Yeray

7
TXARTO IBILTZEAGAITIK

description

2. ebaluazioa. Nobelak.

Transcript of Yeray

Page 1: Yeray

TXARTO IBILTZEAGAITIK

 

Oso egun argitsua zen Pariseko Hirian (Frantzian). Han eguzkiko izpiek oso gogor jotzen zuten eta Jon altxarazi zuten.

Page 2: Yeray

 

Altxatu bezain laster, Jon zigarro bat erretzen hasi zen telebista ikusten zuen bitartean. Telebistan beti kanal puta berdinak jartzen zituzten aurkezle ergel berdinekin, grazia ez zuten txiste berdinak kontatuz. Gaur egungo telebista oso kutrea da... Ez du merezi bere aurrean eserita egotea ezta 10 minutu ere. Orduari begiratu eta oso berandu egin zitzaiola konturatuz bizkor-bizkor arropa jantzi zuen eta lanera joan zen.

Jonek taberna batean lan egiten zuen bakarrik eguerdietan, hara heldu zenean tabako usainak oso azkar esnatu zuen. Bertan zegoen jende guztia agurtu eta sukalderantz abiatu zen bere amantalaren bila, hau jarri eta barraren atzeko partera lana egitera joan zen. Han ordu batetik seiak arte egon zen, eta lana bukatu zuenean bere etxera itzuli zen, baina bidean erosketa batzuk egin zituen ( Ogia, zigarro pakete bat ...)

 

Etxeko atea ireki zuenean dena hankaz gora zegoen, bere gauza guztiak lurretik botata zeuden eta bere logelan zurrumurru bat entzun zuen. Atea ireki eta gizon bat zegoen etzanda ohean berarengana hurbildu zenean konturatu zen bere anaia Jack zela, burua odolez beteta zeukan eta Jonek agudo bere zauriak garbitzeko materiala bilatu zuen, Jack behin eta berriz gauza berdina errepikatzen zuen - barkatu anaia oso txarto portatu naiz zurekin. Denbora pasa ondoren Jack guztiz sendatuta zegoen eta zer gertatu zitzaion galdetu zion Jonek.

-Esan behar dizudana da alde egin behar dugula hemendik, biok, agudo- esan zuen Jackek

-Baina, zergatik? ez dut ezer ulertzen- galdetu zion Jonek izututa.

-Ongi zu nire anaia zara eta ezin dizut gezurrik esan. Badakizu nor den Billy...

-Ez esan horrelako jendearekin ibili zarela- eten zion Jonek Jacki.

Page 3: Yeray

-Isil zaitez, la ostia!! Ni hitz egiten ari naiz- esan zuen Jackek haserre.

-Ongi da, ongi da. Barkatu, jarraitu.

-Ba, esaten nengoen bezala Billyk eta nik negozio batzuk geneuzkan esku tartetan.

-Jakin daiteke ze nolako negozio mota?

-Ba, erraz esango dizut. Ni bere eskumako eskua nintzen eta egiten zuen guztia banekien eta Billyk nire oso lagun preziatu batzuei bizia kendu zien. Nik hori ezin nion barkatu eta poliziarengana joan nintzen nekien guztia kontatzera. Beraiek salati bat nintzela konturatu ziren eta guztiak nire aurka etorri ziren...

-Ez, jarraitu. beste guztia badakit.

-Bai, joan behar dugu biok, bestela gure egunak zenbatuta daude.

- Ongi da. Lehengo aldiz kasu egingo dizut eta joan egingo gara.

 

Bi anaiek motxila batean zerbait jateko, edateko eta erretzeko sartu zuten. Jonen kotxea hartu eta Madrilera abiatu egin ziren gero hortik hegazkin bat hartu eta Ameriketara joango ziren han seguruago egongo zirelakoan. Oso berandu zen horrelako bidaia luze bat egiteko eta Jon oso nekatuta zegoen gidatzeko. Ordu batzuk igaro zuten autopistan eta aparka hotel batean geratu ziren han gau pasatzeko.

Heldu zirenean Jon ohera joan zen baina Jack ez, guardia egiten geratu zen, badaezpada. Denbora luzea igaro ondoren kotxe beltz bat heldu zen eta hortik lau gizon beltzez jantzita jaitsi ziren. Jakek oso azkar esnatu zuen Jon eta komunean ezkutarazi zuen hauek harrapatu ez dezaten Jack, ostera, ohe azpian sartu zen bere pistola eskuan zeukala. Ostiko batez gizonak sartu ziren binaka eta guztiak

Page 4: Yeray

barruan zeudenean Jack isiltasun osoz ohetik atera zen eta oihu batekin esan zuen:

-Bota armak lurrera azkar, bestela tiro egingo dut!!

 

Gizonek kasu egin zioten eta Jon komunetik atera eta beraien pistolak hartu eta motxilan gorde zituen, lau gizonak aulki batzuetan eseri zituzten eta komunean zeuden soka batzuekin lotu egin zituzten. Moxal batzuekin isilarazi zituzten. Handik ihes egitea erabaki zuten bi anaiek.

Geldiunea egin zuten gosaltzeko zerbitzugune batean. Eta jarraitu zuten bidaia norbait bere atzetik zegoela konturatu gabe. Bigarren mailako autobide batetik sartu ziren eta beraien atzetik doan autoko leihatilatik bi gizon atera ziren eta anaiei tiroka hasi ziren. Jackek agudo bere pistola atera eta bere tiroei erantzun zien. Jonek ez zekien ondo zer egin eta motxilatik pistola bat atera eta tiro hasterakoan despistatu egiten zen atzera begiratzen eta kotxearen kontrola galdu zuen. Zuhaitz baten aurka talka egin zuten. Anaiak azkar atera ziren kotxetik eta korrika hasi ziren hortik ahalik eta urrun joaten. Beste errepide batean jarri ziren eta kotxe bat geldiarazi zuten.

-Egun on barkatu eramango al zeniguke aireportura mesedez?-esan zuen Jonek

-Ez ez noa hara, barkatu- esan zuen autoan zegoen gizonak

-Nola ezetz?!?!-Jackek bere pistola atera zuen

-Ez ni joan baina orain bai klaro jaitsi pistola ez dizu faltarik egingo- esan zion kotxeko gidaria

 

Ordu pare bat egon ziren kotxean baina aireportura heldu ziren urrunean Billy zegoen eta bat-batean nerbioak oso ugariak ziren beraien artean. Beste bere beste 2 gizonekin atzeko partera heldu egin ziren problemarik gabe eta han zeuden beste 3 beraien atzetik joan ziren nahiko azkar, bi

Page 5: Yeray

anaiek komunetara sartu ziren eta han atearen atzean ezkutatu ziren pistolak eskuetan zuten bitartean orduan Billyren gizonak sartu ziren eta borrokan hasi ziren 5 gizonak, ostiko batzuk hemendik eta ukabilkada batzuk hortik eta anaiak irabazi egin zuten eta ezinduen komunean sartu eta kanpotik pestilloa jarri egin zuten eta anaiak komunetik atera ziren. Bat-batean bere hegazkina hartu behar zuten eta azkeneko deialdia egin zieten orduan biak korrika hasi ziren hegazkina ez galtzeko. Hegazkinean sartu haurretik Billyri eta beste gizon batzuk inguratu zituzten bi anaiak hauek oso beldurtuta zeuden ez zioten begirada kentzen ez Billyri ezta bere pistolari ere, Jonek eskuak bere pistolatik gertu zeuzkan Billy irribarre batekin zegoen zigarro bat ahoan eta betaurrekoekin. Joni asko kostatzen zitzaion tente egotea hankak dardarka zeuzkalako, aldiz, Jack lasai zegoen eta bere eskuarekin bere pistolako kasa ukitzen zegoen eta esan zuen:

-lasai ez egin tiro- esan zuen

 

Orduan bere pistola ziztu bizian atera Billyri hiru tiro bota zion eta lurrera bota zen  eta Jon bultzatu zuen lurrera bota. Billyren gizonek tiro egin zuten agudo baina airean galdu ziren Jonek Billyren pistola lurretik hartu eta beste gizonei tiro egin zien eta biak hil egin zituen. Bi anaiak altxatu ziren eta gorpuak han utzi zituzten eta ziztu bizian hegazkinean sartu egin ziren

 

-Badago guztia bukatuta, ezta?-esan zuen Jonek

-Ez, hau ez da hain erraza, Billykjende asko ezagutzen du eta oraindik arriskuan gaude.

 

Hegazkina aireratu zen eta bi anaiak bizitza berria hasi zuten biak batera eta ez zuten berriro jakin ez Billyz ez bere gizonez.