· Web view- Garapenari eta iraunkortasunari buruzko informazioa aztertzea, antolatzea eta...

38
Mundu Garaikiderako Zientziak - BATXILERGOA Ikasgelako programazioa giltza 1

Transcript of  · Web view- Garapenari eta iraunkortasunari buruzko informazioa aztertzea, antolatzea eta...

Page 1:  · Web view- Garapenari eta iraunkortasunari buruzko informazioa aztertzea, antolatzea eta ebaluatzea, arrazoimenez eta irizpide kritikoz, eta ondorioak ateratzea, ondo oinarritutako

Mundu Garaikiderako Zientziak - BATXILERGOAIkasgelako programazioa

giltza 1

Page 2:  · Web view- Garapenari eta iraunkortasunari buruzko informazioa aztertzea, antolatzea eta ebaluatzea, arrazoimenez eta irizpide kritikoz, eta ondorioak ateratzea, ondo oinarritutako

Mundu Garaikiderako Zientziak - BATXILERGOAIkasgelako programazioa

1. Sarrera

Unitate didaktiko hauetariko bakoitzean irakaskuntza- eta ikaskuntza-segidak garatuko dira. Horiek ikasleen erritmoaren eta heldutasun mailaren eta jarraian ageri diren programazio-irizpideen arabera zehaztu dira.

Normalizazioa: ikasgaiko ikasle guztientzako programazio eta testu-liburu bakarra sortu da; hala ere, ikasleen dibertsitatea kontutan hartu da, eta ikasle guztietara egokitzeko, errefortzurako eta ezaguera hedatzeko ariketak sortu dira.

Egokitzapena: ikasleek aurrez ikasitako ezagueretara. Gainera, ikaslea unitatearen gaian barneratzeko, unitate bakoitzaren hasieran irudi eta testu bana ezarri dira; era horretan, ikaslea errealitate zientifikoari loturiko testuinguru egokian barneratuko da.

Gainerako ikasgaietako edukiekiko ikuspegi globalizatzaile eta diziplinartekoa mantendu da, edukien ikuspegi osoago bat lortze aldera.

Aurreratzea: eduki baten helize-formako ikasketak aurreratzea errazten du. Prozedura- eta portaera-edukiak eta zeharkako irakaskuntzak etengabe erabiltzen dira heziketa-prozesuan; hala, edukiak barneratzea eta ez ahaztea errazten da.

Kontzeptu-edukiak, beste hainbat motako edukiak bezala, aurrez garatutako edukiekin esplizituki erlazionatzen dira, eta era horretan, oinarri egokia ziurtatzen da. Eskakizun-maila progresiboki handitzen da, eta ikaslearentzat erronka berriak planteatzen dituzten irakaskuntza-ikaskuntza egoera berriak sortzen dira; horrek guztiak, ezaguera-maila handiagoa eta estrategia gehiago eskatuko dizkio ikasleari.

Lehenestea: prozedura-irakaskuntza lehenetsi da, eta irakaskuntza ikasleen inguruko gaurkotasunari eta errealitate zientifikoari lotu zaio. Adibideen, kasu praktikoen, euskarri-irakurketen, Interneteko webguneen eta definizioen bitartez ikasketa esangarria bermatu da. Era horretan, ikaslearen trebakuntza, heldutasun intelektuala eta giza heldutasuna hobetuko dira, eta gizarte-funtzioak garatzea eta bizitza aktiboan ardurarekin eta gaitasunekin barneratzea ahalbidetzen duten ezaguera eta trebetasunak lortuko dira. Horrek guztiak, ikasten denaren eta ikasten den moduaren gaineko hausnarketa kritikoa sustatuko du.

Integrazioa eta oreka: hautatutako edukiak helburuetan aipatzen diren gaitasunekin eta ebaluazio-irizpideekin estuki erlazionaturik daude. Gainera, kontzeptuen tratamenduan, jardunbideetan eta baloreetan oreka bilatu da, eta zeharkako baloreak oso kontutan hartu dira.

giltza 2

Page 3:  · Web view- Garapenari eta iraunkortasunari buruzko informazioa aztertzea, antolatzea eta ebaluatzea, arrazoimenez eta irizpide kritikoz, eta ondorioak ateratzea, ondo oinarritutako

Mundu Garaikiderako Zientziak - BATXILERGOAIkasgelako programazioa

2. Programazioa

Aurkibidea

1. unitatea. Unibertsoa eta Lurraren sorrera2. unitatea. Biziaren sorrera eta eboluzioa3. unitatea. Osasuna eta osasungintza4. unitatea. Genetika eta bioetika5. unitatea. Baliabide naturalak6. unitatea. Materialak eta material berriak7. unitatea. Garapena eta iraunkortasuna8. unitatea. Teknologia berriak I: komunikazioaren aroa9. unitatea. Teknologia berriak II: aro digitala

giltza 3

Page 4:  · Web view- Garapenari eta iraunkortasunari buruzko informazioa aztertzea, antolatzea eta ebaluatzea, arrazoimenez eta irizpide kritikoz, eta ondorioak ateratzea, ondo oinarritutako

Mundu Garaikiderako Zientziak - BATXILERGOAIkasgelako programazioa

1. unitatea. Unibertsoa eta Lurraren sorrera

Denbora: 8 orduDiziplinartekotasuna: Euskara eta Literatura, Atzerriko hizkuntza, Fisika, Kimika, Matematika, Geografia, Biologia eta Geologia.

1. Helburuak· Metodo zientifikoaren funtzionamendua ezagutzea.· Unibertsoaren ezaguerak historian jasan duen eboluzioa ulertzea eta zientzialariek espazioaren ezaguerari egindako ekarpenak balioestea.· Unibertsoaren sorrera eta eboluzioa azaltzen duen Big bang-aren teoria ulertzea.· Galaxien eta horien osagaien ezaugarriak ezagutzea.· Izarren eboluzioko faseak ezagutzea, eta horiek izar motekin erlazionatzea.· Planeta-sistemei –eta zehazki Eguzki Sistemaren eta haren osagaiei– buruzko interesa adieraztea.· Lurraren sorreraren eta eboluzioaren gaineko hipotesiak deskribatzea.· Geosferaren ezaugarriak eta dinamika ezagutzea.· Iturri bibliografikoak eta telematikoak erabiliz lan monografikoak egitea eta informazioa behar bezala azaltzea.

2. Oinarrizko gaitasunak

Diziplinartekoak:· Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna:

- Metodo zientifikoa datu enpirikoen bidez problemak ebazteko funtsezko prozedura dela jakitea, eta azalpen zientifikoen mugak aztertzea. - Unibertsoaren eta Lurraren sorrerari buruzko teorien bilakaera ulertzea.

Zeharkakoak:· Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna: diziplinako informazioa beste informazio batzuekin konparatzea, ezagutza zientifikoa eta beste ezagutza mota batzuk bereizteko.

3. Zehar-lerroak

Unitate honetan Giza eskubide- eta bake-hezkuntza lan daiteke; ezaguera zientifikoaren garapenaren eta espazioaren azken urteetako ikerketaren arteko erlazioa, eta azken hamarkadetan jazo den jakintza-alorren arteko eta nazioarteko lankidetza nabarmendu daitezke.

4. Edukiak

Kontzeptuak· Metodo zientifikoa.· Unibertsoaren ezaguera: eredu geozentrikoa eta heliozentrikoa; Keplerren legeak; grabitazio unibertsalaren legea, XIX. eta XX. mendeko aurkikuntzak.· Unibertsoaren jatorria eta eboluzioa: big bang-a, big crunch-a eta big rip-a.· Galaxiak: izarrak eta nebulosak.· Eguzki Sistema: Eguzkia, planetak, sateliteak, asteroideak, kometak,

meteoritoak.

giltza 4

Page 5:  · Web view- Garapenari eta iraunkortasunari buruzko informazioa aztertzea, antolatzea eta ebaluatzea, arrazoimenez eta irizpide kritikoz, eta ondorioak ateratzea, ondo oinarritutako

Mundu Garaikiderako Zientziak - BATXILERGOAIkasgelako programazioa

· Lurraren sorrera eta eboluzioa: geosferaren sorrera, hidrosfera, atmosfera.· Lurraren barne-dinamika.

Prozedurak· Unibertsoari buruzko testuak irakurtzea eta horien inguruan eztabaidatzea.· Hainbat baliabide erabiliz (liburuak, aldizkari espezializatuak, Internet...) informazioa eta erreferentziak bilatzea.

Balioak· Teknologiaren garapenak unibertsoaren egituraren ezagueran eta ikasketan

izan duen papera ezagutzea.· Gure planetaren sorrera eta eboluzioa ezagutzeko jakin-mina eta interesa

izatea.· Taldean lan egiteko elkarlanerako jarrera eta jarrera tolerantea izatea.

5. Jarduerak· Aztertu hasierako orrialdeko irudiak eta irakurri sarrerako testua.· Irakurri unitatearen edukiak eta atera ideia nagusiak.· Sortu eta interpretatu historian izan diren unibertsoaren ereduei, unibertsoko osagai nagusiei, Eguzki Sistemari, izarren sailkapenari, geosferaren geruzei eta litosferako plakei buruzko eskemak eta laburpenak.· Sortu unibertsoaren eredu nagusiak biltzen dituen laburpen-taula eta egin geosferaren eredu dinamikoari buruzko taula.· Bilatu Interneten Messier katalogoari, Demeterren eta Persefonerren mitoari, Voyager 1 zundari eta gaueko zeruari buruzko informazioa.· Egin testuliburuan proposatzen diren sintesi-jarduerak.

Jarduera: testua ulertzea

Irakurri 12. jarduerako testuak, eta erantzun unibertsoaren ereduei buruzko galderei.

IKT jarduerak

Google Earth erabiliz, bilatu eta lokalizatu 36. jardueran proposatzen diren astroak.

6. Ebaluazioa

· Azaldu hipotesi kontzeptua eta haren propietateak.· Deskribatu Newtonek proposatutako unibertsoaren eredua.· Azaldu unibertsoari buruzko gaur egungo teoria.· Deskribatu izarren portaera.· Azaldu Eguzki Sistema nola sortu zen eta zein diren Eguzki Sistemaren

ezaugarri nagusiak.· Bereizi Lurraren barnealdea aztertzeko ikerketa-metodo nagusiak.· Adierazi eskematikoki geosferako geruzen bi eredu deskriptiboak.· Azaldu plaken tektonikaren teoria eta erlazionatu hainbat fenomeno

geologikorekin.

giltza 5

Page 6:  · Web view- Garapenari eta iraunkortasunari buruzko informazioa aztertzea, antolatzea eta ebaluatzea, arrazoimenez eta irizpide kritikoz, eta ondorioak ateratzea, ondo oinarritutako

Mundu Garaikiderako Zientziak - BATXILERGOAIkasgelako programazioa

2. unitatea. Biziaren sorrera eta eboluzioa

Denbora: 8 orduDiziplinartekotasuna: Euskara eta Literatura, Fisika, Kimika, Matematika, Geografia, Biologia eta Geologia.

1. Helburuak· Izaki bizidun guztien ezaugarri komunak ezagutzea.· Behaketa-eskalaren arabera izaki bizidunen osagaiak ezagutzea.· Zelula motak bereiztea.· Biziaren sorreraren inguruko teoria nagusiak ezagutzea.· Lurrean jazo den bizitzaren eboluzioa deskribatzea.· Biodibertsitatearen jatorriari buruzko teoria nagusiak azaltzea.· Eboluzioaren proba nagusiak identifikatzea.· Hominizazio-prozesua ezagutzea.

2. Oinarrizko gaitasunak

Diziplinartekoak:· Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna:

- Izaki bizidunen ezaugarriak zein diren jakitea, materia bizigabetik bereizi ahal izateko.- Biziaren sorrera eta biodibertsitatea argitu dituzten hipotesi eta teoria zientifikoak eta proba esperimentalak ezagutzea eta ulertzea.

Zeharkakoak:· Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna: hizkuntza zientifikoa egoki erabiltzea, azalpen argi eta koherenteak argudiatzeko.

·3. Zehar-lerroak

Unitate honetan giza eskubide- eta bake-hezkuntza eta ingurumen hezkuntza lan daitezke; giza espeziearen jatorri komunetik abiatuta, alde batetik, giza dibertsitatearen jatorria jazoera guztiz biologikotzat balioestea, eta bestetik, gainerako bizidunekin dugun erlazioa eta gaur egungo biodibertsitatea kontserbatzeko beharra lantzea.

4. Edukiak

Kontzeptuak· Bizi-funtzioak.· Bioelementuak eta biomolekulak.· Zelula motak: prokariotoa, animalia-zelula eukariotoa eta landare-zelula

eukariotoa.· Izaki bizidunen jatorria: biomolekulen eta zelulen sorrera.· Bizitzaren faseak Lurrean.· Teoria fixistak: kreazionismoa eta katastrofismoa.· Teoria ebolutiboak: lamarkismoa, darwinismoa eta neodarwinismoa.· Eboluzioaren frogak.· Espezie baten eboluzioa: gizakiaren adibidea.

giltza 6

Page 7:  · Web view- Garapenari eta iraunkortasunari buruzko informazioa aztertzea, antolatzea eta ebaluatzea, arrazoimenez eta irizpide kritikoz, eta ondorioak ateratzea, ondo oinarritutako

Mundu Garaikiderako Zientziak - BATXILERGOAIkasgelako programazioa

Prozedurak· Organo homologoak, analogoak eta bestigialak ezagutzea.· Espezie bakoitzaren garapen enbrionariotik abiatuta, espezieen arteko gertutasun filogenetikoa aztertzea.· Zelula motei, eboluzioaren teoriei eta gizakiaren eboluzioari buruzko diagramak eta eskemak interpretatzea.· Hainbat baliabide erabiliz (liburuak, aldizkari espezializatuak, CDak, Internet...) informazioa eta erreferentziak bilatzea.

Balioak· Gure organismoaren oinarrizko printzipioak ezagutzeko kuriositatea izatea.· Biodibertsitatea azaltzen saiatu diren korronte zientifikoei buruzko balorazio

kritikoa.· Eboluzioaren eta Lurreko bizitzaren geroan gizakiak duen ardura ezagutzea.

5. Jarduerak· Aztertu hasierako orrialdeko irudiak eta irakurri sarrerako testua.· Irakurri unitatearen edukiak eta atera ideia nagusiak.· Sortu eta interpretatu hainbat gairi buruzko eskemak, taulak eta laburpenak: biomolekula motak, eboluzioaren teoria nagusien arteko antzekotasunak eta ezberdintasunak, izaki bizidunen eboluzioa, gizakiaren eta gainerako izaki bizidunen arteko antzekotasunak eta ezberdintasunak eta gizakiaren espeziazioa.· Eskeleto fosil baten behaketan oinarrituta, interpretatu hominido baten ezaugarriak.· Hainbat organismoren aurreko gorputz-adarrak erabiliz, egin anatomia konparatuko ikerketa bat.· Irakurri arretaz 17. eta 28. jardueretako testuak, eta egin, planteatutako eztabaidagaietan oinarrituta, testuen analisia.· Bilatu Interneten Hans Driesch-ek deskribatutako biziaren naturari, darwinismoari eta haren testuinguru sozialari eta gaur egungo kreazionismoari buruzko informazioa.· Egin testuliburuan proposatzen diren sintesi-jarduerak.

Jarduera: datuak interpretatzeaEgin 11. jardueran proposatutako Geospiza fotris txontaren populazioen

ezaugarrien azterketa.

IKT jarduerakKontsultatu Atapuercako aztarnategi paleontologikoaren webgunea, eta, 33. jardueran azaltzen den moduan, egin bertan aurkitutako hominidoen fosilei buruzko txostena.

6. Ebaluazioa· Azaldu bioelementuen eta biomolekulen propietateak.· Sailkatu biomolekula motak eta deskribatu horien funtzioak.· Erlazionatu zelula motak Margulis-en teoria endosinbiontearekin.· Konparatu biodibertsitatea eta eboluzioa azaltzen dituzten teoriak.· Bereizi organo homologoak eta analogoak, eta interpretatu horien inplikazio

filogenetikoak.

giltza 7

Page 8:  · Web view- Garapenari eta iraunkortasunari buruzko informazioa aztertzea, antolatzea eta ebaluatzea, arrazoimenez eta irizpide kritikoz, eta ondorioak ateratzea, ondo oinarritutako

Mundu Garaikiderako Zientziak - BATXILERGOAIkasgelako programazioa

· Identifikatu hominidoen ezaugarri batzuek dituzten abantailak.· Azaldu solidifikazioaren eta kristalizazioaren arteko aldea.

giltza 8

Page 9:  · Web view- Garapenari eta iraunkortasunari buruzko informazioa aztertzea, antolatzea eta ebaluatzea, arrazoimenez eta irizpide kritikoz, eta ondorioak ateratzea, ondo oinarritutako

Mundu Garaikiderako Zientziak - BATXILERGOAIkasgelako programazioa

3. unitatea. Osasuna eta osasungintza

Denbora: 7 orduDiziplinartekotasuna: Euskara eta Literatura, Kimika, Ekonomia, Matematika, Geografia, Biologia eta Geologia.

1. Helburuak· Gure osasuna baldintzatzen duten faktore nagusiak ezagutzea.· Gaixotasun infekziosoak eta ez-infekziosoak ezberdintzea.· Osasun-arreta berezia eskatzen duten egoerak ezagutzea.· Gaixotasunak eta desorekak saihesteko, sendatzeko eta birgaitzeko ekintzak

ezagutzea.· Gaixotasunek gizartean duten eragina balioestea.

2. Oinarrizko gaitasunak

Diziplinartekoak:· Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna:

- Osasun-egoeran eragina duten faktoreak identifikatzea, eta gaixotasun talde nagusien tipologia eta kausak zein diren jakitea.- Osasuntsu egoteko prebentzio-tratamenduak eta osasun-laguntza egokia zer garrantzitsuak diren jakitea eta balioestea.

· Matematikarako gaitasuna: matematika-ezagutzak aplikatzea, kalkulatzeko zer dieta den energetikoena eta zeinek ematen duen mineral eta bitamina gehien.

Zeharkakoak:· Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna:

Osasuntsu egoteko ohitura nagusiak zein diren jakitea, eta ohitura horiek hartzea.· Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna:

- Informazioa aztertzea, kontrastatzea eta irizpide kritikoz interpretatzea, analisi- eta tratamendu-metodo egokiak aplikatuz, ohiko bideen nahiz IKTen bitartez.- Ikerkuntza medikoa eta farmazeutikoa determinatzen duten faktoreei eta osasun-sistemari buruzko informazioa aztertzea, lortzea, aukeratzea eta balioestea.

3. Zehar-lerroak

Unitate honetan osasun-hezkuntza lan daiteke, ikasleen inguruan gerta daitezkeen egoera, gaixotasun eta desoreka posibleen bitartez.

4. Edukiak

Kontzeptuak· Osasuna baldintzatzen duten faktoreak: subjektiboak, genetikoak, ingurunekoak, bizi-estiloa eta informazioa.· Gaixotasun infekziosoak: defentsa motak eta defentsa-mekanismoak.· Gaixotasun ez-infekziosoak: nahaste genetikoak, immunitate-gaixotasunak, gaixotasun neurologikoak eta psikikoak eta nutrizio-nahasteak.

giltza 9

Page 10:  · Web view- Garapenari eta iraunkortasunari buruzko informazioa aztertzea, antolatzea eta ebaluatzea, arrazoimenez eta irizpide kritikoz, eta ondorioak ateratzea, ondo oinarritutako

Mundu Garaikiderako Zientziak - BATXILERGOAIkasgelako programazioa

· Osasunaren asaldurak: zahartzaroa eta istripuak.· Prebentzio-tratamenduak: tratamendu farmakologikoak eta transplanteak.· Zainketa aringarriak.· Osasun-sistema: laguntza medikoa eta osasun-ikerketa.

Prozedurak· Dieta osasungarria zertan datzan ezagutzea.· Linfozitoen sorrerari buruzko eskema bat interpretatzea.· Erreakzio alergiko baten sorrera-prozesua identifikatzea.· Transplantatzen diren organo eta ehun nagusiak ezagutzea.· Populazioaren araberako bizi-itxaropenaren aldakortasunaz jabetzea.· Hainbat baliabide erabiliz (liburuak, aldizkari espezializatuak, Internet...) informazioa eta erreferentziak bilatzea.

Balioak· Drogen kontsumoaren inguruan hausnartzea.· Bizitza osasuntsua sustatzen duten ohiturak izateko interesa izatea.· Gaixotasunen prebentzioaren eta tratamenduaren garrantzia balioestea.· Oinarrizko segurtasun-neurriak errespetatzean duen garrantzia balioestea.· Ekonomia-adierazleen eta bizi-itxaropenen arteko erlazioaren inguruan

hausnartzea.

5. Jarduerak· Aztertu hasierako orrialdeko irudiak eta irakurri sarrerako testua.· Irakurri unitatearen edukiak eta atera ideia nagusiak.· Egin bizi-ohitura osasungarriei buruzko inkesta, eta aztertu lortutako emaitzak.· Sortu eraikuntza batean gerta daitezkeen arrisku-egoeren zerrenda, eta

proposatu horiek saihesteko segurtasun-neurri posibleak.· Konparatu, pertsonen adinaren arabera, nola aldatzen den norberaren

osasunarekiko kezka.· Behatu eta interpretatu elikagaien piramidearen, linfozitoen zelula amen diferentziazioaren, HIESaren mundu-mailako banaketaren, erreakzio alergikoen, transplantatzen diren organo nagusien eta bizi-itxaropenaren aldakortasun geografikoaren eskemak.· Bilatu Interneten Giza Leukozito Sistemari (GLS), Dorothy Nyswander psikologoari eta tabakismoari buruzko informazioa.· Egin testuliburuan proposatzen diren sintesi-jarduerak.

Jarduera: testua ulertzeaIrakurri 13. jarduerako testua eta erantzun planteatzen diren ikerketa

epidemiologikoei buruzko galderei.

IKT jarduerakKontsultatu Espainiako Hipertentsioaren Elkartearen webgunea, aztertu asteko dieta eta proposatu dieta osasungarriagoa izan dadin egin beharreko aldaketak.

6. Ebaluazioa· Bereizi osasuna baldintzatzen duten ingurumen-faktoreak.· Erlazionatu osasuna jarduera fisikoarekin eta estresarekin.

giltza 10

Page 11:  · Web view- Garapenari eta iraunkortasunari buruzko informazioa aztertzea, antolatzea eta ebaluatzea, arrazoimenez eta irizpide kritikoz, eta ondorioak ateratzea, ondo oinarritutako

Mundu Garaikiderako Zientziak - BATXILERGOAIkasgelako programazioa

· Ulertu elikagai-piramidea, eta deskribatu elikagai talde bakoitzaren ezaugarriak.

· Identifikatu gaixotasun biriko bat eta haren eboluzioa.· Sailkatu gaixotasun motak.· Azaldu urritasuna, ezintasuna eta minusbaliotasuna kontzeptuak, eta zehaztu osasun-arreta berezia eskatzen duten egoerekin duten lotura.· Deskribatu zein den osasun-arretak munduko hainbat lekutan duen egoera.

giltza 11

Page 12:  · Web view- Garapenari eta iraunkortasunari buruzko informazioa aztertzea, antolatzea eta ebaluatzea, arrazoimenez eta irizpide kritikoz, eta ondorioak ateratzea, ondo oinarritutako

Mundu Garaikiderako Zientziak - BATXILERGOAIkasgelako programazioa

4. unitatea. Genetika eta bioetika

Denbora: 8 orduDiziplinartekotasuna: Euskara eta Literatura, Biologia eta Geologia.

1. Helburuak· DNA ezaugarri hereditarioak dituen molekula dela ezagutzea.· DNA–gene–proteina–ezaugarri erlazioa ulertzea.· Ingeniaritza genetikoaren aukerak eta aplikazioak ezagutzea.· Bioteknologiaren abantailak eta desabantailak balioestea.· Zelula ama motak eta horien erabilerak ezagutzea.· Laguntza bidezko ugalketa-teknika nagusiak zein diren eta zein ondorio

dituzten azaltzea.· Ingeniaritza genetikoko, bioteknologiako, terapia genikoko eta laguntza bidezko ugalketako tekniken ondorio etikoak balioestea, eta arrazoi objektiboetan oinarritutako irizpide bat sortzea.

2. Oinarrizko gaitasunak

Diziplinartekoak:· Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna:

- Manipulazio genetikoaren eta bioteknologiaren oinarri zientifikoak zein diren jakitea.- Ingeniaritza genetikoko eta lagundutako ugalketako teknikak aplikatzearen ondorio praktiko eta etikoak balioestea eta kontrastatzea.

· Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna: genetikari, lagundutako ugalketari, indarreko legeei eta halako gaiei buruzko proposamenak eta aplikazioak argudiatzea, eztabaidatzea eta ebaluatzea.

Zeharkakoak:· Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna: ikerkuntza biomedikoaren mugak arautzeko eta giza duintasuna babesteko erakundeak beharrezkoak direla ulertzea.· Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna: askotariko teknika eta estrategiak erabiltzea, zelula amen eta klonazioaren posibilitateei buruzko informazioa lortzeko, hautatzeko eta interpretatzeko.

3. Zehar-lerroak

Unitate honetan giza eskubide- eta bake-hezkuntza lan daiteke, ikerketa genetikoko zenbait teknikek –terapia genikoa eta zelula amen erabilera, esaterako– dituzten ondorio moralen ezagutzaren bitartez.

4. Edukiak

Kontzeptuak· Genetikako oinarrizko kontzeptuak: DNA, genea, genoma eta bestelakoak.· Giza Genoma Proiektua eta haren erabilerak.· Ingeniaritza genetikoaren oinarriak eta haren erabilerak.· Bioteknologiaren erabilerak eta arriskuak.

giltza 12

Page 13:  · Web view- Garapenari eta iraunkortasunari buruzko informazioa aztertzea, antolatzea eta ebaluatzea, arrazoimenez eta irizpide kritikoz, eta ondorioak ateratzea, ondo oinarritutako

Mundu Garaikiderako Zientziak - BATXILERGOAIkasgelako programazioa

· Zelula ama enbrionarioak eta helduak: ezaugarriak eta erabilerak.· Klonazioa: kontzeptua, teknikak eta erabilerak.· Laguntza bidezko ugalketa: kontzeptua eta teknika nagusiak.· Bioetika eta zuzenbidea.

Prozedurak· DNA errekonbinante molekula baten eraiketa-prozesua deskribatzea.· Nukleo-transferentzia teknikaren bidezko organismo baten klonazioaren

eskema ulertzea.· Hainbat baliabide erabiliz (liburuak, aldizkari espezializatuak, Internet...) informazioa eta erreferentziak bilatzea.

Balioak· Genetikaren ikerketak medikuntzako eta nekazaritzako elikagaietako teknika berrien garapenean jokatu duen papera balioestea.· Generazioz generazio transmititu daitezkeen ezaugarrien oinarri molekularrari buruzko interesa adieraztea.· Genetikako teknikak erabiliz garatu diren medikuntzako eta nekazaritzako elikagaien tratamendu berrien garrantziaren eta ondorio moralen gainean hausnartzea.· Laguntza bidezko ugalketa-tekniken abantailak eta desabantailak balioestea.· Medikuntzan eta nekazaritzako elikagaietan jazo diren berritasunen inguruko iritzi argumentatua izatea.

5. Jarduerak· Aztertu hasierako orrialdeko irudiak eta irakurri sarrerako testua.· Irakurri unitatearen edukiak eta atera ideia nagusiak.· Egin eta ulertu honako gai hauei buruzko eskemak: giza kariotipoa, terapia genikoa, nukleo-transferentzia bidezko klonazioa eta in vitro ernalketa.· Aztertu honako gai hauei buruzko testuak: ezarpenaren aurreko diagnostiko genetikoa, zelula amak, Espainiako etika-batzordeen erakundea eta UNESCOren Giza Genomaren eta Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala.· Parte hartu genetikako teknika aurreratuen bidez izaki bizidunak sortzearen inguruko eztabaidan.· Bilatu Interneten xenotransplanteei buruzko informazioa.· Egin testuliburuan proposatzen diren sintesi-jarduerak.

Jarduera: eskema interpretatzeaErreparatu 14. jarduerako nukleo-transferentzia bidezko klonazio genetikoaren prozesuaren deskribapenari, eta erantzun teknika horri buruz egindako galderei.

IKT jarduerakKontsultatu 31. jardueran adierazitako zuzenbideko albisteen webgunea, eta erantzun ikerketa biomedikoen erregulazio juridikoari buruz planteatzen diren galderei.

6. Ebaluazioa· Deskribatu gene eta giza genoma kontzeptuak.· Azaldu Giza Genoma Proiektua zer den eta medikuntza-zientziarekin zer

erlazio duen.

giltza 13

Page 14:  · Web view- Garapenari eta iraunkortasunari buruzko informazioa aztertzea, antolatzea eta ebaluatzea, arrazoimenez eta irizpide kritikoz, eta ondorioak ateratzea, ondo oinarritutako

Mundu Garaikiderako Zientziak - BATXILERGOAIkasgelako programazioa

· Bereizi ingeniaritza genetikoko proiektu batean zenbait molekulak duten funtzioa.

· Ezagutu transgeniko bat eta haren abantailak eta desabantailak.· Bereizi zelula amen medikuntzako zenbait erabilera.· Interpretatu nukleo-transferentzia bidezko klonazioari buruzko eskema.· Azaldu laguntza bidezko ugalketa-teknika eta haren funtzioa.

giltza 14

Page 15:  · Web view- Garapenari eta iraunkortasunari buruzko informazioa aztertzea, antolatzea eta ebaluatzea, arrazoimenez eta irizpide kritikoz, eta ondorioak ateratzea, ondo oinarritutako

Mundu Garaikiderako Zientziak - BATXILERGOAIkasgelako programazioa

5. unitatea. Baliabide naturalak

Denbora: 8 orduDiziplinartekotasuna: Euskara eta Literatura, Fisika, Kimika, Ekonomia, Matematika, Industria-teknologia, Biologia eta Geologia. 1. Helburuak

· Baliabide naturalak zein diren eta nola sailkatzen diren ezagutzea.· Energia-baliabide nagusiak ezagutzea eta berriztagarrien eta berriztaezinen

arteko aldeak ulertzea.· Mineralak berorietatik eratorritako materialekin erlazionatzea.· Izaki bizidunek emandako baliabideen garrantzia balioestea.· Uraren ziklo naturala, uraren erabilerak eta uraren kudeaketa jasangarriaren

garrantzia ezagutzea.

2. Oinarrizko gaitasunak

Diziplinartekoak:· Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna:

- Baliabide naturalak identifikatzea eta ezagutzea, jatorria eta sailkapena kontuan hartuz.- Izaki bizidunetatik lortzen ditugun baliabideak zer garrantzitsuak diren aintzat hartzea.

Zeharkakoak:· Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna:

- Energia aurreztearen eta ordezko energiak erabiltzea sustatzearen aldeko jarrera garatzea.

- Baliabide naturalak erantzukizunez erabiltzea, ingurumena zaintzea eta neurriz kontsumitzeko ohitura hartzea.

· Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna: ekimena izatea eta konpromisoa hartzea.· Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna: baliabide naturalak gehiegi ustiatzeak dakartzan arazoei buruzko informazioa lortzea, hautatzea, eta balioestea, eta informazio horri buruzko ondorioak adieraztea.

3. Zehar-lerroak

Unitate honetan kontsumo-hezkuntza lan daiteke; ondarearen, produktuen eta gure gizartean eskaintzen diren zerbitzuen erabileraren ondorioak landu daitezke, era horretan, kontsumo egokia eta orekatua bultzatzeko.

4. Edukiak

Kontzeptuak· Baliabideen sailkapena: berriztagarriak, berriztaezinak eta agortezinak.· Erregai fosilak: ikatza, petrolioa eta gas naturala. Jatorria, banaketa, erabilera eta eragina.· Erregai nuklearrak: uranioa, plutonioa eta hidrogenoa. Erabilerak eta arazoak.

giltza 15

Page 16:  · Web view- Garapenari eta iraunkortasunari buruzko informazioa aztertzea, antolatzea eta ebaluatzea, arrazoimenez eta irizpide kritikoz, eta ondorioak ateratzea, ondo oinarritutako

Mundu Garaikiderako Zientziak - BATXILERGOAIkasgelako programazioa

· Energia berriztagarriaren iturriak: eguzki-energia, energia eolikoa, marea-energia, energia geotermikoa eta biomasa.· Baliabide mineralak: sailkapena, lorpena eta erabilerak.· Baso-, nekazaritza- eta abeltzaintza-baliabideak: mota eta erabilera nagusiak.· Baliabide hidrikoak: banaketa eta erabilerak.· Uraren zikloa.· Geologiako ikerketa-metodoak: teledetekzioa, informazio geografikoko sistemak, landa-lana, mapa geologikoa eta ebaketa geologikoa.· Geologiaren erabilerak: ingurumen-arriskuak ebaluatzea.

Prozedurak· Baliabideen banaketa-mapak sortu eta interpretatzea.· Sektoreen grafikoei eta diagramei erreparatu eta interpretatzea.· Hainbat baliabide erabiliz (liburuak, aldizkari espezializatuak, Internet...) informazioa eta erreferentziak bilatzea.

Balioak· Baliabide natural jakinen erabilerak ingurumenean duen eragina balioestea.· Baliabide geologikoak energia-iturri berriztaezinak izateak duen garrantzia balioestea.· Ur gezaren urritasunaren eta ura aurrezteko neurrien inguruan hausnartzea.· Eztabaidetan jarrera kolaboratzailea eta tolerantea izatea.

5. Jarduerak· Aztertu hasierako orrialdeko irudiak eta irakurri sarrerako testua.· Irakurri unitatearen edukiak eta atera ideia nagusiak.· Adierazi, abeltzaintzako ustiategi bateko irudi bati erreparatu ondoren, zer motako ustiategia den eta zer propietate dituen.· Aztertu astebeteko dieta bat, eta balioetsi ingurumenean dituen ondorioak.· Bilatu Interneten honako gai hauei buruzko informazioa: marea beltzak zer diren eta ingurumenean zer eragin duten, mareen mugimendua eta inguruan lantzen diren barazkiak.· Egin botilaratutako hainbat ur moten propietate kimikoen ikerketa.· Egin testuliburuan proposatzen diren sintesi-jarduerak.

Jarduera: dibulgazio-artikulua interpretatzeaIrakurri eta ikusi 17. jarduerako testuak, mapak eta grafikoak, eta erantzun mundu mailako uraren kudeaketari buruzko galderei.

IKT jarduerakKontsultatu 44. jardueran adierazitako Ingurumen Ministerioaren AGUA programaren webgunea, eta erantzun uraren kudeaketari buruzko galderei, identifikatu kontsumo arduratsua bultzatzeko proposatzen diren ekimenak eta zehaztu, ikasle guztien artean, ikasle bakoitzak ekimen horietako zeinetan hartuko duen parte.

6. Ebaluazioa· Konparatu baliabide berriztagarriak eta berriztaezinak.· Adierazi erregai fosilen eta nuklearren ingurumen-eragina.· Bereizi energia-iturri berriztagarriak eta horien izaera.· Adierazi hainbat mineral moten erabilera eta eragin nagusiak.

giltza 16

Page 17:  · Web view- Garapenari eta iraunkortasunari buruzko informazioa aztertzea, antolatzea eta ebaluatzea, arrazoimenez eta irizpide kritikoz, eta ondorioak ateratzea, ondo oinarritutako

Mundu Garaikiderako Zientziak - BATXILERGOAIkasgelako programazioa

· Deskribatu baso-baliabideen aniztasuna eta garrantzia.· Azaldu nekazaritza- eta abeltzaintza-baliabideen ezaugarri nagusiak.· Identifikatu lurpeko uren dinamika.· Adierazi uraren erabilerak.· Azaldu baliabide hidrikoen baldintzatzaileak.

giltza 17

Page 18:  · Web view- Garapenari eta iraunkortasunari buruzko informazioa aztertzea, antolatzea eta ebaluatzea, arrazoimenez eta irizpide kritikoz, eta ondorioak ateratzea, ondo oinarritutako

Mundu Garaikiderako Zientziak - BATXILERGOAIkasgelako programazioa

6. unitatea. Materialak eta material berriak

Denbora: 8 orduDiziplinartekotasuna: Euskara eta Literatura, Fisika, Kimika, Industria-teknologia, Geografia. 1. Helburuak

· Material motak, horien propietateak eta horien erabilera egokiak ezagutzea.· Gizadiak materialei eman dien erabilera balioestea, eta zientzia eta teknologiaren aurrerabidean izan duten garrantziaz jabetzea.· Material naturalen eta gizakiak asmo zehatzetarako sortutako material sintetikoen arteko ezberdintasuna ulertzea.· Materialen erabilerak eragiten dituen ingurumen- eta energia-arazoez jabetzea, eta birziklatzea moduko erantzun posibleak ezagutzea.· Teknologia berrien produktuak: material elektriko berriak, nanoteknologia, material adimendunak eta material hibridoak.· Materialak erabili eta birziklatzea.

2. Oinarrizko gaitasunak

Diziplinartekoak:· Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna:

- Material motak, ezaugarriak eta aplikazio egokienak zein diren jakitea.- Material berrien fabrikazioan izandako aurrerapenak behar teknologiko eta sozialak asetzeko aukera ematen dutela aintzat hartzea.

Zeharkakoak:· Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna: materialak erabiltzeko eta birziklatzeko estrategien berri izatea, kalte ekologikorik ez eragiteko.· Ikasten ikasteko gaitasuna: material berrien garapenean izaten diren aurrerapenek sorturiko auziei buruz komunikabideek ematen duten informazioa lortzea, hautatzea eta balioestea, eta informazio horri buruzko ondorioen berri ematen jakitea, norberak ondo argudiatutako iritziak izan ditzan.

3. Zehar-lerroak

Unitate honetan, alde batetik, kontsumo-hezkuntza lan daiteke; eskuratutako produktuen berri jakiteko etiketaren azterketak duen garrantzia nabarmendu daiteke, era horretan, kontsumo arduratsu eta kontzientea bultzatzeko. Beste alde batetik, ingurumen-hezkuntza ere lan daiteke, eta materialak birziklatzeak eta berrerabiltzeak dituen abantaila ekonomikoak eta ekologikoak azpimarratu.

4. Edukiak

Kontzeptuak· Materialak: propietateak eta sailkapena.· Metalak eta aleazioak: adibideak, propietateak eta erabilera.· Material mineral ez-metalikoak: material zeramikoak, eraikuntzako materialak eta beira.

giltza 18

Page 19:  · Web view- Garapenari eta iraunkortasunari buruzko informazioa aztertzea, antolatzea eta ebaluatzea, arrazoimenez eta irizpide kritikoz, eta ondorioak ateratzea, ondo oinarritutako

Mundu Garaikiderako Zientziak - BATXILERGOAIkasgelako programazioa

· Landare-jatorria duten jatorri biologikoko materialak: papera, zura eta ehun-zuntzak.· Animalia-jatorria duten jatorri biologikoko materialak: ilekia, zeta eta larrua.· Polimero naturalak, artifizialak eta sintetikoak: kontzeptua, motak eta sailkapena.

Prozedurak· Izaki bizidunen jatorriaren eta eboluzioaren gaineko testuak irakurri eta

komentatzea.· Eguneroko bizitzan erabiltzen diren objektuak bilatzea, jarraian, materialek objektuari ematen dioten propietateak eta ezaugarriak ondorioztatzeko.· Kontsumitzen ditugun produktuen artean ekoetiketa dutenen gutxi gorabeherako ehunekoa zehaztea.· Hainbat baliabide erabiliz (liburuak, aldizkari espezializatuak, Internet...) informazioa eta erreferentziak bilatzea.

Balioak· Gaur egungo gizartearen beharrizan teknologikoak asetzeko material zehatz berriak lortzeko ikerketak duen garrantzia balioestea.· Kontsumo-ohitura arduratsuak izatea eta birziklatzeak dituen abantaila ekonomiko eta ekologikoak balioestea.

5. Jarduerak· Aztertu hasierako orrialdeko irudiak eta irakurri sarrerako testua.· Irakurri unitatearen edukiak eta atera ideia nagusiak.· Sortu eta interpretatu hainbat material moten propietateak eta ezaugarriak biltzen dituzten eskemak eta laburpenak.· Sortu produktu zehatz baten bizi-zikloari buruzko grafikoa, zein materialez osaturik dagoen zehaztu ondoren.· Bilatu Interneten nanoteknologiari buruzko informazioa; bilatu zein material nanoteknologiko mota ezagutzen diren, deskribatu horien ezaugarriak eta erlazionatu materialen erabilerarekin. · Egin testuliburuan proposatzen diren sintesi-jarduerak.

Jarduera: dibulgazio-artikulua interpretatzeaIrakurri derrigorrezkoak diren jantzien etiketei eta ekoetiketei buruzko testuak, eta erantzun gaiari buruz proposatutako galderei. Horren aurretik, bilatu informazioa eguneroko bizitzan erabiltzen diren hainbat produkturen etiketetan.

IKT jarduerakKontsultatu 24. jardueran adierazitako zientzia-dibulgazioko webgunea, eta bilatu material plastikoen jatorriari eta eboluzioari buruzko informazioa. Erantzun proposatutako galderei.

6. Ebaluazioa· Zehaztu zuraren kokapena materialen sailkapenean.· Sailkatu hainbat material metal edo aleazio izaeraren arabera.· Identifikatu materiala haren ezaugarri garrantzitsuenen deskribapenetik

abiatuta.· Karakterizatu kotoiaren eta artilearen jatorria eta propietateak.

giltza 19

Page 20:  · Web view- Garapenari eta iraunkortasunari buruzko informazioa aztertzea, antolatzea eta ebaluatzea, arrazoimenez eta irizpide kritikoz, eta ondorioak ateratzea, ondo oinarritutako

Mundu Garaikiderako Zientziak - BATXILERGOAIkasgelako programazioa

· Azaldu zer den polimero bat, eta zein mota ezagutzen diren.· Konparatu egurra eta PVCa, euren propietateetan oinarrituta, ateen markoak

eraikitzeko material gisa.· Jarri material berri baten adibide bat, eta azaldu haren propietateak eta

erabilerak.· Azaldu zertan datzan material baten bizi-zikloa, eta erantzun birziklatze-fasearekin erlazionatutako galderei.

giltza 20

Page 21:  · Web view- Garapenari eta iraunkortasunari buruzko informazioa aztertzea, antolatzea eta ebaluatzea, arrazoimenez eta irizpide kritikoz, eta ondorioak ateratzea, ondo oinarritutako

Mundu Garaikiderako Zientziak - BATXILERGOAIkasgelako programazioa

7. unitatea. Garapena eta iraunkortasuna

Denbora: 8 orduDiziplinartekotasuna: Euskara eta Literatura, Ekonomia, Geografia, Matematika, Biologia eta Geologia. 1. Helburuak

· Garapena mugatzen duten faktore garrantzitsuenak –hala nola baliabideak agortzea, eragindako inpaktuak eta arrisku natural eta antropikoak– ezagutzea.· Kontserbazioarekin eta ingurumena hobetzearekin bat datorren baliabideen kudeaketa arrazional eta koherentea egiteak duen garrantziaz jabetzea.· Garapen-ereduak aztertu, eta horien bideragarritasunari buruz eztabaidatzea.· Gaur egungo garapena hurrengo belaunaldietakoa estutasunean jarri gabe mantentzeko azaldutako proposamenei buruz eztabaidatzea.· Ingurumen-hezkuntza gizartearen sentsibilizaziorako tresnatzat balioestea.

2. Oinarrizko gaitasunak

Diziplinartekoak:· Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna:

- Garapenari buruzko teorien oinarriak zein diren jakitea, haiei buruzko informazioaren balio zientifikoa kontrastatzeko.- Aberastasunaren munduko banaketa desorekatua konpontzeko irtenbideak proposatzerakoan zientziak zer-nolako garrantzia duen ulertzea.

· Matematikarako gaitasuna: konparazio-taulak eta grafiko estatistikoak egitea eta aztertzea, emaitzak antolatzeko eta interpretatzeko, errealitatea hobeto ulertze aldera.

Zeharkakoak:· Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna:

- Garapenari eta iraunkortasunari buruzko informazioa aztertzea, antolatzea eta ebaluatzea, arrazoimenez eta irizpide kritikoz, eta ondorioak ateratzea, ondo oinarritutako metodologia aplikatuz.- Hurrengo belaunaldien etorkizuna kolokan jarri gabe gaur egungo garapenari eusteko proposatutako irtenbideak aztertzea, antolatzea, ebaluatzea eta ondorioak ateratzea.

3. Zehar-lerroak

Unitate honetan giza eskubide- eta bake-hezkuntza lan daiteke, mundu mailako aberastasunen banaketan zenbait halako desberdintasunak zergatik dauden hausnartzeko baliagarriak diren aspektuak azpimarratuz. Desoreka horiei irtenbidea aurkitzeko elkartasunean, kooperazioan eta errespetuan oinarritutako proposamenak sortzeko balio dezaketen eztabaidak sor daitezke.

4. Edukiak

Kontzeptuak· Oinarrizko kontzeptuak: baliabide naturala, ingurumen-arriskua, ekosistema, oreka-egoera, karga-muga.

giltza 21

Page 22:  · Web view- Garapenari eta iraunkortasunari buruzko informazioa aztertzea, antolatzea eta ebaluatzea, arrazoimenez eta irizpide kritikoz, eta ondorioak ateratzea, ondo oinarritutako

Mundu Garaikiderako Zientziak - BATXILERGOAIkasgelako programazioa

· Populazioa eta baliabideak: giza populazioaren eta kontsumitzen ditugun baliabide naturalen ekoizpenaren dinamikaren arteko erlazioa.· Garapenaren mugak: Lurra baliabide mugatuak dituen sistema gisa.· Baliabide naturalak ustiatzeak eragiten dituen ingurumen-inpaktuak eta erlazionatutako arrisku naturalak.· Baliabideen eskuragarritasunaren desberdintasunean eragiten duten gizarte- eta ekonomia-faktoreak.· Mundu mailako garapenaren eredu nagusiak: kontrolik gabeko garapena, zero hazkundea eta garapen iraunkorra.

Prozedurak· Garapen-ereduei buruz eztabaidatu, eta horien gizarte- eta ingurumen-

ondorioak aztertzea. · Baliabide naturalen ustiaketak eragin dezakeen inpaktua balioesteko hainbat informazio-iturri interpretatzea.· Hainbat baliabide erabiliz (liburuak, aldizkari espezializatuak, Internet...) informazioa eta erreferentziak bilatzea.

Balioak· Ezaguera zientifikoa biosferaren kolapsoa saihesteko neurriak diseinatzeko baleko tresna gisa balioestea.· Garatutako eta garapen bidean diren herrialdeen arteko desberdintasun ekonomikoen gaineko jarrera kritiko eta arrazoitua izatea.

5. Jarduerak· Aztertu hasierako orrialdeko irudiak eta irakurri sarrerako testua.· Irakurri unitatearen edukiak eta atera ideia nagusiak.· Sortu eta interpretatu ingurumen-inpaktuak eta arrisku naturalak horiek kontrolatzeko, aurreikusteko eta zuzentzeko ingurumen-kudeaketa osoak ematen dituen aukerekin erlazionatzen dituzten eskemak eta laburpenak.· Osatu eta garatu herrialdekako baliabideen ekoizpenaren eta kontsumoaren grafikoak; ondoren, erlazionatu grafikoak aberastasunaren banaketa geografiko desorekatuarekin.· Bilatu Interneten ikasle bakoitzaren oinatz ekologikoaren balioari buruzko informazioa; informazio horretatik abiatuta, oinatz horren balioan eragiten duten faktoreak estima daitezke, eta horien balioak txikitzeko banakoek zein komunitateek hartu beharreko neurrien zerrenda sor daiteke.· Egin testuliburuan proposatzen diren sintesi-jarduerak.

Jarduera: dibulgazio-artikulua interpretatzeaAztertu taula batean adierazitako CFC-aren eta ozonoaren atmosferako presentziaren eta kontzentrazioaren informazioa. Datuak erabiliz, sortu grafiko bat eta erantzun proposatutako galderei.

Aztertu karbono dioxidoaren kontzentrazioaren igoera lurrazaleko tenperaturaren igoerarekin erlazionatzen duen grafikoa. Erantzun proposatzen diren galderei.

IKT jarduerak

giltza 22

Page 23:  · Web view- Garapenari eta iraunkortasunari buruzko informazioa aztertzea, antolatzea eta ebaluatzea, arrazoimenez eta irizpide kritikoz, eta ondorioak ateratzea, ondo oinarritutako

Mundu Garaikiderako Zientziak - BATXILERGOAIkasgelako programazioa

Kontsultatu GNBPren (Garapenerako Nazio Batuen Programa) webgunea eta erantzun herrialde bakoitzaren eta hainbat herrialderen garapen-egoera balioesteko aukeratutako parametroei buruzko galderei.

6. Ebaluazioa· Definitu karga-muga kontzeptua, eta zehaztu garapen teknologikoak nola

eragin dion.· Zerrendatu eta azaldu erregai fosilen kontsumoak eragindako inpaktuak.· Azaldu dibertsitatearen galdera, inpaktu gisa, zertan datzan, eta arrazoitu zergati posibleak eta gizadian sor ditzakeen ondorioak.· Definitu garapen iraunkor kontzeptua eta konparatu gure gaur egungo garapen-ereduarekin.· Justifikatu lurralde-antolamenduaren eta eremu babestuak sortzearen beharra.· Sailkatu hainbat neurri izaera iragarlearen edo zuzentzailearen arabera.· Azaldu modu analitikoan txirotasunaren arazoa ingurumenaren arazoarekin erlazionatzen duen esaldi bat.· Azaldu NBE-k kudeatutako nazioarteko hainbat proiektu zertan dautzan.

giltza 23

Page 24:  · Web view- Garapenari eta iraunkortasunari buruzko informazioa aztertzea, antolatzea eta ebaluatzea, arrazoimenez eta irizpide kritikoz, eta ondorioak ateratzea, ondo oinarritutako

Mundu Garaikiderako Zientziak - BATXILERGOAIkasgelako programazioa

8. unitatea. Teknologia berriak I: komunikazioaren aroa

Denbora: 8 orduDiziplinartekotasuna: Euskara eta Literatura, Atzerriko hizkuntza, Ekonomia, Geografia. 1. Helburuak

· Komunikazio-zirkuitua zer den eta hura osatzen duten elementu nagusiak zein diren ezagutzea.· Uhinak, batez ere elektromagnetikoak, zer diren ulertzea eta ezaugarritzen dituzten magnitude nagusiak ezagutzea.· Hainbat euskarriren bidez uhin elektromagnetikoen transmisioa nola gertatzen den ezagutzea.· Telefonoaren, irratiaren eta telebistaren funtzionamendurako oinarrizko printzipioak ezagutzea.· Informazioaren formatu analogikoaren ezaugarri nagusiak ulertzea, eta seinalearen sistema eramailearen propietate fisikoekin erlazionatzea.

2. Oinarrizko gaitasunak

Diziplinartekoak:· Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna:

- Komunikazio analogikoen funtzionamenduaren oinarriak zein diren jakitea.- Formatu analogikoaren ezaugarriak identifikatzea, bai eta seinalea daraman sistemaren propietate fisikoekin duen lotura ere.

Zeharkakoak:· Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna:

- Informazioa hedatzeko eta trukatzeko kanal analogikoak ezagutzea eta erabiltzea.- Oinarrizko hizkuntza espezifikoak ondo-ondo ezagutzea (testuala, zenbakizkoa, ikonikoa, ikusizkoa, grafikoa), bai eta hizkuntza horiek deskodetzeko eta transferitzeko jarraibideak ere.

3. Zehar-lerroak

Unitate honetan giza eskubide- eta bake-hezkuntza lan daiteke, komunikaziora iristeko aukera-desberdintasuna nabarmenduz. Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalean komunikaziorako eskubidea gehitzeko posibilitatea handituz doala gaitzat hartuta, horren inguruko eztabaida sor daiteke.

4. Edukiak

Kontzeptuak· Komunikazio kontzeptua, eta osatzen eta ahalbidetzen duten elementuak.· Uhin kontzeptua eta uhin motak.· Soinu-uhinen eta uhin elektromagnetikoen –komunikazioan erabiltzen diren uhin nagusiak– karakterizazioa.· Uhinen hedatze-medioaren araberako seinalearen transmisio motak: haririk gabeko transmisioa, hari bidezko transmisioa.· Zuntz optikoaren funtzionamendua.

giltza 24

Page 25:  · Web view- Garapenari eta iraunkortasunari buruzko informazioa aztertzea, antolatzea eta ebaluatzea, arrazoimenez eta irizpide kritikoz, eta ondorioak ateratzea, ondo oinarritutako

Mundu Garaikiderako Zientziak - BATXILERGOAIkasgelako programazioa

· Telekomunikazio analogikoak eta horien ordezkari nagusiak: telefonoa, telebista eta irratia.

Prozedurak· Argiaren abiadura soinuaren abiadurarekin konparatzeko kalkuluak egitea.· Komunikazio-sareen instalazio-kasu hipotetiko bat ebaztea.· Hainbat baliabide erabiliz (liburuak, aldizkari espezializatuak, Internet...) informazioa eta erreferentziak bilatzea.

Balioak· Komunikazioa gizakiaren garapen sozialerako ezinbesteko fenomenotzat jotzea, eta teknologia berriek komunikazio-sistemen eboluzio azkarrean duten papera balioestea.· Mundu mailan komunikazio-sistemetara iristeko dauden desberdintasunen inguruko jarrera kritikoa eta arrazoitua izatea.

5. Jarduerak· Aztertu hasierako orrialdeko irudiak eta irakurri sarrerako testua.· Irakurri unitatearen edukiak eta atera ideia nagusiak.· Sortu eta interpretatu herrialdekako komunikabideen erabilerari buruzko eskemak eta taulak, eta erlazionatu populazioaren teknologiaren erabilera herrialdearen garapen-mailarekin.· Osatu eta garatu komunikazio mota analogikoen arteko grafiko konparatiboak. Alderatu gainerakoekin bakoitzaren eboluzio historikoa.· Bilatu Interneten zuntz optikoaren eta haren erabilera anitzen inguruko informazioa. Bilatu zuntz optikoa duten eguneroko bizitzako objektuak, eta aztertu zergatik erabiltzen den material hori objektu horietan.· Egin testuliburuan proposatzen diren sintesi-jarduerak.

Jarduera: testua eta grafikoa aztertzeaErreparatu 10. unitateko planisferioari eta aztertu. Irakurri irudiarekin batera dagoen testua, eta erantzun gaiari buruz proposatzen diren galderei.

IKT jarduerakKontsultatu Espainiako Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren webguneko telekomunikazioen atala. Zerrendatu eskola dagoen eremuan jaso daitezkeen irrati-kateen dialak, eta hortik abiatuta, konparatu erabilitako frekuentziak kate bakoitzak emititzen duen lurraldearen eremuarekin.

6. Ebaluazioa· Erantzun komunikazio-zirkuituei buruzko galdera laburrei.· Definitu uhin motak ezaugarritzen dituzten kontzeptuak.· Zehaztu definizio bakoitza zein uhin-motari dagokion.· Azaldu errepikagailuak zertan dautzan, eta zehaztu zein transmisio motarako erabiltzen diren; erlazionatu telekomunikazio-sateliteekin.· Konparatu haririk gabeko eta hari bidezko transmisioaren abantailak eta desabantailak.· Deskribatu telefonoaren funtzionamendua, eta kokatu haren atal bakoitza.· Idatzi irratiaren eta telefoniaren arteko antzekotasunak eta desberdintasunak.· Sortu hainbat kontzeptu azaltzen diren telebista-emisio baten eskema.

giltza 25

Page 26:  · Web view- Garapenari eta iraunkortasunari buruzko informazioa aztertzea, antolatzea eta ebaluatzea, arrazoimenez eta irizpide kritikoz, eta ondorioak ateratzea, ondo oinarritutako

Mundu Garaikiderako Zientziak - BATXILERGOAIkasgelako programazioa

· Deskribatu mundu mailako telekomunikazio-sarearen abantailak eta desabantailak.

giltza 26

Page 27:  · Web view- Garapenari eta iraunkortasunari buruzko informazioa aztertzea, antolatzea eta ebaluatzea, arrazoimenez eta irizpide kritikoz, eta ondorioak ateratzea, ondo oinarritutako

Mundu Garaikiderako Zientziak - BATXILERGOAIkasgelako programazioa

9. unitatea. Teknologia berriak II: aro digitala

Denbora: 8 orduDiziplinartekotasuna: Euskara eta Literatura, Atzerriko hizkuntza, Ekonomia, Geografia. 1. Helburuak

· Forma digitaleko informazioa biltzeko, transmititzeko eta prozesatzeko prozesuak ezagutzea.· Informazio digitalaren neurri nagusiak ezagutzea, eta haien erabilera ulertzea.· Ordenagailu baten oinarrizko funtzionamendua eta gaur egungo komunikazio-sistema nagusiak ezagutzea.· Interneten funtzionamenduari buruzko oinarrizko printzipioak ulertzea.· Iraultza digitalak munduan izan duen eraginaren inguruan hausnartzea.

2. Oinarrizko gaitasunak

Diziplinartekoak:· Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna: teknologia digitalekin loturiko terminologia berezia jakitea, eta testuinguru zientifikoetan egoki bilatzea.· Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna: teknologia digitalak gaur egungo gizartean duen eraginaren abantailak eta eragozpenak azaltzea, eta haiei buruz eztabaidatzea.

Zeharkakoak:· Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna: Honako gai hauei buruzko ezagutza garatzea: teknologia zer den, nola funtzionatzen duen eta nola erabil daitekeen helburu jakin batzuk lortzeko, makinei, programei eta sareei dagokienez.· Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna:

- Pertsona fisiko edo juridikoen intimitateari kalte egitera bideratutako aplikazio teknologikoak baztertzea.

- Iraultza digitalak eguneroko bizimoduko zenbait alderditan zer-nolako eragina duen aintzat hartzea.· Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna: zenbait motako testuak irakurtzea eta ulertzea.

3. Zehar-lerroak

Unitate honetan kontsumo-hezkuntza lan daiteke, Interneten eskaintzen diren zerbitzuak eta eskaintza horien kalitatea balioesteko erreparatu ditzakegun parametro objektiboak nabarmenduz.

4. Edukiak

Kontzeptuak· Informazio digital kontzeptua: informazioaren neurria eta kodifikazioa.· Irudiaren eta soinuaren digitalizazioa.· Informazio digitalaren bilketa: elektrikoa, magnetikoa eta optikoa.· Datu digitalen konpresioa.· Ordenagailuaren egitura eta funtzionamendua: hardwarea eta softwarea.· Komunikazio digitala: telefonia mugikorra, telebista digitala, irrati digitala eta kokatze-sistemak.

giltza 27

Page 28:  · Web view- Garapenari eta iraunkortasunari buruzko informazioa aztertzea, antolatzea eta ebaluatzea, arrazoimenez eta irizpide kritikoz, eta ondorioak ateratzea, ondo oinarritutako

Mundu Garaikiderako Zientziak - BATXILERGOAIkasgelako programazioa

· Internet: egitura, funtzionamendua eta mundu mailako hedapena.· World Wide Web kontzeptua.· Banda zabaleko transmisioa.· Teknologia digitalaren inpaktua.

Prozedurak· Interneten garapenean izan diren faseen koadro kronologikoak sortzea.· Memoria-dispositiboen eta ordenagailuen prozesadoreen kapazitateari eta potentziari buruzko irudien eta grafikoen interpretazioa egitea.· Hainbat baliabide erabiliz (liburuak, aldizkari espezializatuak, Internet...) informazioa eta erreferentziak bilatzea.

Balioak· Informazio digitala euskarritzen den oinarri zientifikoa ezagutzeko interesa izatea.· Komunikabide digitalen garapenak ekarri dituen inplikazio sozialak kontuan hartzea.

5. Jarduerak· Aztertu hasierako orrialdeko irudiak eta irakurri sarrerako testua.· Irakurri unitatearen edukiak eta atera ideia nagusiak.· Sortu eta interpretatu honako gai hauei buruzko eskemak eta laburpenak: hainbat webgunetan dagoen informazio mota, hainbat ordenagailu motako prozesadoreak ezaugarritzen dituzten parametroak eta Interneteko zerbitzuak eskaintzen dituzten hainbat konpainiaren banda zabalaren abiadura.· Osatu eta garatu komunikazio digital moten mundu mailako estaldurari buruzko grafikoak.· Bilatu Interneten edo bestelako euskarri digitaletan honako gai hauei buruzko informazioa: artxibo digitalek darabilten memoria, memoria biltzeko dispositiboek darabilten sistema fisikoa, unitate aritmetiko-logiko batek egin ditzakeen oinarrizko operazio logikoak eta ordenagailuen prozesadoreen memoriaren edukiera eta abiadura.· Egin testuliburuan proposatzen diren sintesi-jarduerak.

Jarduera: testua eta grafikoa aztertzeaIrakurri ordenagailuen prozesadoreen potentzia handitzeak denborarekin jasan duen eboluzioari buruzko testua, eta interpretatu testuaren ondoko grafikoa. Jarraian, erantzun Mooren legearen baliotasunari eta teknologiaren aurrerapenean izan duen eraginari buruz proposatutako galderei.

IKT jarduerakGrabatu hainbat artxibo digital mota, egiaztatu haien tamaina eta kalkulatu bakoitzaren konpresio-portzentajea.Bisitatu Wikipedia webgunea, eta konparatu hizkuntza bakoitzean eskuragarri dagoen informazioaren bolumena, hedapena eta informazio mota.

6. Ebaluazioa· Alderatu seinale digitalaren eta analogikoaren abantailak eta desabantailak.· Interpretatu, irudi batetik abiatuta, barra-kodea zer informazio motari dagokion.· Azaldu zertan datzan datuen konpresioa.

giltza 28

Page 29:  · Web view- Garapenari eta iraunkortasunari buruzko informazioa aztertzea, antolatzea eta ebaluatzea, arrazoimenez eta irizpide kritikoz, eta ondorioak ateratzea, ondo oinarritutako

Mundu Garaikiderako Zientziak - BATXILERGOAIkasgelako programazioa

· Deskribatu ordenagailuak dituen memoria motak, eta azaldu horietako bakoitzaren erabilera.

· Erlazionatu ordenagailu baten softwareko programak bakoitzak duen funtzioarekin.

· Deskribatu telefono mugikor bateko seinaleak jarraitzen duen bidea.· Arrazoitu ea lurreko antena bati konektaturiko telebista analogiko batean LTDa

ikus daitekeen.· Ebatzi Interneteko aplikazioei buruzko hainbat galdera.· Sortu Interneten giza erlazioetan duen eraginari buruzko txosten txiki bat.

giltza 29