"Zaletuak sortzeko Erronka"

10
Gizarte hoberako Musika eta Eszena J A R D U N A P E D A G O G I Europa Biltzar Jauregia Vitoria-Gasteiz 2016ko azaroaren 5ean Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartea A L D I I K O A

Transcript of "Zaletuak sortzeko Erronka"

Page 1: "Zaletuak sortzeko Erronka"

Gizarte hoberako Musika eta Eszena

J

A

R

D

U

N

A

P

E

D

A

G

O

G

I

Europa Biltzar Jauregia

Vitoria-Gasteiz

2016ko azaroaren 5ean

Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartea

A

L

D

I

I

K

O

A

Page 2: "Zaletuak sortzeko Erronka"

“ZALETUAK SORTZEKO ERRONKA” Gizarte hoberako musika eta eszena

- JARDUNALDI PEDAGOGIKOA -

2016ko azaroaren 5ean - larunbata

Europa Biltzar Jauregia -Vitoria-Gasteiz

EUSKAL HERRIKO MUSIKA ESKOLEN ELKARTEA (EHME)

Contacto: 605709530

[email protected]

EGITARAU OROKORRA

9:30etan – Akreditazioak

9:50etan – Jardunaldiaren aurkezpena:

Musikak era aktiboan laguntzen du pertsonaren baloreak finkatzen, hauek izango dira oinarrizko zutabeak gizartearen aldaketa erreala egiteko. Musika Eskolek, lagundu behar dute zaletuak sortzen entzute mailan, bai interpretatzaile aktiboa bezala, baita sortzailea bezala ere. Horretarako, eta musika-gertaera sortzen duen pasiotik abiatuz, garatzen diren gizartean eragina izango duten proiektuak landu beharko dira, hiritartasun kulturalak elikatzen dituzten arte eszenikoetatiko proposamenekin.

10:00etan – 1. Hitzaldia……………………………………………………………………….JAVIER ELZO

“ Heziketa artistikoa, gizartearen hobekuntzarako aktiboa”

11:00etan – 2. Hitzaldia………………………………………………………..……MERCEDES ALBAINA

“ Musika - Aisia Hezigarria. Musika, entzute aktibotik hurbiltzea”

12:00etatik – 12:30etara – Atsedena

12:30etan – 3. Hitzaldia……………………………….…………...…FERNANDO SAENZ DE UGARTE

“ Akziofizionatuak: zaletasun aktiboak elikatzeko eta bultzatzeko gogoetak”

13:30etatik – 15:30etara – Bazkaria

15:30etan – 4. Hitzaldia……………………………………….. MARGARITA LORENZO DE REIZÁBAL

Musika, Baloreak eta Gizartea, talde instrumentaletako eta bokaletako testuinguruan

17:00etan – 5. Hitzaldia……………………………………………………………………ALICIA GÓMEZ

“ Dantza eta heziketa eszenikoaren onurak, guztien eskura”

17:30etan – Konklusioak

18:00etan – Amaiera

1

Page 3: "Zaletuak sortzeko Erronka"

“ZALETUAK SORTZEKO ERRONKA” Gizarte hoberako musika eta eszena

- JARDUNALDI PEDAGOGIKOA -

2016ko azaroaren 5ean - larunbata

Europa Biltzar Jauregia -Vitoria-Gasteiz

EUSKAL HERRIKO MUSIKA ESKOLEN ELKARTEA (EHME)

Contacto: 605709530

[email protected]

JAVIER ELZO

Lovainako Unibertsitatean (Flandes) Soziologian lizenziatua eta Deustoko Unibertsitateko Soziologiako katedraduna da. Teologia eta Zientzia Moral eta Erlijiosoak ikasi zituen Lovainan. Bere karrera batez ere, Deustuko Unibertsitatean egin du, 1976 urtetik 1991 bitartean irakasle bezala jardunez, eta azken urte horretatik Soziologian katedradun bezala Zientzia Politikoetako eta Soziologiako Fakultatean.

Ondorengo elkarteetako kidea da:

Eusko Ikaskuntza Gipuzkoako Gizakia helburu Euskalerriaren Adiskideen Elkartea

Deustoko Unibertsitateko “Estudio de los Valores” eta Forum taldeko zuzendaria ere izan zen 11 urtetan zehar. Baita Espainiarako “European Values Study”ko lehen ikertzailea ere (2000-2008) Javier Elzo, ez da bakarrik ospetsua bere irakaskuntzagatik baizik eta bere argitalpen ugariengatik, asko gai hauetaz: gazteen jokabidea eta balioak, familiako soziologia, eskola jazarpena, drogen menpekotasuna, gazteen indarkeria. Frantziako Officier de l´Ordre des Palmes Academiques, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate eta Gizarte Zientzientan saritua 2009 edizioan.

1. Hitzaldia: “ Heziketa artistikoa, gizartearen hobekuntzarako aktiboa”

10:00etan.

2

Page 4: "Zaletuak sortzeko Erronka"

“ZALETUAK SORTZEKO ERRONKA” Gizarte hoberako musika eta eszena

- JARDUNALDI PEDAGOGIKOA -

2016ko azaroaren 5ean - larunbata

Europa Biltzar Jauregia -Vitoria-Gasteiz

EUSKAL HERRIKO MUSIKA ESKOLEN ELKARTEA (EHME)

Contacto: 605709530

[email protected]

MERCEDES ALBAINA

Musikan Goi-mailako Tituluduna, Aisialdi eta giza garapenean Doktorea, eta Psikologian Lizentziatua. Entzumen Hezkuntzako irakasle titularra da Musikenen, Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegian, eta Musika irakasle da Deustuko Unibertsitateko Aisialdi Ikasketen Institutuan. Musikaren dibulgazioaren alde lan egiten du, hitzaldi, idazki eta proiektu didaktikoen bitartez, honakoen eskariari erantzunez: Bilboko Orkestra Sinfonikoa / Euskal Herriko Unibertsitatea / Deustuko Unibertsitatea / Azkuna Zentroa / Bilbao700 Fundazioa / Bilboko Arriaga Antzokia / Kursaal Fundazioa / Musika Hamabostaldia / Bilboko Udal Musika Banda / Bilboko Arte Ederren Museoa / Donostiako San Telmo Museoa / Kultura Ikastegi eta Kultura Elkarte ezberdinak / Musika arloko Ikerketa eta Hezkuntzari buruzko Nazioarteko Kongresu eta Jardunaldi ezberdinetan Hizlari.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarekin lan egin ohi du, baita beste erakunde publiko zein pribatu batzuekin ere, Kontserbatorio, Musika Eskola eta Irakaspen Orokorretako musika irakasleak trebatzeko. Udal eta Kultura erakunde ezberdinetan aholkularia da, kultura, hezkuntza eta dibulgazio arloetan musika ardatz duten ekitaldiak diseinatu eta ekoizteko. Haren doktore tesian herritarrak musika klasikora hurbiltzea planteatzen du, baita gizarteari musika transmititzen dioten erakunde eta eragileen arteko sinergiak sortzea ere. Donostiako Orfeoiaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen saria jaso zituen. AixeGetxo kultura saria jaso zuen, Musika klasiko eta garaikidearen modalitatean. Entzumen Hezkuntzako irakasle titularra da 2004. urtetik Musikenen, Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegian. Irakasle laguntzailea da 1996. urtetik Deustuko Unibertsitateko Aisialdi Ikasketen Institutuan.

2. Hitzaldia: “ Musika - Aisia Hezigarria. Musika, entzute aktibotik hurbiltzea”

11:00etan.

3

Page 5: "Zaletuak sortzeko Erronka"

“ZALETUAK SORTZEKO ERRONKA” Gizarte hoberako musika eta eszena

- JARDUNALDI PEDAGOGIKOA -

2016ko azaroaren 5ean - larunbata

Europa Biltzar Jauregia -Vitoria-Gasteiz

EUSKAL HERRIKO MUSIKA ESKOLEN ELKARTEA (EHME)

Contacto: 605709530

[email protected]

FERNANDO SAENZ DE UGARTE

Kultura-kudeatzaile eklektikoa, “Zientzietako” prestakuntza badu ere (geología), gizarte- eta kultura-animaziogintzan, gizarte- eta hezkuntza-animaziogintzan eta kultura-kudeaketan dihardu; nazioarteko giza eskubideei, betiko joko eta jostailuen ikerketari, hazkuntzari eta etxeari ere arreta eskaintzen die. Dantzaz-en 2012tik, entitatearen berreraikuntza eta konsolidaziorako lan egiten du, eta hori lortzeko erabiltzen dituen lan tresnarik garrantsitzuenak berrikuntza eta taldelana dira. Zuzendaritza artistikoarekin batera, 20 sormen eta ekoizpen koreografikoak baino gehiago bultzatzen ditu urtero, eta proiektuak planteatzen ditu etengabe, Dantzaz sektorearentzako tresna izateko,

eta baita ere, elkartzeko gune berezi bat, non eskarmentua eta gaztetasuna, bertakoa eta nazioartekoa, bikaintasuna eta komunitatea..., eskutik helduta ibiltzeko eta elkarrekin etengabeko aurrerabideak izateko. "Think Tanz" sortu du, berrikuntzarako laborategia, eta ikaragarrizko emaitzak ari da izaten, sormen koreografikoa eta beste sektoreak txertatzen: turismoa, ostalaritza, industria, kirola, edo hezkuntza. Dantzazek dituen mediazio proiektuak bide berriak irekitzen ari dira, eta zeharkako piezak dira Dantzazen proiektu guztietarako. Barañain Auditorioko koordinatzailea eta kudeatzailea izan da; Espainiako Antzoki Sareko kide eta sare horretako Prestakuntza-arloko Koordinatzailea izan da, entzuleriak kudeatzeko, gizarteratzerako eta komunitate eszenikoetarako proiektuak abian jarriz; horrezaz gain, artikulu eta txosten ezberdinak idatzi ditu kultura-kudeaketari, arte eszenikoei eta gizarte-parte-hartzeari buruz. Haurrentzako eta familietarako lanak eskaintzen aitzindari izandako Teatro Paraíso Antzerkia konpainia arabarrean lan egin zuen, 25 urteko ibilbidea izan zuen "Antzerkia Eskolara iritsi da" kanpainan. Eta kultura-kudeatzaile izan zen, 10 urtez, arlo horretan eskarmentu handia duen Xabide enpresa gasteiztarrean. Azkenik, Peace Brigades Internationalekin lan egiten du 1992. urteaz geroztik, giza eskubideen arloan.

3. Hitzaldia: “Akziofizionatuak: zaletasun aktiboak elikatzeko eta bultzatzeko gogoetak”

12h30

4

Page 6: "Zaletuak sortzeko Erronka"

“ZALETUAK SORTZEKO ERRONKA” Gizarte hoberako musika eta eszena

- JARDUNALDI PEDAGOGIKOA -

2016ko azaroaren 5ean - larunbata

Europa Biltzar Jauregia -Vitoria-Gasteiz

EUSKAL HERRIKO MUSIKA ESKOLEN ELKARTEA (EHME)

Contacto: 605709530

[email protected]

MARGARITA LORENZO DE REIZABAL

Bilbon jaio zen, eta bertan egin zituen Goi-mailako Piano eta Konposizio Ikasketak. Medikuntzan eta Kirurgian Lizentziatua da EHUn. Bilboko Orkestra Sinfonikoan pianista aritu zen 1982 eta 1998 urte bitartean. Psikodidaktika Masterra dauka Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik eta EHUko ikaslerik onenaren saria jaso zuen (2014an).

Orkestra Zuzendari Ikasketak egin zituen Ingalaterran, R. Saglimbeni, G. Hurst eta N. Thompson maisuekin. 2001. urtean Orkestra Zuzendari Masterra egin zuen Surreyn (Ingalaterra), eta teknika perfekzionatzen aritu zen R. Houlihan, Denise Ham eta G. Hurst maisuekin.

Mundu osoko 48 zuzendarien artean aukeratu zuten Canford-en (Ingalaterra) Orkestra Zuzendaritzaren Nazioarteko Ikastaroko Orkestra zuzentzeko. Orkestra eta Opera Zuzendaritzan ikastaroa burutu du Jesus Lopez Cobosekin, Madrilen, eta harekin Teatro Real antzokian zuzendari laguntzaile izan da Verdiren Traviata muntatzeko lanetan. Errepikatzaile ere izan da Bilboko Opera denboraldietan, 25 izenburutan baino gehiagotan parte hartuta. 1987. urtean Leioako Udal Kontserbatorioko Armonia-Konposizio Katedra eskuratu zuen oposizio bidez. 1991 eta 2016 urte bitartean Leioako Gazte Orkestrako Zuzendari Titular izan da, eta haren buru 350 bat kontzertu eman eta 7CD eta 3 DVD grabatu ditu, obra sinfoniko, sinfoniko-koral eta euskal konpositore garaikideen errepertorioekin. Euskal Herriko kontzertu areto nagusietan aritu izan da zuzendari, baina Estatuko eta Frantziako gainerako erkidegoetan ere. Leioako Gazte Orkestraren buru zelarik, RTVEn Fernando Argentak zuzendutako «El Conciertazo» saiorako hiru programa grabatu zituen, baita nazioartean saritutako bi film laburren soinu-banda ere («El gran Zambini» eta «Silencios»). Nazioarteko panorama artistikoan nabarmentzen diren pertsonen zuzendari aritu da, hala nola Felix Ayo, Joaquin Achucarro, Ara Malikian, Pilar Jurado, Adolfo Gutierrez edo Igor Yebrarekin. Piano eta ganbera-musika ikastaroak eskaini ditu nazioartean, eta Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleentzako Analisi eta Musika Hezkuntzako ikastaroak zuzendu ditu, Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Herriko Unibertsitateak sustatuta. Halaber, «Analisis Musical: claves para entender e interpretar la Musica» liburuaren egile-kide ere bada (Boileau Arg., Bartzelona, 2004). 2008. urtean «En el Podio: manual de direccion de orquesta, coros, bandas y otros conjuntos instrumentales» liburua argitaratu zuen argitaletxe katalan berean eta zenbait hizkuntzatara itzuli izan da.

15:30etan 5

Page 7: "Zaletuak sortzeko Erronka"

“ZALETUAK SORTZEKO ERRONKA” Gizarte hoberako musika eta eszena

- JARDUNALDI PEDAGOGIKOA -

2016ko azaroaren 5ean - larunbata

Europa Biltzar Jauregia -Vitoria-Gasteiz

EUSKAL HERRIKO MUSIKA ESKOLEN ELKARTEA (EHME)

Contacto: 605709530

[email protected]

Azpimarratzekoa da nazioarteko zenbait sari jaso izan dituela konposizio instrumental zein

koralean eta moldatzaile gisa. Orkestrarako moldaketa zenbait argitaratu izan ditu, euskal konpositoreen lanetan oinarrituta, eta “Aho Bete Kanta” musika-proiektuaren arduradun pedagogikoa izan da, azken 50 urtetako euskal musikaren 200 pop, folklore eta rock kantu baino gehiagoren moldaketa instrumentalak biltzen dituen proiektuan, alegia.

2007. urtetik, oposizio bidez, irakasle titularra da Musikene Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegiko Konposizio eta Zuzendaritza sailean. Musikenen lan ezberdinak burutu eta postu ezberdinak bete izan ditu: kudeaketa pedagogikoa, Zuzendaritza eta Konposizio sailaren zuzendaria, garapen Akademikoko arduraduna, baita Antolamendu Akademikoko Zuzendariordea ere. EGHEri egokitutako ikasketa-plan berriak martxan jartzeko arduraduna izan da, eta bateratasun prozesua koordinatu du Europako beste ikastegi batzuekin, Polifonia taldearen esparruan.

Gaur egun, Armonia eta Zuzendaritza Koral zein Instrumentala irakasten ditu Musikenen, eta irakaskuntza zein jarduera artistikoa uztartzen ditu; azken alderdi horretan, Arsis Kamerata ensenble profesionalaren buru gisa, eta Estatu mailako beste orkestra eta banda batzuetako zuzendari gonbidatu lanetan. Orkestra zuzendaritzaren didaktikari buruzko Doktore Tesia bukatzen ari da, eta laster egingo du haren defentsa. Nazioarteko Musika eta Hezkuntza Kongresuetan parte hartzen du, komunikazioak, posterrak ematen, mahai-inguruak moderatzen eta ikerketa-arloari buruzko lezioak eskaintzen. Glasgow-ko ISME Nazioarteko Konferentziatik itzuli berri da; zuzendaritzaren didaktika arloko ikerlari bakarra izan da bertan, eta hitzaldia eta posterra eskaini ditu.

4. Hitzaldia: “Musika, Baloreak eta Gizartea, talde instrumentaletako eta bokaletako

testuinguruan”

Martín en Médico de familia, Javier en Javier ya no vive solo y el incombustible presentador de programas como Vip Guay, Noche, noche o El gran juego de la Oca. De payaso se convirtió en presidente de una cadena televisiva.

6

Page 8: "Zaletuak sortzeko Erronka"

“ZALETUAK SORTZEKO ERRONKA” Gizarte hoberako musika eta eszena

- JARDUNALDI PEDAGOGIKOA -

2016ko azaroaren 5ean - larunbata

Europa Biltzar Jauregia -Vitoria-Gasteiz

EUSKAL HERRIKO MUSIKA ESKOLEN ELKARTEA (EHME)

Contacto: 605709530

[email protected]

Después de varios años de éxito en la televisión con la serie Médico de familia, se fue a Boston con su familia para estudiar composición y dirección de orquesta. Durante estos últimos años, Emilio centrado la mayor parte de sus esfuerzos artísticos en la música y en

ALICIA GÓMEZ LINARES

Dantza irakaslea da duela hogeita hamar urte baino gehiagotik. Pedagogian doktorea da, Psikologian lizentziatua eta Dantza Klasiko zein Garaikideak goi-mailan titulatua. London Contemporary Dance School (The Place) ikastegian jaso zuen prestakuntza eta dantzari profesionala izan da 10 urtez. London Contemporary Dance School goi-mailako ikastegian sartzeko probak antolatu ditu hamabost urtez baino gehiagoz.

Gaur egun, irakaslea da Dantzertin, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi-mailako Ikastegian; 2009tik Kantabriako Unibertsitateko irakasle elkartua da eta Espainiako «D+I: Danza e Investigación» Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kide ere bada. Irakaskuntza, ikerkuntza eta aholkularitza lanak uztartzen ditu eta hezkuntza-psikologiarekin eta dantzarekin integratzen.

Gaur egun, bere jarduera uztartzen du Kantabriako Unibertsitatean DANTZERTI-ko irakaskuntzarekin.

5. Hitzaldia: Dantza eta heziketa eszenikoaren onurak, guztien eskura”

7

16:30etan

Page 9: "Zaletuak sortzeko Erronka"

“ZALETUAK SORTZEKO ERRONKA” Gizarte hoberako musika eta eszena

- JARDUNALDI PEDAGOGIKOA -

2016ko azaroaren 5ean - larunbata

Europa Biltzar Jauregia -Vitoria-Gasteiz

EUSKAL HERRIKO MUSIKA ESKOLEN ELKARTEA (EHME)

Contacto: 605709530

[email protected]

INSKRIPZIOA eta MATRIKULAZIOARI DAGOZKION BALDINTZAK

Inskripzioa:

Inskripzioa egiteko, formularioa behar bezala beteta bidali beharko da 2015eko urriaren 17tik azaroaren 3ra. Onarpena inskripzio ordena zorrotzean egingo da, kideei lehentasuna emanez eta itxarote-zerrenda bat irekiko da jardunaldian parte hartzeko interesa izanik, plaza lortu ez dutenentzat, plaza libreren bat sortuko balitz.

Matrikula:

- Bazkideentzako prezioa: 50€ (bazkaria barne)

- Ez bazkideentzako: 90€ (bazkaria barne) Behin plaza berretsita, matrikularen ordainketa egin beharko da:

Laboral Kutxa: 3035 0066 10 0660055473 Kutxabank: 2095 0047 81 9106919411

EHME ez da erantzule izango aldaketarik suertatu ezkero. Aldaketak, onarpena eta gomutapena e-mail-en bitartez egingo dira.

Abenduak 13ko 15/1999 Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoarekin bat etorrita, EHMEk jasotzen dituen datu guztiek fitxero batetan gordeko dira automatikoki, datu hauek erabiliko dira azaltzen denerako soilik. Datu pertsonalak behar den tratamendua jasoko dute 994/1999 Dekretu Realak adierazten duen bezala, aldaketak, galerak edo beste edonoren erabilpena gerta ez dadin, behar diren segurtasun neurriak ezarriko dira.

8

Page 10: "Zaletuak sortzeko Erronka"

“ZALETUAK SORTZEKO ERRONKA” Gizarte hoberako musika eta eszena

- JARDUNALDI PEDAGOGIKOA -

2016ko azaroaren 5ean - larunbata

Europa Biltzar Jauregia -Vitoria-Gasteiz

EUSKAL HERRIKO MUSIKA ESKOLEN ELKARTEA (EHME)

Contacto: 605709530

[email protected]

INSKRIPZIOA EGITEKO DATUAK:

Ondorengo datuak osatu behar dira:

On-line matrikulatzeko formularioa:

*Formulario hau osatu eta bidaltzeko, beharrezkoa da ondorengo Web orritik egitea:

www.ehme.eu

9