2a, astelehena • 26 zk.

19/23

2015-00904

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.net

Page 20: VITORIA-GASTEIZKO UDALA€¦ · bakoitzeko teknikari batek: Adinekoak, Komunitate Jarduera, Haurtzaro eta Senitartea, eta Gizarteratzea. Adinekoak, Komunitate Jarduera, Haurtzaro

2015eko martxoaren 2a, astelehena • 26 zk.

20/23

2015-00904

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.net

Page 21: VITORIA-GASTEIZKO UDALA€¦ · bakoitzeko teknikari batek: Adinekoak, Komunitate Jarduera, Haurtzaro eta Senitartea, eta Gizarteratzea. Adinekoak, Komunitate Jarduera, Haurtzaro

2015eko martxoaren 2a, astelehena • 26 zk.

21/23

2015-00904

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.net

Page 22: VITORIA-GASTEIZKO UDALA€¦ · bakoitzeko teknikari batek: Adinekoak, Komunitate Jarduera, Haurtzaro eta Senitartea, eta Gizarteratzea. Adinekoak, Komunitate Jarduera, Haurtzaro

2015eko martxoaren 2a, astelehena • 26 zk.

22/23

2015-00904

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.net

Page 23: VITORIA-GASTEIZKO UDALA€¦ · bakoitzeko teknikari batek: Adinekoak, Komunitate Jarduera, Haurtzaro eta Senitartea, eta Gizarteratzea. Adinekoak, Komunitate Jarduera, Haurtzaro

2015eko martxoaren 2a, astelehena • 26 zk.

23/23

2015-00904

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.net