Zelula bizirik dago
Transcript of Zelula bizirik dago
ZELULA PROKARIOTOA
• Zelula prokarioto guztiek oso egitura sinplea dute.• Material genetikoa, erribosomak, zitosola eta mintza
dute.
Gainera egitura hauek dituzte:
MESOSOMAK: mintzaren tolesturak dira. Bertan zelula-arnasketa gertatzen da. Zenbaitetan DNAren bikoizketan ere parte hartzen dute.
PARETA ZELULARRA: forma eta babesa ematen dute.
ZELULA PROKARIOTO BAKTERIANO BATEN OINARRIZKO EREDUA
MIKROSKOPIO ELEKTRONIKOZ BEHATUTAKO BAKTERIOA
ZELULA EUKARIOTOA
Zelula eukarioto mota ugari daude, baina guztiek dute antolamendu bera, hiru atal hauez osatua da:
MINTZ PLASMATIKOA: mugatzen du zelula, isolatu gabe. Landare-zeluletan eta onddoetan pareta zelularrak inguratzen du mintz hori.
FUNTZIOAK:
Mintzaren bitartez zelulak behar dituen materia eta energia hartzen ditu.
Ingurunearen ezaugarriak eta aldaketak detektatzen ditu.
Mezuak igortzen ditu kanpora.
NUKLEOA: konpartimendurik handiena.
ZITOPLASMA: hartzen ditu bere baitan zitosola edo hialoplasma, eta bertan dauden zitoeskeletoa, erribosomak eta organuluak.
MOLEKULEN GARRAIOA ZELULA-MINTZEAN ZEHAR
MOLEKULEN GARRAIOA ZELULA-MINTZEAN ZEHAR
LANDARE-ZELULA BATEN
MIKROARGAZKI ELEKTRONIKOA
PANKREAKO ZELULA
JARIATZAILEEN MIKROARGAZKI ELEKTRONIKOA
ANIMALIA-ZELULA EUKARIOTOAREN OINARRIZKO EREDUA
LANDARE-ZELULA EUKARIOTOAREN OINARRIZKO EREDUA
ANIMALIA-ZELULA EUKARIOTOA
NUKLEOA
Zelula eukariotoaren konpartimendu nabarmenena da, eta nukleo-mintzak mugatzen du. Poroak ditu, eta nukleoaren eta zitoplasmaren arteko molekula trukea ahalbidetzeko.
NUKLEOPLASMA: nukleoko ingurune urtsua da. Bertan daude kromatina eta nukleoloa.
KROMATINA: DNA eta proteinak elkartuta da. Proteina eta DNA molekula bakoitza kromatina zuntz bat da. DNA molekulen kopurua berezkoa du espezie bakoitzak. Giza zelulak 46 molekula ditu, beraz, 46 kromatina zuntz. Kromatina ez dagoenez oso tolestuta, posible da haren transkripzioa eta bikoizketa.
NUKLEOLOA: DNA zati bat, RNAr eta proteinak dira osagaiak. Erribosomen azpiunitateaak eratzen dira.
NUKLEOAZelula guztiek, zatitu aurretik, bikoiztu egiten dituzte beren DNA.
Zelula-zatiketa hastean, kromatina zuntzak kiribildu egiten dira, KROMOSOMAK sortuz.
Zatiketa hasieran, kromosomak bikoitzak dira, hau da, bakoitzak bi kromatidaz osatuta dago, zentromero izeneko gune batez elkarri lotuta.
Zelula zatitzen denean, kromosona bakoitzeko bi kromatidak banandu egingo dira, eta bi zelulakumeen nukleoa osatuko dute.
DNAREN BIKOIZKETA, ZELULAREN ZATIKETA-PROZESUAN
Paramezio baten ugalketa
NUKLEOAKromosomak binaka-binaka dira antzekoak.
Bikote bakoitzeko bi kromosomei KROMOSOMA HOMOLOGOAK esaten zaie, antzekoak baitira tamaina eta forman, eta, gainera, ezaugarri bereko geneak dituzte.
Halere, kromosoma homologoak ez dira berdinak.
9. Kromosoma homologo parea
NUKLEOAKromosoma homologoez elkartutako eta nazioarteko hitzarmen baten arabera ordenatutako espezie baten kromosoma multzoari KARIOTIPO esaten zaio.
Gizonezko baten kromosoma multzoaren argazkia, globulu zuri baten zatiketaren unean lortua.
GIZONEZKO BATEN KARIOTIPOA
KROMATINA ZUNTZ BATEK ZELULAREN BIZITZAN IZATEN DITUEN ALDAKETEN ESKEMA
Kromatina kiribiltzea, bi kromatidako
kromosoma eratuz
Kromosomaren bi kromatida bereiztea
Kromosoma zabaltzea, kromatina
eratuz
Kromatinaren DNA bikoiztea
ZITOPLASMAZITOSOLA edo HIALOPLASMA: zitoplasma ingurune urtsua da; uraz gainera, molekula mota ugariz osatua.
Bertan erreakzio kimiko ugari gertatzen dira, eta erreserbako gaiak gordetzen dira, inklusio izenekoak.
ZITOESKELETOA: Proteina-zuntz eta -mikrotubulu sare bat da.
Mikrotubuluek zentriolo izeneko bi egitura zilindriko eratzen dituzte.
Zentrioloak animalia-zelulen ezaugarri dira.
ERRIBOSOMAK
Zelula eukariotoetako erribosomak handiagoak dira prokariotoetakoak baino.
Batzuk zitosolean libre daude, besteak erretikuluaren mintzei atxikita.
RNA meluzariak nukleotik atera duen mezu genetikoa erribosometan itzultzen da, proteinak sintetizatuz.
ERRETIKULU ENDOPLASMATIKOA
Mintzeko zaku eta tubulu sistema bat da, zelula osoan hedatzen dena. Bi mota daude:
• Erretikulu endoplasmatiko zimurtsua: erribosomak atxikita dituena, horietan sintetizatutako proteinak zelulako beste toki batzuetara garraiatzen dira. Zati batek nukleo-mintza sortzen du
• Erretikulu endoplasmatiko leuna: erribosomarik ez duena, lipidoen sintesian parte hartzen du, eta zelulan sartzen diren molekula toxikoak eraldatzen ditu ditu.
GOLGI APARATUA
Zaku zabal batzuk dira, bertan erretikulutik datozen proteinak osatu eta paketatu egiten dira, ondoren kanpora askatzen dira jariatze-besikulak sortuz, edo batzuk zelulan geratzen dira.
ZELULA JARIATZAILE BATEN XEHETASUNA
BAKUOLOAKMintz batez
mugatutako konpartimenduak dira.
Erreserbako substantziak edo hondakinak metatzen dira.
Askoz garatuago daude landare-zeluletan animalia-zeluletan baino.
MITOKONDRIOAZelula eukarioto guztiek dituzte.
Mintz bikoitza dute: kanpokoa eta barrukoa, barrurantz tolesten dena gandor mitokondrialak eratuz.
Barruko ingurunea matrizea da, bertan ura, DNA zirkularra, RNA eta prokariotoetako erribosomak daude, besteak beste.
Mitokondrioen funtzioa arnasketa zelularra egitea da.
Mikrokopio elektronikoan egindako argazkia
MITOKONDRIOAREN EGITURA
MATERIA- ETA ENERGIA-ERALDAKETA
ARNASKETA ZELULARREAN
KLOROPLASTOAKLandare-zeluletako berezko organulua. Mintz bikoitza dute, eta, gainera tilakoideak izeneko mintz sistema bat. Tilakoideetako mintzek pigmentu fotosintetikoak dituzte.
Barruko ingurunea estroma da, bertan ura, DNA zirkularra, RNA eta prokariotoetako erribosomak daude.
Organulu horietan fotosintesia egiten da.
Kloroplastoaren egitura
MATERIAREN ETA ENERGIAREN ERALDAKETA
FOTOSINTESIAN
ZENBAIT ZELULA, INGURUNETIK MOLEKULA EZ-ORGANIKOETATIK (ura, karbono dioxidoa eta gatz mineralak) ABIATUTA SORTZEN DITUZTE BEREN MOLEKULA ORGANIKOAK; ZELULA AUTOTROFOAK DIRA.
MATERIAREN ERALDAKETA HORI EGITEKO GAI EZ DIREN ZELULEK MOLEKULA EZ-ORGANIKOEZ GAINERA MOLEKULA ORGANIKOAK ERE HARTU BEHAR DITUZTE INGURUNETIK. ZELULA HETEROTROFOAK DIRA.
Mikrokopio elektronikoan egindako argazkia
Giza zelulen mikroargazki elektronikoa
1. Mitokondrioa
2. E. E. Z
3. Golgi aparatua
4. Besikula
5. Erribosomak
6. Hialoplasma
7. Mintz plasmatikoa
8. Nukleo-mintza
9. Nukleoloa
10. Kromatina
11. Nukeoplasma
Hosto baten zelulen mikroargazki elektronikoa
1. Zelula pareta
2. Kloroplastoa
3. Mitokondrioa
4. Nukleo-mintza
5. Nukleoplasma
6. Nukleoloa
7. E. E.
8. Bakuoloa
9. Erribolomak
10. Mintz plasmatikoa
11. Hialoplasma