Zainduz 02 13/2/09 10:59 Página 1 › eu-ES › Baliabideak › Argitalpenak... · Izan zaitez...

12
gIZARTE ZERBITZUAK

Transcript of Zainduz 02 13/2/09 10:59 Página 1 › eu-ES › Baliabideak › Argitalpenak... · Izan zaitez...

Page 1: Zainduz 02 13/2/09 10:59 Página 1 › eu-ES › Baliabideak › Argitalpenak... · Izan zaitez zure lagunik onena. Norbera da edo izan behar litzateke bere lagunik onena, inork (ezta

zainduzgIZARTE ZERBITZUAK [ 2. aldizkaria- 2008ko negua]

Zainduz 02 13/2/09 10:59 Página 1

Page 2: Zainduz 02 13/2/09 10:59 Página 1 › eu-ES › Baliabideak › Argitalpenak... · Izan zaitez zure lagunik onena. Norbera da edo izan behar litzateke bere lagunik onena, inork (ezta

Aurkezpena

Bizi-bizi

Pentsamendu positiboa

Oroimenari klik

Psikoestimulazioa: noretzat eta zertarako?

Psikoestimulazioa dementzian

Borondatez

Bittor Txakartegiri elkarrizketa

Zaintzaileak zaintzen

Nola egiten dio aurre Pilarrek zaintzari?

Danon artean

Parte hartzea bizitzea da

Agenda

Aurkibidea0033

0044

0066

0077

0088

1100

1122

Zainduz aldizkaria[22.. AAllddiizzkkaarriiaa - 2008ko negua]

AntolatzaileaLEA-ARTIBAI AMANKOMUNAZGOA

GGIIZZAARRTTEE ZZEERRBBIITTZZUUAAKKXemein Etorbidea 13

48270 Markina-XemeinTel.: 94 616 82558

Emaila: [email protected]

BabesleaEkintza honek Foru Aldundiaren

diru laguntza jaso du

BIZKAIKO FORU ALDUNDIAGizarte Ekintza eta Kultura Saila

LaguntzaileakJUBILATU ELKARTEAK

LEKEITIOKO UDALEKO Gizarte dinamizatzailea Testu eta argazkiak

BIZITZEN FUNDAZIOADiseinu eta maketazioa

11 BARRI

Zainduz 02 12/2/09 16:29 Página 2

Page 3: Zainduz 02 13/2/09 10:59 Página 1 › eu-ES › Baliabideak › Argitalpenak... · Izan zaitez zure lagunik onena. Norbera da edo izan behar litzateke bere lagunik onena, inork (ezta

3

Zainduz programak Ondarroan eta Markina-

Xemeinen seme-alaben eskola ikastaroa

jarriko du martxan, pertsona nagusien seme-ala-

bei zuzendutakoa.

Gaur egun jendea urte gehiagoz bizi dela nabaria

da. Helburua, ostera, jendea hobeto bizitzea da,

adintsua izateak berez ez duelako esan nahi men-

pekotasuna izan behar denik. Egia da, bai, urteak

gora doazen neurrian autonomia gutxitzen joate-

ko probabilitatea handitzen doala, eta automonia

gutxitze horrek menpekotasuna ekar dezakeela.

Bizitza estilo osasuntsuak aurrera eramateak eta

norberezaintzan era aktiboan parte hartzeak

garrantzitsuak dira bizitzaren etapa guztietan.

Zahartzaroa bizitza estilo osasuntsua aurrera era-

maten hasteko beranduegi dela pentsatzen da sarritan, zahartzeari buruzko mitoetariko bat da.

Aktibitate fisiko egokia egiteak, janari osasuntsua jateak, ez erretzeak, alkohola neurrian edateak eta

medikamentuak hartzeak, zahartzaroan menpekotasunik ez izatea eta bizitza luzatu eta norbere

bizitza kalitatea hobetzea dakartza.

Seme-alabek gurasoengandik lortu nahi dituzten jokabideak indartu eta sendotzen badituzte, helbu-

ru hori lortzen laguntzen du; hau da, zahartzea aktiboa izan dadin errazten du. Esate baterako, seme-

alabek ikastaroetara, hitzaldietara edo ariketa fisiko tailerretara joan daitezen bultzatzen badituzte,

pertsona nagusien motibazioa indartu dezakete, eta holako ekintzetan parte-hartzea indartu.

Hori dela eta, seme-alabekin lan eginez gero, eta beraiei zahartze aktiboari buruzko formazioa eman

ondoren, beraien gurasoen zahartze prozesua aktiboa bihurtzea lortuko dugu; seme-alaben eskola

hipotesi honetatik sortzen da.

Ikastaro honetan parte hartu nahi izanez gero, deitu telefono honetara:

LEA ARTIBAI AMANKOMUNAZGOA

GIZARTE ZERBITZUAK

TEL.: 9461682558

AURKEZPENA

Seme-alaben eskola

Zainduz 02 12/2/09 16:29 Página 3

Page 4: Zainduz 02 13/2/09 10:59 Página 1 › eu-ES › Baliabideak › Argitalpenak... · Izan zaitez zure lagunik onena. Norbera da edo izan behar litzateke bere lagunik onena, inork (ezta

Eta ni pentsamendu positiboduna ezbanaz, zer egin neike?

POSITIBOKI PENTSATZEKO ESTRATEGIAKJarri eizuz martxan!

Izan zaitez zure lagunik onena. Norbera da edo izanbehar litzateke bere lagunik onena, inork (ezta gurasoek eztaseme-alabek ere) ez dauka zugan zuk beste interes. Tratatuzaitez zure lagunik onena tratatuko zeinkean moduan. Esatebaterako, esaiozu egunon goizero zeure buruari.

Egizu zure buruarentzako zeozer ona. Ez zaitez egonitxaroten nonork eguna alaitzeko, ez itxaron nonork egunaantolatzeko. Egizu zuk zeuk.

Egizu beste nonorentzako ona dan gauzaren bat.Egun ona eukitzeko nonorengatik ere egin zeinke gauza onbat. Besteei laguntzeak norberari ere on egiten deutso. Egizu

z4 Zainduz aldizkaria

Pentsa lei pertsona batzuk beti dagozala pozik etabeste batzuk beti haserre. Pentsa lei pertsona batzuribeti danak ondo urteten deutsiela eta beste batzuribeti danak txarto urteten deutsiela. Zergatik ete da?Bizitza ez da hain ezberdina batzuentzat eta bestebatzuentzat. Ezberdin ikusten dogu pertsona bakoi-tzak bizitza ikusteko era bat daukalako.Gainera, garrantzitsua da jakitea pentsamenduakemozioa edo zelan sentitzen naizen sortaraztendauala.Gauzak horrela...

Pertsonak inguruan gertatzen jakuzan gauza txarraktopatzen pasatu geinke geure bizitza, edo kontrara,inguratzen deuskuezan gauza onei arreta jarri.Nortzuk uste dozu biziko dirala pozago? Aipatu beharrekoa da....

Positiboki pentsatzen dauan pertsonak ez dauz ahaz-ten arazoak, baina arazoari bueltak eta bueltak emonbeharrean, arazoen aurrean soluzinoak aurkitzendauz.

Pertsona positiboak egoerei aurre egiteko baliabi-de askoz gehiago daukaz, egoerak oso gogorrak izanarren. Horregatik, holakoak ez bagara, oso garrantzi-tsua da izaten ikastea.

PENTSAMENDU positiboaerreportaia

BIZI-BIZI

...garrantzitsuena ez dagertatzen jatana, baiziketa gertatutakoa zelaninterpretatzen dodan

ÇÈ

...guk geuk aldatu geinkepentsamendua

Ç È

Zainduz 02 12/2/09 16:29 Página 4

Page 5: Zainduz 02 13/2/09 10:59 Página 1 › eu-ES › Baliabideak › Argitalpenak... · Izan zaitez zure lagunik onena. Norbera da edo izan behar litzateke bere lagunik onena, inork (ezta

5Zainduz aldizkariaz

triste dagoan nonogaz berba, egiozumesede bat lagunen bateri.

Egizu egin beharreko zeozer.Lanen bat egin behar dozunean amai-tu egizu, askoz hobeto sentituko zara.Autodiziplinak kontrol sentsazinoaemoten deusku; eta zeozer kontrola-tzen dogun sentsazinoak hobeto sen-titzea ekarriko deusku.

Entzuiozu zeure buruari. «Betiguztia estropeaten dot» edo «Bestehori baino okerragoa naz», «Ez dotezer ondo egiten», «Ez dot ezertarakobalio», «Beti egiten dot dana txarto»moduko esaldiak ez deuskue lagundu-ko. Esaldi horreek honako beste hone-ekaz aldatu geinkez. «Errore bat edukidot, baina pertsona naz, erroreak ger-tatzea normala da»; «Orain badakiterrore hau beste baten ez gertatzekozer egin» edo «Badakit saiatzen jarrai-tuz gero lortuko dodala».

Erabili eizuz egunean hiru-laualdiz erabili daitekezan esaldi posi-tiboak. Esaldia laburra eta gogoratze-ko erraza izan behar da, eta eguneansarritan errepikatu behar da.

Beharrezkoak ez diranburuhausteak eragotzi. Zer da ardu-ratzea? Gertatzea gura ez dogun gau-zak gure barruan behin ta berrriroerrepikatzea da. Aldatu ezin daikegunzeozetaz arduratzeak kalte egitendeusku. Probetxugarriagoa izango daarduratzeari dedikatzen deutsazundenbora aukera positiboetan pentsa-tzeari dedikatzea.

Besteengandik heltzen diranmezu destruktiboetatik babestuzuregandik heltzen jatzuzanetatikegiten dozun bezala.

BAI EZ

Pertsona nagusien gehiengoa senil dago.

Zahartzeagaz batera, ikusmenak eta entzumenaktxarrera egiten dabe.Zahartzeagaz batera, gauzak egiteko arintasunagitxitu egiten da.Bizitzan, ezagutza eta esperientzia handitu daite-kez.Nagusi egiten garan heinean, gaixotasunak eukitze-ko probabilitatea handitu egiten da.Gidari nagusiek gazteenek baino istripu gitxiagoeukitzen dabez.Pertsona nagusiek gutxi gorabehera gazteenekbeste ikasi leikie motibatuta egonez gero.Gutxi gorabehera, pertsona nagusietatik hiruren bibizitza normala egiteko bezain osasuntsu dago.

Indar fisikoa adinarekin jaitsi egiten da.

Pertsona nagusiak gazteenak baino zoritxarrekoa-goak dira.

Gazteek zaharrek baino arinago ikasten dabe.

Zahartzaroan depresioa arazo oso ohikoa da.

Pertsona nagusiek daukiezan bakartasun senti-menduak familiarik ez daukienean sortzen dira.Adina aurrera doanean, sexuari buruzko interesgitxiago eukitzen da.Pertsona nagusiek euren arteko antzekotasun txi-kiagoa daukie gazteenek baino.Bizitzak aurrera egin ahala, mantendu egiten dabakoitzak norberari buruz daukan irudia.Janari gutxi baina kalitate onekoa da ondo zahar-tzeko errezeta egokia.

Pertsonen bizitzan jarraikortasun handia existitzenda: orokorrean, bizi izan garan bezala zahartzengara.

ZAINDUZ aldizkariko aurreko zenbakian zahartzaroan ondo biziahal izateko giltzak eta klabeak azaldu ziran. Ikus daigun zer ikasidozun! Zahartzeari buruzko dozuzan sinesteak landu:

Zainduz 02 12/2/09 16:29 Página 5

Page 6: Zainduz 02 13/2/09 10:59 Página 1 › eu-ES › Baliabideak › Argitalpenak... · Izan zaitez zure lagunik onena. Norbera da edo izan behar litzateke bere lagunik onena, inork (ezta

HELBURUAKHelburu ugari lortu nahi dira:

gaixoaren menpekotasun mailagutxitu bere autonomia pertsonalaahalik eta gehien mantenduz, porta-era arazoak gutxitu, eta gaixoa aha-lik eta gehien etxean mantentzeaahalbidetu. Funtsean, gaixoa aktibomantendu eta haren kapazitateakerabiltzea lortu nahi da. Horrekbere bizi kalitatea hobetzen du, etagaixoaren eta zaintzailearen artekoerlazioa ere hobetu dezake.

Ps ikoes t imu laz ioafuntzio mentalak lan-tzeko ariketak egite-

an datza. Horren bidez, oroimena,orientazioa, pertzepzioa, lengoaia,arreta eta motrizitatea aktibatzeada helburua. Horretarako, ariketaezberdinak egiten dira, bai banakaeta bai taldeka.

Tradizionalki, eguneko zentrueta egoitzetan praktikatu izan dapsikoestimulazioa, baina gauregun, tailer ugari daude han etahemen. Tailer horietan, aktibitateugari egiten dira, hala nola: iraku-rri, marraztu, matematikako arike-tak egin, gauzak buruz ikasi, ari-keta fisiko arina praktikatu eta

nagusiari ordenagailua erabiltzenirakasten zaio, eta gero, pertsonanagusiak bere etxean egin ditzakeariketak, senitarteko baten lagun-tzarekin.

PSIKOESTIMULAZIOA: Norentzat eta zertarako?

abar. Aktibitatehauek pertsonabakoitzaren kapa-zitate eta baliabi-deetara egokitzendira, eta beraieninteresak eta gus-tuak kontuan har-tzen dira. Saiohauek profesionalbatek zuzendueta prestatzenditu.

Honetaz gain, teknologiarenaurrerapenei esker, ordenagailubidezko psikoestimulaziozko ari-ketak egitea ahalbidetzen dutenprogramak ere badira. Pertsona

Oroimenari KLIK

Psikoestimulazioa bereziki gomendagarria da demen-tzia (adibidez, alzheimerra) edo oroimen arazoakdituzten pertsona nagusientzat. Tratamendu farma-

kologiko batez gain, gaixotasunaren eboluzioa geldotzen lagun-tzen du. Konkretuki, alzheimerrean, hiru fase edo aldi ematendira, eta fase bakoitzak sintoma batzuk ditu. Lehen fasean edofase arinean, gaixoak kapazitate gehienak mantentzen ditu;azken fasean, ostera, gaixoaren autonomia oso kaltetuta dago.Psikoestimulazioa eraginkorra da gaixotasunaren fase guztie-tan, baina onena da lehen oroimen arazoetatik aurrera estimu-lazioa kontuan hartzea. Norbere kapazitate kognitiboak entre-natzea oso garrantzitsua da, ez bakarrik dementzia baten edoharen moduko gaixotasun baten aurrean.

PSIKOESTIMULAZIOA dementzian

z6 Zainduz aldizkaria

Zainduz 02 12/2/09 16:29 Página 6

Page 7: Zainduz 02 13/2/09 10:59 Página 1 › eu-ES › Baliabideak › Argitalpenak... · Izan zaitez zure lagunik onena. Norbera da edo izan behar litzateke bere lagunik onena, inork (ezta

Bittor Txakartegi pertsona nagusiak lagun-tzen ari den boluntario lekeitiarra da.Berarekin batera pertsona ugari dabiltza lanhau egiten, eta euren esperientzian barnera-tu nahi izan dugu.

Noiz hasi zinen boluntario beharrean? Nola sortu zenideia?

Orain dela hogei urte itsasotik jubilatu eta gero, jubilatuenelkarteko presidente jarri nintzen, eta herri txikietan beharri-zan handia zegoela ikusi genuen, nagusi asko bakarrik zeu-dela konturatu ginen. Horrela hasi ginen pixkanaka-pixkana-ka gauzak egiten. Gure inguruan herri txiki asko dago, etadenon artean elkartzea eta jendeari laguntzea oso balioga-rria izan daiteke.

Zenbat pertsona ari zarete boluntario bezala lanean?Beharrizan handia dago?

Orain dela zortzi urtetik, Nagusilan-en barnean gaude.Pertsona nagusiez osatutako boluntarioen elkarte bat da.Horretaz gain, Itsas Baserri elkartean ere bagaude pertsona

BORONdateZ

7Zainduz aldizkariaz

batzuk. Gu gero eta nagusiagoak gara, eta jendeberriaren premia nabaritzen dugu laguntzekoorduan. Ez ditugu lehen egiten genituen aktibitateberberak egiten, guretzako gero eta zailagoadelako. Jende gazteagoa holako gauzetara hur-biltzea ondo etorriko litzateke.

Zein da boluntario batek egun arrunt bateaneskaintzen duen laguntza?

Gaur egun, zapatuetan batzen gara, etaLekeitioko egoitzara joaten gara. Bertan, mezakantatu eta bertako jendearekin egoten gara.Beraientzako oso garrantzitsua da gu joatea, etanoizbait gutariko bat joaten ez bada, bere faltanabaritzen dute. Erlazio berezia sortu duguberaiekin, gu joateko itxaroten egoten dira.Aurreko Gabonetan, egoitza apaindu genuen, eta

udan ere ekintza asko egiten ditugu beraiekin. Honetaz gain, elkartetik umeentzako aktibitateetan

ere lagundu dugu, eta batzarrak ere egiten ditugu. Jadanik ez gara etxeetara joaten, guretzako lan

handia dakarrelako eta ez delako erraza izaten.Egoitzan ere beharrizan handia dago, eta horrekinnahikoa lan daukagu.

Zer eskaintzen dizu esperientzia honek?Poztasuna eta satisfakzioa ematen digu. Asko ikas-

ten dugu beraiekin, eta nahiz eta guk beraiei ilusioaeman, beraiek guri askoz gehiago ematen digute. Baliohandia dauka eskua eman edo laztantzen dituguneannolako bizia ematen diegun ikustea.

Nola animatuko zenituzke beste pertsona batzukboluntarioak izatera?Nolako poztasuna emateko gai garen ikusteak merezidu. Beharrizan handia dago, eta asko lagundu dezake-gu.

elkarrizketa

bittor Txakartegi

Zainduz 02 12/2/09 16:29 Página 7

Page 8: Zainduz 02 13/2/09 10:59 Página 1 › eu-ES › Baliabideak › Argitalpenak... · Izan zaitez zure lagunik onena. Norbera da edo izan behar litzateke bere lagunik onena, inork (ezta

erreportaiaZAINTZAILEAK zaintzen

z8 Zainduz aldizkaria

Pilar da zaintzailearen izena, eta bere bikotea-rena, Jose. 14 urte daramatzate elkarrekinbizitzen, Lekeition. Jose bera baino zaharra-

goa da. Gutxi gorabehera orain dela 3 urte, Joseri«atrofia multisistemica» diagnostikatu zioten.Gaixotasun arraroa da, eta funtzio organikoen kontroladuten nerbio-sistemarengan du eragina:esate baterako,bihotz-frekuentzian, arteria-presioan, digestio-aparatu-ko muskuluetan eta izerdian.

NOLA EGITEN DIO AURREPILARREK ZAINTZARI?

Zein zaintza mota ematen duzu?Berak ez du mugimendu askorik, ez egonkorta-

sunik, ez orekarik. Txiza kontrolatu ezinik hasi da,eta janaria irensteko zailtasunak ditu.

Orokorrean, dena egin behar zaio, ohetik jaiki,komunera eraman, garbitu, jantzi…, jan bakarrikegiten du, zikindu egiten da pixka bat, baina baka-rrik egiten uzten diot. Bizarra moztu ere berak baka-rrik egiten du, makina elektriko bategaz, eta gero nikgainbegiratu egiten dut. Esate baterako, azazkalakere berak mozten ditu, eta gero nik hobetu egitendut. Berak ahal duen guztia egiten jarrai dezangarrantzitsua da, nahiz eta denbora gehiago era-man edo zikindu…

Esate baterako, gurpil-aulkia bakarrik ibilbidezati luzeetan erabiltzen dugu, zati laburretarakooinez goaz, berak mugitzeko premia du, bestela…

Beste aldetik, bere gauzak berak eramaten ditu,bankuko kontuak eta. Arazoren bat dagoenean, nikdaramat, baina bera da mintzatzen dena, eta berada arazoa konpontzen duena.

Berak ahal duen guztia egiten jarraitzen du,horrek autonomia ematen dio eta bera ondo sentia-razteko garrantzitsua da.

Nolakoa da egun arrunt bat?Jaikitzen gara, apaindu eta gosaltzen dugu, eta

gero igerilekura goaz. Igerilekuan gutxi gorabeheraordu bat ematen dugu. Gero dutxatu, prestatu etakiroldegiko tabernan gosaltzen dugu patxadaz.

Gero etxera goaz. Bera normalean nekatutadator, eta horregatik eroso jartzen dut, egongelanesertzen dut, eta gehienetan lo geratzen da, edotelebista ikusten du edota irakurtzen geratzen da.Eta nik, nire aldetik, errekaduak egiten ditut eta jate-ko ordura arte etxeko lanei ekiten diet. Gero bazkal-du eta berak lo egiten du. Jaikitzean, askaria har-tzen du. Berak bukatzen duenean, ni kalera irtetennaiz, ordubete eta erdi edo ordu bi, egunero-egune-ro. Ordubete eta erdi hori nirea da, nire gauzak egi-teko, nire lagunekin egoteko…. Gero etxera heltzennaiz, eta afaldu egiten dugu. Domino edo kartetarajokatzen dugu… entretenitu egiten gara, oheratuarte, 22:30 inguruan. Hau da egunero egiten dugu-na, domeketan izan ezik. Domeka desberdina da.Goizean dotore janzten gara, eta bermuta hartzeragoaz. Egun batez txandala armairuan uztendugu…ja,ja,ja…

pilar mendoza

Zainduz 02 12/2/09 16:29 Página 8

Page 9: Zainduz 02 13/2/09 10:59 Página 1 › eu-ES › Baliabideak › Argitalpenak... · Izan zaitez zure lagunik onena. Norbera da edo izan behar litzateke bere lagunik onena, inork (ezta

Eta hasieran…nola konpontzenzineten?

Nire senarrak zuen gaixotasunazuela jakin nuenean, zoratu eginnintzen, une horretan mundua gai-nera jausi zitzaidan. Gainera, berapertsona guztiz independenteazenez… gaixotasuna txartoago era-mango zuelakoan nengoen, berealdetik gaitzago izango zelakoan.

Beste alde batetik, nire bizimo-dua guztiz aldatu beharrean nengo-en; nire lana…

Zazpi hilean txarto pasatu nuen.Baina gero, egin nahi nuen ala ezplanteatu nion nire buruari….Zerzen egin nahi nuena….. «Honaino»,esan nion nire buruari. Nire nega-rrak eta kexak bukatu ziren.Pentsatu eta bera zaintzeko eraba-kia hartu nuen. Erabakia nik hartunuen, eta uste dut hori dela aldeona. Ez nuen utzi inork ni presiona-tzerik, inola ere ez. Nik erabaki nue-lako zainduko nuen, eta kitto. Ezzen derrigortuta izan,ez gizarte presioaga-tik, ez beste horrela-ko gauzaren batega-tik… nik neuk nahinuelako egingonuen.

Zaintzak ondofuntzionatu dezan,erabakia norberakhartzea garrantzitsuadela uste dut, derri-gortuta egiten bada, ez du hainondo funtzionatuko, dena gaitzagoaizango da.

Zaintza egoera ematen den bitar-tean, tristura, urduritasuna… nor-

malak dira. Zure kasuan ere ger-tatzen dira?

Ez, ez naiz txarto egoten. Esandudanez, hasieran bai, baina geroez. Gainera, txarto sentitzen naize-nean, nire alboan dauden pertso-nengan babesa bilatzen dut. Arinesaten dut, bota egiten dut, horrelahobeto sentitzen naiz. Batzuetan,berarekin mintzatzen naiz, bainapixka bat leunduta.

Zaintzak gehiegizko lana sortzendu, komenigarria da laguntzaeskatzea.

Une honetan, ni ondo maneia-tzen naiz, ez dut laguntza premiarik,dena kontrolpean dudalako. Bainabehar dudanean, eta badakit behar-ko dudala, ez dut uste gaitza izangozaidanik laguntza eskatzea. Ezdaukat laguntza eskatzeko arazorik.Nire etorkizuna horrelakoa izangoda, zaintzen jarraitu baina laguntza-rekin.

Pertsona zaintzaileei zuzenduta-ko programa psikosozialakdaude, ezagutzen duzu batenbat?

Bai, pertsona zaintzaileentzakoetxez etxe ematen den laguntza

psikologiko programa baten hartudut parte, eta pertsona zaintzaileguztiei gomendatuko nieke.Mintzatzea oso ona dela uste dut.Zure sentimenduez mintzatu ahalizatea eta gertatzen ari zaizun guz-tiaz, oso ona da. Eta pertsona pro-fesionalarekin, askoz hobeto.

Nola egiten diozu aurre etorkizu-nari?

Gaixotasuna egunetik eguneraeraman behar da. Egin ahal denaegiten dugu; eta ezin dena ez duguegiten, eta kitto.

Baina oraindik gauza asko eginahal ditugu, bidaiatu egiten dugu.Caldas de Besaya-ra(Santanderren, Torrelavega ondora)hamabi egun joan gara. Han bai-nuak hartu ditugu… eta oso ondoegon gara. Niri, zuzenean, ondoegin dit. Beste pertsona batzuekinizan ditugu harremanak….kartetanjokatu dugu, dominora… Gainera,han egotean, Gijonera joan ginen,aiton-amonak egin garelako umeaezagutzera. 300 kilometro bainogehiago egin genituen, baina beno.Dena antolaketa kontua da, gurpil-aulkia eraman genuen, txiza egite-ko potea, barruko arropak eta bada-ezpada, ura, bera garbitzeko. Bainahori beti autoan daramadanez….,leku guztietara heldu ahal gara.

Eta datozen lau hilabeteetarakoeskatu ditugu beste hamabi egun.Hori bai, bainuetxea aldatu behardugu, beste toki bat ezagutzeko.

Nik uste dut ez dela ausarta izanbeharrik, ez horrelakorik, bakarrikhor dagoen zerbait da, eta aurreegin behar zaio.

9Zainduz aldizkariaz

Zainduz 02 12/2/09 16:29 Página 9

Page 10: Zainduz 02 13/2/09 10:59 Página 1 › eu-ES › Baliabideak › Argitalpenak... · Izan zaitez zure lagunik onena. Norbera da edo izan behar litzateke bere lagunik onena, inork (ezta

Zainduz aldizkaria

Jakintza, iritziak eta espe-rientzia daukazu besteeieskaintzeko. Orain arte

egin ez badozu, momentua dainguruan gertatzen danagaz kon-prometitzeko. Pentsa ezazu zure-gan ondorioak daukiezan gauzaketengabe pasatzen dirala!

MUNDUAGAZ KONEKTATUTAJARRAITU. GAI ZARA, MEREZIDAU.Hona hemen, arrazoi batzuk mun-duagaz lotuta jarraitzeko:

- Gu arduratzen gaituen arazo-etatik aparte besteenetan

ere inplikatzea, bizitzagaz kon-prometitzeko modu bat da.- Besteekaz ardura eta iniziati-bak partekatzea edo konparti-tzea harremanak estutu edoharreman barriak egiteko auke-ra dira.- Taldeetan parte hartzea edogai barriak ezagutzen hasteapertsona moduan hobetu ahalgaituen erronka bat da.- Eta azkenik, esan daikeguparte hartzeak, jakinaren gai-nean egoteak, gertatzen danaezagutzeak... sasoi oneanmantentzen gaituela.

ZERGAITIK PARTE HARTU?Zahartzen goazen heinean, eskai-ni ahal doguna gitxi dala pentsadaikegu. Baina urteek liburuetanikasi ezin diran gauza asko ereerakusten dabe. Hori da, hainzuzen ere, zuk (eta ez beste inork)eskaini ahal dozuna.

Batzuetan, honen moduko esa-kuneak entzuten dira: «Orain jubi-latuta zagozanez, deskantsatu,eta ez arduratu ezetaz». Esakunehoneek mezu hau transmititzendabe: ez espero gugandik ezer.

Guk badakigu, ostera, norberebizitza gidatzeak eta inguruko gau-zetan inplikatzeak gure ongizateahobetzen dauala. Horregaitik, bidehorretan batzuetan trabak aurkituarren, merezi dau zertan eta zelaninplikatu nahi dogun esploratzea.

DANON artean

PARTE-HARTZEA bizitzea daerreportaia

Pertsona askok pentsatzen dau jubilatu eta gero

munduan gertatzen danagaz arduratu beharrik ez

dagoela. Baina urte asko eukitzeak ez dau gura esan

gure inguruan gertatzen danari jaramonik ez jakola

egin behar edo ezin diogula egin. Guztiz alderantziz!

z10

Zainduz 02 12/2/09 16:29 Página 10

Page 11: Zainduz 02 13/2/09 10:59 Página 1 › eu-ES › Baliabideak › Argitalpenak... · Izan zaitez zure lagunik onena. Norbera da edo izan behar litzateke bere lagunik onena, inork (ezta

Industrializazio aurreko sasoian,

pertsona nagusiak jubilatzen

ziranean, euren egoera fisikoa ez

zan oso ona, egindako lana oso

gogorra zalako. Egoera ekonomiko

eskasak ere ez eban laguntzen

autonomoa izaten. Hori dala eta,

gehienak jubilazioa deskantsatzeko

aprobetxatzen eben.

Industrializazio garaian, pertsona

nagusiak jubilaziora osasuntsuago

eta askatasun ekonomiko handia-

goagaz heltzen ziran, eta, beraz,

euren ekintza nagusiena aisia

(bidaiak, ibilaldiak) zan.

Gaur egun, pertsona nagusiak jubi-

latzen diranean, orokorrean, osa-

sun ona eta gaitasun, esperientzia,

maila intelektual eta bizi esperan-

tza handiagoa daukie. Beraz, posi-

ble da aukeratzea deskantsatu

(nahiz eta gaur egun ez izan hain

beharrezkoa), aisiako ekintzetan

ibili (ibiliadiak edo bidaiak egin)

edo parte-hartze sozialari ekin.

Osasunaren Mundu Erakundeak

dinonez, osasuntsu egotea pertso-

naren ongizate psikologiko, fisiko

eta sozialaren oreka egoeran ego-

tea da. Beraz, garrantzitsua da

sozialki aktibo egotea erabat osa-

suntsu egoteko. Hori dala eta,

beharrezkoa da bizitzaren etapa

guztietan aktibo egotea, baita

nagusi izatean ere.

Era berean, pertsona nagusien

kolektiboa hain ugaria eta garran-

tzitsua danez, gizartean parte har-

tzeko eskubidea dauka.

Eskubide bat dagonean, beti dago

betebeharra. Beraz, ez ahaztu per-

tsona nagusiak sozialki parte har-

tzeko betebeharra daukazuela.

PARTE-HARTZE soziala

11Zainduz aldizkariaz

PPeerrttssoonnaa nnaagguussiieenn kkoolleekkttiibbooaa aallddaattuu eeggiinn ddaa,, eettaa

oonnddoorriioozz,, ppeerrttssoonnaa hhoonneeeenn ffuunnttzziioo ssoozziiaallaa eerree aallddaa--

ttuu eeggiinn ddaa eettaa aallddaattzzeenn jjaarrrraaiittuu bbeehhaarr ddaauu..

TRABA BATZUK KENTZENParte hartzeko bide bat elkarteak dira. Pertsona nagusi askok adin bereko elkarteetan parte hartzen dabe.Beste batzuk adin ezberdinetako pertsonek osatzen daben elkarteetan dagoz. Era askotako elkarteak dagoz.Elkarte batzuk zaletasun, kultura, taldeekiko solidaritate edota beharrizan ezberdinak daukiezan pertsonekazerlazionatuta dagoz.

Beste bide batzuk ere badagoz parte hartzeko. Leku askotan, pertsona nagusiek taldeak sortzen dabezzaletasunak eta interesak partekatzeko, eta era berean gure ohiturak mantentzen laguntzen dabe.

Teknologia berrien mundua eta batez ere Internet beste leku batzuetan egiten diren ekintza eta proiektue-tan inplikatzeko aukera harrigarria da. Gainera, Internetek zeure etxetik bertatik parte hartzeko aukera emotendau. Orain arte atrebitu ez bazara, ez egon dudan, ahalegindu zaitez. Zure bilobak horretan hasten lagunduahal deutsu.

NON ETA ZELAN PARTE HARTU ZEINKE?Gaur egun, gizartean indibidualismoa gero eta nagusiagoa da. Hala ere, badakigu deseroso jartzen edo

nazkatzen gaituezan egoera asko ezin doguzala hobetu bakarka. Bizi garan mundua hobetu nahi dogunontzatpertsona nagusiek daukien iritzia, esperientzia eta jakituria behar-beharrezko pribilegioa da.

Beraz, erabaki politikoak eta eguneroko ongizatean ondorioak daukiezan erabakiak hartzen diran lekuetangarrantzitsua da zure ahotsa entzutea.

KONBENTZITU ZAITEZ. GAI ZARA EGITEKO, ZUEN IRITZIA GARRANTZITSUA DA.

Zainduz 02 12/2/09 16:29 Página 11

Page 12: Zainduz 02 13/2/09 10:59 Página 1 › eu-ES › Baliabideak › Argitalpenak... · Izan zaitez zure lagunik onena. Norbera da edo izan behar litzateke bere lagunik onena, inork (ezta

Agenda

AMOROTO BERRIATUA ETXEBARRIA GIZABURUAGA ISPASTER LEKEITIO MARKINA-XEMEIN

MENDEXA ONDARROA ZIORTZA-BOLIBAR

PERTSONA MENPEKOEN ZAINTZAILEEKIN PROIEKTUAK

MMiinntteeggii eessppeezziiffiikkooaakk ZZAAIINNTTZZAAIILLEEEENNTTZZAATTGaia: NORBERE ZAINTZABERRIATUAOTSAILAK 5, 12, 19 ETA 26.Ordua: 16.30-18.00.Non egin: Berriatuko udaletxean.

PPrreessttaakkuunnttzzaa iikkaassttaarroo oorrookkoorrrraakk ZZAAIINNTTZZAAIILLEEEENNTTZZAATTONDARROADatak zehazteko. Izena emateko : 94 6168558 / 94 6232744

LLaagguunnttzzaa ppssiikkoollooggiikkoo TTAALLDDEEAALEKEITIO1. Taldea: APIRILAK 21 eta 28 / MAIATZAK 5,12,19 eta 26 / EKAINAK 2 eta 9.2. Taldea: IRAILAK 6 eta 13 / URRIAK 20 eta 27 / AZAROAK 3 eta 10.Non egin: Kultur Etxean, Lea Batzargela. Ordua: 16.30-18.00.

AAllzzhheeiimmeerrrraa dduutteenn ggaaiixxooeenn sseenniiddeeeennttzzaakkooOOnnddaarrrrooaakkoo LLAAGGUUNNTTZZAA PPSSIIKKOOLLOOGGIIKKOO TTAALLDDEEAAMARTXOAK 4 eta 11 / APIRILAK 1 eta 29 / MAIATZAK 13 eta 27 / EKAINAK 10 eta 24 / IRAILAK 2,16 eta 30 / URRIAK 14 eta 28 / AZAROAK 11 eta 25 / ABENDUAK 9 eta 23. Ordua: 19.00-21.00.Non egin: Ondarroako Kultur Etxean, Hitzaldi aretoan. * Nahiz eta Ondarroan egin Lea-Artibaiko herrialde ezberdinetako zaintzaileeizabaldua dago.

EEsskkuu--hhaarrttzzee ppssiikkoollooggiikkooaa eettaa aannbbiieennttaallaa:: mmeennppeekkoo ddiirreenn ZZAAIINNTTZZAAIILLEEEENNTTZZAATTNon egin: Etxez etxe menpeko diren pertsonen zaintzaileekin.

PPrreessttaakkuunnttzzaa iikkaassttaarrooaa ZZAAIINNTTZZAAIILLEE PPRROOFFEESSIIOONNAALLEENNTTZZAATTLEKEITIODatak: MARTXOTIK, EKAINERA / URRITIK, ABENDURA.Ordua: 16.30-18.30.Non egin: Kultur Etxean, beheko batzargelan.

PERTSONA NAGUSIEKIN /JUBILATUEKIN PROIEKTUAK

ZZaahhaarrttzzee aakkttiibbooaa HHIITTZZAALLDDIIAAKKUrtarrila eta Otsailean eginda:ETXEBARRIAISPASTERMENDEXAZIORTZA-BOLIBAROTSAILAREN 23an egiteko:BERRIATUAAMOROTOGIZABURUAGALandu diren eta landuko diren gaiak hauek dira:«Besteentzako lagungarria naiz»«Zahartzen ikasi»«Elikadura eta osasuna»«Zaindu eta bizitza gozatu»«Sexualitatea»«Pentsamendu positiboa»«Zure memoria hobetu»*Proiektu hau guztia jubilatuen elkarteekin elkarlanean egiten da.

BBeellaauunnaallddiieenn aarrtteekkoo PPRROOIIEEKKTTUUAA:: LLeeaa--AArrttiibbaaiikkoo iikkaasszzeennttrrooeettaann --JJuubbiillaattuueenn EEllkkaarrtteeeettaann..Amorotoko eta Ispasterko eskola, Bekobentako eskola (Markina-Xemein), Lekeitioko eskolapublikoa eta RM Azkue Ikastola (Lekeitio), Ondarroako esko-la publikoa eta Txomin Agirre ikastola (Ondarroa).Lekeitoko Jubilatuen Elkartean eta Ondarroako «Itsas-Etxean».

HERRITARREKIN ORO HAR PROIEKTUAK

SSeemmee--aallaabbeenn EESSKKOOLLAANon egin: Ondarroan eta Markina-XemeinenDatak zehazteko oraindik.Izena emateko : 94 6168558 / 94 6232744

Zainduz 02 12/2/09 16:29 Página 12