xake arauak

6
XAKEA Sarrera Xakea bi jokalarien arteko lehiaketa baten adierazpena da . Horretarako jokalari bakoitzak pieza multzo bat dauka, eta bere pieza ezberdinen mugimenduak kontrolatzen ditu tableroan zehar. Beraz, pieza mota bakoitzaren ezaugarriak ikasi behar dira eraso edo defentsa indartsua antolatzeko. Beste jolaskidearen Erregea jatea da xakearen helburua, eta honi Xake Mate deitzen zaio. Horretarako trebea izan behar da, norberaren piezak ez galtzeko jolaskidearenak hiltzen dituzun bitartean. Gerta daiteke jolaskideak partida bertan behera uztea, bere erregearen bizitza zeharo galduta ikusten duenean, eta honi amore ematea deitzen zaio. Horrela, irabaziko zenuke ere bai. Bestalde, erasoa eta defentsa oso indartsuak direnean, bion piezen kopuruak oso eskasak izan daitezke etsaiaren erregeari Xake Mate egiteko. Orduan irabazlerik gabeko partida honi tablas edo enpate deitzen zaio. Konpetizio ofizialetan, hasi baino lehen, jokalari bakoitzari pentsatzeko denbora bat ematen zaio (5 minutu, 2 ordu...) eta denbora guztia gastatzen duenak, galtzen du jolasa. Dena den, normalean eta lagunen arteko partidetan ez da denbora kontrolatzen eta bakoitzak pentsatzen du behar duen beste. Jolasa Xakean jolasteko erabiltzen den tableroa laukia da, eta barruan beste 64 (8x8) karratu dauzka. Hoietatik 32 ilunak dira (beltzak) eta besteak argiagoak (zuriak) guztiak tartekatuz. Tableroa bi jokalarien artean jartzen da eta jokalari bakoitzaren lehenengo hiladaren eskumaldean karratu zuria euki behar du. Jokalaria bakoitzak 16 pieza ditu (zuriak eta beltzak) eta mota ezberdinekoak dira. Noski! Pieza bakoitzak bere ezaugarri bereziak ditu bai eraso eta defendatzeko, beraz ezaugarri guzti hoien konbinazioaz estrategiak sortzen dira, eta hor dago xakearen zailtasuna. Zuriek hazi behar dute lehenengo mugimenduarekin.

Transcript of xake arauak

Page 1: xake arauak

XAKEA

Sarrera

Xakea bi jokalarien arteko lehiaketa baten adierazpena da . Horretarako jokalari bakoitzak pieza multzo bat dauka, eta bere pieza ezberdinen mugimenduak kontrolatzen ditu tableroan zehar. Beraz, pieza mota bakoitzaren ezaugarriak ikasi behar dira eraso edo defentsa indartsua antolatzeko.

Beste jolaskidearen Erregea jatea da xakearen helburua, eta honi Xake Mate deitzen zaio. Horretarako trebea izan behar da, norberaren piezak ez galtzeko jolaskidearenak hiltzen dituzun bitartean. Gerta daiteke jolaskideak partida bertan behera uztea, bere erregearen bizitza zeharo galduta

ikusten duenean, eta honi amore ematea deitzen zaio. Horrela, irabaziko zenuke ere bai. Bestalde, erasoa eta defentsa oso indartsuak direnean, bion piezen kopuruak oso eskasak izan daitezke etsaiaren erregeari Xake Mate egiteko. Orduan irabazlerik gabeko partida honi tablas edo enpate deitzen zaio. Konpetizio ofizialetan, hasi baino lehen, jokalari bakoitzari pentsatzeko denbora bat ematen zaio (5 minutu, 2 ordu...) eta denbora guztia gastatzen duenak, galtzen du jolasa. Dena den, normalean eta lagunen arteko partidetan ez da denbora kontrolatzen eta bakoitzak pentsatzen du behar duen beste.

Jolasa

Xakean jolasteko erabiltzen den tableroa laukia da, eta barruan beste 64 (8x8) karratu dauzka. Hoietatik 32 ilunak dira (beltzak) eta besteak argiagoak (zuriak) guztiak tartekatuz. Tableroa bi jokalarien artean jartzen da eta jokalari bakoitzaren lehenengo hiladaren eskumaldean karratu zuria euki behar du.

Jokalaria bakoitzak 16 pieza ditu (zuriak eta beltzak) eta mota ezberdinekoak dira. Noski! Pieza bakoitzak bere ezaugarri bereziak ditu bai eraso eta defendatzeko, beraz ezaugarri guzti hoien konbinazioaz estrategiak sortzen dira, eta hor dago xakearen zailtasuna. Zuriek hazi behar dute lehenengo mugimenduarekin.

Errege bat Erregina bat Bi Dorre

Bi Alfil Bi Zaldi Zortzi Peoi

Piezak era berezian kokatu behar dira. Gogoratzeko pentsa ezazu gaztelu bat osatzen dutela. Kanpoko aldean Dorreak, barrurago zaldiak, barrurako kortearen laguntzaileak Alfilak, eta erdian Erregea eta Erregina, beti ere, pieza bakoitzaren aurrean Peoiak. Gogoratu Erregina beti kolore berdineko karratuaren gainean kokatzen dela! (Erregina zuria karratu zurian eta Erregina beltza karratu beltza).

Mugimendu bakarra egin daiteke txanda bakoitzean eta lehenego mugimendua zuriek egin behar dute. Jokua aurrera eramateko hurrengo legeak bete behar dira.

1.- Ezin dira bi pieza karratu berdinean egon.

Page 2: xake arauak

2.- Ezin da pieza batekin beste edozein piezaren gainetik saltatu (zaldiaren kasuan izan ezik).3.- Etsaiaren pieza bat jateko, zure pieza bat etsaiaren pieza horren karratuan jarri behar duzu,

eta jandako pieza tablerotik atera behar da. Ezin dira jan kolore berdineko piezak elkarren artean, eta ez baduzu jan nahi (nahiz eta aukera izan) ez duzu derrigorrez jan behar, beste momentu batetarako utziz.

4.- Norbaitek Erregea erasotzeko aukera badu, jolaskideari abisatu behar zaio Xake! hitza esanez. Eta esan dugun moduan Erregea jatearekin partida bukatzen denez, erasotutako jokalariak 3 aukera izango ditu; a) Erregearekin ihez egitea erasotuta ez dagoen beste karratu batetara mugituz, b) erasotzailearen bidea ostopatuz beste pieza bat bidean jarriz (zaldia erasotzailea bada ezin da aukera hau erabili) c) erasotzilearen pieza jatea.

5.- Gure txanda bukatzen da mugitutako pieza uzten dugunean. Oraindik pieza hori ikutzen bagaude mugimendua atzera bota ahal dogu, eta berri bat egin. Baina pieza ikutzeari utzi badugu, bestearen txanda hasten da eta ezin izango duzu atzera bota. Ikutzen den pieza mugitu egin behar da.

6.- Erregea hiltzeko zorian uzten duen mugimendua ezinezkoa da.

Piezen mugimenduak

Dorrea: Oso pieza indartsua da Dorrea. Horizontal eta bertikalki, nahiz atzera zein aurrera mugi daiteke eta beti nahi duzun beste. Oso interesgarriak dira jolasaren bukaeran beraz gorde eta zaidu itzazu!

Alfila: Dorrearen moduko pieza da alfila, baina hauek mugitzen dira horizontalki. Nahi duzun beste eta baita atzera eta aurrera ere. Beti diagonalki mugitzen direnez, Alfil bat beti egongo da

koadrotxo zurietan eta bestea beti beltzetan.

Erregina: Xakean dagoen piezarik botere eta garrantzitsuena da, Alfila eta Dorrearen mugimenduak bateratzen bait ditu. Hau da, horizontalki, bertikalki eta diagonalki mugi daiteke nahi dugun beste. Beraz kontuz Erreginarekin, galtzen baduzu oso zaila izango zaizu partida irabaztea.

Erregea: Piezarik garrantzitsuena da eta oso ahula ere bai. Beraz kontu haundiz defendatu

beharko duzu. Erregea galtzen baduzu, partida galdu duzu. Bakarrik mugitu daiteke koadrotxo bat, edozein norabidean. Erreginaren antzera baina bakarrik

koadrotxo bat.

Zaldia: Xakean dagoen piezarik konplexuena da bere mugimenduak ulertzeko. Zaldiak ez dira mugitzen lerro zuzenean, baizik eta “L” itsurako ibilbidean. 2 koadro alde batetara eta koadro bat bestera. Irudian agertzen dira zaldi baten aukera guztiak. Fijatzen bazara, Zaldia koadro zurian badago, joan daiteke koadro beltzetara, eta beltzean badago joango da zurietara. Beste ezaugarri garrantzitsu bat da Zaldiak beste pieza guztien (beltzak, zein zuriak) gainetik pasa daitekeela, beraz oso erabilgarria da. Zaldien boterea dago

tableroaren erdialdean, hor aukera geihago baitu mugimenduak egiteko.

Page 3: xake arauak

Peoia: Xakearen piezarik ahulena da. Zortzi peoi daudenez talde bakoitzean bere boterea laguntasunean oinarritzen da. Bakarrik uzten baduzu ez du indarrik, baina beste pieza edo peoiekin jarri ezkero oso indartsua izan daiteke.

Mugimenduak: Oso bereziak dira. Beti aurrera egin behar du, ezin du atzera egin (beste pieza guztiak bai, aldiz). Koadrotxo bakarra aurrera egin dezake. Baina Peoi bakiotzaren lehenengo

mugimenduan, kuadotxo bat edo bi aurrera egin dezake. Jateko diagonalean koadrotxo bat egin ahal du bakarrik eta ezin du aurrera egin jateko, beraz, aurrez aurre beste edozein piezarekin topatuz gero blokeatuta geratzen da.

Mugimendu bereziak

Promozioa: Peoiak promozionatzeko aukera duen pieza bakarra da. Hau da, peioak bakarrik egin dezake aurrera, beraz, zortzigarren lerrora (azkena) ailegatzen denean, Peoia promozionatzeko aukera izango dugu eta orduan beste edozein piezan bihurtzeko aukera izango dugu. Pieza multzo bakoitzean Errege bakarra egon behar du, beraz Peoiak ezin dira Erregeengatik aldatu. Normalean beste Erregina bategatik aldatzen da piezarik boteretsuena bait da.

Enroke: Xakearen mugimendurik arraroena da, baina oso erabilgarria ere bai. Enrokean bi pieza mugi daitezke txanda berean, mugimendu koordinatu bati esker. Mugimendu honetan Erregea eta Dorre bat, eskumakoak edo ezkerrekoak parte hartzen dute. Beraz bi enroke mota dagoz; enroke luzea eta enroke laburra. Enroke luzean Erregea mugitzen da bi koadro urrutien dagoen Dorrearen norabidean eta Dorrea Erregearen bestaldean dagoen ondorengo koadroan jarriko da. Enroke laburrean, Erregea mugitzen da bi koadro gertuen dagoen Dorrearen norabidean eta Dorrea Erregearen bestaldean

dagoen ondorengo koadroan jarriko da. Enrokea egin ahal izateko pieza hauek baldintza batzuk bete behar dute: a) Bai Erregea zein Dorrea ez dira mugituak izan lehenago hasierako tokietatik bestela enrokea ezin da egin, b) Xake batetatik ihez egiteko ezin da erabili, c) Ibilbide osoaren koadroetan ezin da egon piezarik, d) Ibilbide osoaren koadroak ezin dira egon erasotuak.

Errege itota “El ahogado”: Zure txandan ezin badozu zure piezak mugitu Erregea arriskuan jarri barik, “itota” zaudela esaten da eta jolasa tablas edo enpaten geratzen da (ikusi irudia).

Aholkuak eta estrategiak

Ikusi duzuenez pieza ezberdinek balio ezberdina dute, eta lagungarria izan daiteke balio hori ikastea estrategiak egiterakoan kontutan hartzeko. Argi dago talde indartsuena dela piezen balio haundiena duena, beraz, jakin behar dira piezen balioak: Peoia=1, Zaldia=3, Alfila=3, Dorrea=4,5, eta Erregina=9, noski! Erregea ez da agertzen, Erregerik gabe jolasa bukatzen delako.

Balioak kontutan hartu behar dira, baina izan daiteke partidaren momentu batetan zure piezen balioa txikia izatea baina piezak oso ondo kokatutak eukitzea, eta oso defentza indartsua eukitzea. Beraz, talde bakoitzaren boterea piezen balioan dago baina baita kokapenean ere.

Page 4: xake arauak

Zelan hasiko dut nire partida? Legeak kontutan hartuta bakarrik mugitu ahal izango dituzu Peoiak edo Zaldiak. Gogoratu Peoiek bakarrik jan ahal dutela diagonalean, eta euren indarra laguntasunean dagoela, bera ez utzi bakarrik. Hasieran jarri itzazu Peoiak diagonaletan, horrela elkarrekin defendatuko dira., eta Alfilei bidea emango diezu.

Zer egiten dut pieza bat jateko? Lehenengo ikusi ia gero aurkariak jango zaituen, eta horrela bada konparatu piezen balioa. Zuk Erregina jaten badiozu eta gero besteak Alfil bat jaten badizu, lehia horretan garaile aterako zara.

Zer egiten dut aurkariak erasotzen duenean nire pieza bat? Aurkarien mugimendu bati esker, zure edozein pieza arriskuan jarri badu, gauza ezberdinak egin ahal dituzu. Lehenego aukera ihes egitea da, batez ere zure pieza balio haundikoa bada. Baina beste aukera defendatzea izan daiteke.

Nola defendatzen da nire posizio bat? Posizio hori defendatzeko, beste pieza bat mugitu behar duzu koadro horretan jausteko posibilitatea emanez. Horrela koadro horretan zegoen pieza berak jaten badizu, zuk jan ahal izango diozu pieza hura. Dena den, badakizu defentsa onena kontraerasoa dela!

Nola erasotzen dut? Arriskuan zaudenean, mugitu ahal duzu zure pieza bat aurkariaren bi pieza arriskuan jarriz, horrela berak ez dizu zure pieza jango eta bereak defendatu beharko ditu. Bat defendatzen badu bestea jateko aukera eukiko duzu.